Vilau enpresak, Eikeneko kidea, zuzenean emititu du, Facebook sare sozialaren bidez, "Bilbao Ecodesign Meeting 2011" batzarra, ekodiseinuaren munduko esperientziak eta joerak aztertzen dituen jardunaldia. Bilkura azaroaren 9an egin da, asteazkena, Bilboko Euskalduna Jauregian.
Ingurumena Kudeatzeko Sozietateak (IHOBE) antolatu duen ekimen honetan, enpresa garrantzitsuek parte hartu dute (Iberdrola, Fagor, Gamesa edo Tecnalia), eta helburu nagusiak honako hauek izan dira: ezagutza trukatzea, etorkizuneko joerak aztertzea eta EAEn ekodiseinu arloan ematen diren laguntzetarako bidea erraztea.
Batzarraren antolatzaileek bultzada eman nahi diote ekodiseinuaren zabalkundeari eta haren aplikazioaren abantailak ezagutarazteari, eta ahalegin horretan kokatu behar da Vilau enpresak eginiko erretransmisioa. Zeregin horretarako, martxan jarri du Streaming Plataforma Multikanal bat, uneoro eskuragarri egon dena http://apps.facebook.com/bilbao-ecodesign web orriaren bitartez.
Data:2011/11/11 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.