BERRIAK

"SI LA VIDA TE DA LIMONES" LEHIAKETAREN PROIEKTUAK EikenBANKeko BOSTGARREN EDIZIOAREN LEHEN SARIA LORTU DU.

“Si la vida te da limones” lehiaketa saio baterako proposamen bestelakoa eta berritzailea da. Proiektu honi EikenBANKeko bosgarren edizioaren lehen saria eman dio epaimahaiak, “telebista saio gisa garatzeko originaltasun eta bideragarritasun ezaugarriak biltzen baititu”.  Laura Salaverria Deustuko Unibertsitateko ikaslearen ideia sortzaileak 6.000 euroko saria jaso du; sariak Bainet ekoizpen etxearen prestakuntza beka bat eskaintzen du proiektua burutu ahal izateko. 


 
Proiektu irabazleaz gainera, aurten EikenBANKek lau FesTVal sari eman ditu, Gasteizko Irrati eta Telebista Jaialdiak babestuak: 4 pertsonak dohain eman ahal izango dute izena FesTValeko ikastaro eta tailer guztietan, eta, horretaz gainera, Bilbao Ekintza, Tabakalera, Escuela Centa eta Gidoi Faktoriak emandako hainbat prestakuntza beka banatuko dira. Guztira, 17 gazte sortzaileek lortu dute sari horietako bat.

Sariak Bilbon EiTBk duen egoitzan egindako ospakizun berezi batean eman dira ezagutzera, EIKENeko presidente Juan Mari Gurrutxagaren buru zuela; EiTBko Estrategia eta Kanpo Harremanetarako Zuzendari Patxi Arratibel eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Aholkulari Txetxu Barandiaran ere han izan dira. Ekitaldia, ohikoa den bezala, “Face To Face” izeneko gazteen eta enpresen arteko topaketa saio bat ere izan du, Edurne Ormazabalek aurkeztua.

Era berean, Eiken BANKeko sariak eman ondoren, Innova Basque Audiovisual saioaren aurkezpen laburra ere egin da, Eikenek bultzatua, EiTBrekin lankidetzan eta saio pilotuak ekoizpena bultzatzea helburu duena. Epaimahaiaren erabakiaren emaitza gisa, besteak beste, Geise Fiscina suitzarrak, “The Wist” enpresakoak, eta Gertjan van Vale holandarrak, “Absolutely Independent” enpresakoak osatua, 4 proiektu hautatu dira ETBn ekoitzi eta saio berezi batean emateko. 

Hautatu diren proposamenak izan dira: Mamma mia!", Pausoka; "¿Tú o yo?", 3Koma; "Consejo de Sabios", Pausoka ere; eta "A quien señalas con el dedo", Bainet.

Data:2012/06/26 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa