Eikenek britaniar legebiltzarkideen bisita jaso du; “sormen industriaren” ekarpen kulturala eta ekonomikoa ezagutzera etorri dira.
Eiken – Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak britaniar legebiltzarkideen bisita jaso zuen, apirilaren 23an. Ordezkaritza ikertzen ari da globalizazioak Galesen, eta zehazkiago, Goi-Mailako Hezkuntzan duen eragina. Horretarako, ikus-entzunezko industriaren eta komunikabideen ekarpen ekonomikoa eta kulturala aztertu nahi dute, Euskadin eta Herrialde Katalanetan. Emaitzak Galeseko egoerarekin alderatuko dituzte.
Goizean, Ordezkaritzak bilerak egin zituen SPRI, Innobasque eta beste erakunde batzuekin. Ondoren, EiTBren Bilboko egoitzara joan ziren eta bertan Klusterrari eta batzordeetako jarduera nagusiei buruzko aurkezpena egin zitzaien. Aurkezpenean kide batzuek beren esperientziaren berri eman zuten, horien artean, Pausoka, 3koma, Expressive, Digitalak eta EiTB bera zeuden.
Ordezkaritzak interes handia erakutsi zuen sormen industriarekiko. Era berean, Eikenek sorreratik martxan jarri dituen jarduerak eta proiektuak ezagutzeko jakinmina adierazi zuten legebiltzarkideek.
Data:2008/04/29 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.