BERRIAK

BerriaTB-ak argitaratu berri du euskal hedabideek egun bizitzen ari diren garai latzen inguruko erreportaia munduko krisi ekonomikoak sektoreak pairatzen ari zuena areagotu baitu. Erreportai honetan euskal kultura eta hedabideetako zenbait ordezkarirekin egungo diru sarreren egoera aztertzen da. Irtenbideak eta estrategiak ere jorratzen dira erreportaian, sinergiak sustatzean, harpidetza indartzean, sormena lantzean eta kanpoko lanak onartzean oinarritu behar direla ondorioztatuz. Azkenik, 2012 urte gogorra izango dela onarturik sektoreak itxaropentsu eutsi nahi dio etorkizunari, eta sektore moduan indarra egiteko erronkari gogotsu ekin.

Informazio gehiago

Elkarrizketatuak:


Kontseiluko idazkari nagusia: Paul Bilbao
Topaguneko hedabideen saileko sustatzailea: Joxe Rojas
ttipi-ttapa fundazioko kudeatzailea: Jose Manuel Irigoien
Euskal Irratietako Koordinatzailea: Jose Luis Aizpuru
BERRIA taldeko hedabideen arduraduna: Iban Arregi
Xorroxin Irratiko esataria: Josetxo Apezetxea
Kanaldudeko arduraduna: Ximun Carrere
Goiena Komunikazio Taldeko zuzendari nagusia: Inazio Arregi

Data:2012/01/30 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (3):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Erabi Tecnología Audiovisual enpresak –Eikeneko bazkidea– Ingurumen Adimen proiektu berritzaile bat garatu du TAO Architectural Lightning-ekin lankidetzan, erabiltzailea interfaz bihurtzen duena, areto baten argiztapen baldintzak kontrolatzeko gai, ahotsaren edo beste elementu intuitibo batzuen bitartez.

TAO Architectural Lightning-en instalazioetan garatu den proiektua argiztapen-sistema osoaren kontrol erabateko eta integratuan oinarritzen da, ukimen tablet baten bidez; hala, ingurunea egokitu egin daiteke, uneoro eta denbora errealean, pertsonen behar edo lehentasunetara.

Proiektu honi esker, ia 50 argi punturen instalazioa behar izan duena, diseinu, eredu eta sistema berriak landu ahal izan dira, orain arte ezinezkoak beste proiektu batzuentzat, garestiak zirelako, zailak zirelako garatzen edota espazioak eragindako mugak zituztelako. Alde horretatik, Erabi proiektuak, kostuak aurrezteaz gainera, instalazioa sinplifikatu eta akabera fidel eta kalitatezkoa bermatzen du.

Bestetik, 50 argi puntuen potentzia eskaera handia bada ere, etengabe kontrolatzen da kontsumoa, era tenporalizatuan. Gainera, TAOren showroom-eko argiztapena LED teknologian oinarritzen da, eta egitura multzoaren kolore tenperaturen arteko kontrasteek multzo horretako elementu bakoitza sendotzen dute.  

Bi aldeen arteko akordioari esker, proiektua baliodundu eta zabalkunde egokia egin ondoren, ingurune hau proba test gisa erabiliko da, Ingurumen Adimenaren alorrean abian jarri diren ikerketa lerroetan sakontzeko.

Data:2012/01/25 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Irusoin, La Claqueta eta Pizzel 3D “30 años de oscuridad” dokumtentala Goya sariaren nominazioa ospatu dute.

“30 años de oscuridad” dokumentala, Pizzel 3D eta La Claqueta produktorarekin eginda koprodukzioa, Goya Saietan DOKUMENTALEZKO PELIKULA ONENA kategorian izendapena datza.

Bestetik, Ricardo Ramón eta Joan Espinach-en "AITA ZONBIA NAIZ" filma 2012 Goya Sarietan  ANIMAZIOZKO PELIKULA ONENA kategorian finalista suertatu da.

Abra Prod eta Digital dreams Films-ek ekoiztutako filma EiTB eta TV3-ren partaidetzarekin, Eusko Jaurlaritza eta ICAAren lankidetzarekin eta Barton Films-ek  estatu mailan banatua.

Data:2012/01/11 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

'Ai Amai!'  K 2000-Mediapro ekoiztetxea prestatzen ari da Euskal Telebistaren lehen kateako ordutegi nagusian emateko. Astelehenetik ostiralera izango da ikusgai otsailerako iragartzen den saioa.
Iban Garate aktore eta kazetariak aurkeztuko du 'Ai Ama!', ETB prestatzen ari den eguneroko magazina. Entretenimendua izango du, batik bat, ardatz nagusi ETB-1eko saio berriak.
Iban Garatek eskarmentu zabaleko aktore eta aurkezleak hartuko du saioa aurkeztearen ardura. 'Goenkale'n eman zituen lehen urratsak eta ondoren 'Betizu'ko aurkezle izan genuen. Aurrerago 'Martin' telesailean ikusi genuen lanean. 'Errazu' eta 'Ipupomamua' aurkeztu ditu ETB1erako eta telebistako kamera aurrean egin duen azken lana 'Eguberri Off' bakarrizketa saioa izan da.

Data:2012/01/10 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (5):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Euskal zinema industriak itxaropenez hartu du 2012. urtea, sektorearentzat urte oparoa izango delakoan. Izan ere, 18 film luze estreinatuko dira, eta hainbat proiektu abian jartzeko asmoa ere badago. Lan horien egileen artean, Eikenen bazkide hauek daude, besteak beste: Abra Prod ("Aita, zonbia naiz" eta "Nemekitepá"), Baleuko ("Xora" eta "El pez de los deseos"), Idem ("La conspiración") ta Barton Films ("Aita, zonbia naiz", "Xora", "El pez de los deseos" eta "La chispa de la vida" lanen banatzailea).

Deia egunkariak euskal zinemari buruz argitaratutako informazioan adierazi zuenez, badago 2012ari baikortasunez begiratzeko arrazoirik. EPE-APV euskal produktoreen elkarteko (Eikenen erakunde bazkidea) lehendakari Carlos Juárezen aburuz, hain zuzen ere, "baikortasunez arituta eta sektorearen aldeko apustua eginda, denbora laburrean estatuan lider izateko moduan egongo gara, ekonomikoki egoera hobean gaudelako eta aukera izan dezakegulako nabarmentasuna areagotu eta orain arte hutsik zeuden guneak betetzeko". Nolanahi ere, Juárezek gogorarazi du erakundeen babesa ezinbestekoa izango dela abian jarritako modernizazio prozesua azken burura eramateko.

Lehen aipatutako ekoizpenez gainera, honako proiektu hauek jarriko dira abian2012an: "La chispa de la vida", Álex de la Iglesiarena; "El último magnate", Sincroren dokumentala; "Camaradas", Sabin Eguillorrena; "Extraterrestre", Nacho Vigalondorena;  "Baztan", Carmelo Gómez protagonista duena; "Camera Obscura", "Chaika", "30 años de oscuridad", "La guerra secreta", "Hiroko y los defensores de Gaia", "Kënu" eta "Luna Llena"; eta "El extraño anfitrión", Javier Rebollorena.

Data:2012/01/02 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>