BERRIAK

Martxoaren 31n, Bilboko Euskalduna Jauregian, Animabasque-Bussines merkatuaren laugarren edizioa egingo da, animazioaren sektoreko enpresen topaketa, Euskal Herriko ekoizpenen eta Estatuko nahiz nazioarteko banatzaile nagusien artean hartu-emanak bultzatzeko. Aurtengo edizioak bideojokoen merkatuari eskainitako saio berezi bat izango du, kontuan izanik azpisektore honek ikus-entzunezkoen industrian duen garrantzi gero eta handiagoa.

Aurreko edizioetan bezala, Animabasque-Business merkatuak bi saio izango ditu. Goiza aurkezpenetarako izango da, eta era guztietako xehetasunak emango dira martxan dauden hainbat proiekturi eta merkatura etorriko diren enpresen azken lanei buruz. Gero, "matchmaking" saioa egingo da; hots, aldez aurretik edo goizeko aurkezpenen ondoren hitzartutako bilkurak eta elkarrizketak, produkturen batean parte hartzeko edo hura erosteko asmoa duten enpresen artean.  

Berrikuntza gisa, saio berezi bat eskainiko zaio bideojokoen sektoreari, Delirium Studios enpresa espezializatuak aurkeztua. Ekimen honen helburua, antolatzaileen hitzetan, merkatu berriak zabaltzea da, etorkizunerako estrategikotzat hartzen den eta gero eta eskaera handiago duen sektore batean.

Era berean, "matchmaking"-a hasi aurretik, Balear Uharteetako Ikus-entzunezkoen Klusterraren aurkezpen berezia egingo da. Kluster honek "Kreandu" izeneko proiektua jarri du martxan, "Crowdfunding" kontzeptuan oinarritua, finantzazio eredu berri bat sortzeko xedearekin, interesatuta dauden pertsona guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten, zeregin hori pertsona baten edo entitate baten esku utzi ordez.

EIKENek eta Barton Films etxeak elkarlanean antolatzen duten topaketa Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapena Sailaren laguntzari esker egiten da, eta Euskal Herriko animazio industriari bultzada emateko eginkizuna du, atzerriko merkatuetara zabaltzen laguntzeko. Aurreko edizioetan aurkeztu diren proiektu batzuek oihartzun handia izan dute gero atzerrian (Black to the moon, Perez Raton 2, Moonrige 5). Alde horretatik, aipatzekoa da, adibidez, Pedro Rivero bilbotarraren "Birdboy" laburmetraia: iazko edizioan aurkeztu zen eta aurre-hautatua izan da aurtengo Oscar sarietarako.

Prentsa oharra

Egitaraua

Data:2011/03/25 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Aurten, Basque Audiovisual MIPTV azokan egongo da, berriro ere. Ikus-entzunezko edukien eta eduki digitalen nazioarteko azoka hori Cannesen egiten da, eta munduko garrantzitsuenetakoa da, euskarri guztietarako entretenimendua sortzeko, koproduzitzeko, erosteko, saltzeko, finantzatzeko nahiz banatzeko. Euskal ikus-entzunezkoaren nazioarteko markak bosgarren aldiz parte hartuko du ekitaldi honetan, eta bere standa edukiko du Riviera pabiloian (R31.29 standa).

Basque Audiovisual markarekin honako euskal enpresa hauek joango dira Cannesera: 3Koma, Bainet, EiTB, Expressive, Mediabask, Moztu Filmak, My Jok, Orio Produkzioak eta Pausoka. Horiez gainera, Eriz Zapirain errealizatzailea, Vitoria-Gasteiz Film Office erakundeko arduradunak, Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendaria eta Itziar Mena Eiken klusterreko zuzendaria izango dira bertan. Apirilaren 4tik 7ra egingo den ekitaldi horretan, euskal produktuak munduko banatzaile nagusienei ezagutarazteko aukera izango dute, baita sektoreko azken joerak ezagutzeko aukera ere.

