BERRIAK

ERABI-k INGURUMEN ADIMEN SISTEMA BERRITZAILE BAT SORTU DU TAO ARCHITECTURAL LIGHTHING-ekin ELKARLANEAN

Erabi Tecnología Audiovisual enpresak –Eikeneko bazkidea– Ingurumen Adimen proiektu berritzaile bat garatu du TAO Architectural Lightning-ekin lankidetzan, erabiltzailea interfaz bihurtzen duena, areto baten argiztapen baldintzak kontrolatzeko gai, ahotsaren edo beste elementu intuitibo batzuen bitartez.

TAO Architectural Lightning-en instalazioetan garatu den proiektua argiztapen-sistema osoaren kontrol erabateko eta integratuan oinarritzen da, ukimen tablet baten bidez; hala, ingurunea egokitu egin daiteke, uneoro eta denbora errealean, pertsonen behar edo lehentasunetara.

Proiektu honi esker, ia 50 argi punturen instalazioa behar izan duena, diseinu, eredu eta sistema berriak landu ahal izan dira, orain arte ezinezkoak beste proiektu batzuentzat, garestiak zirelako, zailak zirelako garatzen edota espazioak eragindako mugak zituztelako. Alde horretatik, Erabi proiektuak, kostuak aurrezteaz gainera, instalazioa sinplifikatu eta akabera fidel eta kalitatezkoa bermatzen du.

Bestetik, 50 argi puntuen potentzia eskaera handia bada ere, etengabe kontrolatzen da kontsumoa, era tenporalizatuan. Gainera, TAOren showroom-eko argiztapena LED teknologian oinarritzen da, eta egitura multzoaren kolore tenperaturen arteko kontrasteek multzo horretako elementu bakoitza sendotzen dute.  

Bi aldeen arteko akordioari esker, proiektua baliodundu eta zabalkunde egokia egin ondoren, ingurune hau proba test gisa erabiliko da, Ingurumen Adimenaren alorrean abian jarri diren ikerketa lerroetan sakontzeko.

Data:2012/01/25 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa