Jadanik ikusgai Basquezinema aldizkariaren online bertsioa, urtean urteko Euskal zine (film laburrak, luzeak, dokumentalak) eta tv movie-ei buruzko proiekzio internazionala duen argitalpena
Aldizkari hau, printzipioz, urteroko maiztasuna izango du eta bi euskarritan argitaratuko da, bai paperean eta baita formatu digitalean ere. Helburu nagusia, euskal ikus-entzunezko urteroko produkzioa aditzera ematea izango da (produkzioan, estreinatzeke, proiektu berriak, parte-hartzeak zinemaldi internazionaletan, e.a.), laburmetrai zein luzemetraiak, telefilmeak, fikziozkoak zein dokumentalak eta animaziozko lanak erakutsiz. Era beran, ale bakoitzak Euskadiko zinemaldien jardueren berri emango du, munduko zinematografiaren eta gure urteroko proiektu eta lanen erakustoki baitira. Beraz, gure sektore profesional, enpresarial eta industrialaren irudia eskala global batean hedatzea izango da aldizkari honen xedea.
Data:2012/02/14 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.