BERRIAK

"Nemekitepá' filmaren errodajea hasi da

Euskerazko komeria honen errodajea azaroaren 7an hasi zen Quiron klinikaren lokalizazioetan eta 6 astetan zehar luzatuko da Bartzelonan zati bat ere filmatuko delarik.

NEMEKITEPÁ”, Patxo Tellería eta Aitor Mazok elkarrekin zuzentzen duten bigarren luzemetraia da 2008an aurkeztutako “La máquina de pintar nubes” eta gero.

Lantalde artistikoa ibilbide zabala eta kaudimen handiko aktore euskaldunez osaturik dago:  Gorka Otxoa, Bárbara Goenaga, Sara Cozar, Itziar Atienza edo Mikel Losada besteak beste. Gainera, Aitor Mazok berak paper bat jokatuko du eta  Unax Ugalderen parte-hartze berezi bat egongo da.

Patxo Telleriaren gidoiarekin, “NEMEKITEPÁfilmaren ekoizpen exekutiboa Joxe Portelaren esku dago, ABRA PRODen Aholkulari-Laguntzailea (Eikeneko kidea), ekoizpena Juanma Pagazaurtunduak burutuko duen bitartean. Modu berean, lantalde teknikoaren barruan Aitor Mantxola argiztapen zuzendari gisa, Bingen Mendizabal musikaren konpositorea  edo Mario Suances arte zuzendaritzan nabarmentzen dira.

Data:2011/11/08 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa