BERRIAK

Eikeneko kidea den Digitalak ekoiztetxeak zuzenean eman du Donostia Oakley Pro Junior, Groseko Zurriola hondartzan ospatu den  surf txapelketa uztailaren 22a eta 24a bitartean. Mundu osotik etorritako 200 bat gazte lehiatu dira, ea nork olatu gainean hobeto dantzatu. 21 urtetik beherako surflarientzat proba garrantzitsua da oso, munduko zirkuituaren zati delako, eta gainera berezia omen da Zurriolako hondartzako txapelketa, aditu askoren ustez, hemengoa baita europako hiri-olaturik hoberena.

Digitalak ekoiztetxeak zuzenean eman du txapelketa streaming bidez eta baitere 360ºko kamararekin ere bertako giroa jaso du. Hainbat eta hainbat izan dira Zurriola hondartzara hurbildu direnak zuzenean ikuskizunaz gozatzera. 

Informazio gehiago

Data:2010/07/28 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Sukaldaritza aholkuak eta ikasleen bizimodua uztartzen dituen "ErrezEta Ikasiz" telebista ideiaren arduradunek hurrengo 4 hilabeteetan proiektua garatu ahal izateko kontratua sinatu zuten aurreko ostiralean, Baleukok Durangon duen egoitzan. Erika Elizari, Beñat Gereka eta Alaitz Anabitarte dira, hain zuzen, EikenBANK-en III. edizioa irabazi duten UPV/EHUko hiru ikasle gazteak; eta Eduardo Barinaga Baleukoko bazkide zuzendariaren eskutik jaso zuten 4.000 euroko saria. Berandu baino lehen hasiko dira euren ideia garatzen, Eikeneko kidea den Baleuko ekoizpen-etxean egingo dituzten 4 hilabeteko praktika ordainduei esker.

Sinadura hori izan da, beraz, EikenBANK-era aurkeztutako 67 proposamenetan garaile atera den "ErrezEta Ikasiz / EsTuDía, tu receta" proiektua ekoizteko lehenengo pausoa. Proiektuak, Baleukoren laguntzaz gainera, Jarkatza Mediaren babesa ere izango du ekoizpen lanean. Epaimahaiak, bestalde, ideiaren originaltasuna eta ideiak izan dezakeen bideragarritasuna hartu ditu aintzat bere epaia ematean. Orain, berriz, ekoitzi egin beharko dute, gero ETBn eman ahal izateko. 

Lehenengo sari honetaz gainera, EikenBANK-eko epaimahaiak BBK Beka ere eman du aurreneko aldiz: Ibai Gomezek jaso du. Horri esker, EikenBANK-en lankide eta Klusterreko kidea den K2000 ekoizpen-etxean praktikak egiteko aukera izango du Gomezek.

Prentsa oharra

Data:2010/07/27 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eiken-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak ekainaren 25ean, ostirala, aurkeztu zituen, bazkideen Batzar Nagusian, negozio eredu berri batera iristeko sektorearen eraldaketaren lidergoa eskuratzeko eginiko txostenaren emaitzak. Ekimenak, Eiken Advance programaren testuinguruan kokatzen denak, enpresa-jardueraren hainbat arloren garapen aukerak aztertzen ditu. Sektore osoak arlo horietara jo beharko du, egoera egonkorra lortu ahal izateko epe labur eta ertainean.

Juan Mari Gurrutxagak nabarmendu zuenez, gaur egun sektorea; alde batetik, krisiaren eta murrizketen eraginpean dago; eta bestetik, negozio ereduaren aldaketa ekarri duen digitalizazioak ikus-entzunezkoen sektorera ekarritako eraldaketaren eraginpean, horrek ziurgabetasun handia eragin baitu”. Horregatik, hain zuzen, Eiken Advance bezalako ekimenak “funtsezkoak dira lehiakorrak izan gaitezen” ziurtatu zuen.

'Ikus-entzunezkoetarako aukerak' txostena, PwCk egindakoa, Eikeneko Urteko Txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi zen, eta, bertan egon zen Xabier Sabalza, Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko zuzendaria. Sabalzak ziurtatu zuen Eusko Jaurlaritzak Ikus-entzunezko industria bultzatuko duela, beste arlo guztietan bezala, eta "sektore honek ondo antolatuta eta helbide ona hartu duen klusterra duela" aipatu zuen.  Alfonso Cossiok, PwCko zuzendariak - Telekomunikazioak eta Medioak,  "Aukera" Txostenaren ardatz nagusiak aurreratu ditu eta Eiken Advance "merkatu berriak ireki ditzala proiektu -motorea" izan nahi duela adierazi zuen. Cossiok azpimarratu zuen "bideo-kontsumoren patroiak aldatzen ari direla" eta 4 urte barru, "gastu-digitala" %50 igoko dela, batez beste". 

Gaur egungo egoera 
Klusterraren lehendakariak adierazi zuen moduan, proiektu hau martxan jarri da, neurri handi batean, aurreikusitako ziurgabetasun egoeran gaudelako eta “ikus-entzunezko berrirako” aldaketari heldu behar zaiolako. Oro har, krisiaren eraginez % 12 jaitsi da 2009an Eikeneko enpresa bazkideen fakturazioa (fakturazioa 107 milioi eurokoa izan da), eta aurreikuspenaren arabera 2010. urtean beherako joera izango da nagusi. Ostiralean aurkeztutako datuen baitan, enpresa txikiek hobe eutsiko diote egoerari eta langileak mantenduko dituzte; haatik, enpresa handiek, ziur asko, langileen murrizketak egin beharko dituzte.

Prentsa oharra

Data:2010/06/28 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Gastronomia eta ikasleen bizimodua uztartzen dituen 'ErrezEta ikasiz / EsTuDia, tu receta' saioak irabazi du, hain zuzen, EikenBANKen III. Edizioko lehenengo saria. Erika Elizari, Beñat Gereka eta Alaitz Anabitarte UPV/EHUko ikasle gazteen ideia gailendu da 67 proiektuen artean. Hala, 4.000 euro jaso dituzte eskuan, eta antzeko balioko beka bat, euren ideia Baleuko ekoizpen-etxean lantzeko

Hementxe hasiko du, beraz, bere ibilbidea 'ErrezEta ikasiz' saioak. Lehenik eta behin, Baleukok era profesionalean ekoitziko du, eta ondoren, ETBn emango dute. Hori horrela izango dela jakinda, EikenBANKeko epaimahaiak, herrialdeko ekoizpen-etxe nagusietako profesional adituek osatutakoak, ideiaren originaltasuna eta merkatuan izan dezakeen bideragarritasuna hartu ditu aintzat.

Era berean, EikenBANKeko epaimahaiak hiru aipamen berezi egin dizkie beste hainbeste proiekturi: doku-reality onenaren saria Patrick Guisasolari eman dio, 'Bailando con el abismo' ('Amildegiarekin dantzan') lanagatik; 'pitching' onenaren saria Leire Gómez, Arrate Egaña, Oier Martínez eta Santos Ruedari eman die, '15-25' lanagatik; eta telebistako saioetarako gidoirik onenaren saria, berriz, Ibai Gómezi, 'Nor da hemen bahitua?' lanagatik. Ibai Gómezek, halaber, aurten lehenengo aldiz eman duten BBK Beka jaso du.

EiTBk Bilbon duen egoitzan egindako jaialdian ezagutarazi dituzte sariak. Hain zuzen, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendari Mikel Toral eta Eikeneko presidente Juan Mari Gurrutxaga izan dira ekitaldiko buru.

Prentsa oharra

Data:2010/06/21 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak talentu ez-profesionala erakartzeko sortutako EikenBANK ekimenak, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak babesten duenak, 2010eko aldiaren irabazlearen izena jakinaraziko du ekainaren 17an, Bilboko EiTBko Multibox aretoan sariak banatzeko egingo den ekitaldian. Irabazleak 4.000 euroko saria jasoko du eta kopuru bereko beka bat, programari elkartutako ekoizpen etxe batean lana egin ahal izateko.

Aldi honetan 94 pertsonak sustatutako 67 proiektu erregistratu dira eta horien artetik 10 igaro dira azken fasera. Ekainaren 3an proiektuak epaimahaiaren aurrean –pitching-  azaltzeko prozesua egin zen, eta proposamenak ebaluatu ondoren, epaia emango du epaimahaiak. Programaren oinarrien arabera, berariaz balioetsiko dira proiektuen originaltasuna eta bideragarritasuna pantailara eramateari dagokionez.

EikenBANK lagundu dute, halaber, BBKren GazteLanbidean Fundazioak eta Bilboko Udalak. Horrez gain, lankidetzan aritu dira UPV/EHUren hezkuntza-zentroak, Arrasateko eta Deustuko unibertsitateak eta ikus-entzunezko ikasketak eskaintzen dituzten eskola guztiak. Proiektuaren helburua da talentu ez-profesionala ezagutzea eta harremanetan jartzea ikus-entzunezko euskal enpresekin. Arian-arian nabarmen areagotu da parte-hartzaileen eta proiektuen kopurua; izan ere, 2008an 27 proiektu aurkeztu ziren eta aurten, berriz, 67. Berrikuntza gisa, aurten 3 aipamen berezi egingo dira.

Data:2010/06/14 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

'Gidoi faktoria / El espacio del guión-ek' Telebistako Gidoien I. Lehiaketaren amaierako ekitaldiaren harira antolatutako Robert McKee-ren mintegiak 200 pertsona baino gehiago bildu zituen, Bilboko EiTBren egoitzaren Multibox aretoan. Parte-hartzaileek telebistaren munduari buruzko 'master class' bat jasotzeko aukera izan zuten, MacKee berak gidoi faktoriarako eskuarki prestatu zuena.

Ekitaldia goizeko 9etan hasi zen, Miguel Angel Idigoras ETBko zuzendariak eta Juan Mari Gurrutxaga Eikeneko lehendakariak eginiko sarrera hitzaldien bidez. Amaiera 19:30ean izan zen, Telebistako Gidoien lehen ikastaro honen ikasleei diplomak banatu ondoren. Felix Linares ere bertan egon zen, ekitaldiaren aurkezle gisa.

Lehen aldi hau amaitzearekin batera, 'Gidoi faktoriaren' arduradunek adierazi zuten bigarren aldian izena emateko epea ekainaren 1ean hasi eta uztailaren 31n amaituko dela. Bigarren ikastaroan 15 ikaslek izango dute parte hartzeko aukera.

Data:2010/06/02 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Robert McKeek, gidoigintzari buruzko bere lanekin zinema eta telebistaren mundua irauli zuen idazle estatubatuarrak, ikastaro magistral bat eskainiko du maiatzaren 28an Bilbon. Mintegia Gidoi Faktoriaren I. Edizioaren amaieran egingo da, EiTBk eta Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak (EIKEN), Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatu duten ikastaroaren amaierako ekitaldien barnean.

Detroiten jaiotako 69 urteko irakaslea munduko hiri handienetan ibili da zinemako gidoigintzari buruzko bere mintegiarekin, eta 'master class' bat eskainiko du oraingoan lehen aldiz eta era esklusiboan telebistako gidoigintzari buruz. Zehazki, telebistak gaur egun bizi duen 'urrezko aroaren' zioak eta gakoak azalduko ditu.

09:00etan hasi eta 19:00etan amaituko den mintegi berezi honetan hainbat alderdi landuko dira:

-Etorkizuneko joerak telebistako gidoigintzan

-Telebistako gidoigintzaren gaur egungo tresnak

-Berrikuntza eta esperimentazioa gaurko telebistan

-Telebista saioen gaur egungo arrakastaren gakoak

-Sitcom-a, dramak eta serie laburrak.

McKeeren ekitaldiaz gainera, gidoigintzan aritu nahi duten pertsonei zuzendutako Gidoi Faktoriaren II. Edizioaren jarduera programa ezagutzeko aukera izango da. Irakasleen artean, gaur egungo saio arrakastatsuenen arduradunak daude: 'Águila Roja', 'El internado', 'Aida' eta '7 vidas', 'La Señora', 'Amar en tiempos revueltos', 'Gran Hermano', 'Callejeros', 'Vaya Semanita' edo 'El Hormiguero'.

Mintegian parte hartu nahi duten pertsonek maiatzaren 25a baino lehen eman behar dute izena, www.gidoifaktoria.com web orrian, edo 94 656 32 37 / 688 60 50 33 telefonoetara deituz. Prezioa: 200 euro.

 

Data:2010/05/11 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Bilbon egin zen Animabasque-Businessen III. edizioak animazioaren sektoreko 80 profesional baino gehiago bildu zituen gaur egungo animazio-proiektu aipagarrienen inguruan. Sortzaileen, produktoreen eta banatzaileen elkargune izateko sortu zen foroak aise bete zituen bere helburuak, eta horren erakusgarri dira hiru ordu baino gehiago luzatu ziren arratsaldeko "aurrez aurreko" bilerak.

Alde horretatik, bilkuran izan zirenen interesa ikusita –besteak beste, Erresuma Batuko Bryantt Whittle eta The Illuminted Film Company enpresak edo Alemaniako Motion Works–, antolatzaileek zabaldu egin behar izan zuten "workshop"-eko elkarrizketen programa, eta harreman horietako askok jarraipena izango dute aurrerantzean.

Goizeko saioan bederatzi proiektu aurkeztu ziren, horietako batzuk garapen-fasean eta beste batzuk produkzioan. Zehazki: Abra Prod, Bitart New Media, bi hauek Eikeneko kideak, Basque Films, Somuga eta Abrakham Studios (Euskadi), Xperimenta Planet (Madril), Lince Studios (Bartzelona), Extra Extremadura (Badajoz) eta Bryant Whittle (Erresuma Batua).

Inaugurazio-ekitaldian izan ziren Inmaculada Freije, Eusko Jaurlaritzako Industria Saileko Plangintza eta Estrategia Zuzendaria, Ibone Bengoetxea, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Zinegotzia, Maria Fitzpatrick, Bilboko Britainiar Kontsulatuko Merkataritza Agregatu Laguntzailea eta Juan Mari Gurrutxaga, EIKENeko presidentea. Denek nabarmendu zuten era honetako ekitaldien balioa eta agerian utzi zuten animazioak arlo ekonomikoan duen garrantzia.

Data:2010/05/06 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

TF1 frantziar kateak hitzarmen garrantzitsu bat sinatu zuen Eikeneko kidea den 3Koma-rekin (‘Kartzelako abesbatza’, ‘Itzuli …..rekin’), euskal ekoizpen etxe horrek asmatutako ‘Urteko egutegia' lana ekoizteko. Frantziar kateak formatu honen bertsio bat txertatu nahi du, bere Gabonetako programazioaren barneko saio berezi moduan.

Egokitzapen batzuen ondoren, ‘Urteko egutegia’ zuzeneko ikuskizuna izango da. Bertan, 6 taldek euren buruak biluztuz jardungo dute lehian, arrazoi on baten harira.   

Ateratako argazki erakargarriek hainbat adituk osatutako epaimahaia limurtu beharko dute, eta baita ikus-entzuleak eurak ere; izan ere, ikus-entzuleek gustuko taldearen alde bozkatu beharko dute. Talde irabazleak 50.000 euro jasoko ditu, bere aukerako ongintzazko proiektuari emateko.

  

Coyote galiar ekoizpen etxea arduratzen da nazioarteko saio arrakastatsuak Frantziarako egokitzeaz; besteak beste, ‘Ondasunen erruleta’ edo ‘Infernuko horma’. Oraingoan ere, ekoizpen etxe horixe arduratuko da ‘Urteko egutegia’ saioaren bertsio berria asmatzeaz.  

Laetitia Lamik, Coyote ekoizpen etxeko garapen eta eskuratzeen zuzendaria, oso pozik agertu da proiektuarekin: “Ongintzazko egutegien kontua puri-purian dago Frantzian. Ideiaren berri izan genuenean, berehala ohartu ginen ikuskizun bikaina zela TF1 katerako”. Helburu garbia dute: “Plato erraldoi eta jostalari batean, herrialdea biluztuko dugu”. Bestalde, Ruth Martínezek, 3Komako zuzendari komertzialak, baikortzat jo du formatu honek nazioarteko merkatuan izan duen ibilbidea: “Egutegia inoiz baino biziago dago. TF1 kate garrantzitsuak honen aldeko apustua egin duenez, herrialde askoren interesekoa da orain. Hedapena hasi besterik ez da egin”. 

Saio hau arrakastatsua izan da beste herrialde batzuetan ere; Holandan, Errumanian edo Belgikan, esaterako. Beraz, nazioartean gehien hedatu den espainiar formatuetako bat dela esan genezake.

 

Data:2010/04/26 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

TF1 frantziar kate publikoak 3Koma-k ekoitzitako "Urteko Egutegia” ("El Calendario del Año") reality-lehiaketa eskuratu du, herrialde horretan eskaintzeko asmoz. Hain zuzen, Cannesko Ikus-entzunezkoen MIPTV Azokan erosi ditu eskubideak. Azoka horixe da munduko garrantzitsuenetako bat, eta Euskal Herriko hamaika enpresa ari dira bertan parte hartzen, Basque Audiovisualen bitartez. Dagoeneko ETBk eskaini duen “Urteko Egutegia” saioa lehiaketa bat da; bertan, hainbat taldek ahalik eta argazki erakargarrienekin egutegi bat osatzeko lehian jarduten dute. 

Saio hau erosi izanak agerian uzten du zer-nolako interesa piztu duen euskal produktuen katalogoak Cannesen dauden enpresa ekoizle eta banatzaileen artean. Beraz, formatuak, Pausokak ekoitzitako “Iruzurtia-El Impostor” esaterako, eta dokumental historikoak izan dira, orain artean, Basque Audiovisualen erakusmahaian izandako mundu osoko profesionalek bereziki bilatu dituzten produktuak. Erakusmahai horretan, bestalde, nabarmentzekoa da Idem-ek aurkeztutako “Rolanden Kanta” (“La Chanson de Roland”) lan historikoa.

Euskal Herriko hamaika enpresak hartu dute parte, hain zuzen, Cannesko Azoka honetan: 3Koma, Baleuko, Canal Euskadi, Expressive Media Projects, Idem 4, JSB Multimedia, Mediabask, Pausoka, Retelsat, Silverspace Animation Studios eta Sonora Estudios-ek. Eiken - Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterraren ekimenari eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari esker, enpresa horiek guztiek aukera izango dute beren produktuak sektoreko eragile nagusiei eskaintzeko; hain justu, apirilaren 16ra arte, egun horretan amaitzen baita Azoka.

"Azoka hau termometro ezin hobea da eduki digital eta ikus-entzunezkoen arloan oraintxe dauden joerak neurtzeko. Oraindik ere sumatzen dira krisialdiaren eraginak; halere, hemen egotea ezinbestekoa da euskal enpresen produktuak aurkeztu ahal izateko", azaldu du Itziar Mena Eikeneko zuzendariak. Dokumental historikoez eta formatuez gainera, BaleukorenAnimatik” lanak ere interes handia piztu du Basque Audiovisualen erakusmahaian. Animazio software bat da, denbora errealean; eta honi esker, pertsonaia birtualak bere solaskidearekin berehalako elkarreraginean jarduteko aukera izango du.

Prentsa oharra

Data:2010/04/14 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak parkeetan kokatzen diren enpresetako 19 emakume enpresari eta zuzendari – horien artean Itziar Mena, Eikeneko zuzendaria - aurkeztu ditu 15. helburua, oreka administrazio-kontseiluetan programan parte hartzeko. Berdintasun Ministerioa eta APTEk, Espainiako Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkarteak, sustatutako ekimenaren bidez sozietate kotizatuen administrazio-kontseiluetarako sarbidea erraztu nahi zaie emakume-talentuei.

Iragan martxoaren 5ean, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak gosari teknologikoa antolatu zuen programa eta aldez aurretik aukeratutako 19 emakume hautagaien zerrenda aurkezteko. Izan ere, Sarea osatzen duten lau parkeetan kokatzen diren enpresetako 25 emakume enpresarik eta zuzendarik parte hartu zuten topaketa horretan. Martxoaren 22an, Madrilgo Burtsan ekimena ofizialki aurkeztearekin batera —Berdintasunerako Ministroa bertaratu zen—, aipatu emakumeen parte-hartzea formalizatu zen. Guztira, Espainiako Parke Teknologikoek 80tik gora emakume aurkeztu zituzten ekitaldian.

Marian Ibarrondo, Bizkaiko Teknologia Parkeko Berrikuntza zuzendari eta ekimen honetako antolaketa batzordeko kide denak, aurkeztutako hautagai guztien profila azaldu zuen. Besteak beste: enpresan 15 urteko esperientzia eta 5 urtekoa zuzendaritza karguetan, kudeaketan %44, fiskal eta finantzatan %25 eta %20 I+G jardunetan; %66 zuzendariak dira, gehienek esperientzia dute enpresa handi eta ertainetan, bioteknologia, energia berriztagarriak, ingeniaritza bezalako sektoretan; emakume hautagaien %80ak baino gehiagok ingelesa menperatzen dute eta %57ak beste hizkuntza bat gehiago hitz egiten dute.

Enpresen administrazio-kontseiluetan gizonen eta emakumeen arteko oreka xede duten gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasunerako 3/2007 Legearen eta gobernu onerako kode bateratuaren 15. gomendioaren baitan dago 15. helburua ekimena. Horietan adierazten diren desberdintasunak arintzen laguntzean datza: CNMVk emandako datuen arabera, egun emakumeek burtsan kotizatzen duten sozietateen administrazio-kontseiluetako kideen %9,8 ordezkatzen dute soilik. Zentzu horretan, 15. helburuaren xedeetako bat enpresei teknologia parke espainiarretan jarduten diren eta prestakuntza profesional altua duten emakumeen direktorioa eskaintzea da, Espainiako konpainiarik garrantzitsuenen garapen eta berrikuntza proiektuak babesteko bai gaitasunak bai bizigarria eman ditzaketen emakumeak, alegia.

Data:2010/04/08 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Aurten, Basque Audiovisual MIPTVn egongo da berriro. Cannesen eginiko Ikus-entzunezkoen eta Eduki Digitalen Nazioarteko Azoka hau munduko garrantzitsuenetako bat. “Palais de Festivals” gunearen 14.13 standera hurbiltzen diren bisitariek aurten Euskadin eginiko ekoizpen nagusiak ezagutzeko aukera izango dute.

Cannesera joango den euskal ordezkaritzak Basque Audiovisualen babesa izango du eta hamaika enpresa hauek osatua izango da: 3Koma, Baleuko, Canal Euskadi, Expressive Media Projects, Idem 4, JSB Multimedia, Mediabask, Pausoka, Retelsat, Silverspace Animation Studios eta Sonora Estudios. Beren produktuak munduko banatzaile nagusiei erakutsi ahal izango diete, azokak irauten duten lau egunetan, hau da, apirilaren 12tik 16ra.

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren eta Eikenen ekimen bateratu honek, sektorerako egiten denak, euskal ikus-entzunezkoen presentzia bermatzen du nazioarteko erakusleiho nagusian, eta, aldi berean, konpainien merkataritza lana errazten du. Aurtengo MIPTVen eduki zehatzari dagokionez, euskal enpresek bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte digitalizazioak sektorean, oro har, eragin dituen eraldaketei buruzko analisiak, izan ere, adituek hortaz hitz egingo dute. Hain zuzen ere, ekoizpen digitala izango da aldi honen protagonista nagusietako bat, berezko gunea izango baitu eta baita leku nabarmena ere, programatutako 150 hitzaldietan.

Bestalde, MIPTV baino lehen, MIPdoc (dokumentalei buruz) eta MIPformats egingo dira. Azkenekoan, 3Komaren parte-hartzea aipatu behar dugu, izan ere, bere “The Killer Room” egitasmoa aukeratua izan da “aukeraketa bereziaatalerako, eta estudio handietako banatzaile eta ekoizle talde handi baten aurrean aurkeztuko dute.

Prentsa oharra

Data:2010/04/08 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

EIKEN-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterreko Zuzendaritza Batzordeak honako hau adierazi nahi du 2010eko martxoaren 22an, astelehena, Vértice 360º enpresako arduradunekin izandako bileraren ostean:

EIKENek, lehenik eta behin, eskerrak eman nahi ditu Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterreko kideekin eragiketa baten xehetasunak partekatzeko agertu den jarreragatik, hau da, Euskal Herriko Arrisku Kapitaleko Sozietatearen sarrera aipatu enpresaren akziodunen taldean, horrek ziurgabetasun handia sortu baitu euskal ikus-entzunezkoen arloan.

EIKENek iritziz, mota horretako inbertsio publiko batek errotiko eredu aldaketa dakar euskal ikus-entzunezkoen sektorera. Zentzu horretan, EIKENentzat funtsezkoa da sektorearen dinamizazio aurreikuspenek, aipatu inbertsioaren justifikazio gisa Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailak planteatuak, isla eraginkor eta berehalakoa izan dezaten Euskadiko ikus-entzunezkoen kolektiboan.

EIKENek adierazi nahi du, hala ere, orain arte jasotako datuak ez direla nahikoak eragiketa garrantzitsu hau behar bezala aztertu eta modu egokian ebaluatu ahal izateko.

EIKENen iritziz, gainera, aurrekoaren kaltetan izan gabe, Industria Sailak egindako inbertsioak ezin du gertakari isolatu bat izan, hau da, euskal ikus-entzunezko enpresen babeserako estrategia publikoaren lehen urratsa izan behar du.

EIKENek adierazi nahi du erakundeen azterketa zorrotzean oinarritutako inbertsioa izango delakoan dagoela eta herrialdeko enpresak sendotzeko balioko duela; era berean, saihestu egingo dela erabakiak hartzeko prozesua eta jarduera produktiboa Euskal Herriko kanpoko merkatuetara eramatea.

EIKENek, azkenik, enpresa multzoarekiko duen konpromisoa azpimarratu nahi du berriz ere, eta elkarrizketarako duen gaitasuna eta bere eskarmentua eskaintzen du euskal ikus-entzunezkoen sektorea tartean dauden eragile guztiek hitzartutako eredu batean oinarrituz garatu dadin.

Data:2010/03/22 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketarako Elkarteak Madrilgo Vértice 360º enpresan 3,5 milioi euro inbertitzeko asmoak zalantzak sortu ditu Euskadiko ikus-entzunezkoen zenbait sektoretan, eta horri dagokionez, EIKEN – Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak honako hau adierazi nahi du:


- EIKENek, 44 euskal enpresek osatutako ikus-entzunezkoen klusterrak, Euskadiko ikus-entzunezkoen sektorean sortutako kezka ulertzen du eta bere egiten du, eta gai horren gaineko ahalik eta informazio zehatzena eskuratzeko lan egiteko konpromisoa hartuko du. EIKENeko Zuzendaritza Batzordeak beharrezko kudeaketa eta bilera guztiak egingo ditu bazkideak eta, oro har, sektorea jakinaren gainean egon daitezen –esaterako, atzo, martxoaren 3a, Industria Saileko arduradunekin bildu zen–.

