Capitol Zinemak bizimodua aldatzera doaz. 50 urteko historia atzean utzita, Bilbotik joango dira, Kubara iristeko. Artea eta Zinema Industriaren Kubako Institutuak (ICAIC) Karibeko uhartean jarriko ditu berriro martxan, publikoaren gozamenerako. KCD Kultura Communication y Desarrollo GLGKEak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzaz, 6 edukiontzi bidaliko ditu Kubara, 800 butaka, hiru zinema pantaila, 35 mm-ko hiru proiekzio ekipo eta DOLBY soinuko hiru ekipoekin.
KCD GLGKEren egitekoa garapena sustatzea da, komunikazioaren eta kulturaren bidez. Bilboko zinema enblematiko horiek Kubara eraman ahal izateak, beraz, erabat asetzen ditu bere helburuak. Aretoak birziklatuta, beste pertsona batzuek zinemaz gozatzen jarraitu ahal izango dute, eta ingurumenari kalte egitea saihestuko dugu.
Astelehenean hasi ziren desmuntatzeko lanak, eta asteazkenean, hilaren 18an, kamioiak iritsiko dira Villarias kaleko 10. zenbakira, urte askoan bilbotarren eta munduaren arteko elkargune izandako aretoak eramateko. Ez dira desagertuko, ordea, bizitza berri bat hasiko dute, Kuban.
Data:2011/05/18 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua
Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI) eta Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak (Eiken), berau Euskadiko ikus-entzunezkoen enpresa nagusiek osatua, elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten maiatzaren 10ean, Eskoriatzan. Hitzarmenaren arabera, HUHEZIk segituko du EikenBANK proiektua laguntzen. Horrezaz gain, erakunde biek hainbat proiektu egingo dituzte, horietako bat aztertzea zer egoeratan dagoen ikus-entzunezkoen sektorea EAEn.
Mondragon Unibertsitatearen izenean Nekane Arratibelek sinatu zuen, HUHEZIko dekanoa, eta Eiken klusterraren ordez Itziar Menak, Eikeneko zuzendaria. Biek ala biek interes handia erakutsi zuten elkarlana areagotzeko bi erakundeen artean.
Lankidetza-eremuak
Hitzarmenak hiru atal nagusi izango ditu:
1. Elkarlana. Beharrezko neurriak hartzea elkarlana bultzatzeko erakunde biei interesatzen zaizkien proiektuetan.
2. EikenBANK. Lankidetzan jardutea EikenBANK proiektuak arrakasta izan dezan. Horren bidez, clusterrak harremanetan jarriko ditu ikasle gazteak eta ikus-entzunezko sektoreko enpresak, lankidetza horretatik produktu berri lehiakorrak sor daitezen. HUHEZIk bere ikasleak bideratuko ditu proiektura eta bertako babesle eta eragile bihurtuko da.
3. Azterketa bateratua. Erakunde biek ikerketa proiektu bateratua egingo dute aztertzeko 2011n zein den ikus-entzunezko sektorearen egoera EAEn. Unibertsitatearen izenean, Idoia Astigarraga ikertzailea arduratuko da ikerketa dokumentalaz, marko teorikoa prestatzeaz eta sakoneko elkarrizketak egiteaz. Eiken, berriz, arduratuko da ikerketaren alde kuantitatiboaz.
Alde biek jarraipen batzorde bat sortuko dute hitzarmenaren jarraipena egiteko. Hitzarmena, gainera, indarrean egongo da sinatzaileek besterik erabaki arte.
Data:2011/05/18 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak
Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Bilboko Udaleko Euskara Sailak, Barton Films (Eikeneko kidea) ekoizpen eta banaketa zinematografikoaren etxearekin elkarlanean, erakusketa bat antolatu du. Erakusketan Juanba Berasategi zuzendariak egindako “Barriola, San Adriango Azeria” euskarazko animazio-filma sortzeko prozesu guztia ikus dezakete irudien bidez bertaratutakoek.
Maiatzaren 10era arte egongo da erakusketa Campos Eliseos Antzokiko bigarren solairuan,10:00etatik 19:00etara.10 panelek osatzen dute erakusketa eta horien bidez 2008an estreinatutako marrazki bizidunen pelikula hori sortzeko eta ekoizteko prozesu guztia ikus dezakete erakusketara doazenek. Besteak beste, gidoiaren garapena, storyboard-ak, pertsonaiak sortzea eta diseinatzea eta girotzea dira ikusgai dauden alderdiak.
Era berean, bisita gidatuak egongo dira Bilboko ikastetxeentzat. Horietan Juanba Berasategi, filmaren zuzendaria, da ikasleei pelikula sortzeko kontuen berri emango diena;hau da, ideaia sortzen denetik pantaila handian proiektatu arteko prozesua kontatuko diena.
Data:2011/05/06 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Emana Films, Zazpiterdi eta Sonora Estudiosek ekoiztuta, Eikenko kidea, Veraren filmazioa uztailaren hasieran burutuko da Red One-ekin, Erronkariko Haraneko ingurune naturaletako kokapenetan, erdialdeko zonako paraje batzuetan, Nafarroako Badenetako Natura-Parkean, Escó-ko herrialde hustuan eta Aragoiko Canfranc-eko geltokian, 6 astez.
Iban Ayesta Donostiarrak Euskaraz idatzi eta zuzendutako fikziozko film luze bat da, zeinak artzain batek burutzen duen bidaia magikoa kontatzen du. Instripu bat izan eta ibaiaren urek herrestatu ondoren, artzaina leku ezezagun batean iratzartzen da eta bere ballarara itzultzeko asmoarekin, bidaia magiko bat hasten du. Ibilbide horretan iragazten dituen toki eta gertaera bitxiek denbora eta aurkitzen den errealitateari buruzko galderak planteatuko dizkiote, mundu ezberdinak lotzen dituen misterioa antzemanez.
Vera, Iban Ayestak 2009ko irailean egindako jarraipen lan batetik eratorria, non bi astez, bi artzain trashumanteri lagundu zien Cañada Realetik burututako beraien ibilbidean, Iban Ayesta donostiarraren lehenengo fikziozko film luzea izango da, naiz eta bere gain badituen zenbait laburmetraia, esaterako Ginger, Hilotzaren begietan edo Alabama. 2006an, Sonora Estudios ekoiztetxearen Pedra, peixe, rio dokumentala zuzendu zuen.
Proiektu berri honetan, Pello Gutierrez eta David Aguilarrek lagunduko diote argazki zuzendari gisa, Xabier Erkizia eta Martin Guridik soinuaren diseinuan, eta Oier Villarrek artea zuzentzen. Alejandro Garmendia arduratuko da musikaz eta Alvaro Herrero, muntaketaz.
Data:2011/05/05 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.