BERRIAK

ANIMABASAURI 4.0- ANIMABASQUE

Nazioarteko Animazio Zinemaldiak bere laugarren edizioa ospatzen du aurten apirilaren 18 eta 25 artean lehiaketara aurkezten diren 100 filme baino gehiagorekin.

                                                               

Aurreko urteetan bezala, Euskal Herriko Animazioko Zinemaldi garrantzitsuenetakoaz gozatu ahal izango da bere egoitza desberdinetan: Basauriko Sozial Antzokia, Ibaiganeko Kulturgunea, Deustuko Renoir zinemetan, Leioako Euskal Herriko Unibertsitatea eta Bilboko FNAC-a. Leku guzti hauetan pelikulen proiekzioetaz gain, animazioko zinemarekin erlazionaturiko beste hainbat ekitaldi garatuko dira, solasak, tailerrak edo erakusketak besteak beste (hauen artean “Azur eta Asmar” pelikula frantsesarena).

Diru-sariak banatuko dira lehiaketako atal desberdineko lan hoberenei: “Luzemetraiak 35 mm-tan” (6.000 euro), “Laburmetraiak 35 mm-tan” (1.000 euro) eta “Laburmetraiak DVD-an-Karratu” (600 euro). Sariak nazioarteko epaimahai batek erabakiko ditu lehenengo atalen kasuan eta Karraturen kasuan, berriz, EHU-ko Arte Ederretako ikasleez osaturiko epaimahai batel azken hitza izango du. Horretaz gain, eta beste edizioetan egin de moduan, zinemaldiak beste hainbat atal izango ditu: zine maratoia, 2008.urteko Goya Sarien proiekzioa, umeentzako zinema, “animazio geletan” programa berezia edo Juan Padron kubatarrari egindako atzerabegirakoa. Guzti honi batu behar zaio aurtengo beste berrikuntza bat: kontzertu musikalak, “Le Noise” taldearen eskutik.

Lehiaketaren Atal Ofizialean parte hartzen duten luzemetraien artean Guillaurme Ivenrel eta Arthur Qwak-en “Dragon Hunters”, José Luis Massa-ren “Isidoro, la película” edo Pedro Rivero-ren “La crisis carnívora” nabarmendu al dira. Lanen jatorriari dagokionez, beste batean ere, herrialde ezberdinen kopurua altua deigarria da: Kanada, Kuba, Mexiko, Grezia, Japonia, Iran, Hegoafrika… Haien artean, edizio honetako herrialde gonbidatua Hego Korea izango da ziklo berezi batekin. Azkeneko euskal ekoizpenak ere bai ikusi ahal izango ditu eta luzemetrai gehienen zuzendarien partehartzea espero da.

Animazioko Zinemaldiarekin batera, aurten paraleloki Euskalduna Jauregian Eikenek eta Barton Filmsek sustatutako animazioko merkatu bat antolatu da apirilaren 24an. Bertan nazioarteko ekoiztetxeak eta banatzaileek parte hartuko dute haien lanak erakusteko eta akorduetara heltzeko helburuarekin obra ezberdinak atzerrian bizitza izateko asmoz.

www.animabasauri.com

 

Data:2008/04/17 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa