EiTB-k, Eikeneko kidea, euskal errealizadoreek eginiko film laburrak eskainiko ditu. Film labur hautatuak ETBn eta eitb.com-en eskainiko ditu Euskal Telebistak. Lanak 2010ko abenduaren 3a baino lehen bidali behar dira eta 60 minutu baino gutxiagoko iraupena izan beharko dute.
Ekimenak aurreko urteetan ere egin da eta EITBk beretzat gordeko du film laburrak erosteko eskubidea, horien kalitate tekniko eta artistikoaren arabera, eta baita beste formatu batzuetan eginikoak erosteko aukera ere.
Bidali beharrekoa ondoko hau da:
- Ikustaldirako DVDa.
- Fitxa teknikoa: iraupena, generoa, lehendabiziko kopiaren data, filmaketa formatoa, etab..
- Fitxa artistikoa: zuzendaria, argazki zuzendaria, musika, aktoreak.
Informazio gehiago
Data:2010/07/30 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Eikeneko kidea den Digitalak ekoiztetxeak 5 metro diametroko pantaila zirkularrean proiektatzen ari den bideoa sortu du, 360ºko bideoa eta 360ºko argazkiak uztartuz. Bideo hau, Galizian, Compostelako Santiagon egunotan ikusgai dagoen Peter Eisenman. A Cidade erakusketan ikus daiteke bideo ikusgarria. Udazkenean, Kulturaren Hiria osatzen duten eraikin guztiak zabaltzen direnean, erakusketa hau behin betikoa bilakatuko da, baina oraingoz, bisitariari hilabete batzu barru inguruan zer ikusiko duen ulertzen laguntzen dio.
Cidade da Cultura de Galicia fundazioa 1999an sortzen den Galiziako Xuntako ekimena da. Fundaciones de Interés Gallego-ren menpe dago eta bere helburua elkarreragin kulturalerako aproposa den gune multifuntzional eta bateratzailea sortzea da.
Digitalak-eko lantaldeak, Kulturaren Hiria grabatu du 360ºko kamararekin, eta horrez gain, argazkiak ere egin ditu formatu berean. Ondoren jasotako ikus-entzunezko material guztia nahastu da, 5 metro diametroko pantaila zirkular erraldoia egin da, eta 6 proiektoreren bitartez ari da eskaintzen orain ikuskizuna.
Data:2010/07/30 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Eikeneko kidea den Euskaltel Fundazioak antolatutako Euskal Encounter-aren 18. edizioa bukatu da jada, antolatzaileek positibotzat bakarrik jo dezaketen edizio berri honetan. Azken jardunaldia bereziki mamitsua izan zen, ekitaldi asko eta sari banaketarekin. Izan ere, aurten kategoria anitz izan dira lehian: diseinu, animazio, jokoak, bideo sormena, musika, software libre eta modding-a, besteak beste.
Ekitaldiko antolatzaileak pozik agertu dira balantzea egiterako orduan. Datuak ere horrela azaltzen dute arrakasta: Guztira, 15 herrialde ezberdinetatik etorritako 6.000 pertsona gora bildu dira eta ordenagailuak 4 milatik gora izan dira eta konexio abiadura 20 giga-koa.

Lehiaketetan, jokoetan eta tailerretan izandako parte-hartzea ere azpimarratzekoa da. Aurtengo nobedadeetariko batek, Opengune izeneko leku berezi berriak eta doanekoak ere jende asko erakarri du. Bertan, stand-ak, konferentziak eta Retromuseoa bezalako erakusketak egon dira eta hauek izan dira Euskal Encounter-ak 'heldutasuna' lortu duen 18.edizo honetako arrakastaren gako batzuk.
Zerikusia duen albistea
Data:2010/07/26 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Traineru Kluben Elkarteak denboraldia bukatu bitarte geratzen diren 12 estropadetan Eikeneko kidea den G-93 enpresa eibartarrak asmatutako bideo finish sistema erabiltzea erabaki du. Helburua lehiaketa gero eta hobea izatea da, eta San Miguel Ligak daukan parekotasuna aintzat hartuta, bideo finish sistema erabiltzea erabaki da. G-93 sistema honen hornitzailea izango da, hots, orainarte estropaden jarrapenerako GPS sistema hornitzen duena.
Sistema honen bitartez, helmugako marra eta estropadako denbora helmugan bertan kokatutako bideo seinale batean txertatzen da. Egun, estropadako denbora gailu elektroniko batek neurtutako denbora eta epaileen kronometrajea sinkronizatuz lortzen da, baina bideo seinalea helmuga gainean jarritako kamera baten bitartez.

Lortutako bideo irudi hori grabatu egiten da, eta grabatutako irudiaren berrikusketak traineru bakoitzaren denbora zehatza lortzea ahalbideratzen du. Bideo finish-ak bi ehuneneko zorroztasunarekin egiten du bere neurketa. Bideo finish-a erlojupekoan egin diren estropada guztietan erabili izan da orain arte, baina traineruen arteko parekotasuna ikusita, elkarteak sistema hori estropada guztietan erabiltzea deliberatu du.
Zerikusia duen albistea
Data:2010/07/23 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Hemezortzi urte jada. Heldutasuna lortzeko bidean aurkitzen da Eikeneko kidea den Euskaltel Fundazioak antolatzen duen Euskal Encounter-a. Ordenagailu zale eta profesionalen bilera zabal honetan, esperientziak elkarbanatu eta egun gutxi batzutan informatikarekin loturik dagoen edozer ekintzatan murgiltzeko asmoa da helburua.
Uztailaren 22tik 25era Barakaldoko BEC-en ospatuko den ekimen honek, 80. hamarkadaren azkenaldera izan zuen hasera mugimendu honek Europako iparraldean, hots, Norbegia, Danimarka eta Alemania bezalako herrietan. 2010.an estatuko partyrik zaharrena bere hemezortzigarren ediziora iritsiko da. Guztira 4.096 ordenagailu sarean, 5.700 parte hartzaile gora, 10 Gb-eko Internet konexioa eta 50.000 euro gorako sariak dira topaketa honetako kopuruetariko batzuk, zeintzuk ekintzaren izaria azaltzen dute.