- EIKENen ustez, Euskadiko ikus-entzunezkoen sektoreak inbertsio publiko handia eta jarraitua behar du, herrialdean aberastasuna eta enplegua sortzen dituen industria estrategikoa baita. Hala bada, ez du uste Vértice 360º enpresan egindako inbertsio publikoa sektore osoarekin zerikusirik ez duen gertaera isolatu bat izan daitekeenik; aitzitik, esku-hartze horrekin batera Euskadiko industriaren aldeko beste neurri instituzional batzuk ere egin behar direla edo egin daitezkeela uste du.  

- EIKENek esku-hartze publiko mota horiek Euskadiko ikus-entzunezkoen sektore osoaren gaitasuna hobetzea eta indartzea nahi du, eta, honako hau eskatzen dio euskal administrazioari: oraingo honetan egin duen bezalaxe, Euskadiko ikus-entzunezkoen enpresetan edo Klusterrean bertan sortutako ekimenak babesten jarrai dezala. 

- EIKEN prest dago Industria Sailarekin edozein eremutan lankidetzan aritzeko, baita sektorearen etorkizun industriala bermatuko duen ikus-entzunezkoen negozio eredu berria ezartzearen alde lan egiteko ere.

- Azkenik, EIKENek euskal administrazioari proposatu nahi dio euskal erakunde publikoek ikus-entzunezkoen sektorearekin duten konpromisoa finkatuko duen epe luzerako estrategia gara dezala, esku-hartze hori abiapuntu hartuta.

Data:2010/03/04 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Etorkizuneko profesionalen profila ezagutzearren, Eiken – Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak txosten bat egin du, zenbait enpresa bazkideren artean, eta Euskadiko ikus-entzunezkoen sektoreak sormen handiko pertsonak eskatzen dituela izan da ondorio nagusia. Txosten hori martxoaren 2an aurkeztu zuen Klusterreko zuzendari Itziar Menak, Lan Ekintza-Bilbaok antolatutako jardunaldi berezituan

"Nuevos perfiles profesionales en nuevos escenarios económicos. Una aproximación a las tendencias del mercado de trabajo" (Profil profesional berriak egoera ekonomiko berrietan. Lan merkatuko joeretara hurbilketa) izenburupean, Lan Ekintza – Bilbaok hainbat sektoretako lan merkatuaren lerro nagusiak ezagutarazi nahi ditu, interesdunek eskura izan ditzaten lana lortzea bermatuko dieten gakoak.

Itziar Menak ikus-entzunezkoen sektorearen egoeraren berri eman zien jardunaldietan izan zirenei, eta ikus-entzunezkoen sektorean lan egin nahi duten pertsonek izan behar dituzten oinarrizko ezaugarriak azaldu zituen. Sormena da enpresek gehien balioesten duten ezaugarria, profil teknikoen eskaintza handiagoa baita. Era berean, gero eta garrantzitsuagoa da hiru hizkuntza jakitea (euskara, gaztelania eta ingelesa).

Eikenekin batera, Osasuneko eta Ingurumeneko ekoizpen sektoreetako arduradunak ere bertan izan ziren. Hala bada, Itziar Menak ez ezik, Mikel Álvarezek, Mondragon Health taldeko zuzendari nagusiak, eta Mónica Mosok, ACLIMA – Euskadiko Ingurumeneko Klusterreko zuzendariak, ere parte hartu zuten hitzaldietan.

Informazio gehiago www.bilbao.net/lanekintza web orrian.

Data:2010/03/04 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eiken – Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak SPRIren enpresentzako Laguntza Programen arduradunak bildu zituen martxoaren 1ean Zamudioko Parke Teknologikoan izandako bileran. Topaketa Klusterreko enpresa bazkideentzat bakarrik antolatu zuen, eta Eusko Jaurlaritzako Industria Sailaren laguntza programen berrikuntzei buruzko zuzeneko informazioa –ikus-entzunezkoen sektorearen berariazko informazioa¬¬– jaso ahal izan zuten bertan. 

Berrikuntza Saileko Alberto Méndez jaunak aurkeztu zuen ekitaldia, eta honako hauek parte hartu zuten: Alberto Fenándezek, I+G+B teknologikoaren aldeko programen arduradunak; Javier Mugikak, KZ-Lankidetza programaren arduradunak; Marian Gabilondok, Miramon Enpresa Digitaleko koordinatzaileak; Josu Ocarizek, Enpresen Eraldaketaren aldeko Aldatu programen arduradunak; Imanol Cuétarak, Enpresen Garapenaren aldeko Gauzatu programen arduradunak; eta Aitor Cobanerak, Compite programaren koordinatzaileak.  

Bi ordutik gorako bileran ikus-entzunezkoen negozioaren zenbait berariazko ezaugarri azaldu zituzten, baita eskaera jakin batzuk programa bakoitzera egokitzeko zenbait gako ere. Laguntzarako ekimen bakoitzaren aurkezpen laburra entzun ostean, bildutakoek laguntzak jasotzeko prozedurari buruzko zalantzak argitzeko aukera izan zuten.

SPRI programak
Eikenek bazkideentzako antolatutako jardunaldiak lotura zuzena du SPRIk sustatzen dituen programekin. Horiek eragin zuzena izan dezakete ikus-entzunezkoen alorrean. Hala bada, KZ-Lankidetzak IKTen erabilpena faboratzea du helburu, eta lankidetza proiektuak sustatzen ditu horretarako; Gauzatuk Oinarri Teknologiko edo/eta Berritzaileko ETEen sorrera eta garapena sustatu nahi ditu, eta enplegua sortzeko inbertsioen alde egiten du horretarako. Enpresa Digitalak ere eremu horretan jarduten du, eta enpresen alorreko Informazioaren Gizartearen garapena faboratu nahi du. 

Aldatu programak berrikuntza bikaineko proiektuak gauzatzea sustatzen du, nagusiki, eta horretarako, enpresen lehiakortasuna hobetuko duten ekimen guztiei ematen die diru laguntza. Lehiakortasunaren hobekuntza hori bera da I+G+B teknologikorako laguntza programaren oinarria, eta programaren helburua produktuak eta prozesuak hobetzea edo berriak sortzea da.  

Azkenik, “Compite” planak banakako programak eskaintzen ditu; programa horiek enpresen hazkuntza, nazioartekotzea, sustapen ekonomikoa, berrikuntza eta teknologia izaten dituzte helburu, baita informazioaren teknologia berriak ere. 

Laguntzei buruzko informazio gehiago www.spri.es web orrian.

Aurkezpenak

Data:2010/03/03 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

'Euskaldunen pilota jokoa' laburmetraiak FIAMP 2009 saria irabazi du bere kategorian, Ondareari buruzko Ikus-entzunezkoen Nazioarteko Jaialdian. Dokumentala Bilboko Euskal Museoaren babesean egin da, eta K 2000k, Eikeneko kidea, ekoitzi du, Kepa Junkeraren musikarekin. Lehiaketan mundu osoko kultur erakundeek sortutako lanek parte hartu dute.

Historian, artean eta ikus-entzunezkoen munduan adituak diren profesionalez osatutako epaimahaiak aho batez erabaki du saria euskal dokumentalari ematea, eta otsailaren 14an Torinoko Zinema Museo Nazionalean (Italia) egin den ekitaldi batean eman du horren berri. Honako hauek izan dira haren hitzak: "Spectaculaire, hyperréaliste, convaincant. Dans le respect de son rôle de vidéo informative et pédagogique, il atteint cependant un niveau de qualité esthétique qui en fait un produit à regarder pour le pur plaisir". ("Ikusgarria, hiperrealista, konbentzigarria. Dokumentalak bere informazio eta hezkuntza eginkizuna betetzen du, eta kalitate estetiko handikoa da gainera, plazer hutsez ikusteko moduko ekoizpen bihurtzen duena".)
 
Museoen Nazioarteko Kontseiluak antolatzen duen jaialdi honen helburua ikus-entzunezkoak eta teknologia berriak garatzea da, ondare kultural eta historikoaren esparruan. Lehiaketan mundu osoko lanek parte hartzen dute, eta euskal museo batek babestutako eta Euskal Herrian eginiko lan batek irabazi du lehen aldiz.

'Euskaldunen pilota jokoa' dokumentalak pilota jokoaren bilakaera azaltzen du, XVI. mendetik gaurdaino, garaian garaiko errekreazioen bitartez, eta hainbat ikuspegitatik aztertzen du eraldaketa hori: joko motak, jokatzeko lekuak, erabilitako tresnak eta baita jokoaren beraren izaera ludikoa eta soziala ere.

Laburmetraian pilotari gazteek, promesek eta amateurrek parte hartu dute, eta pilota modalitate ugari irudikatu dituzte: esku huska, trinketea, joko luzea eta errebotea. Grabaketak hainbat lekutan egin dira: Nafarroako Arraiotz herriko belarrezko pilotalekuan, Bidarrain, Baionako San Andres trinketean, Laudioko Urkixoko Markesa pilotalekuan, Azkoitiko Oteiza pilotalekuetan eta Iruñeko Labriten. Dokumentalak pilota jokoaren ikuspegi ugari eskaintzen ditu, jokoaz aparte: partida jokatu aurreko prestaketak, beroketa ariketak eta babesak eskuetan jartzea; pilotak eskuz nola egiten diren, Donibane Lohizuneko Punpa tailerrean; partida bateko giroa, artekariak, apustuak, etab.

Dokumentala ikusgai egon da Bilboko Euskal Museoak joan den ekainean pilotari eskaini zion erakusketan. Irudien kalitateaz eta zehaztasun historikoaz gainera, aipatzekoa da ere 7x2 metroko pantaila batean ikus daitekeela.

Bilboko Euskal Museoak, hiri horretako Unamuno plazan, pilotari iaz eskaini zion erakusketaren lagin txikin bat mantentzen du oraindik, eta saritutako dokumentala ikusteko aukera eskaintzen du, besteak beste.

Data:2010/02/23 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eiken – Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak abian jarri du hirugarren urtez jarraian Euskadiko talentu ez-profesionalaren erakusleihorik handiena: EikenBANK. Batez ere, gazte ikasleentzat eginiko ekimen honek harreman zuzena bermatzen du, prestatzen ari den talentuaren eta sektoreko enpresen artean; hartara, bi taldeek jaso ditzakete sorkuntza prozesuaren onurak.

Aurreko bi aldietan egin izan den bezalaxe, EikenBANKeko arduradunek aurkezpenen egitarau zabalarekin hasi dute prestakuntza zentroetan, zinema eskoletan eta unibertsitateetan. Hitzaldi nagusia Eikeneko zuzendari Itziar Menak emango du, ikus-entzunezkoen arloko profesionalen unean uneko lankidetzarekin.

Hitzaldi horien helburua da, programan parte hartzeko hautagai nagusiak diren gazteen artean, mila lagun baino gehiago elkartzea eta beren ideiak www.eikenbank.com web orrian jartzea.
 
EikenBANK programak 4.000 euroko saria aurreikusten du ideia onenarentzat, eta, horrez gainera, herrialdeko ekoizpen etxe nagusietako batean ideia garatzeko, eta, ondoren, emateko aukera eskainiko dio. Era berean, proiektuaz arduratzen den pertsonak prestakuntza beka bat jasoko du, 4 hilabetez lana egiteko ekoizpen etxe horretan. Gainerako finalistek ere "Face to Face" topaketak izango dituzte programan laguntzen duten enpresekin, eta, horrela, gazteen eta enpresen arteko elkarrekintza bermatuko dugu.

Programaren arrakastak aurreko bi aldietan hazten joan den parte-hartzearen bermea du. EikenBANKeko lehen aldian, 2008an, 27 proiektu aurkeztu ziren, eta 2009an, berriz, kopurua 55era iritsi zen. Programaren arduradunek, emaitzak ikusita eta aurkeztutako hainbat proiektu ekoizpenaren arloan islatu direla jakinda, aurten ere parte-hartzaileen kopurua areagotzea espero dute.

Prentsa oharra

Data:2010/02/12 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Ikus-entzunezko enpresen arteko sinergiak sortzea eta berrikuntzaren alorrean emandako pausoak dira Eikenek-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak, azpimarratu zituen faktoreetako bi, Ablaren hirugarren edizioa ospatu eta gero. Aurkeztutako proposamenen artean, bertaratutakoek arreta berezia eskaini zieten Digitalak-en –Eikeneko kidearen– 360º-ko kamerari, izan ere, bere teknologia berritzaileari esker, ekitaldiko puntu erakargarrienetakoa bilakatu baita.

Eikenen iritziz, Ficoban burutu zen ekitaldiak agerian utzi zuen ikus-entzunezkoen sektoreko enpresen artean elkarguneak sortzearen eta finkatzearen garrantzia. Horrela, Eikenen stand bera toki aproposa izan zen clusterreko kideen artean ezagupenak eta esperientziak trukatzeko eta, aldi berean, sektorerako garrantzitsuak diren beste talde batzuekin komunikazio bidea irekitzeko, publizitatearen sektorearekin, adibidez.                                           

Eikenen zuzendari den Itziar Menaren hitzetan, “oso garrantzitsua da komunikazioaren alorreko agente guztien arteko sinergiak aprobetxatzea, eta hau bezalako elkarguneak oso kontuan izan beharko dira, ikus-entzunezkoen negozio berriaren beharrei berme osoz aurre egin ahal izateko. Hala ere, beharrezkoa da lanean jarraitzea, ekitaldi hau, gai horrekin erlazionaturiko sektore guztien arteko harremanetarako plataforma eraginkorra izan dadin”.                      

Alderdi hori alde batera utzita, Eikenek Ablan izan zuen presentziaren balantzea positibotzat har daiteke, berrikuntzarekin erlazionaturiko jarduerei dagokienez, batez ere. Alor horretan, protagonista nagusia Digitalak enpresa eta bere 360º-ko kamera izan zen, izan ere, bertaratutako guztien arreta erakartzea lortu baitzuen. “Asteazken arratsaldez grabazioa egin genuen Ficoban bertan, eta ostegunean proiektatu genuen” –esan zigun Digitalek-eko Jasone Sisniegak. “Nabaria zen jendearen interesa eta harridura, batzuei Google "street wiew", baina mugimenduan, gogorarazten zien tresna ikusita”.                              

Oso erakargarriak izan ziren, baita ere, Sugar Factoryren eta Videoplayren proposamenak. Sugar Factoryren kasuan, enpresak, errobotizatutako kamerak erabili behar gabe bereizmen eta anplitude handiko espazio birtuala sortzeko gai zen set birtualaren maketa eraman zuen Eikeneko standera. Hurbildu ziren guztiek tokian bertan ikusi ahal izan zituzten VSN Freemove tresnan oinarritzen den sistema horren abantailak.                                                                                                                                                                                                           

Videoplayri dagokionez, 160 metro koadroko standean jendearentzako irekita zegoen unitate mugikorra instalatu zuen, mota horretako ibilgailuek nola funtzionatzen duten erakusteko. Horrela, Videoplayk zerbitzu integratuen eskaintza hurbildu zien bertaratutako guztiei. Eskaintza horren barruan daude, besteak beste, Broadcast-a, Ikus-entzunezkoak (ekipoen alokairua) eta Multimedia (komunikazioa eta kartelak), eta baita bere Garapen Sailak garatutako azken lanak ere, Telebistako Edukien Kudeaketa edo karbono aztarna murriztera bideratutako ingurumen tresna berritzailea, besteak beste.                                                                                                                                                                                                                                             

Azkenik, Eikeneko kide diren Gizer.net eta Jarkatza enpresek beraien produktuen potentzialtasuna hurbildu zieten ikusleei, internet munduarekin erlazionaturikoak, batez ere. Jarkatza konpainiak satelite bidezko Interneteko konexio-jaurtigailua aurkeztu zuen penintsulako zeinahi puntutatik sartzen uzten duena, telefono azpiegituraren eskuragarritasuna edozein dela ere. Horretarako, Jarkatzak garatu duen sistemak ASTRA eta Hispasat sateliteen sarea erabiltzen du. Gizer.net enpresa, bere aldetik “webrunner 2.0” izeneko produktua aurkeztu zuen bisitarien interesa bereganatuz. “Webrunner 2.0” press clipping digitala  eskaintzen duen tresna da.

Data:2010/02/08 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Komunikazioaren sektorearen hur-hurreko eraldaketak sortzen dituen aukerak eta arriskuak izango dira aztertuko diren puntu estrategikoetako batzuk Irungo Ficoban, otsailaren 3tik 5era bitartean egingo den Ablaren hirugarren edizioan. Eiken – Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra bertan izango da bere standarekin.

Ekimen honen bitartez, Eikenek ezagutza partekatzeaz gainera, bere bazkideen eta euskal ikus-entzunezkoen sektore osoa hurbildu nahi du sortzen ari den komunikazio errealitate berri horretara, oraindik ere zehaztu gabe dagoena. Digitalizazioa, negozio eredu berriak eta kontzentrazio prozesuen inpaktua dira sektorearen hurbileko etorkizuna markatuko duten faktoreak eta Klusterrarentzat, zalantzarik gabe, lankidetzan aurre egin beharreko erronka saihestezinak dira.

Zentzu horretan, Eikenek bertaratuko direnen esku jarriko ditu hainbat ikus-entzunezko baliabide eta material bere standean, baita bilera gune bat ere enpresek beren kudeaketa komertzialak egiteko aukera izan dezaten. Xedea euskal ikus-entzunezkoen sektore osoan ezagutza kudeatzea da, baina, horretaz gainera, enpresei bermatu nahi zaie merkatura sartzeko bidea, baita “ikus-entzunezko berrirantz” doan trantsizioa erraztu ere, betiere, eredu tradizionala arriskuan jarri gabe.

Era berean, Eiken Abla Azokan izango duen presentziaz baliatuko da ikus-entzunezkoen enpresek Publizitate sektorearekin dituzten harremanak indar ditzaten. Testuinguru horretan, Klusterrak, Biltzarrak irauten duen hiru egunean, harreman zuzena bultzatu nahi du bi kolektiboen artean, batetik, egungo erronkak bistaratu daitezen eta bestetik, lankidetza eraginkorrago bat sortzeko oinarriak jar daitezen, ikus-entzunezko komunikazio panorama berriaren barruan.

Klusterreko enpresak
Eikenez gainera, Klusterreko bazkide diren hainbat enpresa Ablan izango dira. Zentzu horretan, Sugar Factoryk Irungo esparrura eramango du set birtualeko maketa bat, VSN Freemove teknologiari esker kalitate handiko emaitzak eskaintzen dituena – zabaltasunik handiena ahalik eta gunerik txikienean -  kostu ekonomiko oso egokian. Sugar Factoryk tresna horren frogapen bat egingo du “Exhibition Corner” izenekoan, otsailaren 3an, 11:30ean.

Bestalde, Digitalak enpresak bere 360º-ko kamerarekin egindako zenbait grabazio proiektatzeko asmoa du. Gainera, azokak irauten duen egunetako batean, Digitalak grabazio bat egingo du “in situ”, ondoren Ablan bertan proiektatzeko. Era berean, Gizer.net konpainiak bere standa izango du Ablan, non bertaratzen direnei haren produktuaren demo bat eskura jarriko zaien.

Azkenik, Jarkatza konpainiak satelite bidezko Interneteko konexio-jaurtigailua aurkezteko du, penintsulako zeinahi puntutatik sartzen uzten duena, telefono azpiegituraren eskuragarritasuna edozein dela ere. Horretarako, Jarkatzak garatu duen sistemak ASTRA eta Hispasat sateliteen sarea erabiltzen du.

Orobat, Ablan aurreikusi diren jardueren artean, horrenbeste espero den Mark Earls marketingeko adituaren esku hartzeaz gainera (HERDmeister gisa ezaguna Interneten eta gizarte sareetan), zenbait hitzaldi emango dira honako gai hauen gainean: ikus-entzunezko panorama, Interneten eragina eta gero eta handiagoa den tresna elkarraregileen erabilera.

Data:2010/01/14 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Signo Digitalek (Eikenen bazkide) ekoiztutako "Tener el corazón en el lugar equivocado" film labur dokumentala aurrez aukeratu dute Goya sarietan, film labur dokumentala onenaren sailean.

Josu Venerok idatzi eta zuzendu du film laburra eta 52. 000 euroko aurrekontua izan dute 16 min 16 s-ko dokumentala egiteko. José Antonio Sistiagak egin ditu protagonista lanak, eta Wim Mertens belgikar musikagileak jarri dio musika originala.

Laburmetraia hautatua izan zen Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldiaren, ZINEBIren, 51. edizioan parte hartzeko. Zinemaldia azaroaren 23tik 28ra izan zen Bilbon. Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroan (CCCB) ere eman dute.

Data:2009/12/30 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Abenduaren 18an Espainiako Ikus-entzunezkoen Klusterren III. Foroa egin zen Valentzian, eta Juan Mari Gurrutxaga (presidentea) eta Itziar Mena (zuzendaria) bertan izan ziren, Eikenen ordezkari lanetan. Ignasi Guardansek, Kultura Ministerioko Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuko (ICAA) zuzendari nagusiak, sektorearen Berrikuntza Plana egiteko eskatu zien klusterrei, eta autonomia erkidegoetako arduradunek Planaren oinarriak ezarri zituzten, eta Espainiako Ikus-entzunezko Klusterren Sarea ofizialki osatu zuten. 

Estatuko sarearen oinarriak ezartzeaz gain, ikus-entzunezkoen arduradun gorenek ikus-entzunezkoen industria sustatzeko erronka berriak proposatu zituzten, eta estatuan nahiz nazioartean ordezkaritza izango duen enpresen mapa osatu zuten. Sektorea berritzea nahiz nazioartera hedatzea, eta profesionalek teknologia berriei buruzko prestakuntza jasotzea izan dira foroan ezarritako helburuak; hiru alderdi horiek estrategikoak dira sektorearen lehiakortasuna hobetzeko, eta Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak lantzen ditu dagoeneko.

ICCAko zuzendari Ignasi Guardansek parte hartu zuen jardunaldian, eta nazioko klusterren sarea sortzeak duen garrantzia nabarmendu zuen. Gainera, “ikus-entzunezkoen sektorea eta industria sektorea ezin bananduzkoak” direla aipatu zuen. Azkenik, gizartea gero eta globalagoa denez eta guztiek “baliabide eta aukera berberak” dituztenez, “sektore dinamikoa eta ausarta” sortzeko eskatu zien enpresariei.

Espainiako Klusterren Sarearen sorrera ez ezik, sektorearen krisiari aurre egiteko irtenbideak ere landu zituzten foroan. Hala bada, Ikus-entzunezkoen Berrikuntzarako Gidaren oinarriak, Nazioartekotze Plana, Prestakuntza Plan berria eta finantziazio publiko nahiz pribatua lortzeko tresnak aurkeztu zituzten.  

Izan ere, ikus-entzunezko edukien egungo ekoizpenari eta ikus-entzunezkoen sektorearen eredu berriei lotutako negozio aukerak finantzatzeko bestelako iturriak lortzeak garrantzi nabarmena du. Hori dela eta, harreman instituzionalak hobetzeko akordioa sinatu nahi izan zen, eta Klusterren Sareak administrazioarekin bitartekari lanak egitea sustatu zen.

Eikenekin batera, foroan izan ziren Valentziako, Galiziako, Madrileko, Extremadurako, Kataluniako, Balearretako nahiz Kanarietako ikus-entzunezkoen klusterrak, eta AEPAA-APRIA erakundeak (Andaluziako klusterra osatzeko bidean sortutakoak).

Data:2009/12/21 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Espainiako Ikus-Entzunezkoen Klusterren Foroak –foro horretako bazkide da Eiken– stand bateratua ezarri du Eduki Digitalen Nazioarteko Foroan, FICOD 09 foroan. Ekimen hori Madrilgo Juan Carlos I biltzar jauregian egin da, azaroaren 17, 18 eta 19an, eta, bitarte horretan, ehunka profesional nahiz erakunde publiko eta enpresa hurbildu dira standera, hainbat autonomia erkidegotan –Aragoin, eta Gaztela eta Leonen, adibidez– klusterrak eratzeko interesak bultzatuta.

Stand bateratuak autonomia erkidegoetako ikus-entzunezkoen klusterren informazioa zabaldu du; Galiziari, Euskadiri, Extremadurari, Balear Uharteei, Kanariei, Madrili eta Valentziako erkidegoari buruzkoa, hain zuzen. Eta elkarte horien jardueretan eta funtzionamendua interesa zuten ehunka profesionalen eta enpresaren bisita jaso du. “Informaziorako eramandako material guzti-guztia banatu dugu, eta Foroaren kontzeptuak berak interes handia sortu du. Oso balorazio positiboa egin dugu, ikus-entzunezkoen industriaren ordezkari gisa dugun irudia sendotzea lortu dugulakoan gaudelako”, azaldu zuten Galiziako klusterreko kideek, FICODen klusterren ordezkaritzaren ardura izan zutenek.

Standa ezartzeko ekimena klusterren arteko sinergiak bateratzearen, ikus-entzunezko enpresei foro eta merkatuetan nagusitasun handiagoa ematearen eta erkidegoen arteko lankidetza sustatzearen aldeko apustuaren emaitza izan da, eta Espainian ikus-entzunezkoen sektorearen garapenerako estrategia komunak diseinatzeko xedeari ere jarraitzen dio. Ildo horretatik, Foroak beste ekimen bat jarri du abian, berriki: Berrikuntza Plana, hain zuzen ere, abenduan Valentzian egingo den Klusterren III. Foroan aurkeztuko dena.
 
FICODen, eduki digitalen nazioarteko aditu nagusiak eta ikus-entzunezkoen sektoreko puntako enpresak biltzen dituen foroan, Kevin Spacy antzezle eta produktoreak parte hartu du, aurten, besteak beste, The Social Network gizarte sareen fenomenoari buruzko bere proiektu berriaren aurkezpena zela-eta.

Data:2009/11/20 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

'Astea 09'ren barruan, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailarekin, Euskalitekin (Kalitaterako Euskal Fundazioa), Innobasquekin, SPRIrekin eta EiTBrekin lankidetzan, Eiken Basque Audiovisual-Euskadiko Ikus-entzunezkoan Klusterrak jardunaldi bat antolatu du gaur Zamudioko Teknologia Elkartegian. “Eiken 9000, Kalitate eta Berrikuntza zigilurantz Ikus-entzunezkoen arloan: posible al da?” izenburupean euskal ikus-entzunezkoen sektorera bereziki zuzendutako kalitatezko estandar bat garatzeko beharra aztertu dute. Topaguneak, SPRIren Zuzendari Nagusia buru zuela, erakundeetako eta sektoreko enpresaburuen 60 ordezkari baino gehiago bildu ditu. 

Bosgarren urtez segidan, Eikenek lan jardunaldi hau antolatu du ikus-entzunezko industriako enpresa guztiek bat eginik, txiki nahiz handi, kudeaketa eta berrikuntza praktiketan sektoreak dituen erronkei buruz gogoeta egiteko, eta bestalde, Klusterraren konpromisorik behinena berresteko, Sektorearen sendotzeari eta lehiakortasunaren hobekuntzari begira.

Hiru orduz baino gehiagoz, etorkizuneko zigiluak izan beharko lituzkeen ezaugarriak aztertu dira, digitalizazioa dela-eta etengabe aldatzen eta eraldatzen ari den industria baten lehiakortasun faktore erabakigarri gisa, baita zein diren enpresek, erakundeek eta tartean dauden eragileek jarraitu beharreko estrategia partekatuak ere, adostasunaren bitartez, estandarren egokitzapen bat lortu ahal izateko, enpresa kudeaketaren arloan bereizketa argia ekarriko duena.

Orobat, jardunaldia klusterren behatoki estrategikoen lan parametroen barruan egin da, SICC izeneko ekimena, hain zuzen, “Kluster Inteligentzia Lehiakorreko Sistema”, Eusko Jaurlaritzak enpresen esku jarri duena kluster elkarteen bitartez, Berrikuntza babesteko eta barne eztabaidak dinamizatzeko. 

Prentsa oharra

Data:2009/11/17 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eiken – Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak abian jarri du berriki Kluster Inteligentzia Lehiakorreko Sistema (SICC) bat, elkarteko bazkide diren enpresei laguntza estrategikoa eskaintzeko, honako hauek bitartez: estrategia eta merkatu berria, teknologia, indarrean dagoen araudia edo prestakuntzari buruzko informazio eguneratua. Gainera, edozein partikular edo enpresa sar daiteke dohainik gai horiei buruzko lerroburuen alerta sistema batera, Eikenen webgunean harpidetza eginez, besterik gabe.

Sistema hau balio erantsia duen sistema bat da, Ikus-entzunezkoen Sektoreko Klusterrak bere bazkideen esku jartzen duena Eusko Jaurlaritzaren Industria eta Berrikuntza Sailaren bultzada funtsezkoari esker. SICCek EikenLEX (www.eikenLEX.net) atariarekin bat egiten du, web juridiko ireki eta eskuragarria, Ikus-entzunezkoen Sektoreari buruzko informazioa eta aholkularitza juridiko espezializatua eskaintzen duena.

Kluster Inteligentzia Lehiakorreko Sistemaren helburua Ikus-entzunezkoen Sektoreko enpresen beharrak eta kezka estrategikoak detektatzea eta behar duten laguntza eskaintzea da. Horretarako, bi alderdi funtsekotan lan egiten dugu, hau da, zaintza eta dinamizazioa. Zaintza lanak enpresen behar nagusiak detektatzera bideratzen dira eta dinamizazio lanek, berriz, helburutzat dute  lankidetzan jardutea zeinahi proiektutan, sektorearen lehiakortasuna oro har hobetzeko.

Eikenen zuzendaritzan, proiektuak diziplina askotako talde baten laguntza du eta bertan Vicomtech, Robotiker eta Leia teknologia elkartegietako bi dinamizatzailek eta analistek hartzen dute parte. Enpresa guztiekin biltzen ari dira egiazko beharrak eta kezka edo interes handiena sortzen duten gaiak zein diren jakiteko. “Fitxa gisa informazio sorta zabala aurkezten da, agiriak, azterlanak edo txostenak, guztiak ausaz aukeratu ez diren gaiak, baizik eta gure enpresen interesekin guztiz lerrokatuta dauden interesak”, azaldu du Itziar Mena Eikeneko Zuzendariak. 

Sistemak informazioa eskaintzen du hainbat gairi buruz: produktuak eta euskarri berriak, negozio ereduak, teknologiak berriak (ekoizpena, paketatzea, hedapena eta kontsumoa), indarrean dagoen araudia, prestakuntza (masterrak, ikastaroak…), eta gainera, argitalpen katalogo zabala eta Ikus-entzunekoekin zerikusia duten ikastaroak, baita etengabe aldatzen ari diren sektore batean nagusitzen diren joerak ere.

Eikenek SICCen dinamizatze ekitaldi bat egingo du, datorren azaroaren 17an egingo den Kalitate Jardunaldi batean, Zamudioko Teknologia Parkeko Gastatxu Aretoan.

Data:2009/11/09 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Itziar Menak, Eikeneko zuzendariak eta Madalen Bermeosolok, EiTBko (Eikeneko bazkidea) Prestakuntza arduradunak eta Gidoi Faktoriaren koordinatzaileakZinebiren harira (Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazioarteko 51. Zinemaldia) antolatutako jardunaldietako batean parte hartuko dute azaroaren 12an, 2009/2010 ikasturtean hasi berri den prestakuntza programa berritzaile hau aurkezteko. 

Aurten ere, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra Zinebiren aurreko egunetako (azaroaren 23-28) jardueretan egongo da lankide gisa. Oraingoan, bere programarik berritzaileena eta handinahiena  aurkeztuko du, Ikus-entzunezkoaren profesionalen prestakuntzari dagokionez. Hainbat zinema eskoletako ikasleekin egingo den topaketa 12:00etan izango da, El Ensanche Udal Zentroan.

Joan den azaroaren 5ean hasi zen Gidoi Faktoriaren lehen ikasturtea, prestakuntzako ibilbide oso bat, pertsonak gidoigile aditu gisa trebatzeko xedea duena. Ikastaroa egiten dutenek zerbitzuak eskaini ahal izango dituzte ikus-entzunezkoen arloan, gaur egun telebistaren merkatuan dagoen gidoigileen hutsunea betez. 

Gidoi Faktoriarako hautaketa prozesua gainditu duten 20 ikasleek gidoiari buruzko prestakuntza osoa jasoko dute 25 profesional ezagunen bitartez. EiTBren 4. platoan emango den prestakuntza lau modulu independentek osatzen dute; guztira, 300 irakastorduko ibilbidea, gidoigile orok ezagutu beharreko gaitasunak eta trebetasunak erakusteko.

Data:2009/11/06 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak eta EiTBk gaur inauguratu dute ‘Gidoi Faktoria / El Espacio del Guión’ prestakuntza programa; egitasmoaren helburua ikus-entzunezkoen produkzioan lan egiteko aukera izango duten gidoilari adituak prestatzea da, arlo horretan gaur egun telebistaren merkatuan dagoen hutsunea betetzeko.

Uztailean, jardunaldi irekiak egin zituzten EiTBko Multibox aretoan prestakuntza programaren xehetasunen berri emateko. Hautaketa prozesua sektoreko profesional talde batek egin zuen uztailean eta irailean, eta bertan berrogeita hamar bat pertsonek hartu zuten parte.

Prozesu amaieran 18 eta 45 urte bitarteko 20 pertsona hautatu zituzten; gehienak Bizkaikoak dira, baina badira beste bi lurralde historikoetako eta Kantabria nahiz Nafarroako pertsonak ere. Ikasle horiek izango dira prestakuntza berezituko ikastaroa egingo duten lehenak eta hura amaitzean ‘gidoilari adituak’ titulua jasoko dute. Proposamen berritzailea izateaz gain, Gidoi Faktoria gidoia ardatz duen Estatuko lehen prestakuntza programa osoa eta integrala ere bada.

Profesional entzutetsuak
Madalen Bermeosolo, EiTBko Prestakuntzako arduraduna, izango da Gidoi Faktoriako buru eta harekin batera 25 irakaslek lan egingo dute; horiek gidoiaren eremu guztietan izen ona duten eta zinemako, telebista telesailetako, entretenimendu programetako, dokumentaletako, reality programetako eta abarretako dozenaka proiektutan parte hartu duten profesionalak dira.

Gidoi Faktoriako irakasleak izango dira, besteak beste: Michel Gaztambide (Yoyes, La Caja 507...), Txemi Parra (Aguila Roja, 7 vidas, El internado, El comisario…), Asier Aizpuru (Amar en tiempos revueltos), Virginia Yague (La señora), Pedro Fuentes (Goenkale...), Nacho Velilla (Aída, Médico de Familia…), Diego San José (Pagafantas), Roberto Ontiveros (GH) edo Carolina Cubillo (Callejeros) 

Eiken – Ikus-entzunezkoen Sektoreko Klusterreko enpresa hauek lagundu dute Gidoi Faktoria prestakuntza programa diseinatzen: Pausoka, 3 Koma, K 2000, Baleuko, Irusoin eta Orio Produkzioak.

Informazio gehiago: Prentsa oharra
                                Albistea

Data:2009/11/05 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Basque Audiovisual Europako hainbat azokatan finkatu ondoren, hala nola MIPCOM, MIPTV edo Sunny Side of the Dioc; Eikenek, Ikus-entzunezkoen Sektoreko Klusterrak, nazioarteko hedapena duten estatuko azoken aldeko erronkari ekitea erabaki du. Madrilen Ikus-entzunezkoen Teknologiari buruz egingo den BROADCAST 09 (azaroaren 3tik 9ra) azokan, Eikenek marka berria aurkeztuko du: Basque Audiovisual Services + Tech, oinarri teknologikoko zerbitzuak eskaintzen dituzten Euskal Ikus-entzunezko Sektorearen enpresak bilduko dituena.

Ikus-entzunezkoen kontzeptu tradizionalak pauso bat eman du ikus-entzunezko negozio berri baterantz. Hor nabarmentzen diren enpresak ez dituzte edukiak bakarrik egiten; haatik, edukiei balio erantsia ematen dizkieten aplikazioak eta zerbitzuak eskaintzen dituzte, teknologia berrietan oinarrituta. “Negozio-ildo erabat garrantzitsua eta estrategikoa da sektorea lehiakorrago izan dadin; horregatik, ezinbestekotzat jo dugu enpresa horiekin berariazko lan-taldea finkatzea” esan zuen Itziar Menak, Eiken Ikus-entzunezkoen Klusterraren zuzendariak.

Eikenek 14 enpresa bilduko ditu Basque Audiovisual Services + Tech izenpean eta 64 m2-ko (9F06b) estand-a izango dute Galizia, Valentzia eta Madrilgo Klusterrekin batera, lankidetza horren sinergiari etekina ateratzeko asmoz. Euskal ordezkaritza honako enpresa hauek osatua izango da: BS&T, Gizer.net, Erabi Tecnología Audiovisual, Sugar Factory, EUVE, Jarkatza Media, Megavideo, G93 Telecomunicaciones, Irusoin, Mixer Servicios Audiovisuales, Aginako Bideo Zinema, K 2000, Bitart New Media eta Vilau.

Produktu berriak
BROADCAST 09 azokan egongo diren enpresek eskainitako zerbitzuek Ikus-entzunezkoen eremu oso zabala hartzen dute eta lan garrantzitsua egiten dute I+G+b arloan; hartara, Ikus-entzunezkoen Teknologiaren aretoa baliagarria izango da ikus-entzunezko edukien ekoizpenerako aplikazio aurreratuak eta produktu berriak merkatuan aurkezteko. Horietako batzuk, gainera, mundu mailan ezagutaraziko dira lehenengoz.

BROADCAST 09 azokara enpresa guztiak marka bakarrarekin joateak presentzia handiagoa emango die enpresei eta errazago ikusiko dira, bakarrik joanda baino. Bestalde, Basque Audiovisual marka ezaguna dugu nazioartean eta Euskadin eginiko ikus-entzunezko produktuaren bereizgarria da.

Prentsa oharra

Data:2009/10/26 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

gizer.net enpresak, EIKENeko kidea, Deustuko Teknologia Fundazioaren (DeustoTech) eVIDA ikerkuntza taldearekin elkarlanean, TICAVEI jardunaldiak antolatu ditu ACCEedu teknologian egin dituen aurrerapenak aurkezteko. Teknologia berri honi esker, ikus-entzunezko edukietan oinarritutako hezkuntza jarduerak erabil daitezke e-learning merkatuan, azpititulazioa eta audiodeskribapena bezalako elementuak barne.

Berrikuntza nagusia hauxe da: ikasleak eta irakasleak ikus-entzunezko materialekin lan egin dezakete, testu idatzi batekin egingo luketen moduan, eta horrek aukera handiak ematen ditu aurrez aurreko eta on-line irakaskuntza hobetzeko, IKTen laguntzarekin. Teknologia hau Moodle plataforman integratzeko sortu da, gaur egun gure inguruan nagusi den e-learning plataforman, edota era independentean erabiltzeko.

Urriaren 5etik 8ra, hainbat ikastetxetako 40 irakasle, Bizkaikoak gehien bat, elkarlanean aritu dira jardunaldi hauetan. IKTek irakaskuntzarako dituzten berrikuntza nagusiak aztertzeaz gainera, ACCEedu teknologiaren ahalmena egiaztatu ahal izan dute, eta tresna honetarako hobekuntzak proposatu dituzte beren esperientziatik abiatuta.

TICAVEI jardunaldien lehen fasea joan den irailaren 14an egin zen, hizkuntzen irakaskuntzari buruzko hainbat adituren erakusketa eta lanekin, herritar guztien eskura dauden eduki multimedia eta ikus-entzunezko materialen bitartez. Bilkura horretan, Madril, Bartzelona, Granada, Bilbo, Erresuma Batua eta Greziako unibertsitateetako adituak bildu ziren, baita software arloko eta ikus-entzunezkoen munduko hainbat enpresa ere.

Data:2009/10/09 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Astelehenean abiatu zen Cannesko 25. MIPCOM azoka; hots, telebistako edukien nazioarteko azoka nagusia. Zalantzarik gabe, krisialdi ekonomikoak bere aztarna utzi du aurtengo azokan, baina ezin ahaztu, era berean, Basque Audiovisual markak biltzen dituen euskal enpresek (3Koma, Bainet Zinema, Baleuko, Expressive, MediaBost, Pausoka, Retelsat, Silverspace, Western Films, Somuga, Audiovisual 21, K 2000, Moztu Filmak eta EiTB) egin duten garrantzizko lana ere; izan ere, produktu berritzaileak eta merkatuak eskatzen duenarekin bat datozenak aurkezten saiatu dira enpresok; formatu lehiakorrak, ekoizpen kostu txikiagoarekin.

Euskal ordezkaritzako produktuen katalogoa animaziozko telesailek, dokumentalek, kanal tematikoek, doku-realityek, entretenimenduko magazineek, gazteentzako telesailek eta abarrek osatzen dute. Hogei bat formatu dira guztira, horietako batzuk arrakastatsuak Euskadin, eta sektoreko eragileen arreta erakarri dute.

Cannesko azoka bihar amaituko da (ostirala, urriaren 9a), eta aurten enpresa gutxiago bertaratu badira ere, Frantziara joan diren euskal enpresek ia ehun bilera egin dituzte egunero, erosle potentzialekin. Gainera, Euskadin egindako ikus-entzunezkoek erakarri dituzten profesionalen joan-etorria etengabekoa izan da Basque Audiovisual markako erakustokian.

Itziar Mena Eiken-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterreko zuzendariak adierazi duenez, “gisa honetako azokek telebistako edukien arloko joera berriak eta formatu berriak gertu-gertutik ezagutzeko aukera ematen dute, eta aurten egiaztatu ahal izan dugu Euskadiko enpresek merkatuko eskariarekin guztiz bat datozen produktuak eskaintzen dituztela”. Hain zuzen ere, Eiken eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatu dute euskal enpresek hurrenez hurreneko hirugarren ustez Basque Audiovisual markaren aterkipean Cannesko azokan parte har dezaten. Izan ere, Basque Audiovisual sendotasun handiko marka da, entzute handia du, eta Euskadin egiten diren ikus-entzunezkoak identifikatzen ditu.

Basque Audiovisual markak 40 metro koadroko erakustokia du Palais des Festivals aretoan, Galiziako Ikus-entzunezkoen Klusterrarekin batera, klusterren arteko lankidetzak ematen dituen aukerak aprobetxatzearren. Basque Audiovisual markak ikus-entzunezko teknologia erabili du bere erakustokian, enpresetako produktuak modu egokian aurkezteko. Hain zuzen ere, formatu handiko ukipen pantaila bat dago erakustokian, profesionalek produktu eta formatu guztiei buruzko informazioa eskura izateko.

Basque Audiovisual markak profesionalen topaketa bat egin zuen asteartean (urriaren 6an), eta azoka bukatu bitarte, enpresek formatu batzuk aurkezteko aukera izango dute animazioaren eta telesailen arloko foro espezializatuetan. Gainera, erosle potentzialekin biltzeko aukera ere izango dute. Eikeneko zuzendariak gaineratu duenez, “Ekonomiaren atzeraldia dela-eta, gaur egungo merkatua kontserbadoreagoa da, baina enpresek bezeroak aurkitzeko ahaleginak bikoiztu dituzte eta aurreko urteetan baino enpresa gehiagori ari dira aurkezten beren lana”.

Data:2009/10/08 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuko (ICAA) zuzendari nagusi Ingasi Guardansek harrera egin zion irailaren 28an, Ministerioaren egoitzan, ikus-entzunezkoen Klusterren arduradunek osatutako ordezkaritza bati. Beraien aurrean, antolaketa-eredu honek Autonomia Erkidego desberdinetan sektorearen egituratzean egiten duen lan garrantzitsua onartu zuen. ICAAko arduradun nagusiak konpromisoa hartu zuen Klusterrekin, sektorean berrikuntza bultzatzeko.

Ordezkaritza honakoek osatu zuten: Euskal Autonomiak Erkidegoa, Extremadura, Balearrak, Kanariak, Madril, Valentzia, Katalunia eta Galiziak, eta sektorearen etorkizunari dagokionez dituzten kezka nagusiak aurkeztu zizkioten Ingasi Guardansi. ICAAko zuzendariak konpromisoa hartu zuen bisita honetan Klusterrekin abiarazitako solasaldia sendotzeko.

Era berean, ICAAko arduradun nagusiak Kluster sarearen lankidetza eskatu zuen, Zinearen Legean jasotako Ikus-entzunezkoa Berritzeko Plana elkarrekin garatzeko. Halaber, Guardansek gonbit egin zien Klusterrei, ikus-entzunezkoen industriaren gaineko estatistika fidagarriak egiten laguntzeko, betiere, sektoreak berezkoak dituen I+G+b arloko laguntzak behar bezala antolatzeko.

Lankidetza estuko giroan, Institutuko zuzendariak gonbit egin zien Klusterrei, Klusterren arteko esperientzia trukearen eta prestakuntzaren arloan taldeko ekintzak egiteko, eta, era berean, konpromisoa hartu zuen ekintza horietan laguntzeko. Ordezkaritzak gonbit egin zion ICAAko zuzendariari, urte amaieran Valentzian izango den Espainiako Klusterren III. Foroan parte hartzeko.

Data:2009/09/29 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Euskadiko ikus-entzunezkoen alorreko enpresa nagusiak Canneseko MIPCOM azokan izango dira urriaren 5etik 9ra, hirugarren urtez jarraian, Basque Audiovisual markaren inguruan bilduta.

Euskadiko ikus-entzunezkoen sektoreko enpresak atzerriko merkatu eta azoka ugaritan izan dira azken hamarkadetan. Nolanahi ere, Eiken-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak parte-hartze hori sendotzea erabaki dute, eta ahalik eta enpresa kopuru handiena bildu nahi dute horretarako Basque Audiovisual markaren inguruan. Marka sendo dago gaur egun, eta Euskadin egiten den lana munduan ezagutarazteko balio du.

Eikenen Nazioartekotze Planaren bidez eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Niniak Programaren baliabideen zati bati esker, ikus-entzunezkoen alorreko berrogeita hamar bat enpresa, ekoizleak eta banatzaileak gehienak, Basque Audiovisual markaren inguruan bildu dira 2009an honako azoka eta ekitaldi hauetan parte hartzeko: MIPTV, MIF, Sunny Side of the Doc eta MIPCOM. Inbertsioa 180.000 eurokoa izan da, gutxi gorabehera. Ez alferrik, Eikenen 2009-2011 Plan Estrategikoaren bigarren erronkan irakur daitekeenez, ezinbestekoa da Euskadiko ikus-entzunezkoen sektoreko produktuak atzerriko merkatuetan ezagutaraztea.

Euskal ordezkaritza

Honako hauek osatuko dute euskal ordezkaritza Canneseko azokan: 3Koma (“El calendario del año” - lehiaketa), Bainet Zinema (“Hogar útil” - kanal tematikoa), Baleuko (“Black to the moon” - animazio seriea), Expressive (“Anima channel” - animazio filma), MediaBost (“Mystical” – luzemetraia), Pausoka (“Zorion Perfektua” - luzemetraia), Retelsat (itsasazpiari buruzko dokumental seriea), Silverspace (“Hiroku y los defensores de Gaia” – animazio filma), Western Films (“Vivo México” - dokumental seriea), Somuga (“The Howoldies” - animazio seriea), Audiovisual 21, K 2000 (“Pásalo” - entretenimendu saioa), Moztu Filmak (“The last passage”) eta EiTB

Taldea Vitoria-Gasteiz Film Commission delakoak osatzen du, antolakuntza mota hauei bereziki eskainia dagoen jardunaldian parte hartuko duena.

Prentsa oharra

Data:2009/09/16 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

EIKEN Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak eta EiTBk ‘Gidoi Faktoria / El Espacio del Guión’ izeneko espezializazio-programa jarri dute abian, ikus-entzunezko produkzioan lan egin dezaketen gidoilari adituak trebatzeko asmoz. Modu horretan, bete egingo litzateke telebistaren merkatuan eta aipatutako arloan gaur egun dagoen hutsunea.

Hautaketa prozesua uztailean eta irailean egingo da, eta sektore horretako profesionalek osatutako taldeak aukeratuko ditu hautagaiak. Programan interesatuta daudenek edota informazio gehiago gura dutenek mezu elektroniko bat bidal dezakete hurrengo helbidera: gidoifaktoria@eitb.com. Bestela, 94 656 32 30 telefonora hots egin dezakete, eta 'Gidoi Faktoria / El Espacio del Guión’ programari buruzko informazioa eskatu.

Programa 2009ko azaroan hasiko da ematen EITBk Bilbon duen egoitzan. Programak lau modulu informatibo independente ditu, eta, guztira, 350 eskola-ordu emango dira. Bereziki, gidoilari orok ezagutu beharreko trebakuntzak eta gaitasunak landuko dira. Zentzu horretan, parte-hartzaileek sakon aztertu eta ezagutuko dute telebista, bai eta gidoiaren oinarriak eta tresnak eta fikzioa edo entretenimendua bezalako genero ezberdinetan dituen aplikazioak ere.

Gainera, ikasleek amaierako proiektu bat egin beharko dute, eta praktika-aldi bat egiteko aukera izango dute (gutxi gorabehera, 250 ordu), ‘Gidoi Faktoria / El Espacio del Guión’ ekimenarekin kolaboratzen duen produkzio-enpresaren batean. Era berean, tutore baten aholkularitza jasoko dute uneoro.

Programa osoa amaitzen denean, parte-hartzaileek “Gidoilari aditua” titulua lortuko dute, EIKENek eta EiTBk emanda.

Proiektu berritzaile hau 20 pertsonarentzat izango da, eta ondoko baldintzak bete beharko dituzte: Ikus-entzunezko munduari lotutako unibertsitate ikasleak edo prestakuntza zentroetakoak, sektoreko profesionalak edo erlazionatutako beste sektore batzuetako profesionalak, bai eta gidoigintzaren munduan euren ibilbide profesionala garatzeko interesa duen pertsona oro ere.

Gainera, gura duten profesionalek moduluetako bat egin dezakete modu independentean, aldez aurretik dagokion matrikula-tasa ordaintzen badute.
 
Ikastaro osoko matrikularen kostua 4.800 eurokoa da pertsona bakoitzeko, eta ordainketa zatika egin daiteke. Prezioaren barruan, kontzeptu hauek daude sartuta:
• Prestakuntzako 350 ordu, telebistako gidoilari-profila betetzeko behar diren gaitasun eta trebeziak lortu ahal izateko.
• Prestakuntza-aldian tutoretzapean egindako praktikak.
• Prestakuntza praktikoko 250 ordu sektoreko enpresa batean, tutore batek gidatuta.
• Gidoilari profesional baten laguntza amaierako proiektua egiterakoan.
• Inskripzioa eta matrikulazioa ‘Gidoi Faktoria / El Espacio del Guión’ proiektuaren markoan emango den ikastaro monografiko edo tailerren batean.
• Inskripzioa eta matrikulazioa Urteroko Jardunaldietan.

Gainera, antolakuntzak matrikularen %30era arteko bekak eman diezazkieke zenbait ikasleri, zehaztu beharreko irizpideen arabera.


Ikastaro monografikoak eta Urteko Topaketa

Prestakuntza programa honekin batera, iraupen laburreko (10-15 ordu) beste 5 tailer edo ikastaro monografiko antolatuko dira, eta nahi duten profesional guztiek parte hartu dezakete. Ikastaro hauetan, gehienez, 50 pertsonak hartu dezakete parte, eta horietatik 3 ikastaro osoaren ikasleak izango dira. Ekimen honen testuinguruan, halaber, EIKENek eta EiTBk urtean behin edo birritan hitzaldiak, jardunaldiak eta lansaioak egin nahi dituzte gidoigintzaren munduarekin erlazionatutako gaiei buruz, sektorearen profesional garrantzitsuenen lankidetzarekin.

Txostena

Data:2009/07/29 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Ikus-entzunezkoen edukiak ekoizten dituzten euskal enpresa nagusietako batzuk Canneseko MIPCOMean izango dira datorren urrian hirugarren urtez, Basque Audiovisual markaren inguruan bilduta. Produktuen katalogoak Euskadin ekoitzi diren formatu berritzaileenak eta arrakastatsuenak biltzen ditu, besteak beste, denbora-pasarako saioak, dokumentariak, eta animazioa.

Nahiz eta nazioarteko merkatu eta azoka nagusietan Ikus-entzunezkoen Sektoreko euskal enpresek etengabe parte hartu azken hamarkadetan, Eiken-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailarekin batera, bere jarduera indartzea erabaki zuen eta horretarako Basque Audiovisual izenpean bildutako Ikus-entzunezkoen enpresen parte-hartze bateratua sustatu zuen. Hainbat nazioarteko hitzordutan izan ondoren, marka sendotu egin da eta aintzatespena lortu du Euskadin egiten den ikus-entzunezko produktuaren ezaugarri gisa. Bestalde, enpresek elkarren artean lankidetzan jarduteko duten gaitasunaren adierazgarri bihurtu da, sektorearen helburu komunak lortu ahal izateko.

Oraingo honetan, euskal ordezkaritza enpresa hauek osatzen dute oraingoz: 3Koma, Baleuko, Expressive, Flying Apple, MediaBost, Pausoka, Retelsat, Western Films, Somuga, Audiovisual 21, K 2000, Moztu Filmak eta Donostia Films. “Krisialdi honetan, gure asmo nagusia, hain zuzen ere, enpresen nazioartekotzea bultzatzea da, ziurgabetasunik eza nagusi den egoera honi aurre egiteko” azaldu zuen Eikeneko Zuzendariak, Itziar Menak.

Basque Audiovisualek 39 metro karratuko stand bat izango du Palais des Festivals delakoan, Galiziako Ikus-entzunezkoen Klusterrarekin batera, klusterren arteko lankidetzatik sortzen diren aukerak aprobetxatze aldera. MIPTVaren aurreko edizioan bezala, Basque Audiovisualen erakusketa-esparrua ikus-entzunezko teknologiaz hornituta egongo da, enpresen produktuen erakusketa egokia egiteko helburuarekin. Ukimen pantaila bat izango du, formatu handikoa, eta haren bitartez, profesionalek eskura izango dute informazio guztia. 

Basque Audiovisual markak, gainera, Internet bidezko on-line katalogo komertzial bat du (www.basqueaudiovisual.com), tresna ezin eraginkorragoa bezero eta lankide potentzialekin aldez aurreko kontaktuak egiteko eta bilerak hitzartzeko, azokak irauten duen bitartean.

Hain zuzen ere, iraila bitartean abian jarriko da sustapen kanpaina bat Internet bitartez. Aurkezpen mailing bat bidaliko zaie mundu osoan ikus-entzunezkoen sektorearekin zuzenean harremana duten milaka kontakturi. Horrela, Basque Audiovisualen on-line katalogorako sarbidea bultzatu nahi da, non enpresa bakoitzaren harremanetarako datuak eta lanen aurkezpenak eskuragarri dauden.

Data:2009/07/17 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eiken – Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak bazkideen Batzar Nagusian lehen 2009-2011 Plan Estrategikoa aurkeztu zuen ekainaren 25ean, Euskal Ikus-entzunezkoen Sektorearen garapen lehiakorraren liderra izateko proposamena jasotzen duena. Dokumentuak sektorearen gaitasun lehiakorra zehaztuko dituzten alderdi giltzarriak aurreratzen ditu, Porter diamanteren metodologiaren arabera. Eikenen arabera, lehiakortasunaren osagai giltzarriak honako hauek dira: nazioartekotasuna, talentua, berrikuntza eta aukera berrien bilaketa, Ikus-entzunezkoen munduan ekoizteko, banatzeko eta kontsumitzeko moduan gertatzen ari den iraultzatik abiatuta.

Digitalizazioaren eta teknologia berrien testuinguruan, Eikenek negozio tradizionala lekuz aldatzen ari den “ikus-entzunezko negozio berriaren” sorrera baieztatu du; dena den, lehenengoak fakturazioaren zama nagusia hartuko du oraindik datozen urteetan. “Ikus-entzunezko negozio berri” horren ezaugarriak dira TDTrako edukien ekoizpena, hainbat euskarritarako (telefono mugikorrak, Internet, tokiko TBak) “low cost”-en sorreran eta ekoizpenean espezializatzea, eta zinemako nahiz TBko edukiak gailu mugikorretara egokitzea. Era berean, soluzio interaktiboen bilakaeran bereizten da, e-Admnistrazioko edukiak hornitzen ditu, aisialdia du ardatz nagusi eta lehenesten duen publikoa 45 urtetik beherakoa da. 

Testuinguru berri honetan Klusterrak eginahalak egingo ditu EAEn nagusi diren zerbitzu tradizionaletako ekoizpen etxeek eta enpresek beren negozio nagusia bultzatu dezaten lehiakortasuneko hobekuntzen laguntzaz (prestakuntza, kalitatea, nazioartekotasuna), eta, aldi berean, negozio berrietan sartzeko aukerak bilatu ditzaten. Horren harira, Eikenek enpresen garapena bultzatzea proposatzen du beren lehiakortasuna etengabe sustatuta, berariazko prestakuntzaren, berrikuntzaren eta zerbitzu aurreratuen hornikuntzaren bitartez eta talentuaren aldeko erronkari garrantzia emanez; izan ere, alderdi hori erabakigarria da sektorearen arrakasta lortze aldera.
 
Era berean, Klusterrak enpresa egitura egokitua garatu nahi du, euskal enpresen tamaina txikiak eragozpen garrantzitsua izan ohi baita sektorearen garapenerako. Eikenen lehentasunezko lan ildoen artean dago, halaber, nazioartekotasuna eta kanpoko merkatuetara ateratzea. Horri dagokionez, Basque Audiovisualaren laguntzaz Cannesko azoka nagusietan (MIPTV, MIPCOM eta MIF) gure sektorearen presentzia finkatu da, eta aurrera begira ildo hori landuko da Klusterraren Nazioarteko Planaren bidez.

Bestalde, Eikenek antena hargailu gisa jokatu nahi du abangoardiako jakintza enpresen eskura jartzeko, eta sektoreari aurrera egiten laguntzeko zehaztutako estrategiaren norabidean. Izen ere, negozio berrien garapenak jakintza sortzeko eta partekatzeko ahalegin handia eskatzen du. Klusterrak enpresa eragiketak ere lagunduko ditu (enpresa berrien sorrera, fusioak, Euskaditik kanpoko enpresetan inbertitzea, eta abar), bere bazkideen edo Administrazio publikoaren ekimenez sortzen baldin badira eta haien helburua sektore osoaren garapen lehiakorra garatzea baldin bada.

Izan ere, Eikenek azken hilabeteotan hausnarketa estrategiko sakona egin du eta horri esker Euskal Ikus-entzunezko Sektorearen ahulguneak eta indarguneak diagnostikatu ahal izan ditu, Sektoreko Berrikuntza Agendaren barruan sartuko diren ekintzak mahai gainean jarriz, sektoreko enpresen lehiakortasuna bultzatzeko xedearekin.

Prentsa oharra

Data:2009/06/26 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

“Nekeetan, irria ezpainetan”. Horixe pentsatuko zuen Imanol Ortizek “Artículo 35” telebista-saioa bururatu zitzaionean. Lan bila ari diren pertsonei laguntza ematen dien saioa da, hain zuzen ere. ‘Dokureality’ hori aukeratu dute ikus-entzunezko 55 proiekturen artean (dokumentalak, telesailak...), Ikus-entzunezkoen Sektorearen Klusterrak sustatutako EikenBANK programaren bidez modu profesionalean produzitua izateko.

Sari banaketa ekainaren 9an EiTBren (Eikeneko kidea) Multibox aretoan izan zen. Ekitaldian, besteak beste, Jon Moran, Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza Agentziako Zuzendaria; Mikel Toral, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaria; Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Errektoreordea; Iosu Zabala, Mondragon Unibertsitateko Errektorea; Luis Almaraz, BBK Gazte Lanbideko Zuzendaria; Ibone Bengoetxea, Bilboko Udaletxeko Kultura eta Hezkuntza Zuzendaria, eta Alberto Mendez, SPRIko Zuzendari Korporatiboa egon ziren.

Orain, K 2000 produkzio-etxearen eskutik, “Artículo 35saioa martxan jarriko da ikus-entzunezko produktu gisa, eta, azkenean, ETBk jarriko du ikusgai. Gainera, proiektuaren egileak 4.000 euroko diru-saria du, bai eta diru-kopuru bereko beka bat ere, lau hilabetez enpresarekin batera lan egin dezan, bere ideia garatu ahal izateko. Epaimahaiko kideek proiektu honen originaltasuna eta bideragarritasun komertziala baloratu dute, batez ere.

Oraingoan, gainera, epaimahaiak sari berezia eman dio Ana Hormaetxeren (Getxo) “Protervo” proiektuari. Telefono mugikorretik ikusi ahal izango den fikziozko telesaila da, hain justu. Izan ere, EikenBANKen arduradunek modu positiboan baloratu dute aurreranzko urrats hori, formatu berrietara eta ikus-entzunezko edukiak kontsumitzeko modu berrietara (kasu honetan, telefono mugikor bidezko telebista) egokitzen diren eduki multimedietarako proposamena delako. Proiektu honen kasuan, Irusoin eta Orio Produkzioak enpresak arduratuko dira ideiaren garapen posiblea aztertzeaz.

EikenBANKen arduradunek ahalegin handia egin dute ekimena aurkezteko; izan ere, prestakuntza-zentroetako, zine-eskoletako eta ikus-entzunezkoekin lotutako zenbait titulazio unibertsitariotako ia bostehun ikasleri aurkeztu diete proiektua. Eikenek 2008an martxan jarritako programa berritzaile honen helburu nagusia da profesionala ez den talentu sortzailea aurkitzea eta talentu hori enpresekin harreman zuzenean jartzea, lankidetza horretatik produktu lehiakor berriak sortu daitezen Euskadiko Ikus-entzunezkoen sektorearen barruan.

Hain zuzen ere, enpresen eta talentuen arteko harreman zuzena sustatzeko asmoz, EikenBANKen sari-banaketan –atzo arratsaldean egin zen, EiTBren eraikineko Multibox Aretoan– Face to Face bat antolatu zen (F2F EikenBANK), finalistek aukera izan zezaten produkzio-etxeekin harremanetan jartzeko eta esperientziak trukatzeko.

EikenBANKek Klusterreko bederatzi enpresaren inplikazioa dauka: 3Koma, Baleuko, Canal Bizkaia, EiTB, Irusoin, Jarkatza, K 2000, Orio Produkzioak eta Pausoka dira enpresa horiek. Gainera, babes instituzional handia dauka; hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako Industria eta Kultura sailek, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako Berrikuntza sailek, SPRIk, Bilboko Udalak eta BBKren Gazte Lanbidean Fundazioak babesten dute ekimena.

Instituzioek modu positiboan baloratu dute elkarren lehian aritzen diren enpresak –Euskadiko Ikus-entzunezkoen Sektoreko garrantzitsuenak– proiektu batean elkartu izana, profesionala ez den talentuaren aldeko proiektu bat bultzatzeko. Aurreko edizioan bezala, ekimenak EHU/UPVren, Mondragon Unibertsitatearen, Deustuko Unibertsitatearen eta EAEko Ikus-entzunezko Ikasketa Zentro eta Zine-eskola guztien babesa dauka.

Prentsa oharra

Data:2009/06/10 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Sari horren bitartez, Bizkaiko Foru Aldundiaren Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailak Klusterrari aitortu egiten dio kudeaketaren, berrikuntzaren eta pertsonen arloan eginiko apustua.

Maiatzaren 20an, EiTBren (Eikeneko kide) Multibox Aretoan, Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapeneko foru diputatu Izaskun Artetxe izan zen buru Premie programan. Elkartze ekitaldi horretan, oroigarri plaka bana eman zitzaien kudeatze-sistema berritzaileen Premie diploma oraintsu eskuratu duten 80 erakundeei, bai eta eskuratu zutenetik hona hiru urte igaro ondoren berritu duten beste 50 erakunde baino gehiagori.

Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailaren programa horrek helburu nagusi bat du: ekarpena egitea, Bizkaiko enpresek kudeaketa sistemen gaineko gogoeta egin eta euren premien arabera hobetu ditzaten. Premie programak berme sendoa du: urte askotako ibilbidea egin du honezkero, eta erakunde askok ezarri dute. Izan ere, 15 urteko tartean, Bizkaian 1.000 erakundek baino gehiagok ezarri dute, eta euren kudeaketa sistemak hobetzen lagundu die.

Premie, Enpresen Berrikuntzarako Plan Integral berrira gehituko da. Plan hori laster abiaraziko dute, eta programa berean biltzen ditu sail horrek Bizkaiko enpresa txiki eta ertainen eskura jartzen dituen diru-laguntza eta laguntza guztiak, Bizkaiko enpresa-ehun osoaren barruan berrikuntza sustatzeko ematen dituenak.

Enpresen berrikuntzarako plan integral berriak kontuan hartuko ditu Premie programa berrikusten parte hartu dutenek aurkeztu dituzten 222 hobekuntza ideiak. Izan ere, berrikuste hori egun bizi dugun egoerara egokitzeko egin dute, 1.000 programatik gora ezartzen jasotako eskarmentua baliatzeko.

Data:2009/05/20 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Donostiako Teknologi Elkartegian eta Zuatzu Parkean ikus-entzunezko profesionalentzako hizkuntzari eta bikoizketari buruzko lehen ikastaroa hasiko da, datorren ostiralean (maiatzaren 15a). Zikloa Eikenek, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak, bultzatu du Sektoreko profesionalen Prestakuntza Hobetzeko Plan Integralaren testuinguruan, eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak, Hobetuz-ek, Enpresa Digitalak eta Ibermaticak lagundu dute. 

Guztira 18 pertsonak parte hartuko dute 50 orduko iraupena izango duen ikastaroan. Bost modulutan banatuko da: itzulpen-egokitzea, hizkuntza-prosodiaren kontrola, ahotsa, praktikak gaztelaniaz eta praktikak euskaraz. Zikloak hamabi eguneko iraupena izango du eta ekainaren 20an amaituko da. Matrikulazio eskaera asko jaso direnez, irailean beste bat egingo da Bilbon.

Ikastaroaren helburu nagusia bikoizketaren kalitatea hobetzea izan arren, garrantzia emango zaie, halaber, alderdi soziolinguistikoei, bikoizketa hizketa zuzenaren probalekutzat hartuta. Horrez gain, bikoizketan euskalkien erabilera bultzatzeko moduak eta bikoizketari egokitutako konponbideak bilatuko dira, ikasleek ikasi eta bereganatu ditzaten.

Hizkuntza ereduen erabileraz gainera, ikastaroaren eduki nagusien artean bestelako alderdiak landuko dira, esate baterako, fonetika (bokalismoa, ahoskera, erdarakadak..), prosodia (azentua, erritmoa, intonazioa,…) eta ahotsa (kalitateak, jarrera, ezaugarriak, pertsonaiak sortzea,…). Ikastaroa sektorean ezagunak diren adituek emango dute, hala nola Lluis Comesek, Asier Larrinagak, Bettina Aragonek eta Gonzalo Abrilek.

Data:2009/05/15 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

EikenBANK programaren sustatzailea den Eikenek, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak,  proiektuak aurkezteko emandako epea joan den apirilaren 30ean amaitu zen. Epe horretan ikus-entzunezkoen arloan lana egiten ez duten gazte sortzaileek dokumentalak, lehiaketak, filmak, telesailak eta abar egiteko proiektuak aurkezteko aukera izan zuten. Ekimena kudeatzeko erabilitako web orriak 55 idei original jaso ditu, hau da, EikenBANKen lehen aldian aurkeztutakoak bi halako baino gehiago, iaz 27 proiektu aurkeztu baitziren.
 
Eikenek garatutako ekimen berritzaileenetakoa da EikenBANK. Bere helburu nagusia da profesionalak ez diren gazte sortzaileak Euskal Ikus-entzunezkoen Sektoreko enpresekin harremanetan jartzea, lankidetza horrek produktu berriak eta lehiakorrak eman ditzan.

                                    

Urtarrilean martxan jarritako bigarren edizio honek lehenengoaren egitura bera dauka, nahiz eta berrikuntza batzuk egin diren. Proiektua ekoizteaz eta 4.000 euroko saria jasotzeaz gainera, irabazleak beka bat jasoko du zenbateko berarekin, lau hilabetez ekoizpen etxe batean lana egiteko bere ideia garatzen. Hain zuzen, maiatzaren 2an ETB-2k “Pintxos” izeneko saioa estreinatu zuen. 3Koma enpresak ekoitzitako gastronomia saio hori Alazne Paramoren, 2008ko lehiaketaren irabazlearen, ideian oinarritzen da.

Eikenek, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak, positibotzat jo du bigarren aldi honetan programan izandako parte-hartze handia. “Kontua ez da ideia bat aurkeztea, seriotasunez garatutako proiektu bat baizik; 55 baino gehiago jaso ditugu eta horrek poz handia ematen digu” adierazi zuen Eikeneko zuzendari Itziar Menak. Horren harira, gogoratu zuen programa sektorea dinamizatzeko eta gazte sortzaileak eta enpresak harremanetan jartzeko helburua betetzen ari dela. “Iazko irabazlea ez ezik, finalera iritsi beste ziren biak ere lanean daude gure enpresetan” nabarmendu zuen Klusterraren arduradun nagusiak.

Urteko lehen hiruhilekoan EikenBANKeko arduradunek ia bostehun ikasleren aurrean aurkeztu zuten ekimena prestakuntza zentroetan, zinema eskoletan eta ikus-entzunezkoari lotutako unibertsitate tituluetan. Guztira 55 proiektu aurkeztu dira. Parte-hartzaile gehienak Gipuzkoako eta Bizkaiko gazteak dira, eta, besteak beste, lehiaketak, telebista saioak, film laburrak eta luzeak eta telesailak egiteko ideiak aurkeztu dituzte. Orain 3Koma, Baleuko, Canal Bizkaia, EiTB, Irusoin, Jarkatza, K 2000, Orio Produkzioak eta Pausokako kideek osatutako epaimahaiaren txanda da. Hilabete inguruan proiektu irabazlea jakinaraziko dute.

EikenBANK zenbakitan
EikenBANKeko bigarren aldi honetan 70 pertsonek sinatutako 55 lan jaso dira, eta 2008an 34 proiektu aurkeztu ziren. Parte-hartzaileen %44 bizkaitarrak dira, %36 gipuzkoarrak, %7 arabarrak eta %13 beste jatorri batekoak. Aurkeztutako 55 proiektuen artetik, gehienek, %25ek, dokumentalak egiteko ideiak proposatzen dituzte. Ondoren, proiektuen %16 film laburrak eta telebista saioak egiteko proposamenak dira, eta, azkenean, telesailak egiteko ideiek %15 hartzen dute. Realityak, magazineak eta film luzeak egiteko proiektu gutxiago aurkeztu dira.   

Data:2009/05/06 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Datorren larunbatean, maiatzaren 2an, (Eikenen bazkide) "Pintxos" saioa estreinatuko du ETBk bigarren katean. 3 Koma etxeak (Eikenen bazkide) ekoitzi du gastronomiari buruzko saio hau, EikenBANKen lehenengo emanaldiko irabazle Alazne Páramoren proiektua oinarri hartuta.

Euskal Telebistak dena prest du 3Komaren (“El coro de la cárcel, “El calendario del año”…) saio berria, “Pintxos” saioa, estreinatzeko. Hala, larunbatero, pintxo jana egitera gonbidatuko gaituzte, beren taberna kutunak erakutsiko dizkiguten euskaldun ospetsuen laguntzaz. Ideia Alazne Páramo bilbotarrarena da; hain zuzen ere, telebista lehiaketa baterako proiektua (“¡Qué tendrá el pintxo!”) aurkeztu zuen berak EikenBANKen lehenengo emanaldian, eta hautatu egin zuten.

EikenBANK ekimena Klusterreko enpresek bideratzen dute, honako xede nagusi honekin: profesional gisa ari ez diren gazte sortzaileen talentua eta ikus-entzunezkoen sektoreko enpresak uztartzea, lankidetza horren bidez euskal ikus-entzunezkoen arloan proiektu lehiakorrak sortzeari begira. Ildo horretatik, lehenengo irabazleak aukera izan du 3Koman jarduteko eta bere ideiaren egokitzapenean parte hartzeko; izan ere, jatorrizko ideia lehiaketa baterako zen, eta behin betiko formatua gastronomia saioen esparruko denbora-pasarako formatu gisa plazaratuko dute.

                           

Astero-astero, “Pintxos” saioa kalera aterako da, Euskadiko herri eta hirietako pintxorik bikainenen bila, betiere tradizioa eta berrikuntza uztartuta. Miniaturazko gure sukaldaritzaren sekretu ezkutuak erakutsiko dizkigute, eta aukera izango dugu ahamen bakarrean goza daitezkeen errezeta bikainak ezagutzeko. Hala, saioz saio, Euskadiko pintxorik onenen berri jaso eta, amaierarako, pintxo ibilbide “zaporetsuenen” mapa osatuta izango dugu.

Honako hauek dira lehenengo lau saioetako gonbidatuak: Peio Ruiz Cabestany txirrindularia (Donostiako Alde Zaharreko pintxoak); Toti Martinez de Lezea idazlea (Gasteizko Alde Zaharreko pintxoak); Barricada taldeko gitarrista Alfredo Piedrafita eta haren semea, Iker Piedrafita, Dikers taldeko abeslaria (Iruñeko pintxoak); eta Ion Fiz diseinatzailea (Bilboko Indautxu inguruko pintxoak).

EikenBANK 2009
Hain zuzen ere, apirilaren 30ean amaitu zen EikenBANK programaren bigarren emanaldirako proiektuak aurkezteko epea. Aurten, 50 proiektu aurkeztu dituzte; 2008an, aldiz, 27 izan ziren. Parte-hartzaile gehienak Bizkaiko eta Gipuzkoako gazteak dira, eta orotariko ideiak aurkeztu dituzte: lehiaketak, telebista saioak, film laburrak nahiz luzeak nahiz telesailak. Orain, epaimahaiari dagokio proiekturik onena aukeratu eta ekainean bere erabakiaren berri iragartzea; epaimahaia proiektuaren partaide diren enpresetako kideek osatuko dute (3Koma, Baleuko, Canal Bizkaia, EiTB, Irusoin, Jarkatza, K2000, Orio Produkzioak eta Pausoka).

Data:2009/04/30 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eiken-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterreko kideek apirilaren 29ean bilera izan zuten, Bilboko Merkataritza Ganbarako arduradun gorenekin eta -Washingtongo (AEB) Seattle hiriko DIGIPEN Institute of Technology ospetsuaren sortzaile eta lehendakariarekin-, Claude Comair libanoar enpresaburuarekin, Bilbon bideo jokoen diseinuan eta sorreran espezializatutako formazio zentro bat zabaltzeko asmoa dutenek. Eta, Eikenen aburuz proiektu hori sektoreari begira estrategikoa denez, bi erakundeen arteko lankidetza zehazteko egin zuten bilera, non Juan Luis Laskurain, Ganbarako Zuzendari Orokorra, eta Natxo Otalora, Ikasketa eta Planifikazio Zuzendaria parte hartu zuten, hazkunde nabarmena duen ikus-entzunezkoen arlo horretan profesional kualifikatuak edukitzeko aukera emango baitu proiektu horrek.

Bideo jokoen azpisektorea etengabe handitzen ari den negozio bat da, eta garapenerako ahalmen handia du, “ikus-entzunezkoen negozio berria” deritzonaren barruan; gaur egun, ordea, euskal ikus-entzunezkoen industriaren baitan ez du halako indarrik. Erresuma Batua, Alemania eta Frantzia dira arlo honetako europar ekoizle nagusiak, eta Espainia, berriz, bideo jokoen banaketan aritzen da, batik bat, nahiz eta denbora-pasarako aukera hauxe den jendartean eskari handienetakoa duena.  

                                 
 
Eikenek ikus-entzunezkoen arloko profesionalen formazio beharrei buruzko diagnostikoa egin zuen, orain dela ia bi urte. Azterketa haren helburua zen gaur egungo formazio sistemaren gabeziei antzematea, eta, aldi berean, merkatuak ezartzen dituen premia eta eskari berrien arabera profesionalek zer gaitasun landu beharko lituzketen zehaztea. Bideo jokoen diseinua eta sorrera, hain zuzen ere, formazio espezializaturik gabeko arloa da, hazkunde nabaria duen arren.

Hori dela-eta, Klusterrak eta, zehatzago, Enpresa Kudeaketaren eta Talentuaren Batzorde Estrategikoa osatzen duten enpresek interes handia izan dute, hasiera-hasieratik, DIGIPENen sortzailea buru duen proiektu honekiko. “Lehenik eta behin, adierazi zigun bideo jokoen azpisektorea garatu gabe zegoen toki bat nahi zutela, eta horixe da gure egoera, jarduera honetan ari diren enpresa gutxi baitaude hemen. Aldiz, ikus-entzunezkoen euskal sektorea oso ezaguna da, animazio lanengatik. Hala, bi ezaugarri horiek aldeko izan ditugu, eta itxaropen handia dugu ekimen honetan, lehiakortasunari begira onura ekarriko baitie gure enpresei”, azaldu du Itziar Mena Eiken-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterreko zuzendariak.

                               


DIGIPENen historia
Denbora-pasen industriako lider handienen lankidetzarekin –Nintendo eta Microsoften lankidetzarekin, besteak beste– sortu zuen Claude Comairrek DIGIPEN, 1988an, Vancouberren (Kanada). Jatorrian, simulazio eta animazio enpresa bat zen, baina, sortu eta handik bi urtera, langile kualifikatuen premia zegoela ohartuta, 3Dko animazioko formazioa lantzen hasi zen. 1994an, bide jokoen diseinu, programazio eta garapenerako homologatutako munduko lehenengo eskola sortu zuen, eta, aurrerago, Industria Informatiko Interaktiboko lehenengo lizentzia. Handik gutxira, DIGIPEN Institute of Technology zentroa ireki zuten, Seattlen: eskola horrek 900 ikasletik gora ditu, eta, han eskaintzen den formazio espezializatuaren bidez, denbora-pasa interaktibo digitalen azpisektoreko enpresek eskatzen dituzten goren mailako estandarrak betetzeko ezagutzak eta trebetasunak eskuratzen dituzte ikasleek. DIGIPENek beste egoitza bat du Singapurren, eta Bilbon jarriko du Europako egoitza bakarra.

Bilboko Merkataritza Ganbararen prentsa oharra

Data:2009/04/30 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eiken-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak sustatu du ekintza komertzial hau, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailarekin batera, zinema ekoizpenean jarduten duten enpresei laguntzeko asmoz.

Fikziozko ekoizpenean eta banaketan jarduten duten zortzi euskal enpresa nagusiek lehen aldiz parte hartuko dute, Basque Audiovisual izenarekin eta bere standarekin, Zinemaldiaren merkatu paraleloan, hau da, Marche du Film de Cannes delakoan, maiatzaren 13tik 22ra bitartean. Merkatuan izango diren enpresak hauek dira: Alokatu, Baleuko, Barton Films, Pausoka, Irusoin, Mixer, MediaBost eta Western Films.

2007ko urrian Ikus-entzunezko Sektoreko euskal enpresa nagusiek Canneseko MIPCOMen parte hartu zutenean –edukien mundu mailako merkaturik handiena–, elkar hartuta lehenengoz Basque Audiovisual marka pean, urrats handia eman zuten sektorearen nazioartekotzeari begira. Izan ere, negozio topagune horretan parte hartzea zen enpresek zuten eskari nagusietako bat merkatu berrietarako sarbidea errazteko.

                              

Ondoren, Basque Audiovisualek bere presentzia sendotu du kanpoko merkatuetan MIPTV (Cannes) eta Sunny Side of the Doc (La Rochelle) merkatuetan izan baita, telebistan eta multimediako edukietan, eta dokumentaletan espezializatutako topaguneak. Datorren maiatzean urrats bat gehiago emango du Basque Audiovisualek, lehenengoz, Canneseko Zinemaldi ospetsuko Marché Du Film delakoan hartuko baitu parte.

Eiken–Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra izango da ekimen horretan aitzindaria Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailarekin batera. “Ekimen honen bitartez Eikenen Nazioartekotze Planeko helburu nagusiak betetzen ditugu, batetik, euskal Ikus-entzunezko azpisektoreei laguntza eskaintzea Basque Audiovisual markak izan duen arrakastaren ondoren eta bestetik, enpresen nazioartekotzea bultzatzea MIPCOM, MIPTV eta Sunny Side of the Doc merkatuetan”, azaldu du Eikeneko Zuzendari Itziar Menak.

Euskal ekoizpen etxeek Galiziako Ikus-entzunezkoen Klusterrarekin partekatuko dute erakusketa gunea, hain zuzen ere MIPTVren azken edizioan abian jarri zen lankidetza. Aurreko aldietan bezala, enpresek beren espazioa izango dute kontaktuak egiteko, baita ingelesez egongo den on-line katalogo bat ere (www.basqueaudiovisual.com) beren zeregin komertziala errazteko.

Data:2009/04/22 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eikenek sustatutako Animabasque-Businnes II. Animazioko Azokan parte hartu zuten enpresek oso balorazio ona eman diote foroari (7,5 puntu 10etik), batez ere, bezero potentzialekin harreman zuzen eta interesgarriak izateko aukera eskaintzen dielako.

Bilboko Euskalduna Jauregian egin zuten AnimabasqueBusiness bigarren azoka, martxoaren 26an. Azoka hori animazio edukiei buruzko nazioarteko foroa da, eta haren helburu nagusia da Euskadin sortutako animazio produktuei, nagusiki zinemari eta telesailei, merkatu berrietan sartzen laguntzea.

Animazio edukiak lantzen dituzten Dibulitoon, Xperimienta+Kaia, Baleuko eta Silverspace euskal enpresek aurkeztu zituzten beren proiektuak –garapen edo produkzio fasean–. Nazioko eta nazioarteko 50 bat profesional eta enpresa ere izan ziren bertan, besteak beste, Forma Animada, Deboura Deseños, Castelao Productions eta TVE enpresa nazionalak, eta Art Mell (Frantzia) eta Little Dragon eta Wonky Films (Britainia Handia) nazioarteko enpresak.

Eikenek jasotako datuen arabera, enpresek 10etik 7 puntu eman dizkiote beren itxaropenen betetze mailari, eta 8 puntu, foroaren beraren antolakuntzari. Gainera, aurkezpen eta bilera saioek iraupen egokia dutela uste dute. 

                                   

Era berean, inkestari erantzun diotenen %100ek parte hartuko lukete berriz ere azokan. Positibotzat jotzen dute atzerriko enpresak gonbidatzea, baita bakarkako aurkezpenak egiteko aukera izatea ere, eta harreman interesgarriak egiteko leku aproposa dela uste dute. “Silverspace enpresak akordioa egin du Kubako enpresa batekin eta, hain zuzen ere, azoka lehen aldiz egin zenean jarri zen harremanetan enpresa harekin”, azaldu du Itziar Mena Eikeneko zuzendariak.

Hala ere, foroko parte-hartzaileen ustez, bada zer hobetu, hainbat eremutan; esaterako, telebista eta broadcaster gehiago gonbidatzea garrantzitsua dela nabarmendu dute. 
 
AnimabasqueBusiness alderantzizko xede komertzialaren formatuan aurkeztu da; bertan, nazioarteko ekoizlekide eta bezero potentzialek enpresek hitzarmenak lortzearren aurkeztu dituzten eta produkzio fasean edo banatzeko dauden proiektuak ezagutzeko aukera izan dute. Beraz, azokak harreman zuzenerako espazioa jarri du enpresen eskura, eta profesionalek, ekoizleek eta banatzaileek agenda zehaztua izan dute, lanerako bost mahaien bidez, elkarrizketak eta topaketak egiteko.

Data:2009/04/16 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Canneseko Palais des Festivals delakoaren pabiloi nagusian kokatutako Basque Audiovisualen standa jendez bete zen astelehenean, MIPTVren lehenengo egunean. Basque Audiovisualen erakusketa-espazioa bisitatu zuten profesionalen interes nagusia 3D teknologiadun pantaila ukigarri handia izan zen, zeinen bitartez aukera baitago standetik bertatik ibilbide birtuala egiteko eta Ikus-entzunezko Sektoreko euskal enpresak egunotan aurkezten ari diren ikus-entzunezko produktuak ezagutzeko (dokumentalak, animazioa, telebistako lehiaketak, multimedia...). 

Lehen aldiz, Basque Audiovisual markapean bildutako euskal enpresak 20 metro koadroko stand propioarekin ari dira parte hartzen azoka honetan. Standean, gainera, euren proiektuak erakusteko zenbait euskarri daude. “Enpresek bileretarako espazioak dituzte, bai eta pantailak ere, euren produktuak etengabe proiektatu daitezen. Pantaila ukigarria oso amu garrantzitsua da, inork ez daukalako antzeko ezer, eta benetan punta-puntako tresna ari delako izaten enpresen lana erakusteko”, adierazi zuen Eiken-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterraren zuzendari Itziar Menak.

Eikenen datuen arabera, lehenengo bi egunetan, publikoaren presentzia eta profesionalek gure enpresen edukiengatiko agertutako interesa konstante mantendu dira, baina, aurreko edizioekin konparatuta, jende-kopurua apur bat jaitsi dela sumatu da, ziurrenik gaur egungo egoera ekonomikoa dela eta. “Merkatua beste urte batzuetan baino ahulago egon arren, gure apustua irmoa da; izan ere, oraingo egoera ekonomikoan, estrategikotzat hartzen diren ekintzetan aritzen diren enpresak babestea ezinbestekoa da. Stand ona dugu, eta gure produktuen kalitateari esker, Euskadiko Ikus-entzunezkoa irudi ona ari da lortzen. Horrek lagundu egingo die enpresei, ziur”, esan zuen Itziar Menak.

Euskadiko ordezkaritza zenbait produktu aurkezten dituzten 12 enpresaz dago osatuta. Honako hauek, hain zuzen ere: 3Koma (“El calendario del año” lehiaketa), Audiovisual 21, Baleuko (“Black to the moon” animaziozko seriea), EiTB, Expressive, Jarkatza Media (“Elio Berhanyer, 50 years of fashion” dokumentala), K 2000 (“Pásalo” magazinea), Mediabost (“Mystical” abenturetako film luzea), Pausoka (“Goazen!” film musikala), Retelsat (itsaspeko dokumentalen serie bat aurkezten du), Somuga (“Around the world for free” animaziozko film luzea) eta Western Films (“Vivo México” naturari buruzko dokumentala).

                                 

Prentsa oharra

Data:2009/04/01 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

AnimabasqueBusiness azokaren bigarren edizioa martxoaren 26an egingo da, Bilboko Euskalduna Jauregian. Azoka hori animazio-edukiei buruzko nazioarteko foroa da, eta bere asmoa Euskadiko enpresek garatzen dituzten animaziozko produktuei babesa ematea da, merkatu berrietara heldu daitezen.

Hitzordu honetan Estatuko eta Estatutik kanpoko profesionalek eta enpresek hartuko dute parte. Hori horrela, antolakuntza harremanetan jarri da nazioartean izen handia duten sektoreko berrogeita hamar bat konpainiarekin, eta, dagoeneko, enpresa batzuek bertan egongo direla adierazi dute: besteak beste, Art Mell (Frantzia), Castelao Productions (Espainia) eta Little Dragon eta Wonky Films enpresa britainiarrek (azken horrek BBCrako eta Channel 4rako animazio-proiektu ugaritan hartu du parte). Gainera, TVE kateko haur sailen arduradunak ere jardunaldian egongo dira.  

                                 

Eikenek eta Barton Filmsek sustatutako ekimen hau Euskadiko Ikus-entzunezkoaren Klusterraren estrategiaren barruan dago; estrategia horrek ekintza integratuak gauzatzeko xedea dauka, merkatu berrietara jotzeko eta euskal enpresak nazioartera zabaldu ahal izateko. Gainera, “AnimaBasque-Business” ekimenak babes instituzional handia dauka. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa du. Edizio honetan, gainera, Ikus-entzunezkoaren Klusterra eta UKTI, Britainia Handiak Bilbon duen Kontsulatuaren sail Komertziala modu berezian aritu izan dira lankidetzan, Euskadiko eta Britainia Handiko enpresen arteko lankidetza ahalbidetzeko asmoz.

Animaziozko edukiak lantzen dituzten Euskadiko enpresen artean, aurten, Dibulitoon, Xperimienta+Kaia, Somuga, Baleuko eta Silverspace enpresek euren proiektuak aurkeztuko dituzte –garapen edo produkzio fasean–. Denek ere ibilbide luzea egin dute animazioaren munduan, eta sari eta izendapen ugari jaso dituzte, ospe handiko ekitaldietan; esate baterako, Goya Sarietan. Era berean, Silverspace enpresa arabarraren “Perpetuum mobile” film laburra aurtengo Oscarretarako aurreaukeratu zuten, animaziozko film laburrik onenaren kategorian.

Informazio gehiago: Prentsa oharra
                               Aurkeztuko diren proiektuen zerrenda
                               Proiektuen inskripzio orria

Data:2009/03/13 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Ia 20 metro koadroko standa instalatuko da Palais des Festivals delakoaren pabiloi nagusian, eta, Basque Audiovisual markapean, bertan bilduko dira Ikus-entzunezko Edukien eta Eduki Digitalen Nazioarteko Azokan (MIPTV) egongo diren hamabi euskal enpresak. Azoka hau munduko garrantzitsuenetakoa da arlo honetan, eta martxoaren 30etik apirilaren 3ra bitartean egingo da Frantziako Cannes hirian.

Euskadiko ordezkaritza honakoek osatuko dute: 3Koma, Audiovisual 21, Baleuko, EiTB, Expressive, Jarkatza Media, K2000, Mediabost, Pausoka, Retelsat, Somuga eta Western Films etxeek.

                               

Eiken - Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterraren eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren (azken horrek sustatzen du ekimen hau) apustua enpresen lan komertziala erraztea zen, egoera hobean egin zezaten lan. Aldi berean, Euskadiko Ikus-entzunezkoa eta bertatik sortutako produktuak hobeto erakutsi nahi ziren, Basque Audiovisual markaren espazio bereizia erabiliz.

Gainera, oraingoan, Euskadi eta Galiziako ikus-entzunezkoen klusterren arteko akordioari esker, erkidego bi horietako enpresek elkartu egin dituzte euren espazioak, eta, ondorioz, sinergia komertzialak eta erakargarritasun-sinergiak sortu dira.

Prentsa oharra

Data:2009/03/04 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

V. Nazioarteko Animazio zinemaldia Animabasauri5-Animabasque dela eta, eta bigarren urtez, zinemaldi bera ordezkatuko duen kartela aukeratzeko II. Kartel lehiaketa antolatu da. Deialdian hamaika lehiakide parte hartu dute, eta aurtengo honetan Ivan Oneka getxotarraren kartela izan dugu irabazle.

Irabazleak 600 euroko saria jaso du, Basauriko Udalak emandakoa. Horrez gain animazio10 luzemetrai, eta 10 sarrera zinemara joateko, Barton Filmsen eskutik.

Data:2009/02/20 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

EIKENek lankidetza-akordioa izenpetu du gaur Zamudion Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin; berrikuntza bultzatzea eta Euskadiko ekonomia eta gizartearen bigarren eraldaketa handiaren alde elkarlanean aritzea da helburua.

Hitzarmena Innobasqueko zuzendari nagusiakJosé María Villatek─ eta Eiken-eko zuzendariakItziar Menak─ izenpetu dute; Euskal Ikus-entzunezkoen arloaren eraldaketa sustatzeko da, enpresa-lankidetzan oinarrituriko ekintza estrategikoen bidez, eta Berrikuntza da horien guztien zeharkako ardatza.

Gaur izenpeturiko akordioaren bidez, bai Eiken-ek eta bai Innobasquek buru-belarri lan egiteko konpromisoa hartu dute, euskal ekonomiaren eta gizartearen bigarren eraldaketa handi hau bultzatu eta garatzeko: Innobasquek, Euskadin Berrikuntza koordinatu eta bultzatzeko tresna delako; eta Eiken-ek, Euskal Ikus-entzunezkoen arloa sendotzeko eta bere enpresen lehiakortasunaren sustapenerako motor gisa.

                         

Mezuak, estrategiak eta programak koordinatu eta bat etorrarazteko espiritu honekin, bi Aldeek koordinazioa bilatuko dute jarduera-esparru honetan gaitasuna eta erantzukizuna duten beste eragile batzuekin; berrikuntzaren sustapena ere bilatuko dute, indarrak batu eta erronka hau lortzera bideratutako ekintzak maximizatzeko: “Europan erreferente izatea berrikuntzaren arloan”.

Eiken-en eta Innobasqueren arteko hitzarmenean, sustapen- eta komunikazio-jardueretan elkarrekin parte hartzea sartzen da, baita beste edozein jarduera-ildotan ere berrikuntza, berrikuntzaren kultura eta ekintzailetza zabaltzeko, bai enpresen artean eta bai gizartean oro har.

Innobasque elkarte pribatua da, irabazi asmorik gabea, Euskadin eremu guztietan berrikuntza koordinatu eta bultzatzeko sortua, baita ekintzailetza-espiritua eta sormena sustatzeko ere. Agentziaren helburua Euskadiko ekonomian eta gizartean bigarren eraldaketa handia gidatzea da, eta gure Herria Europan erreferente bihurtzea berrikuntza-gaietan. Gaur egun Innobasquek 1.005 erakunde ditu, 1.010 lider ─enpresa, erakunde eta gizarte arloetakoak─ bere gobernu-organoen martxan inplikatuak. Halaber, Berrikuntzaren aldeko Euskal Itunak 101 erakunde ditu dagoeneko, palanka honen bidez beren helburuak bat etorrarazten dituztelarik berrikuntzari dagokionean.

Data:2009/02/17 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eikenek gazte sortzaileei zuzenduta dagoen EikenBANKen bigarren edizioa jarri du martxan.

Eiken – Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak EikenBANKen bigarren edizioa jarri du martxan. Eikenen proiekturik berritzaileenetako bat da, eta sortzaile gazteen talentu ez-profesionala Euskadiko Ikus-entzunezkoen Sektorearen enpresekin harreman zuzenean jartzea da bere helburu nagusia, lankidetza horretatik proiektu lehiakor berriak sor daitezen. Era berean, EikenBANKen helburua sorkuntzarako talentua aurkitzea da, eta talentu hori Euskadin gera dadin lortzea.

Bigarren edizio honek lehenengoaren eskemari jarraitzen dio oinarrian, baina baditu nobedade batzuk ere. Proiektu irabazlea produzitzeko konpromisoaz eta 4.000 euroko diru-sariaz gain, proiektuaren titularrak zenbateko bereko beka bat jasoko du, lau hilabetez bere ideia garatuko duen produkzio-etxearekin batera lan egiteko. Gainera, aurten, EikenBANKek Euskadiko produkzio-etxeetako erreferentziako programetako gidoilarien lankidetza izango du; izan ere, prestakuntza-zentroei, zine-eskolei eta unibertsitateei egin beharreko informazio-aurkezpenetan hartuko dute parte.

EikenBanken arduradunek urteko lehenengo hiruhilekoan aurkeztuko dute ekimena, prestakuntza-zentroetako, zine-eskoletako eta ikus-entzunezkoekin lotutako zenbait titulazio unibertsitariotako ia bostehun ikasleren aurrean.

Aurreko edizioan bezala, programa honetan ikus-entzunezko proiektu originalen bat duten gazte sortzaileek har dezakete parte, baldin eta ez badaude edukien esparruko sektoreko enpresekin lanean edo lankidetzan, modu profesional eta jarraituan. Programaren oinarriak eta prozedura osoa webgune batean dago jasota, zeinen bitartez ekimen osoa artikulatuko baita (www.eikenbank.com).

Prentsa oharra

Data:2009/01/23 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Aste honetan Eusko Ikaskuntzak argitaratutakoEuskonews” aldizkariaren 469. alean, Eiken-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterraren Zuzendaria Itziar Menari eginiko elkarrizketa luzea ageri da. Sektorearen gaur egungo egoera aztertzen du, besteak beste, enpresetako erronkak eta aukerak zehaztuz eta krisiaren ondorioz sortutako mehatxuak aipatuz.

Eikeneko abiapuntua Ikus-entzunezko Sektoreari buruzko Liburu Zuria izan zen (…) Helburua zen ekonomia sektore indartsu gisa agertzea”, horrela hasten da elkarrizketa. Bertan, Eikeneko arduradun nagusiak Klusterrak lau urtean Euskal ikus-entzunezkoen sektore lehiakorra sendotzeko eginiko lana aletzen digu. 

Hasierako zalantzak eta “lehiakideenartean lankidetzan aritzeko enpresen beldurrak gaindituta, Klusterra konfiantzako foroa da gaur-gaurkoan. “Lehiakideen arteko lankidetza hau elkarrekiko harremanari esker egin ahal izan da. 2004. urteko helburu nagusia elkarri ezagutzea izan zen. Jakina, enpresek elkarren berri zuten baina ez zituzten lankidetza aukerak ezagutzen. Ez zegoen foro bat guztion onerako ekarpenak egingo zituena” adierazi du Menak.

                               

Horrez gain, enpresek elkarteari emandako konfiantzari esker, Eiken sektorearen solaskide bihurtu da erakundeen aurrean. Gaur egun, ikus-entzunezkoen sektoreak Eikenen bidez zabaltzen ditu ekonomia sektore gisa dituen mezuak. “Lehen ez zegoen horrelakorik, denboran honetan ordea, solaskidetzaren bidez, sektoretik urrun zeuden askotariko eragileen arteko hitzarmenak egin ditugu” argitu du.

Era berean, Eikeneko zuzendariak enpresen gidaritzaz arduratzen diren pertsonek izandako aldaketak aipatu zituen; izan ere, gaur egun, enpresako ikuspegitik, denontzako nagusi diren ekonomia ildoekiko konpromisoa hartu dute, norberaren interesak alde batera utzirik.

Itziar Menak baloratu egiten ditu iraultza digitalaren eta euskarri zein plataforma berrien bidez sortutako negozio aukerak eta berrikuntza testuinguruan lana egitearen garrantzia, enpresa trinkoak eta lehiakorrak lortzeari begira. Era berean, ekonomia krisiak enpresetan izango duen eragina arintzeko Klusterrek duten eginkizuna aipatzen du. “Krisiak gogor astindu du Espainia, eta hemen, EAEn, orain hasi da nabaritzen. Sektorera zertxobait geroago iritsiko da (…) Dena den, egoeraren irakurketa baikorragoa egin daiteke (…) ETB eta ekoizleen elkarteen arteko lankidetza akordio bat dago, Kultura Sailaren dekretu baten babespean. Dekretu horrek europar zinemari laguntzeko zuzentaraua betearazi nahi du. Horren arabera, telebista guztiek Europako obrak lagundu behar dituzte % 5aren bidez. Horrek jarduerari eta enpleguari eusten lagunduko du” adierazi du.

Elkarrizketa osoa: http://www.euskonews.com/0469zbk/elkar_eu.html

Data:2009/01/22 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

EikenBANK proiektuaren bigarren deialdia martxan dago. Urtarrilaren 15etik apirilak 30 bitartean, zure proiektua aurkeztu dezakezu EikenBANKeko web orrialdearen bitartez.

Aztertutako datuen arabera, aurreko urtean arrakasta handia izan zuen ekimenak. Orduko finalista asko eta asko eikenBANKen bazkide diren hainbat ekoizpen etxerekin lankidetzan ari dira gaur egun, eta aurreko urteko irabazle Alazne Páramok, 3Komarekin batera, dagoeneko  finkatua dauka ¡Qué tendrá el pintxo! saioaren egitura. EikenBANKen bigarren lehiaketa iazkoa baino are arrakastatsua izango den itxaropena dugu; beraz, iaz gogoz gelditu bazinen, ez ibili zalantzan eta has zaitez hurrengo deialdirako proiektua prestatzen!!

                                      www.eikenbank.com

Data:2009/01/16 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eikenek EiTBren kontrako atentatua salatu du eta adierazpen-askatasuna defendatzeko deia egin du.

Eiken, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterraren Zuzendaritza Batzarrak kidea den EiTBren kontrako atentatua publikoki gaitzetsi nahi du eta, aldi berean, bere elkartasun osoa adierazi nahi die pasa den abenduaren 31n Bilbon izandako erasoan kaltetuak izan diren gainontzeko komunikabideei (DEIA, Antena 3, Onda Cero, El Mundo, Marca eta Expansión), enpresei, erakundei, familiei eta gainontzeko hiritarrei.

 

 

Elkartasuna kaltetuentzat eta erabateko salaketa atentatu honen egileen kontra, eraso salagarri honekin edozein gizarte demokratikoan oinarri den adierazpen-askatusun printzipioa murriztea eta beldurtzea nahi izan dutelako. Komunikazioaren eta Informazioaren mundutik gertu dauden Eikenen batzarkideak diren enpresak bat datoz erosotuak izan diren enpresek esandakoarekin, hau da, tinko segituko dugula lanean giza eskubidea eta bizitza eskubidea bultzatuko dituen informazio librea eta egiazalea mehatxuek inondik inora muga ez dezaten. Izan ere, gizarte honen gehiengoak, behin eta berriro, eta, era guztietara, ETAri esan dio gure bizitzetatik desager dadila behingoz.

Data:2009/01/02 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Azken asteotan enpresako zenbait forotan parte-hartzea eskatu zaio Eikeni, tradizionaltzat jotzen ez den ekonomia sektore batean “arrakastako kluster gisaizandako esperientziaren berri emateko. Itziar Menak Lehiakortasunaren Institutuak antolatutako Microeconomics of Competitiveness ikastaroaren amaieran eta Euskadiko Biozientzien eta Nekazaritza eta Janarien industrien gaineko bi topaketatan parte hartu du.

Lau urteko jardueran eginiko lanari, jasotako esperientziari eta lortutako emaitza onei esker Eiken Klusterrak hiru foroetan parte hartzeko aukera izan du, bere arrakastaren berri emateko. Aintzat hartu behar dugu, gainera, ikus-entzunezkoen sektoreak ez duela zerikusirik ohiko ekonomia sektoreekin.

Eikeneko zuzendariak Euskal Nekazaritza eta Janariaren industrien eta biozientzien sektorearen topaketetan parte hartu zuen, arlo horietan ere kluster gisa eratzeko aukerak aztertzen ari direlako. Horrez gain, joan den abenduaren 18an Lehiakortasunaren Institutuak Mena gonbidatu zuen, Michael Porterren diseinuan oinarritutako Microeconomics of Competitiveness ikastaroaren amaierako ekitaldian parte hartzera.

Ekitaldi guztietan, Itziar Menak Klusterraren hasiera deskribatu zuen, “bidea irekitzeagatik” aurkitutako oztopoak azalduz. Aurkezpenaren zati handi batean, bost batzorde estrategikoen bidez enpresek eginiko lan trinkoari buruz hitz egin zuen, horri esker martxan jarri baitziren Sektorerako giltzarriak diren proiektuak (EikenBANK, EikenLEX, Basque Audiovisual, etb..).

Izan ere, denbora laburrean, Eiken sektorearen solaskide bihurtu da eta konfiantza giroa sortu du enpresen artean. Hain zuzen ere, lankidetza testuinguru horren laguntzaz lortu da Sektorerako Lehen Plan Estrategikoa egitea.

Data:2008/12/23 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Estatuko eta nazioarteko erakundeen aurrean ordezkaritza izango duen elkarlanerako esparrua eta lan iraunkorreko sarea ezartzea erabaki zuten.

Eikenek – Euskadiko Ikus-entzunezko Klusterrak, Estatuko ikus-entzunezko Kluster guztiak bildu zituen (abenduaren 11n) Bilboko Euskalduna Jauregian, Sektorean berrikuntzaren bultzatzaile nagusi gisa betetzen duten lanaren inguruan jarduteko eta elkarlanerako puntuak identifikatzeko, horrela, Ikus-entzunezko Klusterren Sarea eratzeko. Izan ere, ekonomiak une honetan bizi duen atzerapen egoeran, Ikus-entzunezko enpresek bat datoz esaterakoan elkarlana “ezinbestekoa” dela, eta Klusterrak “gure enpresek behar duten bultzadaren abiapuntu izango diren oinarrizko tresna direla” azpimarratu zuen Juan Mari Gurrutxagak, Eikeneko – Euskadiko Ikus-entzunezko Klusterreko presidenteak.

“Ikus-entzunezko Klusterrak: berrikuntzarako eta lehiakortasunerako tresna” izenburupean, foroan hartu zuten parte, beste batzuen artean, Antón Reixak, Galiziako Ikus-entzunezko Klusterreko presidenteak; José Francisco Martínezek, Valentziako Ikus-entzunezko Klusterreko presidenteak eta Fernando de Garcillánek, Madrilgo Ikus-entzunezko Klusterreko presidenteak.

Parte hartu zuten Autonomia Erkidegoetako –EAE, Galizia, Katalunia (i2cat Fundazioa), Valentziako Erkidegoa, Madril, Extremadura, Andaluzia eta Balear Uharteak– arduradunek, Ikus-entzunezkoen Sektoreak bere aurrean dituen zailtasunei eta erronkei buruz aritzeko aukera izan zuten, eta beraien esperientziak trukatu zituzten, akordiorako gune zehatzak eta denen interesak identifikatzeko, horrela elkarlanerako nazio mailako sarea martxan jarri ahal izateko. Sare hori, ziurrenez, interneteko plataforma batean oinarrituko litzateke, baina, horrez gain, elkarlanean aurrera egiteko beharrezkoak diren ekimen berritzaileak, proiektuak eta programa zehatzak ere izango lituzke.

Ondorioak
Ikus-entzunezko Klusterren II. Foro honetatik klusterren arteko elkarlanerako esparrua finkatzeko konpromisoa sortu zen, alde batetik, estatu eta nazioarte mailako erakundeekin elkarrizketa sortzeko eta, beste alde batetik, lanerako sare iraunkorra martxan jartzeko. Horretarako, Bilbon bildu ziren arduradunek, erakunde-agenda koordinatuko duen eta eratuko duen eta informazioa, ezagutza eta berrikuntzarako agenda estrategikoak konpartitzeko sarearen garapena bultzatuko duen idazkaritza teknikoa eratzea planteatu zuten.

Halaber, bertaratutakoek konpromisoa hartu zuten elkarlanerako proiektu zehatzen garapena aztertzeko, gaur egun indarrean dauden finantzaketa lineez baliatuz (Avanza programa, Interreg…). Zehatzago esanez, Ikus-entzunezko Industriaren balio katea guztia bilduko duen eta elkarlanean oinarrituriko Ikus-entzunezko Sarearen garapena barruan hartuko duen normalkuntzarako batzorde teknikoa sortzeko aukera aztertuko da.

Klusterren arteko Foroa, iraupenerako duen asmoa dela eta, Valentzian bilduko da datorren urtean.

Prentsa Oharra

Data:2008/12/15 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

TB MUGIKORTASUNEAN FOROAREN HITZALDIAK HEMEN IKUSI DITZAZKEZU.

Hitzaldiak (orriaren bukaeran)

Abenduaren 2an, asteartean, Donostiako Miramon Parke Teknologikoan itzalaldi analogikotik eratorritako proiektu nagusietako baten inguruko eztabaida-jardunaldia egin zuten: telebista mugikortasunean.

Jardunaldia Gipuzkoako Aldundiaren Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak antolatu zuen EIKEN Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrarekin, Vicomtechekin, Euskaltelekin, EiTBrekin eta Enpresa Digitalarekin elkarlanean. Jardunaldiei esker, ikus-entzunezkoen industriako eta komunikazioko teknologietan adituak direnek sektore berri horrek aurrean dituen etorkizuneko erronken inguruko eztabaida egin ahal izan zuten, telebista mugikortasunean, hain zuzen ere.
Zehazki, eta jardunaldi osoan eskainitako hitzaldien bidez, hara gerturatu zen jendeak sektorearen egungo egoera zein den ezagutu ahal izan zuen; horrez gain, ordea, euskarri mugigarrietan telebistaren etorkizunak biltzen dituen inkognita nagusiak ere ezagutu zituzten.  Hauek dira jardunaldian landu zituzten zenbait gai: araudi mailako erregulazioa, hartzeko gailu berriak, sareko operadoreen eta telebista-kateen posizioa, negozio-eredu posibleak eta edukien ezaugarriak teknologia digital berri horren aurrean berriz planteatzeko beharra, besteak beste.

Jardunaldi horietan telekomunikazioen eta edukiak sortzeaz arduratzen direnen sektoreko profesionalek, erakundeek eta enpresek hartu zuten parte eta horien artean hauek aipatu behar dira: Vodafone, Ericsson, Mediapro, Telefónica, Sogecable, Vicomtech, Eitb, Euskaltel eta Sofres, besteak beste.

Data:2008/12/04 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak Euskadi+Innova ekimenaren bidez diseinatu dituen berrikuntza sustapenerako programetan, 6.500 enpresa baino gehiagok hartu dute parte.Horien artean Eiken- Euskadiko Ikus entzunezko klusterraren 10 enpresa  inguru aurkitzen dira (3Koma, Pausoka, Irusoin, Jarkatza, Mixer, Virtualware, Andonaingo Zine eta Bideo Eskola, G93, Gizer eta Erabi) eta erakundearteko ekimenen laguntza izan dute beren lehiakortasuna hobetu eta bultzatzeko eta lau enpresek jadanik Berrikutnza Agenda dute.

Era berean, Ikus-entzunezko Klusterrak bere lehenengo Sektoreko Berrikuntza Agenda da,  enpresa lankidetzaren bitartez epe ertainean aurrera eramango dituen proiektuak dituelarik.

 SPRIk "Berrikuntza Agendak" programan parte hartu duten enpresen 1.346 eskaera tramitatu ditu jada (abenduaren amaierarako 1.400 eskaerara iristea espero da). Horietatik %36,5 Gipuzkoako ETEak dira, %44 Bizkaikoak eta %19 baino zerbait gehiago Arabakoak.

Sektoreka ikusiz gero, %47 inguru industria eta fabrikazio sektorekoak dira, %7 baino zertxobait gehiago eraikuntza sektorekoak, eta gainerako %45,25a zerbitzuen sektorekoak. "Berrikuntza Agendak" programan izena eman duten enpresetan 43.000 langile inguru daude.

Programa desberdinetatik jasotako datuen arabera, ikus daiteke 2007ko iraileko aurreikuspenak gainditu egin direla. 2007an jarri zen abian, hain zuzen ere, Euskadi+Innova proiektua, hots, Administrazio, Aldundi eta Garapen Agentzien artean laguntza eta lankidetzaren alde egin den apustu handinahitsua.

Gainera, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako eskualdeetan 112 berrikuntza foro egin dira, non enpresetako 1.365 zuzendaritza-karguk eta erdi mailako arduradunek hartu duten parte. Foro horietan informazioa eman zaie ETEei erakundeek beren eskura jarri dituzten laguntzei buruz, berrikuntza proiektuekin has daitezen beren enpresetan.

Foro horiek antolatu dituen Innovanet Sarea eskualde eta udalerri txikietako enpresei aurkeztu zaie eta 1.200 zuzendaritza-karguk parte hartu dute bertan. Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk 2007an jarri zuten abian sarea, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien, Confebasken, Eusko Ganberen, Tokiko Garapen Agentzien Elkartearen eta Garapenen laguntzarekin. Gaur egun 68 tokiko agente ditu, enpresako berrikuntza lagundu eta sustatzen dutenak.

 

Data:2008/12/02 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (4):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Jadanik ez da utopia bat; telebista nahi dugun lekuan eta momentuan ikusteko aukera daukagu, eskuko telefonoaren edo beste edozein dispositibo mugigarriren bidez. Telebista mugigarria errealitate bat da, eta ikus-entzunezkoen sektoreko enpresei aukera asko ematen dizkie, bai edukien probisioari dagokionez, baita berrikuntza teknologikoei dagokienez ere. Horrela, erabiltzaileak produktua ondo hartu dezan saiatuko gara, behin betiko garapenerako oinarrizkoa izango den negozio-eredua ahaztu gabe.

Telebista Digital Berriaren barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ezagutzaren Gizarte Departamentuak, Eiken-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra, Vicomtech, Euskaltel, EiTB eta  Enpresa Digitalarekin batera, Donostiako Parke Teknologikoan foro bat egin zen, sektoreko profesional, enpresa eta erakundeei zuzenduta, itzalaldi analogikoaren ondoriozko proiektu handietako baten erronka berriak ezagutu eta horiei buruz hitz egiteko: telebista mugigarria.

Foroa 9.00etan zabaldu zen eta José Ramón Guridik eman zion hasiera, Berrikuntza eta Ezagutzaren Gizarteko Diputatuak. Gainera, Elena Gutiérrez, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko Zuzendaria eta Juan Mari Gurrutxaga, Eiken – Euskadiko Ikus-entzunezkoen klusterreko Presidentea izan ziren.

Foroaren helburua egungo egoeraren hausnarketa eta analisia egitea zen. Horrela, bertaratu ziren enpresa eta profesionalek etorkizuneko lehenengo inkognitei buruz eztabaidatu zuten. Kasu askotan, puntu hauek definitzeke zeuden: Estandarren borroka, multiplex deritzanen erregulazio eta kudeaketa, sareko operadoreen posizioa eta TB kateak:Lehiakideak?, Merkaturatu diren azken terminalen papera edo teknologia digital berri horren aurreko edukien sortzaileen posizioa.  

Gainera, agendan, TB mugigarrirako negozio ereduak agertzen dira, baita erabiltzailearen onarpenerako beste aspektu garrantzitsu batzuk ere; hala nola, hartzailearen pantailaren tamaina, bateriak, estaldura edo publizitatea, guztiak oso garrantzitsuak poltsikoko telebistarako.

Informazio gehiago

 

Data:2008/12/02 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Kalitatearen XIV. Aste Europarraren barruan, eta Euskalitekin lankidetzan, Eiken-Euskadiko Ikus-entzunezkoen KlusterrakEuskadiko Ikus-entzunezkoa sendotzea. Konpromisoa kalitatearekin eta berrikuntzarekin” jardunaldia egin zuen azaroaren 20an Vitoria-Gasteizen, eta, bertan, instituzioetako arduradunak eta Euskadiko Ikus-entzunezko Sektoreko enpresaburuak bildu ziren. Foroaren buru Arabako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapeneko foru diputatu Arantza Zenarruzabeitia andrea izan zen.
 
Laugarren urtez jarraian, Eikenek helburu zehatz batekin antolatu zuen lan-jardunaldi hau; hain zuzen ere, ikus-entzunezkoen industriako enpresa guztiekin (handi zein txiki) batera gogoeta egitea, sektoreak kudeaketa eta berrikuntza jardunbideetan dituen erronkei buruz eta Klusterrak sektorearen lehiakortasuna hobetzeko eta sendotzeko daukan konpromisoari buruz.

Berrikuntza eta Ekonomi Sustapeneko arduradun nagusiak eskaera egin zien Ikus-entzunezkoen Sektoreko enpresei, kalitatean eta berrikuntzan oinarrituta egin dezaten lan, “Euskadin behar dugun bikaintasuna lortzeko”. Zentzu horretan, foru Institutizoak hartutako konpromisoa berretsi zuen, proiektu berritzaileen bitartez bikaintasuna lortzea helburu duten Sektoreko ekimenei laguntzeko. “Arabako Aldunditik, kalitatea gaindituta, bikaintasuna lortzeko egiten dugu lan; izan ere, gaur egun hori da gure erronka handia, eta, beraz, hor egongo gara, Euskadiko industriarentzat hain garrantzitsua den sektore bati, hau da, Ikus-entzunezkoaren sektoreari, lagunduz”, amaitu zuen.

Foroa Eikeneko presidente Juan Mari Gurrutxagak ireki zuen, eta une oro Ikus-entzunezko Sektore “berria” izan zuen hizpide. Bere hitzetan, sektore berri hori industriako beste edozein sektoreren parametroek arautzen dute, eta “kalitatea eta berrikuntza hartu ditu oinarrizko tresna gisa, gero eta globalizatuago dagoen merkatuan lehiakortasuna irabazteko”. Eikeneko presidenteak jakinarazi zuen Klusterreko enpresak beren lehenengo Berrikuntza Agenda ari direla prestatzen, eta, horren haritik, dagoeneko badaudela zenbait ekintza abian. “Mahai gainean zenbait proiektu ireki eta berritzaile ditugu. Proiektuok lankidetzan garatuko ditugu, hori baita gure lanaren oinarri nagusia”.

Oraingo honetan, Eikenek Klusterreko zenbait euskal enpresaren partaidetza lortu zuen. Horrela, bada, Araban kokatuta dagoen EUVE zentro teknologikoko zuzendari nagusi Pedro Hernández ez ezik, honakoak ere izan ziren jardunaldian: Mikel Aginako, Aginako Bideo Zinemako zuzendaria; David Mejuto, Localia Euskadiko zuzendari nagusia; eta Juan Carlos San Román, G93-ko zuzendaria.

Data:2008/11/24 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Ostegunean Gasteizko Goiuri jauregian “Euskadiko Ikus-entzunezkoa sendotzea: konpromisoa kalitatearekin eta berrikuntzarekin” lelopean Eiken - Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak urtero antolatzen duen kalitate jardunaldia ospatuko da. Ekitaldia  Arabako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapeneko diputatu Arantza Zenarruzabeitia andreak irekiko du.

Ekitaldian Eikeneko presidente Juan Mari Gurrutxaga jauna eta Vitoria-Gasteizko Udaleko Hezkuntza, Kultura eta Kiroletako zinegotzi Maite Berrocal andrea ere bertan izango dira. Jardunaldian, Eikeneko kide diren Pedro Hernandez, EUVEko Zuzendari Orokorra, Juan Carlos San Roman, G93-ko Zuzendaria, Mikel Aginako, Aginako Bideo-Zinemako Zuzendaria eta David Mejuto, Localia Euskadi-ko Zuzendari Orokorra, parte hartuko dute. 

Jardunaldia Eikenek antolatu du, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren, Arabako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailaren eta Vitoria-Gasteizko Udalaren lankidetzarekin. Irekia eta doanekoa izango da, eta Euskadiko Ikus-entzunezkoen Sektoreko ehun profesional inguru bilduko ditu.

Data:2008/11/19 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Juan Mari Gurrutxaga EIKENeko presidenteak eta Jorge Arévalo irakasle eta Lanbide Heziketako sailburuorde ohiak ikerketa lan honen ondorioak aurkeztuko dituzte ostiral honetan (urriaren 31). Jorge Arévalok, hain zuzen, ikus-entzunezkoen sektorean dauden prestakuntza premiei buruzko azterlana egin du, Klusterrarekin lankidetzan.

Urriaren 31tik azaroaren 10era bitarte, Bizkaiko zinema eskolak ZINEBI GUNEAn bilduko dira, Euskadiko ikus-entzunezkoen sektoreko prestakuntzaren egoera aztertzeko, eta bertako ikasleen ekoizpen lan onenak aurkezteko.

Juan Mari Gurrutxaga EIKENeko presidenteak inaugurazio ekitaldian parte hartuko du, Jorge Arévalo irakasle eta ikerlan zein prestakuntza planetan adituarekin batera. Biek ere “Euskadiko Ikus-entzunezkoen Sektoreko gaitasun eta prestakuntza premiei buruzko azterlanaren” edukiak eta ondorio nagusiak aurkeztuko dituzte. 2007. urtean EIKENen ekimenez egindako azterlana da, hain justu. Enpresek zuzenean hartu dute parte azterlanean, eta Hobetuzek, Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak, bere onarpena eman dio.

EIKENek sustatuko azterlanak Sektoreari buruzko diagnostikoa ematen du, eta horretan diharduten profesionalek izan beharreko gaitasunak eta ezagutzak zehazten ditu. Baina horretaz gainera, profil profesional horiek lortzeko beharrezkoa den prestakuntzaren berri ematen du, zehatz-mehatz; eta horixe da azterlanak dakarren berrikuntza. Horretarako, Lanbide Heziketa Arautua aipatzen du batik bat, eta baita Etengabeko Prestakuntza eta Lanerako Prestakuntza ere (Enplegurako Prestakuntza).

Bilboko zinema eskolek (KINEMA, IMVAL, CLARO DE LUNA eta ARTEBI), Erandio-Tartangako GLHIk eta EHUko Arte Ederren eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateek hartuko dute parte topaketa hauetan. Mahai inguru baten ondoren, ikasleek egindako film labur batzuk eskainiko dituzte.

Inaugurazio ekitaldian, halaber, Ibone Bengoetxea Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntzako Zinegotzi Ordezkariak eta Luis Eguiraun ZINEBIko koordinatzaileak ere parte hartuko dute. Ekitaldi horixe izango da goizez egingo den bakarra; gainerako jardunaldietako emanaldi eta topaketa guztiak, aldiz, arratsaldez izango dira: 20:00etatik aurrera, ZINEBI GUNEAn.

Egunero zazpi eskola edo fakultateetako bat arduratuko da bere film laburrak eskaintzeaz. (Ostiralean, urriak 31: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea; astelehenean, azaroak 3: EHUko Arte Ederren Fakultatea; asteartean, azaroak 4: Erandio-Tartangako GLHI; asteazkenean, azaroak 5: ARTEBI; ostegunean, azaroak 6: CLARO DE LUNA; ostiralean, azaroak 7: IMVAL; eta astelehenean, azaroak 10: KINEMA). Emanaldi hauek guztiak doakoak izango dira.

Data:2008/10/30 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

EIKEN – Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak, Euskal Herriko gainerako Klusterrekin elkarlanean, hitzarmena sinatu du SPRIrekin, ekimen berritzaileen bitartez enpresen lehiakortasuna sustatzeko aukera emango duten arloak definitzeko eta egitasmoak lantzeko. Hain zuzen ere, EIKENek hilabeteak daramatza Sektore Berrikuntzarako Agendan lanean.

                                                  

Euskal Herriko Kluster guztiak buru-belarri ari dira lanean, nork bere sektoreko arlo estrategikoak ezagutzeko. Horrenbestez, aintzat hartu behar dituzte aurre egin beharreko erronkak, etorkizuneko joera teknologikoak eta erronka aurrera eramateko gaitasun eta ahalmenak.

Berrikuntza izango da, hain zuzen, egitasmo horien guztien ardatz nagusia; egitekoa, berriz, sektore bakoitzeko lehiakortasunerako banakako hobekuntza zein dagokion klusterraren hobekuntza kolektiboa sustatzea.

EIKENez gainera, honako hauek ere parte hartu dute egitasmo honetan: Hegan (aeronautika), Euskal Herriko Itsas Foroa, Uniport, Acicae (automobilgintza), AFM (makina-erreminta), Paperaren Klusterra, Acede (etxetresna elektronikoak) eta Gaia (informatika eta telekomunikazioak).

Data:2008/10/29 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Kultura Sailburuak aurkeztuta, Miren Azkarate, Gobernu Batzordeak euskal ikus-entzunezkoen kanpo zabalpena zuzendutako EIKEN, Euskadiko Ikus-entzunezko Klusterrarekin elkarlana bideratzeko ohiz kanpoko laguntza onartu zuen asteartean (urriak 14).

                               

Kultura sailak 60.000 euro luzatuko dizkio Klusterrari ikus-entzunezkoen kanpo zabalpena xede duten egitasmoak bideratu ditzan. Onartutako ohiz kanpoko laguntza Jaurlaritzaren Niniak egitasmoan elkartzen da ikus-entzunezko enpresen presentzia alorreko nazioarte mailako azoka eta ferietan bideratze aldera.

Kulturaren Euskal Planaren lan ildoen ondorioz, Kultura sailak ikus-entzunezko alorra garatzeko egitasmoak abian jarri ditu, horien artean alorren garapena eta euskal ekoizleen kanpo zabalpena bideratzea xede duten egitasmoak.

Ohiz kanpoko laguntza “Animabasque Business”, animazioko ekoizleen kanpo zabalpenera zuzendutako egitasmoari, “EikenBANK” gazteen egitasmoak eragitea xede duen egitasmoari eta MIPTV eta MIPCOM 2008 azoketan Basque Audiovisual markarekin pate hartzeari zuzenduko da. Hain zuzen egun hauetan hasi berria da Cannes-en MIPCOM azoka, mundu mailan ikus entzunezko alorreko merkatu nagusia.

EIKEN Klusterrari zuzendutako laguntza zuzen hau Jaurlaritzaren Niniak egitasmoari gehitzen zaio. Niniak egitasmoaren bitartez, Euskadin ekoiztutako ikus-entzunezko ekoizpena munduko merkatuetan presentzia eragitea du helburu, alegia, nazioarteko ikus-entzunezkoen merkatuan Euskadiko ekoizle eta enpresa banatzaile independenteen presentzia babesteko helburua du egitasmoak.

Data:2008/10/16 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eiken-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterreko presidente Juan Mari Gurrutxagak, Euskadiko 3Koma eta Orio Produkzioak (Eikeneko kideak) produkzio-etxeetako ordezkariekin batera, Gipuzkoako Ganberak sustatutako Faro Internacional 2008 topaketan hartuko du parte urriaren 15ean, Ikus-entzunezkoen Sektoreko enpresen nazioartekotzea ahalbidetzeko asmoarekin Klusterrak dituen ekintza-ildoak azaltzeko.

                                

Zehatzago esanda, Eikeneko presidenteak Basque Audiovisual marka sortu zenetik Klusterrak izandako esperientziaren berri eman du; izan ere, hori da euskal ikus-entzunezkoaren marka atzerriko merkatuetan. Nazioarteko orientazioa duen foro honekin batera, aste honetan, Euskadiko 16 enpresak, Basque Audiovisual legez elkartuta, Cannesko (Frantzia) MIPCOM/08 azokan parte hartuko dute. Horren haritik, esan beharra dago MIPCOM ikus-entzunezkoen edukien munduko merkaturik handienetakoa dela.

Topaketan maila handiko hizlariak izango dira, eta zenbait mahai sektorial ere egingo dira. Ikus-entzunezkoen mahaian, 3 Komako produktore exekutibo Itxaso Atutxak eta Orio Produkzioak enpresako zuzendari nagusi Unai Ibarbiak hartuko dute parte. Mahaiaren helburua da Gipuzkoako enpresen eta sektoreko beste eragile batzuen topagunea izatea, betiere, formatuen sorrerari eta horiek atzerriko merkatuetan merkaturatzeari, enpresen arteko lankidetzari eta proiektu eragile berriei buruz eztabaidatzeko, besteak beste.

Data:2008/10/14 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko eta Donostiako udalek Ikus-entzunezkoaren nazioartekotzea babesten dute, SPRIren, Kultura Sailaren eta Film Commission direlakoen bitartez MIPCOMen izango duten presentziarekin.

Cannesko MIPCOMek, edukien merkaturik garrantzitsuenetakoak, ehunka enpresa bilduko ditu urriaren 13tik 17ra arte. Izan ere, enpresa horiek beren proiekturik berrienak aurkeztuko dizkiete mundu guztiko produkzio-etxe eta telebistei. Oraingo honetan, Espainia da herrialde gonbidatua, eta, “Focus on Spain” delakoan izango diren konpainien artean, Euskadiko 16 enpresa biltzen dituen Basque Audiovisual ere izango da.

Oraingo honetan, Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko eta Donostiako udalek Euskadiko Ikus-entzunezkoaren nazioartekotzea babestuko dute, SPRI eta bi hirietan lan egiten duten Film Commission direlakoen bitartez MIPCOM 08 azokan izango duten presentziarekin. Basque Audiovisualek erabilera esklusiborako eremu bat dauka Riviera Hallen, bere produktuak ezagutarazteko erakusketa-gune batekin, bai eta merkataritza-akordioak sorraraz ditzaketen bilerak egiteko eremu bat ere. MIPCOM 08 azokan parte hartzen duten enpresak hauek dira: 3Koma, Baleuko, Canal EuskadiExpressive, Flying Apple, Irusoin, Jarkatza, K2000, MediaBost, Pausoka, Mixer, Signo Digital, Somuga, Tentazioa, Western eta EiTB

               

MIPCOMen aurreko edizioan 105 herrialdetako 4.585 enpresak hartu zuten parte, eta, guztira, 5.000 milioi euroko transakzio komertzialak egin ziren. Duela hamarkada batzuetatik hona Ikus-entzunezkoen Sektoreko Euskadiko enpresak nazioarteko merkatu eta azoka nagusietan etengabe egon diren arren, Eiken-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak bere gain hartu zuen bere egitekoa indartzeko asmoa, Ikus-entzunezkoen sektoreko enpresen partaidetza bateratua ahalbidetuz, Basque Audiovisual izenarekin. Dagoeneko nazioarteko zenbait ekitalditan egon ondoren, marka hau finkatu egin da eta onarpen zabala dauka Euskadin egiten den ikus-entzunezkoen produktuaren nortasun-ikur gisa; era berean, sektorerako helburu komunak lortzeko bidean, enpresen lankidetza-gaitasunaren erakusgarri ere bada.

2007an Estatu espainoleko 245 enpresak hartu zuten parte Cannesko MIPCOM azokan. Horietatik, Basque Audiovisualek %7 osatu zuen, hau da, enpresa kopurua aintzat hartuta, hirugarrena izan zen, Madril eta Bartzelonaren atzetik. Bilbao eta Donostiako Film Comission direlakoez gain, 16 enpresa daude inplikatuta proiektuan; hori horrela, Basque Audiovisualek sendotu egin du sektoreko azokarik garrantzitsuenetakoan daukan presentzia.

Basque Audiovisual markak, gainera, on line merkataritza-katalogoa dauka Internet bidez (www.basqueaudiovisual.com); izan ere, joan zen urtean ikusi ahal izan zen tresna eraginkorra zela, batetik, aurretiazko kontaktuak ezartzeko, eta, bestetik, azokan lan-topaketak zehazteko balizko bezero eta kolaboratzaileekin.

 

Data:2008/10/13 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Bizkaiko Teknologia Parkeko 45 enpresa eta erakundeetako ordezkariek atzo, irailaren 30ean, sinatu zuten Iraunkortasunaren aldeko konpromisoa. Horien artean, Eiken zegoen, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra. Ekitaldia Zamudioko Parkean egin zen.

                                                    

Dokumentua irakurri eta Bizkaiko Teknologia Parkearen gidaritzapean duela urte eta erdi sortutako Foroa aurkeztu ondoren, enpresa eta erakunde guztiei animatu zitzaien ekimenean parte hartzera.

Hasieran, Parkeko erakunde kudeatzaileak eta 13 enpresak eta erakundek osatu zuten Foroa. Atzo beste 31 elkartu ziren. 2007. urtean sortutako foroak funtsezko bi helburu bete nahi zituen; batetik, "Teknologia Parkearen garapen iraunkorra bultzatzea eta lortzea, denon parte-hartzearen bidez eta denon hobe beharrez"; eta bestetik, "zerbitzuak hobetzea eta zabaltzea enpresen, erabiltzaileen edo langileen beharrak aintzat hartuz".

Enpresa sinatzaileek, besteak beste, honako konpromiso hauek hartzen dituzte: "hobekuntza ekimenak bilatzea, garraioa, energia edo ingurumen arloan parkearen eta bere enpresen garapen iraunkorra sustatzeko; Bizkaiko Parkearen iraunkortasun egoeraren azterketa eta diagnosia egitea; iraunkortasunari dagokionez beste teknologia parke eta erakunde batzuekin lankidetza positiboa bultzatzea eta Foroak egiten dituen bileretan parte hartzea, jarduera arduratsuen gaineko esperientziak partekatzeko eta ingurumenaren kalitatea bultzatzeko".

Hasieran, Parkearekin batera, Bizkaiko Parkearen Iraunkortasuneko Foroa honako enpresa hauek osatua egon zen: Dinam, Euskaltel, Gamesa, Gaiker IK-4, Industria de Turbo Propulsores (ITP), Ingeteam, Itsasmendikoi, Labein, LKS Ingeniería eta Ondoan. Hasieratik egon ziren, halaber, Derioko eta Zamudioko udalak eta Txorierriko Behargintza. Atzo beste hogeita hamar bat enpresa sartu ziren. Eikenekin batera, SPRI, Biobasque edo Azti-Tecnalia bezalako enpresen atxikimendua nabarmendu daiteke.

Data:2008/10/13 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Euskal ikus-entzunezkoak sendotu egin du bere presentzia Cannesko MIPCOMen, izan ere, 16 enpresa izango dira bertan, Basque Audiovisual-en elkartuta.

                          

Guztira, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Sektoreko 16 enpresak hartuko dute parte, berrogeita hamar profesional inguruk ordezkatuta, urriaren 13tik 17ra bitartean Cannesen (Frantzia) izango den MIPCOM azokan –edukien munduko merkaturik handiena-, berriro ere Basque Audiovisual marka bateratuarekin.  Produktuen katalogoaren barruan, Euskadin produzitutako formatu berri eta arrakastatsuenetako batzuk daude, bai entretenimenduko programei dagokienez, zein dokumentalei, animazioko programei, etab.

Duela hamarkada batzuetatik hona Ikus-entzunezkoen Sektoreko Euskadiko enpresak nazioarteko merkatu eta azoka nagusietan etengabe egon diren arren, Eiken-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak bere egitekoa indartzeko asmoa bere gain hartu zuen, Ikus-entzunezkoen sektoreko enpresen partaidetza bateratua ahalbidetuz, Basque Audiovisual izenarekin. Dagoeneko nazioarteko zenbait ekitalditan egon ondoren, marka hau finkatu egin da eta onarpen zabala dauka Euskadin egiten den ikus-entzunezkoen produktuaren nortasun-ikur gisa; era berean, sektorerako helburu komunak lortzeko bidean, enpresen lankidetza-gaitasunaren erakusgarri ere bada.

2007ko edizioan Estatu espainoleko 245 enpresak hartu zuten parte Cannesko MIPCOM azokan. Horietatik, Basque Audiovisualek %7 osatu zuen, hau da, enpresa kopurua aintzat hartuta, hirugarrena izan zen, Madril eta Bartzelonaren atzetik. Bilbao eta Donostiako Film Commission-ez gain, 16 enpresa daude inplikatuta proiektuan; hori horrela, Basque Audiovisual-ek sendotu egin du sektoreko azokarik garrantzitsuenetakoan daukan presentzia. Hona hemen Cannesera joango diren enpresak: 3Koma, Baleuko, Canal Euskadi, Digitalak, Expressive, Flying Apple, Irusoin, Jarkatza, K2000, MediaBost, Pausoka, Mixer, Signo Digital, Somuga, Western eta EiTB.

Hain zuzen ere, MIPCOM 08 ikus-entzunezkoen industria estatalaren berrikuntzan eta modernotasunean zentratuko da aurten, “Focus on Spain” delakoaren bitartez. Horren haritik, Estatuan egiten den produktuari buruzko ekitaldiak eta hitzaldiak antolatuko dira.

Basque Audiovisual markak, gainera, on line merkataritza-katalogoa dauka Internet bidez (www.basqueaudiovisual.com); izan ere, joan zen urtean ikusi ahal izan zen tresna eraginkorra zela, batetik, aurretiazko kontaktuak ezartzeko, eta, bestetik, azokan lan-topaketak zehazteko balizko bezero eta kolaboratzaileekin.

Hain zuzen ere, hil honetan promozio-kanpaina bat jarri da abian Internet bidez; izan ere, aurkezpen-mailing bat egingo zaie mundu guztian ikus-entzunezkoen sektorearekin zuzenean erlazionatuta dauden kontaktuei. Hori horrela, Basque Audiovisualen on line katalogorako sarbidea erraztu nahi da, bertan baitaude enpresa guztiak eta beraien lanen kontakturako datuak eta aurkezpenak. 

PROIEKTUA

Basque Audiovisual proiektuaren jatorria 2006an dago. Urte horretan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin lankidetzan, Eiken harremanetan jarri zen ICEXekin, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Sektoreak azokan izango duen partaidetza pertsonalizatuko eredua definitzeko. Klusterraren helburua zen ikus-entzunezkoen sektorearekin erlazionatutako enpresa, erakunde eta organizazio ugariren presentzia ahalbidetzea MIPCOM azokan. Horrela, euren produktuak erakutsi eta kontaktu interesgarriak egin ahal izango zituzten, eta, era berean, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Sektorearen irudia sendotu egingo zen, Cannesen marka eta espazio propio eta bereizia izanda.

Basque Audiovisualen aurkezpena, Euskadiko ikus-entzunezkoen industriak nazioartean izango duen marka legez, Cannesen izandako aurreko MIPCOM azokan egin zen. Enpresek balantze positiboa egin zuten; izan ere, merkataritza-akordioak itxi zituzten eta balio handiko kontaktuak egin zituzten beraien produktuak sustatzeko eta nazioartean zabaltzeko. Hortik aurrera, Basque Audiovisualek MIPTV 08 azokan parte hartu du, eta, joan den ekainean, genero dokumentalari buruzko nazioarteko azokarik handienetakoa den Sunny side of the Doc delakoan parte hartu zuen. 
 

ZENBAKITAN

MIPCOMen aurreko edizioan 105 herrialdetako 4.585 enpresak hartu zuten parte, eta, guztira, 5.000 milioi euroko transakzio komertzialak egin ziren. Aurtengo edizioan, Espainia da ohorezko herrialdea, eta, horri esker, enpresa eta eduki estatalak protagonista izango dituzten ekitaldiak eta hitzaldiak egin ahal izango dira.

Data:2008/09/15 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Alazne Páramok sari nagusia irabazi zuen, pintxoen euskal ohituran oinarritutako lehiaketarekin. Sari banaketaren ekitaldia EiTBren egoitzan (Eikeneko kidea) ospatu zen uztailaren 1ean proiektua babestu duten erakunde publiko eta enpresen parte hartzearekin.

                                                               

9 dokumental, 5 telesaio, 2 lehiaketa, reality 1, 2 magazin eta 8 film laburrerako aurkeztutako 27 ideia horietatik, pintxoen tradizioari buruzko taldekako lehiaketa bat izango da telebistako pantailetara helduko dena, Eikenen bazkide diren 3Koma produkzio-etxearen, Canal Bizkaiaren eta EiTBren eskutik. Alazne Páramo gazte bilbotarraren “¡Qué tendrá el pintxo!” saioak lortu du puntuaziorik altuena, ideiaren originaltasunagatik. Baina, batez ere, epaimahaikideek formatuaren bideragarritasun komertziala hartu dute kontuan. Gainera, irabazleak 4.000 euroko diru-saria eskuratuko du.

Azken botazioan, proiektu irabazleak beste sei finalistei hartu zion aurrea. Sei horietatik, lau dokumentalak ziren (“Bilbao Rock city”, “Insomnia”, “Udaberri galdua” eta “Cruce de caminos”), bat magazina (“Mendi bira”) eta beste bat film laburra (“Cintruénigo”).

Martxoaren hasieran, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak bere proiekturik berritzaileenaren lehenengo edizioa jarri zuen martxan: EikenBANK Klusterreko enpresetatik diseinatutako ekintza da, zeinen helburu nagusia baita talentu ez-profesionala Ikus-entzunezkoen Sektoreko enpresekin harreman zuzenean jartzea, lankidetza horri esker produktu lehiakor berriak sor daitezen Euskadiko ikus-entzunezkoen esparrutik. Honakoak dira ekintza honetan inplikatutako enpresak: 3Koma, Baleuko, Canal Bizkaia, EiTB, Irusoin, Jarkatza, K2000, Orio Produkzioak eta Pausoka.

EikenBANKen dinamika www.eikenbank.com webgunearen bitartez artikulatu da oso-osorik. Dinamika horren arabera, eman beharreko azken urratsa proiekturik onena aukeratzea zen, proiektu hori gero ikusleengana heltzeko EiTBren eskutik. Kasu honetan, “El Coro de la cárcel” edo “El calendario del año” saio arrakastatsuak sortu dituen 3Koma euskal enpresak produzituko du. Produkzio lanetan Canal Bizkaia ere arituko da lankidetzan.

Babes instituzionala
Eiken – Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak sustatutako proiektuak babes instituzional handia dauka. Izan ere, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eta Kultura Sailaren bitartez, Eusko Jaurlaritzaren babesa lortu du, bai eta SPRIren, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako Berrikuntza Sailen eta Bilboko Udalaren babesa ere. Instituzioek modu positiboan baloratu dute elkarren lehian aritzen diren enpresak –Euskadiko Ikus-entzunezkoen Sektoreko garrantzitsuenak– proiektu batean elkartu izana, gazteak eta enpresak harremanetan jartzeko eta profesionala ez den talentuaren aldeko proiektu bat bultzatzeko.

Data:2008/07/02 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Juan Mari Gurrutxagak, Mixer enpresako gerenteak, Ricardo González ordezkatu du Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterraren presidentzian.

                                                              

Eiken-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak 2007ko Jarduerei buruzko Urteko Txostena aurkeztu zuen atzo, bazkideen Batzar Nagusian; horrekin batera, bere Zuzendaritza Batzordea berriztatu zuen, lau urteko jardunaren ostean. Hala, Juan Mari Gurrutxagak, Mixer enpresako Zuzendari Gerenteak, elkartearen presidentzia hartu du Ricardo Gonzálezen ordez. Azken hori, K2000 ekoizpen-etxearen Gerentea, elkartearen presidentea izan da eratuz zenez geroztik, hots, 2004az geroztik.

Lehenengo eta bigarren presidenteordeak, berriz, Iñaki Eizmendi –Pausokako Zuzendaria- eta Karmelo Vivanco –Baleukoko Zuzendaria- izango dira, hurrenez hurren. Nobedade nagusia da 3Koma ekoizpen-etxea Zuzendaritza Batzordean sartu dela, Mixer enpresarekin batera.

Bazkideen Batzarrean aho batez onartu dira 2007ko kontuak eta aurtengo ekitaldirako aurkeztutako Jarduera Plana. Gainera, Eikenen zuzendari Itziar Menak kudeaketa txostenaren berri eman du eta 2007ko Urteko Txostena aurkeztu du.

Klusterrak ikus-entzunezkoen ekoizpenean diharduten 42 euskal enpresa nagusiak biltzen ditu, eta 2007an hogeita hamar ekintza estrategiko gauzatu zituen enpresen lehiakortasuna bultzatzeko eta merkatu berrietara iristeko aukerak errazteko. Lau urteko lan trinkoaren ostean, Eikenek bere sortzetiko helburu bat erdietsi du, alegia, konfiantza sortzea Euskal Ikus-entzunezkoen Sektorearen barnean eta hortik kanpo. Zuzendaritza Batzorde berriaren aukeraketarekin abiatu den ziklo berri honek indartu egin nahi du enpresen lehiakortasunaren aldeko bultzada, lankidetzaz baliatuz, berrikuntza etorkizuneko ekintza guztien zeharkako ardatza izanik.

INNOVA Lankidetza ekimenaren baitan –Zientzia eta Teknologiaren Planean sartuta (ZTP 2010)-, Eikenek Plan Estrategiko bat izateko beharrezkoak diren lanak egiteari ekin dio; horren bidez, sektorearen joerak eta erronkak definituko dira, eta baita enpresen behar konkretuak ere, bakoitzaren tipologiaren arabera; horrez gain, Sektorea Berriztatzeko Agenda egingo da, lankidetzaren alorrean abiatu behar diren berrikuntza proiektuak zehazteko.
 
 
  
 

Data:2008/06/26 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Sortzaile gazteen ikus-entzunezko 27 proiektuk aukera izango dute modu profesionalean produzituak izateko, Eikenen programa berritzaile baten bitartez.

                                                                

EikenBANK programa martxoan jarri zuen abian Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Berrikuntza Sailaren bultzada garrantzitsuarekin. Programaren helburu nagusia talentu sortzailea antzeman eta bertan mantentzea da.
Euskal Herrian dagoen mendi tradizioa, pintxoetarako zaletasuna, izu psikologikoa edo unibertsitateko bizitza dira aurkeztutako 27 proiektuotako gaietako batzuk. Egileak gazteak dira –gehienak, Ikus-entzunezkoen adarretakoren bateko ikasleak–, eta aukera dute modu profesionalean produzituak izateko, Eiken – Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak sustatutako EikenBANK programaren barruan. Guztira 9 dokumental, 5 telesail, 2 lehiaketa, reality 1, 2 magazine eta 8 film labur daude, pantailan gauzatuak izan daitezen hautagai gisa. Erabakiaren berri ekainean emango da.
Martxoaren hasieran, Eiken – Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak bere proiekturik berritzaileena jarri zuen martxan: EikenBANK bazkidetutako enpresetatik diseinatutako ekintza da, zeinen helburu nagusia baita talentu ez-profesionala Euskadiko Ikus-entzunezkoen Sektoreko enpresekin harreman zuzenean jartzea, lankidetza horri esker produktu lehiakor berriak sor daitezen Euskadiko ikus-entzunezkoen esparrutik. Era berean, EikenBANKen helburua da sorkuntzarako talentua bertan gera dadin lortzea.
EikenBANKek proiektu bat hautatu eta sarituko du, aurkeztu diren 27 lanetatik. Proiektu hori programan parte hartzen duten ekoizpen-etxeetakoren batek edo batzuek garatuko dute profesionalki. Azken urrats gisa, proiektua EiTBn emitituko da. Era berean, programa honetatik beste lankidetza osagarri batzuk sortu ahal izango dira sorkuntzarako talentuaren eta Euskadiko ekoizpen-etxeen artean. Honakoak dira ekintza honetan inplikatutako enpresak: 3Koma, Baleuko, Canal Bizkaia, EiTB, Irusoin, Jarkatza, K2000, Orio Produkzioak eta Pausoka.
Jatorrizko 25 proiektuen egileak 34 gazte dira; %65 Bizkaikoak dira, %21 Gipuzkoakoak eta %15 Arabakoak. Aurkeztu direnen %75 ikasleak dira; horietatik, %65 unibertsitateko ikasketak egiten ari da, eta gainontzeko %35a Lanbide Heziketan dago. Formatuei dagokienez, lanik gehienak, %45, publiko guztiei daude zuzenduta; %37 gazteei daude zuzenduta, eta 5 proiektu baino ez dira helduentzat.
Programa hau www.eikenbank.com webgunearen bitartez artikulatzen da, eta lehenengo deialdi hau ikus-entzunezko produktuetarako proiektu, gidoi, maketa edo pilotuetara dago zuzenduta (telebistako saioak; esate baterako, telesailak, lehiaketak, magazinak edo realityak, animazioko produktuak, dokumentalak, multimedia edukiak…), baldin eta EikenBANK programaren barruan egituratutako formularioaren arabera aurkezten badira. Hori horrela, programaren arduradunek proiektuen originaltasuna eta bideragarritasun komertziala baloratuko dute, batez ere.
“Guretzat, ideiaz betetako gazte pilo hau mugiarazi izana eta 27 proiektu aurkeztea lortu izana sekulako arrakasta da, izan ere, gainera, proiektu horiek ondo planteatuta eta egituratuta daude”, esan zuen Eikenen zuzendari Itziar Menak.
Programan parte hartzen duen ekoizpen-etxeren batek edo gehiagok modu profesionalean garatuko du proiektu irabazlea, eta, gainera, 4.000 euroko saria izango du. Gainera, EikenBANKek ateak zabalik uzten ditu, aurkeztutako beste proiektu batzuek ere aukera izan dezaten modu profesionalean garatuak izateko, EikenBANK babesten duten produkzio-etxeek hala erabakitzen badute. Izan ere, proiektua bera baino gehiago, Programaren asmoa da proiektuen atzean dagoen talentu sortzailea antzematea.
Eiken – Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak sustatutako proiektuak babes instituzional handia dauka. Izan ere, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eta Kultura Sailaren bitartez, Eusko Jaurlaritzaren babesa lortu du, bai eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako Berrikuntza Sailen, SPRIren eta Bilboko Udalaren babesa ere. Izan ere, instituzioek modu positiboan baloratu dute elkarren lehian aritzen diren enpresak –Euskadiko Ikus-entzunezkoen Sektoreko garrantzitsuenak– proiektu batean elkartu izana, profesionala ez den talentuaren aldeko proiektu bat bultzatzeko.
EikenBANKek beste zenbait babes ere baditu: BBK (Gazte Lanbidean Fundazioaren bitartez), UPV/EHU, Mondragón Unibertsitatea eta Andoaingo Zinema eta Bideo Eskolarena (Escivi). Hain zuzen ere, parte-hartzaile gehienak zentro horietatik datoz.

Data:2008/05/08 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eikenek britaniar legebiltzarkideen bisita jaso du; “sormen industriaren” ekarpen kulturala eta ekonomikoa ezagutzera etorri dira.

Eiken – Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak britaniar legebiltzarkideen bisita jaso zuen, apirilaren 23an. Ordezkaritza ikertzen ari da globalizazioak Galesen, eta zehazkiago, Goi-Mailako Hezkuntzan duen eragina. Horretarako, ikus-entzunezko industriaren eta komunikabideen ekarpen ekonomikoa eta kulturala aztertu nahi dute, Euskadin eta Herrialde Katalanetan. Emaitzak Galeseko egoerarekin alderatuko dituzte.
Goizean, Ordezkaritzak bilerak egin zituen SPRI, Innobasque eta beste erakunde batzuekin. Ondoren, EiTBren Bilboko egoitzara joan ziren eta bertan Klusterrari eta batzordeetako jarduera nagusiei buruzko aurkezpena egin zitzaien. Aurkezpenean kide batzuek beren esperientziaren berri eman zuten, horien artean, Pausoka, 3koma, Expressive, Digitalak eta EiTB bera zeuden.
Ordezkaritzak interes handia erakutsi zuen sormen industriarekiko. Era berean,  Eikenek sorreratik martxan jarri dituen jarduerak eta proiektuak ezagutzeko jakinmina adierazi zuten legebiltzarkideek.

Data:2008/04/29 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eikenek Innobasqueren Sustapen eta Komunikazio lehen kontseiluan parte hartu zuen

Joan den apirilaren 16an, Innobasqueren Sustapen eta Komunikazio Kontseiluak lehen bilera egin zuen. Itziar Mena, Eiken – Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterreko Zuzendaria, kontseiluko idazkaria da.
Topaketa egin da Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Zuzendaritza Batzordeak lehenengo bilera egin eta hilbatera. Horregatik, hain zuzen ere, Kontseiluari Batzordean aztertutako gai nagusien berri eman zitzaion. Sustapen eta Komunikazio Kontseiluaren lehenengo bilera horretan, sei i-Taldeak martxan jartzeko plana zehaztu zen. Horren harira, Eikeneko zuzendariak Gizartean Hedatzeko eta Mobilizatzeko arloan parte hartuko du.
Besteak beste, ekimenak sustatzeko eta proposatutako programak eta proiektuak ongi bideratzeko helburuak finkatu dira. Halaber, komunikazio eta sustapen arloetan estrategiak bateratu nahi dira, gizartean eragin handia izateko eta Eraldaketa proiektuaren aldeko mobilizazio orokorra lortzeko .
Kontseiluaren hurrengo bilera ekainaren 19an egingo da; bertan, i-Taldeei buruzko aurre txostena eta Sustapen eta Komunikazio arloko Innosbasqueren 5 urtetarako plana aurkeztuko dira.

Data:2008/04/29 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Euskadiko animazioaren industriak mundu osoko profesionalen aurrean aurkeztu ziturn bere proiektuak, Animabasque-Business Nazioarteko I. Azokan.

                                                                

Eiken – Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak, Barton Filmsekin (Eikenen bazkidea) batera, Ikus-entzunezkoen Sektorearen barruan erreferentzia nazionala izatera heldu nahi duen Merkatua sustatu du.
Apirilaren 24an, Bilboko Euskalduna Jauregian, Animazioari buruzko Nazioarteko Lehenengo Azoka egin zen. Bertan, zinemaren edota marrazki bizidunen produkzioan ari diren Estatuko enpresa nagusiak egon ziren erakusketari gisa; horietatik hiru Euskadikoak izan ziren. Gainera, nazioartean ospe handia duten produkzio-etxe eta banaketa-enpresetako hainbat adituk eta profesionalek hartu zuten parte foroan; besteak beste, BBC-Children etxeko Chris Rosek edo Magma World irlandarreko Moe Honanek.

“AnimaBasque-Business” izenburupean, Eiken – Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak eta Barton Filmsek sustatutako nazioarteko azokak Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa izan du. Azken horren kasuan, babesa Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailak kudeatzen duen Bultzatu Programaren bitartez heldu da, eta beraren titular Izaskun Artetxe diputatuak aurkeztu zuen foroa, Eusko Jaurlaritzako Industria Saileko Plangintza eta Estrategia zuzendaria den Borja Belandiarekin eta EIKENeko presidente eta K2000ko zuzendaria den Ricardo Gonzálezekin batera.

Azokaren helburu nagusia profesional, produktore eta banatzaileen arteko kontaktu zuzena ahalbidetuko duen espazio bat sortzea da, proiekzio-saioen eta lan-mahaien bitartez koprodukzio edo banaketarako akordioak lortu ahal izateko. Modu horretan, goiz osoan zehar, Estatu osoko hamar bat enpresak beraien animazio-proiektuak –garapen fase desberdinetan daude– aurkeztu zizkieten nazioarteko animazioaren arloan punta-puntakoak diren konpainietako arduradunei: Futurikon (Frantzia), Maur Film (Txekiar Errepublika), Magma World (Irlanda) edo BBC (Erresuma Batua) izan ziren konpainia horietako batzuk.

Animazioko edukiak lantzen dituzten Euskadiko enpresen artean, honakoek aurkeztu zituzten proiektuak: Karbo Vantas Entertainment (Eikenen bazkidea), “Ivan de Aldenuri, el bosque de los thaurroks” lanarekin; Baleuko (Eikenen bazkidea), “Black to the moon” filmarekin; eta Silverspace, “Perpetuum Mobile” obrarekin. Baleukok eta Silverspacek izendapenak jaso zituzten Goya Sarien azken edizioko animazio arloko zenbait kategoriatan, eta, gainera, sari ugari lortu dituzte aurreko edizioetan. Izan ere, Euskadiko animazioak aintzatespen garrantzitsuak lortu ditu Espainiako eta nazioarteko lehiaketetan; besteak beste, Cartoon Forumen.

Hain zuzen ere, animazio arloko AnimaBasauri IV-Animabasque nazioarteko jaialdiarekin bat etorriz (egunotan ari zen egiten Basaurin), topaketa komertzial hau antolatu zen. Antolatzaileek espero dute bertan akordio, koprodukzio eta atzerriko banaketarako hitzarmenak sinatu ahal izango direla, modu horretan euren lanei irteera emateko.

Eikenek eta Barton Filmsek sustatutako ekimen hau Klusterraren estrategiaren barruan dago; estrategia horrek ekintza integratuak gauzatzeko xedea dauka, merkatu berrietara jotzeko eta euskal enpresak nazioartera zabaldu ahal izateko. Eikeneko arduradunek konfiantza daukate AnimaBasque-Businnes Estatuko animazioaren merkatu nagusi legez finkatuko dela eta urteroko hitzordua bihurtuko dela, ezagutza, teknologia eta lan-metodologiak trukatzeko, Euskadiko animazioaren ikus-entzunezkoen industriarentzat.
2006an, animazioa Euskadiko ikus-entzunezkoen negozioaren %3,9 izan zen, ohiko zinemaren %32,9ren aurrean. Hala ere, haziz doan industria da, eta Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra osatzen duten enpresen artean, horietako %13ren jarduera nagusia da.

Data:2008/04/24 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

“El Calendario del año” bezalako formatuek edo “Black to the moon” animazioko film luzeak lortutako arrakasta komertzialak Euskadiko enpresek garatutako edukien kalitatea egiaztatzen dute

                                                                

Cannesen telebistari buruzko munduko merkaturik handiena (MIPTV 08) ixtear dagoela, Eiken- Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak, zeinak sektoreko enpresen partaidetza bateratua bultzatu duen Basque Audiovisual markapean, balantze positiboa egin du Euskadiko ikus-entzunezkoek nazioartean egin duten agerraldi berri honi buruz, izan ere, Basque Audiovisual marka atzerriko merkatuetan sendotu ahal izatea ahalbidetu du.

3 Koma produkzio-etxearen “El Calendario del año” bezalako formatuek edo Baleukoren “Black to the moon” animazioko proiektuak lortutako arrakastak enpresek garatutako edukien kalitatea egiaztatzen dute. Bestetik, enpresak beraiek dira nazioarteko merkatuetako interes-gune nagusiak, hedapen baliabide eta kanalak asko ugaltzen ari diren une honetan. Baliabide eta kanal horiek, izan ere, ideia originalak eta eduki interesgarri eta kalitatekoek eskatzen dituzte batez ere.

“El calendario del año” ETB 2 katean ikusi ahal izan zen, eta 3 Koma produkzio-etxearen formatu originala da. Produkzio-etxe horrek beste formatu arrakastatsu batzuk ere sortu zituen, hala nola, “El coro de la cárcel”. Azken lan hori Italia eta Norvegian ari da ekoizten, eta, MIPTV azokaren edizio honetan, Hego Afrikari ere saldu zaio.

“El calendario del año” lanarekin, produkzio-etxeak Cannesko nazioarteko azokaren aukera aprobetxatu zuen, esklusibotasun akordioak ixteko Norvegia, Italia, Finlandia, Danimarka, Grezia, Suedia eta Australiarako. Era berean, Baleukok hainbat kontaktu egin ditu “Black to the moon” izeneko animazioko film luzearen banaketan aurrera egiteko, izan ere, dagoeneko bermatuta dauka produkzioa. “Euskadiko animazioa arrakasta handiak ari da lortzen nazioartean; ez dugu ahaztu behar hizkuntza unibertsala dela, eta, beraz, sektorea nazioartean hedatzen lagundu dezakeela”, adierazi zuen Eiken- Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterreko zuzendari Itziar Menak.

Sektoreko enpresa nagusietako hamar joan ziren Frantziara, MIPTV 2008 azokan parte hartzeko. Azoka astelehenean hasi zen eta gaur itxiko ditu ateak, datorren urtera arte. Ordezkaritza honakoek osatu zuten: 3Koma, Baleuko, EiTB, Expressive, Flying Apple, Jarkatza, K2000, Mediabost, Pausoka eta Vilaumediak. Enpresek informazio-gune propioa eta, erakusketari moduan, babes instituzionala izan dute Basque Audiovisualen bitartez; horrenbestez, kontaktu profesional interesgarriak egiteko aukera izan dute.


“Cannesen munduko alde guztietako 4.000 erosle inguru biltzen dira urtero, baina batez ere europarrak nabarmentzen dira (%68); ondoren, asiarrak eta iparramerikarrak datoz, %13rekin eta %12rekin, hurrenez hurren. Merkatu erraldoia da, zentzu horretan. Telebista arloko eskaria formatuetara eta animaziora bideratuta dago hein handi batean, eta, horretan, gure enpresek beren lekua aurkitu dute, izan ere, egiaztatu denez, eskaintzen dituzten produktuak eskari horretara egokitzen dira”, adierazi zuen Itziar Menak.

Eikenen helburua ikus-entzunezkoen sektorearekin erlazionatutako enpresa, erakunde eta organizazio ugariren presentzia ahalbidetzea zen. Horrela, euren produktuak erakutsi eta kontaktu interesgarriak egin ahal izango zituzten, eta, era berean, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Sektorearen irudia sendotu egingo zen, Cannesen espazio propio eta bereizia izanda. Zeregin horretan, Eikenek eta Basque Audiovisualeko enpresek Kultura Ministerioaren, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren, Bilboko Kultura Sailaren eta Donostia Film Comissionen laguntza izan dute; hori horrela, sektorearekiko sinergia garrantzitsuak sortu ahal izan dira.

Cannesera joan diren enpresek hitzaldi eta lan-topaketetan hartu dute parte beste herrialde batzuetako produkzio-etxe eta banaketa-enpresekin, hala nola, Frantzia, Erresuma Batua, Alemania eta Austriakoekin, eta horiek guztiak Euskadin egindako edukiez interesatu dira batez ere. “Zalantzarik gabe, azoka mota honetan egiten diren kontaktuak maila handikoak izaten dira gehienetan. Egon beharreko azoka da”, adierazi zuen Eikeneko zuzendariak.

Azokari esker, Euskadiko Ikus-entzunezkoen sektorea Sektorearen errealitatearekin jarri da harremanetan, eta, batez ere, heltzeko dagoenarekin. Merkatu honetan, formatuek, plataforma anitzeko edukiek eta telebista kontsumoaren erabilera berriek (TVIP, mugikorrak, etab.) bereganatzen dute interesa.

Azokan, 13.000 profesional baino gehiago, 4.000 erakusketari baino gehiago eta beste horrenbeste erosle biltzen da. Hori horrela, MIPTV munduko nahitaezko azoketako bat da, eta, beraz, Euskadiko enpresen nazioartekotzea bertara bideratu behar da, Ikus-entzunezkoen arloko edukiei, fikzioari, animazioari eta digitalizazioarekin zein teknologia berriekin zerikusia duten euskarri berriei dagokienez.

Data:2008/04/11 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Bilboko Euskalduna Jauregian, animazioari buruzko nazioarteko foroa izango da apirilaren 24an. Animazioko edukiak lantzen dituzten euskal enpresen artean, beraien sorkuntza-lanak aurkeztuko dituzte Irusoinek, KV Entertainment konpainiak (Eikeneko kideak) “Ivan de Aldenuri, el bosque de los thaurroks” proiektuarekin, edo Baleukok (Eikeneko kidea), “Black to the moon” izenekoarekin.
www.animabasauri.com

Animazioari buruzko nazioarteko foroa Euskadin egindako animazioak merkatu berrietara jotzeko aukera zabaltzeko asmoz egiten da. Hitzordu honetan Estatuko eta Estatutik kanpoko profesionalek eta enpresek hartuko dute parte. Hori horrela, antolakuntza 70 konpainia baino gehiagorekin jarri da harremanetan, eta, besteak beste, bertan egongo direla adierazi dute Futurikon eta Planet Nemo (Frantzia) enpresek, Cineanimadores txiletarrak edo Txekiar Errepublikako Maur Film konpainiak.

“AnimaBasque-Business” izenarekin, nazioarteko merkatu honek, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren (Lehendakaritzaren bitartez) eta Bizkaiko Foru Aldundiaren (foru erakundeko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailak kudeatutako Bultzatu programaren barruan) laguntza dauka.

Basauriko animazio jaialdiarekin bat eginez, eta Korea izanik herrialde gonbidatua, foro formatu gisa aurkeztutako animazioaren azoka hau antolatu da. Bertan, nazioarteko produkzio-etxeek eta banatzaileek hartuko dute parte, eta produkzioan dituzten edo banatzeko zain dauden proiektuak erakutsiko dituzte. Modu horretan, akordioak, koprodukzioak eta atzerrirako banaketak lor daitezke, lan horiei irtenbidea eman ahal izateko.

Azokak harreman zuzenerako espazio bat ahalbidetuko du, profesional, ekoizle eta banatzaileen arteko elkarrizketa eta topaketekin, lan-mahaien bitartez. Nazioarteko animazioan sona handia duten pertsonak ere egongo dira hitzordu honetan; besteak beste, Philipp Le Clerc zuzendari frantziarra.

Eikenek eta Barton Filmsek sustatutako ekimen hau Klusterraren estrategiaren barruan dago; estrategia horrek ekintza integratuak gauzatzeko xedea dauka, merkatu berrietara jotzeko eta euskal enpresak nazioartera zabaldu ahal izateko.

Eikeneko arduradunek konfiantza daukate AnimaBasque-Businnes Estatuko animazioaren merkatu nagusi legez finkatuko dela eta urteroko hitzordua bihurtuko dela, ezagutza, teknologia eta lan-metodologiak trukatzeko, Euskadiko animazioaren ikus-entzunezkoen industriarentzat.

Data:2008/03/26 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak 2007. urtearen erdialdera jarri zuen abian EikenLEX ataria (www.eikenlex.net). Web gune juridiko irekia eta kontsultatzeko erraza da, eta Ikus-entzunezkoen Sektoreari buruzko informazioa nahiz aholkularitza juridiko espezializatua eskaintzen ditu. Denbora horretan ehunka pertsonak jo dute web gunearen edukietara.

EikenLEX atariaren bitartez, edonork kontsulta ditzake indarreko araudiaren gaineko laburpen zehatza, Ikus-entzunezkoari eragiten dioten legegintzako nobedade berri eta interesgarrienak eta etengabeko bilakaera prozesuan dagoen sektore berri honi buruzko bestelako informazio interesgarriak.

Gainera, EikenLEXek eremu mugatu bat ere badauka, Klusterreko bazkideentzat bakarrik; bertan, bazkideek aholkularitza tekniko-juridiko arin eta berehalakoa jaso dezakete, ohiko jardunean aurkitzen dituzten arazoak konpontzeko. Klusterreko enpresei eskainitako zerbitzu hau doanekoa da kontsulta errazetarako, eta elkartearen hastapenetik planteatutako ekimen bat zen.

Klusterreko kideei balio erantsia daukan zerbitzua eskaintzeko helburuarekin sortutako zerbitzuak, gainera, prestakuntza espezializatua eskaintzen du, sektorearekin zerikusia duten lege-alderdien ikerketaren barruko proiektu eta jardueren garapenean lankidetza eskaintzen du, eta gai zehatzei buruzko aholkularitza juridikoa ematen du.

Data:2008/03/25 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Zuzendaritza-Batzordea lehen aldiz elkartu zen joan den martxoaren 13an. 454 euskal liderrek osatzen dituzte Innobasque-ren Aginte-Organoak. Itziar Mena, Eikeneko zuzendaria – Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra- Promozio eta Komunikazio Kontseiluaren idazkaritzan dago.

Innobasque-ren Zuzendaritza-Batzorde berria lehen aldiz martxoaren 13an elkartu zen, urtarrilaren 31an Aginte-Organoen hautaketa burutu eta gero. Pedro Luis Uriarte Innobasque-ko Presidenteak zuzenduta.
Zuzendaritza-Batzordean EAE-ko gizarte, enpresa, zientzia, teknologia eta erakunde esparruetako 40 pertsonalitatek parte hartzen dute. Aipatutako hauez gain, Batzordearen bileran parte hartu dute halaber, batetik Innobasque-ren Batzorde Eragiletako goi-karguek; Gizarte-Berrikuntza; Berrikuntza Teknologikoa; Enpresa-Eraldaketa; Berrikuntzaren Euskal Sistemaren Nazioartetzea; Ekintzailetza; Sustapen eta Komunikazioa; Gipuzkoa Berritzen eta Euskalit-eko arduradunek eta bestetik, Batzorde hauetako kide nabarmen diren beste batzuek.

Zuzendaritza Batzordearen lehenengo batzar honekin Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Gobernu organoen lana hasten da. Hurrengo asteetan zehar sei Batzordeak bilduko dira, beraien funtzioak eta proposamenak Batzordean akordatu zirelarik. Batzorde bakoitzak “i-Talde” deituriko lantaldeak osatuko dituzte. Hauetan sei Batzordeak integratzen dituzten buruzagiak egongo dira. “i-Talde”ak dagokion jarduera eremuetan dagoen aktibitatea monitorizatzeko arduradunak izango dira.

100 programa baino gehiago

Bizkaiko Teknologia Elkartegiko Auditorioan egin zen bilera eta bertan, Pedro Luis Uriartek eta Zuzendari Nagusia Jose Maria Villatek “2008-2008 berrikuntza-ildoak” izenburuko agiria aurkeztu zieten Batzordeko kideei; bertan jasotzen dira epe honetan Innobasque-k bultzatu eta garatuko dituen jarduera-ardatzak eta proiektuak, 100dik gora programatan gauzatuko direnak.

Horrez gain, Innobasque Proiektuaren gaur egungo egoera ere zehatz-mehatz aztertu zuten; une honetan 459 erakunde bazkide ditu Innobasque-k, urtarrilaren 31tik hona 54 elkartu direlarik. Abenduaren 31an 1.000 bazkidetik gora izateko helburua ezarri da. Ezarritako helburuak lehen urte honetan bete eta gero, Innobasque-k 7,5 milioi euroko aurrekontua izango du.

Bileran, bestalde, Zuzendaritza-Batzordeak arloetako Batzordetan sartuko diren 35 eskaera berri onetsi zituen, guztiak ere perfil eta maila gorienekoak, eta horrenbestez, urtarrilaren 31an aurkeztutako egitura sendotu eta indartu egin da. Horiekin, bada, 454 euskal liderrek osatzen dute Innobasque-ren Aginte-Organoen ehundura.

Bestetik, Batzordearen esku jarri zen ere “Berrikuntzaren Euskal Agentzia Birtualaren” proiektuan egin diren aurrerapausoen berri. Hain zuzen ere, Innobasque-ren lana aurrera eramateko erabiliko diren sei eraldaketa-palanketako bat da aipatu egitura hau, bertako eragile berritzaileak elkarlanean jarduteko sarea baita. Gaur egunera bitarte, 6 erakundek onartu dute beren helburuak Innobasque-renekin lerratzea Agentzia Birtualaren bidez. Horretarako burutu dira ondokoak: 3 integrazio-hitzarmen (Saretek, Ezagutzaren Klusterra eta Eurobulegoa), Federazio-akordio bat (Euskalit, Batzordearen bileran parte hartu duena) eta bi Aliantza Estrategiko (Ikerbasque eta Eusko Ikaskuntza). Datozen asteotan era desberdineko beste 20 hitzarmen gauzatuko dira, une honetan negoziazio-fasean daudenak. Proiektu honen helburua da urtea amaitzerako 100 erakunde izatea sare-lanean Agentzia Birtualaren baitan.

Horrez gain, bete eraldaketa-palanka baten garapenean ere lanean hasi da Innobasque: Berritzaileen Euskal Komunitatea sortzen, hain zuzen. Bertan 5.000 lagunetik gora elkartzea espero da, nork bere lanaren ekarpen boluntarioa egiteko, horrela Innobasque-ren sorrera-asmoari laguntzeko: Euskadi Erreferente nagusi izatea Berrikuntzan Europan.

Zuzendaritza-Batzordearen bileran aztergai izan zen “2008: Berrikuntza Urtea Euskadin” proiektuaren garapena.
Horren helburua da euskal gizarteak berrikuntzarekiko duen interesa eta sentiberatasuna areagotzea, eta era guztietako ekimenak sustatzea, bere presentzia ekonomia, gizarte, unibertsitate, zientzia eta teknologiaren eremu guztietan indartzeko.

Data:2008/03/17 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eikenek Euskadin profesional ez den talentua identifikatu eta bertan mantentzeko asmoa duen proiektu berritzailea martxan jarri du. Egitaraua hautagaiak www.eikenbank.com webgunearen bitartez aurkeztuko dituzten lanen aukeraketa baten inguruan egituratuko da.

Eiken – Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak bere proiekturik berritzaileena jarri du abian. Klusterraren kudeatzaileek eta bazkidetutako enpresek gogo handia izan dute proiektu hau martxan jartzeko, Elkartea duela lau urte sortu zenetik. EikenBANK bazkidetutako enpresetatik diseinatutako ekintza berritzailea da, zeinen helburu nagusia baita sortzaile gazteen talentu ez-profesionala Euskadiko Ikus-entzunezkoen Sektoreko enpresekin harreman zuzenean jartzea, lankidetza horri esker produktu lehiakor berriak sor daitezen Euskadiko ikus-entzunezkoen esparrutik. Era berean, EikenBANKen helburua da sorkuntzarako talentua Euskadin gera dadin lortzea.

Programa honetan, ikus-entzunezko proiektu originalen bat duten gazte sortzaileek har dezakete parte, baldin eta ez badaude edukien esparruko sektoreko enpresekin lanean edo lankidetzan, modu profesional eta jarraituan. Programaren oinarriak eta prozedura osoa webgune batean dago jasota, zeinen bitartez ekimen osoa artikulatuko baita (www.eikenbank.com).

EikenBANKek proiektu bat hautatu eta sarituko du, eta proiektu hori programan parte hartzen duten ekoizpen-etxeetakoren batek edo batzuek garatuko dute profesionalki. Azken urrats gisa, proiektua EiTBn emitituko da. Era berean, programa honetatik beste lankidetza osagarri batzuk sortu ahal izango dira sorkuntzarako talentuaren eta Euskadiko ekoizpen-etxeen artean. “Ikus-entzunezko produktu bat garatzeak oso ahalegin ekonomiko handia eskatzen du. Helburua da talentua edo sormena aurkitzea, eta daukan ideia hori egia bihurtzeko aukera ematea; gainera, bere produktua profesionalekin batera gainbegiratu ahal izango du. Proiektua bera baino, gehiago bilatzen dugu pertsona; izan ere, pertsona horiek Euskadiko ikus-entzunezkoen sektorearen barruan mantendu nahi ditugu”, azaldu zuen Eikenen zuzendaria den Itziar Menak.

Bideragarritasun komertziala
EikenBANK irekita dago ikus-entzunezko produktuetarako proiektu, gidoi, maketa edo pilotuetara (telebistako saioak; esate baterako, telesailak, lehiaketak, magazinak edo realityak, animazioko produktuak, dokumentalak, multimedia edukiak…), baldin eta EikenBANK programaren barruan egituratutako formularioaren arabera aurkezten badira. Hori horrela, programaren arduradunek proiektuen originaltasuna eta bideragarritasun komertziala baloratuko dute, batez ere.

Programan parte hartzen duen ekoizpen-etxeren batek edo gehiagok modu profesionalean garatuko du proiektu irabazlea, eta, gainera, 4.000 euroko saria izango du. Gainera, EikenBANKek zabalik uzten ditu ateak, aurkeztutako beste proiektu batzuek ere aukera izan dezaten modu profesionalean garatuak izateko, baldin eta ekimen honetan inplikatutako ekoizpen-etxeek hala erabakitzen badute. Hauek dira enpresa horiek: 3Koma, Baleuko, Bilbovision, Canal Bizkaia, EiTB, Irusoin, Jarkatza, K2000, Orio Produkzioak eta Pausoka.


Babes instituzionala
Eiken – Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak sustatutako proiektuak babes instituzional handia dauka. Izan ere, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eta Kultura Sailaren bitartez, Eusko Jaurlaritzaren babesa lortu du, bai eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako Berrikuntza Sailen, SPRIren eta Bilboko Udalaren babesa ere. Izan ere, instituzioek modu positiboan baloratu dute elkarren lehian aritzen diren enpresak –Euskadiko Ikus-entzunezkoen Sektoreko garrantzitsuenak– proiektu batean elkartu izana, profesionala ez den talentuaren aldeko proiektu bat bultzatzeko.

Gainera, EikenBANKek beste zenbait babes ere baditu: BBK (Gazte Lanbidean Fundazioaren bitartez), UPV/EHU, Mondragón Unibertsitatea eta Andoaingo Zinema eta Bideo Eskolarena (Escivi). Hori horrela, dagoeneko proiektua aurkeztu zaie Leioako UPV/EHUko Arte Ederretako eta Ikus-entzunezko Komunikazioko fakultateetako ikasle unibertsitarioei, bai eta Mondragón Unibertsitatean eta Escivin ikus-entzunezkoarekin lotutako karrerak egiten ari diren ikasleei ere.

Lanak aurkezteko epea otsail amaieran ireki zen, eta apirilaren 30era arte egongo da zabalik.

Data:2008/03/12 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Jarkatza Mediak (Eikeneko kidea) martxoak 4 asteartean Bilboko Kafe Antzokitik “Ino, ino, ino badator bombardino” antzerkia emitituko du, zuzeneko streaming-a erabiliz. Emisioa 10etan ikusi ahal izango da www.traveleuskadi.tv portalaren bitartez.

Jarkatza enpresa euskalduna, turismoan espezializatua dagoen Internet-eko lehenengo telebista garatzen ari da, TravelEuskadi. Web orrialde honek aisialdi eta kultur edukiak izango ditu ere bai. Interface oso konplexu eta espezifikoa behar duenez, momentu honetan froga fasean aurkitzen da, baina hurrengo apirilaren 8an martxan egongo da.

Antzerki honen zuzeneko emisioa aurrerapen oso garrantzitsua da enpresak epe laburreko helburuak lortzeko. Jarkatzak nazioarteko edukien merkatu handienetarikoa den MIPTV 08an parte hartuko du Basque Audiovisual ordezkaritzaren barruan eta bertan proiektu hau aurkeztuko du.

Data:2008/03/04 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eiken-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak konfirmatu du apirilaren 7tik 11ra bitartean ospatuko den munduko telebista merkaturik handiena den MIPTV 2008 azokan ere izango direla. Ekimenak Kultura Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren laguntza dauka.

                                                            

Euskal enpresak joan den urrian Cannesen izandako MIPCOM 2007 nazioarteko azokara Basque Audiovisual legez joan ondoren, Eiken-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak konfirmatu du munduko telebista merkaturik handiena den MIPTV 2008 azokan ere izango direla. Ekitaldia apirilaren 7tik 11ra bitartean izango da, Frantziako Cannes hirian. Era berean, urrian berriro izango dira MIPCOM 08 azokan. Bertan, Espainia izango da herrialde gonbidatua, eta, horrenbestez, ordezkaritzek zenbait pribilegio izango dituzte.

Eiken hasi da harremanak ezartzen eta aldez aurreko sustapen-lanak egiten, Euskal Ikus-entzunezkoen Sektorearen ahalik eta partaidetzarik handiena sustatzeko, Basque Audiovisual aterkiaren pean, Cannesen izango den MIPTV 08 azokan. Hori dela eta, ikus-entzunezkoekin erlazionatutako zenbait erakunderekin jarri da harremanetan, ekimenarekin kolaboratzera gonbidatzeko. Halaber, Klusterreko bazkide diren enpresei ere informazioa eman zaie, baina, hala ere, sektoreko enpresa guztiei ere jakinaraziko zaie, parte hartzeko interesa duten adieraz dezaten.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin lankidetzan, Eiken harremanetan jarri da ICEXekin, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Sektoreak azokan izango duen partaidetza pertsonalizatuaren eredua definitzeko. Klusterraren helburua da ikus-entzunezkoen sektorearekin erlazionatutako enpresa, erakunde eta organizazio ugariren presentzia ahalbidetzea MIPTV 2008 azokan. Horrela, euren produktuak erakutsi eta kontaktu interesgarriak egin ahal izango dituzte, eta, bide batez, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Sektorearen irudia sendotu, Cannesen espazio propio eta bereizia izanda.

Horrela, bada, urrian izandako baldintzak mantenduko dira, eta Basque Audiovisual gisa doazen enpresek, lehentasunezko toki batean, mahai-eremu bat izango dute beraientzat bakarrik. Horrek aukera emango die enpresei beren bilerak eta merkataritza-harremanak kudeatzeko.

Eikenek 2007. urtearen hasieran zeukan helburu estrategikoetako bat Kanpo Sustapenerako Urte Askotarako Plana finkatzea zen, eta, horretarako, marka unitario baten pean aurkeztu behar zen Sektorea. Hori horrela, Basque Audiovisual marka kanpoko merkatuetara bideratutako informazio-material eta ekintza guztietan ari da erabiltzen dagoeneko.

Eiken-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak mailing bat egin dio sektore osoari, ekimen honekin bat egin dezan. Izan ere, ez da soilik interesgarria enpresentzat, ezpada sektorearekin erlazionatuta dauden eta, zenbait ikuspegitatik, sektorearen sustapenaren eta hedapenaren alde lan egiten duten organismo eta erakunde guztientzat ere. “MIPCOM azokan egotea oso garrantzitsua izan zen, eta gure itxaropenak ondo baino hobeto bete ziren; hain zuzen ere, orain ilusioz beterik gaude MIPTV azokan egoteko, zalantzarik gabe nahitaezko hitzorduak dira eta”, azaldu zuen Itziar Menak, Eiken-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterreko zuzendariak, otsailaren 25ean Madrilen ICEXeko arduradunekin izandako bileraren ostean.

MIPTV azokak nazioarteko izaera dauka argi eta garbi. 100 herrialde baino gehiago bildu ziren 2007ko edizioan. Merkatuko bost egunek jarduera ugari eskaintzen dituzte: hitzaldiak, mintegiak, keynote-ak, koktelak, proiekzioak, prentsaurrekoak eta sari-banaketak. Egun horietan zehar, Frantziako hiria Europako ikus-entzunezkoen hiriburu bihurtzen da.

Datozen egunetan promozio-kanpaina bat jarriko da abian Internet bidez, eta aurkezpen-mailing bat egingo zaie mundu guztian ikus-entzunezkoen sektorearekin erlazionatuta dauden kontaktuei. Gainera, Basque Audiovisual proiektuari buruzko informazio guztia jasotzen duen web gune bat ere badago (www.basqueaudiovisual.com).

Data:2008/02/26 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Berrikuntzaren Euskal Agentziak –Innobasque- 2009rako helburuak eta Zuzendaritza Batzordearen eta Zuzendaritza Kontseiluen kideak aurkeztu zituen. Zuzendaritza Kontseiluen kideen artean Eiken, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra, aurkitzen da.

                                                              

 

Arlo ekonomiko, instituzional, politiko, unibertsitate, gizarte eta kulturalen ordezkari parte hartu zuten urtarrilaren 31an Euskalduna Jauregian egindako Innobasque proiektuaren aurkezpen publikoan. 2.000 lagunetik gora bildu ziren guztira, Berrikuntzaren Euskal Agentziaren helburuak, jarduera-lerroak eta aginte-organoak aurkeztu ziren saioan. Aginte-talde horiek, guztira, goi-mailako 417 pertsonalitate eta erakundek osatzen dituzte. Horien artean Eiken – Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra dago, bere zuzendaria den Itziar Menaz ordezkatuta.

Indar politikoak, enpresa-taldeak, gizarte-erakundeak, eragile kultural eta sozialek parte hartu zuten ekitaldian, Euskalduna Jauregia mukuru bete arte. Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta Udaletxe nagusiek ere goi-mailako ordezkaritzarekin parte hartu zuten ekitaldian.

Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak itxi zuen ekitaldia, eta berarekin izan ziren bere gobernuko sailburu ia guztiak. Ibarretxeren iritziz, “Innobasque, parte hartzea merezi duen herrialde-egitasmoa da”. Duela 25 urte Euskadik bere lehenbiziko eraldaketa ekonomikoa, “gure biziraupena mahai gainean jarri zuena” arrakasta osoz gainditu zuela gogoratu ondoren, Lehendakariak azpimarratu zuen “eraldaketa berri honen palanka balioetan oinarrituz berriztatzea dela”, eta Innobasque ezinbesteko tresna izango dela lan horretan.

Bere aldetik Innobasque-ko Presidenteak azpimarratu egin zuen aurkezpen-ekitaldian Agentziaren Proiektuak lortu duen babes soziala, gizarte zibilaren eta botere publikoen arteko kolaborazio-gaitasunaren isla dena, “botere publiko horien aliatu estrategikoak baikara”. Hain zuzen ere, Uriartek bere hitzaldian azpimarratu zituen gai nagusietarikoa lankidetza izan zen: “gure proiektu hau ekimen partekatua da, euskal gizarte osoarentzat pentsatua. Ekimen pribatua gara, babes publiko inteligentearekin. Gure helburua argia da: Euskadi Europa mailako erreferente nagusi bihurtu nahi dugu, eta horretarako lidergoa garatuko dugu, eraldaketa sakoneko prozesu honetan, 2030. urtera arte”

Beraien garrantziagatik aipatzeko modukoak dira 2008. urterako markatutako helburuak. Aurten “Berrikuntzaren Urtea Euskadin” izendatua, 2008 ekimen berritzaileak egitea eta Innobasquen gaur egun dauden 400 kideetatik 2000 baino gehiago izatea lortu nahi da. 2009. bukaeraraino planteatutako helburu handinahien artean bi helburu dira nabarmentzen direnak. 5000 pertsona baino gehiagoz osatutako Euskal Berritzaileen Elkartea eta sarean lan egingo duten 100 agente eraldatzaile publiko eta pribatuaz osatutako Berrikuntzaren Euskal Agentzia Birtuala.

Data:2008/02/11 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa