BERRIAK

Eikenek eta haren bazkide diren hainbat enpresak “Interclusters” Proiektuaren lan jardunaldietan parte hartu dute, aukera gune berrietan enpresa proiektu bateratuak sortzeko.

 

Iragan asteazkenean, otsailak 15, hainbat sektore ekonomikoko 200dik gora profesionalek parte hartu zuten Bilbon egindako ekitaldi batean. Klusterren arteko lehenengo lankidetza jardunaldia izan zen, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak “Interclusters” izeneko ekimenaren baitan bultzatutakoa. Proiektu horren helburua, hain zuzen, hainbat sektore ekonomikotako euskal enpresen arteko lankidetza sustatzea da, enpresa erronka berriei aurre egin ahal izateko eta negozio aukerak topatzeko.

Eiken dugu, hain justu, Euskadiko 11 kluster nagusietako bat, eta buru-belarri lanean aritu da ekimen hau garatzeko, 2011. urte hasieraz gero. Enpresen arteko lankidetzaren arloan eta lehiakortasuna hobetzeko konpromisoari begira klusterrek egin duten lana izan da, azken batean, proiektu berri honen iturri edo eredu.

 

Bilbon egindako ekitaldia, beraz, proiektua dinamizatzeko fasearen baitakoa da, garapen fasearen atzetik etorri dena. Garapen fasean, bestalde, antolamendu egitura eta funtzionamendu metodologia definitu ziren. Klusterren arteko lankidetzarako jardunaldian,Eikenez gainera, Pausoka, Digitalak, Erabi, Vilau, Gizer eta Vicomtech ere aritu dira lanean, modu aktiboan aritu ere. Guzti-guztiak klusterrari atxikitako enpresak dira.

Horrenbestez, Zuzendaritza Batzordeak egindako lanaren ondorioz, Industria Sailak hiru “aukera gune” handi ezagutarazi ditu: Energia, Nazioartekotzea eta Hiri Iraunkorrak. Aurrerantzean, hainbat alorretako enpresen arteko lankidetza indartzea izango da helburua, sektore horietako enpresa proiektu zehatzak garatzen laguntzeko.

Informazio gehiago

Data:2012/02/20 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa