Erpin 360 (Eikeneko Kidea) Vértice Cine eta Baleukok (Eikeneko kidea) ekoiztuta, “Gernika bajo las bombas”-an filmazioa maiatzaren hasieran abiatuko da, Donostia, Hernani, Oiartzun, Oñati eta Burgoseko lokalizazioetan eta 6 astez luzatuko da.
Luis de Maríasek idatzi eta zuzendutako tv-movie-ak, gurutzatzen diren hainbat istorio kontatzen ditu. Hauetako batzuk, benetako pertsonaia eta historikoenak dira, beste batzuk, berriz fikziozkoak. Baina benetako protagonistak, Gernikako herria eta bertako jendea dira, 1937ko apirilaren 26an Kondor Legioak bonbardatuak. Ordutik aurrera, Gernika, gerrek suntsitutako herri guztiak sinbolizatzera pasatu da. Helburua, sentimendu eta emozioen bidez bizi izandakoa transmititzea da. Zer bizi izan zuten kontatzea baino, nola bizi izan zuten kontatzea da gehiago, zer pentsatu zuten, nola aritu ziren eta zer sentitu zuten.
Egoitz Sánchez, Lanter Otaola, Sara Casasnovas, Marc Clotet, Roberto Álvarez, Antonio Dechente, Pep Tosar eta Ramón Barea izango dira, beste batzuen artean, tv-movie honen pertsonaiei bizia emateko aktore arduradunak, zeinak garai hartako Gernikako herritarren arragoa izateaz gain, gerra baten ondorioen inguruko istorio unibertsal bat ere izan nahi duen.
Proiektu honetan Mariasi, Aitor Vitoriak zuzendari-laguntzaile gisa, Nathalie Garcia eta Eduardo Barinagak ekoizle exekutibo bezala, Asier Bilbaok produkzio zuzendari gisa eta produkzio arduradun bezala Mikel Huércanos-ek lagunduko diote. argazki zuzendaria, Pau Monras izango da eta Peio Villalba, zuzendari artistikoa. Jose Ramon Hermida Gutierrez musikaz arduratuko da, Josune Lasa jatzitegiaz eta Eva Alfonso berriz, makillajeaz.
ICAAk eta Eusko Jaurlaritzak koproduzituta, ”Gernika bajo las bombas” proiektuak, ETB (Eikeneko kidea) TV3, TVGA (Galizia) eta Canal Sur-en parte hartzea dauka.
Data:2012/04/27 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.