'Ai Amai!' K 2000-Mediapro ekoiztetxea prestatzen ari da Euskal Telebistaren lehen kateako ordutegi nagusian emateko. Astelehenetik ostiralera izango da ikusgai otsailerako iragartzen den saioa.
Iban Garate aktore eta kazetariak aurkeztuko du 'Ai Ama!', ETB prestatzen ari den eguneroko magazina. Entretenimendua izango du, batik bat, ardatz nagusi ETB-1eko saio berriak.
Iban Garatek eskarmentu zabaleko aktore eta aurkezleak hartuko du saioa aurkeztearen ardura. 'Goenkale'n eman zituen lehen urratsak eta ondoren 'Betizu'ko aurkezle izan genuen. Aurrerago 'Martin' telesailean ikusi genuen lanean. 'Errazu' eta 'Ipupomamua' aurkeztu ditu ETB1erako eta telebistako kamera aurrean egin duen azken lana 'Eguberri Off' bakarrizketa saioa izan da.
Data:2012/01/10 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.