BERRIAK

K-2000-k (Eikeneko kidea) audio eta bideo edukien kudeaketa bideratzeko hiru sistema eskuratu ditu. Lehenengoa ikus-entzunezko edukien kudeaketarako sistema da, bigarrena biltegiratze sistema bat eta hirugarrena back up artxiboko sistema.

Techex soluzio integratzaileko konpainiak, euskal ekoizpen etxe honen proiektua aurrera eramateko arduraduna izango da. Techex enpresak Silicon Graphics-en hardware soluzioekin garatu du proiektua

Informazio gehiago: Artikulua_computerworld.pdf

Data:2008/02/29 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Aurten Miamiko XXV Nazioarteko zinemaldiak (MIFF08) bere 25. urteurrena ospatzen du latinoamerikar produkzio anitzekin. 54 herrialdeko 160 pelikula, luzemetraiak eta laburmetraiak, baino gehiago egongo dira. Lehiaketatik kanpo, Irusoin-ek (Eikeneko kidea) ekoitzitako Lucio dokumentala aurkitzen da.

Kategoria guztien artean lehia gehien egongo den kategoria Iberoamerikar filemna izango dela aurreikusten da. Edizio honen berritasuna laburmetraien arteko lehiaketa izango da. Zenbait zuzendari espainarrek parte hartuko dute honetan.

Informazio gehiago: Artikulua_Cineporlared.pdf

Data:2008/02/29 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Barton Films-ek (Eikeneko kidea) komertzial hitzarmen bat izenpetu du Baditri-rekin Katalunia eta Baleares-en bere banaketa indartzeko asmoz. Halaber, Barton Films izango da Baditriren filmen banaketaren arduraduna iparraldean.

                                                      

Baditrik eta Barton Filmsek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute emanaldiei dagokienez harreman komertzialak hobetzeko, ahaleginetan bat egin eta zinema aretoetan lana errazteko

Oraindanik, Baditri filmen banaketa Espainiako iparraldean dauden zinemetan Barton Filmes-en eta Jose Antoni Fernandez-ek zuzendatutako taldearen bitartez egingo da. Halaber, Katalunia eta Balear zonaldetan Barton Filmese-en filmeak Baditri-ren eta Antoni Badimon-ek zuzentzen duen taldearen bidez banatuko dira.

Data:2008/02/28 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eiken-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak konfirmatu du apirilaren 7tik 11ra bitartean ospatuko den munduko telebista merkaturik handiena den MIPTV 2008 azokan ere izango direla. Ekimenak Kultura Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren laguntza dauka.

                                                            

Euskal enpresak joan den urrian Cannesen izandako MIPCOM 2007 nazioarteko azokara Basque Audiovisual legez joan ondoren, Eiken-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak konfirmatu du munduko telebista merkaturik handiena den MIPTV 2008 azokan ere izango direla. Ekitaldia apirilaren 7tik 11ra bitartean izango da, Frantziako Cannes hirian. Era berean, urrian berriro izango dira MIPCOM 08 azokan. Bertan, Espainia izango da herrialde gonbidatua, eta, horrenbestez, ordezkaritzek zenbait pribilegio izango dituzte.

Eiken hasi da harremanak ezartzen eta aldez aurreko sustapen-lanak egiten, Euskal Ikus-entzunezkoen Sektorearen ahalik eta partaidetzarik handiena sustatzeko, Basque Audiovisual aterkiaren pean, Cannesen izango den MIPTV 08 azokan. Hori dela eta, ikus-entzunezkoekin erlazionatutako zenbait erakunderekin jarri da harremanetan, ekimenarekin kolaboratzera gonbidatzeko. Halaber, Klusterreko bazkide diren enpresei ere informazioa eman zaie, baina, hala ere, sektoreko enpresa guztiei ere jakinaraziko zaie, parte hartzeko interesa duten adieraz dezaten.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin lankidetzan, Eiken harremanetan jarri da ICEXekin, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Sektoreak azokan izango duen partaidetza pertsonalizatuaren eredua definitzeko. Klusterraren helburua da ikus-entzunezkoen sektorearekin erlazionatutako enpresa, erakunde eta organizazio ugariren presentzia ahalbidetzea MIPTV 2008 azokan. Horrela, euren produktuak erakutsi eta kontaktu interesgarriak egin ahal izango dituzte, eta, bide batez, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Sektorearen irudia sendotu, Cannesen espazio propio eta bereizia izanda.