Aurtengo edizio honetan, berritasuna OPENGUNE Azoka Informatikoa da. Gune honetara party-ko publikoa eta publiko orokorra joan ahal da. Sektore informatikoko enpresak bere produktuak aurkeztuko dituzte gune honetan, eta horrez gain, konferentziak egitarautuko dira eta gaur egungo informatika gaiei buruzko erakustaldiak eta tailerrak antolatuko dira.
Informazio gehiago
Data:2010/07/21 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Vilau-k, Eikeneko kidea, zabaldu berri den Barandiaran Museaoaren ikusentzunezko edukinen produkzioa eta definizio eta integrazio teknologikoaren arduraduna da. Vilauk museoko espazioa bere bi solairuetan hartu bai ditu ikuspuntu interaktibo eta esperientzial batetik, Barandiaranen Ataun jaiterria abiapuntu hartuz.
Bisitariari argiztutako argazki muntai batekin ematen zaio harrera. Honek, ibilaldia beheko solairutik hasten du, non Barandiaranen bizitza era hunkigarri batetan kontatzen da ikusentzunezko pieza bat proiektatuz. Alboko gelan, euskal antropologo ospetsuak idatzi zuen egunkaria dago eta baliotsua den dokumentuaren jatorrizko faksimil bat ere begiratu daiteke.
Museoaren beheko solairuan, Barandiaranen lanaren garrantzia erakusten eta komunikatzen da. Hau, ezagupidearen di atalean banatzen da: Aurrehistoria eta Etnografía. Lehenengoan, bisitariak, Ataungo antropologoak Euskal Herriko zientzia arkeologiko eta antopologikori egindako ekarkinaren mapa batekin elkarreragina dauka. Gune etnografikoan, ordea, euskal jakitunaren hausnarketa batzuk entzun daitezke, eta sekula erakutsi ez den dokumental bat ikusteko aukera ere ba dago. Barandiaranek berak gabatu zuen 1928. ean, Ataungo antropologoak askotan errepikatzen zuen gai batekin: 'praktika magikoak'.
Besteak beste, Vilauk Igartubeiti Euskal Baserria eta Lizarrustiko Parketxeko interpretazio zentruak jarri ditu abian. Gaur egun, Zegamako Aizkorri Aratatz Interpretazio Zentruaren zehaztapen eta betearazpenean murgilduta dabil.
Proiektua Kultura Ministeritzak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ataungo Udaletxeak eta Kutxak babestu dute.
Data:2010/07/05 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Datorren astelehenean, uztailak 5, Pausokak ekoitzi eta ETB 1-ek, biak Eikeneko kideak, emititzen duen 'Goenkale' telesailaren 3.000 atala ikusi ahal izango da gaueko hamarretatik aurrera. Horrez gain, urtemugarako propio Jabi Elortegik egin duen dokumentala ere emango da, non urte hauetan zehar telesailean parte hartu duten antzezleen adierazpenak batzen dira. Lehengo eta oraingo aktoreen lekukotasunak kateatuz 'Goenkale'ren 16 urteotako historia osatu du Elortegik. Beste proiektu batzuetan murgildu diren aktoreak: Gorka Otxoa, Barbara Goenaga, Miren Ibarguren, Alberto Berzal...; oraindik 'Goenkale'n dihardutenak: Iñigo Larrinaga, Ainhoa Aierbe, Joseba Usabiaga, Jose Kruz Gurrutxaga...; pertsonaia kutunak hezurmamitu dituztenak: Maite Bastos (Margari) eta Arantxa Gurmendi (Hortentsi); Perurena aita-semeak, Anabel Arraiza... Bakoitzak bere esperientzia gogoratu du, grabazioak nolakoak ziren, ikus-entzuleen artean izandako harrera, bitxikeriak...
Horrez gain, joan den ekainaren 28an, ETBko egoitzan telesailak ekitaldi batekin ospatu du 3.000 atala bete izana. 16 urteotan lanean aritutako aktore eta profesionalak Bilboko egoitzako Multibox aretoan bildu ziren une gogoangarria elkarrekin ospatzera. EITBren Bilboko egoitzan izan ziren, besteak beste, Ainhoa Aierbe, Aintzane Gamiz, Aitor Beltran, Ane Aseginolaza, Anuska Lasa, Arantxa Gurmendi, Asier Hormaza, Fede Badiola, Felix Arkarazo, Idoia Uranga, Ikerne Goikoetxea, Iñaki Beraetxe, Iñaki Perurena, Itziar Gomez, Itziar Ituño, Jon Gaubeka, Joseba Olagarai, Jox Berasategi, Joxe Cruz Gurrutxaga, Susana Soleto, Kepa Errasti, Kiko Jauregi, Loli Astoreka, Maite Arrese, Maite Bastos, Manex Rekarte, Manu Elizondo, Mikel Laskurain, Miren Gojenola, Naroa Agirre, Olatz Beobide, Reyes Moleres, Teresa Calo, Tessa Andonegi, Txema Regalado eta Zorion Egileor.
Telesail beteranoena
Euskal Telebistarentzat Pausokak ekoiztutako telesailak 1994ko urriaren 3an ekin zion bideari. Erronka handia izan zen ETBrentzat proiektu hau martxan jartzea, eguneroko fikziozko telesaila egitea hain zuzen ere. Drama, komedia eta intriga nahasketa da telesailaren arrakastaren giltzarrietako bat. Euskal aktore harrobi emankorra ere izan da 'Goenkale' telesaila. Urte hauetan guztietan 400dik gora aktorek hartu du parte bertan, eta gizarte eta kultur arloko pertsona ezagunak ere agertu dira tarteka: sukaldariak, kirolariak, telebista aurkezleak, musikariak, idazleak, bertsolariak...
2007an ATV Telebista Zientzien eta Arteen Akademiak, bere hamargarren urteurreneko galan, Bizitza Luzeenaren Sariarekin gailendu zuen 'Goenkale'. Telebistaren historiako fikziozko telesail luzeena eta hamarkada horretan Euskal Telebistako saiorik nabarmenena zela nabarmendu zuen ATVk. Halaber, 2003an Mañe i Flaquer Kazetaritza sariak emandako aipamen berezia lortu zuen Tarragonako Torredembarra herrian, kulturaren esparruan egindako lanagatik.
Data:2010/06/30 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Pausoka ekoiztetxeak, zein Eikeneko kidea den, 'El Impostor' ereduzko programa bat grabatu berria du. Programa berri honetan realitia, lehiaketa eta intriga, dosi handitan, nahasten dira. Formato honen helburua familia batetan zein den pertsonai tartekatua aurkitzea da. Lehiakideak asteburu batez familia batekin bizi izan beharko du euretariko nor den senidetartekoen artean faltsua jakiteko.
Programa, Mip Formats-eko (Cannes) azken edizioan aurkeztua izan zen, eta orain prouiektu honetan interesatua egon legokeen telebista kate baten bila dabil. Gainera, Pausokak, formato honen erakargarritasunaren jakitun, nazioarteko merkatuari begira bertsio esportagarri bat ekoitzi du.
Programaren funtzionamendua erreza da. Astero, programaren arduradunek, perstonai faltsu bat (emakumea zein gizona) jarriko dute sendi barnean eta euretariko bat bezala bizi izan beharko du. Lehiakidea zuhur ibili beharko dun eta kontutan izan bere inguruan gertatzen den guztia, personai faltsua nor den jakiteko programa irabazteko. Perstonai faltsuak aste betez bizi izan beharko du familiarekin bere papera ondo betetzeko eta bere benetazko izatekotasuna izkutatu beharko du. Elkarbizitzak diraun artean beharrezkoak diren koartadak prestatu beharko ditu bere interpretazioa sinesgarriagoa egiteko. Lehiakideak nor den pertsonai faltsua deskubritzen ba du txapeldun bihurtzen da; hautaketan ez badu igarten nor den, ordea, saria familia eta pertsonai faltsuaren artean banatuko dute.
Pausokaren formato berri honek astero emititzeko programa bat bezala burutua izan da, prime time ordutegian eta 50-60 minutuko iraupenarekin. Katearen beharrizanen arabera aurkezle bat ere egon daiteke edota plato bat gertatutako egoeren analisia egiteko.
Data:2010/06/28 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Oraintsu, Bizkaiko Parke Teknologikoan BTEK inauguratu da, zein Euskadiko teknologi interpretazio lehen zentrua da. Proiektu hau aitzindaria da Europan teknologien integrazio mailan eta Eikeneko kidea den 'Erabi Tecnología Audiovisual' enpresak garatu du. BTEK IPAD edo IPHONE batetik osorik kontrolatzen den eraikina izateagaitik nabarmentzen da. Horrela, munduko edonondik eta botoi bat sakatuz eraikina piztu daiteke eta bertan dagoen azpiegitura guztia baitere. BTEK hornikuntza aurrelaria da Europa mailan %100an integratua, automatizatu eta jasangarria, 3D-an egina eta baliabide guztiak bapateko kontrolpean dituelarik.
Eneko Elorriaga-ren hitzetan, zein 'Erabi'-ko proiektu zuzendaria den, “eraikineko azpiegitura guztiak (eragingailu kontrolatu eta monitorez kontrolatuak, ohizko argiztapena, LED argiztapena, bideo erreproduktoreak, ordenagailuak, plasma pantailak, soinu sistemak, girotzea...) interfaze bakar batetatik modu digitalean integratuak eta komunikatuak daude, zeinek automatizazio bereizgarri bat eskaintzen du. Adibidez, aipatutako interfaze honen bitartez eraikinean kokatuta dauden zelula fotoelektrikoek sortutako energia indarra kontrolatzen da, honela, eraikinaren kudeaketa hobeago bat ziurtatuz.
Interfazea standar eta lowcost da, eta baitere errazki ordezgarria, (IPAD, IPHONE, IPOD edo ANDROID-etik kudeatu daiteke) eta Eneko Elorriagak azpimarratzen duen modura, “aurretiaz iragartzen duen mantenimendu sistema bat ezarria dauka. Erabik azpiegitura hornitzen du eta ekipoen egoera zein den azaltzen du baitere, horrela gertatzen diren arazoak konpondu ditzakegu aurretiaz akatsa aurkituz eta bezeroen abisurik jaso gabe. Zerbitzu guzti hauek munduko edonondik egin daitezke 3G, Wifi edo Ethernet bidez”.
Proiektuaren garapena
Elhuyar Fundazioa BTEK-eko Museologi eta Museografi arduraduna da eta honek aurkeztutako proiektua aztertu eta gero, 'Erabi Tecnología Audiovisual'-ek eraikinaren ikerketa sakon eta zehatz bat egin zuen, ezaugarri tekniko eta zailtasunak aztertuz, integrazio konponbide egokiak aurkitzeko. Horretarako, plano bitartez eta 3D simulazio bitartez proposamen grafiko bat egin zuen. Proposamen hauek aprobatu eta gero injinari lanak garatu ziren sistema guztien integraziorako.
Proiektu honen bultzatzaileak Bizkaiko parke teknologikoa, Elhuyar Fundazioa, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa, SPRI eta Tecnalia dira. Horrez gain, BTEK-ek EHU, Merkataritza, Industria eta Turismo saila, Hezkuntza saila, Bizkaiko Foru Aldundia eta Ministerio de Educación y Ciencia-ren babesa ere ba dauka.
Data:2010/06/15 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Roberto Castón-en 'Los tontos y los estúpidos' gidoia, Bitart, Eikeneko kidea, eta Continental etxeak ekoiztua dago, eta 330 gidoien artean aukeratuetariko hamalau proiektuen zerrendan agertzen da. 'Paris Project 2010'-eko hautaketa batzordeak proiektu hau aukeratu du "bere kalitate literario bikainagaitik eta nazioarteko merkatuan koprodukziorako duen potentzialtasunagaitik". Horrela azaldu du Thibaut Bracq-ek, ekimen honetako arduradun nagusiak.
'Paris Project' garapen fasean dauden proiektuak ekoizteko plataforma bat da eta 'Paris Zinema Nazioarteko Zinemaldiaren' barne ospatzen da. Azken hau, Cannes izan ezik, Frantziako garrantzitsuena da.Uztailaren 5etik 7ra bitartean, bai Roberto Castón-ek (gidoilari eta zuzendaria) eta Fernando Díez-ek (ekoizlea) euren proposamena defendatu beharko dute Parisen ehundaka ekoizle, banatzaile eta salmenta ajenteen aurrean. Aipatutako partaide hauen gehiengoa frantseza izango da, baina beste europar herrialdeetakoak ere izango dira luzemetraia aurrera ateratzeko behar den finantzaketa lortzea helburu izango dutelarik.
Aipamen honekin frantsez publiko eta kritikak Castón-en zinearengan duen jokera baieztatzen da eta otsailaren 17an estreinatu zen 'Ander' filmea Frantzian oraindik ere zine batuzetan ikus daiteke. Nahiz eta Espainian estreinatu ez den, Holandan, Alemanian, Taiwanen arrakasta izan du eta irailean Italia, Belgika eta Suizako zinemetan ikusteko aukera izango dute. Dagoeneko, 100etik gorako zinemaldietan parte hartu du eta 23 sari jaso ditu.
'Los tontos y los estúpidos', Castón-en esatez, “hiribarruko pelikula trajikomikoa da. Zerbait ezberdina egin nahi izan dut, eta nahiz eta 'Ander' filmean agertzen diren gaiak aipatu (norbere buruaren onarpena, bakardadea, maitasunaren bilaketa eta familia) honetara urreratzeko modua guztiz ezberdina da". Luzemetrai honen filmaketa datorren udabarrian hasiko da Bilbon eta erabakitzear dagoen kostaldeko herri batetan. Josean Bengoetxea (Ander) protagonista bezala errepikatuko du eta besteak beste, Emma Suárez izango du kide.
Bestalde, gaur egun Castón Bilbon dago bere hurrengoko proiektuan lanean, hain zuzen ere 'Errudun sentitzen naiz / Me siento culpable' laburmetraia, Bitart-ek ekoiztua, baitere. “Istoria txiki bat da, oso sotila', dio zuzendariak, “protagonista bakoitzengan ezinezko maitasuna dela eta errudun sentimentua sortzen duen".
Data:2010/06/14 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Eikenen bazkide den Jarkatza enpresak zuzenean eskainiko du, Internet bidez, ekainaren 12 eta 13ko asteburuan Abadiñon egingo den II. Nazioarteko Quad Txapelketa Irekia. Jarkatzak erabilitako teknologiari esker, zeinahi internautak izango du ekimen hau zuzenean ikusteko aukera, eta gainera, telebistako beste emankizunek izan dezaketenaren pareko kalitatearekin.
Emankizunak ez du iragarki tarterik izango, eta lau orduko iraupena izango du. Hain zuzen, 16:00etan hasiko da, eta 20:00etan amaitu. Txapelketa ikusteko, www.traveleuskadi.tv web orrira sartu beharko da. Emankizunak narrazio espezializatua izango du, eta baita motorraren munduko adituek egindako adierazpenak ere.
6 kamerek grabatuko dute txapelketa, eta horrenbestez, aurreikusitako hiru lehiaketa modalitateen (quadtrial, quadcross eta buggie erakustaldia) ikuspegi guztiez gozatu ahal izango du ikus-entzuleak. Internet bidez igorritako seinaleak 16:9ko formatu panoramikoa izango du; tamaina, berriz, 512 x 288 eta 768 x 432koa izan daiteke. Konfigurazio estandarra eskainiko da, erabiltzaile guztiek arazorik gabe ikus dezaten emankizuna.
Data:2010/06/09 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren '80 egunean' filma A mailako bi zinemalditan hautatua izan da: Kanadan ospatzen den Montrealeko Zinemaldian eta Txekiako Errepublikan ospatzen den Karlovy Varyn. Azken hau A kategoriako zinemaldia da, soilik A mailako 11 zinemaldi daude munduan gaur egun, nahiz eta Montrealeko Zinemaldia izen haundiko zinemaldia izan eta industrian oso garrantzitsua.
Karlovy Varyko Zinemaldian 'Another View' sailerako hautatu dute Goenaga eta Garañoren lana, zein Irusoinek ekoiztuta eta Barton Filmsek banatua dago, biak Eikeneko kideak. Karlovi Varikoa A klaseko zinemaldi zaharrenetakoa da, eta datorren uztailaren 2tik 10era ospatuko da. Montrealgo Zinemaldia, abuztuaren 26tik irailaren 6ra ospatuko da, eta ekoizpen euskalduna 'Focus on World Cinema' atalean hartuko du parte.
Joan den maiatzaren 21an estreinatu zen '80 egunean', Euskal Herria, Madril eta Bartzelonan. Geroztik oso kritika onak jaso ditu hedabideen aldetik. Nahiz eta hasieran takilek ez duen uste bezain ondo funtzionatu, ahoz ahokoari esker pixkanaka gorantz egin dute. Bigarren asteburuko takilak %45 egin gora aurreko asteburuarekin alderatuta, normalean takiletako eboluzioa kontrakoa izaten da.
Azpimarratzekoa da Interneten zabaldu den kanpaina filmaren alde.Takilako emaitzak ikusita blogariak mobilizatu egin dira jendea zinema aretoetara joan dadin, eta sare sozialetan mugimendu bizi-bizia dago filmak sortatrazten dituen emozioen kontakizunarekin.
Data:2010/06/07 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
ETB-1eko 'Go!azen' musika telesailak telebista kate autonomikoetako umeentzako saio onenaren saria jaso du Telebistaren Arte eta Zientzien Akademiaren eskutik. Madrilgo Teatros del Canaleko Areto Berdean izango da ekitaldia eta bertan telebista guztietako profesional ezagunek hartu zuten parte. 'Go!azen' ETB-n emititzen da eta Pausokak ekoiztua dago, biak Eikeneko kideak. Telesaila publiko gazteari erakargarri egiten dion elementuengaitik nabarmendua izan da, zeintzuk musika eta dantza diren. Joera hau mundu guztian zehar gertatzen ari da musikalen fenomenoarekin.
Horrez gain, Telebisten Oskarrak esaten dieten 'Urrezko Larrosa' sarietan ere irabazle izateko aukera du telesail ospetsu honek. Argentina, Erresuma Batua edota Qatarrako beste zenbait saiorekin batera lehiatuko da, urteko haur saio onenaren saria.
Joselu Blanco ETBko Programazio zuendaria, Jabi Elortegi telesailaren zuzendaria, Itziar Zeberio produktore eragilea, Xabier Zabaleta gidoilaria eta Barbara Rivas eta Iñigo Aizpitarte aktoreak joan ziren sari banaketara. Basakabi udalekuko gazteen abenturak kontatzen ditu Jabi Elortegik zuzendutako telesailak. Musika, dantza eta gazteen bizipenak dira telesail arrakastatsuaren ardatzak.
Data:2010/06/02 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Vilauk, Eikeneko bazkideak, norako turistikoak kudeatzeko sistema, DMS izenez ezagutzen dena, ezartzeko proiektuan parte hartu du, Costa del Soleko Turismo Patronatuarekin batera. Sistema norako turistikoa hautatzeko esku hartzen duten fase guztiak jasotzeko diseinatua dago; izan ere, informazio turistiko guztia biltzen du, eta erreserbak egiteko nahiz zerbitzuak kontratatzeko aukera ematen du denbora errealean.
Vilauk turismo sektorerako irtenbide berritzaileak merkaturatzen ditu. DMS sistemaz gain, ikus-entzunezko sareko gidak edo webTBak eskaintzen ditu, besteak beste. Gaur egun, Philadelphiako Turismo Patronaturako ari da lana egiten Estatu Batuetan, Philadelphia TV telebista katea martxan jartzeko.
Vilauri esleitutako sistema horren bidez, norako turistikoak osorik kudeatu daitezke, eta sektore publikoko nahiz pribatuko eragile guztien arteko elkarlana sustatzen da. Horrela, baliabide turistikoen hornitzaileek parte hartzeko aukera izango dute, eta produktuak sustatzeko salmenta bide bat izango dute.
Gainera, sistema nazioartean ezartzen ari da, batez ere, Britainia Handiko merkatuan --Liverpool, Lancashire, Bath eta Brighton --, non “ezinbesteko” laguntza bihurtu den norako bati buruzko informazio turistikoa sustatzeko. Hain zuzen ere, Vilauk nabarmendu du hilero milioi bat librako balioko erreserbak kudeatzen dituztela eta atariak bi milioi bisitari bakar baino gehiago jasotzen dituela.
Kanal anitzeko plataformak –web mugikorra, kiosko elkarreragileak, telebista— bezeroak kudeatzeko sistema bat du, bulego turistikoen, ‘call center’-en edo interneten bidez informazioa eskatzen duten bisitarien datu guztiak biltzen dituena. Horrek guztiak segmentatutako kanpainak egitea errazten du hainbat tresna erabilita, hala nola posta elektronikoen zerrendak edo sareko buletinak.
Orain, enpresa Costa del Soleko web atari berriaren diseinu grafikoa eta garapen teknikoa egiten ari da, eta, bertan, ‘turismo gune ospetsu horren esentzia eta nortasuna islatuko du’.
Data:2010/05/21 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Gasteizko Sonora Estudioak, Eikeneko kidea, negozio arlo berri bat eratu du: SMS (Sonora Music Services). Musika grabatzeko zerbitzu osoa eskaintzea da helburua, eta batez ere, zinemaren, bideojokoen eta musikaren industriekin lotutako premiak estaltzea bilatzen du.
Sonora Estudioak, hain zuzen, zuzeneko soinuak grabatzeko, gela efektuak grabatzeko, soinuaren produkzio ondokoa egiteko eta bideoaren edizio lana egiteko zerbitzuak eskaintzen ditu. Era berean, zinemaren eta bideoaren ikus-entzunezko ekoizpenean ere badihardu. Orain, berriz, negozio arlo berri bat sortu du: SMS (Sonora Music Services). Bideojokoen eta diskoetxeetako ekoizleen industria ere arlo interesgarriak dira beretzat. Dagoeneko abian du arlo berri honetako lehenengo lana. Hain zuzen ere, Reader's Digest argitalpen estatubatuar ezagunaren musika zerbitzuen atalerako ari da lanean; izan ere, aurreko urtarrilean Cannesen egin zen Midem nazioarteko azokan jarri ziren harremanetan Gasteizko enpresa eta enpresa estatubatuarra.
Reader's Digestekin sinatutako kontratuaren oinarrian, 30 musikarik osatutako talde sinfonikoarekin zinemarako musika grabatzeko lana dago. Grabaketa lan hori, hain justu, maiatzaren 16an egingo da, Gasteizko Udal Kontserbatorioan. Sonora Estudioak bere bizkar hartu ditu proiektu horren ekoizpen fase guztiak. Era honetako proiektuak gauzatuta, ikus-entzunezkoen industriarako musika grabatzeko erreferente bilakatu nahi du Sonorak.
Data:2010/05/14 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Eikenen bazkide den Eibarko G93 enpresak estropada emankizunetarako sistema bat garatu du, GPSa eta 3Dko birsortze lan birtualak erabilita. Berez daukan kostu txikia da, hain zuzen, sistema honen abantaila nagusia; izan ere, gaur egungo emankizunekin alderatuta, gastuen %80 aurreztea dakar. Azken batean, gaur egun, helikopteroa eta katamaranean jarritako kamera finkoak erabili behar izaten baitira.
Hain justu, aurreko asteartean, maiatzak 11, egin zuten proba; Getariako uretan. ARCekin lankidetzan (estropaden “bigarren maila”), G93k 4 traineru profesional bildu zituen (Orio, Zumaia, Getaria eta Zarautz), eta emankizunetarako ekipo oso bat instalatu zuen. GPS seinaleen bitartez, kamerek errealizazio gunera bidali zituzten hartualdiak, helikopteroan errebotatzeko premiarik izan gabe. Hala, sistemak traineruen irudiak sortu zituen, argazki mapen hondoen gainean.
Sistema honi esker, gainera, arraunlarien aurpegiak ikusi ahal izango dira; nola helmugan, hala kanpoko ziabogetan. Era berean, mikro-kamerak erabiltzeko aukera ere ematen du, traineruetan bertan jarrita. Proba horretan, satelite bidezko emanaldia egin zen, 'streaming' sistemaren bitartez eta bi megako banda zabalerarekin. Horri esker, Internet bitartez zabaltzeko aukera ere bada.
Data:2010/05/14 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Joan den ostiral honetan, 'Goenkale' telesailak 3.000. atala grabatu zuen. Urtemuga berezia izaki, grabaketak hainbat berezitasun izan zituen: telesailaren jarraitzaileek 'streaming' bidez ikusteko aukera izan zuten estreinatu berri den webgunean. Telesail honen ekoizpenean eta emankizunean aspalditik dihardute ETBk eta Pausokak, Eikeneko kideak biak.
Goizeko 08:30ean hasi zen 3.000. atalaren grabazioaren emankizuna, telesaileko aktoreak Miramonera iritsi ziren unean. Grabazio egun baten gorabehera guztiak erakutsi nahi izan zituzten eta horrexegatik 14:45ak arte lan nola egiten den ikusteko aukera izan zen. Horretaz gain, telesaileko aktoreek Facebook eta Twitter bidez (#goenkale) egindako galderak erantzun dituzte goizean zehar.
Ostiral honetakoa abiapuntua besterik ez zen izan. Urtemugaren aitzakian, 16. denboraldia amaitu bitartean hainbat ekimen burutuko dira: apustu edo desafio bereziren bat, lehiaketak eta festa handi bat, ekainaren 29an, Bilboko egoitzako Multibox gelan, uztailaren 5ean emitituko den atalaren aurrestreinaldia izango dena.
Bestalde, webgune berria estreinatu du 'Goenkalek'. Besteak beste, telesailaren lehen atala zintzilikatu dute eta arrakasta handia izaten ari da. Lehiaketa bat ere topa daiteke web gune berrian: argazkian agertzen den telesaileko pertsonaia nor den asmatu behar da. Asmatzen duten guztien artean ekainaren 29an EITBren Bilboko egoitzan ospatuko den 3.000 atalaren aurre-estreinaldira gonbidapenak zozketatuko dituzte. Horrez gainera, web gunean astelehen eta asterteko 'Goenkaleko' atalak zuzen-zuzenean 'streaming' bidez ikusteko aukera eskaintzen du.
Drama, komedia eta intriga nahasketa da telesailaren arrakastaren giltzarrietako bat. Euskal aktore harrobi emankorra ere izan da 'Goenkale'a. Urte hauetan 400dik gora aktorek hartu du parte bertan, eta gizarte eta kultur arloko pertsona ezagunak ere agertu dira tarteka: sukaldariak, kirolariak, telebista aurkezleak, musikariak, idazleak, bertsolariak...
Data:2010/05/03 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Film luze hau, ABRA PRODek, Eikeneko kidea, ekoiztua izan da, 'Mundo Ficción'-ekin batera. Banaketaz berriz, 'Paramount Pictures Spain' arduratu da. 'La máquina de pintar nubes', Aitor Mazo eta Patxo Telleriaren lehendabiziko lana, Europako eta Estatu Batuetako jaialdietan parte hartzen jarraitzen du, 'Donostiako Nazioarteko Jaialdian' aurkeztu eta gero eta zinema-areto komertzialetatik igaro ondoren.
2009ko Abenduan, 'Cartagenako Zine Jaialdian' egon zen, non epaimahai gaztearen saria lortu zuen. 2010eko otsailean, 'Gazteizko Zinemastea v.2' egon zen eta martxoan berriz, Cardiffeko (Gales) 'Wow Film Jaialdian', Varsovian gauzatzen den 'Poloniako Espainiar Zinearen Astean' eta Frantzian, Nantesen egiten den 'Zine Espainiarraren Jaialdian'.
Aurreko astean, 'Chicagoko Latino Film Jaialdian' aritu zen, non oso harrera ona izan publikoaren aldetik. Gainera, maiatzean Italian ospatzen den 'Milano International Film Festivalerako' eta irailean ospatuko den 'London Spanish Film Festivalerako' izendatua izan da.
Data:2010/04/30 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
'El Idioma Imposible' luzemetraia, Irusoin ekoizle donostiarrak, Eikeneko kidea, Skapada Films eta Pato Filmsekin batera koproduzitua, ETB , Eikeneko kidea, eta Kataluniako Telebistaren partehartzearekin, apirilaren 17-24 bitartean gauzatutako Malagako Zinemaldiko Sekzio Ofizialean proiektatua izan da, arrakastarekin. Pelikula hau Barton Filmsek, Eikeneko kidea, banatuko du.
Rodrigo Rodero zuzendari berriak zuzendua, luzemetrai hau Francisco Casavellaren eleberrian oinarriturik dago, zeina 2008ko Nadal sariaren irabazlea izan zen.Gidoia berriz, Cannes-eko Nazioarteko Zinemaldiaren European film crossing bordersean hautatua egon zena, Michel Gaztanbide gidoilariari dagokio.
Istorioak, Bartzelonako txinatar auzoan bizi den Fernando izeneko mutil baten inguruan gertatzen da. Fernandok, anfetaminekin trafikatzen eta pertsonai oso bereziekin tratatuz ateratzen du bizimodua aurrera. Egun baten, Fernandok, Elsa izeneko nerabe goxo eta bizizale bat ezagutzen du, pasioz beteriko pertsonalitate autodestruktiboarekin eta nahi gabe, bere menpekotasunik handienean bihurtuko da. Elkarrekin, Bartzelona gaizto eta ilun batean bizirauten ahaleginduko dira.
Andrés Gertrudix eta Irene Escolar dira protagonista nagusiei bizia emango dietenak. Gainerako lan taldea, Karra Elejalde, Helena Miquel, Roger Pera, Toni Álamo, Isabel Ampudia, Toni Zenet, Pau Colera eta Natalia Mateok osatzen dute, besteak beste.
Data:2010/04/30 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Filadelfiako Turismo Patronatuak Eiken-en bazkide den Vilau enpresari eskaini dio Estatu Batuetako hiri hori Europako merkatuan (Espainiatik hasita) sustatzeko web-telebista bat lantzeko zeregina.
Filadelfia eta Turismoa telebista katea, beraz, bi komunikabideren arteko uztarketa da: telebistarena eta Internetena, hain zuzen. Hala, Internetek eskaintzen dituen aukerak baliatuta, hainbat katek osatutako programazioa eskainiko du. Gainera, kate honek askotariko edukiak izango ditu: gaikako erreportajeak, agenda, ibilbideak, ekimenak, etab.
Tresna honek baditu abantaila berezi batzuk: komunikazio eraginkortasuna, ikusleen arabera bereizitako komunikazioa, taldean parte hartzeko aukera eta kontsumoari buruzko estatistikak eskuratzeko modua, besteak beste. Bide beretik, kate honek, web-telebista erabilita, bozkatzeko eta kateko edukiei buruz duten iritzia emateko aukera emango die erabiltzaileei.
Vilauk baditu Turismoaren sektoreari begirako beste bi produktu osagarri: batetik, DMS, tokiko, eskualdeko eta nazioko toki turistikoekin lotutako baliabideen sustapenerako, hedapenerako eta kudeaketa osoturako kanal anitzeko zerbitzua; eta bestetik, How to go, helburu den publikoarentzat era pertsonalean eskaintzen den toki turistiko baten sustapena biltzen duen ikus-entzunezko gida bakarra.
Data:2010/04/26 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Joan den astelehenean, apirilaren 12an, laSextara itzuli zen ¡Qué vida más triste!, K 2000 enpresak –Eikeneko kidea– produzitutako telesaila. Hasieran “bideoblog” gisa sortutako produktuak oraingo hau laugarren denboraldia du, eta dagoeneko erabat finkatuta dago laSextako programazioan. Denboraldi berrian Basauriko mutil ospetsuenen jarraitzaileek adiskide berezi horien hainbat abentura ikusi ahal izango dituzte, hala nola Na’vis izaki (James Cameronen Avatar filmeko pertsonaiak) bilakatzen direnekoa.
QVMT telesailak gazteen arazoak lantzen ditu, garabi operadore den Borja protagonistaren bidez, eta hark familiarekin eta, bereziki, Joseba lagunarekin dituen harremanen bidez. Telesailaren lehen denboraldia orain ia bi urte eman zuten lehen aldiz telebistan; lehenago, Interneten egon zen ikusgai, lau urtez, eta bertan lortutako arrakastak eta jarraitzaile leialek eman zioten telebistan hasteko aukera.
Telesailak bere oinarriei leial iraun badie ere (produkzio soila, aktore protagonista amateurrak, eguneroko gaiei buruzko komedia…), azken urtean bilakatu egin da eta zenbait berrikuntza izan ditu, hala nola kanpoaldean grabatutako eszenak, filmen parodiak eta pertsona ospetsuen agerraldiak.
Quevidamástriste.com 2005ean sortu zuen Rubén Ontiverosek eta erabateko fenomenoa izan zen sarean. Bloga, eguneroko pertsonala, bideoblog bilakatu zuen, eta Espainian parekorik ez zuen proposamen hark bi milioi bisitaritik gora izan zituen. 2009an, telesail nazional onenaren saria jaso zuen El País egunkariko EP3 gehigarriaren irakurleen eskutik. K 2000 produkzio-etxea arduratzen da laSextarako egiten duten telebista bertsioaz.
Data:2010/04/16 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Signo Digital enpresaren –EIKENeko bazkidea– "Tener el corazón en el lugar equivocado" film laburra Malagako Zinemaldian parte hartzeko aukeratu dute. 17 minutu bakarrik iraun arren, Josu Venero zuzendariaren lanak dokumentalen sailean parte hartuko du, antolatzaileek balio dokumentala kontuan hartu baitute, metrajearen gainetik.
"Tener el corazón en el lugar equivocado" lanak ibilbide arrakastatsua izan du: Zinebin parte hartu zuen, Goya sarietarako lehen hautaketan aukeratua izan zen, eta, orain, apirilaren 17tik 24ra Malagan egingo den zinemaldiko sail ofizialean izango da. Josu Venero zuzendariak, Signo Digital – Art Frame konpainiako arduradun ere badenak, esperientzia handia du dokumentalen eremuan, 25 lan baino gehiago zuzendu baititu.
Film laburra Malagako Zinemaldiaren lehen egunean emango dute. Lanak José Antonio Sistiaga gipuzkoar artistaren sormen prozesua erakusten du. Sistiagak pelikulak margotzen ditu, fotogramaz fotograma, oihalak izango balira bezala, eta film labur honi esker, ikusleek artistaren lana ezagutu dezakete. Dokumentala 2009an egin zuten; 35 mm-tan grabatu zuten, Ziburuko, Donostiako eta Parisko zenbait tokitan. Musika Wim Mertens belgikar musikagilearena da.
Data:2010/03/29 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Apirilaren 8an (osteguna), Madrilgo Círculo de Bellas Artes-eko Cine Estudio-n, Idem (EIKENen bazkidea) eta Cedecom ekoizpen-etxeek ekoitzitako “Las Catedrales del Vino” dokumentalaren lehen estreinaldia egingo da. Eterio Ortega Santillanak zuzendu du dokumentala eta Canal Sur eta ETBren (Eikeneko kidea) laguntza izan du.
"Las Catedrales del Vino" sormen handiko lan bat da, tradizio handiko bi eskualdetako ardogintza, Errioxa eta Xerez, protagonisten bidez erakusten duena. Hamabi pertsonak barren-barrenetik bizi duten jarduera baten berri ematen dute dokumentalean zehar.
Aurkezpena eguerdiko 12:00etan egingo da, eta Eterio Ortega Santillana zuzendaria izango da ekitaldian. Proiekzioa amaitzean, dokumentalean agertzen diren ardotegietako ardoen dasta egiteko aukera izango dute ikusleek.
Data:2010/03/29 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Europako Multimedia Foroak eta GAIAk (EAEko Elektronika, Informatika eta Telekomunikazioaren klusterra) Bikaintasunaren Europako Ziurtagiria eman diote Gizer.net enpresari, Eikeneko kidea. Ziurtagiria jasotzeko ekitaldia Hannoverko (Alemania) CeBIT azokan egin zen, eta Europako 33 enpresa saritu zituzten bertan.
2003az geroztik, Bikaintasunaren Europako Ziurtagiria ematen zaie teknologia berrien eremuan produktu eta zerbitzu berritzaileak sortzen dituzten enpresei: Webrunner 2.0 eta ACCE aplikazioak, Gizer.net-en kasuan.
Webrunner 2.0 berriaren bitartez, marka, produktu eta nortasunen jarraipena egin daiteke Interneten, eta askoz denbora gutxiago erabiltzen da bilaketan, web 2.0 ingurune osoa integratzen duelako tresna bakarrean, albisteak, blogak, foroak eta ingurune sozialak barne. Gainera, lanak errazten ditu zaintza teknologiko edo press clipping digitalean, denbora errealean.
Enpresa batentzat beharrezkoa da jakitea zer esaten den Interneten berari eta bere produktuei buruz, eta Webrunner 2.0 baliabide egokia da horretarako. Quor 2.0 enpresarekin elkarlanean sortutako tresna bat da (online ospeari lotutako ikerkuntzan eta kudeaketan diharduen enpresa).
Bestetik, ACCE ikus-entzunezkoen munduan eta hainbat ingurunetan interaktibitatea lantzen duen tresna multzo bat da. Baliabide honen bidez, besteak beste, ikus-entzunezko erabilerraz eta eleanitzak sar daitezke Web ingurunean eta hezkuntzan. Adibidez, irakasleek ariketa interaktiboak egin ditzakete bideoekin edo audioekin ikasgelan, eta ikasleek formatu honetan ere entrega ditzakete beren lanak eta ariketak, ohiko jarduerak gaur egungo 2.0 eskola berrian.
ACCE teknologiaren bidez, erabilerraztasun elementuak (azpitituluak, audiodeskripzioa eta zeinuen hizkuntza) eransten dizkie erraz edozein erabiltzailek bere bideoei.
Gizer.net Bizkaiko enpresa bat da, eta erabilera orokorreko soluzio eta zerbitzu teknologikoak eskaintzen dizkio gizarteari. 5 urtetik gorako eskarmentuarekin enpresentzako Web inguruneen garapenean, proiektu ugari lantzen ditu ere beste hainbat alorretan: multimedia, hezkuntza, erabilerraztasuna eta ikus-entzunezkoak.
Data:2010/03/12 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Pásalo, K 2000-k ekoiztutako ETB2ko arratsaldeetako magazinea, ostiral honetan amaituko da (otsailaren 12), sei urteko ibilbide arrakastatsuaren ondoren. Ez alferrik, sharea %18koa izan da batez beste.
Iñaki Lopez eta Adela Gonzalezek aurkeztu duten magazinea 2004ko maiatzaren 3an eman zen lehen aldiz, eta herritarrei gehien interesatzen zaizkien gaiak aurkeztu eta eguneroko albisteak ikuspegi guztietatik aztertzea izan du eginkizun.
Arri Granados eta Iñaki Urdanpilleta arduratu dira zuzendaritzaz eta ekoizpen exekutiboaz, eta kalean hizpide direnak era entretenigarri batean lantzea izan da saioaren arrakastaren zioa. Era guztietako gaiak landu dira, bakar bati ere uko egin gabe, gaurkotasunari eta jendearen kezkei lotuak: gai politikoak, gizarte alorrekoak, ekonomikoak, kulturarekin eta kirolarekin zerikusia dutenak… entretenimendu hutsezkoak ahaztu gabe.
Pásalo, Euskal Herrian ez ezik, munduan barrena ere ibili da berri bila, hainbat herrialde eta hiritan: New Orleans, Florida, Los Angeles, Paris, Belgika, Niger, Maroko eta Kosovon, besteak beste. Asmoa berbera izan da beti: gertakizuna izan den lekura hurbildu eta albistea bertatik ematea.
Guztira 1418 saio izan dira, 3500 ordu zuzenean, 80 laguntzaile baino gehiago, 8000 erreportaje, 3000 zuzeneko konexio… Euskadiko profesional talde sendoenari esker, hamar urtez jarraian ETB2ko arratsaldeak ekoizteko kapaz izan den taldearen ahaleginari esker.
Data:2010/02/12 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Pilotalekuetako polemika amaitzear dago Eibarko G93 enpresari esker (EIKENeko bazkidea). Hainbat astez probak egin ondoren, G93k sortutako “Belatz begi” prototipoak emaitza onak izan ditu. Tresna hau dagoeneko erabiltzen da ATP zirkuituko txapelketa nagusietan, eta Eibarko enpresak eginiko lanari esker, pilotari, epaile eta ikusleek momentoan jakingo dute pilotak joko eremuaren barnean edo kanpoan bote egin duen.
G93 enpresaren asmoa azken proba bat egitea da, behin betikoa, txapelketatik kanpoko partida batean, tresnak %100ean funtzionatzen duela egiaztatzeko. Hortik aurrera, prest egongo da sistema pilotaleku garrantzitsuenetan instalatzeko, eta pilotak non egiten duen punpa jakin ahal izango da zehatz-mehatz, 3 milimetroko errakuntza tartearekin.
G93ko kudeatzaile Juan Carlos San Romanen esanetan, sistema erabiltzeko moduan egon daiteke 2010eko martxorako. Horrela, mementoan aztertuko ditu tanto zalantzatsuak, tenis txapelketetan egin ohi den moduan, eta emaitza berehala ikusiko dute bai pilotalekuan dauden pertsonek bai telebista ikusleek, partida zuzenean erretransmititzen denean.
Sistemaren funztionamendua hurrengoa da: sistemaren kamerek joko eremua mugatzen dituzten lerroak zaintzen dituzte (falta, luze eta bereziki, zabalera). Pilotaren ibilbidea atzeman ondoren, G93k Vicomtech enpresarekin (EIKENeko bazkidea) elkarlanean sortutako informatika programak irudiak aztertu eta sekuentzia birtual bat osatzen du.
Hasieran baliabide hau ikusleentzat erabiliko bada ere, asmoa epaileentzako tresna bihurtzea da, tenisean gertatu den bezala, pilotalekuetan ohikoa den polemika amaitzeko.
Data:2010/01/29 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Sant Cugat del Vallés (Bartzelona) hiriak Aldea DOC proiektu dokumental parte-hartzailea (telefono mugikorrekin grabatua) hautatu du, A digitally enabled accessible ecoCity kategorian, Living Labs Global Showcase Awards sarien barnean. Proiektua Úbiqak, Eikeneko kidea, egin du, Cacereseko Udalarentzat.
Living Labs Global irabazi asmorik gabeko Kopenageko elkarte bat da (Danimarka), hirietako zerbitzu eta mugikortasunean berrikuntza bultzatzeko helburua duena, gaur egungo hiriek garraioan, osasun arloan, iraunkortasunean, gizarte zerbitzuetan eta turismoan dituzten erronkei aurre egiteko.
Showcase Awards sarien bidez, hainbat herrialdetako bederatzi hirik gizartearen arazo nagusiei heltzen dieten esperientzia teknologikoak hautatzen dituzte.
Living Labs Global Showcase sarien irabazleek hiri hauetan jarriko dituzte proban beren proposamenak, eta hornitzaile berritzaileek aukera izango dute merkatu berrietara iristeko.
Data:2010/01/25 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Lee Daniels zuzendariaren PRECIOUS filmak Taldeko Aktore Emakume Onenaren Saria irabazi du, Mo'Niquek eginiko lan bikainagatik, eta sari gabe gelditu dira beraz Penelope Cruz ('Nine'), Vera Farmiga ('Up in the air'), Anna Kendrick ('Up in the air') eta Julianne Moore ('A single man'). Mo'niquek Maryren rola jokatzen du, emakume krudel eta gaiztoa, Precious alabari abusu iraingarriak eragiten dizkiona.
PRECIOUS otsailaren 5ean estreinatuko da gure zinema aretoetan, Filmax eta ipar gune zinematografikoan Barton Films, Eikeneko kidea, ekoizpen etxeen eskutik. Dagoeneko sari eta nominazio ugari jaso dituen filmak Claireece “Precious” Jones gaztearen historia kontatzen du, 16 urteko neska lodi eta analfabetoa, aitak haurdun utzi duena eta bigarren seme-alabaren zain dagoena.
Data:2010/01/25 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
"El juego vasco de la pelota" dokumentala ICOM Museoen Nazioarteko Kontseiluaren AVICOM Sarien finalisten artean dago. Sari hauen helburua teknologia berriak museoetara eta ondare eta kultura erakundeetara eramaten dituzten lanak saritzea da, eta otsailean banatuko dira, Turinen.
K 2000k, Eikeneko kidea, ekoitzitako ikus-entzunezko hau gaur egun Bilboko Euskal Museoan ikus daitekeen eta laster AEBetara eramango den erakusketa baten parte da. Lan honen bidez, Euskal Herriko kirol honen beste ikuspegi bat eskaini nahi digute Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe errealizadoreek, eta Kepa Junkeraren soinu banda iradokitzailea izan dute lagungarri horretarako.
Data:2010/01/25 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Ez Dok Amairu taldearen sorrera eta ibilbidea jasotzen dituen Zai Zoi Bele dokumentalak eskaintzen du ETB-1ek igandero. Oriok, Eikeneko kidea, ekoiztutako ikus-entzunezkoak sei atal ditu eta 21:25ean izango da ikusgai, Amets Arzallus bertsolari eta kazetariak aurkeztuta.
1960ko hamarkada erdialdean euskal kantagintzak izugarrizko iraultza bizi izan zuen: Ez Dok Amairu taldearen sorrera. Gaur egun hain ezagunak ditugun Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Xabier Lete, Lurdes Iriondo, Julen Lekuona, Joxean Artze edota Joxe Anjel Irigarai, garai hartan azaldu ziren Euskal Herriko plazan, batzuk kantak sortu eta abesten, besteak txalaparta jotzen edo olerkiak idazten. 40 urte paseak dira honezkero hastapen haietatik, eta dokumental sorta honen asmoa garai hura ezagutzera ematea izan da, belaunaldi berriek jakin dezaten zeintzuk diren, nola eta zergatik hasi ziren eta, batez ere, zer ekarpen egin dioten euskal kulturari.
Lau urte jardun du Orio Produkzioak ekoiztetxeak Eriz Zapirain zuzendariaren ardurapean dokumental sorta honetan lanean. Bidaia moduan planteatu da dokumental sorta: bidaia fisikoa eta bidaia denboran zehar. Eta bidaia egiteko gidari gisa Amets Arzallus bertsolari eta kazetaria aritu da. Ez Dok Amairuren historian garrantzitsuak izan ziren makina bat leku ezagutuko dugu bere bitartez, sei egun iraungo dituen bidaian, egun bakoitzeko atal bana.
Data:2009/12/30 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Abenduaren 23an estreinatuko da NIKO ETA IZARRETAKO BIDEA. Animaziozko film honek, Niko orein txikiaren abenturak kontatzen ditu. Gabonetako Europar ipuinetan oinarruta dago.
Filmax-en filme bat da eta BARTON FILMSek, Eikeneko kidea, banatuko du euskarazko bertsioa. NIKO eta IZARRETAKO BIDEA, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Erreneriako zineetan egongo da ikusgai datorren abenduaren 23tik aurrera.
Niko txikia, Aita Noelen gurdiko elur-orein baten semea da. Nikok bere indar guztiarekin desiatzen du hegan egitea, aita ezagutzeko. Horregatik bere bila joatea erabaki du. Abentura honetan bidai lagun izango ditu Julius urtxintxa hegalaria eta Wilma erbinude lotsagabea, Aita Noelen mendietaraino gidatuko dituena. Baina bidean ere egitasmo beldurgarri bat burutzeko nahia duen otso-talde batekin egingo dute topo. Otsoek, Aita Noel eta elur-orein guztiak jan nahi dituzte eta Gabonak betirako desagertarazi. Nikok bere aorea erakutsi beharko du otsoen planak aurrera ez jarraitzkeo eta bere amtetsa betezeko.
Informazio gehiago: www.bartonfilms.com
Data:2009/12/18 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Abenduan estreinatuko dute Cuatron Pausokak (Eikeneko bazkidea) eta Plural Entertainment-ek ekoitxitako umorearen aldeko erronka berria, "Vaya Tropa". Javier García de Vicuñak zuzenduko duen saio berriak Arturo Valls izango du gidari.
Egunerokotasuna umore inteligente eta urratzailearen ikuspegitik eta espainiar gizartearen parodia izango dira umorezko saio berri honen muina. Horrela, Cuatrok kalitatezko entretenimenduaren alde egiten jarraituko du; horixe baita kate horren ezaugarri nagusietako bat.
Oraingoan 2003. urteaz geroztik ETBn arrakastaz ematen ari den “Vaya Semanita” saioa sortu zuen Pausokaren ukitua duen proiektu berri honi ekingo dio, Arturo Valls aurkezle gisa jarrita. Horrez gain, saioak Fernando Tejero eta Kira Mirón aktoreen lankidetza izango du.
Javier García de Vicuñak, “Vaya Semanita”-ren arduradunak, zuzenduko duen saio berria egunerokotasunari lotuta egongo da erabat. Hori bai ikuspegi garratza eta umore inteligente bezain urratzailea erabiliko dute. Eguneroko egoerak nahastu egingo dira telebistako eta gaurkotasuneko pertsonaia ezagunei eginiko parodiekin.
García de Vicuñak bere gain hartu du proiektu hau “Vaya semanita” saioak izandako arrakastaren bermeaz; izan ere, bere zuzendaritzapean Ondas (2006), ATV (2004 eta 2007) sariak jaso ditu.
Data:2009/12/11 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Jarkatzak, Eikeneko kidea, banda zabaleko Internet erabili ahal izateko irtenbide orokorra abiarazi du; irtenbide horri esker, Espainiako edozein tokitatik Internetera konektatzeko aukera izango da, telefono azpiegiturak izan ala ez, zerbitzua noranzko bikoa izango baita ASTRA eta Hispasat sateliteen bidez. Zerbitzuak DVB-RCS plataforma irekia du oinarri, beraz, hainbat fabrikatzaileren bateragarritasuna bermatuta dago.
Sareak ehundik gora LMDS banagune ditu euskarri; 15.000 kilometro zuntz optiko ditu, baita kapazitate handiko ATM garraio sarea eta IP zerbitzuen sare aurreratua ere. Irtenbide horri esker, banda zabalera segundoko 128 kb-etik 3 Mb-era pasatuko da goranzko loturan, ia berehala eta ekipoan inolako aldaketarik egin gabe; horrek kalitate handiko streamingak egiteko aukera eskainiko du.
IP gaineko unitate higikorrak egokiak dira edozein motatako komunikazio zerbitzuak eskaintzeko edonon, eta ezin hobeak dira zuzeneko programazioan gertaerak eta ikus-entzunezko ekarpenak emateko.
Teknologia digitalak bateratzearen ondorioz, ikus-entzunezko zerbitzu tradizionalen eta banda zabaleko zerbitzu berrien arteko mugak gero eta lausoagoak dira. Zerbitzu anitzeko sareek aukera eskaintzen dute ahots, datu eta bideo irtenbideak IP teknologian oinarritutako sare bakar batean biltzeko.
Data:2009/12/11 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Arkaitz Basterrak zuzendutako eta Sonora Estudiosek, Eikeneko kidea, ekoiztutako “Life and Film. The Labyrinthine Biographies of Vojtech Jasny” filmak irabazi du urriaren 27tik azaroaren 7ra bitartean izan den II. Jaengo Zinema Dokumentalaren Jaialdia.
Emilio Gutierrez Caba aktoreak, Pablo Garcia Casadok (Andaluziako Filmotekako zuzendaria), Mabel Lozano zuzendari eta aktoreak, Sigfrid Monleon zuzendariak, Julio Olivares eta Juan Antonio Vigar zinema kritikoek, Edurne Ormazabalek eta Maria Luisa Perezek (Andaluziako Ikus-entzunezko kontseiluko kontseilaria) osaturiko epaimahaiak “Life and film” pelikularen aldeko hautua egin zuten. Jaialdiaren bigarren edizioan, 63 luzemetrai hautatzen zuten Sail Ofizialaren saria irabazteko.
Arkaitz Basterrak iragan irailaren 2an estreinatu zuen “Life and Film (The Laberynthine Biographies of Vojtech Jasny)” filma Montrealgo Zinema Jaialdiko munduko dokumentalen sailean. Aste batzuk geroago, Donostiako Zinemaldian proiektatu zen Zinemira sailaren baitan.
Data:2009/11/30 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Cacereseko “V Congreso de Creatividad e Innovación, Ciudades Creativas en la Sociedad de la Imaginación” biltzarra zela-eta (azaroaren 11tik 14ra), Úbiqak (Eikenen bazkidea) gymkana mugikorra antolatu zuen Udalarentzat. Jarduera berritzaile horrek gazteen parte-hartzea zuen helburu, eta horregatik, telefono mugikorren bidezko grabaketak oinarri zituzten hainbat proba proposatu zituen.
“La Gymkana Móvil Cáceres, mapeado de creatividad urbana” ekimena, Cacereseko zenbait institututako ikasleei zuzendua, parte-hartzea sustatzeko proiektu gisa antolatu zuten, eta beharrezkoa zen telefono mugikorrak erabiltzea probak gainditzeko. Xedea hiriaren sormenaren mapa osatzea zen.
Guztira, ehun bat ikaslek hartu zuten parte ekimenean, 16 ibilbidetan barrena. Grabatutako 50 elkarrizketa, 200 argazki eta sormen erakustaldi bikaina izan ziren emaitza. Bideo guztiak eta jardueraren materiala web orri honetan daude ikusgai: www.gymkanamovilcaceres.com.
Cacereskoa ez zen izan hiritarren parte-hartzea gailu mugikorren bidez sustatzeko euskal enpresak antolatutako lehen egitasmoa; izan ere, orain urtebete, Úbiqak "Aldea DOC, crónicas de Aldea Moret" dokumentala aurkeztu zuen, hura ere Caceresen. Dokumentala Caceresko auzune horretako biztanleek grabatu zuten telefono mugikorrak erabilita.
Data:2009/11/30 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Bi enpresek hitzarmena egin dute helmuga turistikoak kudeatzeko DMS sistema, e-turismoaren merkatu anglosaxoian nagusi dena, merkaturatzeko.
Vilau enpresa, Eikeneko kidea, aditua da komunikazio elkarreragileko irtenbideak ezartzen, eta hura arduratuko da produktu arrakastatsu hori Espainiako eta Latinoamerikako helmuga turistikoen kudeatzaileen merkatuan sartzeaz.
DMSa kanal anitzeko zerbitzua da, eta tokiko, eskualdeko eta nazioko Helmuga Turistikoen baliabideak kudeatzen eta sustatzen ditu, erabiltzaileak kontuan hartuta. Helmugari buruzko informazioa eskaintzen du, baita erreserbak denbora errealean egiteko eta beste kudeaketa tresna batzuk erabiltzeko aukera ere, eta bereziki gogoan hartzen du baliabide turistikoen hornitzaileentzako laguntza.
Gaur egun, Erresuma Batuko helmuga turistikoen %60k erabiltzen dute DMS plataforma, eta ezarri zenetik etekinen ratio ikusgarriak izan ditu, erreserbei esker lortutako irabaziei, Internet bidezko erreserben gorakadari, web gunearen bisitari kopuruari eta abarri dagokienez.
Turistaren arreta lortzea gero eta zailagoa den merkatuan lehiakorra izatea ahalbidetzen du tresna horrek. Multimedia edukia Interneten, mugikorretan, Telebista Digital Elkarreragilean eta gune elkarreragileetan kudeatzeko aukera eskaintzen du, eta kontuan hartzen du oporrak erreserbatzea emozioek bultzatutako erabakia dela, hau da, helmugak bidaiaria erakartzeko eta liluratzeko gai izan behar duela.
XXI. mendeko turistak berezitasuna nahi du. DMSari esker, leku bateko ondare historikoak, baliabide naturalek, jarduera kulturalek eta, azken finean, baliabide turistiko guztiek ingurune paregabea sortzen dute, eta modu dotorean jakinarazten diote bisitariari halakorik ez duela aurkituko beste inon.
Data:2009/11/25 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Dragoi ehiztaria filma grabatzen hasi dira egunotan Donostian. Larunbateko, urriak 24, grabazioa zuzenean ikusi ahal izango da eitb.com atarian.
Patxi Barco zuzendariaren bigarren film luzea da eta Euskadin eta Kuban grabatuko dute. Itziar Ituño eta Asier Hormaza dira protagonistak, besteak beste. Barton Filmsek (Eikeneko kidea) Euskaraz eta gaztelaniaz banatuko du Espainian.
Zurriola Groupen ekoizpen bat da eta ETBren (Eikeneko kidea) laguntza jaso du. Angel Amigoren (gaztelainaz) eta Aizpea Goenagaren (euskaraz) gidoia da.
Gorkaren papera du Asier Hormazak. ETA politiko militarraren taldekidea izan da horren autodisoluziora arte. Bere iraganari egin behar dio aurre bere seme txikiaren etengabeko galderak direla eta. 80eko hamarkadan Etamerikan izan zen borrokan parte hartu zuen.
Data:2009/10/23 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Pausoka (Eikeneko bazkidea) eta Plural Entertainment Cuatroren umorearen aldeko erronka berria amaitzen ari dira. Javier García de Vicuñak zuzenduko duen saio berriak Arturo Valls izango du gidari.
Egunerokotasuna umore inteligente eta urratzailearen ikuspegitik eta espainiar gizartearen parodia izango dira umorezko saio berri honen muina. Horrela, Cuatrok kalitatezko entretenimenduaren alde egiten jarraituko du; horixe baita kate horren ezaugarri nagusietako bat.
Oraingoan 2003. urteaz geroztik ETBn arrakastaz ematen ari den “Vaya Semanita” saioa sortu zuen Pausokaren ukitua duen proiektu berri honi ekingo dio, Arturo Valls aurkezle gisa jarrita. Horrez gain, saioak Fernando Tejero eta Kira Mirón aktoreen lankidetza izango du.
Javier García de Vicuñak, “Vaya Semanita”-ren arduradunak, zuzenduko duen saio berria egunerokotasunari lotuta egongo da erabat. Hori bai ikuspegi garratza eta umore inteligente bezain urratzailea erabiliko dute. Eguneroko egoerak nahastu egingo dira telebistako eta gaurkotasuneko pertsonaia ezagunei eginiko parodiekin.
García de Vicuñak bere gain hartu du proiektu hau “Vaya semanita” saioak izandako arrakastaren bermeaz; izan ere, bere zuzendaritzapean Ondas (2006), ATV (2004 eta 2007) sariak jaso ditu.
Data:2009/10/20 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Elhuyar Fundazioak, Eikeneko kidea, ekoizten duen "Teknopolis" saioak zientzia dibulgatzeko Europako telebista-saiorik onenaren saria jaso zuen urriaren 14an, Europako Zientzia Fundazioak antolatu duen Europako 2009ko Media Sariak sariketaren barruan. Hain zuzen ere, Jonhson & Jonhson popular science TV Award izeneko saria jaso zuen. Sari-banaketa Hannoverren (Alemania) ospatu zen, eta saria jasotzera Maider Egües zuzendari eta aurkezlea, Itziar Nogeras Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia eta Beñar Kortabarria erredaktorea joan ziren.
ETBko programa, Eikeneko kidea, zientzia dibulgatzeko Europako telebista-saiorik onena dela erabaki zuen epaimahaia honako pertsona hauek osatu dute: Derek Nelson, AlphaGalileo Fundazioko negozio-zuzendaria, BBCko produktore ohia eta ESAko (Europako Espazio Agentzia) aholkularia; Carl Johan Sundberg, Euroscience erakundeko presidenteordea eta Euroscience Open Forum-en sortzaileetako bat; Philippe Bijvoet, VRT The Flemish Radio and Television Network-ekoa; Frederik Wittock, Europako Johnson & Johnson Farmazia Ikerketa Zentrokoa; eta Barbara Gallavotti, italiar telebistako kazetaria.
Data:2009/10/15 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
K 2000, Abra Prod, Bitart, Pausoka eta Barton Films enpresak Donostiako Zinemaldian dira egunotan aurtengo euskal film onenak erakusten.
Fermin Muguruzak zuzendu duen “Checkpoint rock” dokumentala, K 2000 produktorak ekoitzia eta Barton Films etxeak banatua (Eikeneko bazkideak), Donostiako Zinemaldiaren 57. edizioko Zinemira - Euskal Zinemaren Panorama sail berrian egongo da. Irailaren 25ean (ostirala) ikusi ahal izango da, arratsaldeko 17:00etan, PRINCIPE 10 aretoan, eta irailaren 26an (larunbata), arratsaldeko 20:30ean, PRINCIPE 9 aretoan.
Zinemaldiaren aurreko edizioetan, Euskal Zinemaren Egunak film bakoitzaren proiekzio bakarra eskaintzen zuen. Ekimen hori zabaldu eta sail berri bihurtu da aurtengo edizioan, eta urteko lanik onenen lagin interesgarri bat eskainiko du.
Sail berean, Aitor Mazok eta Patxo Telleriak beren lehen luzemetraia estrenatuko dute: “La máquina de pintar nubes”. Gidoilari-lanetan ere aritu dira. Filma Abra Prod (Eikeneko bazkidea) eta Mundo Ficción etxeek ekoitzi dute, eta irailaren 24an (osteguna) proiektatuko da, gaueko 22:30ean, PRINCIPE 9 aretoan, eta irailaren 25ean (ostirala), arratsaldeko 20:30ean, ANTIGUO BERRI 6 aretoan.
“Ander” homosexualitatea gaitzat hartuz euskaraz egin den lehen luzemetraia da, eta EiTBk eta Bitart enpresak (Eikeneko bazkideak) parte hartu dute. Irailaren 25ean (ostirala) proiektatuko da, arratsaldeko 20:45ean, ANTIGUO BERRI 2 aretoan.
Amaitzeko, “Zorion Perfektua” luzemetraia Zabaltegiko “Zuzendari Berriak” sail ofizialean lehiatuko da. Anjel Lertxundi idazlearen izen bereko eleberrian oinarritutako filma Pausokak (Eikeneko bazkidea) ekoitzi du, EiTBren (Eikeneko bazkidea) laguntzarekin. Barton Films (Eikeneko bazkidea) arduratuko da banaketaz.
Anne Igartiburu da filmeko aktore protagonista, eta irailaren 25ean (ostirala) ikusi ahal izango da, arratsaldeko 19:00etan, KURSAAL 2 aretoan, eta gaueko 9:30ean, PRINCIPAL aretoan. Larunbatean, 26an, beste bi emanaldi izango dira: eguerdiko 12:00etan, KURSAAL 2 aretoan, eta gaueko 23:15ean, PRINCIPE 7 aretoan.
Data:2009/09/23 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Arte garaikidearen ikonoetako baten artea ikusgai dago Bilboko Foru Liburutegian, paperaren gainean eginiko 42 estudioren bidez. Vilau enpresak landutako erakusketan jenioak Gernika sortzeko izan zuen bilakaera guztia biltzen da.
Erakusketa faksimile edizio osotua da, 1990. urtean zenbatutako eta argitaratutako 750 ale jasotzen dituena. Obra ikusgarri hau, Bizkaiko Foru Aldundiarena dena, argitaratutako obra guztien artetik 8. zenbakiarekin dago erregistratuta eta Malagako artistak marraztutako jatorrizko zirriborroen erreprodukzio leiala egiten du.
Vilauk Pablo Picassoren bestelako erakusketa garatu nahi izan du, gainerakoekin zerikusia ez duena. Horren adibide garbia dugu Gernikaren errepresentazio interaktiboa. Bisitariak, pantaila baten bidez, koadroaren errepresentazio batera sartzeko eta modu interaktiboan jarduteko aukera izango du, taldeka nahiz bakarka. Aplikazioan klikatuta, ikusleak oihalean agertzen diren pertsonaia guztiei buruzko informazioa lortzen du hiru hizkuntzetan (zezena, zaldia, ama haurrarekin,...).
Picassoren obra bezala, erakusketa berrikuntzaren adibide garbia dugu. Izan ere, Vilauko lan taldeak ikerketa lan nabarmena egin du, teknika eta adierazpen gune berriak erabiliz obrak erakusteko.
“Gernika, prozesutik obrara” erakusketan sei monolitok artistaren biografia biltzen dute, hala nola bere aro piktorikoak, oihalaren sorrerari dagokion testuinguru historikoa, egileak jasotako enkarguaren jatorria, obraren sorrera eta koadro ospetsuaren deskribapen zehatza.
Erakusketa doan bisitatu ahal izango da Bizkaiko Foru Liburutegian (Diputazio kalea 7- Bilbo), urrira arte.
Data:2009/09/04 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Hemen klikatu sustatzeko film laburra ikusteko: http://www.idem4.com/roland
Idem-ek (Eikeneko bazkidea), Nafarroako ITP, Aragoiko Modélica eta Frantziako Smac enpresekin batera, historia berregiten duten eszenak filmatuko ditu, “La Chanson de Roland” poema epiko ospetsuari buruzko film dokumental baterako Nafarroako hainbat lekutan, irailaren 13a arte. Proiektu honetan Canal Historiak parte hartzen du eta Media programaren laguntza jasotzen du.
510.000 euroko aurrekontua duen proiektu honetan ikerketa arkeologikoa egingo da, Karlomagnoren gudarostearen aurkako erasoa non izan zen argitzeko; izan ere, teoria batek Hechon (Huesca) kokatzen du, eta beste batek, ordea, Orreagan (Nafarroan).
Olivier van der Zee holandarraren zuzendaritzapean, "778 - La Chanson de Roland" film-dokumentalak aldi berean garatuko ditu fantasiaz eta mitoez beteriko herri-poema epikoa eta 778. urtean benetan izandako gertaera historikoak; hau da, Karlomagnoren bidaldia Zaragoza hartzeko –porrot egin zuena- eta itzuleran, Pirinioak zeharkatzen ari zela, gudarosteari eginiko erasoa, “Orreagako Gudua” gisa ezagutzen dena.
2010eko udaberrian filma lehen aldiz ematea espero dute eta ETB, France-3, Aragon TV eta estatuko nahiz nazioarteko beste kate batzuetan ikusi ahal izango da. Egitasmoan Erdi Aroan aditu diren historialari ezagun askok parte hartuko dute, hala nola Alessandro Barbero-k, Armando Besga-k eta Philippe Senac-ek. Horrez gain, historialari militarra den Jean-Marie Dambier Almiranteordeak eta Manuel Martín Bueno, Agustín Azkarate eta Mercedes Unzu arkeologoek parte hartuko dute.
Punta-puntako berregitea
Dokumentalak historia berregiteko hainbat eszena izango ditu antzezleekin, narrazioa erakargarriagoa izateko eta bisualki aberasteko. Grabazio horiek Nafarroan egingo dira historia antzezpenetako zenbait espezialistaren laguntzaz, hala nola Ulfhednar taldeko alemaniarrak eta ingelesak (www.ulfhednar.org) eta Clan del Cuervo taldearen espainiarrak (www.clandelcuervo.com).
Data:2009/09/04 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
TVEk 3Komak (Eikeneko bazkidea) ekoitzitako doku-realityaren beste denboraldi bati hasiera emango dio, irailaren 21etik aurrera. Formatuak nazioarteko sari ugari jaso ditu, eta Norvegian eta Italian ekoitzi dute.
Hauxe da 3Komak TVErentzat eginiko “El coro de la cárcel” saioaren hirugarren emanaldia. Euskal enpresak sortutako formatua ekoitzi dute, halaber, Norvegian (TvNorge 2007) eta Italian (MTV Italia 2008). Horrez gain, sari eta aintzatespen ugari jaso ditu.
Telebistako saioa da, baina batez ere, bizikidetzaren eta hobetzearen adibidea dugu, presondegi batean bizi direnen arazo eta zailtasunen testuinguruan kokatzen dena.
Oraingoan, saioa Dueñasko (Palentzia) La Moraleja presondegira joan da, eta, beraz, berriro ere abesbatza mistoa sortzearen aldeko erronka egingo dute, iaz Mulasko (Leon) Masilla kartzelan egin zuten bezalaxe. Kokaleku berria eta kantu irakasle bera, hau da, Xavier Torras.
Aurten “El coro de la cárcel” saioan Loquillo, Pitingo, Andy & Lucas bikotea edo Los Chichos bezalako artistak ikusiko ditugu.
Data:2009/09/04 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Hemen sakatu K 2000-k (Eikeneko kideak) grabatuko dituen bideoak ikusteko (Uztailaren 23tik aurrera, 19:00tik aurrera).
Uztailaren 23tik 26ra Barakaldoko BEC-en izango da Euskal Encounter-a, ordenagailu zale eta profesionalen bilera zabala, non esperientziak elkarbanatu eta egun gutxi batzutan informatikarekin loturik dagoen edozer ekintzatan murgiltzeko asmoa baitute. Euskal Encounter-a, besteak beste, Euskaltelek (Eikeneko kidea) antolatzen du.
80. hamarkadaren azkenaldera izan zuen hasera mugimendu honek Europako iparraldean, hots, Norbegia, Danimarka eta Alemania bezalako herrietan. 2009.an estatuko partyrik zaharrena bere hamazazpigarren ediziora iritsiko da.
Datu batzuk:
-4.096 ordenagailu baino gehiago sarean konektatuta.
- 5.700 partehartzailetik gora.
- 10 Gb/s-ko Internet konexioa.
- Bilbao Exhibition Centre-ko 35.000 metro karratu baino gehiago erabiliak.
- 50.000 eurotik gora saritan.
- 4 egun etengabean.
Data:2009/07/22 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Hemen klikatu entzierroak 360ºtan ikusteko
Digitalakek, Eikeneko kidea, aurrerapausu bat eman du Sanferminetako entzierroak erakusteko moduan. Egunero kamara asko daude ibilbidean, baina horiek guztiek eskaintzen diguten ikuspegiaren oso bestelakoa eskaintzen du Digitalakek: Entzierroa 360ºtan.
Goizero, kamara esferikoa ibilbidearen toki ezberdin batean jartzen da. Eta entzierroaren zati hori grabatzen da ikuspegi guztietatik eta aldi berean. Jasotako materiala, internet bidez ikusi dezake nahi duen orok. Baina zer ikusiko duen, erabiltzaileak berak erabakiko du. Hau da, bideo esferikoa eskaintzen zaio, entzierroaren barruan kokatuko da erabiltzailea, eta saguarekin, nora begiratu nahi duen aukeratuko du, irudian gora, behera, edo aldeetara mugituz.
Aste osoan zehar hartuko dira entzierroen irudiak, ibilbidearen gune ezberdinetatik. Egunero izango da egunari dagokion zatia ikusteko aukera, eta piskanaka, entzierro oso bat lortuko dugu. Festak amaitutakoan txoko guztiak izango dira ikuslearen eskura. Eta entzierroetan gertatzen diren hainbat xehetasun deskubritzeko aukera izango du, berak erabakiko baitu, bere begiekin ikusiko balu bezala, nora nahi duen begiratu.
Sanferminetako bideo esferikoak, 360ºko bideoak digitalak.com helbidean dituzue ikusgai.
Data:2009/07/08 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Azpeitiko Jesusen Bihotzaren Esklaben Komentuan hasiko dira filmatzen ekainaren 22an "Izarren Argia", Mikel Rueda Sasieta gidoigile eta zuzendariaren lehen film luzea. Baleukok (Eikeneko bazkidea) ekoitzi, eta Barton Fimlsek (Eikeneko bazkidea) banatuko duen film honek Eusko Jaurlaritzaren eta EiTBren laguntza jaso du. Gorostilanda prentsa arduraduna izango da pelikula filmatzen den bitartean.
Filmaketan ikus-entzunezko arloan diharduten berrogeita hamar langile inguruk parte hartuko dute eta abuztuaren 1a arte Oiartzun eta Hondarribiko hainbat gunetan ibiliko dira. Egitasmoan Gonzalo Berridi izango da argazki zuzendaria, Peio Villalva arte zuzendaria eta musika, berriz, Jose Ramon Gutierrezek jarriko du.
Gipuzkoan filmatuko den zinema egitasmo garrantzitsu hau Axun eta Maite filmatzen amaitu eta egun gutxira hasiko da. Alderdi artistikoari dagokionez, emakumezko aktore gazte ezagunak egongo dira, hala nola Barbara Goenaga edo Estibaliz Gabilondo. Horiekin batera, Klara Badiola, Amaia Lizarralde, Itziar Ituño, Teresa Calo, Amagoya Laucirica, Garbiñe Insausti, Sara Cozar edo Itziar Lazkano ditugu aktoreen zerrendan.
Laburpena
Izarren Argia 90 minututan Victoriaren (Barbara Goenaga) istorioa kontatzen digun drama historikoa da. Izan ere, Gerra Zibilean, askatasuna galtzeaz gainera, semea kendu zioten indarrez emakume horri. Harrigarriena izan zen, ordea, egoera zail horretan emakumeak itxaropenari eusteko izandako gaitasuna.
Errepublikano baten alarguna, Victoria Saturraranen giltzapetzen dute. Mojek zaindutako emakumezko espetxe horretan bizi izan zen Gerra Zibileko pasarterik ilunenetako bat. ‘Pantera zuria’ zentroko zuzendariak (Itziar Lazkano) eta komunismoarekin amaitzeko Vallejo doktorearen teorien jarraitzaile fidelak semea kentzen dio Victoriari eskuetatik, eta gauza bera egiten du beste presa batzuen semeekin.
Data:2009/06/24 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Rogaland eskualdean, Norvegiaren hego-mendebaldean, dagoeneko prestatzen ari dira Cartoon Forumaren hogeigarren urteurrena. Europako animazioaren urteko foro honen helburua da animazioko telesailen koprodukzioa, finantzaketa eta banaketa sustatzea. Baleuko (Eikeneko bazkidea) eta Somuga aukeratu dituzte, ospe handiko foro horretan beren proiektuak aurkezteko.
Irailaren 22tik 25era animazioaren mundua Stavanger eta Sandnes hirietara begira egongo da; izan ere, Europako ekoizleek bertan aurkeztuko dituzte Europako animazioko telesailen belaunaldi berria zein ikus-entzunezko plataforma berriak.
Cartoon Forumaren emanaldi berri honetan nagusi izango dira Europako animazioaren ezaugarri diren kalitatea eta aniztasuna. Guztira, 63 proiektu aurkeztuko dira, eta horietatik, 28 bi edo herrialde gehiagoren arteko koprodukzioak izango dira. Aurkeztutako proiektu guztiak batuta animazioko 320 ordu egongo dira ikusgai, eta aurrekontu orokorra 155 milioi eurokoa izango da.
Espainiako ordezkaritzan, Baleukoren (Eikeneko bazkide) eta Somugaren bi proiektu daude. Baleukok “Black to the moon” telesaila aurkeztuko du.
Proiektua izenburu bereko film luzearen jarraipena da eta euskal ekoizpen etxeak dagoeneko arrakastaz aurkeztu du nazioarteko hainbat azokatan. “Canneseko azken emanaldia egin zenetik, TVE arduratzen da filmaren nazioarteko salmentez eta oso pozik daude merkatuan izan duen harrerarekin” azaldu digu Miguel Gómez Tejedor Baleukoko animazio arduradunak.
Cartoon Forumerako Espainiako ordezkaritza honako enpresa hauek osatua egongo da: Anera Films; Benece Produccions; Cromosoma; Enne Entertainment; Hampa Studios; Mago Audiovisual Production; Motion Pictures; Neptuno Films; Pigmeos Animación; Screen 21; Tiburón de Animación; Tomavistas eta Zebra Animation.
Maila teknikoari dagokionez, 2Dko proiektuen kopurua 3Dkoen baino zertxobait handiagoa da (%41 eta %37, hurrenez hurren); bestalde, nagusi dira beste behin 6 eta 9 urte bitarteko haurrentzako proiektuak, %39 hartzen baitute.
Jaialdiaren ardatza den proiektuen aurkezpenarekin batera, Cartoon Forumek animazioko film onenari emandako 2009ko Cartonn d`or saria banatuko du; sortuz geroztik, sari horrek Europako talentu berriak bultzatzen lagundu du. Horrez gain, Cartoon Tributes sariak banatuko dira, Europako animazioa bultzatzen diharduten ekoizleen, telebista kateen eta inbertitzaileen lana goraipatzea xede dutenak.
Data:2009/06/19 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Tradizioa eta berrikuntza. Bi gako-hitz, Portugalgo Gobernuak bere eskaintza turistikoaren nortasun adierazle bihurtu nahi dituena. Horregatik, eta herrialdearen marka mundu osotik zabaltzeko proiektu baten zati gisa, 7,5M euro bideratuko ditu Unescok gizadiaren ondare izendatutako bere lau komentu berritzeko –Alcoçaba, Batalha, Jeronimos eta Cristo-, eta horrela, ibilbide turistiko handi bat sortuko du, marketing komertzialaren bilakaera berriei jarraiki. Vilau enpresa izango da proiektuaz arduratuko dena eta helburutzat izango du turismoa egiteko modu berri bat sortzea, bisitariak ez daitezen subjektu pasibo izan, baizik eta ingurunearekin elkarrekin dezaten.
Hori lortzeko, Lisboatik hurbil dagoen Tomar hirian kokatuta dagoen Cristo Komentu Tenplarioan munduan bakarra izango den eduki digitalak dituen interpretazio zentro bat eraikiko dute. Bertan, zinemako gaiak nahasiko dira elementu birtualekin, emaitza guztiz erakargarria lortzeko. Eraikuntza lanak bukatzen direnean, bisitariak historia azaltzeko eredu berri baten lekuko izango dira eta errealitate birtualaren bitartez iraganeko aspaldiko gertaeretara bidaia egingo dute, eta, gainera, kontakizun epikoak entzungo dituzte haiek bizi izan zituzten protagonisten ahotatik.
Nahiz eta proiektua definizio bidean egon oraindik, sei hilabete hartuko duen lana, hain zuzen, jadanik hasi dira oinarriak izango direnak zehazten. “Funtsezkoa da monumentu batera etortzen diren bisitariak inguratzea eta modu erakargarrian historian barrena gidatzea, komunikazio arloko punta-puntako teknologiarekin erakusketa baliabideak nahasten diren bitartean”, dio Fernando Aguirrek, Vilau enpresaren garapen zuzendariak.
Cristo Komentua, 1162an on Gualdim Pais Templeko Mestre Handiak sortua, kultur, turismo eta debozio gune da; bertan txertatzen dira elementu erromaniko, gotiko, manierista eta barrokoak. Bere garrantzi historiakok eta bere edertasunak ikur nagusi bihurtu dute portugaldarrentzat eta bestalde, turismo pizgarri erakargarri, urtero bisitatzen duten lau milioi pertsonei esker. 1983an Unescok Gizadiaren Ondare-Monumentu izendatu zuen.
Data:2009/06/05 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
EUVE (Eikeneko bazkidea) teknologia-zentroan Errealitate Birtualeko Aplikazioen Zazpigarren Kongresua egingo da, ekainaren 9an eta 10ean. Kongresuak 150 profesional eta 25 aditu baino gehiago elkartuko ditu Gasteizen.
CARVI 2009ko egitarauak 23 hitzaldi espezializatu eskainiko ditu, 4 gai multzo nagusitan banatuta: Zinema Elektronikoa, Bereizmen Handia eta Estereoskopia; Elkarreragina hainbat plataformatan; eta, Errealitate Birtualeko Historia Ondarea eta Ingeniaritza Birtuala.
Lehen hitzaldi sorta teknologia estereoskopikoaren aplikazioei buruzkoa izango da. Erabilera ugari ditu teknologia horrek, hala nola zinema ekoizpena eta edizioa, telebistako formatu eta zerbitzu berrien sorkuntza, eta elkarreraginaren sustapena bideojokoetan, korporazioen aurkezpenetan eta hezkuntza saioetan.
CARVI 2009an telebista digital interaktiboaren gaur egungo egoera ere aztertuko dute, bai estatuan bai nazioartean. Gakoak eta joerak aztertzeaz gainera, arreta berezia eskainiko zaie eremu horretan garatutako proiektuei.
Horrez gain, aurten, CARVIk egitarauaren zati bat eskainiko dio kultura ondarearen arloan erabilitako errealitate birtualari. Historia gertakariak berreraikitzeko eta museoetan nagusiki haurrei zuzendutako hezkuntza saioak prestatzeko aplikazioak aztertuko dira.
Amaitzeko, teknologia eta ingeniaritza birtualak lan mundurako eskainitako aukera anitzak aztertuko dira sakonki. Besteak beste, industriako eta aeronautikako sektoreetan, mekanizazio prozesuetan eta enpresako logistika eta garraio arloetan dauden erabilerak eta ezarpen moduak aztertuko dira.
Data:2009/05/29 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
3Koma etxeak (Eikenen bazkide) ekoizten duen eta ETB-2 (Eikeneko kide) kateak larunbatero ematen duen “Pintxos” gastronomia saioak %20,3ko pantaila kuota lortu zuen maiatzaren 16an. Saio horretan, Gasteizeko pintxo erronda egiteko aukera izan genuen, Toti Martinez de Lezea idazlearen eskutik. Saioaren hirugarren emanaldia zen, eta ikus-entzuleen kopurua bikoiztea lortu zuen; saioa ematen duen kateak egun horretan batez beste izandako kopurua baino zazpi puntu handiagoa izan zen, hain zuzen.
Euskal Telebistak maiatzaren 2an estreinatu zuen “Pintxos” saioa, 3Koma etxearen proposamen berria (“El coro de la cárcel, “El calendario del año”…). Alazne Páramok EikenBANKen lehenengo edizioan aurkeztutako “¡Qué tendrá el pintxo!” telebistarako lehiaketaren ideian oinarritua da, eta,EikenBANKi esker, ideiaren sortzaileak aukera izan du ekoizpen etxearekin lanean jarduteko.
EikenBANK ekimena Klusterreko enpresek gauzatzen dute, honako helburu nagusi honekin: talentu ez-profesionalak eta ikus-entzunezkoen sektoreko enpresak zuzenean harremanetan jartzea, batzuen eta besteen arteko lankidetzaren bidez euskal ikus-entzunezkoen baitan produktu lehiakor berriak sor ditzaten.
Data:2009/05/19 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Hezkuntza Iraunkorrerako Interneteko Telebista Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren ekimena da, eta 2009ko apirilean jarri zen abian.
WebTB berri honetako protagonistak Euskal Herriko Lanbide Heziketa Ikastetxeetako irakasle eta ikasleak dira. HIRU Telebistaren bidez, ematen dituzten irakasgaiekin lotutako prozesu erabilgarriak erakusten dituzte. Bideo laburren bitartez egiten dute, ikus-entzunezko formatu erakargarri, erabilerraz eta berri batean.
Vilauk landutako komunikabide berriztatzaile honi esker, minutu gutxiren buruan, benetan beharrezkoak diren prozesuak ikasiko ditu publikoak; esaterako, autoaren gurpila nola aldatu, edo balazta pastillak nola aldatu. Jarduera espezializatuagoak ere ikasiko ditu: ezpainen mikropigmentazioa nola egin, bideo atezain automatiko bat nola instalatu, etab.
Hiru Telebistaren helburu nagusia ikaskuntzarako eta informaziorako baliabide den eta guztien eskura dagoen tresna erabilgarri bat izatea da.
Proiektuaren lehenengo fasean, “emisioan”, bideo sorta bat eskaintzen da, eta hamabostean behin eguneratzen da. Horrez gain, HIRUk bi azpikate ditu: bata Lanbide Heziketa, ikasleek eta irakasleek sortutako bideoak emititzen dituena; eta bestea, berriz, Aisia, musika bideoak, zinema, gastronomia eta abar eskaintzen dituena.
Hau hasiera baino ez da, ordea. Epe laburrera, azpikateak eta gaikako kateak gehitzeko asmoa dago.
Bestalde, Hiru Telebistak elkarreragina eskaintzen dio erabiltzaileri, esaterako, emititutako bideoak baloratzeko eta iruzkinak egiteko aukera. Ondoren, boto gehien jasotzen dituztenak orrialde nagusian nabarmenduko dira.
Horrez gain, ikusleak une horretan emititzen ez den bideoren bat ikusi nahi badu, erraz aurki dezake bilatzaileari esker. Horren bidez, irudiak ikastetxearen, gaiaren edo dataren arabera sailkatuta agertzen dira.
Katea Vilauk zehaztu eta garatu du, eta arlo teknikoaren eta edukien kudeaketaz eta mantentze lanez Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila arduratzen da, EITBrekin elkarlanean.
Data:2009/05/18 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Astelehen honetan, maiatzaren 11n, “Euskolegas” telesaila estreinatu zuten ETB-2n. Protagonista nagusiak Pausokak (Eikeneko bazkidea) ekoitzitako “Vaya Semanita” saioko pertsonaia ezagunak izango dira.
"Euskolegas" telesailak, alde batetik, azken bi urtean saioa egituratu duen minitelesailaren estiloari eutsi nahi dio eta, bestetik, gatazkak areagotu eta konplexuago egin nahi ditu berrogeita bost minutuko sitcoma osatzeko, “Vaya Semanitako” jatorrizko izaera zainduz.
“Euskolegas”-en agertzen diren pertsonaien adina hogei eta laurogei urte bitartekoa da. Era berean, protagonistek euskal gizartean oso ezagunak diren ereduak antzezten dituzte. “Euskolegas”-ek, beraz, ikusle guztiengana iritsi nahi du.
Era berean, Javier Garcia Vicuñak zuzendutako telesail hau “Vaya Semanita” saioaren ikusleak eta hura inoiz ikusi ez dutenak erakartzeko diseinatu da. Oinarrian umorea egonda, “Euskolegas”-eko pertsonei gertatutako istorioak kontatzen dira, betiere, ikuslearen algarak eragiteko asmoz.
Erronka garrantzitsua da, beraz, bai ETBrentzat bai Pausoka ekoizpen etxearentzat.
Data:2009/05/11 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
3Koma ekoizpen etxearen (Eikenen bazkide) “Pintxos” saioa aukeratu dute, berrogeita hamar proiektutik gorako sorta batetik, Cluster Audiovisual Galego elkarteak (CLAG) profesionalei begira antolatzen duen “I+P Ideas para Producir” pitchingaren bosgarren edizioan aurkezteko; Vigon egingo dute pitchinga, datorren maiatzaren 22an.
CLAG erakundeak urtero antolatzen duen "I+P, Ideas para Producir" pitchingeko adituen batzordeak 19 proiektu aukeratu ditu, deialdi honetara aurkeztutako 50 lanetik gorako eskaintzatik. Dagoeneko hogei bat telebista kateetako eroslek eta ekoizpen eta banaketa etxek baieztatu dute foro horretan izango direla, eta horien aurrean aurkeztu ahal izango du 3Komak (“El coro de la cárcel, “El calendario del año”…) telebistarako bere azken lana, gastronomiari buruzko saioa.
Maiatzaren 22an Vigon egingo den pitching hori gune ezin aproposagoa izango da ekoizpen etxe eta gidoilariek beren proiektuak aurkezteko, Galiziako ikus-entzunezkoen arloko enpresa nagusien aurrean ez ezik, baita estatuko eta Europako beste hainbat tokitako ekoizpen eta banaketa etxeen aurrean ere.
Euskal Telebistaren bigarren kateak maiatzaren 2an estreinatu zuen “Pintxos”, 3Komaren saio berria. Larunbatero pintxo-jana egiteko proposamena dakargu saioak, beren taberna kutunak erakutsiko dizkiguten euskal pertsonaia ospetsuen eskutik. Jatorrizko ideia Alazne Páramo bilbotarrarena da; izan ere, telebista lehiaketarako “¡Qué tendrá el pintxo!” proiektua aurkeztu zuen berak eta Eiken-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak sustatutako EikenBANK programaren lehenengo edizioaren irabazle izan zen.
“Pintxos” saioaren bigarren emanaldirako (maiatzaren 9a), ahalegin berezia egin du 3Komak eta Athleticeko zenbait jokalari gonbidatu ditu; hala, Errege Kopa jokatzera Valentziara bidaiatu aurretik, beren iritzien eta pintxo kutunen berri emango dute saioan.
Erlazionatutako informazioa: EikenBANKeko prentsa oharra
"Pintxos" programaren estreinaldia
Data:2009/05/08 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Irusoinek koproduzituko duen eta Barton Films-ek (Eikeneko kideak) banatuko duen euskaraz eginiko film luze honek, berriro elkartzen diren bi emakume helduren arteko maitasun istorioa kontatzen digu.
Datorren astelehenean, hilaren 11n, “Axun eta Maite” hasiko dira filmatzen Zizurkilgo baserri batean. Film laburrekin (“Tercero B”, “Sintonía”, “On the line”) eta dokumentalekin (“Lucio”, “Sahara Marathon”) arrakasta lortu ondoren, hauxe da, fikziozko film luzeei dagokienez, Jon Garañoren (Astigarraga 1974) eta Jose Mari Goenagaren (Ordizia, 1976) opera prima. Zinema egitasmo garrantzitsu honek 1,5 milioi euroko aurrekontua izango du.

“Axun eta Maite” filmatzen 6 aste pasako dituzte eta 50 profesional baino gehiagok parte hartuko dute. Gipuzkoako hiriburuaren hainbat lekutan, Zizurkilen, Asteasun eta Errenterian egongo dira. Osorik euskaraz egingo den film hau Irusoinek (“Aupa Etxebeste!”) eta Moriarti Produkzioak ekoitzi dute. Era berean, EiTBren (Eikenen bazkide) parte-hartzea izan du eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren laguntza jaso du. Banaketa Barton Filmsek egingo du (Eikeneko bazkidea).
Filmaren protagonistak Itziar Aizpuru (Axun) eta Mariasun Pagoaga (Maite) izango dira, eta beraiekin batera Jose Ramon Argoitia, Patricia Lopez, Ane Gabarain eta Zorion Egileor egongo dira. Soinu banda, berriz, Pascal Gaignek konposatuko du.
Sinopsia
70 urte dituela Axunen bizitza monotonoa erabat aldatuko da ospitalean dagoen senide bat zaintzeko deia jasotzen duen egunean. Ospitaleko errutinan murgilduta denbora asko pasatzen du, eta bere senarra Juan Marik ez du begi onez ikusten emazteak bizitza independentea egitea. Hori dela-eta, Axunek ezer gutxi esaten dio benetan berezia izan den gertaera batez: ospitalean, Maite aurkitu du berriro, nerabezaroaren lagunik onena.
Denbora igaro izan ez balitz bezala jokatzen dute biek, elkarren ondoan gozatu eta ondo pasatzen dute; Axunek, ordea, aldaketa nabarmena hauteman du Maiterengan: erabateko askatasunez bizi du bere sexualitatea. Lesbiana da. Iraganean zerbait berezia sentitu zuen arren, Axuni ez zitzaion inoiz bururatu hura zerbait gehiago izan zitekeenik.
Data:2009/05/08 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Fermin Muguruzak eta Javier Corcuerak zuzendu dute filma, eta Palestinako egoera erakusten du, bertako musikaren eta artisten bitartez
Apirilaren 30ean amaituko da Donostiako Giza Eskubideen VII. Zinemaldia (apirilaren 23tik 30era). CHECKPOINT ROCK - Canciones desde Palestina dokumentalak emango dio amaiera. Fermin Muguruzak eta Javier Corcuerak zuzendu dute filma, eta K 2000 euskal produktoreak eta Filmanova Galiziako produktoreak koproduzitu dute, eta ETBk ere parte hartu du. Bestalde, filmak Eusko Jaurlaritzaren eta ICCAren laguntzak jaso ditu.
Munduko estreinaldia apirilaren 30ean izango da, Victoria Eugenia Antzokian, 19:30etan. Geroago, gaueko 22:30etatik aurrera, kontzertua egongo da Gazteszenan (Egia K. E.), eta bertan izango dira dokumentaleko protagonista diren musikarietako batzuk.
CHECKPOINT ROCK Palestinako artisten eskutik gerturatzen da Palestinako musikara. Israelen, Gazan eta Zisjordanian filmatu dute film guztia, eta inguru haietan egindako bidaia erakusten digu. Mundua hara begira egon arren, hango errealitatearen zati txiki bat baino ez dugu ezagutzen. Zer musikak jartzen dio ahotsa eta melodia inguru horri? Zein dira hango musikari esanguratsuenak, eta nola bizi dira? Zer iritzi dute bizi behar duten patuari buruz, eta nola egiten diote hari aurre beren hitzen eta melodien bitartez?
Mutur batean Tel Aviveko publizitate-iragarkiak eta neona; bestean, Zisjordaniako lurralde okupatuetako pobrezia eta etsipena, edota Gazako zerrenda, gaur egun kontzentrazio-eremu erraldoia bilakatu dena. CHECKPOINT ROCKek oso ibilbide berezia egiten du herriz herri, checkpoint batetik bestera, era askotako musikariekin batera. Eta hori guztia, Fermin Muguruzak arretaz begiratzen duela. DAM rap-taldeko kideetako baten eskutik, hainbat musikarirengana gerturatzen da dokumentala: hain zuzen ere, musika tradizionalaren interpretatzaileengana, hip hop abeslari gazteengana, eta rock-taldeengana. Horiek guztiak lanean jarraitzen ahalegintzen dira, oztopoak oztopo.

Dokumentala estreinatu ondoren, Fermin Muguruzak, berekin ibili ohi diren musikariek (Jon Elizaldek tronboia joko du, Sorkunek ahotsa jarriko du, eta Zigor Lampre DJ-lanetan arituko da) eta Palestinako hainbat musikarik kontzertua emango dute, Palestinako hotsak Euskadira gerturatzeko asmoz.
Palestinar musikari hauek hartuko dute parte: Amal Murkus (musika tradizionaleko abeslaria); Naseem Dakwer (laute arabiarra eta biolina jotzen ditu); Habib Aldeek (oud jotzen irakasten du Nablus-ko Unibertsitatean); Suhell Nafar (DAMeko kidea, hau da, Palestinan arabieraz abesten duen lehenengo rap-taldeko kidea); Safaa Arapiyat (Palestinako lehenengo rap-abeslari emakumea); Kher Fauzi (Walla’at musika tradizionalaren taldeko poeta, abeslari eta perkusio-jolea); Ayman (rap-abeslaria).
Donostian estreinatu ostean, Saharako Nazioarteko Zinemaldira bidaiatuko du CHECKPOINT ROCKek, maiatzaren hasieran. Gero, Documenta Madrid-en ere izango da, datorren maiatzaren 8an.
Data:2009/04/29 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Alianzo enpresak (Eikenen bazkide) europar blog onena aukeratzeko lehiaketa antolatu du, EiTB taldearen (Eikenen bazkide) eta SPRI elkartearen laguntzarekin. Internautek Facebook sarearen bidez eman dezakete botoa. Euro Blog Award - The Internet Eurovision lehiaketaren finala apirilaren 24an izango da Bilbon egingo den interneti buruzko Nonick foroan.
Eurovisión lehiaketa eredu hartuta, blog eta bideoblog lehiaketa antolatu du Alianzo enpresa euskaldunak, edozein europar hizkuntza darabilen web pertsonal onena aukeratzeko. Azken 30 egunetan orria gutxienez behin eguneratu izana da parte-hartzaileek bete behar duten baldintza bakarra. Internautek www.euroblogawards.com web orrian eman diezaiekete botoa blog onenei, baina aurretik Facebook gizarte sarearen bidez identifikatu behar dute beren burua horretarako.
Blogak eta bideoblogak sortu dituztenek ez dute izenik eman behar lehiaketan; izan ere, Europako 12 herrialdetako adituek osatuko dute epaimahaia eta aditu bakoitzak bilatuko eta aukeratuko du bere hizkuntzan sortutako web onena, eta ondoren titularrekin harremanetan jarriko da informazio osagarria eskuratzeko.
Finala Bilbon izango da, datorren ostiralean, apirilaren 24an, EiTBko egoitzan egingo den Interneti buruzko nazioarteko Nonick foroan (www.nonickconference.com). Epaimahaikideek Europako hainbat hiriburutatik emango dituzte botoak bideo bidez, eta kategoria bakoitzerako aurrez hautatutako 12 finalisten artetik aukeratuko dituzte blog onena eta bideoblog onena. Datorren ostiralean 12:00etan hasiko da zeremonia eta Internet bidez zuzenean ikusi ahal izango da.
Epaimahaiko hamabi adituek ingelesez, alemanez, frantsesez, gaztelaniaz, errusieraz, polonieraz, portugesez, turkieraz, ukranieraz eta italieraz sortutako blog eta bideoblog onenak aukeratuko dituzte, baita euskaraz sortutakoak ere, finala Euskadin izango delako. Gainera, Europako Batasuneko beste hizkuntzaren batean idatzitako beste 10 web pertsonal ere aukeratuko dituzte, suedieraz, errumanieraz, katalanez, danieraz edo hungarieraz idatzitakoak, besteak beste.
Blog onenak aukeratzeko honako hauek hartuko ditu kontuan epaimahaiak: blogak bere herrialdean duen garrantzia (sarrera kopuruaren bidez neurtuko dute hori), orrialdearen sormena eta diseinua, feedback maila eta sarean duen antzinatasuna.
Data:2009/04/22 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Signo Digital (Eikeneko kidea) euskal enpresak eginiko “Sistiaga: Frame by Frame” dokumentala Europa osoko 82 lanen artetik aukeratu zuten, martxoaren 18tik 22ra Grezian eginiko Docs in Thessaloniki ospetsuaren `pitching´ saioan parte hartzeko.
European Documentary Network-ek (EDN) eta “Images of the 21st Century” Thessaloniki Documentary Festival-ek batera antolatutako Pitching foroan parte hartzeko 82 hautagai aurkeztu ziren guztira; 21 aukeratu zituzten, eta, horien artetik, Espainian eginiko lan bakarra, Josu Venerok zuzendutako “Sistiaga: Frame by Frame” dokumentala, hain zuen ere. Gaur egun ekoizten ari den lana.
EDNk antolatutako foroa Thessaloniki-ko Dokumentalen Jaialdian egin da. Hamaikagarrenez antolatutako jaialdi hau Europako garrantzitsuenetakoa da eta hiria zinema dokumentalaren Europako hiriburu bihurtzen du, hainbat egunez.
Signo Digital enpresako arduradunek hiru egun izan zituzten proiektua lantzeko, eta, ondoren, nazioarteko 11 telebista kateri eta banaketa etxeri aurkeztu zieten, finantzaketa lortzeko. Enpresako arduradunek adierazi dutenez, “harreman ugari egiteko aukera izan dugu. Hasiera batean, Hungariako Duna Telebistak, Suediako SVTk eta Espainiako kable bidezko telebista kate batek dokumentala eskuratzeko interesa agertu dute. Horrez gain, oso kontaktu interesgarriak egin ditugu Txekiar Errepublikako banaketa etxe batekin eta Finlandiako telebista kate batekin”. Signo Digital 1995. urtean murgildu zen Ikus-entzunezkoen Sektorean, eta, batez ere, telesailak eta dokumentalak ekoitzi ditu orain arte.
Laburpena
Jose Antonio Sistiagaren (Donostia 1932) bizitzari eta obrari buruzko dokumental honek 50 minutuko iraupena du eta euskal artista ezagun honen mundua eta sorkuntza prozesua gerturatzen dizkie ikusleei. Artistak eskuz margotzen ditu bere filmak, fotogramaz fotograma, mihiseak balira bezalaxe.
Lanak bere filmografiaren ibilbide dinamikoa eskaini nahi digu. Ibilbide horretan emankorra bezain garrantzitsua den pintura lana, obra erotikoa eta bere bizitza esperientzia kutunenak ikusi ahal izango dira.
Data:2009/04/02 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (38):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Hamahiru enpresa, horien artean Vilau eta Vicomtech (Eikeneko kideak), Mediatur “Esperientzia berriak turismoko edukiak kudeatzeko” proiektua garatzen ari dira, Espainiako hainbat unibertsitateren laguntzaz. Proiektu estrategiko berezi hau Sareko Ikus-entzunezko Teknologien Espainiako Plataforma Teknologikoarena (eNEM) da, Gobernuaren I+G+b sailak lagundu du eta Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak finantzatu du, Avanza I+D en 2008-2001 izeneko azpiprogramaren bidez.
Iaz martxan jarritako Mediatur proiektuaren helburua da plataforma teknologiko bat garatzea, multimediako edukiak berriro erabiltzeko, pertsonalizatzeko eta kudeatzeko aukera emango duena turismoko balio kate batean, eta, era berean, hainbat formatutan bereizitako ingurunean argitaratu ahal izango dena.
VILAUk proiektu honen gidaritza bereganatu du. Edukiak banatzeko plataforma bat lortu nahi da, euskarri elektronikoen bidez turismo norakoen sustatzaileengana (sustapen kanpainak, eguneko eskaintzak, bidaiei buruzko informazioa,…) eta turismo bulegoetara iritsiko dena (datuen pantailak, gailu mugikorrak, kiosko digital interaktiboak).
Mediatur Plataforma Teknologikoak onura handiak ekarriko dizkie turismo norakoen kudeatzaileei eta turismo bulegoei, besteak beste, sustapen kanpainen, eguneroko eskaintzen, turismo sorta pertsonalizatuen sorreraren eta edukiak argitaratzeko interfaze berrien bidez.
Era berean, proiektu honen garapenak eragin sozio-ekonomiko nabarmena izango du, izan ere, negoziorako aukera berriak sortuko dira edukiak berriro erabiltzeari begira eta teknologia tresna berriak eratuko dira turismo sortak sortzeko. Era berean, bidaietako bulegoek leku hobea izango dute turismoko balio katearen barruan.
Data:2009/03/18 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Jarkatza Media-k (Eiken-en bazkidea), Galdare 19.99, SL elkartearen bidez, akordio bat izenpetu du Chicagoko Notre Dame Anaiartearekin gaur egun EiTBn ikus daitekeen “Barne Barnetik” sailaren eta “Caminos de encuentro” proiektu dokumentalaren eskubideak saltzeko.
Akordio honen bidez, Notre Dame Anaiarteak bere gain hartu du hiru urteko epean atal guztiak erosteko konpromisoa. Lehenengo 10 atalak martxoaren hasieran bidali ziren. Akordioa Jarkatza-k Canneseko MIPCOM jaialdiaren azken edizioan Basque Audiovisual delegazioaren bidez izan zituen hartu-emanen emaitza izan da.
“Barne barnetik” dokumental-sailak Euskal Herriko ohiturak eta ezaugarriak erakusten ditu. Dokumental bakoitza herri bati eskaintzen zaio, tokian tokiko xehetasunak eta usadioak ezagutarazteko.
“Caminos de encuentro” santutegietako artea eta kultura erakutsi nahi dituen proiektu dokumental bat da. Historialarien eta kultur munduko adituen eskutik, leku horien zentzua, mistizismoa eta erakargarritasun-ahalmena erakusten zaizkigu, haien izatearen zergatikoa, hitz bitan esateko.
Data:2009/03/13 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Bideoa ikusteko sakatu hemen.
Canal + telebista kateak “El árbitro” dokumentala estreinatuko du martxoaren 29an. Dokumentala Orio Produkzioak (Eikenen bazkidea) eta Antartida ekoizpen etxeek ekoiztu dute eta arbitroen lanaren errealitatea erakusten du. Justin Webster (Barcelona Confidential eta The Madrid Connection) eta Eriz Zapirain (Salda Badago) izan ditu zuzendarikide.
Dokumental honek futbolaren ezkutuko alde bat erakusten du. Nolakoa da kirol honetako kolektibo zigortuenetako baten egunerokoa? Miguel Angel Perez Lasaren bidez, profesional hauen ikuspuntutik futbol partida bat nola garatzen den ikusiko dugu.

Lan honi esker, askotan gogorrak izaten diren arbitroaren eta jokalarien arteko edo arbitroaren eta bere laguntzaileen arteko elkarrizketak entzungo ditugu, lehenengo aldiz.
Data:2009/03/04 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
10 urte betetzen ditu Elhuyarrek ETBrako, biak Eikeneko kideak, egiten duen “Teknoplis” zientzia eta teknologia dibulgazio saioak. Urtemuga jai batekin ospatuko du otsailaren 25ean EITBko Bilboko egoitzan eta egun horretan bertan hamar urteen errepasoa egiten duen saio berezia eskainiko du ETB-3n gaueko 21:30etan
Maider Egüesek zuzentzen eta aurkezten du egun “Teknopolis”, baina aurretik, Pilar Kaltzada, Alfontso Mujika, Oier Araolaza eta Beñar Kortabarria izan ziren saioaren zuzendari. Aurkezle berriz, Pilar Kaltzadarekin jarri zen abian programa eta ondoren, Nerea Pikabea kazetaria eta Aitziber Agirre biokimikaria ere aritu ziren gidari lanetan. Horien atzean, beti, lan-talde zabal batek egin du posible saioa gauzatzea, kazetari, zientzilari eta teknikoen artean hamar urte hauetan.

Denbora epe horretan ere gizarteak aldaketa handia eman du. “Teknopolis” saioa horren isla izan da eta horrelaxe erakutsiko dute saio berezian. 1999tik 2008ra egindako ibilbidean, urte bakoitzeko erreportaje bat aukeratuko dute eta gai hori gaur egun nola dagoen erakutsiko dute.
Horrez gainera, zientzia eta etorkizunari buruzko galderak egingo dizkiete lau adituri: Jesus Ugalde, kimikariari Enrique Zuazua eta Angeles Iztueta, matematikariei eta Itziar Laka, hizkuntzalariari.“Teknpolis”en historiaren errepasoa egingo du saioak. Erredaktoreei elkarrizketak egingo dizkiete, anekdotak kontatuko dituzte. Halaber, lehengo teknologia oraingoarekin alderatuko dute eta orduko irudiak egungoekin
Data:2009/02/24 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
K 2000, Eikeneko kidea, enpresaren lan-taldea Zisjordanian izan da. Gazako mugara ere hurbildu da Israelek hura bonbardatu duenean, eta Hamas-eko buruzagiekin elkarrizketatu da Sirian.
Han grabatutako irudi eta elkarrizketak -50 ordu baino gehiago, guztira- palestinarrek euren lurraldean jasaten duten egoeraren isla dira, eta K 2000k ETBrentzat ekoizten duen Pásalo programan ikusi ahal izan dira.
Dokumentalean aztertzen dira Israelgo estatuak judutarren izenean onetsi dituen ekintzak eta horiek palestinarrei dakarzkien ondorio sozial, ekonomiko eta politiko latzak.
1948. urtean Israel Estatua eratu zenetik, milaka palestinar erbestera alde egin behar izan dute, inguruko herrialdeetako errefuxiatu-esparruetan bizitzera: Siria, Jordania, Libano... Hain zuzen ere, hantxe, erbestean, segurtasun-neurri zorrotzen pean elkarrizketatu gara Hamaseko buruzagiekin. Beraiek ohartarazi gaituzte belaunaldi gazteenen artean gorrotoa sustatzeak dakartzan arriskuez.
Israel 2002. urtean hasi zen harresia eraikitzen. Nazioarteak legez kontrakotzat jo du, eta munduari askatasuna eskatzen dion horma-irudi handia dirudi. Behin amaituta, 700 km luze den zementuzko eta metalezko harresi bat altxatuko da Israel eta lurralde palestinarren artean, ustez, israeldarren segurtasuna bermatzeko.
K 2000-k ekoitzi duen dokumental honek palestinarren eta israeldarren arteko gatazkaren arrazoi nagusiak aztertu ditu, Israelen bonbardaketek mundu osoaren arreta bertara bildu duen testuinguru gaur egungoan.
Data:2009/02/03 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Otsailaren 2an, Korrika 16ren omenaldi ekitaldiaren eta Bidaia Intimoak dokumentalaren aurkezpena egin zen.
Edizio honetako omenaldia ez da ohi bezala kultur ikuskizuna izango, Korrika 16ren omenduak protagonistatzat dituen dokumental baten estreinaldia baizik.
Protagonistak euskaraz bizi nahi dugunon herrira etorritako lau pertsona dira, Korrika 16ren omenaldi beroa merezi duten milaka eta milaka lagunen ordezkari gisa hartutakoak.
Mixele, Rami, Jesus Mari eta Tereixa. Lau pertsona ezezagun, aktore izan barik eta zinemaren munduarekin inolako loturarik eduki gabe, prest agertu dira Korrika 16ri ekarpen eder hau egiteko.
Hamaika dira euren modura euskarara hurbildu direnak eta euskaldun asko eta asko lau pertsona hauen bizitzetan identifikatuta sentituko dira, beraiek euskaraz bizi nahi dugunon herrira egindako ibilbidea milaka lagunek egin dutenaren antzekoa izango baita ziur aski.
Bidaia Intimoak, Jon Maiak zuzendutako eta Orio Produkzioak, Eikeneko kidea, ekoiztetxeak Korrika 16rentzat egindako dokumentala, larunbatean, hilak 7, arratsaldeko 7etan estreinatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian.
Data:2009/02/03 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Joan den urriaren 17an, Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat eginez, ?¡”expressivek “expressive solidaria” marka sortu zuen. Horren bidez, mundu zuzenagoa eraikitzen lagun dezaketen hainbat egitasmo abiaraziko ditu.
Expressive solidariaren lehen ekintzan, “el valor de un clic” izenekoan, euro bat jaso zen www.expressivesolidaria.es. web orrian eginiko klik bakoitzeko. Horren bidez, expressivek 3.000 euro jaso ditu, OAri eta Ayenyah nekazaritza erkidegoari emateko. Bertan, behar bereziak dituzten haurrei laguntzeko programa bat garatzen ari dira. Dagoeneko egina dagoen eskolan, arazo fisiko edo psikologikoengatik (buruko perlesia, portaera arazoak, gehiegizko aktibitatea,…) arreta behar duten haurrek zaintza eta hezkuntza berezia jasoko dituzte.
Haur talde horrentzako jarduera bereziak egin ahal izateko eta haien garapenerako giro egokia sortzeko, ezinbestekoa da berezko gunea izatea berariazko laguntza tresnez hornitua. Gaur egun, 15 haurrek jasotzen dituzte programaren onurak, irakasle baten eta bere laguntzailearen ardurapean.
Ekintza hau markaren hasiera baino ez da, izan ere, expressive solidariak askotariko gizarte gaiekin bat egiteko asmoa du. Hartara, konpainia hau gizarte erantzukizun korporatiboko enpresa bihurtuko da: luzez landutako egitasmoa eta orain kaleratuko dena.
Programatutako ekintzen artean, Marokoko Goygal herriko eskola berriro eraikitzeko laguntza dago. 33 expressive solidario bertara joango dira urtarrilaren 29, 30 eta 31n, lana egitera eta egoerarik okerrenean daudenei elkartasuna adieraztera.
Data:2009/01/29 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
“Ander” aukeratu dute Berlingo 59. Zinemaldiaren Panorama sailean parte hartzeko.Gayren gaiari buruz euskaraz eginiko lehen filma otsailaren 5etik 15era ikusiko da Berlinen.
Roberto Caston galiziar zuzendariak idatzi eta zuzendu duen filmak, EiTBren eta Bitart-en (Eikeneko kideak) parte-hartzea izan duenak, hainbat sari eskuratzeko aukera izango du, hala nola ikusleen saria, Nazioarteko kritikaren FIPRESCI saria eta Zuzendari Berri Onenaren saria.
Film luze hau Berdinduren erronka bat da, hau da, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailari atxikitako Lesbiana, Gay eta Transexualen Arreta Zerbitzuarena. Horrela, Berdinduk Castonengana jo zuen 2007an, homosexualitatearen normalizazioan lagungarri izango zen film luzea egin zezan.
Laburpena
“Ander” filmak baserrian lanean hasitako Peruko etorkin batez maitemintzen den baserritar baten istorioa kontatzen digu. Protagonistak 40 bat urte ditu, bizikleta lantegi bateko langilea da eta baserriko lanak ere egiten ditu. Baserrian ama eta arrebarekin batera bizi da. Egun batean istripua du eta hanka puskatzen zaio, eta, horren ondorioz, familiak Peruko etorkin bat kontratatzen du baserriko lanak egiteko.
Hura iristean etxeko bizimodua eta Anderren bizitza aldatuko dira, izan ere, protagonistaren baitan ordura arte ezezagun zituen sentimenduak pizten dira, barne liskarra bortitza eraginez. Peiokin eta Remekin dituen harremanak ere aldatuko dira, lehena bere lagun mina da eta bigarrena, berriz, inguruko prostituta. Biek jarrera bat hartu beharko dute, egoera berriaren aurrean. Filma urtarrilaren 30ean emango dute lehenengoz Arriaga Antzokian, Bilboko Zinegoak zinemaldiaren hasieran.
Data:2009/01/12 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Teknopolisek, Elhuyar Fundazioak EITBrentzat, biak Eikeneko kideak, ekoizten duen zientziari eta teknologiari buruzko telebista-saioak, web gune berria estreinatu du.
Web gune berrian, 2007ko urritik aurrera emititu diren Teknopolisen programa guztiak aurkituko ditu erabiltzaileak, osorik edota erreportajeka.
Informazioa eskaintzeaz gain, osasunari buruz ditugun galderak bidaltzeko aukera izango du web gune berriak, eta programan bertan horiei erantzuten saiatuko da Teknopoliseko lantaldea astero-astero. Gainera, hurrengo asteko programaren aurrerapena ere egongo da ikusgai web gunean. Astero, telebistan eman diren saioaren edukiak jarriko dira web gunean.
Teknopolisen web guneak telebista-saioak berak dituen atalak ditu:
-Erreportajeak: zientzia- eta teknologia-gaiei buruzko berriak erreportaje-formatuan (medikuntza, astronautika, biologia, ingeniaritza…).
-Elkarrizketak: Teknopoliseko platoan zenbait adituri egindako elkarrizketa laburrak.
-Bi hitzetan: zientziari eta teknologiari buruzko albisteak eta bitxikeriak formatu txikian.
-Mundu Ikusgarria: gure planetako txoko liluragarrienak, naturak sortutako altxorrak, fenomeno geologiko ikusgarriak eta urruneko paisaiak.
-Pilulak: 90 segundoko atal laburra, azkarra eta dinamikoa, oinarrizko zientziaren inguruko galde-erantzunak.
-Osasun-galderak: Maider Egüések ikusleek bidalitako galderei erantzuten die astero-astero.
-Monografikoak: programa osoa (30 minutu) gai nagusi eta bakar bati eskainia.
Data:2009/01/09 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
G93 telekomunikazioen enpresak Race of Champions ezagunean parte hartu zuen, abenduaren 14an. 1988. urteaz geroztik Londonen egiten den Automobilismoko lasterketa hori mundu osoko telebistetan eman zuten, aipatutako euskal enpresaren euskarri informatikoen (irismen handiko grafismoa) eta kronometrajearen laguntzaz. Espainiako ikus-entzuleek Eurosport katean ikusi ahal izan zuten proba eta Ingalaterran, berriz, Sky TV kateak eman zuen.
Ingalaterrako Wembleyko estadio ezagunean egin zen Race of Champions izeneko auto lasterketa. Urtetik urtera, rallyko eta Formula 1eko gidari onenak elkartzen dira proba horretan. Aurten, G93k grafismoa jarri die motorraren izarrei, besteak beste, Lewis Hamiltoni edo Munduko Rally txapelduna Sebastian Loebi; azkenekoak irabazi zuen lasterketa eta David Coulthard bigarren izan zen.

Pantailako euskarri informatikoaz gainera, G93k proba kronometratu zuen TAG Heuer suitzar enpresarekin lankidetzan. Bestetan ere, enpresa horrekin egin izan du lana. “Guretzat kontratu garrantzitsua da, batez ere, sustapen aukerak ematen dizkigulako merkatu berrietan sartzeko” esan zuen G93ko Zuzendari Nagusia Juan Carlos San Romanek. Euskal enpresa horrek berak garatutako (B+G+b) produktu berritzaileak ditu, eta, horien bidez, balio erantsia eskaintzen diete telebistei, eta, oro har, kirol emanaldi handien antolakuntza erakundeei, nazioartean lehiakorrak izateko aukerak areagotuz.
Horren harira, enpresako arduradunek baieztatu dutenez, datozen hilabeteetan zerbitzuak eskainiko dituzten mundu osoan eman ohi diren dozena erdi kirol gertakarietan, esate baterako, Portugalgo eta Kataluniako rallyetan, Bartzelonako Formula 1eko Sari Nagusian, GP Motoen Sari Nagusian eta Espainiako Txirrindularitza Itzulian. Horrez gain, 2009. urtetik aurrera Race of Champions-a urtean bitan egitea aurreikusten dute; beraz, hala balitz, hurrengo hitzordua ekainean izango da Oportoko zirkuituan. San Romanek adierazi duenez, “egitea erabakitzen badute, hantxe egongo garela baieztatu digute”.
G93k urtean 400 gertakari baino gehiagotan parte hartzen du, hainbat telebista katetan. Batez ere, kirol emanaldietarako errotulazio eta estatistika zerbitzuak (txirrindularitza, pilota, traineruak, etab) eta lehiaketa saioetarako edo hauteskundeei buruzko informazio emanaldietarako neurrira eginiko grafismoak eskaintzen dituzte.
Ingalaterrako Wembleyko estadio ezagunean egin zen Race of Champions izeneko auto lasterketa. Urtetik urtera, rallyko eta Formula 1eko gidari onenak elkartzen dira proba horretan. Aurten, G93k grafismoa jarri die motorraren izarrei, besteak beste, Lewis Hamiltoni edo Munduko Rally txapelduna Sebastian Loebi; azkenekoak irabazi zuen lasterketa eta David Coulthard bigarren izan zen.
Data:2008/12/22 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
“Aldea DOC, crónicas de Aldea Moret” herritarren parte-hartzearen bidez eginiko proiektua da eta Caceresko auzo horretako bizilagunek grabatu dute. Úbiqak (Eikeneko kidea) landutako ideiaren arabera, hondatutako zonaldearen kartografia egin nahi zen eta herritarren inplikazioa bilatzen zen, auzoa berreskuratzeko lanetan. Lana Caceresen aurkeztu zuten abenduaren 17an eta oihartzun handia izan zuen komunikabideetan eta gizartean.
Caceresko Berrikuntza zinegotziak eta e-Gobernu taldeak Alde Moret auzo gatazkatsuari buruzko dokumental parte-hartzailea egiteko eskaerari erantzunez sortu zen Aldea DOC. Garai batean, meatzaritza auzoa izan zen Moret, eta, neurri handi batean, bertatik iritsi ziren industria garapena eta Caceres Espainiarekin, Portugalekin eta Europarekin lotzeko komunikazio bideen hobekuntzak. Auzoaren gizarte egoera nabarmen hondatu da azken urteotan, hainbat arazo sortu direlako, esate baterako, arrazen arteko bizikidetza, drogen salmenta eta kontsumoa edo erakundeak hondatutako higiezina alboratu izana.
Dena den, egitasmoak ez zuen auzoaren gaur egungo egoera aztertu nahi eta ez zen egin, halaber, zenbait bizilagunen portaera liskartsua epaitzeko asmoz. Aitzitik, egitasmoak protagonista bihurtu nahi zituen bizilagunak, haien iritziak entzunez eta bertako egoerei buruzko informazioa jasoz. Era berean, gizarteratzearen aldeko eta bazterkeriaren aurkako jarrera bultzatu nahi zen, doinu baikorra eta aberasgarria erabiliz.
Egitasmo hau abiarazteko ezinbestekoa izan da herritarren lankidetza. Bizilagunek prest egon behar zuten iritziak ematera eta partekatzea, beren inguruko gizarte azpiegiturei buruz edo Aldea Moraterako proposatutako kultura eta ekonomia birgaitze proiektuei buruz. Úbiqak emandako tailer baten bidez, dokumentalaren dotrina teorikoa eta teknikoari buruzko prestakuntza eman zitzaien hainbat herritarri; horrela, erreportari bihurtu ziren, eta, neurri handi batean, amaierako produktuan agertuko ziren edukiak ekoiztearen ardura bereganatu zuten, hau da: film dokumental bat egitea, beren hitzez auzoko errealitatearen berri emango zuena.
Gauzak horrela, auzoaren eguneroko errealitatearen pasarteak jasotzeko eta beren ikuspegia auzotik kanpo zabaltzeko aukera proposatu zien Úbiqak auzoko zenbait elkarte eta bizilaguni. Aldea DOC IKASKUNTZA Aldea bihurtu zen hainbat egunez. Abiada bizian eginiko tailerraren laguntzaz, dokumentalei buruzko teknikak eta mugikorrak grabatzeko tresna gisa erabiltzeko moduak erakutsi zitzaizkien parte-hartzaileei, izan ere, hurrengo egunetan horiek izango ziren grabatzeko tresnak.
Tailerra amaitu ondorengo hiru egunetan, 15 eta 60 urte bitarteko 15 bizilagunek osatutako lau talde Aldea Moreteko kaleetara atera ziren elkarrizketak egitera eta bizilagunen ikuspegitik errealitateari buruzko informazioa jasotzera, mugikorren laguntzaz. Elkarrizketa egileen eta elkarrizketatuen erantzuna masiboa izan zen. Hori guztiaren emaitza: 6 orduko grabazioa eta auzoko 100 pertsonari eginiko elkarrizketak.
Data:2008/12/22 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
262.000 entzule eskuratu ditu Radio Euskadik eta 177.000 entzule, berriz, euskarazko irratiek, Euskadi Irratiak eta Gazteak.
Igoera nabarmena izan dute EITBko, Eikeneko kidea, hedabideek EGM, audientzia txostenaren arabera eta iazko urteko azken neurketarekin alderatuta. Oro har, Euskal Irrati Telebistako hedabideekin, 1.258.000 lagunek egiten dute bat egunero Euskal Autonomia Erkidegoan eta Eragin Esparruan. 2007ko urteko azken neurketarekin alderatuta 84.000 lagun gehiagok egiten dute bat EITBrekin.
Irratiari dagokiola, emaitza onak dira EITBko irrati taldearentzat 506.000 entzule dituzte guztira, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta EITB Musikak aste barruan.
Nabarmenak aste barruan lortutako emaitzak. Radio Euskadirentzat: 262.000 lagunek entzuten dute astelehenetik ostiralera. 2007ko garai berdinean baino 40.000 entzule gehiago.
Informazio gehiago: www.eitb.com
Data:2008/12/11 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Urte berri bat, eta jadanik bost dira, BARTON FILMS zine banatzaileak bere 43. edizioa ospatzen duen Durangoko Azokan parte hartuko du abenduaren 5etik 8ra. Ohikoa den moduan, BARTON FILMS-ek bere stand propioa izango du (Artekale 68) eta hemendik bere proiektuak ezagutzera emango ditu euskararen alde egiten duen heinean.
Edizio honetan berritasun gisa, “Querida Bamako” eta “Piccolo & Saxo” filmeen DVDak aurkeztuko dira. Horretaz gain, duela gutxi merkaturatu diren “Mal Gesto”, “Tehilim”, “Harri magikoaren bila” edo “The Horror Bus” pelikulen DVD-ak eskuratu ahal izango dira, guztiak euskarazko bertsioarekin. Aipagarria da filme hauek bakarrik Azokan prezio berezia izango dutela Durangotik pasa eta gero euren prezio arruntera bueltatzeko.
Gainera, honako izenbururen bat erosterakoan, (“Tehilim”, “Mal Gesto”, “The Horror Bus” edo “Piccolo & Saxo”) umeei zuzendutako animaziozko DVD bat oparituko da, izakinak agortu arte.
Azkenik, Durango-ko Azokan zehar BARTON FILMS-ek zinerako euskarazko pelikulen katalogo berria aurkeztuko du.
Data:2008/12/03 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
BIKAIN ziurtagiriaren bitartez enpresa nahiz erakunde batek euskaraz noraino eta nola egiten duen ebaluatzen da. DIGITALAKek, urrezko Bikain Ziurtagiria lortu du, hau da, euskararen erabileran goiko mailan dagoen enpresa dela bermatuta geratu da. Ebaluazio prozesu sakona gainditu behar izan du horretarako DIGITALAKek eta balorazio oso ona jaso du.
Enpresaren eta kalitatearen kulturatik sortutako ziurtagiria da Bikain, Euskalitek eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak elkarlanean bideratua eta aurten banatu da lehen aldiz, Guggenheim Museoan azaroaren 10ean eginiko ekitaldian.
Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren eskutik jaso zuen DIGITALAK taldeak Bikain Ziurtagiriaren oroigarria.

Lehendakariak bere hitzaldian azpimarratu zuen, “hizkuntza kudeaketa dela kalitatearen eta berrikuntzaren helburuak mamitzeko egitasmoaren giltzarrietako bat”. Kalitatea eskaintzearen aldeko apustua aspaldi du egina DIGITALAKek. ISO 9001:2000 kalitate osoaren ziurtagiria da horren erakusle, baina zerbitzuan, kudeaketan eta produkzioan egiten den ahaleginari, ingurugiroarekin duen konpromezua ere gehitu behar zaio. Azpimarragarria da ere, berrikuntza DIGITALAKen lan egiteko moduaren oinarrietako bat dela. Innobasque taldeko kide dira hasieratik, hori da besteak beste berrikuntzaren alde beti egin duen apustuaren lekuko.
20 urteko ibilbidean euskara izan da enpresaren oinarrizko lan tresnetariko bat. Hainbeste urtez euskaraz eginiko lanaren emaitza da orain Bikain Ziurtagiria jaso izana, eta DIGITALAK bide onetik aurrerapausoak ematen ari dela argi geratu da.
Data:2008/11/26 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Donostiako sukaldaritza eskola batean girotzen den endreduzko komedia da SUKALDE KONTUAK filma.
Egoera xelebre ugari pilatzen ditu “gidoi sinple batean” Goenaga berak adierazi duenez. Umorea da osagai nagusia, nahiz eta gidoiak ez dion uko egiten kritikari, egungo gizartearen «diruzalekeriaren» kritikari hain zuzen.
Filmaketa Donostia eta Errenteriako dekoratu eta antzeztoki naturaletan egiten ari da azaroaren 17tik eta bost astez iraungo du.

Isidoro Fernandez izango da filmeko protagonista, sukaldaritza eskolako zuzendari paperean, Barbara Goenaga, Ramón Agirre, Loli Astoreka, Xabier Agirre, Oscar Jaenada, Mikel Losada eta Mariví Bilbao lagun dituela, besteak beste.
Filma euskaraz errodatuko da eta Zurriolak finantzatu eta produzituko du Euskal Telebistaren (Eikeneko kidea) laguntzarekin. Kultura Ministerioaren ICCAk parte hartuko du, TVErekin batera. Barton films (Eikeneko kidea) enpresa-banatzaileak estreinatuko du filma zinema areto komertzialetan.
www.sukaldekontuak.com edota www.secretosdecocina.es web guneetan filmaren errodajea egunez egun jarraitu ahal izango da, informazio eta bideoak jarriko baitira momenturo. Honetaz gain, orrian bertan aurrerago zehaztuko diren egunetan, errodajeko platoarekin zuzeneko konexioa egiten ahalko du bisitariak, horretarako propio instalatutako web kamara baten bidez. Modu honetan, lehenengo aldiz, internautak filmeko lantaldearen errodajea zuzenean jarraitu ahal izango du.
Data:2008/11/24 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Orio Produkzioak, Eikeneko kidea, ‘Bon Appétit’ pelikulan parte hartzen du. David Pinillosen zuzendaritzapean, Juan Carlos Rubio, Paco Cabezas eta David Pinillos berak idatzi dute komedia erromantiko honen gidoia.
Unax Ugalde Daniel da eta Thomas Wackerle sukaldariaren sukalde-laborategian sartu nahi du.
Daniel (Unax Ugalde), Hanna (Nora Tschirner) eta Hugo (Lorent Deutsch) hogei urte inguruko hiru gazte dira eta jatorri ezberdinak dituzten arren, badute zerbait amankomunean: talentua eta sukaldaritzarekiko zaletasuna.
Informazio gehiago: www.eitb.com/kultura
Data:2008/11/13 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Pausokak ekoitzitako film luzeak filmatze lanetarako ateak zabaldu dizkie hedabideei.
Hurrengo zinemaldian estreinatuko da, ziur asko, filma. Anjel Lertxundik idatzitako izen bereko eleberriaren egokitzapena da; euskarazko eleberri irakurrienetakoa da, inondik ere. Pausokak ekoitzi du egitasmoa, EiTBren laguntzarekin, eta Barton Filmsek banatuko du (hirurak EIKENen bazkideak).

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitza “Zorion perfektua” lanaren eszenatoki bilakatu zen aurreko ostegunean (urriak 30). Jabi Elortegik zuzendutako filma da; aktore nagusia, aldiz, Ane Igartiburu. Film luze bateko protagonista lanak egiten dituen lehenengo aldia du Igartiburuk. Hedabideek filmatze lanetan bertan egoteko aukera izan zuten; hain zuzen ere, Donostian, Zarautzen, Getarian eta Bartzelonan egingo dute filmatze lan hori, azaroaren 25era bitarte.
Anjel Lertxundik berak osatutako gidoia dago oinarrian, eta gertakizunak bi une historiko bereizten ditu. Batetik, 1987. urtea; eta bestetik, oraingo urte hau: 2008a. Ainhoa, 16 urteko neskatila, kostaldeko herrixka batean ETAk egindako atentatuaren lekuko izan zen. Dena gertatu zen arrapaladan. Gizon bat lurrera erori zen; beste batek korrika egin zuen ihes; inguru guztia geratu zen odolez blai; urrunean sirena hotsak entzun ziren; jendea hurbiltzen hasi zen; prentsa argazkilari bat agertu zen…
Ia hamarkada bat geroago, Bartzelonan bizi den 35 urteko piano jotzailea da hasierako neskatila hura. Porrot egin duten hainbat maitasun harremanen ondoren, Imanol ezagutu du: neskaren bizitzaz den-dena dakien guardia pribatua da; nerabezarotik ezkutatzea lortu duen sekretua ere ezagutzen du mutilak. Bien bizitzak iraganean batu ziren, eta baita gaur egun ere.
Anne Igartiburuk beteko du Ainhoa heldu horren rola, eta ostegunean Euskadiko Orkestra Sinfonikoko eszenatokira igo zen, Donostian filmatzen ari diren eszena bat grabatzeko. Era berean, Jabi Elortegik ere estreinaldia izango du film honetan. Goenkale eta beste zenbait telesaio zuzendu ostean, zinemarako jauzia egin du, eta honako aktore hauek hautatu ditu bere lanerako: Aia Kruse, Elena Irureta (‘El Comisario’), Amaia Lizarralde (‘Hospital Central’), Martxelo Rubio eta Ramon Barea.
“Zorion perfektua” lanak EiTBren, Eusko Jaurlaritzaren, ICAAren eta Pausokaren babesa izan du; azken hori da, hain zuzen, egitasmoaren erantzukizuna daukan ekoizlea. Hainbat zinema aretotan banatzeko lana, berriz, Barton Filmsen bizkar geratuko da. Filma euskaraz grabatzen ari dira, baina gaztelaniara ere bikoiztuko dute.
Data:2008/11/03 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Barton Filmsek GOZILAK antolatutako II.Zinema eta Inmigrazio Astean laguntzen du.
GOZILA (Gorosti Zinema Lagunak) elkarteak Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila eta Barton Films-en laguntzarekin 2008ko azaroaren 6tik 11ra, Bilbon ospatuko den Bilbao-Bizkaiko II. Zinema eta Inmigrazio Astea antolatzen du.
Azaroaren 11an, amaiera ekitaldian, "Andalucia" filmaren aurrestreinaldia izango da eta bertan Alain Gomes filamren zuzendaria, Irene Montalá aktorea eta Eusko Jaurlaritzako Inmigrazio Departamentuko zuzendaria den Roberto Marro izango dira.
Erakustaldiaren bost egunen zehar, GOZILA elkarteak, immigrazioa/emigrazioa gaitzat duten hainbat luzemetrai eta laburmetrai proiektatuko ditu. Honen helburua, ikusleei gertu dugun errealitatea erakustea da nahiz eta askorentzat urrun dagoela iruditu. Migrazioak sortzen dituen gizarte fenomenoei benetako eta bidezko ebazpenaren bilaketan aurrerapena lortzea, ikuslea heziz eta honi elkartasun mezuak bidaliz.
Proiektatuko diren luzemetrai, hitzaldi, erakusketa edota haurrentzako antolatutako filmetaz gain, erakustaldiaren helburuak lortzen lagun dezaketen laburmetraiak emango dira bi emanaldietan.
Data:2008/10/27 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Urte berri bat ere Barton Films (Eikeneko kidea) banatzaile zinematografikoak bere euskarazko hurrengo estreinaldiak aurkezten ditu, 08/9 kurtsoan hamar tituluetara heltzen direlarik, euskal filmak eta hizkuntza honetara bikoiztutako pelikulen artean.
Beraz, eskaintza zabal baten aurrean gaude, gustu guztientzako zinemarekin eta publiko desberdinetara zuzenduta: umeentzako animaziotik, helduentzako fikziora.

Modu honetan, Barton Films-ek euskarazko zinearen apustuarekin jarraitzen du bere normalizazioaren alde egiten, filmak areto komertzialetan eta sesio eta ordutegi arruntetan estreinatuz. Gainera, Barton Films-ek komertzialki euskarazko titulu gehien eskaintzen dituen banatzailea izaten jarraitzen du, euskara bizitzaren arlo guztietan erabili dadin, asisaldia barne eta honetan zineari garantiza berezia emanez. Zentzu honetan, aurrerapausu handiak eman dira euskarazko filmak urte osoan zehar estreinatzea lortu baita eta ez bakarrik oporraldietan, orain dela gutxi arte gertatzen zen moduan.
08/09 kurtso hau “RH+ Sevillako banpiroa” filmaren estreinaldiarekin hasten da eta abenduan euskarazko beste 3 titulu gehiagorekin jarraituko du. 2009-an beste hainbat film estreinatuko dira (hauetariko batzuk orain hasiko dira errodatzen) hilabete ezberdinetan zehar: urtarrila, maiatza edo urria. Horrela, urte osoan zehar euskarazko filmetaz gozatzea posiblea izango da, Barton Films-en helburu nagusietariko bat.
Barton Films-ek aurkezten dituen estreinaldi hauetaz gain, kurtso honetarako beste 3 ekitaldi garrantzitsuak euskararen inguruan azpimarratu nahi ditugu. Lehenengo eta behin Barton Films-en web orrialde berrian laster zabalduko den DVD-n komertzializazio zuzenerako atala aipatu beharra dago (bertan “Tehilim”, “Mal Gesto”, “Piccolo & Saxo” edo “The Horror Bus” bezalako filmak salgai egongo direlarik). Bigarrenez, euskararen egunaren ospakizuna dago, abenduaren 3-an, non Barton Films-ek ekintza ezberdinak antolatuko dituen. Azkenik, banatzaile honen parte hartzea, eta jadanik 5 urte dira, Durangoko Azokan nabarmentzen dugu. Urte berri bat ere Barton Films bere stand propioa izango du abenduaren 5-etik 8-ra eta bertan bere proiektuak ezagutzera emango ditu euskararen alde egiten duen heinean.
Euskarazko filmen egutegia
Euskarazko filmen katalogoa
Data:2008/10/13 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
ETB-3 telebista katea berria martxan jarriko da eta eitb.com berria estreinatuko dute, irrati eta telebista saio bereziak izango dira, film labur lehiaketa eta amaitzeko funanbulista baten ekitaldia.
Etorri nahi duen guztia sartzeko ateak zabalduko ditu EiTBko Bilboko egoitzak urriaren 10ean Izan EiTB lelopean antolatu duen jardunaldian. Bost jazoera garrantzitsu ospatu nahi ditu jendearekin EiTBk (Eikeneko kidea) egun honetan: ETB-3 telebista kate berria martxan jartzea; eitb.com web atari berriaren estreinaldia; Radio Euskadiren 25. urtemugako ospakizunen amaiera, Bilboko egoitzaren lehen urteurrena eta EiTBko hedabide guztien denboraldi hasiera.
Bisitariak izango dira egun horretako protagonistak. Ikusle eta entzuleak izango dira albiste. EiTBk gustura sentiaraziko ditu egoitzara etortzen diren guztiak. Beren-beregi prestatutako denetariko ekitaldiak izango dira egun horretan.
LTDren kate berria
ETB-3 EiTBko ldt-ko telebista kate berria abian jarriko da egun horretan. Euskara, gazteak eta kultura ardatz dituen katearen hasiera ekitaldia Multibox aretotik jarraitu ahal izango da. Egun horretan eitb.com berria plazaratuko da, baita ere denetariko edukiak, emozioak eta sorpresak izango dituen atari handia.
Laugarren platoa, ETB-3ko gune bilakatuko da. Egoitzan izaten direnek kate horrek parte hartzen duen "Six billion others" proiektu global batean esku hartu ahal izango dute, kamera aurrean gai bati buruzko iritzia emanez. Multibox aretoan halaber, primizian, ETB-3ko hainbat saioen aurrerapena eskainiko da, Oteizaren inguruko saio berezia, esate baterako. Hain justu ostiraletan gau tematikoak izango dira ETB-3k eta lehen ostirala, hamarra, Oteizari buruzkoa izango da.
Bestalde, harrera gunean, lehen solairuan, ordenagailu batzuek jarriko dituzte egoitza bisitatzen duenak, eitb.com berrian sar daitezen.
Data:2008/10/13 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Filma, aurre-ekoizpen fasean dago eta Jabier Elortegi izango da pelikularen Zuzendaria.
Pausokak (Eikeneko kidea) Anjel Lertxundiren «Zorion Perfektua» eleberriaren egokitzapena egingo du urritik aurrera, euskaraz gehien irakurri den eleberrietako bat da, eta hainbat hizkuntzatara itzuli da. Barton Films (Eikeneko kidea) filmaren banatzailea izango da eta prentsari dagokionean, Gorostilanda izango da arduraduna.
Pelikula Donostian eta Bartzelonan filmatuko da, bere jatorrizko bertsioa euskaraz izanda, eta besteak beste, ETBk (Eikeneko kidea), Eusko Jaurlaritzak eta Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuak diruz lagunduko dute.
Sinopsia
Historiako bi une ezberdinetan kokatuta dago kontakizuna: iraganean (1987) eta orainaldian (2008). Euskal Herriko itsasertzeko herrixka batean gertatzen da iragana, aztoramen politiko handiko une batean, eta oraina, berriz, hiri handi batean, Bartzelonan.
Gure bi protagonisten bizitzek bat egin dute iraganean, eta orainaldian berriro egingo dute topo. Biei gauza berdinak markatu die bizitza: atentatu terrorista baten biktima izateak. Euskadin bizitzen jarraitzea zein zaila den eta ezezaguna izateko eta bizimodu berri bati ekiteko hiri handi batera joateko beharra kontatzen du filmak.
Data:2008/09/25 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
K 2000-k (Eikeneko kidea) eta Filmanova-k Fermin Muguruza musikariaren ideia batean oinarritutako “Check Point Rock” dokumentala ekoitziko dute.
Check Point Rock bidaia musikala da. Tel Aviv-eko auzune arabiarretan izango du abiaburua eta lurralde hartan diren checkpoint edo kontrol militar guztiak zeharkatuko ditu. Bide egiten dugun bitartean, Israelgo hirietan zein Zisjordania eta Gazako errefuxiatu-esparruetan bizi diren artista palestinarrekin harremanetan jarriko gara eta egiten duten musika harrigarriaren lekuko izango gara. Beraiek lagun ditugula, euren herrietan eta etxeetan barneratuko gara, bertatik bertara ezagutzeko egunero zer nolako zailtasunei aurre egin behar izaten dieten etsipen eta gatazka garaiotan.
Izan ere, Fermin Muguruza dokumentaleko protagonista batzuen lagun mina da, eta beraz, bera izango dugu gidari bidai honetan. Proiektu honen zuzendari ere bada Javier Corcuerarekin batera, eta eurekin dira Jordi Abusada argazki-zuzendaria eta Angel Katarain musika grabaketen arduraduna ere.
Dokumental honek ICCAren eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza jaso du.
Data:2008/09/25 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Hiru denboralditan interneten lortutako arrakastaren ondoren, QUÉ VIDA MÁS TRISTE fikziozko telesaila produzituko du K 2000 enpresak, Eikeneko kidea, La Sexta katearentzat.
QUÉ VIDA MÁS TRISTE gauzak beti alderantziz irteten zaizkion garabi operadore pikaro baten bizitzari eta bere ingurukoei buruzko bideobloga da, eta telebistan estreinatuko da bere sortzailea den Rubén Ontiveros zuzendariaren eskutik.
Bideoblogaren arrakastaren gakoak gidoien originaltasuna eta pertsonaiek –BORJA (protagonista) , JOSEBA (Borjaren laguna), NURIA (protagonistaren neskalagun ohia) eta IZASKUN (Josebaren emaztea)- duten freskotasuna dira. Izan ere, 2.380.000 bisita baino gehiago izan ditu bideoblogak orain arte, eta Wikipedian ere agertzen da.
Rubén Ontiverosek, film laburren eta telesaioen gidoigile ezagunak, 2005ean sortu zuen “QVMT” errealitatea eta fikzioa nahastuta hasiera-hasieratik. Pertsonaiak ez dira aktoreak –denak Ontiverosen beraren lagunak dira-, eta euren bizipenak zein asmaturiko gorabeherak kontatzen dituzte. Bideoblogaren tonuak eta umore-senak laster erakarri zuten sareko bisitarien arreta, eta orain, horixe bera egingo dute telebistan La Sexta kateari esker.
La Sexta-k hirugarren hiruhilekoan emititu nahi du telesaila, eta kapituluak laster hasiko dira grabatzen K 2000-k Galdakaon dituen instalazioetan.
Data:2008/09/01 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Barton Filmsek (Eikeneko kidea) “Jirafas” eta “Peregrinos” filmak banatzeko eskubideak lortu ditu. Batere antzik ez duten film interesgarri hauek zinema aretoetan ikusi ahal izango dira, abuztuaren 8tik aurrera.
“Jirafas” Tzahi Grad israeldar zuzendariak eginiko lehen film luzea da (Barton Filmsek zuzendari beraren “Mal Gesto” banatu zuen), eta “Peregrinos”, berriz, Coline Serrau-ren komedia korala da.
‘Jirafas’ film luzeak hiri handi bateko eraikin bereanbizi diren hiru emakume gazteren istorioa kontatzen digu. Filma protagonisten patuek osatutako puzzle moduko bat da, puskak elkartzean alegiazko errealitate bat sortzen da, agerikoa baino gehiago dena eta hainbat irakurketa egiteko bidea zabaltzen duena. Alegia, bizitza bera bezala.
Bestalde, ‘Peregrinos’ filmak ama hil ondoren familia batek izango dituen gorabeherak kontatzen dizkigu. Bi anaiak eta arrebak jakingo dute herentzia kobratzeko oinez egin beharko dutela Puy-en-Velaytik Santiagora doan bidea. Okerrena da elkarri gorrotatzen diotela eta ibiltzea ere gorrotatzen dutela. Halere, dirua nahi dute, beraz, bidea egiten hasiko dira. ‘Peregrinos’ iparraldean banatuko du Barton Filmsek Badiri banatzailearekin izenpetutako akordioa betez.
Data:2008/07/30 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
“Vaya Semanita” saioko Euskolegas ospetsuen istorioek berezko formatua izango dute aurrerantzean, 12 atalek osatutako telesailean. Pausokak (Eikeneko kidea) uda honetan grabatuko du telesaila, EiTBk (Eikeneko kidea) Miramonen dituen estudioetan.
Pausoka ekoizpen etxea "Euskolegas" grabatzen hasi da; ETB-2ko komedia berria. Telesaila ETB-2k ostegunetan ematen duen “Vaya Semanita” umorezko saioko pertsonaia ezagunetan oinarritzen da. Tarte horrek izan duen arrakastari esker, 45 minutuko 12 atalez osaturiko telesaila egin da pertsonaien istorioekin.
Telesaila eguneroko bizitzan oinarritzen da, hau da, ikus-entzuleentzat arruntak diren egoeratan, esate baterako: etxebizitza bat topatzeko arazoak, bikoteen arazoak edo helduaroko krisiak. Lehen atalean Alex eta Leire ezkonduko dira, denak daude ospakizun horren zain, baina zoritxarrez, gauzak ez dira protagonistek nahi bezain ongi aterako.
"Euskolegas" telesaileko protagonistak honako hauek izango dira: Andoni Aguirregomezkorta, Iker Galarza, Javier Antón, Laura de la Calle, Arantxa Aranguren, Verónica Moral eta Nayra Navarro. Horrez gain, Ramon Barea Euskal Telebistara itzuliko da 18 urte kanpoan egon ondoren, eta Patxiren osabaren papera egingo du. Santi, saltsero xarmangarria, eroso bizi da emazte eta alabarekin batera; bere bizitza, ordea, errotik aldatuko da emazteak dibortzioa eskatzean.
Data:2008/07/30 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
ETBren bigarren kanalak (Eikeneko kidea) “Cocina sin Bobadas” saio berria estreinatu du. Digital Mobilesek (Eikeneko kidea) ekoiztutako gastronomia programak Europako telebistan arrakasta handia duten telebista saioak ditu oinarri.
Estatuko sukaldari gazte onena izendatua eta hainbat liburu idatzi dituen David de Jorgek, Euskal Herrian barrena egindako road movie gisa aurkezten du. Eredugarri iruditzen zaizkion produktu eta jakiak ezagutzera emateko bidea izango da.
Oro har, hamar leku bisitatuko dituzte: Urbasa, Gernika, Getaria, Bastida, Ezpeleta, Hondarribia, Donostia, Hendaia, Mutriku, eta Donibane Lohitzune. Erritmoa hartuz joango da emanaldia ibilbide horretan. Paisaia, jendea eta produktuak erakutsiko dituzte: zerria, esne behia, okel gorria, barazkiak, txakolia, ardo beltza, hegaluzea, atuna, piperrautsa, kokotxak, lanpernak, piperrak, almendrazko makarroiak. Hauek guztiak erromeria giroko bazkari horretarako prestatuko dituzte eta saioaren eduki nagusi izango da.
"Asko gara, sukaldaritzari buruzko saioen bidez eguneroko bizitzan abian jarri ezin ditugun esperientzia gastronomikoen bila gabiltzanok" adierazten dute programatik. “Etxeko sukaldeak geroz eta txikiagoak dira, baliabideak eskasak eta sukaldaritza saio horiek berregin nahi dugu: azokara joan, hornitzaileekin lagun giroan hitz egin, produktu egokiak erosi, eszenatoki paregabean prestatu eta gozatu” azaltzen dute.
“ "Cocina sin bobadas" saioan, bizitzeko modu bat erakusten dugu: gustu oneko gauzez inguratu, atseginez erosi, sukaldean aritu, jan eta disfrutatzeko. Ikuslea harrapatzea eta hutsik egingo ez duen konplizean bilakatzea da helburua. Confort food delakoaz gozatzera animatu” adierazi dute.
Data:2008/07/29 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
?¡”expressivek (Eikeneko kidea), komunikazio zerbitzuak merkaturatzen dituen enpresak, hainbat hitzarmen estrategiko izenpetu ditu, erkidegoetako hiru telebista hauentzat ikus-entzunezko edukiak kudeatzeko eta merkaturatzeko.

Gaur egun telebista kate berriak sortzen ari dira, publikoak nahiz ordaindu beharrekoak; DVDak bideoaren industria eta Internet indartu ditu, eta ikus-entzunezko edukiak sarearen ezaugarrietara egokitzen dira. Hori guztiari esker, Ikus-entzunezkoen Sektorea hazi eta zabaldu egin da, formatu tradizionaletan zein teknologia berrietan oinarritutako formatuetan.
Egoera hori ezagututa eta ikus-entzunezkoek duten garrantziaz jabetuta, ?¡”expressivek, merkatura iritsi zenean, orain dela urtebete, negozio ildo bat garatu zuen ikus-entzunezko edukiak sortzeko eta ustiatzeko: Ikus-entzunezko Proiektuak. Horren bidez, komunikazio planetatik eratorritako produktuak merkaturatzen ditu eta bezero bakoitzaren ezaugarriak eta eskakizunak aintzat hartuz egokitzen ditu, produktuen sorta osoa eskaintzeko helburua betetzeko asmoz.
?¡”expressivek akordioak lortu berri ditu Espainiako ikus-entzunezkoen arloan diharduten zenbait kate publikorekin. Galiziako telebistarekin (TVG), esaterako, urtebeteko lankidetza hitzartu du ?¡”expressivek, DVD formatuan haurrentzako animazioko film luzeak editatzeko; horren bidez, galiziera txikienen artean sustatu nahi dute. Editatutako zortzi filmen artean, honako hauek daude: “Pinotxo 3000”, “Lucky Luke”, “Rudolph, filma” edo “Conan detektibea”.
Extremadurako telebista publikoarekin duen hitzarmenari dagokionez, Epressivek lizentzia eman dio Canal Extremadurari zinemari buruzko "La Noche de ..." saioa ekoizteko, jatorriz Euskal Telebistako saioa baita hori. TeleMadrid katearekin izenpetutako lankidetzan, berriz, ?¡”expressivek kate publikoak eginiko saioen katalogoa banatuko du; hartara, bertan jasotako saioak ikus-entzunezkoen operadoreei, home bideoko enpresei edo beste telebista kate batzuei saltzeko eta banatzeko eskubideak bereak bakarrik izango dira.
Izenpetutako akordio estrategiko hauek guztiak pertsonek osatutako talde konprometitu eta profesional batek eginiko lanaren emaitza dira. Horiei esker, ?¡”expressive aliaturik onena da gaur egun, ikus-entzunezkoen merkatuan edukiak saltzeko nahiz kudeatzeko; izan ere, bezeroei, besteak beste, fidagarritasuna, kalitateko bermeak eta goi-mailako espezializazioa eskaintzen dizkie.
Data:2008/07/28 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
“La máquina de pintar nubes” Abra Prod (Eikeneko kidea) eta Mundo Ficcion enpresek ekoitzitako lanaren izenburua da. Luzemetrai honen gidoigileak Aitor Mazo eta Patxo Telleria dira eta filma zuzenduko dute lehen aldiz.
“La máquina de pintar nubes” film luzearen filmaketa ekainaren 16an hasi zen eta uztailaren 26an amaituko da. Pelikula definizio handian egingo dute, eta filmaketa Euskadin egingo da, batez ere, Bilbon eta inguruan. Abra Prod eta Mundu Ficcion enpresek filma koproduzituko dute (% 50), eta proiektuak ETBren, TVEren eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza dauka. Gorostilanda berriz, prentsa arduraduraduna da filmaketan.
Pelikularen gidoiak TVEren bigarren kateko Version Española saioak eta ALMA izeneko gidoilari profesionalen elkarteak deituriko Egile Hasiberrientzako I. Gidoi Lehiaketako lehen saria jaso zuen 2004an. Edizio horretan 650 lan aurkeztu zituzten guztira.
Joxe Portela (Abra Prod) eta Miguel Torrente (Mundo Ficcion) ekoizpen-exekutiboaz arduratuko dira eta, Juanma Pagazaurtundua ekoizpen-zuzendaria izango da. Gaizka Bourgeaud izango da fotografia-zuzendaria eta Bingen Mendizabalek musika konposatuko du.
Pertsonaien artean aktore ezagunak daude, besteak beste, Bingen Elortza, Lander Otaola, Aitor Mazo, Asier Oruesagasti, Gracia Olayo, Santi Ugalde, Montse Mostaza, Loreto Mauleon edo Chema Muñoz.
Istorioak Bilboko auzo xume batean pinturarekiko maitasuna ezagutuko duen Asier nerabe baten iniziazioko bidaia kontatzen du frankismoaren azken urteetan. Daltonikoa izan arren, pintorea izan nahi du. Maitasuna ezagutzeaz gain, bere aitarekin harreman zaila, bere anai nagusiaren hileta eta 1974ko frankismoaren eszenatokian arazo giza-politikoak bizi izango ditu.
Data:2008/07/16 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Vilauk (Eikenen kidea) informazio kanal berri bat aurkeztu du interneten: Innova.tv. Enpresa berrikuntzaren aldeko apustua egiten duen tv.euskadinnova.net atarian sartu dute.
Vilau enpresa nazioarteko INI-GraphicsNet taldekoa da eta komunikabide digital berrien merkatuan erreferente den Fraunhofer alemaniar sare ikertzaileari lotua dago. Innova.tv telebista sortu du Interneten. Berrikuntza kontuetan sustatzen diren ekintza, ekimen eta programa guztien euskarri izango da.
Innova berrikuntzei lotutako informazio fidagarri eta ofizialen iturri gisa sortu da. Gizarteko sektore honi babesa emango dio eta gai horrekin lotutako proposamenak ezagutaraziko ditu. Gainera, Euskadi+Innova ekimenak sustatutako jardunaldien jarraipen zehatza egingo du.
Web telebista honen ardatza bere edukia da. Abiarazi zenez geroztik, programazio erakargarria eta interesgarria eskaini du bi hizkuntzatan: elkarrizketak, esperientzia praktikoak, jardunaldien jarraipena...
Innova.tv tresna praktikoa da eta lehenengo begiratuan eduki garrantzitsuenak erakusteko aukera ematen du. Eduki guztiak player berean garatzen dira, nabigatu bitartean erabiltzailea gal ez dadin. Internet bidezko telebista kanal honek ekoitzitako bideoen bertsioen historiko bat du, eta horri esker, eduki guztiak garbi sailkatuta eta egituratuta daude, motaren, gaiaren eta dataren arabera.
Webgunea abiarazi zenetik, Vilau zerbitzua kudeatzeaz eta web telebistarako edukiak sortzeaz arduratzen da, betiere, dinamismoaren eta edukien kalitatearen alde eginez.
Data:2008/07/14 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
EUVEk (Eikeneko kidea), ekainaren 12 eta 13an Gasteizen egin zen Errealitate Birtualeko Aplikazioen VI. Biltzarra, CARVI, inauguratu zuen.
Nazioarteko topaketa honek 150 profesional elkartu zituen. Errealitate Birtuala lantzen eta erabiltzen adituak diren 30 txostengilek beren esperientzien eta ezagutzen berri eman zuten. Besteak beste, gaur egun, teknologia horien egoera zein den azaldu zuten eta hainbat sektoretan dituzten aplikazio aukerez hitz egin ziguten.
Pedro Hernandezek, EUVEko Zuzendari Nagusiak, nabarmendu zuen CARVI Biltzarrak hasierako helburuei eusten diela: “Sektoreko profesionalak biltzea, elkar ezagutzea eta elkarren lanen berri izatea”.
Egun hauetan biltzarrean elkartu ziren profesionalen eta txostengileen artean, Walt Disney Imagineering-eko Lehendakariordea Joseph Garlington jauna egon zen. Enpresa hori arduratzen da, hain zuzen, Walt Disney Company-k munduan zehar dituen jolas parke guztietako jolasen diseinuaz. Garlingtonek adierazi zuenez, horrelako instalazioek prestakuntza balioak eta elkarreragina bultzatzen dituzte: “Gure bisitariek etxeetan dituzten teknologia tresnek eskaintzen dutena baino ikuspegi zabalagoa jaso dezatela nahi dugu”.
Biltzarraren lehenengo eguna Lurreko Telebista Digitalari (LTD) eta hurrengo itzalaldi teknologikoari buruz izan zen. LTDk ekarriko duen aurrerapen nagusietako bat elkarreragina izango da. VICOMTech-eko (Eikeneko kidea) Gorka Olaizolak adierazi duen bezala, “telebista digitalaren ekarpen handia izango da hori. Erabiltzaileak datuak bidaltzeko eta informazioa jaisteko aukera izango du, erabat seguruak izango diren kanalen bidez”. Bestalde, LTDren beste alderdi batzuei buruz hitz egin zuten Promovisako Merkataritza Zuzendaria Juan Carlos Cañamaresek, Mendi@Horizont-eko Xabir Martinek, TVEko berriemailea Velentin Diazek, Panasonic-eko Carlos Arjonak, VSNeko Jordi Utielek, Euskalteleko (Eikeneko kidea) Koldo Unanuek eta Atos Origin-eko Miguel Angel Morcuendek.
EUVEk, zuzenean, benetako pertsona baten irudia txertatu zuen Second Life ingurune birtualean; Interneteko atarian horrelako zerbait egiten den lehen aldia da. Bertan egondako biltzarkide guztiek ikusi ahal izan zutenez, produkzio ondoko lanik gabe, bi unibertso horiek bateratzeko aukera izatea oso erakargarria da, askotariko ekitaldiak eta aurkezpenak egiteari begira.
Ekainak 13ko egitarauan parte hartu zuten adituek Industriako Irudi Birtuala eta SSIIak Errealitate Birtualeko Aplikazioen motor gisa gaiei buruz hitz egin zuten.
Data:2008/06/13 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Deboura Deseños Animados galiziar ekoizpen etxeak hitzarmena izenpetu du Barton Films (Eikeneko kidea) banaketa etxearekin, estatuan “Dubidoso El Mago” animaziozko filma banatzeko. Estreinaldia azaroan izango da.
Roque Cameselle zuzendariaren “Dubidoso el mago” azaroaren 7an estreinatuko da 150 areto baino gehiagotan, eta gazteleraz, euskaraz, katalanez eta galegoz ikusi ahal izango da. Vigoko Deboura Deseños Animados ekoizpen etxeak eginiko lehen film luzea da. Galiziarrek bi dimentsioko film baten aldeko erronka egin dute, hiru dimentsioko animazioa sartzen ari den merkatuan lehiatzeko.
Deboura-k animazio tradizionala aukeratu du. Marrazkilariek fotogramak banan-banan lantzen dituzte lehendabizi, eta, ondoren, teknologia berriak erabiltzen dituzte koloreak jartzeko, efektu bereziak sartzeko edo tarte zailenetan mugimenduen trazak egiten laguntzeko.
Data:2008/06/10 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
K 2000 (Eikeneko kidea) enpresak kudeatu zuen Expo Zaragoza 2008ko megafonia eta informazio-pantailetako edukiak, hiru hizkuntzatan: gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
K2000-k, edukiak kudeatu eta produzitzeko unitate bat eratu eta abian jarri zuen, Exporen komunikazio beharrizanei erantzun egokia emateko, epe laburrenean eta kalitate handienarekin.
24 m2ko hiru LED pantaila eta plasmako beste 24 jarri zituen Expo barruan, eta 50 m2ko LED pantaila handi bat ere anfiteatroan. Horietan denetan diseinu grafiko argi eta ulerterraza erabili zuen, bai guztietan batera zein guneka, eguneko programazioa, azken orduko albisteak eta beste edozein informazio interesgarri bisitariei emateko.
Hainbat erredaktorek, kamera-operadorek, editatzailek eta itzultzailek osatu zuten edukien produkzio-unitateak, eta eurek sorturiko edukiak zein pantailak Adtraxion sistema baten bitartez kudeatu zituen.
Data:2008/05/30 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Telekomunikazio Ingeniarien Eskolak EiTB saritu du (Eikeneko kidea) Berrikuntzako IKT sariarekin, Bilboko egoitzan eginiko digitalizatze lanagatik. Epaimahaiak nabarmendu duenez, aurrerapen horiei esker euskal telebista publikoa “nazioarteko erreferente” bihurtu da.
Apirilaren 24an, Barakaldoko BECen “Teleko gaua” ospatu zen, Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniarien Elkargoak eta Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniarien Elkarteak antolatuta. Bertan, bost sari banatzen dira urtero telekomunikazio arloan eginiko lan onenen artean.
Aurten, EiTBko ingeniariek Berrikuntzako IKT saria irabazi dute. Horren bidez, aplikazio teknologikoa izan duen sormen ideiarik onena saritu nahi izan dute, Bilboko egoitza berrian eginiko digitalizatze lanagatik. Epaimahaiak adierazi duenez, lan horri esker EiTB nazioarteko erreferentea izango da aurrerantzean.
Koldo Lizarraldek, Mikel Frutosek, Juan Carlos Loroñok, Igor Jainagak eta Amaia Remonek jaso zuten saria talde osoaren izenean. Sariak ekosistema bat irudikatzen du; izaki bizidunez betetako arrainontzi moduko bat, gizakiaren laguntzarik gabe mantentzen eta garatzen dena.
Data:2008/05/13 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Maiatzaren 8an “Online Expert Forum 2008” antolatu zen Madrilen sareko eta marketin digitaleko estrategien joerak eta aurrerapenak ezagutarazteko. Antolatzaileak Expressive (Eikeneko kidea), Traffic4u eta Nedstat izan ziren eta enpresetako webguneetan arrakasta izateko giltzarriak azaldu zituzten denon artean.

Online Expert Forum 2008 ekitaldia, bereziki, Marketin zuzendariei, Antolatzaileei eta Komunikabide agentziei begira egin zen. Topaketa horren bidez, batetik, sarean erabaki egokienak hartzen erakutsi nahi zen, eta, bestetik, sareko kanpaina eraginkorrak eta inbertsioaren itzulerari (ROI) zuzendutakoak egiteko moduak azaldu nahi ziren.
“Foroko parte-hartzaileei erakutsi nahi diegu sarean eginiko publizitatea beste euskarrietan egin ohi dena bezain eraginkorra dela” adierazi zuen Miguel de Reina Expresiveko Merkataritza Zuzendariak. Euskal enpresa hori komunikazioaren esparruan produktuak eta zerbitzuak saltzeko ikuspegi integral batez abiatzen den lehena da; hau da, bere jardueran negozioaren hiru ildoak bateratzen dituena: Ikus-entzunezkoen edukiak eta antzeko produktuak (Ikus-entzunezko egitasmoak), Teknologia (Solutions) eta komunikabide guztiei (TB, Irratia, Internet,…) zuzendutako publizitate salmenta (Media).
Expressivek bezeroengana modu hurbilean, elkarreragilean eta ezustean iristearen aldeko erronka egin du. Aipatutako hiru negozio ildoak bateratzean oinarritutako eredu berritzaile horrek, bere taldeen talentua garatzeko duen konpromisoak eta Kudeaketan bere bezero/akziodunen inplikazioak Expressive Komunikazioaren esparruan enpresa berritzaile gisa kokatzen dute.
Traffic 4U eta Nedstat
Traffic4u enpresa liderra da Europan, bilaketa tresnen marketinaren arloan. Lau bulego ditu Holandan eta Espainian. Datozen urteetarako helburu nagusietariko bat da nazioartean hedatzea eta nazioarteko ezagutzan oinarritutako europar marka sendoa sortzea. Bestalde, Nedstat web orrien azterketan Europako liderra da.
Data:2008/05/09 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
EiTBren lehenengo kateak Orio Produkzioak (Eikeneko kideak) ekoiztutako ‘Jatearen Egiak’ saioa estreinatuko du maiatzaren 9an.

Hasier Etxeberriak aurkeztuta, euskaldunen elikaduraren inguruan dauden jateko ohituren, sinismen eta mitoen egiazkotasuna frogatzen saiatuko da 13 atalez osatutako programa.
Izan ere, gauzak ez dira beti uste bezala izaten, ezta jan kontuetan ere. Irudi bizi eta berritzailez jositako erreportaje ikusgarrien bidez, hainbat gai landuko dira, bestea beste, egia al da zenbait jakik sexurako gogoa pizten dutela, mitoa ala egia al da gizonezkoek eta emakumezkoek janari aukeraketa egiteko garaian ezberdin jokatzen dugula edo zein elikagai hautatuko lukete bi nerabe jatorduan etxean bakarrik utziz gero.
Orio Produkzioak ekoiztetxeak ETBrako egindako programa Erresuma Batuko BBCren “The Truth about Food” saioan dago oinarrituta. Mundu guztiko ospe handiko zientzialariek esperimentu zientifikoetan oinarrituz hainbat egiaztapen eta mitoen suntsiketa egingo dute. Besteak beste, kolesterola nola jaitsi, desintoxikazio dieten eraginkortasuna, kafearen eragina eta jateko orduan estresak izan ditzakeen ondorioak aztertuko dituzte saioan landuko dituzten gaien artean.
Data:2008/05/08 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Euskal Irrati Telebistak (Eikeneko kidea) eta Maltako Unibertsitateak pentsamendu sortzailea sustatzeko lankidetza hitzarmena sinatu zuten apirilaren 29an. Alde batetik Camilleri jauna Maltako Unibertsitateko Errektorea eta, bestetik, Juan Diego EiTBko Estrategia taldeko zuzendaria izenpetu zuten akordio hau.
Kateak jakinarazi zuenez, Sorkuntza eta Berrikuntza Arteen Masterrean parte hartu ahal izateko, EiTBk ikasleei bekak eskaintzen jarraitzea da hitzarmen honen helburuetako bat. Izan ere, 2007ko urrian bi beka eskaini ziren ikasketa hauek egiteko Esperientzia honen harrera onak bultzatu du talde multimedia Maltako Errepublikako Unibertsitatearekin harremana estutzera.
Mundu guztian ezagunak diren Edward de Bonoren sorkuntzarako tekniketan oinarritzen da masterra. Helburua sormenean trebatzea da. Hainbat gai eta diziplina biltzen dituen gradu-ondoko honetan 50 herrialde ezberdinetako jendea elkartzen da.
Maltako Unibertsitatean bertan aurkitzen da "Edward de Bono Institute for the Design and Developement of Thinking" ikastetxea. Edward de Bono irakaslearekin elkarkidetzan sortua da ikastetxe hau, eta Sorkuntza eta Berrikuntza Arteen Masterra eskaintzen lehena izan da Europan.
Sinatutako hitzarmen honek, bestalde, Unibertsitatean sorkuntza tekniken inguruan egindako ikerketa eta proiektuetara sarbidea izateko aukera ematen dio EiTBri.
Euskal Komunikazio taldeak Maltako Unibertsitateko irakasleengana eta laguntzaileengana ere jo ahal izango du Euskal Herrian antolatu ditzakeen proiektuetan edota jardunaldietan parte har ditzaten.
Sormena EiTBren irudiaren ezaugarrietako bat bilakatzeko ahaleginetan, berebiziko garrantzia du itunak. De Bono irakaslearen onespena duten 15 prestatzaile ditu EiTBk bere langileen artean, eta 80 langiletik gora dira EiTBn teknika hauek barneratzen dituztenak.
Data:2008/05/07 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Frantziako “Dragon Hunters” filmak luzemetrai onenaren saria irabazi zuen 2009. urterarte agurtzen den Animabasque-Business zinemaldian.

Barton Filmsek (Eikeneko kidea) antolatutako Animabasauriko zinemaldiaren laugarren edizioari amaiera eman zioten apirilaren 25ean sarien banaketarekin. Luzemetrai onenaren saria “Dragon Hunters” filmak lortu zuen.
Frantzia, Alemania eta Luxemburgok koproduzitutako eta Arthur Qwakek eta Guillame Ivernelek zuzendutako “Dragon Hunters” luzemetraia, zinemaldiaren onena izendatu zuten. Eskupekoetatik bizi diren herensugeen bi ehiztarien istorioa kontatzen du, saririk handiena eraman zuen filmak, 6000 eurokoa.
AnimaBasauri IVren amaiera ekitaldia Social Antzokian ospatu zen, Felix Linaresek eta Ilaski Serranok aurkeztutako ekitaldi batean. Laburmetrai onenaren saria, 35mm-n, M. Bruno Colleten “Le jour de gloire…” ekoizpen frantsesak lortu zuen. “Karratu” atalaren barruan, Kunio Kato japoniarraren “La maison en petitos cubes” lanak saririk onena irabazi zuen.
Gainera, zinemaldiaren sari banaketaren historian lehenengo aldiz epaimahaiak luzemetraien atalean sari berezia eman zioten Jan Balej-en ‘One night in a city’ pelikula txekiarrari.
Laugarren edizio honetan, sail ofizialean berrogei herrialde ezberdinetako 148 proiektu parte hartu dute -iaz 119 izan ziren- eta 400 film baino gehiago proiektatu dira. Herrialdeen artean Hego Korearen presentzia nabarmentzen da, zinemaldiaren ohorezko gonbidatua.
Data:2008/05/07 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Frantziako The Wit enpresa entzutetsuak 3Koma (Eikenen bazkidea) euskal ekoiztetxearen “El calendario del año” eta Four Luck Bananaren “El Sexómetro” lanak aukeratu ditu mundu osoko telebistetan azken sei hilabeteetan izandako 30 estreinaldi berritzaileen artean.
The Wit enpresako zuzendari Virginia Mouselerren hitzaldia izan zen, hain zuzen, aurreko astean Cannesen egindako MIPTVko azken edizioko jendetsuena. 'Fresh TB around the World' izenburupean, munduko telebistetan izandako hogeita hamar estreinaldi garrantzitsuenen berri eman zuen.
Cannesen indar handiarekin aurkeztutako 3Komaren formatu originalari emandako aintzatespenak berebiziko garrantzia dauka, inondik inora. Hain da horrela, dagoeneko 12 herrialdek aipatu baitute ideia hori ekoizteko aukera munduko telebista merkaturik handienak (MIPTV) iraun duen bitartean.
ETBk urtarrilean eskaini zuen saioa reality lehiaketa atsegina da. Pertsona anonimoek ongintzazko egutegi “sexi” arrakastatsuak egitea da saioaren helburu nagusia. Hainbat taldek lehian jardun behar dute, urteko egutegirik sexiena nork egin. Hala, saioak irabazleen argazkirik “lizunenak” egutegi batean argitaratzeko erantzukizuna hartuko du, eta horien salmentatik lortutako dirua taldeak berak aukeratutako gizarte ongintzara bideratuko da.
Data:2008/04/17 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Vilau enpresak, Eikeneko kidea, leku bat lortu nahi du panorama mediatikoan telebista kate korporatiboen eskaintzarekin. Lehen bezeroen artean, azpimarratzekoak dira Bilbao Exhibition Centre (BEC), Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako Garraio Saila.
Aldundiak pantailak jarri ditu hainbat eraikin publikotan hiritarrek korporazioaren kanal berria ikus dezaten beren txanda itxaroten duten bitartean. Ematen diren programak Foru Aldundiko jarduerarekin lotuta daude batez ere, nahiz eta eguraldia edota trafikoari buruzko informazioa ere eskaintzen den.
BEC-en katearen helburua da azoken eskaintza ezagutaraztea ekitaldi garrantzitsuenetara bertaratzen direnei. Informazioa eraikin osoan banatuta dauden plasma pantailen bitartez eskaintzen da. Pantaila gehiago dago eraikinaren sarreran eta pasabide nagusietan. Azkenik, Vilau-k euskal Y-ri buruzko kate bat ere garatu du Garraio Sailarentzat. Kasu honetan, katea batez ere internet bitartez ikusiko da.
Baina, ez da hemen bukatzen Vilau-ren multimedia jarduera. Enpresak sistema bat sortu du zeinak ikusleari aukera ematen dion telebista programetan parte hartzeko. Betizu programarekin estreinatu da; programan webcam bat daukaten eta pantailan agertu nahi duten internauten zuzeneko irudiak ikusi daitezke. Etorkizunean kamera duten telefono mugikorrekin ere parte hartzeko aukera egongo da. Vilau-n EITB-ek, Vicomtech zentro teknologikoak eta Koreako Alticasty eta Alemaniako INI-Graphics enpresek parte hartzen dute.
Informazio gehiago: www.enpresadigitala.net
www.vilaumedia.com
Data:2008/04/09 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Virtualwarek (Eikeneko kidea), errealitate birtualeko konponbideak garatzen duen enpresak, aurreko urteko ekitaldiarekin konparatuz, negozioaren tamaina eta lankide kopurua bikoiztu duen hazkundearekin amaitu du 2007. urtea.
Virtualware-en jarduera ez da soilik proiektuen kopuruan areagotu, beraien tipologia eta garrantzian ere bai. Teknologi birtuala hirigintza eta higiezinen sustapenen eremuetan komunikazio erreminta indartsu bat bezala tinkatu da. Enpresak eremu horietan bere funtsezko konponbideen aplikazio arloak aurkitu ditu.
Virtualwarek 2008rako egindako berrikuntzaren aldeko apustua gauzatzeko, martxan jartzen diren proiektuak bideratzeko nahiz berrikuntzen inguruko lerro estrategikoak kudeatzeko, sail espezifikoa sortuko du.
Enpresa 2007an merkatu geografiko berrietarantz zabaldu da. Virtualware iparraldean dago ezarrita batez ere, bere egoitza zentrala Bizkaian edukita, baina negozio aukera garrantzitsua daukaten zonaldetara joatea erabaki du. Horrela, Errioxan eta Nafarroan dauzkan ordezkaritzei gehitzen zaie Valentziar erkidego, Madril eta Catalunyakoak. 2008 urteko helburua hiru delegazio berri horien posizioa sendotzea eta Andaluziako erkidegoan ordezkaritza bat irekitzea da.
Informazio gehiago: Prentsa Oharra_Acceso.com.pdf
Data:2008/03/14 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
EUVE fundazioak (Eikeneko kidea) 8 milioi euro inbertituko du Miñanoko Parke Teknologikoan izango duen egoitza berrian. Egoitza berria, 5000 metro karratukoa, “esparru funtzionala, bere inguruneari egokitua eta batez ere sostengarria” izango da.

EUVE-ren eraikin berriak 3 solairu izango ditu. Bere instalazioen artean telebistarako laborategi bat izango du, beharrezkoa den azpiegitura informatikoa edukiz gain, grabazioak egiteko eta telebistarako zuzeneko emisioa egiteko plato bat izango du. Platoa ikus-entzunezkoen ekoizpenean teknologi berrien aplikazioarekin esperimentatzeko hornituta egongo da.
Pedro Hernandezek, EUVEko zuzendaria, esan duenez “plato birtuala oso handia izango da eta bere ezaugarriak, telebistan nahiz publizitatezko iragarkietan lan egiteko ezin hobeak, zinema errealizazioan barne.”
EUVE (European Virtual Engineering) 1999an jaio zen irabazi asmorik gabeko fundazioa da eta bere jarduera ingeniaritza birtuala, telebista, informazio sistemak, metereologia eta adimen artifizialarekin erlazionatuta dago. Bere zuzendariak Miñanoko parkea, Europa mailan erreferente bat dena, EUVE bezalako zentro teknologiko bat garatzeko mediorik egokiena dela esan du. Gainera, Parkeak teknologien zabalkundearekin erlazionatuta dauden ekitaldiak antolatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak ditu.
Data:2008/03/11 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Farcor Studios enpresak Baleuko euskal ekoizpen etxearen Eikeneko kidea) “Black to the moon” animazioko film luzearen eskubideak erosi ditu, AEB eta Latinoamerikarako. Aurre-ekoizpen aldian dagoen film honek arreta handia bereganatu zuen iaz, Cannesko MIPCOM azokan aurkeztu zenean.
Rose Adkins-ek, Farcor Studios enpresako exekutiboak, martxoaren 6an “Variety” (Los Angeles, AEB) aldizkari espezializatuan eginiko elkarrizketan adierazi zuen “Black to the Moon” animazioko filmaren eskubideak erosi zituztela AEB eta Latinoamerikarako. Euskal Herriko animazioko industria sektorean denon ahotan egon den proiektu hau Eikeneko —Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra— kidea den Baleukok ekoitzi du.
Durangon egoitza duen Baleukok animaziozko film onenaren saria lortu zuen 1997. Urtean, “Megasonikoak” filmari esker. Horrez gain, beste bi izendapen jaso ditu; lehena, 2002an, Juanjo Elordiren “Anje, la leyenda del Pirineo” filmarekin; eta bigarrena, aurten, “Betizu eta urrezko zintzarria” lanarekin.
Farcor Studios-eko exekutiboak iazko Berlingo Zinemaldian ezagutu zuen “Black to the moon”. Adkins-ek adierazi zuenez, «Haurren eta helduen gustukoa izan daiteke eta oso dibertigarria da. Horrez gain, erabilitako animazioa inoiz ikusi gabea nuen eta mundu magiko batean guztiz murgiltzeko aukera ematen dizu».
“Black to the Moon” filmaren arduradunek adierazi dute ekoizpena 2010. urtearen hasieran amaituko dela. Baleukok orain arte eginiko proiekturik handiena den film hau 3Dko animazio ekoizpena da eta Art Mell frantziar enpresarekin batera ekoitzi dute. Guztira, 4,5 milioi euroko aurrekontua du.
Lanaren eskubideak erosi izanak agerian uzten du Ipar Amerikan atzerriko ekoizpenek, eta, batez ere, Europako animazio filmek interesa pizten dutela. Era berean, horrek euskal animazio enpresek sortzen dituzten edukien kalitatea baieztatzen du; izan ere, urteak dira eduki horiek sariak eskuratzen dituztela eta nazioarteko azoketan arrakasta lortzen dutela.
Baleukok Bilbo animazioaren hiriburua bihurtuko duen “AnimabasqueBusiness” azokan aurkeztuko du “Black to the moon” filma, datorren apirilaren 24an. Enpresak merkataritza hitzarmenaren balorazio positiboa egin du, urte askoan eginiko lana aitortzeko modua delako. Baleukoko Garapen arduradun Miguel Gomez-Tejedor adierazi duenez, “Gure animazio taldeak urte hauetan eginiko lanaren eta EiTBk nahiz erakundeek emandako babesaren truke lortutako saria da; izan ere, horiei esker animazioko 7 film luze egiteko aukera izan dugu, eta horrek horrelako ekoizpen bat egiteko beharrezkoa den eskarmentua eman digu”.
“Beltza” ospe handiko ardi beltza da. Etxaldean haren beldur dira guztiak. Obsesio bat du: ilargira joatea. Hori lortzeko “Kanuto” artzain zakurraren laguntza izango du, buru handia eta hanka motzak dituen zakur hori beltzarekin maiteminduta baitago. Abenturan, opera abesten duten behiak, otso galaiak eta legez kanpoko armiarma jostunak topatuko dituzte, NASAren entrenamendu eremu zahar batera iritsi arte. Bertan, zakur transgenikoen talde bitxi batek kohete bat du abiatzeko prest. Francis Nielsen izango da filmaren zuzendaria eta Maria Bayo nafar sopranoak ahotsa jarriko dio Teodora behiari.
Data:2008/03/11 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Euskaltelek (Eikeneko kidea), Euskadiko telekomunikazioen operadorea, 20 kanal baino gehiago erantsi ditu bere telebista digitalaren zerbitzuan. Ekintza honek bere 10. urteurrenarekin bat egiten du.
Euskalteleko erabiltzaileek familia guztiarentzako eduki desberdinak gozatu ahal izango dituzte. Gaur egungo zinea, klasikoa eta europar egileena, musika, kirola eta gai anitzeko kanalak dira, besteak beste, teleoperadoraren programazio berriak eskaintzen dituenak. Eskaintza berria beste kanal batzuekin, gehienak nazioartekoak, osatuko da maiatzan.
Informazio gehiago: Artikulua_mundoplus_tv.pdf
Data:2008/03/04 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Idem (Eikeneko kidea) euskal ekoizlea eta Pirámide production frantziarra “Cristóbal Balenciaga, permanecer en lo efímero” dokumentalaren azken sekuentziak Donostian filmatzen ari dira. Oskar Tejedorek zuzenduta, documentalak “jostunen jostuna” ren ibilbide pertsonala eta profesionala erakusten du.
Besteak beste, elkarrizkatutako pertsonen artean Emmanuel Húngaro, Courréges edo Hubert de Givenchy diseinatzaielak aurkitzen dira. Hurrengo hilabeteetan estreinatuko da.
Informazio gehiago: Artikulua_diariovasco.pdf
Data:2008/03/03 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
K-2000-k (Eikeneko kidea) audio eta bideo edukien kudeaketa bideratzeko hiru sistema eskuratu ditu. Lehenengoa ikus-entzunezko edukien kudeaketarako sistema da, bigarrena biltegiratze sistema bat eta hirugarrena back up artxiboko sistema.
Techex soluzio integratzaileko konpainiak, euskal ekoizpen etxe honen proiektua aurrera eramateko arduraduna izango da. Techex enpresak Silicon Graphics-en hardware soluzioekin garatu du proiektua
Informazio gehiago: Artikulua_computerworld.pdf
Data:2008/02/29 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Hurrengo ostegunean martxoak 6, “Lo mejor de mí” filmaren prentsarako emanaldi berezia egingo da Deustuko Renoir zinema aretoetan. Barton Films-ek (Eikeneko kidea) banatzen duen Roser Aguilar-ek zuzendutako filma, Locarno zinemaldian saritua izan zen.
“Lo mejor de mí”-k pelikula onenaren Urrezko Boccalinoa irabazi zuen Suizan ospatutako 2007ko Locarno Zinemaldian. Bere aldetik, aktore protagonista Marian Álvarez-ek, Aktore onenaren saria lortu zuen. Gainera, filmak Valladolideko 2007ko Semidici Zinemaldiaren sail ofizialean, lehiaketatik kanpo, parte hartu zuen Kataluniako Zinema eta Ikus-entzunezkoen Goi Mailako Eskolari (ESCAC) egindako omenaldian.
Filmak amodiozko istorio bat kontatzen du. Raquel (Marian Álvarez) bere mutilarekin (Juan Sanz) bizitzen joaten da eta norbait benetan maitatzen denean agertzen diren poztasun eta zailtasunak ezagutuko ditu. “Lo mejor de mí”, “Opera prima” proiektuaren barruan egindako lehen luzemetraia da. Proiektu honen helburua ESCAC-eko ikasleen lehenengo proiektuak bultzatzea da.
Informazio gehiago: www.lomejordemi.es/
Data:2008/02/28 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
|
Barton Films-ek (Eikeneko kidea) komertzial hitzarmen bat izenpetu du Baditri-rekin Katalunia eta Baleares-en bere banaketa indartzeko asmoz. Halaber, Barton Films izango da Baditriren filmen banaketaren arduraduna iparraldean. |
Baditrik eta Barton Filmsek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute emanaldiei dagokienez harreman komertzialak hobetzeko, ahaleginetan bat egin eta zinema aretoetan lana errazteko
Oraindanik, Baditri filmen banaketa Espainiako iparraldean dauden zinemetan Barton Filmes-en eta Jose Antoni Fernandez-ek zuzendatutako taldearen bitartez egingo da. Halaber, Katalunia eta Balear zonaldetan Barton Filmese-en filmeak Baditri-ren eta Antoni Badimon-ek zuzentzen duen taldearen bidez banatuko dira.
Data:2008/02/28 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Vitoria-Gasteizko Udalak joan den urtarrilak 28an prentsaurrekoan aurkeztu zuen Fitur 2008n eskuragarri jarriko duen eskaintza turistikoa. Izan ere, euskal hiriburuak azoka horretara eramango dituen produktuen artean dago K 2000-k (Eikeneko kidea) egin dion ikus-entzunezko lana: “Vitoria-Gasteiz Suitea”.

DVD interaktiboa da, bideoklip batek, publierreportaia bik eta making off-ak osatzen dutena. Guztira, lau hizkuntzatan egindako 30 minutuko ikus-entzunezkoa. Horrez gainera, bi iragarki ere egin ditugu –20 eta 10 segundokoak- telebistetan eta zinema-aretoetan emateko.
Sustapeneko bideoklipak abiapuntu musikala hartu du Vitoria-Gasteizen ikuspegi orokorra emateko: hain zuzen ere, Gasteizko Jazzaldiaren barruan Wynton Marsalis-ek euskal hiriburuari egin eta eskaini zion “Suite Vitoria” obra musikala. Emozioa eta fantasia helaraziko digun off-eko ahotsik gabeko bideoa.
Gainera, ikusle eta erabiltzaileek alderdi zehatzagoetan ere sakondu ditzakete bi erreportaiaren bitartez: batak ikuspegi orokor eta negozio arlokotik heltzen dio hiriari, eta besteak, ikuspegi turistikotik.
Irizpide artistikoa bat eta bera izan arren dvd-a osatzen duten ikus-entzunezko guztietan, kontuan izan ditugu erabilera eta publiko ezberdinak eta bakoitzak bere narrazio-egitura eta gidoi espezifikoak ditu.
Iaz ere Fitur-en izan zen K 2000, orduko hartan Zaragozako Udalaren enkarguz egindako kanpo-sustapenerako “Zaragoza ciudad de las ideas” ikus-entzunezkoarekin.
Data:2008/02/18 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
G93k (Eikeneko kidea) Race Champion ospetsuan parte hartu zuen; izan ere, hilabete hasieran, Londresen eginiko lasterketa hau mundu osoan ikusi zen, euskal enpresak sortutako errotulu eta grafismoekin.

Wembleyko estadio ezagunean Race of Champions izeneko auto lasterketa egin zen. Urtetik urtera, rallyko eta Formula 1eko gidari onenak elkartzen dira proba horretan. Aurten, G93k grafismoak jarri dizkie Michael Schumacher, Sebastián Löeb edo Rubens Barrichello bezalako piIotu handiei. Lasterketa munduko hainbat telebistek eman zuten, eta pantailan eibartarrek eginiko errotuluak eta grafismoak agertu ziren.
G93 Telekomunikazioak S. L., 1993an sortutakoa, ikus-entzunezko sektorean diharduen ingeniaritza eta informatika enpresa da. Sortu zenetik, bezeroaren neurrira eginiko produktu berriak sortu ditu, bai instalatzeko bai zerbitzu gisa ustiatzeko.
Urtean 400 ekitaldi baino gehiagotan parte hartzen du, hainbat telebista katetan. Nagusiki, kirol emanaldietarako estatistika eta errotulazio zerbitzuak eskaintzen ditu. Dena den, telebista lehiaketetarako eta hauteskundeei buruzko informazioa emateko grafismoak ere egiten ditu. 1998. urteaz geroztik, G93k TVEn parte hartzen du Espainiako Txirrindularitza Itzuliaren eta Frantziako Tourrarren emanaldietan. Industria munduari dagokionez, enpresa honek bidaiariarentzako audiobideo informazio sistema sortu du, Talgoren GPSren bidez automatizatuta.
Data:2008/01/22 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Euskal Telebistak (Eikeneko kidea) “La caja negra” emitituko du prime timen; 50 minutuko 13 erreportajek osatutako saio hau K 2000k (Eikeneko kidea) eta Salta TVk ekoitzi dute.
.jpg)
K 2000k Salta TVrekin batera eginiko saio berria ETBn ikusiko da otsailean, prime timen. “Pasalo” saioaren gidaria den Iñaki Lopez kazetaria izango da saioaren aurkezlea.
“La caja negra” saioan gizartean eragin handia izan zuten iraganeko gertaerak bilatu, eta berriro aztertuko dituzte protagonisten eskutik. Uholdeak, istripuak, akatsak, porrot egin zuten egitasmoak, … Saioak gertatutakoaren kutxa beltza berreskuratuko du, igarotako denborak ematen duen ikuspegitik gako berriak bilatu nahian. Horrela, gaur egun gertaera bera berriro gerta daitekeen ala ez planteatuko da.
Data:2008/01/03 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.