BERRIAK

BerriaTB-ak argitaratu berri du euskal hedabideek egun bizitzen ari diren garai latzen inguruko erreportaia munduko krisi ekonomikoak sektoreak pairatzen ari zuena areagotu baitu. Erreportai honetan euskal kultura eta hedabideetako zenbait ordezkarirekin egungo diru sarreren egoera aztertzen da. Irtenbideak eta estrategiak ere jorratzen dira erreportaian, sinergiak sustatzean, harpidetza indartzean, sormena lantzean eta kanpoko lanak onartzean oinarritu behar direla ondorioztatuz. Azkenik, 2012 urte gogorra izango dela onarturik sektoreak itxaropentsu eutsi nahi dio etorkizunari, eta sektore moduan indarra egiteko erronkari gogotsu ekin.

Informazio gehiago

Elkarrizketatuak:


Kontseiluko idazkari nagusia: Paul Bilbao
Topaguneko hedabideen saileko sustatzailea: Joxe Rojas
ttipi-ttapa fundazioko kudeatzailea: Jose Manuel Irigoien
Euskal Irratietako Koordinatzailea: Jose Luis Aizpuru
BERRIA taldeko hedabideen arduraduna: Iban Arregi
Xorroxin Irratiko esataria: Josetxo Apezetxea
Kanaldudeko arduraduna: Ximun Carrere
Goiena Komunikazio Taldeko zuzendari nagusia: Inazio Arregi

Data:2012/01/30 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

DCPCINE, proiekzio digitalerako Master DCP sortzen duen enpresa espezializatua, Donostiako Zinemaldian izan da hainbat film eta ekoizpenen bitartez, enpresa horren zerbitzuak erabili baitituzte master euskarri eta kopia digitaletarako.

DCPCINEren eskaintzari esker, DCP formatura pasa daiteke edozein bideo edo irudi sekuentzia, eta sistema digitalerako jauzia egiten da horrela kostu murrizketa handi eta kalitate gorenarekin. Alde horretatik, DCPCINEren lanari esker, aurrezpena erabatekoa da zeluloidezko kopiei dagokienez, eta sistema tradizionalean kostu handia izango luketen elementuak ere sar daitezke erraz: hala nola azpidatziak filmaren banaketaren edozein fasetan.

DCPCINE animazioan espezializatutako Silverspace konpainiatik sortutako enpresa da. Zinemaldian egotea urrats bat gehiago izan da enpresaren hazkunde estrategian, eta Donostiako jaialdian parte hartu duten ekoizpen batzuen konfiantzak sendotu egiten du estrategia hori. 

Informazio gehiago: www.dcpcine.es

Data:2011/10/13 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Capitol Zinemak bizimodua aldatzera doaz. 50 urteko historia atzean utzita, Bilbotik joango dira, Kubara iristeko. Artea eta Zinema Industriaren Kubako Institutuak (ICAIC) Karibeko uhartean jarriko ditu berriro martxan, publikoaren gozamenerako. KCD Kultura Communication y Desarrollo GLGKEak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzaz, 6 edukiontzi bidaliko ditu Kubara, 800 butaka, hiru zinema pantaila, 35 mm-ko hiru proiekzio ekipo eta DOLBY soinuko hiru ekipoekin.

KCD GLGKEren egitekoa garapena sustatzea da, komunikazioaren eta kulturaren bidez. Bilboko zinema enblematiko horiek Kubara eraman ahal izateak, beraz, erabat asetzen ditu bere helburuak. Aretoak birziklatuta, beste pertsona batzuek zinemaz gozatzen jarraitu ahal izango dute, eta ingurumenari kalte egitea saihestuko dugu.

Astelehenean hasi ziren desmuntatzeko lanak, eta asteazkenean, hilaren 18an, kamioiak iritsiko dira Villarias kaleko 10. zenbakira, urte askoan bilbotarren eta munduaren arteko elkargune izandako aretoak eramateko. Ez dira desagertuko, ordea, bizitza berri bat hasiko dute, Kuban.

Data:2011/05/18 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Pa negre izan da ezusteko nagusia aurten Goya sarietan. Agusti Villarongak zuzendutako lanak 9 goya jaso ditu, Balada triste de trompeta (2) eta También la lluvia (3) faboritoen aurretik geldituta. Buried filmak hiru sari jaso ditu.
Agusti Villarongak zuzendutako lanak irabazi du Pelikula Onenaren Goya Saria, baita Zuzendari Onenarena ere. Gainera, Marina Comas eta Francesc Colomer aktoreek Emakumezko eta Gizonezko Aktore Berri Onenarenak lortu dituzte. Laia Marullek falta zitzaion Goya irabazi du, Bigarren Emakumezko Aktore Onenarena. Gainera, Nora Navasek Emakumezko Aktore Onenaren Goya bereganatu du.
Javier Bardemek pronostiko guztiak bete ditu eta Gizonezko Aktore Onenaren Saria irabazi du.


'Sinde legea' izenaz ezagutu denaren inguruko polemika oraindik baretu ez bada ere, Kultura ministroa, Ángeles Gonzalez-Sinde, Akademiako zuzendariaren, Alex de la Iglesiasen, eskutik sartu zen bart Goya Sariak banatzeko ekitaldia hartu zuen antzokira. Gero, diskurtsoan, "internet gure zinemaren salbatzailea" dela esan zuen. Kanpoaldean ehunka lagun bildu ziren, Anonymous elkarteak deituta, lege berriaren aurka protesta egiteko.
Galaren unerik hunkigarrienak Pascal Maragallek Bicicleta, cullera, poma (Bizikleta, koilara, sagarra) lanagatik Dokumental Onenaren Goya jasotzera igo zenean izan ziren.
Euskal zinemak hainbat sari jaso zituen. Karra Elejalde izan zen Goya saria jasotzen lehena Bigarren Gizonezko Aktore Onenarena hartuta, También la lluvia pelikulan egindako lanagatik. Alberto Iglesiasek ere lan horretarako sortutako musikagatik jaso zuen Jatorrizko Musika Onenaren saria. Maria Reyes Arias gipuzkoarrak Fikziozko Film Labur Onenaren Goya saria irabazi zuen Una cada de botones film laburrarekin.
Gainera, David Pinillosek Zuzendari Berri Onenaren Saria irabazi zuen Bon Appetit lanari esker. Film hau Eikeneko kidea den Orio Produkzioak ko-produzitu du.

Data:2011/02/14 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak (ISEB) EHAAn argitaratu berri du Compite Programaren laguntzak eta diru laguntzak jasotzeko azken deialdia. Laguntza horiek eskuratu nahi dituzten enpresek 2011ko urriaren 15era arteko epea dute euren proiektuak aurkezteko (non eta ez den kreditua lehenago amaitzen); bitarteko eragileek, berriz, martxoaren 2a izango dute azken eguna.

Compite Programaren helburua, hain zuzen, lehiakortasuna hobetzeko enpresa prozesuak gauzatzea da; izan lankidetzan, izan banaka. Diru laguntzaren ehunekoa %50era artekoa izan daiteke: banakako proiektuentzat, gehienez ere, 75.000 euro; lankidetzan egindako proiektuentzat, berriz, 250.000 euro (kasu honetan, lankidetzan egindako proiektuko kide bakoitzak 90.000 euro jasoko lituzke). 

2010eko ekitaldiari dagokion laguntza deialdian, Eikenek eta bere kide diren enpresek 5 proiektu aurkeztu zituzten, eta guztiak onartu zituzten programan. Eiken izan zen, hain zuzen, bitarteko eragilea; baina honako enpresa hauek aurkeztu zituzten euren proiektuak 2010eko deialdian: Orio, Canal Bizkaia, Hamaika Telebista, Erabi, 3 Koma, Pausoka, Baleuko, Irusoin eta Mixerrek.

Internet bidez eta soil-soilik bide horretatik egin ahal izango dira aurtengo deialdirako eskaerak. Laguntza erregimena, bestalde, 2013ko urriaren 15era arte egongo da indarrean. EHAAn argitaratutako informazio guztia jaisteko, esteka honetan klikatu beharko da:
http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_20?c&f=20110131&a=201100483

Erlazionatutako informazioa

Data:2011/02/02 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Espainiako Gobernuak aurki erabakiko ditu telekomunikazio, ikus-entzunezkoen eremu eta informazio-gizartearen inguruan neurri berriak, Ministerio de Industria, Turismo eta Comercio-ren proposamen baten ondoren. Besteak beste, argibideak azaltzen dituzten lau zirriborro aurkeztu dira telebista publizitate eta Dekretuen proiektuen  inguruan, zeintzuk diru irabazirik gabeko ikus-entzunezkoen komunikazioaren zerbitzuak erregulatuko dituzte.

Aipatutako zirriborroak, telebistako publizitatea, kirol emanaldietan iragarkien transmisioa, autopromozio eta telepromozioaren inguruan dabiltza, irizpide zehatz batzuk ezartzeko helburuarekin, zeintzuk esandako kontzeptuak mugarrituko dituzte, jarduleei segurtasun juridiko bat emanez eta hiritargoari gardentasun bat eskainiaz.

Informazio gehiago

Data:2010/11/29 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

ZINEBI Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiaren 52. edizioak aurtengo irabazleen izenak ezagutzera eman ditu. Aurten, bi filmek jasoko dute jaialdiaren sari nagusia: Letoniatik datorren Jurgis Krasonek zuzendutako 'Norit Krupi' ekoizpena, eta Banu Akseski belgikarraren 'Thermes' zinta. Bi film hauek, gainera, Animazioko Urrezko Mikeldi Saria eta Fikziozko Urrezko Mikeldi golardoa, hurrenez hurren, irabazi dute.

 Euskal ekoizpenak ere arrakasta lortu du Bilboko zinemaldi honetan. Zentzu honetan, Asier Altunak zuzendu zuen 'Artalde' film laburrari Espainiako Zinemaren Sari Nagusia eman diote. Era berean, Mikel Rueda euskal zinemagileak golardo bikoitza eskuratu du, 'Cuando corres' film laburrari esker: Publikoaren eta UNICEF Saria.

Informazio gehiago

Data:2010/11/29 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Kultura Ministerioak zinema-aretoetarako laguntzak emateko sinatutako hitzarmenaren babesean, Kulturako sailburuaren 2010eko azaroaren 11ko Aginduaren bitartez, zinema-aretoek Europar Erkidegoko eta Iberoamerikako filmen kopiak eskuratzeko laguntzen deialdia egin da. Laguntzen zenbatekoa 297.044 eurokoa da.

Deialdian ezarritako laguntzen gehienezko zuzkidura guztira 297.044 eurokoa da. Zenbateko hori bi modalitateen artean honela banatuko da:

1. Gehienez ere hiru pantaila dituzten aretoetarako modalitatean, 223.514 euro erabiliko dira.
2. Hiru pantaila baino gehiago dituzten aretoetarako modalitatean, 73.530 euro erabiliko dira. 

Deialdi honen babesean zinema-areto bakoitzari eman dakiokeen gehienezko laguntza 30.000 euro izango da.