Horrela, bada, urrian izandako baldintzak mantenduko dira, eta Basque Audiovisual gisa doazen enpresek, lehentasunezko toki batean, mahai-eremu bat izango dute beraientzat bakarrik. Horrek aukera emango die enpresei beren bilerak eta merkataritza-harremanak kudeatzeko.

Eikenek 2007. urtearen hasieran zeukan helburu estrategikoetako bat Kanpo Sustapenerako Urte Askotarako Plana finkatzea zen, eta, horretarako, marka unitario baten pean aurkeztu behar zen Sektorea. Hori horrela, Basque Audiovisual marka kanpoko merkatuetara bideratutako informazio-material eta ekintza guztietan ari da erabiltzen dagoeneko.

Eiken-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak mailing bat egin dio sektore osoari, ekimen honekin bat egin dezan. Izan ere, ez da soilik interesgarria enpresentzat, ezpada sektorearekin erlazionatuta dauden eta, zenbait ikuspegitatik, sektorearen sustapenaren eta hedapenaren alde lan egiten duten organismo eta erakunde guztientzat ere. “MIPCOM azokan egotea oso garrantzitsua izan zen, eta gure itxaropenak ondo baino hobeto bete ziren; hain zuzen ere, orain ilusioz beterik gaude MIPTV azokan egoteko, zalantzarik gabe nahitaezko hitzorduak dira eta”, azaldu zuen Itziar Menak, Eiken-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterreko zuzendariak, otsailaren 25ean Madrilen ICEXeko arduradunekin izandako bileraren ostean.

MIPTV azokak nazioarteko izaera dauka argi eta garbi. 100 herrialde baino gehiago bildu ziren 2007ko edizioan. Merkatuko bost egunek jarduera ugari eskaintzen dituzte: hitzaldiak, mintegiak, keynote-ak, koktelak, proiekzioak, prentsaurrekoak eta sari-banaketak. Egun horietan zehar, Frantziako hiria Europako ikus-entzunezkoen hiriburu bihurtzen da.

Datozen egunetan promozio-kanpaina bat jarriko da abian Internet bidez, eta aurkezpen-mailing bat egingo zaie mundu guztian ikus-entzunezkoen sektorearekin erlazionatuta dauden kontaktuei. Gainera, Basque Audiovisual proiektuari buruzko informazio guztia jasotzen duen web gune bat ere badago (www.basqueaudiovisual.com).

Data:2008/02/26 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Bartzelonako Euskal Etxeak otsailaren 29tik martxoak 14 arte bere egoitzan ospatuko den II.Euskal Zinemaldia antolatu du. Aurtengo Zinemaldia dokumentaletan zentratuko da eta egongo diren proiekzioen artean Idemek (Eikeneko kidea) ekoitzitako El Bombardeo de Gernika ikusi ahal izango da. Baleukok eta Irusoinek (Eikeneko kideak) egindako Eutsi! filma ikusteko aukera ere izango dugu.

Zinemaldia 2008 -k dokumentalen emanaldi  handia eskaintzen du, Euskal Etxean euskara ikasten ari diren ikasleek egindako bideoen lehiaketa eta mahai inguruak, besteak beste produkzioetan parte hartutako aktore eta zuzendari batzuk parte hartuko dute, eskaintzen du.

Informazio gehiago: Artikulua_cinered.pdf

Data:2008/02/22 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Otsailaren 15ean, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian (EHAA), otsailaren 5eko, 27/2008 dekretua argitaratu zen. Dekretu honek Kulturaren Euskal Kontseiluaren antolaketa- eta funtzionamendu-araudia aldatu eta bateratzen du. Kontseilu honek Kulturaren Euskal Plana egokitu, garatu eta ebaluatzen du.

Dekretu Berriak Kulturaren Euskal Kontseiluaren organo bilduak sortu ditu: Osoko Bilkura, Erakunde-arteko Batzordea eta Batzorde bereziak. Planteatzen dituen aldaketen artean Osoko Bilkuran kide berrien gehikuntza aipatzekoa da. Arau berriak eguneratze eta egokitzapen teknikoak suposatzen du, kontseiluaren funtzionamendua hobetzeko.

Informazio gehiago: Artikulua_cineporlared.pdf

                                 27_2008Dekretua_EHAA.pdf

Data:2008/02/20 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Vitoria-Gasteizko Udalak joan den urtarrilak 28an prentsaurrekoan aurkeztu zuen Fitur 2008n eskuragarri jarriko duen eskaintza turistikoa. Izan ere, euskal hiriburuak azoka horretara eramango dituen produktuen artean dago K 2000-k (Eikeneko kidea) egin dion ikus-entzunezko lana: “Vitoria-Gasteiz Suitea”.

                                                            

DVD interaktiboa da, bideoklip batek, publierreportaia bik eta making off-ak osatzen dutena. Guztira, lau hizkuntzatan egindako 30 minutuko ikus-entzunezkoa. Horrez gainera, bi iragarki ere egin ditugu –20 eta 10 segundokoak- telebistetan eta zinema-aretoetan emateko.

Sustapeneko bideoklipak abiapuntu musikala hartu du Vitoria-Gasteizen ikuspegi orokorra emateko: hain zuzen ere, Gasteizko Jazzaldiaren barruan Wynton Marsalis-ek euskal hiriburuari egin eta eskaini zion “Suite Vitoria” obra musikala. Emozioa eta fantasia helaraziko digun off-eko ahotsik gabeko bideoa.

Gainera, ikusle eta erabiltzaileek alderdi zehatzagoetan ere sakondu ditzakete bi erreportaiaren bitartez: batak ikuspegi orokor eta negozio arlokotik heltzen dio hiriari, eta besteak, ikuspegi turistikotik.

Irizpide artistikoa bat eta bera izan arren dvd-a osatzen duten ikus-entzunezko guztietan, kontuan izan ditugu erabilera eta publiko ezberdinak eta bakoitzak bere narrazio-egitura eta gidoi espezifikoak ditu.

Iaz ere Fitur-en izan zen K 2000, orduko hartan Zaragozako Udalaren enkarguz egindako kanpo-sustapenerako “Zaragoza ciudad de las ideas” ikus-entzunezkoarekin.

Data:2008/02/18 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Vicomtech (EIKENeko kidea) CINeSPACE proiektuan parte hartzen duten hiru ikerketa zentroetako bat da. Ikus-entzunezko sektorearen profesionalentzat (filmaketaren kokapenak bilatzeko) nahiz hirien kultur ondarea eta turismoaren sustapenerako balio duen interakzio mugikor sistema bat sortzea du helburutzat.

                                                            

Hiru urteko iraupena daukan proiektuak, dispositiboa froga fasean aurkitzen da lanean urte eta erdi egon ondoren. Erreminta berriak informazio espezifikoa elkar eragiteko aukera emango dio erabiltzaileari hiria bisitatzen ari den bitartean. Aparatu honek daukan informazioaz baliatuz, hiri batean filmatu nahi duten profesionalek hiria era sakon batean ezagutzeko aukera izango dute.

Proiektuak, orain arte sakabanatuak zeuden informazio iturriak (filmaketa, turismo, istorio eta kultur ondareari buruzko informazioa) eta gaur egun erabiltzen diren formatu desberdinak (argazkiak, audio eta bideo besteak beste) batzen ditu. Ikus-entzunezko informazioa koste baxuko, hari gabeko, begietatik hurbil dagoen definizio altuko pantaila bat eta entzungailu batzuk dituen Head Mounted Display txiki baten bitartez ikusiko da. CINeSPACE-k erabiltzailea ikusten ari dena gordetzeko edo bidaltzeko aukera emango duen kamara txiki bat ere edukiko du.

CINeSPACE proiektuaren garapenaz arduratzen den lan taldea hiru ikerketa zentro, Donostiako VicomTech, Alemaniako Fraunhofer IGD eta Ingalaterrako The Lighyhouse, bi enpresa, Trivió eta Trabajos Industriales, eta hiru hiri, Donostia, Venecia eta Glasgow, osatzen dute.

Vicomtech, ikerketa aplikaturako zentroa, edukien kudeaketa, indexazioa eta bilaketa semantikoan aditua da. Proiektua 3 euro milioi baino gehiagoko aurrekontua dauka.

Data:2008/02/15 | Kategoria:: Berrikuntza

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Berrikuntzaren Euskal Agentziak –Innobasque- 2009rako helburuak eta Zuzendaritza Batzordearen eta Zuzendaritza Kontseiluen kideak aurkeztu zituen. Zuzendaritza Kontseiluen kideen artean Eiken, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra, aurkitzen da.

                                                              

 

Arlo ekonomiko, instituzional, politiko, unibertsitate, gizarte eta kulturalen ordezkari parte hartu zuten urtarrilaren 31an Euskalduna Jauregian egindako Innobasque proiektuaren aurkezpen publikoan. 2.000 lagunetik gora bildu ziren guztira, Berrikuntzaren Euskal Agentziaren helburuak, jarduera-lerroak eta aginte-organoak aurkeztu ziren saioan. Aginte-talde horiek, guztira, goi-mailako 417 pertsonalitate eta erakundek osatzen dituzte. Horien artean Eiken – Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra dago, bere zuzendaria den Itziar Menaz ordezkatuta.

Indar politikoak, enpresa-taldeak, gizarte-erakundeak, eragile kultural eta sozialek parte hartu zuten ekitaldian, Euskalduna Jauregia mukuru bete arte. Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta Udaletxe nagusiek ere goi-mailako ordezkaritzarekin parte hartu zuten ekitaldian.

Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak itxi zuen ekitaldia, eta berarekin izan ziren bere gobernuko sailburu ia guztiak. Ibarretxeren iritziz, “Innobasque, parte hartzea merezi duen herrialde-egitasmoa da”. Duela 25 urte Euskadik bere lehenbiziko eraldaketa ekonomikoa, “gure biziraupena mahai gainean jarri zuena” arrakasta osoz gainditu zuela gogoratu ondoren, Lehendakariak azpimarratu zuen “eraldaketa berri honen palanka balioetan oinarrituz berriztatzea dela”, eta Innobasque ezinbesteko tresna izango dela lan horretan.

Bere aldetik Innobasque-ko Presidenteak azpimarratu egin zuen aurkezpen-ekitaldian Agentziaren Proiektuak lortu duen babes soziala, gizarte zibilaren eta botere publikoen arteko kolaborazio-gaitasunaren isla dena, “botere publiko horien aliatu estrategikoak baikara”. Hain zuzen ere, Uriartek bere hitzaldian azpimarratu zituen gai nagusietarikoa lankidetza izan zen: “gure proiektu hau ekimen partekatua da, euskal gizarte osoarentzat pentsatua. Ekimen pribatua gara, babes publiko inteligentearekin. Gure helburua argia da: Euskadi Europa mailako erreferente nagusi bihurtu nahi dugu, eta horretarako lidergoa garatuko dugu, eraldaketa sakoneko prozesu honetan, 2030. urtera arte”

Beraien garrantziagatik aipatzeko modukoak dira 2008. urterako markatutako helburuak. Aurten “Berrikuntzaren Urtea Euskadin” izendatua, 2008 ekimen berritzaileak egitea eta Innobasquen gaur egun dauden 400 kideetatik 2000 baino gehiago izatea lortu nahi da. 2009. bukaeraraino planteatutako helburu handinahien artean bi helburu dira nabarmentzen direnak. 5000 pertsona baino gehiagoz osatutako Euskal Berritzaileen Elkartea eta sarean lan egingo duten 100 agente eraldatzaile publiko eta pribatuaz osatutako Berrikuntzaren Euskal Agentzia Birtuala.

Data:2008/02/11 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Goya sarien XXII. edizio banaketan, La Soledad filmak, pelikula, zuzendari eta aktore berri onenaren sariak irabazi zituen. Baleuko eta Irusoin (Eikeneko kideak) animazio luzemetraia onenaren eta dokumentala onenaren kategorietan, hurrenez hurren, ez zuten azkenean sari preziatua lortu.

                                                        

Jaime Rosalesek zuzendutako bigarren filma izan zen gauaren irabazle nagusia, besteak beste, pelikula eta zuzendari onenaren sariak jaso zituen. Zuzendari berri onenaren saria Juan Antonio Bayonak jaso zuen El orfanato pelikularengatik. Aktore protagonistei dagokionez Maribel Verdú eta Alberto San Juan izan ziren sarituak, Siete mesas de billar francés eta Bajo las estrellas filmengatik.

Felix Viscarretek, Bajo las estrellas filmaren zuzendaria, gidoi egokituaren Goya lortu zuen eta nobelaren autorea den Fernando Aranburu donostiarrak lagunduta jaso zuen. Baleukok (Eikeneko kidea) ekoitzitako “Betizu eta urrezko zintzarria”-k ez zuen azkenean animazio filmaren Goya irabazi, Nocturna, una aventura mágica-k eraman zuen, Victor Maldonadok eta Adriá Garcíak egindako produkzio katalana. Itziar Arrieta donostiarra izan zen makillaje eta ile-apaintze onenaren saria jaso zuena.

Bestalde, dokumentala onenaren saria, Irusoinek (Eikeneko kidea) egindako “Lucio” dokumentala izendatuta zegoen kategorian, Mugarik Gabeko Medikuen Erakundearen laguntzarekin Javier Bardemek ekoitzitako Los Invisibles film dokumentalak jaso zuen.

Data:2008/02/11 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Virtualware enpresak (Eikeneko kidea), Labaro taldearekin batera, bezeroarekin komunikatzeko Errealitate Birtuala erabiltzen duen tresna berri bat aurkeztuko du higiezin sektorearen munduko garrantzitsuenetarikoa den Sima azokan.

                                                             

 

Virtualware euskal enpresak, Labaro San Juan de Gaudalajaran eraikitzen ari den egoitza gunearen maketa birtuala sortu du. Bisitariek maketa osoa ukimen-pantaila handi batean ikustarazi ahal izango dute.


Errealitate Birtualeko maketak hiru interakzio mailak dauzka: gainazal guztiaren gainetik hegaldi bat egitea, kalearte bakoitzaren gainetik, edo etxebizitzen barrutik nahiz kanpotik paseo bat ematea berezitasun guztiak ikusteko.


Funtzionamendua erraza da, erabiltzaileak nahi duen perspektibaren arabera bere eskua ingurune birtualaren gainean desplazatuz, mugitu ahal da. Formatu hau errealitate birtualetik ateratako argazki eta informazioa dauzkaten DVD eta CDekin osatzen da. SIMA bisitatzen dutenek doan eramateko aukera izango dute.


Virtualware enpresak aurrera pausu bat eman du produktua aurkezteko era berritzaile batekin, bezero eta promotorearen artean komunikazioa erraztuz. Gainera errealitate birtualaren egite prozesu berak eraikuntza prozesuaren erabakiak hartzen laguntzen du.

Data:2008/02/05 | Kategoria:: Berrikuntza

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

G93k (Eikeneko kidea) Race Champion ospetsuan parte hartu zuen; izan ere, hilabete hasieran, Londresen eginiko lasterketa hau mundu osoan ikusi zen, euskal enpresak sortutako errotulu eta grafismoekin.

                                                             

Wembleyko estadio ezagunean Race of Champions izeneko auto lasterketa egin zen. Urtetik urtera, rallyko eta Formula 1eko gidari onenak elkartzen dira proba horretan. Aurten, G93k grafismoak jarri dizkie Michael Schumacher, Sebastián Löeb edo Rubens Barrichello bezalako piIotu handiei. Lasterketa munduko hainbat telebistek eman zuten, eta pantailan eibartarrek eginiko errotuluak eta grafismoak agertu ziren.

G93 Telekomunikazioak S. L., 1993an sortutakoa, ikus-entzunezko sektorean diharduen ingeniaritza eta informatika enpresa da. Sortu zenetik, bezeroaren neurrira eginiko produktu berriak sortu ditu, bai instalatzeko bai zerbitzu gisa ustiatzeko.

Urtean 400 ekitaldi baino gehiagotan parte hartzen du, hainbat telebista katetan. Nagusiki, kirol emanaldietarako estatistika eta errotulazio zerbitzuak eskaintzen ditu. Dena den, telebista lehiaketetarako eta hauteskundeei buruzko informazioa emateko grafismoak ere egiten ditu. 1998. urteaz geroztik, G93k TVEn parte hartzen du Espainiako Txirrindularitza Itzuliaren eta Frantziako Tourrarren emanaldietan. Industria munduari dagokionez, enpresa honek bidaiariarentzako audiobideo informazio sistema sortu du, Talgoren GPSren bidez automatizatuta.

Data:2008/01/22 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Barton Films (Eikeneko kidea), Gorostilanda eta Gozila Asoziazio Kulturalak “AnimaBasauri 3 Erretrospektiba” aurkeztuko dute urtarrila osoan zehar, pasa den urtean animazioko jaialdian aurkeztutako lan hoberenekin.

                                                       

AnimaBasauri-ren laugarren edizioa izango denaren aurrerapen gisa, proiekzio hauek Basaurin dagoen Pozokoetxeko Kultur Etxean ospatuko dira (Erronkari Ibarra Kalea z/g) eta Basauriko Udaletxea, Basauriko Kultur Etxea, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saila eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailek kolaboratu dute.

Proiekzioak astelehenero egingo dira arratsaldeko 18:30etan. Urtarrilak 21ean ikusgai egongo dira “Chahut”, “Ichthys”, “Caracas”, “Cirugía”, “La gallina ciega”, “Dog Days”, “Empire”, “Leviathan”, “Palomita mía”, “Guide dog” eta “Moongirl”. Urtarrilak 28an “Pupets”, “Yansan”, “Historietas sombrosas”, “Pasta”, “De la vista nace el amor”, “Deu no journal”, “Parlimes”, “Shipwrecked” eta “Brothers bearhearts” ikusteko aukera izango dugu.

AnimaBasauri IV Animazioaren Nazioarteko Jaialdiaren markoan, aurten, berrikuntza gisa, Bilboko Euskalduna Jauregian, animazioari buruzko nazioarteko foroa izango da apirilaren 24an, Euskadin egindako animazioak merkatu berrietara jotzeko aukera zabaltzeko asmoz. Hitzordu honetan Estatuko eta Estatutik kanpoko profesionalek eta enpresek hartuko dute parte. Zentzu horretan, antolatzaileak mundu guztiko 70 konpainia baino gehiagorekin jarri dira harremanetan

“AnimaBasque-Business” izenarekin, animazioaren nazioarteko merkatu hau AnimaBasauri Jaialdiaren laugarren edizioarekin batera egingo da, eta, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren (Lehendakaritzaren bitartez) eta Bizkaiko Foru Aldundiaren (foru erakundeko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailak kudeatutako Bultzatu programaren barruan) laguntza dauka.

Data:2008/01/16 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Nacho Vigalondoren opera prima KV Entertainmentek (Eikenen bazkidea), ZIP Filmsek eta Fine Productionsek koproduzitua, Sundanceko zinemagintza independentearen zinemaldian aurkeztuko duten espainiar film bakarra izango da. Sundance Zinemaldia urtarrilaren 17 eta 27 bitartean egingo da.

                                                             

Beldurrezko eta fantasiazko generoan espezializatuta dagoen Park City at Midnight lehiaketatik kanpoko atal paraleloak zientzia fikziozko film luze honen estreinaldia egingo du urtarrilaren 18an. Filmak, jadanik, ibilbide luzea egin du nazioartean, eta sari garrantzitsuak eta kritika arrakastatsuak lortu ditu Austingo (AEB) eta Triesteko (Italia) fantasiazko zinemaldietan.

“Los Cronocrímenes” filmak Karra Elejalde eta Barbara Goenaga ditu protagonista, eta, ustekabean, ordu batzuez iraganera bidaia egiten duen eta bere burua aurkitzen duen gizon baten historia kontatzen du. Ondorioak aurretik suma ezin bezain katastrofikoak izango dira.

“Los Cronocrímenes” filma aurten iritsiko da amerikar aretoetara eta jadanik hainbat lekutan saldu da: Erresuma Batua, Errusia, Zeelanda Berria, Eskandinavia, Frantzia eta Alemania. 2006ko udazkenean filmatu zuten Kantabrian eta Euskadin, eta 2005ean Oscar sarietarako bere film labur “7:35 de la mañana” delakoagatik izendatu zuten Kantabriako zuzendariaren lehen film luzea da, Ibarretxe&co-k ekoitzia, Karbo Vantas gaur egun.

Data:2008/01/16 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Ostiralean Frantziak eta Israelek ekoitzitako “Tehilim” filma estreinatuko da. Raphaël Nadjari zuzendariak eginiko lan hau Barton Filmsek (Eikeneko kidea) banatzen du, eta 2007ko Cannesko zinemaldiaren sail ofizialean parte hartu zuen.

                                                             

Estreinatu aurretik, urtarrilaren 2an, prentsarako emanaldi berezia egin zen Deustuko Renoir zinema aretoetan. Bertan egon ziren filmaren zuzendaria eta produktorea.

Gaur egungo Jerusalemen kokatua, bizimodu arrunta daraman familia judu baten bizitza erabat aldatuko da, auto istripu batean aita era misteriotsuan desagertzean. Familiako kideek ozta-ozta egingo diete aurre aitaren gabeziari eta eguneroko bizitzaren arazoei. Helduak isiltasunean edo tradizioetan babestuko dira, Menachem eta David semeak, berriz, aita bilatzen saiatuko dira.

Data:2008/01/03 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Euskal Telebistak (Eikeneko kidea) “La caja negra” emitituko du prime timen; 50 minutuko 13 erreportajek osatutako saio hau K 2000k (Eikeneko kidea) eta Salta TVk ekoitzi dute.

                                                             

K 2000k Salta TVrekin batera eginiko saio berria ETBn ikusiko da otsailean, prime timen. “Pasalo” saioaren gidaria den Iñaki Lopez kazetaria izango da saioaren aurkezlea.

“La caja negra” saioan gizartean eragin handia izan zuten iraganeko gertaerak bilatu, eta berriro aztertuko dituzte protagonisten eskutik. Uholdeak, istripuak, akatsak, porrot egin zuten egitasmoak, … Saioak gertatutakoaren kutxa beltza berreskuratuko du, igarotako denborak ematen duen ikuspegitik gako berriak bilatu nahian. Horrela, gaur egun gertaera bera berriro gerta daitekeen ala ez planteatuko da.

Data:2008/01/03 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa