BERRIAK

EIKENek, ERMUAKO UDALETXEKO TOKI GARAPENEKO ASTEAN, PARTE HARTUKO DU.

Ermuako Udaletxeko Toki Garapeneko Alorrak, beste urte betez, gizarte eta ekonomia jarduera sustatzeko, udalerrira ezagutza erakartzeko eta udalerriek beraien lehiakortasuna mantentzeko garatu dezaketen lan ildoak eskaintzeko helburuarekin ekitaldi sorta zabala antolatu du.

Aurtengo Toki Garapen astea apirilaren 23tik 27ra bitartean gauzatuko da. Egitarauari hasiera emango zaio apirilaren 23ko astelehenean, Izarra Centre izena izango duen eraikin berria inauguratuko den egunean bertan. Eraikina inauguratzeko eta egitaraua irekitzeko ekitaldi horretan Patxi Lopez Lehendakaria izango dugu

Apirilaren 25eko jardunaldian, garrantzi handia duen eta hazten doan sektore bati eskainiko diogu, Euskal Herrian indarra lortzen dioana: eduki digitalen industria. Horrela, gure artean Ikus-entzunezko Enpresen Euskal Klusterraren Zuzendaria den Itziar Mena, Europa-Bilbao Teknologi Institutuaren Zuzendaria den Ignacio Otalora (Eikeneko kidea) eta ‘Ubiqa’ enpresaren bazkide fundatzailea den José Luis Roncero Gorrochategui (Eikeneko kidea) izango dira jarunaldian.

Informazio gehiago

Data:2012/04/17 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa