BERRIAK

Gidoi Faktoriak bideo jokoetarako gidoiak sortzeko ikastaroa abian jarri du

Gidoi Faktoria / El espacio del guion Eikenen eta EiTBren baterako ekimenak, Bideo Jokoetarako Gidoien Sorkuntza Lantegian izena emateko epea zabaldu du. Ikastaroa ETBk Bilbon dituen instalazioetan egingo da, martxoaren 19tik 30era.  Eta martxoaren 14ra arte izango dute interesdunek ikastarorako izena emateko aukera.

Ikastaroak 30 orduko iraupena du, eta Daniel González bideo jokoen diseinatzaile eta irakaslea izango da trebatzailea. Gonzálezen jarduerei dagokienez, bereziki nabarmentzekoa da bide jokoen azterketarako Gametopia programan trebatzaile gisa egiten duen lana.

Lantegiaren helburua da ideia bat “jolasgarri” eta dibertigarri bihurtzeko sorkuntza prozesuak eta bideak lantzea, baita pertsonaien sorkuntza eta jolasgarritasuna ikastea ere. Eskolak arratsaldez izango dira, 16:00etatik 19:00etara.

Egitarau hau du lantegiak:
 Ideia aztertzeko product sheet bat sortzea
 Agertokien, pertsonaien eta armen fitxak sortzea
 Bideo jokoen introa sortzea
 Narrazio egiturak
 Egitekoak sortzea
 Bideo jokoen generoaren araberako kontakizunak
 Bideo jokoetako elkarrizketak

Informazio gehiago


 

Data:2012/02/29 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa