BERRIAK

Ministroen kontseiluak, Kultura ministroak proposatuta, 2008ko beste bat aldatzen duen Errege Dekretu bat onartu du, zeinak gaur egungo Zinearen Legearearen zenbait alde garatzen dituen.

Errege Dekretuaren testuak ezartzen dituen berrikuntzen artean, zinemagintza munduko enpresek administrazioaren aurrean burutu beharreko tramiteen sinplikazioa, sektoreari zuzendutako laguntzen erregulazio orokorra, proiektu zinematografikoen sormen, produkzio eta banaketa arloetan, teknologia berrien erabilpenean eta ondare zinematografikoaren kontserbazioa agertzen dira.

Baitere, atzerriko enpresekin koproduzioak egitearen alde jokatu, hauen onarpenerako betebeharrak malgutuz eta Atonomia-erkidegoekin lankidetzen igoera bat, zine aretoen sustapenari dagokionean eta hizkuntza koofizialetan burututako film luzeei dagokionez. Baita, arau honen aplikaziorako amankomuneko irizpideak ezartzean ere.

Honela, ikus-entzunezko lanak eta zinematografikoak, Ikus Entzunezko Arteen eta Zientzien Institutuak (ICAAk) kalifikatuak izango dira, edo haren lekuan, autonomi erkidegoetako organo eskudunak, ezarritako adin-taldeen sailkapenaren arabera. Gainera edozein film luzeren publizitateak egokitzen zaion sailkapena gaineratu beharko du, publikoak hautemateko erraza gertatuz.

Zinematografia institutuko Enpresen Erregistroan izena emateko betebeharra ere kentzen da, teknologia berriak erabiliz, ikus-entzunezko lanak egiteko diru laguntzak eskatzen dituztenentzat eta baiata kontserbaziorako laguntzen kasuan ere.

 

Fecha:2010/04/30 | Categoría:: Ikus-entzunezkoen eremua

Comentarios (1):Leer comentarios / Agregar comentario >>

Film luze hau, ABRA PRODek, Eikeneko kidea, ekoiztua izan da, 'Mundo Ficción'-ekin batera. Banaketaz berriz, 'Paramount Pictures Spain' arduratu da. 'La máquina de pintar nubes', Aitor Mazo eta Patxo Telleriaren lehendabiziko lana, Europako eta Estatu Batuetako jaialdietan parte hartzen jarraitzen du, 'Donostiako Nazioarteko Jaialdian' aurkeztu eta gero eta zinema-areto komertzialetatik igaro ondoren.

2009ko Abenduan, 'Cartagenako Zine Jaialdian' egon zen, non epaimahai gaztearen saria lortu zuen. 2010eko otsailean, 'Gazteizko Zinemastea v.2' egon zen eta martxoan berriz, Cardiffeko (Gales) 'Wow Film Jaialdian', Varsovian gauzatzen den 'Poloniako Espainiar Zinearen Astean' eta Frantzian, Nantesen egiten den 'Zine Espainiarraren Jaialdian'.

Aurreko astean, 'Chicagoko Latino Film Jaialdian' aritu zen, non oso harrera ona izan publikoaren aldetik. Gainera, maiatzean Italian ospatzen den 'Milano International Film Festivalerako' eta irailean ospatuko den 'London Spanish Film Festivalerako' izendatua izan da.

Fecha:2010/04/30 | Categoría:: Eikeneko kideak

Comentarios (0):Leer comentarios / Agregar comentario >>

'El Idioma Imposible' luzemetraia, Irusoin ekoizle donostiarrak, Eikeneko kidea, Skapada Films eta Pato Filmsekin batera koproduzitua, ETB , Eikeneko kidea, eta Kataluniako Telebistaren partehartzearekin, apirilaren 17-24 bitartean gauzatutako Malagako Zinemaldiko Sekzio Ofizialean proiektatua izan da, arrakastarekin. Pelikula hau Barton Filmsek, Eikeneko kidea, banatuko du.

Rodrigo Rodero zuzendari berriak zuzendua, luzemetrai hau Francisco Casavellaren eleberrian oinarriturik dago, zeina 2008ko Nadal sariaren irabazlea izan zen.Gidoia berriz, Cannes-eko Nazioarteko Zinemaldiaren European film crossing bordersean hautatua egon zena, Michel Gaztanbide gidoilariari dagokio.

Istorioak, Bartzelonako txinatar auzoan bizi den Fernando izeneko mutil baten inguruan gertatzen da. Fernandok, anfetaminekin trafikatzen eta pertsonai oso bereziekin tratatuz ateratzen du bizimodua aurrera. Egun baten, Fernandok, Elsa izeneko nerabe goxo eta bizizale bat ezagutzen du, pasioz beteriko pertsonalitate autodestruktiboarekin eta nahi gabe, bere menpekotasunik handienean bihurtuko da. Elkarrekin, Bartzelona gaizto eta ilun batean bizirauten ahaleginduko dira.

Andrés Gertrudix eta Irene Escolar dira protagonista nagusiei bizia emango dietenak. Gainerako lan taldea, Karra Elejalde, Helena Miquel, Roger Pera, Toni Álamo, Isabel Ampudia, Toni Zenet, Pau Colera eta Natalia Mateok osatzen dute, besteak beste.

 

Fecha:2010/04/30 | Categoría:: Eikeneko kideak

Comentarios (0):Leer comentarios / Agregar comentario >>

TF1 frantziar kateak hitzarmen garrantzitsu bat sinatu zuen Eikeneko kidea den 3Koma-rekin (‘Kartzelako abesbatza’, ‘Itzuli …..rekin’), euskal ekoizpen etxe horrek asmatutako ‘Urteko egutegia' lana ekoizteko. Frantziar kateak formatu honen bertsio bat txertatu nahi du, bere Gabonetako programazioaren barneko saio berezi moduan.

Egokitzapen batzuen ondoren, ‘Urteko egutegia’ zuzeneko ikuskizuna izango da. Bertan, 6 taldek euren buruak biluztuz jardungo dute lehian, arrazoi on baten harira.   

Ateratako argazki erakargarriek hainbat adituk osatutako epaimahaia limurtu beharko dute, eta baita ikus-entzuleak eurak ere; izan ere, ikus-entzuleek gustuko taldearen alde bozkatu beharko dute. Talde irabazleak 50.000 euro jasoko ditu, bere aukerako ongintzazko proiektuari emateko.

  

Coyote galiar ekoizpen etxea arduratzen da nazioarteko saio arrakastatsuak Frantziarako egokitzeaz; besteak beste, ‘Ondasunen erruleta’ edo ‘Infernuko horma’. Oraingoan ere, ekoizpen etxe horixe arduratuko da ‘Urteko egutegia’ saioaren bertsio berria asmatzeaz.  

Laetitia Lamik, Coyote ekoizpen etxeko garapen eta eskuratzeen zuzendaria, oso pozik agertu da proiektuarekin: “Ongintzazko egutegien kontua puri-purian dago Frantzian. Ideiaren berri izan genuenean, berehala ohartu ginen ikuskizun bikaina zela TF1 katerako”. Helburu garbia dute: “Plato erraldoi eta jostalari batean, herrialdea biluztuko dugu”. Bestalde, Ruth Martínezek, 3Komako zuzendari komertzialak, baikortzat jo du formatu honek nazioarteko merkatuan izan duen ibilbidea: “Egutegia inoiz baino biziago dago. TF1 kate garrantzitsuak honen aldeko apustua egin duenez, herrialde askoren interesekoa da orain. Hedapena hasi besterik ez da egin”. 

Saio hau arrakastatsua izan da beste herrialde batzuetan ere; Holandan, Errumanian edo Belgikan, esaterako. Beraz, nazioartean gehien hedatu den espainiar formatuetako bat dela esan genezake.

 

Fecha:2010/04/26 | Categoría:: Eikeneko ekintzak

Comentarios (0):Leer comentarios / Agregar comentario >>

Filadelfiako Turismo Patronatuak Eiken-en bazkide den Vilau enpresari eskaini dio Estatu Batuetako hiri hori Europako merkatuan (Espainiatik hasita) sustatzeko web-telebista bat lantzeko zeregina. 

Filadelfia eta Turismoa telebista katea, beraz, bi komunikabideren arteko uztarketa da: telebistarena eta Internetena, hain zuzen. Hala, Internetek eskaintzen dituen aukerak baliatuta, hainbat katek osatutako programazioa eskainiko du. Gainera, kate honek askotariko edukiak izango ditu: gaikako erreportajeak, agenda, ibilbideak, ekimenak, etab.

Tresna honek baditu abantaila berezi batzuk: komunikazio eraginkortasuna, ikusleen arabera bereizitako komunikazioa, taldean parte hartzeko aukera eta kontsumoari buruzko estatistikak eskuratzeko modua, besteak beste. Bide beretik, kate honek, web-telebista erabilita, bozkatzeko eta kateko edukiei buruz duten iritzia emateko aukera emango die erabiltzaileei.

Vilauk baditu Turismoaren sektoreari begirako beste bi produktu osagarri: batetik, DMS, tokiko, eskualdeko eta nazioko toki turistikoekin lotutako baliabideen sustapenerako, hedapenerako eta kudeaketa osoturako kanal anitzeko zerbitzua; eta bestetik, How to go, helburu den publikoarentzat era pertsonalean eskaintzen den toki turistiko baten sustapena biltzen duen ikus-entzunezko gida bakarra.

Fecha:2010/04/26 | Categoría:: Eikeneko kideak

Comentarios (1):Leer comentarios / Agregar comentario >>

Joan den astelehenean, apirilaren 12an, laSextara itzuli zen ¡Qué vida más triste!, K 2000 enpresak –Eikeneko kidea– produzitutako telesaila. Hasieran “bideoblog” gisa sortutako produktuak oraingo hau laugarren denboraldia du, eta dagoeneko erabat finkatuta dago laSextako programazioan. Denboraldi berrian Basauriko mutil ospetsuenen jarraitzaileek adiskide berezi horien hainbat abentura ikusi ahal izango dituzte, hala nola Na’vis izaki (James Cameronen Avatar filmeko pertsonaiak) bilakatzen direnekoa.

QVMT telesailak gazteen arazoak lantzen ditu, garabi operadore den Borja protagonistaren bidez, eta hark familiarekin eta, bereziki, Joseba lagunarekin dituen harremanen bidez. Telesailaren lehen denboraldia orain ia bi urte eman zuten lehen aldiz telebistan; lehenago, Interneten egon zen ikusgai, lau urtez, eta bertan lortutako arrakastak eta jarraitzaile leialek eman zioten telebistan hasteko aukera.

Telesailak bere oinarriei leial iraun badie ere (produkzio soila, aktore protagonista amateurrak, eguneroko gaiei buruzko komedia…), azken urtean bilakatu egin da eta zenbait berrikuntza izan ditu, hala nola kanpoaldean grabatutako eszenak, filmen parodiak eta pertsona ospetsuen agerraldiak.

Quevidamástriste.com 2005ean sortu zuen Rubén Ontiverosek eta erabateko fenomenoa izan zen sarean. Bloga, eguneroko pertsonala, bideoblog bilakatu zuen, eta Espainian parekorik ez zuen proposamen hark bi milioi bisitaritik gora izan zituen. 2009an, telesail nazional onenaren saria jaso zuen El País egunkariko EP3 gehigarriaren irakurleen eskutik. K 2000 produkzio-etxea arduratzen da laSextarako egiten duten telebista bertsioaz.

Fecha:2010/04/16 | Categoría:: Eikeneko kideak

Comentarios (1):Leer comentarios / Agregar comentario >>

TF1 frantziar kate publikoak 3Koma-k ekoitzitako "Urteko Egutegia” ("El Calendario del Año") reality-lehiaketa eskuratu du, herrialde horretan eskaintzeko asmoz. Hain zuzen, Cannesko Ikus-entzunezkoen MIPTV Azokan erosi ditu eskubideak. Azoka horixe da munduko garrantzitsuenetako bat, eta Euskal Herriko hamaika enpresa ari dira bertan parte hartzen, Basque Audiovisualen bitartez. Dagoeneko ETBk eskaini duen “Urteko Egutegia” saioa lehiaketa bat da; bertan, hainbat taldek ahalik eta argazki erakargarrienekin egutegi bat osatzeko lehian jarduten dute. 

Saio hau erosi izanak agerian uzten du zer-nolako interesa piztu duen euskal produktuen katalogoak Cannesen dauden enpresa ekoizle eta banatzaileen artean. Beraz, formatuak, Pausokak ekoitzitako “Iruzurtia-El Impostor” esaterako, eta dokumental historikoak izan dira, orain artean, Basque Audiovisualen erakusmahaian izandako mundu osoko profesionalek bereziki bilatu dituzten produktuak. Erakusmahai horretan, bestalde, nabarmentzekoa da Idem-ek aurkeztutako “Rolanden Kanta” (“La Chanson de Roland”) lan historikoa.

Euskal Herriko hamaika enpresak hartu dute parte, hain zuzen, Cannesko Azoka honetan: 3Koma, Baleuko, Canal Euskadi, Expressive Media Projects, Idem 4, JSB Multimedia, Mediabask, Pausoka, Retelsat, Silverspace Animation Studios eta Sonora Estudios-ek. Eiken - Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterraren ekimenari eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari esker, enpresa horiek guztiek aukera izango dute beren produktuak sektoreko eragile nagusiei eskaintzeko; hain justu, apirilaren 16ra arte, egun horretan amaitzen baita Azoka.

"Azoka hau termometro ezin hobea da eduki digital eta ikus-entzunezkoen arloan oraintxe dauden joerak neurtzeko. Oraindik ere sumatzen dira krisialdiaren eraginak; halere, hemen egotea ezinbestekoa da euskal enpresen produktuak aurkeztu ahal izateko", azaldu du Itziar Mena Eikeneko zuzendariak. Dokumental historikoez eta formatuez gainera, BaleukorenAnimatik” lanak ere interes handia piztu du Basque Audiovisualen erakusmahaian. Animazio software bat da, denbora errealean; eta honi esker, pertsonaia birtualak bere solaskidearekin berehalako elkarreraginean jarduteko aukera izango du.

Prentsa oharra

Fecha:2010/04/14 | Categoría:: Eikeneko ekintzak

Comentarios (0):Leer comentarios / Agregar comentario >>

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak parkeetan kokatzen diren enpresetako 19 emakume enpresari eta zuzendari – horien artean Itziar Mena, Eikeneko zuzendaria - aurkeztu ditu 15. helburua, oreka administrazio-kontseiluetan programan parte hartzeko. Berdintasun Ministerioa eta APTEk, Espainiako Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkarteak, sustatutako ekimenaren bidez sozietate kotizatuen administrazio-kontseiluetarako sarbidea erraztu nahi zaie emakume-talentuei.

Iragan martxoaren 5ean, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak gosari teknologikoa antolatu zuen programa eta aldez aurretik aukeratutako 19 emakume hautagaien zerrenda aurkezteko. Izan ere, Sarea osatzen duten lau parkeetan kokatzen diren enpresetako 25 emakume enpresarik eta zuzendarik parte hartu zuten topaketa horretan. Martxoaren 22an, Madrilgo Burtsan ekimena ofizialki aurkeztearekin batera —Berdintasunerako Ministroa bertaratu zen—, aipatu emakumeen parte-hartzea formalizatu zen. Guztira, Espainiako Parke Teknologikoek 80tik gora emakume aurkeztu zituzten ekitaldian.

Marian Ibarrondo, Bizkaiko Teknologia Parkeko Berrikuntza zuzendari eta ekimen honetako antolaketa batzordeko kide denak, aurkeztutako hautagai guztien profila azaldu zuen. Besteak beste: enpresan 15 urteko esperientzia eta 5 urtekoa zuzendaritza karguetan, kudeaketan %44, fiskal eta finantzatan %25 eta %20 I+G jardunetan; %66 zuzendariak dira, gehienek esperientzia dute enpresa handi eta ertainetan, bioteknologia, energia berriztagarriak, ingeniaritza bezalako sektoretan; emakume hautagaien %80ak baino gehiagok ingelesa menperatzen dute eta %57ak beste hizkuntza bat gehiago hitz egiten dute.

Enpresen administrazio-kontseiluetan gizonen eta emakumeen arteko oreka xede duten gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasunerako 3/2007 Legearen eta gobernu onerako kode bateratuaren 15. gomendioaren baitan dago 15. helburua ekimena. Horietan adierazten diren desberdintasunak arintzen laguntzean datza: CNMVk emandako datuen arabera, egun emakumeek burtsan kotizatzen duten sozietateen administrazio-kontseiluetako kideen %9,8 ordezkatzen dute soilik. Zentzu horretan, 15. helburuaren xedeetako bat enpresei teknologia parke espainiarretan jarduten diren eta prestakuntza profesional altua duten emakumeen direktorioa eskaintzea da, Espainiako konpainiarik garrantzitsuenen garapen eta berrikuntza proiektuak babesteko bai gaitasunak bai bizigarria eman ditzaketen emakumeak, alegia.

Fecha:2010/04/08 | Categoría:: Eikeneko ekintzak

Comentarios (2):Leer comentarios / Agregar comentario >>

Aurten, Basque Audiovisual MIPTVn egongo da berriro. Cannesen eginiko Ikus-entzunezkoen eta Eduki Digitalen Nazioarteko Azoka hau munduko garrantzitsuenetako bat. “Palais de Festivals” gunearen 14.13 standera hurbiltzen diren bisitariek aurten Euskadin eginiko ekoizpen nagusiak ezagutzeko aukera izango dute.

Cannesera joango den euskal ordezkaritzak Basque Audiovisualen babesa izango du eta hamaika enpresa hauek osatua izango da: 3Koma, Baleuko, Canal Euskadi, Expressive Media Projects, Idem 4, JSB Multimedia, Mediabask, Pausoka, Retelsat, Silverspace Animation Studios eta Sonora Estudios. Beren produktuak munduko banatzaile nagusiei erakutsi ahal izango diete, azokak irauten duten lau egunetan, hau da, apirilaren 12tik 16ra.

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren eta Eikenen ekimen bateratu honek, sektorerako egiten denak, euskal ikus-entzunezkoen presentzia bermatzen du nazioarteko erakusleiho nagusian, eta, aldi berean, konpainien merkataritza lana errazten du. Aurtengo MIPTVen eduki zehatzari dagokionez, euskal enpresek bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte digitalizazioak sektorean, oro har, eragin dituen eraldaketei buruzko analisiak, izan ere, adituek hortaz hitz egingo dute. Hain zuzen ere, ekoizpen digitala izango da aldi honen protagonista nagusietako bat, berezko gunea izango baitu eta baita leku nabarmena ere, programatutako 150 hitzaldietan.

Bestalde, MIPTV baino lehen, MIPdoc (dokumentalei buruz) eta MIPformats egingo dira. Azkenekoan, 3Komaren parte-hartzea aipatu behar dugu, izan ere, bere “The Killer Room” egitasmoa aukeratua izan da “aukeraketa bereziaatalerako, eta estudio handietako banatzaile eta ekoizle talde handi baten aurrean aurkeztuko dute.

Prentsa oharra

Fecha:2010/04/08 | Categoría:: Eikeneko ekintzak

Comentarios (2):Leer comentarios / Agregar comentario >>

A través en este blog queremos contaros las actividades que realiaza EIKEN, así como aquellas noticias que creamos que puedan ser interesantes relacionadas con el ámbito audiovisual vasco.

Categorías
Últimas novedades
Archivo