Tabakaleraren inguru kultural eta instituzionalean adostu den asmo handiko berrantolaketa bati esker, Gipuzkoan kultura bisualaren arloan lanean diharduten zenbait ekipamenduk bat egingo dute Tabakaleran.
Tabakaleraren euskarri diren hiru erakundeak – Donostiako udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza – hitzarmen historikoa itxi zuten, zentro berria indartzeaz gain, bikoizketak saihestu eta baliabideak optimizatzea ahalbidetuko duena.
Hitzarmen honen ondorioz, kultura bisualeko fabrikari loturik, hiriko, Gipuzkoako herrialdeko eta, hein batean, baita Euskal Autonomia Erkidegoko panorama kulturalean eraldaketa sakon bat jartzen da abian.
Hitzartutako kolaborazioak hainbat ekipamenduren bategitea ekarriko du, beraien irudi juridikoa edozein dela era eta orain artean erakunde baten edo bestearen esku egon izana alde batera utzirik. Tabakalerak orain arte Eusko Jaurlaritzaren menpe egon diren zerbitzuak (Euskadiko Filmategia), Donostiako udalaren esku egon direnak (Donostia Kulturako Zine Unitatea) eta Gipuzkoako Diputazioaren esku egondakoak (Arteleku eta Koldo Mitxelenako erakusketa zerbitzua) batuko ditu.
Informazio gehiago: www.tabakalera.eu
Data:2008/04/09 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.