BERRIAK

K2000-k eta Ubiqak Bilbo hirirako gida multimedia interaktiboa egin dute.

Bilbon barrena ibiltzea GPSa duen informazio turistikorako sistema berritzaile eta aitzindari bati esker, K2000, s.a.u. eta Úbiqa S.L. (biak Eikeneko kideak) enpresek egiten duten esperientzia berria eta berritzailea da. Esperientzia SPRIren lankidetzari esker egin da, bere Informazioaren Gizarteko Euskadi Planaren KZ LANKIDETZA programaren barruan.

 Joan den urriaren 3tik, Bilboko Domine Hotel Handian ostatu hartu duten turistek beren esku dute hirirako gida multimedia interaktiboa. Gidari esker “Bilbo osoa dute eskumenean”.

Hiriko Gida Multimedia Interaktiboak era askotako zerbitzuak eta informazio turistiko interesgarria eskaintzen ditu, dena gailu berean bilduta.

Gidaren laguntzaz, Bilbo bisitatzen duten turistek beren ibilbideak antola ditzakete mapen edo gida turistikoen beharrik izan gabe, gidak edukiei eta  zerbitzuei lotutako GPS bat baitauka.

GPS bati lotuta dagoenez, gidak une oro adierazten digu zein diren tokirik interesgarrienak, eta, behin haietan gaudela, haiei buruzko informazioa ere  eskuratzen uzten digu.

Nabigazio bakun, argi eta hiru eledunari esker, turistek 600 bat erreferentzia dokumentatu dituzte. Ibilbidea Itsas Museoan hasten da eta Alde Zaharreraino iristen da: ibilbidea, batetik, ibaiadarrak mugatzen du eta bestetik, Poza Lizentziadunaren kaleak, Abanto geltokiraino.

Gidak, gainera, informazioa eguneratua duen agenda bat ere eskaintzen du, bisitariak une oro Bilbon zer gertatzen den jakin dezan, baita zer zerbitzu dituen eskura ere: kultur agenda, ikuskizunak, erosketak, gertakariak, gida gastronomikoa, ibilbidea, puntu interesgarriak, bideoak, etab.

Esperientzia honek 12 unitate ditu turisten esku, eta aktibo egongo da datoren urriaren 19a arte.

Data:2008/10/14 | Kategoria:: Berrikuntza

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Euskadi Informazio Gizartean Planaren baitan, SPRI. S.Ak "e-kontsulta" izeneko ekimena jarri du abian. E-kontsulta euskal enpresei informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzeko laguntza teknologikoa, neutrala eta dohainekoa eskaintzen dien zerbitzu bat da.

                                                                

Hurrengo laguntza eskeintzen da:

- Merkatuan dauden soluzioei buruzko informazioa eta beren aplikazioa.

- Lehendik merkatuan dauden teknologiei buruzko informazioa.

- Teknologi proiektu bati heltzeko erabakiari buruzko aholkularitza.

- Teknologi konponbide baten ezartze-prozesuan laguntza.

- Teknologi inbertsioaren optimizazioan laguntza.

Kontsultak hiru bide ezberdinetatik jaso daitezke:

Telefonoz: 902 25 25 25; emailez: ekontsulta@spri.es; Ekontsulta.net formularioaren bidez.

Informazio gehiago aurki dezakezu www.ekontsulta.net webgunean.

Data:2008/03/27 | Kategoria:: Berrikuntza

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Vicomtech (EIKENeko kidea) CINeSPACE proiektuan parte hartzen duten hiru ikerketa zentroetako bat da. Ikus-entzunezko sektorearen profesionalentzat (filmaketaren kokapenak bilatzeko) nahiz hirien kultur ondarea eta turismoaren sustapenerako balio duen interakzio mugikor sistema bat sortzea du helburutzat.

                                                            

Hiru urteko iraupena daukan proiektuak, dispositiboa froga fasean aurkitzen da lanean urte eta erdi egon ondoren. Erreminta berriak informazio espezifikoa elkar eragiteko aukera emango dio erabiltzaileari hiria bisitatzen ari den bitartean. Aparatu honek daukan informazioaz baliatuz, hiri batean filmatu nahi duten profesionalek hiria era sakon batean ezagutzeko aukera izango dute.

Proiektuak, orain arte sakabanatuak zeuden informazio iturriak (filmaketa, turismo, istorio eta kultur ondareari buruzko informazioa) eta gaur egun erabiltzen diren formatu desberdinak (argazkiak, audio eta bideo besteak beste) batzen ditu. Ikus-entzunezko informazioa koste baxuko, hari gabeko, begietatik hurbil dagoen definizio altuko pantaila bat eta entzungailu batzuk dituen Head Mounted Display txiki baten bitartez ikusiko da. CINeSPACE-k erabiltzailea ikusten ari dena gordetzeko edo bidaltzeko aukera emango duen kamara txiki bat ere edukiko du.

CINeSPACE proiektuaren garapenaz arduratzen den lan taldea hiru ikerketa zentro, Donostiako VicomTech, Alemaniako Fraunhofer IGD eta Ingalaterrako The Lighyhouse, bi enpresa, Trivió eta Trabajos Industriales, eta hiru hiri, Donostia, Venecia eta Glasgow, osatzen dute.

Vicomtech, ikerketa aplikaturako zentroa, edukien kudeaketa, indexazioa eta bilaketa semantikoan aditua da. Proiektua 3 euro milioi baino gehiagoko aurrekontua dauka.

Data:2008/02/15 | Kategoria:: Berrikuntza

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Virtualware enpresak (Eikeneko kidea), Labaro taldearekin batera, bezeroarekin komunikatzeko Errealitate Birtuala erabiltzen duen tresna berri bat aurkeztuko du higiezin sektorearen munduko garrantzitsuenetarikoa den Sima azokan.

                                                             

 

Virtualware euskal enpresak, Labaro San Juan de Gaudalajaran eraikitzen ari den egoitza gunearen maketa birtuala sortu du. Bisitariek maketa osoa ukimen-pantaila handi batean ikustarazi ahal izango dute.


Errealitate Birtualeko maketak hiru interakzio mailak dauzka: gainazal guztiaren gainetik hegaldi bat egitea, kalearte bakoitzaren gainetik, edo etxebizitzen barrutik nahiz kanpotik paseo bat ematea berezitasun guztiak ikusteko.


Funtzionamendua erraza da, erabiltzaileak nahi duen perspektibaren arabera bere eskua ingurune birtualaren gainean desplazatuz, mugitu ahal da. Formatu hau errealitate birtualetik ateratako argazki eta informazioa dauzkaten DVD eta CDekin osatzen da. SIMA bisitatzen dutenek doan eramateko aukera izango dute.


Virtualware enpresak aurrera pausu bat eman du produktua aurkezteko era berritzaile batekin, bezero eta promotorearen artean komunikazioa erraztuz. Gainera errealitate birtualaren egite prozesu berak eraikuntza prozesuaren erabakiak hartzen laguntzen du.

Data:2008/02/05 | Kategoria:: Berrikuntza

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>