The Competitiveness Instituteren (TCI) Lehiakortasunari buruzko Nazioarteko Biltzarrean izena emateko epea ireki da. Biltzarra urriaren 16tik 19ra izango da EAEn, Eusko Jaurlaritzak eta Orkestra-Lehia
Aurten Euskal Autonomia Erkidegoan izango da ekonomia, lehiakortasun, berrikuntza eta klusterren inguruko adituen munduko biltzar handiena: guztira 500 profesional baino gehiago elkartuko dira, enpresetakoak, irakaskuntzakoak eta erakundeetakoak. Biltzarra aurrerapena sortzeko foro bat da, enpresen ingurunea, gizarte ongizatea eta lurralde lehiakortasuna hobetzea helburu duena. Lurraldeak eta bertako industriak krisitik ateratzeko eskaintzen dituen gaitasunak eta baliabideak ahalik eta ongien aprobetxatzeko bideak bilatu nahi ditu.
Constructing Place-based Competitiveness in times of Global Change da biltzarraren 15. edizioaren goiburua. Azken urteetan biltzarrak enpresek edo klusterrek aurrera eraman dituzten lehiatzeko estrategiak aztertu ditu, baina arreta handiegirik ez dio eskaini estrategia horiek elkarrekin lurraldea (hiria, eskualdea, herrialdea) eraikitzen eta hobetzen nola erabil daitezkeen aztertzeari, horrela ingurunearen garapena eta lehiakortasuna ziurtatzeko. Lurraldeak eskaintzen dituen aukerak abiapuntu hartuko dituzten lehiatzeko estrategiak lantzea erronka garrantzitsua da bai lehiakortasunari lotutako politikei begira eta bai enpresen eta klusterren estrategiei begira, batez ere gaurko ingurune ekonomikoan. Aurtengoa biltzarrean aurrean ditugun erronka nagusiak zein diren ulertzen eta definitzen lan egingo da eta irtenbide praktikoak bilatuko dira.
Biltzarra ingelesez izango da eta haren osagarri, jarduera eta bisita ugari antolatu dira, EAEko kluster eta enpresa ezagunenetako batzuetara.
Data:2012/04/12 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.