Informazio gehiago

Data:2010/11/25 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (3):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Irekita dago 'Zinema Eraikitzen 19' ekimenean proiektuak aurkezteko epea. Donostiako eta Toulouseko zinema jaialdietako hitzordu bikoitzak hurrengo txanda Toulousen izango du, 2011eko martxoaren 24ean eta 25an. Ekimena Donostia Zinemaldiak eta Toulouseko Rencontres Cinémas d'Amérique Latine deituak antolatzen dute, eta helburua postprodukzio fasean dauden Latinoamerikako film luzeak amaitzen laguntzea da. Proiektuak aurkezteko azkenengo eguna 2011ko urtarrilaren 25a da.

Azken urteotan, 'Zinema Eraikitzen' saria oso lagungarri izan da Latinoamerikako film luze nabarmenetako batzuk amaitzeko eta zabaltzeko, baita Donostiako eta Toulouseko urteroko hitzorduetan zinema munduko profesionalentzat soilik egiten den proiektuen zabalkundea ere.

'Zinema eraikitzen 19' ekimenean parte har dezakete Latinoamerikako herrialdeetan ekoitzitako fikziozko film luzeek, betiere errodatuta badaude baina arazoak badituzte postprodukzio prozesuari aurre egiteko.

Toulouseko Zinema eraikitzen saria jasotzeak honako hau dakar berekin: postprodukzio zerbitzuak jasotzea enpresa kidetuen aldetik, baita film irabazlea sustatzeko zerbitzuak jasotzea eta ekimenak antolatzea ere. Le Marché du Film de Cannesek akreditazioak ematen dizkie bere merkaturako hautatuko filmen ekoizleei. Horrez gain, Zinema Eraikitzen ataleko filmek nazioarteko hedapena izaten dute Cervantes Institutuaren munduko sarearen bitartez eta  Fnac Frantziak saritutako filmaren estreinaldia sustatuko du.

Informazio gehiago

 

Data:2010/11/25 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Kultura Ministerioak zinema-aretoetarako laguntzak emateko sinatutako hitzarmenaren babesean, egokitzat jo da zinema-aretoek Europar Erkidegoko eta Iberoamerikako filmen kopiakjatorrizko bertsioan daudenak lehenetsitaeskuratzeko laguntzak arautuko dituen agindu bat plazaratzea.

Europar Erkidegoko eta Iberoamerikako filmen kopiak eskuratzeko baldintzak azaltzen dituen agindua oraindik EHAAn arigiteratzeke dago.

Deialdi honen bitartez eman beharreko laguntzen kopuru gehinezkoa 297.044 euro izango da, bi modalitatetan banatuta:

1.223.514,00 euro gehienez ere hiru pantaila dituzten aretoetarako modalitatean.
2.73.530,00 euro hiru pantaila baino gehiago dituzten aretoetarako modalitatean.
Filmek bi urte baino gutxiago izango dituzte, jatorrizko herrialdean estreinatu zirenetik kontatuta.

Informazio gehiago

Data:2010/11/18 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Dagoeneko buru belarri ari dira Basauriko AnimaBasauri-AnimaBasque 7. edizioa prestatzen. Aurten apirilaren 1etik 8ra bitartean ospatuko da eta aurrekoetan bezala, lehian egongo diren lanak aurkeztuko dira eta kategoria honetatik at daudenak ere. 

Sail leihakorretatik aparte, taillerak, erakusketak, euskal zinemaren emanaldiak, umeentzako zine emanaldiak, zine maratoiak, animaziozko saioak eta beste gauza berri gehiago izango dira.

Jaialdiaren inguruan informazio gehiago behar izanez gero edota iradokizunen bat egin nahi izanez gero, ondoko helbide elektronikoaren bitartez egin daiteke animabasauri@animabasauri.com.


 

Data:2010/11/15 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 1.365.000 euro jasoko ditu euskeraz egindako industria zinematografiko eta ikus entzunezkoaren ekoizpen, banaketa eta sustapenerako. Diru kopuru hau 2009. urtean baino %84,9 handiagoa da. Aurrekontuko zuzkidura hau ICAA eta Euskal Erkidego Autonomoak duten lankidetza-hitzarmenari esker da posible. 

Hitzarmen honen xedea ICAA eta Kultura Sailaren arteko elkarkidetza bideratzea da, 2007. eko abenduaren 28an 55. Legeko 36. artikuluan ezartzen diren diru laguntzentzako baldintza eta eginkizunak.   

2010. urtean zehar Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren ekimenak izango dira diru laguntza honen helburugai, beti ere ematen diren arrazoiak ahaztu gabe: euskeraz egindako industria zinematografiko eta ikus entzunezkoaren ekoizpen, banaketa eta sustapena.

Informazio gehiago

Data:2010/11/08 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Etxepare Euskal Institutuak ateak ireki ditu jada. Blanca Urgell Kultura sailburuak eta Aizpea Goenaga Etxepareren zuzendariak institutuaren egoitza eta irudi korporatiboa aurkezteaz gain, Etxepare martxan jarri zenetik orain arte aurrera eramandako ekimenen errepasoa egin dute eta aurrera begirako proiektuak aurkeztu dituzte gaur goizean Etxeparek Prim kaleko 7. zenbakian duen egoitza berrian egindako komunikabideen aurreko agerraldian eta egoitzaren inaugurazioan.

Euskera eta euskal kultura mundura ateratzeko sortua da Etxepare Euskal Institutua. Baina horrez gain, Etxepareren helburua da baita ere munduan euskal kulturari leihoak zabaltzea, kultur ekintzak promozionatu eta ikusgai jarriz.

“Euskal produkzio kultural guztiak du tokia etxe honetan. Euskeraz egiten denak, gaztelaniaz egiten denak eta hizkuntzarik ez duenak”, esan du Etxepare Euskal Institutuaren zuzendari den Aizpea Goenagak. Era berean, Etxepare Euskal Institutuak izango duen zub papera azpimarratu du: “Euskara eta euskal kulturaren enbaxadoreak izango gara atzerrian, mundua euskaldunago eta Euskal Herria mundutarrago egiteko egingo dugu lan”.

Informazio gehiago

Data:2010/11/02 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak 2010. urtean ikus entzunezkoen sektorerako aurkeztu diren diru laguntzen eskaerak balioetsiko dituzten batzordeetako kideak izendatu ditu. Horrez gain, goranzkoan oinarrizko aldaketak jakinarazi izan dira diru laguntza hoien inguruan. Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak egindako hiru ebazpenak urriaren 26an argitaratu ziren eta bertan 2010. urterako deituta dauden diru laguntzen lerroak balioetsiko dituzten kideen bost batzordeen konposaketa zehaztu da. 

Bestalde, berriki argitaratu dira, baitere, Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen beste ebazpen batzuk ere, zeinetan diru laguntza horien guztizko kopurua goranzkora aldatzen da funtsean.

Horrela, hasiera batean ikus entzunezkoen sormen, garapen eta ekoizpenera zuzendua zegoen laguntza, 1.920.000 eurora murriztua zegoena, 1.305.000 eurora igo da. 

Ikus entzunezko edukinen ekoizpen eta sormena euskarri berrietan egiten den lanari zuzenduta zegoen diru laguntza ere gehitu da.

Era berean, Fikziozko eta animazioko film luzeen eta sortze dokumentalen publizitate eta sustapenaren aldeko diru laguntzak ere emendatu egin dira.

Data:2010/10/29 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Bilboko Zinema Dokumental eta Filma Laburren Nazioarteko Zinemaldiak (Zinebi) 52. edizioa egingo du azaroaren 22tik 27ra. ZINEBIk 3.196 pelikula jaso ditu urtean zehar, eta haietatik 74k Lehiaketarako Atal Ofizialean parte hartuko dute. Horrela, Urrezko eta Zilarrezko Mikeldi sariak jasotzeko aukera hartuko dute, lehiaketaren 3 generotan: fikzioa, dokumentala eta animazioa. 

Zinebik beste errekor bat ere haustu du: izan ere, urte honetan iaz baino 231 filme gehiago jaso ditu. Parte hartuko duten herrialdeei dagokionez, Frantziak aurketzu ditu barriz filme gehien, 441 hain zuzen ere. Haren atzetik, Espainiak 385 aurkeztu ditu, Alemaniak 289, Estatu Batuek 195 eta Erresuma Batuak 160. 

Guztira 87 herrialdek aurkeztu dituzte euren lanak eta haien artean estreineko aldiz egiten dute, Albaniak, Afganistanek, Arabiar Emirerriek, Jamaikak, Kirgizistanek, Kosovok, Martinikak, Omango Sultanerriak, Bosniak, Etiopiak…Generoeri dagokionez, fikzioa izan da nagusi, horretako 1.711 film aurkeztu baitira. 

Bilboko Zinemaldia Bilboko Udalak antolatzen du beste arakundeen laguntzaz hala nola Eusko Jaurlaritza, Kultura Ministerioa, Aldundia eta hiriko beste erakunde pribatu batzuk.

 

Data:2010/10/26 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Extremadurako Ikus-entzunezkoen I.go Nazioarteko Forora gonbidatua izan da Eiken. Ekimen hau azaroaren 11 eta 12an ospatuko da Cáceresen eta Ikus-entzunezko sektoreko profesionalek parte hartuko dute edukin kultural eta komertziala duen topagune honetan. Extremadurako Ikus-entzunezkoen Klusterra da antolatzailea.

Eikenek bere ekimen garrantzitsu eta ideia nabarmenenak aurkeztuko ditu parte hartzaileen artean, eta baitere murgildurik dagoen proiektu ezberdinak azaldu.

Foroa, hausnarketarako eta industria kulturalaren inguruan sortzen diren etorkizunerako aukera eta proposamenak, ikus-entzunezko edukiak eta sektorean ezartzen diren teknologi berriak eztabaidatzeko gune aproposa da. Era berean, ikusentzunezko proposaketen Workshop-a ere garatuko da, non profesionalek euren proiektuak aurkeztu, irabazbide eta elkarkidetasun aukerak bilatu ahal izango dute. Worshop-a produktu eta zerbitzuak erakusteko gune komertzial ere bilakatuko da. 

Data:2010/10/22 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

MEDIA-k, Telebista eta Zinemarako fikziozko, animaziozko eta dokumental proiektuak garatzeko 25/2010 Deialdia egin du. Diru laguntzak proiektuen garapen faseko kostua ordaintzera zuzenduta dago. Laguntza mota bi daude:
 
-Banakako proiektua: Dirua laguntzak 10.000 eta 60.000 euro bitartekoak dira. (80.000 zinema aretoetarako animaziozko luzemetraien kasuan).
-Slate Funding:  Katalogoaren garapena. Hiru eta sei proiektu bitartean. Diru laguntzak 70.000 eta 190.000 eruo bitartekoak dira. 

Horrez gain, MEDIA-k 26/2010 Deialdia agitaratu du, Elkarreraginezko Proiektuentzat. Orotara diru laguntza 10.000 eta 150.000 euro bitartekoa da.
 

Data:2010/10/22 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Gobernu Kontseiluak kultura-industrien berrikuntza teknologikorako Kultura 2.0 programari diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren Agindua onartu du. Deialdi horretarako 262.500 euro ezarri dira.

Diru-laguntza horiek 2010ean proiektatu edo egindako proiektuetarako dira, eta jaso ahal izateko, banaka edo beste batzuekin lankidetzan proiektuak aurkeztu dituzten enpresek gogoeta estrategiko bat aurrez egina izan beharko dute. Betekizun horren bidez, diru-laguntzak ingurune digital berrien arloan jarrera proaktiboa duten enpresei emango zaizkiela bermatu nahi da.

Agindu horren xedea da kultura-industrien berrikuntza teknologikorako Kultura 2.0 programaren garapena laguntzeko diru-laguntzak 2010ean emateko araubidea ezartzea. Arlo digitalean Euskadiko Autonomia Erkidegoko kultura-enpresen lehiakortasuna hobetzeko jarduketak dira, 2010eko urtarrilaren 1etik abenduaren 30era bitartean egin beharrekoak. 

Informazio gehiago

Data:2010/10/22 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

'Ibilitako bidea', Morgan Creativos ekoiztetxeak Tabakaleraren eskariz egindako bideo korporatiboa Cannes Corporate Media & TV Awards Jaialdian zilarrezko Izurde batekin saritua izan da. Rosa Zufia Tabakalerako Komunikazio zuzendariak jaso du saria bart Canneseko Majestic Hotelean ospatu den sari banaketa ekitaldian.

Bideo hau 2010an egindako lana da, Tabakaleraren iragana, oraina eta etorkizuna irudi eta testigantza bidez erakusteko helburuarekin sortua. Bideoak Tabakalerako proiektu kulturalaren eta berritze arkitektonikoaren ardatz nagusiak azaltzen ditu eta azken urteotan egindako ibilbidearen errepaso zabala egiten du. Horretarako proiektuarekin nolabaiteko harremana izan duten hainbat eta hainbat pertsonen parte hartzea eta testigantzak baliagarri izan dira. Euren lekukotzak eskaini dituztenen artean denetariko pertsonak aurki ditzakegu: Joxean Muñoz, Tabakalerako zuzendari ohia, sortzaileak (Julian Schnabel, Pe Lang, Xabier Erkizia, etab.), zinegileak (Jim Jarmusch, Isabel Herguera, Koldo Almandoz, etab.), kultur eragileak (Lourdes Fernández, Bartomeu Marí, Vicente Todolí, Bernard Serexhe, etab.), tabako fabrikako langile ohiak eta proiektu kulturala garatu eta eraikitzeko prozesuan antolatu diren jardueretan eta lantaldeetan parte hartu duten pertsonak.

Cannes Corporate Media & TV Awards Jaialdiaren lehenengo ekitaldia izan da aurtengoa. Filmservice Internationalek antolatutako ekimenaren helburua ikus-entzunezkoen alorrean gertatzen ari diren eraldaketek dakartzaten erroka eta exigentzia berriei erantzutea da. Film eta bideo korporatibo eta instituzionalak eta telebistarako egindako lanak dira euren interesgune nagusia.

Informazio gehiago

Data:2010/10/19 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Vitoria-Gasteiz Film Office-aren bulego berriak oraintsu zabaldu dira. Udal zerbitzu honek ikus-entzunezkoen sektorea indartu nahi du, grabaketarako beharrezkoa den kudeaketa errazten duten tresnekin, baimenak, giza baliabideak eta hiriko grabaketa lekuen bilaketarekin. Vitoria-Gasteizeko Film Office-ean Ikus-entzunezko sektoreko profesionalek informazioa lortu dezakete, bermea eta aholkatzea euren telebista edo zinemagintzako proiektuen garapenen zuzen baterako.

Zerbitzu hau, zein udal, estatuko eta nazioarteko enpresei zuzenduta dagoen, hogei bat lanetan parte hartu du jada, eta laister web orria ere martxan izango du. Web orrian euskal hiriaren inguruan aurki daitezkeen antzezle, zerbitzu tekniko eta lekupenei buruzko informazioa laburbilduko da. 

Film Office Erdi Aroko Hirigunean dago, Hedegile kaleko 70.ean. Izan ere, gero eta enpresa eta zerbitzu gehiagok du egoitza inguru horretan, horietako batzuk ikus-entzunezkoen alorrekoak, Silverspace, adibidez. Vitoria-Gasteiz Film Officeren inaugurazio ofizialean Patxi Lazcoz alkatea eta ikus-entzunezkoen alorreko ordezkariak bertaratu ziren. Ekitaldian Euskadiko Ikus-entzunekoen Klusterraren (Eiken) zuzendari den Itziar Mena ere egon zen.

Data:2010/10/19 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Programa Media 2007n testuinguruan, zein europar ikusentzunezko merkatuan sustapena eta sarpidea oinarritzera zuzendua dago, EACEA/34/10 proposamenen deialdia argitaratu da. Deialdi honen helburua Programa MEDIAren Europar Estatu kide direnen ekintzak eta lanak bermatzea da.

Proiektuen gehienezko iraupena 12 hilabetekoa da. Ekintzak 2011. eko ekainaren 1a orduko hasi beharko dute eta 2012.eko abenduaren 31an bukatu.  

Proiektuen finantziaziorako guztizko aurrekontua 2.500.000 eurokoa da eta kandidatura aurkezteko epea ondoko egunetan bukatzen da:

a) 2010eko abenduaren 8a, 2011ko ekainean hasi eta 2011ko abenduaren 31an bukatzen diren ekintzetzako.
b) 2011ko ekainaren 1a, 2012 urteko ekintzetzako eta 2012ko urtarrilaren 1 eta maiatzaren 31 bitartean egiten diren ekintzetzako. 

Informazio gehiago

Data:2010/10/15 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Niniak programaren xedea da EAEko ekoizle eta enpresa banatzaile independenteen partaidetza babestea, 2010eko ekitaldian zehar, nazioarteko ikus-entzunezko merkatuetan, bai eta ikus-entzunezkoen euskal sektorea kanpoan hedatzeko hainbat jarduera sustatzea da. 

Agindu honen indarrez enpresei emango zaizkien bidaia-poltsetarako erabiliko den gehienezko zenbatekoa hogeita hiru mila laurehun eta laurogei (23.480,00) eurokoa izango da eta eskabideak aurkezteko epea 2010eko azaroaren 8an bukatzen da.

Informazio gehiago

Data:2010/10/13 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Donostiako Ikus entzunezko Berrikuntza Gunea datorren urteko hasieran jarriko da martxan, azpiegitura publiko honen eraikin lanak azken fasean bait daude.

Ikus entzunezko Berrikuntza Gunea ekimen enpresarialaren zerbitzura egongo den ekipamendu publikoa izango da eta ikus entzunezko sektoreko enpresa eta profesionaleei “sinergien batasuna, esperientziak elkartrukatzea, merkatuetara zabaltzea eta cluster moduan lan egitea ahalbidetuko” die. Azpiegitura honen eraikuntza, Zuatzuko parke enpresarialean kokatuta, Donostiak “ikus entzunezko eta multimedia industria herrialdeko ekonomia motore bihurtzeagaitik” egingo duen apustuaren testuinguruan jarri behar da.

Data:2010/10/04 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 1.365.000 euro jasoko ditu euskarazko zinematografia eta ikus-entzunezkoa sustatzeko, Kultura Ministerioaren hizkuntza koofizialen funtsaren kargura.

Zineari buruzko Legeak laguntza edo kredituen funts bat ezartzen du, zinematografian eta ikus-entzunezkoetan gaztelania ez beste hizkuntza ofizialen erabilera bultzatzeko eta zaintzeko, Espainiako kultur aniztasuna sustatuz eta ikus-entzunezkoaren alorreko adierazpide eta zabalkundeari dagokienez lurralde bakoitzeko hizkuntza berezkoaren aukera-berdintasuna helburu. Laguntza horiek oso-osorik eskualdatzen dira autonomia-erkidegoetako organo eskudunetara, haiek kudeatzen baitituzte tokian tokiko eskumenen arabera.

Behin beharrezko doikuntzak egin ondoren, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 1.365.000 euro jasoko ditu Kultura Ministeriorik, ICAA-Zine eta Ikusentzunezko Arteen Institutuaren bitartez, euskerazko zinematografia eta ikus-entzunezkoa sustatzeko. Laguntza hori, zehazki, euskarazko zinematografiaren eta ikus-entzunezkoaren industria ekoizteko, banatzeko, erakusteko eta sustatzeko erabiliko da.

Informazio gehiago

Data:2010/10/01 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

'Selective’ planaren helburua nazionalak ez diren oraintsuko filme europarren banatzea babestea eta bultzatzea da. Batez ere, banatzaileak nazionalak ez diren película europarren promozio eta banaketara bizkortuz. Planak ekoizpen eta banaketaren arteko arteko loturaren sustapena garatu nahi du, baitere, nazionalak ez diren europear ikus-entzunezkoen lanen lehiakortasun kokagunea hobetuz.

Guztizko aurrekontua 12.250.000 eurokoa da. Sariaren gehienezko zenbatekoa 150.000 eurokoa da ikus-entzunezko lan eta herrialdegaitik. Eskabideak igorteko epea 2010eko abenduaren 1a, 2011ko apirilaren 1a eta 2011. urteko uztailaren 1a diraz.

Informazio gehiago

Data:2010/09/30 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Zinemagintza eta Ikus-entzunezkoen arteen Institutoak, Europar Komisionaren onarpenarekin, aurretiaz Autonomi Erkidegoei komunikatuta eta Departamentuaren Zerbitzu Juridikoaren informea igorri eta gero, 2010. urterako bigarren deialdi bat egitea erabaki du, luzemetraien amortizazioaren diru laguntzentzako.

2010. urterako luzematreien amortizaziorako diru laguntzen deialdia, bai orokorra eta osagarria, aldiberekotasun  elkarleia erregimenaren bidez, eta behar izanez gero hainkabanaketarek.

Diru laguntza hauetarako esleitutako diru kopurua 4.361.000 eurokoa da eta eskabidea egiteko, bai amortizazio orokor eta osagarrien kasuan, epea urriaren 13rartekoa da.

Informazio gehiago

Data:2010/09/30 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

2010eko Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra lortu du Peter Mullanen 'Neds' filmak. Zuzendari, gidoilari eta aktore britainiarrak, 58. edizioaren saririk garrantzitsuena eskuratu du orain arte zuzendu duen bere hirugarren lanari esker. Gainera, zintaren protagonistak, Connor McCarronek, aktore onenaren saria lortu du. Hirurogeita hamarreko hamarkadako Glasgow hirian girotuta dago 'Neds' filma.

Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra  Nora Navasi eman diote, Agusti Villarongak zuzendutako 'Pa Negre' pelikularen protagonista.

Diego Lunak zuzendu duen lehenengo zinema lanak, 'Abel' izenburukoak, sari bi eskuratu ditu: Horizontes Latinos Saria eta Gazteriaren Euskaltel Saria. Kinieletan faborito azaldu den beste filma, 'Lisboako Misterioak', ez da esku-hutsik joan. Raul Ruiz txiletarrari zuzendari onenaren saria eman diote.

Gidoi onenaren saria Norvegiako Bent Hamerentzat eta 'Home for Christmas' bere lanarentzat izan da. 'Aita' euskal ekoizpenak argazkigintza onenaren saria eskuratu du, Jimmy Gimferrerek filmean burututako lanari esker.

Publikoaren TCM golardoa Richard J. Lewisek zuzendutako 'Barney's version' zintari eman diote. Epaimahaikideek aipamen berezia eskaini diote Marokoko A Jamaâ pelikulari, "konplexutasuna ezkutatzen duen istorio sinple bat" kontatzeagatik.

Irabazleen zerrenda osoa
-Urrezko Maskorra filme onenari: 'Neds'
-Epaimahaiaren Sari Berezia: 'Elisa K'
-Zilarrezko Maskorra zuzendari onenari: Raúl Ruiz - 'Lisboako Misterioak'
-Zilarrezko Maskorra aktoresa onenari: Nora Navas - 'Ogi Beltza'
-Zilarrezko Maskorra aktore onenari: Conor Mccarron - 'Neds'
-Epaimahaiaren Saria argazkigintza onenari: Jimmy Gimferrer - 'Aita'
-Epaimahaiaren Saria gidoi onenari: Bent Hamer - 'Home for Christmas'
- Epaimahaiaren Aipamen Berezia: 'A Jamaâ' / 'Smukke mennesker'
-Kutxa-Zuzendari Berriak Saria: 'Mendiaren koloreak'
-Publikoaren TCM Saria: 'Barney´s version' / 'How much does your building weigh, Mr Foster?'
-Euskaltel Gazteriaren Saria: 'Abel'
-Horizontes Saria: 'Abel' / 'A tiro de piedra'
-Gehitu Saria: '80 egunean'
-Odol-emaileen Elkartearen Saria: 'Addicted to Love'
-TVE Saria: Cerro Bayo / 'Blog'
-Nazioarteko kritikoen FIPRESCI Saria: 'Genpin'

Data:2010/09/28 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Gobernu Kontseiluak, ontzat eman du AGINDUA, 2010eko irailaren 6koa, Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko finantzaketa-erregimenaren 2010erako deialdia egiten duena ekainaren 26ko 107/2007 Dekretuak ezarritako esparruaren barruan.

Epealdia 2010.eko irailaren 16tik 30erartekoa da eta eskabideak Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordeari igorriko zaizkio (Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Donostia-kalea, 1 -01010 Vitoria-Gasteiz).

Informazio gehiago

Data:2010/09/21 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Zuatzuko poligonoan Ikus-entzunezko Berrikuntza Guneak (IBG) duen eraikinean 20 enpresa kokatuko dira eta hau, urte bukaerarako zabalik egotea espero da. IBG Donostiako Fomentoko udal elkarteak ekonomiako sektore estrategikoengaitik egiten duen apustua bat da. Hirian ikus-entzunezko sektoreko 40 bat inguru enpresa txiki eta ertain daude, zeintzuk barne produktuaren %0,5a suposatzen dute. Zinema, telebista, mugikorrentzako programak, bideojokoak, digital alorrak orokorrean IBGren erakuntza sorraraztea bultzatu zuen orain direla urte bi.

Egoitza berriak sektoreko 60 enpresa kokatzeko lekua du eta kluster bat bezela lanegiteko aukera izango dute, sinergiak bateratuz, merkatuak elkarbanatuz eta esperientziak konpartituz. IBG-k teknologia aurreratua izango du: 85 lagunentzako 3D digital zinema areto bat, proiekzio eta 'pitching'-erako gelak, errealitate birtuala eta erreala bizitzeko unitatea duten paltó bi, postprodukzio eta hezkuntza elkarreraginezko gelak, karteldegia eta artxibo digitala.

Donostia Hiria Ikus-entzunezko enpresen I. Topaketa
Ikus-entzunezko Berrikuntza Guneak , Donostiako Zinemaldiaren inguruan, Donostia Hiria Ikus-entzunezko enpresen I.go Topaketa antolatu du, María Cristina hotelean irailak 21 eta 22 egunetan. Topaketa honek foro zabal bat izango du sektoreko enpresa guztientzat, non analisiak, estrategiak eta ikus-entzunezko sektore digitalaren inguruan euren ezagutzak elkarbanatu ahal izango dituzte.

Data:2010/09/17 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Gobernu Kontseiluak ontzat eman du ikus-entzunezko edukiak euskarri berrietan sortzeko eta ekoizteko laguntzak arautzen dituen Kulturako Sailburuaren agindua. Diru laguntzaren baliabide ekonomikoan 50.000 eurokoak dira eta eskabideak aurketzeko epea 2010eko Urriaren 15erartekoa da.
 
Neurri hauen onuradunak ondoko hauek izango dira: a) Agindu hau argitaratzen den egunean Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udaletan, gutxienez, urte betez, erroldatuta dauden pertsona fisikoek. b) Pertsona fisiko edo juridiko pribatu independenteek, Europar Batasuneko estatu kideren batean ikus-entzunezko edo Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien –aurrerantzean, IKT– inguruko legez eratutako enpresa moduan egoitza badute eta deialdia argitaratzen den egunean Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra badute, eta jarduera ekonomikoen zergan dagokion epigrafean alta emanda badaude. 

Informazio gehiago

Data:2010/09/16 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Gobernu Kontseiluak ontzat eman du fikziozko eta animazioko film luzeen eta sortze-dokumentalen publizitate eta sustapenaren aldeko diru-laguntzak arautzen dituen Kulturako Sailburuaren agindua, 2010eko irailaren 10ekoa. Laguntzaren kopurua 250.800 eurokoa da, hain zuzen ere, eta eskabideak aurkezteko epealdi urriaren 15erarte da.

Diru laguntza hauen onuraduna izateko, beharrezkoa izango da pertsona juridiko pribatu independenteak izatea, Europar Batasuneko edo Eu¬ropako Esparru Ekonomikoko estatu kideren batean egoitza izatea, laguntza jasoz gero Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izateko konpromisoa hartzea, eta alta emanik egotea ikus-entzunezko ekoizle independente gisa Kultura Ministerioaren Zine eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuko Zinematografia eta Ikus-entzunezko Enpresen Administrazio Erregistroan (ICAA), edo aukeran Eusko Jaurlaritzan sor litekeen erregistroan.

Informazio gehiago

Data:2010/09/16 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Iragandako abuztuaren 31an, Euskal Autonomia Erkidegoan ikusentzunezkoen produkzioa sustatzea finantziatzeko 2010eko sistema zein izango den arautzen duen deialdiari buruzko Kultura sailburuaren agindu bat onartu zuen Gobernu Kontseiluak. Aurten 8.235.000 euro erabiliko dira agindu horretan arautzen diren bi mailegu-motak finantziatzeko.

Aginduaren helburua (oraindik ez da EHAAn argitaratu) ikusentzunezkoen euskal sektorean ekoizpena, lehiakortasuna eta enplegua sustatzeko laguntzen erregimena eta baldintzak finkatzea da, horretarako ikusentzunezkoen proiektuei dirulaguntzak emanda. 

Informazio gehiago

Data:2010/09/08 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

MEDIA Mundus-en programa berriaren deialdiak, zein datorren urriaren 15ean bukatzen da izena emateko epea, profesionalen arteko harreman kulturalak eta komertzialak indartzea du helburu, Europako edo beste herrialde batzuen artean, ikus-entzunezkoen industriaren lehiakortasuna haunditzeko, eta baitere kontsumitzaileen aukerak eta aniztasun kulturalak, beste batzuen artean.

Deialdi honetan onartuak izateko eskaerak 2010 urriko 15a orduko egin behar da eta proiektuak 2011ko otsailaren 1a eta urte bereko abenduaren 31a bitartean hasi beharrekoak dira, bukatzeko epea 2012ko martxoaren 12a delarik. Diru laguntzari dagokionez deialdiak 4.939.835 euroko aurrekontua prestatu du.

Informazio gehiago

Data:2010/07/27 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eusko Jaurlaritzak 1.920.000 euroko laguntzak onartu ditu ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapena eta produkzioa bultzatzeko. Kulturako sailburuaren proposamenez, ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkzioaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Agindua onartu du Gobernu Kontseiluak. 

Programa honek 1.920.000 euroko diru-laguntzak banatuko ditu bi modalitatetan. Alde batetik, Aginduak, 200.000,00 euroko laguntzak esleitu ditu, zinemarako, telebistarako eta multimediarako proiektuak garatzeko, fikziozkoak, animaziozkoak, sortze-dokumentalak eta multimedia lanak, eduki artistiko eta kulturaleko proiektuekin. 

Bestetik, 1.720.000 euroko laguntzak ikus-entzunezkoen produkziorako, honako modalitate hauetan: Zinemarako fikziozko film luzeen produkzioa, telebistarako fikziozko film luzeen produkzioa (TV moviak), zinemarako animazioko film luzeen produkzioa, sortze-dokumentalen produkzioa eta film laburren produkzioa.

Ez dute laguntza hauek jasotzeko aukera izango 2010eko urtarrilaren 1a baino lehen estreinatutako obrek. Deialdi honen babesean ematen diren laguntzen eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da argitaratzen den egunaren biharamunetik.

Informazio gehiago

Data:2010/07/16 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Gobernu Batzordeak ekainaren 22an Kultura sailburuaren Ordena bat onetsi du, 2010. ekitaldirako telebista eta zinemako gidoi sormenerako diru laguntzak erregulatzen dituena. Diru laguntzen guztizko kopurua 109.800 eurokoa da. 
 
Ordena honen helburua diru laguntzen deialdia eta baldintzen ezarpena da, 2010 eta 2011 urteen bitartean garatzen diren proposamenetarako. Hauek, zinema edo telebistarako gidoi sormenera, animazio edo dokumental lanetara eta formato guztietara zuzendua dago, Euskal Autonomi Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan garatzeko.

Beraz, Ordena honen bitartez lortu nahi den helburua ondokoa da: gidoi sormena bultzatzea, ikusentzunezko euskal industriaren sendarpena babesteko, bere lehen produkzio fasean aurrerantzean kalitatezko gidoiak ikusentzunezko produkzioetan gauzatu daitezan. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailetik gidoi sormenari ematen zaion babesa sektore publikoaren erantzukizun betebeharra da, produktuen kreazioa eragiteko, balore bikoitza duen sektore batean: ikusentzunezko industria, alde batetik eta balio kulturala, bestetik. Aurrekontuko zuzkidura 80.000 eurotik 109.800era haunditu da. Igoera hau Kultura Saileko 'Dirección de Juventud y Acción Comunitaria'tik dator, euskal gazteen artean sormenezko lana ikusentzunezko lana babesteko. 

Kopurua bi modutara banatuko da. Lehenengoak 13.300 euroko sei diru laguntza izango ditu 30 urte gorako gidoilarien gidoientzako bakoitza, (urteen baldintza eskaerak aurkezten diren azkenengo egunean benetakotu behar da) edo gidoilari gazteak (30 urte beherakoak, baldintza hau ere azkenengo egunean benetakotu beharrekoa da). Guztiek luzemetrai batetan gidoilari bezala agertu beharko dira zine aretoetan erakusteko kalifikatuak izan diren filmeetan. Sei laguntzetariko hiru euskeraz idatzitako gidoiri zuzenduta daude eta beste hiru gazteleraz idatzitakoentzat. Bigarren modua, 10.000 euroko diru laguntzak dira, gidoilari gazteek idatziak, baina zine aretoetan erakusteko luzemetrai batetan gidoilari bezala agertzen ez direnei zuzenduta daude.

Emaitzen balio neurketa

Diru laguntza programa honen balio neruketa oso positibotzat jotzen du Eusko Jaurlaritzak. 2009. urtean 77 eskaera aurkeztu ziren (2008an baino 24 gehiago eta 2007an baino 43 gehiago). Horrela, bi urteren aldian aurketzutako proiektuak 34tik 77ra gehitu da, %126ko igoera lortuz.

Data:2010/06/23 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Ministroen kontseiluak, Kultura ministroak proposatuta, 2008ko beste bat aldatzen duen Errege Dekretu bat onartu du, zeinak gaur egungo Zinearen Legearearen zenbait alde garatzen dituen.

Errege Dekretuaren testuak ezartzen dituen berrikuntzen artean, zinemagintza munduko enpresek administrazioaren aurrean burutu beharreko tramiteen sinplikazioa, sektoreari zuzendutako laguntzen erregulazio orokorra, proiektu zinematografikoen sormen, produkzio eta banaketa arloetan, teknologia berrien erabilpenean eta ondare zinematografikoaren kontserbazioa agertzen dira.

Baitere, atzerriko enpresekin koproduzioak egitearen alde jokatu, hauen onarpenerako betebeharrak malgutuz eta Atonomia-erkidegoekin lankidetzen igoera bat, zine aretoen sustapenari dagokionean eta hizkuntza koofizialetan burututako film luzeei dagokionez. Baita, arau honen aplikaziorako amankomuneko irizpideak ezartzean ere.

Honela, ikus-entzunezko lanak eta zinematografikoak, Ikus Entzunezko Arteen eta Zientzien Institutuak (ICAAk) kalifikatuak izango dira, edo haren lekuan, autonomi erkidegoetako organo eskudunak, ezarritako adin-taldeen sailkapenaren arabera. Gainera edozein film luzeren publizitateak egokitzen zaion sailkapena gaineratu beharko du, publikoak hautemateko erraza gertatuz.

Zinematografia institutuko Enpresen Erregistroan izena emateko betebeharra ere kentzen da, teknologia berriak erabiliz, ikus-entzunezko lanak egiteko diru laguntzak eskatzen dituztenentzat eta baiata kontserbaziorako laguntzen kasuan ere.

 

Data:2010/04/30 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Lu Chuan zuzendariaren “City of life and death” film txinatarrak irabazi du irailaren 27an amaitu zen Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 57. edizioko Film Onenaren Urrezko Maskorra.

Gainera, Laurent Cantet zinemagile frantziarra buru zuen Sail Ofizialeko Epaimahaiak Pablo Pineda eta Lola Dueñas antzezleei eman die, hurrenez hurren, gizonezko eta emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra. Biek ala biek “Yo, también” espainiar filmean parte hartu dute, eta kutxa Gizarte Ekintzaren 30.000 euroko diru-laguntza lortu du lan honek.

Zuzendari Onenari emandako Zilarrezko Maskorra Javier Rebollorentzat izan da, 'La mujer sin piano' (Espainia-Frantzia) lanagatik; Epaimahaiaren Sari Berezia, aldiz, François Ozon zuzendariaren 'Le refuge' pelikularentzat (Frantzia) izan da. “City of life and death” filmak, gainera, Argazkigintza Onenaren saria lortu du, eta Gidoi Onenaren saria Andrews Bowell, Melissa Reeevs, Patricia Cornelius eta Christos Tsiolkas gidoilarientzat izan da, “Blessed” (Argentina) filmean eginiko lanagatik.

Nazioarteko kritikak emandako FIPRESCI saria Isaki Lacuestaren 'Los condenados' filmak irabazi du.

Zuzendari berriak
Zuzendari Berrien Kutxa Sariaren epaimahaiak, Saffron Burrows ingelesaren gidaritzapean, Philippe Van Leeuw zuzendariaren “Le jour où dieu est parti en voyage” (Belgika) filmari eman dio lehen saria (90.000 euroko ordainsaria), eta bereziki aipatu du Zinemaldiko Batzordeak hautatutako pelikulen “kalitate handia”. Sail honetan bertan, Pausokak (Eikeneko bazkidea) ekoitzi eta Anne Igartiburu protagonista duen “Zorion Perfektua” filma ikusi ahal izan da.

Gainera, Lee Daniels zuzendariaren “Precious” filmak 70.000 euro jasoko ditu Publikoaren TCM Saria irabazteagatik; Sherry HormanenDesert Flower” filmak, aldiz, 35.000 euro. Gaztea Saria, bestetik, Martin Carranza eta Victoria GalardirenMin Dît/ The Children of Diyarbakir” filmarentzat izan da.

Amaitzeko, Manuel Perez Estremera buru zuen “Horizontes” sariko epaimahaiak Adrian Biniez uruguaiarraren “Gigante” filmari eman dio lehen saria ahobatez, eta 35.000 euro jasoko ditu. TVE-Otra Mirada saria “Precious” pelikularentzat izan da.

Data:2009/09/28 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Bilboko Merkataritza Ganberak eta DigiPen USA erakundeak “VideoGame Programming Level 1bideojokoak programatzeko lehen ikastaroa eskainiko dute uztailean, Bilboko Merkataritza Ganberaren instalakuntzetan. Ikastaro honen helburua da ikasleei erakustea nolako potentziala daukan bideojokoen industriako karrera profesional bat izateak.

Ikastaroak emateko, DigiPen erakundeak garatutako ProjectFUN softwarea erabiliko da, bideojokoen programazio eta diseinuaren ikaskuntza errazten duelako. ProjectFun sistemari esker, ikasleak beren bideojoko propioak garatzen hasten dira eta, aldi berean, ulertu egiten dute osagaiek nola funtzionatzen duten. Softwarea oso intuitiboa eta erabilerraza da, eta horrela, ikasleek bideojokoen funtzioen atzean dauden kode zehatzak ikasten dituzte.

ProjectFUN ikastaroak ez dira beste ikastaro batzuk bezalakoak; batetik, bideojokoetan eta errealitate birtualean nazioarteko erreferentzia den erakundeak eskaintzen dituelako eta, bestetik, ikasle bakoitzak bere bideojokoa sor dezakeelako. DigiPen unibertsitate pribatua da eta ikasleak prestatzen ditu, gai izan daitezen entertainment digital interaktiboaren industriako eskakizunak betetzeko. Ezagutzen dugu sektorea eta etengabe ari gara lanean Nintendo edo Microsoft bezalako liderrekin; horrela, ziurtatzen dugu eskaintzen dugun hezkuntzaren bidez ikasleak gai izango direla industriaren eskakizun zorrotzei aurre egiteko. Udako ikastaro honetan, arazoak konpontzeko gaitasunak erabiltzera eta lan-taldeetan parte hartzera animatuko dituzte ikasleak. Horrela beraz, Bilbo prestakuntza hau eskaintzen duten hirien sare esklusiboan sartu da (Seattle, Juneau (Alaska), Pittsburgh eta Singapur).

Ikastaroa uztailaren 20 eta 30 bitartean eskainiko da Bilboko Merkataritza Ganberaren instalakuntzetan, Rekalde zumarkaleko 50 zenbakian.

Informazio gehiago: aitziber.azkondo@camarabilbao.com 
                              Programazio ikastaroa
                              Kartela
                              Izen ematea

Data:2009/07/02 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Kultura Sailburuak aurkeztuta, Gobernu Batzordeak (martxoaren 17an) Euskadiko ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko finantzabideetarako 8.235.000,00 euro onartu ditu.

Honen bitartez, ikus-entzunezkoen ekoizpena laguntzeko, Kultura Sailak hornitutako bi finantziazio ildo bideratu dira, interes gabeko maileguak eta interes txikiko maileguak. Ikus-entzunezkoei zuzendutako finantziazio hau Euskadin enpresa pribatuek ekoiztutako ikus-entzunezkoa finantzatzeari bideratuko da, horretarako Kultura Sailak jarriko duen diruaren bitartez.

Finantzabide hau ekoizpenak bultzatzera zuzentzen da eta honen xedea ekoizpena, alorraren lehiakortasuna eta enplegua sustatzea da. Sustapenerako ildo honetara euskal ekoizpenetxeek sormeneko ikus-entzunezko ekoizpenak aurkeztu ahal izango dituzte. Bi finantziazio ildo dira indarrean:

    • Alde batetik interes gabeko maileguak, hau da printzipala itzuli beharko da baina inongo korriturik ordaindu gabe, ildo hau film luzeak, film laburrak, tvmoviak, pilotoak, dokumentalak eta animazioko filmak laguntzera zuzenduko da.

    • Beste aldetik, interes txikiko maileguak ezarri dira eta hauek korritua ordainduko dute eta kontratuak bideratzeko balioko duen ildo honetara lehen atalean dauden ekoizpenak eta telebistarako sortak hel dezakete.

Ikusentzunezkoaren Liburu zuritik eratorrita, 2004. urtetik aurrera Kultura Sailak bultzatu eta urtero hornitzen dituen eta Ogasun Sailaren lankidetzarekin bideratu eta finantza elkarteak emango dituen mailegu hauek bi zatitan banatuko dira, %60a interes gabeko maileguetara luzatuko da eta beste %40a interes gutxiko maileguetara. Finantziazio ildo hau beste laguntza eta bestelako finantza bideekin bateragarria da.

Data:2009/03/18 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Torsion Animation enpresak (ekoizpen etxea eta 3D ekoizpen ondoko etxea) osorik egin du Destinia spota 3D full-en. Destiniak, bidaia agentzia gisa, hegaldiak eta ostatua eskaintzen ditu bere web gunetik.

                                 www.torsion.es

Hasierako ideia hotel bateko logelak bisualki eta oso modu errealistan 3Dn sortzea da. Horretarako argazki integrazioa erabiltzen du ikuslea ondo kokatzeko. Bestalde, hainbat hiriren sentipenak sortzeko argiztapen ñabardurak ere baditu, besteak beste, Erroma, Paris eta Londres. 120 aldiz emititu dute estatuko hainbat katetan, besteak beste, Telecinco eta Antena 3 kateetan. Gainera, Festival del Sol delakoan aipamena jasotakoa da.

Torsion Animation (ekoizpen etxea eta 3D ekoizpen ondoko etxea) Santanderreko Racing-aren kanpainaren 3D integrazioa eta ekoizpen ondokoa egin du –prest Europarako- UEFAn egin zuten sarrera zela eta. Torsion Animationek girotzea egin zuen (lurrak, hodeiak, argiztapena…), efektu bisualak (lainoak, hautsa, maskara, zatikatzea…) eta integrazioa ekoizpen ondokoan. Horretarako, gaur egun dauden abangoardiazko 3D aplikazio tekniko berrienak erabiltzen ditu.