Eikenen eta Etxepare Institutuaren arteko baterako ekimen horren bidez, euskal ikus-entzunezkoaren presentzia bermatuko da, nazioarteko erakustoki nagusian, eta enpresen merkataritza lana sustatuko da. Horren harira, azokan bertan egongo diren enpresez gain, Basque Audiovisualen standak 41 euskal enpresari buruzko informazio zuzena eskainiko du, horretarako egindako nazioarteko katalogoaren bidez. Halaber, informazio hori berriki eraberritu den eta Euskal Ikus-entzunezkoaren sareko katalogo gisa eratu den www.basqueaudiovisual.com helbidean egongo da eskuragarri.

Prentsa oharra

Data:2011/03/23 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Bizkaiko Erabi enpresa espezialista da eraikinetan ikus-entzunezko teknologia berriak eta kontrol sistema adimendunak jartzen, eta hark egin du, hain zuzen ere, Aizkorri-Aratz natur parkeko interpretazio guneko ikus-entzunezko tresneriaren instalazioa. Interpretazio gunea Arantzazuko santutegian dago, Gandiaga Topagunea izeneko kultura zentroan.

Bisitariek euskal kultura eta paisaiari buruzko informazio ahalik eta osatuena izan dezaten diseinatu dute esparrua. Horretarako, teknologia berriena erabili dute instalazioetan, hala nola Blending sistemadun bideo proiekzio panoramikoa, 12 metroko zabalera eta 4 metroko altuera baino gehiagokoa, eta ia 8 metroko luzera duen proiekzio sinkronizatu hirukoitza. Gainera, tresneria hori teknologikoki integratu dute, bai mota guztietako egituretan mimetizatuz, baita instalatutako sistemen kudeaketa nahiz kontsumoan eraginkortasuna sustatuz ere.

Erabik eraikin guztiz eraginkor bat sortu du, barne diseinatzaileekin, arkitektoekin eta ingeniariekin egindako elkarlanari esker. Eraikinaren ikus-entzunezko sistemak, argiztatze sistemak, ingurumen sistemak eta sistema elektronikoak modu eraginkorrean kudea daitezke (itzaltze eta pizte orokorrak, gunekako dimerizazioa...), neurrira egindako interfaze batetik; interfaze hori haririk gabeko gailu batean integratuta (IPAD, IPHONE, Android, haririk gabeko panela...) edo urrutitik kontrolatuta egon daiteke. Sistemak kudeatzeko, beraz, nahikoa da botoi bat sakatzea edo makro nahiz eszena pertsonalizatuak jaurtitzea; horiek baliabide guztiak modu erraz eta optimizatuan kudeatzea ahalbidetuko diete arduradunei. 

Prentsa oharra

Data:2011/03/18 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (9):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Euskal Telebistako, Eikeneko kidea, ''Teknopolis'' saioak, Bioteknologiaren Komunikazio eta Dibulgazio Asebio/Genoma España lehen saria jaso du erakundeak atzo Asebio Bioenpresen Espainiako Elkarteak kaleratu zuenez.

Euskal Telebista eta Elhuyar Fundazioaren, Eikeneko kidea, ''Teknopolis'' saioan emandako Bizitza laborategian ernaltzen denean Nagore Rementeria, Alaitz Ochoa eta Beñar Kortabarria kazetariek landutako erreportajea nabarmendu du Asebio/Genoma erakundeak. 3000 euroko saria jasoko du ''Teknopolis''ek hain zuzen ere. Besteak beste, gaia egun-egunekoa izatea, erreportajeak eskaintzen duen dokumentazioa eta dibulgazio izaera eta argitasuna izan ditu kontuan epaimahaiak.

Bestalde, 1.000 euroko beste hiru sariak Expansión, Cinco Días eta Público egunkarientzat izan dira.

Sari-banaketa ofiziala Asebio 2010 Txostenaren aurkezpenean izango da maiatzaren hasieran.

Data:2011/03/14 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (4):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>