Data:2008/10/27 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

                                                 

Eusko Jaurlaritzak 116.500 euroko agindua onartu du, nazioarteko gertakizunetan euskal ikus-entzunezko enpresen parte-hartzea areagotzeko eta euskal ekoizpen lanak sektoreko merkatu nagusietan sartzeko.

Aginduak "Niniak" programa garatzen du. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak ikus-entzunezkoak bultzatzeko duen programa hori Eiken – Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterraren lankidetzarekin sortu zen.

"Niniak" egitasmoaren bidez, euskal ikus-entzunezkoen sektorea indartu eta kanpoan zabaldu nahi da. Euskadiko ekoizpen eta banaketa etxeek nazioarteko ikus-entzunezkoen emanaldietan parte hartu dezaten laguntzak ematen dira; hartara, euskal ekoizpenek merkatu berrietan sartzeko aukera gehiago izango dituzte.

Enpresei emandako laguntzekin, beraz, nazioartean eginiko ikus-entzunezko emanaldietan parte hartzen da. Gertaera horien artean, Film Ekoizleen Nazioarteko Federazioak “A” gisa sailkatutako gertakizunak dauden, hala nola Berlin, Kairo, Cannes, Karlovy Vary, Locarno, Mosku, Mar del Plata, Shangai, Tokio edo Venezia.

Data:2008/10/13 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

                                               

Yesim UstaoglurenPandora's box” filmak lortu du 56. Zinemaldiaren Urrezko Maskorra.

Bi ordutan turkiar senide bateko belaunaldien artean dagoen alde izugarria agerian uzten duen filmak lortu du aurtengo sari nagusia. Sail Ofizialeko epaimahaiaren lehendakaria Jonathan Demme estatubatuar zuzendariak eman zuen sariaren berri. Demmek ekoizpen lanetako kalitatea azpimarratu zuen; izan ere, saria eskuratzeko 15 hautagairen artean “epaimahaiaren gustuko filmak askoz gehiago ziren banatu zitezkeen sariak baino”.

El nido vacío” batera ekoitzitako lanari esker —palmaresean zegoen estatuko film bakarra— aktore protagonista onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen Óscar Martínezek. Hugo Colacek, berriz, argazkigintza onenaren saria lortu zuen film berean eginiko lanagatik. Filmak idazle arrakastatsu baten adin ertaineko krisia kontatzen digu.

Espainiako filmei dagokienez, Sail Ofizialeko palmaresetik kanpo geratu ziren “Camino”, Javier Fesserren ikuspegi bitxiaren bidez Opus Dei erakusten duen filma, “Tiro en la cabeza”, Jaime Rosalesen lan eztabaidatua eta “El patio de mi cárcel” Belen Macíasena. Dena den, Rosalesek, “La soledad” filma zuenak, palmares ofizialetik kanpo nazioarteko kritikak emandako Fripesci saria jaso zuen bere filmari esker.

Zuzendari onenaren saria Michael Winterbottomek lortu zuen “Genova” filmarekin. Beste behin, senide baten krisialdia kontatzen digu zuzendariak; oraingoan, ordea, istorioa Italiako hiri horretan kokatzen. Emakumezko aktore onenaren saria bi emakumek eraman zuten Courtney Hunt gaztearen “Frozen river”-ren protagonista Melissa Leo estatubatuar aktoreak eta Tsilla Chelton frantziar aktore beteranoak “Pandora´s box” filmean eginiko lanagatik. Kritikariek Carmen Elías (Camino) eta Verónica Echegui (El patio de mi cárcel) espainiar aktoreek eginiko lana nabarmendu zuten.

Gidoi onenaren saria “Louise-Michel” komedia beltza idatzi eta zuzendu duten Benoit Delepinek eta Gustave Kervernek jaso zuten. Bestalde, Samira MakhmalbafarenEl caballo de dos piernas” iraniar filmak Epaimahaiaren Sari Berezia eskuratu zuen.

                          

Data:2008/09/30 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Ikus-entzunezko industria, Donostiako "PIA"ren lehen harria jartzeko ekitaldian.  

Agustín Almodóvar eta Elías Querejeta ekoizleak, Pablo Malo zuzendaria eta ikus-entzunezko 60 enpresa izan ziren ekitaldian, Odon Elorza alkatearekin.

                        

Donostiako Sustapenak Ikus-entzunezko Berrikuntza Gunearen lehen harria jarri zuen asteartean (Irailak, 23). Ekimen honi esker, Donostiako ikus-entzunezko enpresek garapenerako ingurune aproposa izango dute, lehiakorrago bihurtu eta merkatu zabalgoetan sartu ahal izateko. Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterraren babesa daukan proiektuaren hasiera ekitaldian parte hartu zuen Itziar Menak Eikeneko enpresen izenean.

200 lagun baino gehiago bildu zituen Zuatzun lehen harria jartzeko ekitaldiak ikus-entzunezko industriaren sostengua izan zuen. Hala erakutsi zuten, besteak beste, Agustín Almodóvar eta Elías Querejeta ekoizleek, Pablo Malo zuzendariak eta ikus-entzunezko 60 enpresa baino gehiagok.

Ikus-entzunezko industriaren sostengua izateaz gain, udal adostasunetik jaiotako ekimena da Ikus-entzunezko Berrikuntza Gunea, udal talde guztien sostenguarekin onartu baitzen. Lehen harria jartzeko ekitaldian ere izan ziren udal taldeak.

                             

Orain hasi berriak diren lanak, 2010 urtean bukatuko dira eta 20 milioi euro inguruko inbertsioa suposatuko dute. Donostiako Udalak ordainduko du eraikuntza baina Industriako Ministerioak, Avanza Planaren baitan, diru-laguntza emango dio.

PIA Prentsa Txostena

Data:2008/09/25 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Estatuan ekoitzitako hiru film lehiatuko dira 56. Zinemaldiaren Sail Ofizialean.

Espainiako zinemak hiru film aurkeztuko ditu Zinemaldiaren sail ofizialean eta beste hiru Zabaltegiko Zuzendari Berriak sailean. Horrez gain, Euskal Zinemaren Egunean, Gorka Merchan zuzendariak eginiko La casa de mi padre lehen film luzea estreinatuko da.

                       

Sail Ofizialean Javier Fesseren Camino, Belen Maciasen El patio de mi cárcel eta Jaime Rosalesen Tiro en la cabeza filmak lehiatuko dira. Halaber, Zabaltegiko Zuzendari Berriak sailean honako hiru film hauek ikusi ahal izango dira: Gabriel Velazquezen Amateurs, Daniel Hernandezen Chicos normales eta Santiago Zannouren El truco del manco. Hiru film horiek eta El patio de mi cárcel izango dira Altadis Zuzendari Berriak saria irabazteko hautagaiak. Saria 90.000 eurokoa da.

Estatuan ekoitzitako beste bost film luze hauek ere egongo dira Zinemaldian: Daniel Burmanen El nido vacío (Argentina-Espainia-Frantzia), Sail Ofizialean lehiatuko dena; Woody Allenen Vicky Cristina Barcelona (Espainia-AEB), Zabaltegiko Perlak sailari hasiera emango diona; Andrea Martinez Crowtherena Cosas Insignificantes (Mexiko-Espainia), Zabaltegiko Zuzendari Berriak sailean emango dutena; eta, Horizontes Latinos sailean lehiatuko diren Federico Veirojen Acné (Uruguai-Argentina-Mexiko-Espainia) eta Christian Povedaren La vida loca (Espainia-Frantzia-Mexiko).

Inaugurazio eguna
Donostiako 56. Zinemaldia bihar hasiko da, berrikuntza eta ezusteko ugariekin. Hasteko, aurtengo alfonbra gorria fuksia izango da; Zinemaldiaren irudian nagusi den kolorea. Zurriolatik Kursaalera zabalduko den 90 metroko alfonbraren gainean ibiliko diren lehenengoak Antonio Banderas eta Richard Eyre izango dira, The Other Man inaugurazio filmeko taldearekin batera. Horiez gain, Javier Bardem, Rebecca May eta Woody Allen ikusi ahal izango ditugu. Azkenekoak Vicky Cristina Barcelona filma aurkeztuko du Victoria Eugenian; emanaldia 21:30ean hasiko da.

Zinemaldiak iraungo duen hamar egunetan, pertsonaia ospetsu asko etorriko dira Donostiara: Meryl Streep eta Antonio Banderas (Donostia Sariak), Jonathan Demme, Michael Ballhaus, Martina Gusman, Masato Harada, Nadine Labaki, Clare Peploe eta Leonor Watling (Epaimahai Ofiziala), Joan Chen, Mirtha Ibarra eta Amos Gitai (Zuzendari Berriak, Horizontes eta Eskolak saietako epaimahaien lehendakariak), Ben Stiller eta Robert Downey jr. (Tropic Thunder, Sail Ofiziala), David Thewlis, Vera Farmiga, Mark Herman, David Heyman eta John Boyne (The Boy in the Stripped Pyjamas, Sail Ofiziala), Colin Firth eta Michael Winterbottom (Genova, Sail Ofiziala), Paul Thomas Anderson ( Fipresci Sari Nagusia), John Malkovich (Burn After Reading, Perlak), Louis Garrel eta Chistophe Honoré (La belle personne, Sail Ofiziala),Nelson Pereira dos Santos (FIAF Saria), Mario Monicelli (atzera begirakoa), Terence Davies (atzera begirakoa), Kiyoshi Kurosawa (Zabaltegiko Perlak eta Japonia Beltzean atzera begirakoa).

Zinema eskolak
Era berean, Zinemaldian Zinema Eskolen VII. Nazioarteko Topaketak egingo dira, irailaren 25ean eta 26an, osteguna eta ostirala hurrenez hurren. Donostiako Zinemaldiak eta Tabakalerak (Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa) antolatutako topaketaren bidez, ikus-entzunezkoei lotutako esperientziak eta ikaskuntzak trukatu nahi dira, munduko zinemaldi garrantzitsuenetariko baten testuinguruan. Gazteek beren film laburrak erakusteko aukera izango dute, eta horrekin batera, ikus-entzunezkoen arloko berrikuntza teknologiko nagusiak ezagutuko dituzte.

Data:2008/09/23 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (10):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Meryl Streepek eta Antonio Banderasek jasoko dute Zinemaldiko Donostia saria.

                     

Meryl Streep aktore estatubatuarrak eta Antonio Banderas aktore espainiarrak jasoko dute Zinemaldiko Donostia saria, irailaren 5ean 56. Zinemaldia aurkezteko , izan zen prentsaurrekoan jakinarazi zutenez.

Meryl Streep emakumezko aktore garaikide onena dela esan da askotan. Aparteko ibilbidea egin du, eta talentu handia dauka zinemarako eta antzerkirako, komediarako eta dramarako, musikalerako eta narraziorako, dokumentaletan zein haurrentzako ipuinetan.

Oscar sarirako Historia osoan hautagaitza gehien izan dituen emakumea da (14), baita Urrezko Globoetarako ere, guztira (21). Hollywoodeko Akademiren bi sari irabazi ditu, Kramer vs. Kramer (Robert Benton, 1979) eta Sophie’s Choice (Alan J. Pakula, 1982) filmengatik, eta sei Urrezko Globo bi film horiengatik, The French Lieutenant’s Woman (Karel Reisz, 1981), Adaptation(Spike Jonze, 2002) eta The Devil Wears Prada (David Frankel, 2006) filmengatik eta Angels in America (Mike Nichols, 2003) telesail motzagatik. Horiek guztiak bere aldakortasunaren eta ibilbidearen intentsitatearen adierazle gutxi batzuk baino ez dira. Meryl Streepek irailaren 26an jasoko du Donostia saria, Kursaal jauregian.

Antonio Banderas nazioarteko izar handietako bat da, aktore espainiarren hurrengo belaunaldiari mundu osorako ateak ireki dizkiona. Pedro Almódovarren Laberinto de pasiones filmean 1982an lehenbizikoz agertu zenetik Donostia Zinemaldiaren 56. edizioa inauguratuko duen The Other Man filmera arte, 70 pelikula ingurutan erakutsi du bere aldakortasuna Hollywooden bizi den Malagako aktore honek. Lehenengo Espainian eta ondoren Ameriketako Estatu Batuetan izan zuen arrakasta. Gainera, hainbat herrialdetan egin du lan, baita antzerki musikalean ere. Bestalde, bi film ere zuzendu ditu: Crazy in Alabama (1999) eta El camino de los ingleses (2006). Antonio Banderasek irailaren 19an jasoko du Donostia saria Kursaal jauregian.

Data:2008/09/08 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Bilboko Zine Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldiak (ZINEBIk) bere lehen berrogeita hamar urteak beteko ditu aurton.

                                                                

Garai hartan Kanpo Harremanetarako Ministerioaren menpe zegoen Kultura Hispanikoaren Euskal Institutuak 1959. urtean sortu zuen, eta hasierako izena Iberoamerikako eta Filipinetako Zine Dokumentalaren Nazioarteko Zinemaldia izan zen. 1968. urtearen inguruan, Espainian fikzioko film laburrek gora egin zutenean, arlo hori sustatu eta bere ekintza nazioartera hedatu zuen. 1974. urtean, Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioaren (FIAPFren) onespena lortu zuen, eta lehiaketa-zinemaldia izan zen fikzioan, dokumentaletan eta animazioan. 1981. urtean, Bilboko Udala zinemaldia antolatzen eta kudeatzen hasi zen.

Azken edizioan, 75 herrialdetako 2.648 filmek eman dute izena, eta egiaztatu egin dute zinemaldia munduko garrantzitsuenetakoa dela bere espezialitatean.

Honako zinegile ospetsu hauek ZINEBIko parte-hartzaileak, nazioarteko epaimahaikideak edo Ohorezko Mikeldi saridunak izan dira: Jacques Demy, Pierre Perrault, Claude Lelouch, Santiago Alvarez, Richard Lester, Barbara Kopple, Peter Greenaway, Ennio Morricone, Carlos Saura, Julio Medem, Roman Polanski, Hanna Schygulla, Anna Karina, Jane Birkin, Elias Querejeta, Arturo Ripstein edo Pere Portabella.

Berrogeita hamar urteotan, beste berrogeita hamar urtez egiteko asmoz, ZINEBIk mundu zabaleko eta, batez ere, Euskadiko, Espainiako, Europako eta Amerika Latinoko film labur eta dokumentalen zabalkundea eta biziraupena sustatu ditu. Beretzat, zinea gure garaiko gizon eta emakumeen errealitateekin ezarritako konpromisoa da. Era berean, eskakizun artistiko pertsonala ere bada, eta, horren bidez, bost kontinenteetako zinegile gazteek egunero-egunero lehen urratsak ematen dituzte industriaren bazterretatik, bizitza irudi mugigarrien bidez irudikatzeko ahaleginean.

Gaur, ZINEBIk eta antzeko beste zinemaldi batzuek arindu duten zenbait urtetako krisiaren ondoren, euskarri berriek eta informazioaren zein komunikazioaren teknologia berrien ondorioz sortutako aldaketa sakonek ikus-entzunezko egoera berritzailea eratu dute. Bertan, gainera, film laburrek eta dokumentalek etorkizuneko zinearen giltzarri asko zehazten dituzte, azken mende erdian ezaugarri bereizgarri izan diren banan-banako ausardia, originaltasun formala eta iaiotasuna nahastuta. Beti bezala, ZINEBIk lekuko pribilegiatua eta zinegile berrien beharrezko laguntzailea izan nahi du, gaur egungo garai kilikagarrietako zinearen abenturan.

Data:2008/07/01 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Nazioarteko Animazio Zinemaldiak bere laugarren edizioa ospatzen du aurten apirilaren 18 eta 25 artean lehiaketara aurkezten diren 100 filme baino gehiagorekin.

                                                               

Aurreko urteetan bezala, Euskal Herriko Animazioko Zinemaldi garrantzitsuenetakoaz gozatu ahal izango da bere egoitza desberdinetan: Basauriko Sozial Antzokia, Ibaiganeko Kulturgunea, Deustuko Renoir zinemetan, Leioako Euskal Herriko Unibertsitatea eta Bilboko FNAC-a. Leku guzti hauetan pelikulen proiekzioetaz gain, animazioko zinemarekin erlazionaturiko beste hainbat ekitaldi garatuko dira, solasak, tailerrak edo erakusketak besteak beste (hauen artean “Azur eta Asmar” pelikula frantsesarena).

Diru-sariak banatuko dira lehiaketako atal desberdineko lan hoberenei: “Luzemetraiak 35 mm-tan” (6.000 euro), “Laburmetraiak 35 mm-tan” (1.000 euro) eta “Laburmetraiak DVD-an-Karratu” (600 euro). Sariak nazioarteko epaimahai batek erabakiko ditu lehenengo atalen kasuan eta Karraturen kasuan, berriz, EHU-ko Arte Ederretako ikasleez osaturiko epaimahai batel azken hitza izango du. Horretaz gain, eta beste edizioetan egin de moduan, zinemaldiak beste hainbat atal izango ditu: zine maratoia, 2008.urteko Goya Sarien proiekzioa, umeentzako zinema, “animazio geletan” programa berezia edo Juan Padron kubatarrari egindako atzerabegirakoa. Guzti honi batu behar zaio aurtengo beste berrikuntza bat: kontzertu musikalak, “Le Noise” taldearen eskutik.

Lehiaketaren Atal Ofizialean parte hartzen duten luzemetraien artean Guillaurme Ivenrel eta Arthur Qwak-en “Dragon Hunters”, José Luis Massa-ren “Isidoro, la película” edo Pedro Rivero-ren “La crisis carnívora” nabarmendu al dira. Lanen jatorriari dagokionez, beste batean ere, herrialde ezberdinen kopurua altua deigarria da: Kanada, Kuba, Mexiko, Grezia, Japonia, Iran, Hegoafrika… Haien artean, edizio honetako herrialde gonbidatua Hego Korea izango da ziklo berezi batekin. Azkeneko euskal ekoizpenak ere bai ikusi ahal izango ditu eta luzemetrai gehienen zuzendarien partehartzea espero da.

Animazioko Zinemaldiarekin batera, aurten paraleloki Euskalduna Jauregian Eikenek eta Barton Filmsek sustatutako animazioko merkatu bat antolatu da apirilaren 24an. Bertan nazioarteko ekoiztetxeak eta banatzaileek parte hartuko dute haien lanak erakusteko eta akorduetara heltzeko helburuarekin obra ezberdinak atzerrian bizitza izateko asmoz.

www.animabasauri.com

 

Data:2008/04/17 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Tabakaleraren inguru kultural eta instituzionalean adostu den asmo handiko berrantolaketa bati esker, Gipuzkoan kultura bisualaren arloan lanean diharduten zenbait ekipamenduk bat egingo dute Tabakaleran.

                                                                

Tabakaleraren euskarri diren hiru erakundeak – Donostiako udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza – hitzarmen historikoa itxi zuten, zentro berria indartzeaz gain, bikoizketak saihestu eta baliabideak optimizatzea ahalbidetuko duena.

Hitzarmen honen ondorioz, kultura bisualeko fabrikari loturik, hiriko, Gipuzkoako herrialdeko eta, hein batean, baita Euskal Autonomia Erkidegoko panorama kulturalean eraldaketa sakon bat jartzen da abian.

Hitzartutako kolaborazioak hainbat ekipamenduren bategitea ekarriko du, beraien irudi juridikoa edozein dela era eta orain artean erakunde baten edo bestearen esku egon izana alde batera utzirik. Tabakalerak orain arte Eusko Jaurlaritzaren menpe egon diren zerbitzuak (Euskadiko Filmategia), Donostiako udalaren esku egon direnak (Donostia Kulturako Zine Unitatea) eta Gipuzkoako Diputazioaren esku egondakoak (Arteleku eta Koldo Mitxelenako erakusketa zerbitzua) batuko ditu.

Informazio gehiago: www.tabakalera.eu

Data:2008/04/09 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Martxoaren 7an Espainiako Argitaragabeko VII. Zinema Erakustaldia martxan jarri zen Jaenen. Zinemaldiak martxoak 15ean amaitzen da eta bertan nazio mailako 24 pelikula ikusteko aukera egongo da. Horien artean Irusoin-ek (Eikeneko kidea) ekoitzitako “¿Y tú quién eres?” eta Barton Films-ek (Eikeneko kidea) banatutako “Donkey Xote” haur animazioko film luzea egongo dira.

Halaber, erakustaldiak hiru mahai inguru eta Guillermo del Toro zuzendari mexikarraren obrari eskainita dagoen erakusketa izango ditu. Edizio honetan “Miguel Picazo” ohorezko saria, Cristóbal Criado makillatzaileak jasoko du.

Informazio gehiago: Artikulua_cineporlared.pdf

Data:2008/03/14 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Miamiko Zinemaldian egon ondoren, Aitor Arregi eta Jose María Goenagak zuzendutako eta Irusoinek (Eikeneko kidea) ekoitzitako “Lucio“ dokumentala, Guadalajarako XXIII Nazioarteko Zinemaldian egongo da. Zinemadiaren lehiaketan parte hartuko du iberoamerikako luzemetrai-dokumentalen kategorian.

Guadalajarako, Mexiko, XXIII Nazioarteko Zinemaldiak, martxoaren 7tik 14ra ospatuko dena, espainiar ordezkapen handia izango du bai lehiaketan bai gainontzeko ataletan.

Zinemaldian Argentina izango da herrialde gonbidatua. Guadalajara saria Gustavo Santaolallak jasoko du eta Bertha Navarrok Zilarrezko Mayahuel saria.


Informazio gehiago: Artikulua_cineporlared.pdf

Data:2008/03/14 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Zinemasteak 2008 euskal zinemagileek zuzendutako edo ekoitzitako azken filmeak proiektatu zituen, horien artean Irusoin, Barton Films, Baleuko eta Abra (Eikeneko kideak) aurkitzen dira. Otsailak 25etik martxoak 1 bitartean 20 luzemetrai eta 23 laburmetrai proiektatu ziren.

                                                           

Egitaraua, Diego Fandosek ETB-ren (Eikeneko kidea) laguntzarekin egindako lehenengo luzemetraiarekin hasi zen, “Cosmos”. Ondoren filmaren BSOa sortu duen Javi PZ3 donostiarrak, kontzertu bat eman zuen. Astean zehar Baleukok, Irusoinek eta Barton Films-ek ekoitzitako “Eutsi!” eta, Abra Produkzioak ekoitzitako eta Barton Filmsek banatutako “Querida Bamako” filmak ikusteko aukera egon zen. Halaber, luzemetrai kategorian publikoaren saria jao zuen Irusoinek ekoitzitako eta Antonio Mercerosek zuzendutako “Y tu quien eres?” proiektatu zen.

Zinemasteak eskolentzako goizeko sesioak eskaini zituen. Goya sarietan hautagai izan zen “Betizu eta urrezko zintzarria”, Baleukok ekoitzita, proiektatu zen. Luzemetraien programa dokumentalekin osatu zen, eta horien artean Irusoinek ekoitzitako “Lucio” ikusteko aukera egon zen.

Zinemastea 2008, Koldo Crespok moderatu zuen Nacho Vigalondo (7:35 de la mañana eta Los Cronocrímenes, Karbo Vantasek (Eikeneko kidea) ekoitzita) eta Koldo Serra (Bosque de Sombras) zuzendarien arteko bilera batekin amaitu zen. Besteak beste, zuzendari bezala izandako esperientzietaz hitz egin zuten.

Martxoaren 1ean ospatutako Gasteizko XXVI Euskal Zinema Astearen amaiera ekitaldiak, Jorge Guerricaetxevarria izan zuen protagonista “Gutariko bat” saria jasotzeagatik.

Zinemaldia, KREA Expresión Contemporaneak, Vital kutxak bultzatutako gaur eguneko kultur proiektua, antolatu zuen eta zine europarrarekin zerikusia duten ekintza guztiak elkartzen duen NEEF (Europar Zine Berrien Jaialdia) esparruaren barruan antolatzen da.

Data:2008/03/03 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Aurten Miamiko XXV Nazioarteko zinemaldiak (MIFF08) bere 25. urteurrena ospatzen du latinoamerikar produkzio anitzekin. 54 herrialdeko 160 pelikula, luzemetraiak eta laburmetraiak, baino gehiago egongo dira. Lehiaketatik kanpo, Irusoin-ek (Eikeneko kidea) ekoitzitako Lucio dokumentala aurkitzen da.

Kategoria guztien artean lehia gehien egongo den kategoria Iberoamerikar filemna izango dela aurreikusten da. Edizio honen berritasuna laburmetraien arteko lehiaketa izango da. Zenbait zuzendari espainarrek parte hartuko dute honetan.

Informazio gehiago: Artikulua_Cineporlared.pdf

Data:2008/02/29 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Bartzelonako Euskal Etxeak otsailaren 29tik martxoak 14 arte bere egoitzan ospatuko den II.Euskal Zinemaldia antolatu du. Aurtengo Zinemaldia dokumentaletan zentratuko da eta egongo diren proiekzioen artean Idemek (Eikeneko kidea) ekoitzitako El Bombardeo de Gernika ikusi ahal izango da. Baleukok eta Irusoinek (Eikeneko kideak) egindako Eutsi! filma ikusteko aukera ere izango dugu.

Zinemaldia 2008 -k dokumentalen emanaldi  handia eskaintzen du, Euskal Etxean euskara ikasten ari diren ikasleek egindako bideoen lehiaketa eta mahai inguruak, besteak beste produkzioetan parte hartutako aktore eta zuzendari batzuk parte hartuko dute, eskaintzen du.

Informazio gehiago: Artikulua_cinered.pdf

Data:2008/02/22 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Otsailaren 15ean, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian (EHAA), otsailaren 5eko, 27/2008 dekretua argitaratu zen. Dekretu honek Kulturaren Euskal Kontseiluaren antolaketa- eta funtzionamendu-araudia aldatu eta bateratzen du. Kontseilu honek Kulturaren Euskal Plana egokitu, garatu eta ebaluatzen du.

Dekretu Berriak Kulturaren Euskal Kontseiluaren organo bilduak sortu ditu: Osoko Bilkura, Erakunde-arteko Batzordea eta Batzorde bereziak. Planteatzen dituen aldaketen artean Osoko Bilkuran kide berrien gehikuntza aipatzekoa da. Arau berriak eguneratze eta egokitzapen teknikoak suposatzen du, kontseiluaren funtzionamendua hobetzeko.

Informazio gehiago: Artikulua_cineporlared.pdf

                                 27_2008Dekretua_EHAA.pdf

Data:2008/02/20 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Goya sarien XXII. edizio banaketan, La Soledad filmak, pelikula, zuzendari eta aktore berri onenaren sariak irabazi zituen. Baleuko eta Irusoin (Eikeneko kideak) animazio luzemetraia onenaren eta dokumentala onenaren kategorietan, hurrenez hurren, ez zuten azkenean sari preziatua lortu.

                                                        

Jaime Rosalesek zuzendutako bigarren filma izan zen gauaren irabazle nagusia, besteak beste, pelikula eta zuzendari onenaren sariak jaso zituen. Zuzendari berri onenaren saria Juan Antonio Bayonak jaso zuen El orfanato pelikularengatik. Aktore protagonistei dagokionez Maribel Verdú eta Alberto San Juan izan ziren sarituak, Siete mesas de billar francés eta Bajo las estrellas filmengatik.

Felix Viscarretek, Bajo las estrellas filmaren zuzendaria, gidoi egokituaren Goya lortu zuen eta nobelaren autorea den Fernando Aranburu donostiarrak lagunduta jaso zuen. Baleukok (Eikeneko kidea) ekoitzitako “Betizu eta urrezko zintzarria”-k ez zuen azkenean animazio filmaren Goya irabazi, Nocturna, una aventura mágica-k eraman zuen, Victor Maldonadok eta Adriá Garcíak egindako produkzio katalana. Itziar Arrieta donostiarra izan zen makillaje eta ile-apaintze onenaren saria jaso zuena.

Bestalde, dokumentala onenaren saria, Irusoinek (Eikeneko kidea) egindako “Lucio” dokumentala izendatuta zegoen kategorian, Mugarik Gabeko Medikuen Erakundearen laguntzarekin Javier Bardemek ekoitzitako Los Invisibles film dokumentalak jaso zuen.

Data:2008/02/11 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Barton Films (Eikeneko kidea), Gorostilanda eta Gozila Asoziazio Kulturalak “AnimaBasauri 3 Erretrospektiba” aurkeztuko dute urtarrila osoan zehar, pasa den urtean animazioko jaialdian aurkeztutako lan hoberenekin.

                                                       

AnimaBasauri-ren laugarren edizioa izango denaren aurrerapen gisa, proiekzio hauek Basaurin dagoen Pozokoetxeko Kultur Etxean ospatuko dira (Erronkari Ibarra Kalea z/g) eta Basauriko Udaletxea, Basauriko Kultur Etxea, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saila eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailek kolaboratu dute.

Proiekzioak astelehenero egingo dira arratsaldeko 18:30etan. Urtarrilak 21ean ikusgai egongo dira “Chahut”, “Ichthys”, “Caracas”, “Cirugía”, “La gallina ciega”, “Dog Days”, “Empire”, “Leviathan”, “Palomita mía”, “Guide dog” eta “Moongirl”. Urtarrilak 28an “Pupets”, “Yansan”, “Historietas sombrosas”, “Pasta”, “De la vista nace el amor”, “Deu no journal”, “Parlimes”, “Shipwrecked” eta “Brothers bearhearts” ikusteko aukera izango dugu.

AnimaBasauri IV Animazioaren Nazioarteko Jaialdiaren markoan, aurten, berrikuntza gisa, Bilboko Euskalduna Jauregian, animazioari buruzko nazioarteko foroa izango da apirilaren 24an, Euskadin egindako animazioak merkatu berrietara jotzeko aukera zabaltzeko asmoz. Hitzordu honetan Estatuko eta Estatutik kanpoko profesionalek eta enpresek hartuko dute parte. Zentzu horretan, antolatzaileak mundu guztiko 70 konpainia baino gehiagorekin jarri dira harremanetan

“AnimaBasque-Business” izenarekin, animazioaren nazioarteko merkatu hau AnimaBasauri Jaialdiaren laugarren edizioarekin batera egingo da, eta, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren (Lehendakaritzaren bitartez) eta Bizkaiko Foru Aldundiaren (foru erakundeko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailak kudeatutako Bultzatu programaren barruan) laguntza dauka.

Data:2008/01/16 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Nacho Vigalondoren opera prima KV Entertainmentek (Eikenen bazkidea), ZIP Filmsek eta Fine Productionsek koproduzitua, Sundanceko zinemagintza independentearen zinemaldian aurkeztuko duten espainiar film bakarra izango da. Sundance Zinemaldia urtarrilaren 17 eta 27 bitartean egingo da.

                                                             

Beldurrezko eta fantasiazko generoan espezializatuta dagoen Park City at Midnight lehiaketatik kanpoko atal paraleloak zientzia fikziozko film luze honen estreinaldia egingo du urtarrilaren 18an. Filmak, jadanik, ibilbide luzea egin du nazioartean, eta sari garrantzitsuak eta kritika arrakastatsuak lortu ditu Austingo (AEB) eta Triesteko (Italia) fantasiazko zinemaldietan.

“Los Cronocrímenes” filmak Karra Elejalde eta Barbara Goenaga ditu protagonista, eta, ustekabean, ordu batzuez iraganera bidaia egiten duen eta bere burua aurkitzen duen gizon baten historia kontatzen du. Ondorioak aurretik suma ezin bezain katastrofikoak izango dira.

“Los Cronocrímenes” filma aurten iritsiko da amerikar aretoetara eta jadanik hainbat lekutan saldu da: Erresuma Batua, Errusia, Zeelanda Berria, Eskandinavia, Frantzia eta Alemania. 2006ko udazkenean filmatu zuten Kantabrian eta Euskadin, eta 2005ean Oscar sarietarako bere film labur “7:35 de la mañana” delakoagatik izendatu zuten Kantabriako zuzendariaren lehen film luzea da, Ibarretxe&co-k ekoitzia, Karbo Vantas gaur egun.

Data:2008/01/16 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Ostiralean Frantziak eta Israelek ekoitzitako “Tehilim” filma estreinatuko da. Raphaël Nadjari zuzendariak eginiko lan hau Barton Filmsek (Eikeneko kidea) banatzen du, eta 2007ko Cannesko zinemaldiaren sail ofizialean parte hartu zuen.

                                                             

Estreinatu aurretik, urtarrilaren 2an, prentsarako emanaldi berezia egin zen Deustuko Renoir zinema aretoetan. Bertan egon ziren filmaren zuzendaria eta produktorea.

Gaur egungo Jerusalemen kokatua, bizimodu arrunta daraman familia judu baten bizitza erabat aldatuko da, auto istripu batean aita era misteriotsuan desagertzean. Familiako kideek ozta-ozta egingo diete aurre aitaren gabeziari eta eguneroko bizitzaren arazoei. Helduak isiltasunean edo tradizioetan babestuko dira, Menachem eta David semeak, berriz, aita bilatzen saiatuko dira.

Data:2008/01/03 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa