BERRIAK

Datorren astelehenean, uztailak 5, Pausokak ekoitzi eta ETB 1-ek, biak Eikeneko kideak, emititzen duen 'Goenkale' telesailaren 3.000 atala ikusi ahal izango da gaueko hamarretatik aurrera. Horrez gain, urtemugarako propio Jabi Elortegik egin duen dokumentala ere emango da, non urte hauetan zehar telesailean parte hartu duten antzezleen adierazpenak batzen dira. Lehengo eta oraingo aktoreen lekukotasunak kateatuz 'Goenkale'ren 16 urteotako historia osatu du Elortegik. Beste proiektu batzuetan murgildu diren aktoreak: Gorka Otxoa, Barbara Goenaga, Miren Ibarguren, Alberto Berzal...; oraindik 'Goenkale'n dihardutenak: Iñigo Larrinaga, Ainhoa Aierbe, Joseba Usabiaga, Jose Kruz Gurrutxaga...; pertsonaia kutunak hezurmamitu dituztenak: Maite Bastos (Margari) eta Arantxa Gurmendi (Hortentsi); Perurena aita-semeak, Anabel Arraiza... Bakoitzak bere esperientzia gogoratu du, grabazioak nolakoak ziren, ikus-entzuleen artean izandako harrera, bitxikeriak...

Horrez gain, joan den ekainaren 28an, ETBko egoitzan telesailak ekitaldi batekin ospatu du 3.000 atala bete izana. 16 urteotan lanean aritutako aktore eta profesionalak Bilboko egoitzako Multibox aretoan bildu ziren une gogoangarria elkarrekin ospatzera. EITBren Bilboko egoitzan izan ziren, besteak beste, Ainhoa Aierbe, Aintzane Gamiz, Aitor Beltran, Ane Aseginolaza, Anuska Lasa, Arantxa Gurmendi, Asier Hormaza, Fede Badiola, Felix Arkarazo, Idoia Uranga, Ikerne Goikoetxea, Iñaki Beraetxe, Iñaki Perurena, Itziar Gomez, Itziar Ituño, Jon Gaubeka, Joseba Olagarai, Jox Berasategi, Joxe Cruz Gurrutxaga, Susana Soleto, Kepa Errasti, Kiko Jauregi, Loli Astoreka, Maite Arrese, Maite Bastos, Manex Rekarte, Manu Elizondo, Mikel Laskurain, Miren Gojenola, Naroa Agirre, Olatz Beobide, Reyes Moleres, Teresa Calo, Tessa Andonegi, Txema Regalado eta Zorion Egileor.

Telesail beteranoena
Euskal Telebistarentzat Pausokak ekoiztutako telesailak 1994ko urriaren 3an ekin zion bideari. Erronka handia izan zen ETBrentzat proiektu hau martxan jartzea, eguneroko fikziozko telesaila egitea hain zuzen ere. Drama, komedia eta intriga nahasketa da telesailaren arrakastaren giltzarrietako bat. Euskal aktore harrobi emankorra ere izan da 'Goenkale' telesaila. Urte hauetan guztietan 400dik gora aktorek hartu du parte bertan, eta gizarte eta kultur arloko pertsona ezagunak ere agertu dira tarteka: sukaldariak, kirolariak, telebista aurkezleak, musikariak, idazleak, bertsolariak...

2007an ATV Telebista Zientzien eta Arteen Akademiak, bere hamargarren urteurreneko galan, Bizitza Luzeenaren Sariarekin gailendu zuen 'Goenkale'. Telebistaren historiako fikziozko telesail luzeena eta hamarkada horretan Euskal Telebistako saiorik nabarmenena zela nabarmendu zuen ATVk. Halaber, 2003an Mañe i Flaquer Kazetaritza sariak emandako aipamen berezia lortu zuen Tarragonako Torredembarra herrian, kulturaren esparruan egindako lanagatik.

Fecha:2010/06/30 | Categoría:: Eikeneko kideak

Comentarios (1):Leer comentarios / Agregar comentario >>

Pausoka ekoiztetxeak, zein Eikeneko kidea den, 'El Impostor' ereduzko programa bat grabatu berria du. Programa berri honetan realitia, lehiaketa eta intriga, dosi handitan, nahasten dira. Formato honen helburua familia batetan zein den pertsonai tartekatua aurkitzea da. Lehiakideak asteburu batez familia batekin bizi izan beharko du euretariko nor den senidetartekoen artean faltsua jakiteko.  

Programa, Mip Formats-eko (Cannes) azken edizioan aurkeztua izan zen, eta orain prouiektu honetan interesatua egon legokeen telebista kate baten bila dabil. Gainera, Pausokak, formato honen erakargarritasunaren jakitun, nazioarteko merkatuari begira bertsio esportagarri bat ekoitzi du.

Programaren funtzionamendua erreza da. Astero, programaren arduradunek, perstonai faltsu bat (emakumea zein gizona) jarriko dute sendi barnean eta euretariko bat bezala bizi izan beharko du. Lehiakidea zuhur ibili beharko dun eta kontutan izan bere inguruan gertatzen den guztia, personai faltsua nor den jakiteko programa irabazteko. Perstonai faltsuak aste betez bizi izan beharko du familiarekin bere papera ondo betetzeko eta bere benetazko izatekotasuna izkutatu beharko du. Elkarbizitzak diraun artean beharrezkoak diren koartadak prestatu beharko ditu bere interpretazioa sinesgarriagoa egiteko. Lehiakideak nor den pertsonai faltsua deskubritzen ba du txapeldun bihurtzen da; hautaketan ez badu igarten nor den, ordea, saria familia eta pertsonai faltsuaren artean banatuko dute. 

Pausokaren formato berri honek astero emititzeko programa bat bezala burutua izan da, prime time ordutegian eta 50-60 minutuko iraupenarekin. Katearen beharrizanen arabera aurkezle bat ere egon daiteke edota plato bat gertatutako egoeren analisia egiteko.

Fecha:2010/06/28 | Categoría:: Eikeneko kideak

Comentarios (1):Leer comentarios / Agregar comentario >>

Eiken-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak ekainaren 25ean, ostirala, aurkeztu zituen, bazkideen Batzar Nagusian, negozio eredu berri batera iristeko sektorearen eraldaketaren lidergoa eskuratzeko eginiko txostenaren emaitzak. Ekimenak, Eiken Advance programaren testuinguruan kokatzen denak, enpresa-jardueraren hainbat arloren garapen aukerak aztertzen ditu. Sektore osoak arlo horietara jo beharko du, egoera egonkorra lortu ahal izateko epe labur eta ertainean.

Juan Mari Gurrutxagak nabarmendu zuenez, gaur egun sektorea; alde batetik, krisiaren eta murrizketen eraginpean dago; eta bestetik, negozio ereduaren aldaketa ekarri duen digitalizazioak ikus-entzunezkoen sektorera ekarritako eraldaketaren eraginpean, horrek ziurgabetasun handia eragin baitu”. Horregatik, hain zuzen, Eiken Advance bezalako ekimenak “funtsezkoak dira lehiakorrak izan gaitezen” ziurtatu zuen.

'Ikus-entzunezkoetarako aukerak' txostena, PwCk egindakoa, Eikeneko Urteko Txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi zen, eta, bertan egon zen Xabier Sabalza, Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko zuzendaria. Sabalzak ziurtatu zuen Eusko Jaurlaritzak Ikus-entzunezko industria bultzatuko duela, beste arlo guztietan bezala, eta "sektore honek ondo antolatuta eta helbide ona hartu duen klusterra duela" aipatu zuen.  Alfonso Cossiok, PwCko zuzendariak - Telekomunikazioak eta Medioak,  "Aukera" Txostenaren ardatz nagusiak aurreratu ditu eta Eiken Advance "merkatu berriak ireki ditzala proiektu -motorea" izan nahi duela adierazi zuen. Cossiok azpimarratu zuen "bideo-kontsumoren patroiak aldatzen ari direla" eta 4 urte barru, "gastu-digitala" %50 igoko dela, batez beste". 

Gaur egungo egoera 
Klusterraren lehendakariak adierazi zuen moduan, proiektu hau martxan jarri da, neurri handi batean, aurreikusitako ziurgabetasun egoeran gaudelako eta “ikus-entzunezko berrirako” aldaketari heldu behar zaiolako. Oro har, krisiaren eraginez % 12 jaitsi da 2009an Eikeneko enpresa bazkideen fakturazioa (fakturazioa 107 milioi eurokoa izan da), eta aurreikuspenaren arabera 2010. urtean beherako joera izango da nagusi. Ostiralean aurkeztutako datuen baitan, enpresa txikiek hobe eutsiko diote egoerari eta langileak mantenduko dituzte; haatik, enpresa handiek, ziur asko, langileen murrizketak egin beharko dituzte.

Prentsa oharra

Fecha:2010/06/28 | Categoría:: Eikeneko ekintzak

Comentarios (1):Leer comentarios / Agregar comentario >>

Gobernu Batzordeak ekainaren 22an Kultura sailburuaren Ordena bat onetsi du, 2010. ekitaldirako telebista eta zinemako gidoi sormenerako diru laguntzak erregulatzen dituena. Diru laguntzen guztizko kopurua 109.800 eurokoa da. 
 
Ordena honen helburua diru laguntzen deialdia eta baldintzen ezarpena da, 2010 eta 2011 urteen bitartean garatzen diren proposamenetarako. Hauek, zinema edo telebistarako gidoi sormenera, animazio edo dokumental lanetara eta formato guztietara zuzendua dago, Euskal Autonomi Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan garatzeko.

Beraz, Ordena honen bitartez lortu nahi den helburua ondokoa da: gidoi sormena bultzatzea, ikusentzunezko euskal industriaren sendarpena babesteko, bere lehen produkzio fasean aurrerantzean kalitatezko gidoiak ikusentzunezko produkzioetan gauzatu daitezan. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailetik gidoi sormenari ematen zaion babesa sektore publikoaren erantzukizun betebeharra da, produktuen kreazioa eragiteko, balore bikoitza duen sektore batean: ikusentzunezko industria, alde batetik eta balio kulturala, bestetik. Aurrekontuko zuzkidura 80.000 eurotik 109.800era haunditu da. Igoera hau Kultura Saileko 'Dirección de Juventud y Acción Comunitaria'tik dator, euskal gazteen artean sormenezko lana ikusentzunezko lana babesteko. 

Kopurua bi modutara banatuko da. Lehenengoak 13.300 euroko sei diru laguntza izango ditu 30 urte gorako gidoilarien gidoientzako bakoitza, (urteen baldintza eskaerak aurkezten diren azkenengo egunean benetakotu behar da) edo gidoilari gazteak (30 urte beherakoak, baldintza hau ere azkenengo egunean benetakotu beharrekoa da). Guztiek luzemetrai batetan gidoilari bezala agertu beharko dira zine aretoetan erakusteko kalifikatuak izan diren filmeetan. Sei laguntzetariko hiru euskeraz idatzitako gidoiri zuzenduta daude eta beste hiru gazteleraz idatzitakoentzat. Bigarren modua, 10.000 euroko diru laguntzak dira, gidoilari gazteek idatziak, baina zine aretoetan erakusteko luzemetrai batetan gidoilari bezala agertzen ez direnei zuzenduta daude.

Emaitzen balio neurketa

Diru laguntza programa honen balio neruketa oso positibotzat jotzen du Eusko Jaurlaritzak. 2009. urtean 77 eskaera aurkeztu ziren (2008an baino 24 gehiago eta 2007an baino 43 gehiago). Horrela, bi urteren aldian aurketzutako proiektuak 34tik 77ra gehitu da, %126ko igoera lortuz.

Fecha:2010/06/23 | Categoría:: Ikus-entzunezkoen eremua

Comentarios (1):Leer comentarios / Agregar comentario >>

Gastronomia eta ikasleen bizimodua uztartzen dituen 'ErrezEta ikasiz / EsTuDia, tu receta' saioak irabazi du, hain zuzen, EikenBANKen III. Edizioko lehenengo saria. Erika Elizari, Beñat Gereka eta Alaitz Anabitarte UPV/EHUko ikasle gazteen ideia gailendu da 67 proiektuen artean. Hala, 4.000 euro jaso dituzte eskuan, eta antzeko balioko beka bat, euren ideia Baleuko ekoizpen-etxean lantzeko

Hementxe hasiko du, beraz, bere ibilbidea 'ErrezEta ikasiz' saioak. Lehenik eta behin, Baleukok era profesionalean ekoitziko du, eta ondoren, ETBn emango dute. Hori horrela izango dela jakinda, EikenBANKeko epaimahaiak, herrialdeko ekoizpen-etxe nagusietako profesional adituek osatutakoak, ideiaren originaltasuna eta merkatuan izan dezakeen bideragarritasuna hartu ditu aintzat.

Era berean, EikenBANKeko epaimahaiak hiru aipamen berezi egin dizkie beste hainbeste proiekturi: doku-reality onenaren saria Patrick Guisasolari eman dio, 'Bailando con el abismo' ('Amildegiarekin dantzan') lanagatik; 'pitching' onenaren saria Leire Gómez, Arrate Egaña, Oier Martínez eta Santos Ruedari eman die, '15-25' lanagatik; eta telebistako saioetarako gidoirik onenaren saria, berriz, Ibai Gómezi, 'Nor da hemen bahitua?' lanagatik. Ibai Gómezek, halaber, aurten lehenengo aldiz eman duten BBK Beka jaso du.

EiTBk Bilbon duen egoitzan egindako jaialdian ezagutarazi dituzte sariak. Hain zuzen, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendari Mikel Toral eta Eikeneko presidente Juan Mari Gurrutxaga izan dira ekitaldiko buru.

Prentsa oharra

Fecha:2010/06/21 | Categoría:: Eikeneko ekintzak

Comentarios (1):Leer comentarios / Agregar comentario >>

Oraintsu, Bizkaiko Parke Teknologikoan BTEK inauguratu da, zein Euskadiko teknologi interpretazio lehen zentrua da. Proiektu hau aitzindaria da Europan teknologien integrazio mailan eta Eikeneko kidea den 'Erabi Tecnología Audiovisual' enpresak garatu du. BTEK IPAD edo IPHONE batetik osorik kontrolatzen den eraikina izateagaitik nabarmentzen da. Horrela, munduko edonondik eta botoi bat sakatuz eraikina piztu daiteke eta bertan dagoen azpiegitura guztia baitere. BTEK hornikuntza aurrelaria da Europa mailan %100an integratua, automatizatu eta jasangarria, 3D-an egina eta baliabide guztiak bapateko kontrolpean dituelarik.

Eneko Elorriaga-ren hitzetan, zein 'Erabi'-ko proiektu zuzendaria den, “eraikineko azpiegitura guztiak (eragingailu kontrolatu eta monitorez kontrolatuak, ohizko argiztapena, LED argiztapena, bideo erreproduktoreak, ordenagailuak, plasma pantailak, soinu sistemak, girotzea...) interfaze bakar batetatik modu digitalean integratuak eta komunikatuak daude, zeinek automatizazio bereizgarri bat eskaintzen du. Adibidez, aipatutako interfaze honen bitartez eraikinean kokatuta dauden zelula fotoelektrikoek sortutako energia indarra kontrolatzen da, honela, eraikinaren kudeaketa hobeago bat ziurtatuz. 

Interfazea standar eta lowcost da, eta baitere errazki ordezgarria, (IPAD, IPHONE, IPOD edo ANDROID-etik kudeatu daiteke) eta Eneko Elorriagak azpimarratzen duen modura, “aurretiaz iragartzen duen mantenimendu sistema bat ezarria dauka. Erabik azpiegitura hornitzen du eta ekipoen egoera zein den azaltzen du baitere, horrela gertatzen diren arazoak konpondu ditzakegu aurretiaz akatsa aurkituz eta bezeroen abisurik jaso gabe. Zerbitzu guzti hauek munduko edonondik egin daitezke 3G, Wifi edo Ethernet  bidez”.

Proiektuaren garapena
Elhuyar Fundazioa BTEK-eko Museologi eta Museografi arduraduna da eta honek aurkeztutako proiektua aztertu eta gero, 'Erabi Tecnología Audiovisual'-ek eraikinaren ikerketa sakon eta zehatz bat egin zuen, ezaugarri tekniko eta zailtasunak aztertuz, integrazio konponbide egokiak aurkitzeko. Horretarako, plano bitartez eta 3D simulazio bitartez proposamen grafiko bat egin zuen. Proposamen hauek aprobatu eta gero injinari lanak garatu ziren sistema guztien integraziorako.

Proiektu honen bultzatzaileak Bizkaiko parke teknologikoa, Elhuyar Fundazioa, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa, SPRI eta Tecnalia dira.  Horrez gain, BTEK-ek EHU, Merkataritza, Industria eta Turismo saila, Hezkuntza saila, Bizkaiko Foru Aldundia eta Ministerio de Educación y Ciencia-ren babesa ere ba dauka.

Fecha:2010/06/15 | Categoría:: Eikeneko kideak

Comentarios (1):Leer comentarios / Agregar comentario >>

Roberto Castón-en 'Los tontos y los estúpidos' gidoia, Bitart, Eikeneko kidea, eta Continental etxeak ekoiztua dago, eta 330 gidoien artean aukeratuetariko hamalau proiektuen zerrendan agertzen da. 'Paris Project 2010'-eko hautaketa batzordeak proiektu hau aukeratu du "bere kalitate literario bikainagaitik eta nazioarteko merkatuan koprodukziorako duen potentzialtasunagaitik". Horrela azaldu du Thibaut Bracq-ek, ekimen honetako arduradun nagusiak.

'Paris Project' garapen fasean dauden proiektuak ekoizteko plataforma bat da eta 'Paris Zinema Nazioarteko Zinemaldiaren' barne ospatzen da. Azken hau, Cannes izan ezik, Frantziako garrantzitsuena da.Uztailaren 5etik 7ra bitartean, bai Roberto Castón-ek (gidoilari eta zuzendaria) eta Fernando Díez-ek (ekoizlea) euren proposamena defendatu beharko dute Parisen ehundaka ekoizle, banatzaile eta salmenta ajenteen aurrean. Aipatutako partaide hauen gehiengoa frantseza izango da, baina beste europar herrialdeetakoak ere izango dira luzemetraia aurrera ateratzeko behar den finantzaketa lortzea helburu izango dutelarik.

Aipamen honekin frantsez publiko eta kritikak Castón-en zinearengan duen jokera baieztatzen da eta otsailaren 17an estreinatu zen 'Ander' filmea Frantzian oraindik ere zine batuzetan ikus daiteke. Nahiz eta Espainian estreinatu ez den, Holandan, Alemanian, Taiwanen arrakasta izan du eta irailean Italia, Belgika eta Suizako zinemetan ikusteko aukera izango dute. Dagoeneko, 100etik gorako zinemaldietan parte hartu du eta 23 sari jaso ditu.

'Los tontos y los estúpidos', Castón-en esatez, “hiribarruko pelikula trajikomikoa da. Zerbait ezberdina egin nahi izan dut, eta nahiz eta 'Ander' filmean agertzen diren gaiak aipatu (norbere buruaren onarpena, bakardadea, maitasunaren bilaketa eta familia) honetara urreratzeko modua guztiz ezberdina da". Luzemetrai honen filmaketa datorren udabarrian hasiko da Bilbon eta erabakitzear dagoen kostaldeko herri batetan.  Josean Bengoetxea (Ander) protagonista bezala errepikatuko du eta besteak beste, Emma Suárez izango du kide

Bestalde, gaur egun Castón Bilbon dago bere hurrengoko proiektuan lanean, hain zuzen ere 'Errudun sentitzen naiz / Me siento culpable' laburmetraia, Bitart-ek ekoiztua, baitere. “Istoria txiki bat da, oso sotila', dio zuzendariak, “protagonista bakoitzengan ezinezko maitasuna dela eta errudun sentimentua sortzen duen".

Fecha:2010/06/14 | Categoría:: Eikeneko kideak

Comentarios (0):Leer comentarios / Agregar comentario >>

Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak talentu ez-profesionala erakartzeko sortutako EikenBANK ekimenak, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak babesten duenak, 2010eko aldiaren irabazlearen izena jakinaraziko du ekainaren 17an, Bilboko EiTBko Multibox aretoan sariak banatzeko egingo den ekitaldian. Irabazleak 4.000 euroko saria jasoko du eta kopuru bereko beka bat, programari elkartutako ekoizpen etxe batean lana egin ahal izateko.

Aldi honetan 94 pertsonak sustatutako 67 proiektu erregistratu dira eta horien artetik 10 igaro dira azken fasera. Ekainaren 3an proiektuak epaimahaiaren aurrean –pitching-  azaltzeko prozesua egin zen, eta proposamenak ebaluatu ondoren, epaia emango du epaimahaiak. Programaren oinarrien arabera, berariaz balioetsiko dira proiektuen originaltasuna eta bideragarritasuna pantailara eramateari dagokionez.

EikenBANK lagundu dute, halaber, BBKren GazteLanbidean Fundazioak eta Bilboko Udalak. Horrez gain, lankidetzan aritu dira UPV/EHUren hezkuntza-zentroak, Arrasateko eta Deustuko unibertsitateak eta ikus-entzunezko ikasketak eskaintzen dituzten eskola guztiak. Proiektuaren helburua da talentu ez-profesionala ezagutzea eta harremanetan jartzea ikus-entzunezko euskal enpresekin. Arian-arian nabarmen areagotu da parte-hartzaileen eta proiektuen kopurua; izan ere, 2008an 27 proiektu aurkeztu ziren eta aurten, berriz, 67. Berrikuntza gisa, aurten 3 aipamen berezi egingo dira.

Fecha:2010/06/14 | Categoría:: Eikeneko ekintzak

Comentarios (2):Leer comentarios / Agregar comentario >>

Eikenen bazkide den Jarkatza enpresak zuzenean eskainiko du, Internet bidez, ekainaren 12 eta 13ko asteburuan Abadiñon egingo den II. Nazioarteko Quad Txapelketa Irekia. Jarkatzak erabilitako teknologiari esker, zeinahi internautak izango du ekimen hau zuzenean ikusteko aukera, eta gainera, telebistako beste emankizunek izan dezaketenaren pareko kalitatearekin.

Emankizunak ez du iragarki tarterik izango, eta lau orduko iraupena izango du. Hain zuzen, 16:00etan hasiko da, eta 20:00etan amaitu. Txapelketa ikusteko, www.traveleuskadi.tv web orrira sartu beharko da. Emankizunak narrazio espezializatua izango du, eta baita motorraren munduko adituek egindako adierazpenak ere. 

6 kamerek grabatuko dute txapelketa, eta horrenbestez, aurreikusitako hiru lehiaketa modalitateen (quadtrial, quadcross eta buggie erakustaldia) ikuspegi guztiez gozatu ahal izango du ikus-entzuleak. Internet bidez igorritako seinaleak 16:9ko formatu panoramikoa izango du; tamaina, berriz, 512 x 288 eta 768 x 432koa izan daiteke. Konfigurazio estandarra eskainiko da, erabiltzaile guztiek arazorik gabe ikus dezaten emankizuna.

Fecha:2010/06/09 | Categoría:: Eikeneko kideak

Comentarios (0):Leer comentarios / Agregar comentario >>

Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren '80 egunean' filma A mailako bi zinemalditan hautatua izan da: Kanadan ospatzen den Montrealeko Zinemaldian eta Txekiako Errepublikan ospatzen den Karlovy Varyn. Azken hau A kategoriako zinemaldia da, soilik A mailako 11 zinemaldi daude munduan gaur egun, nahiz eta Montrealeko Zinemaldia izen haundiko zinemaldia izan eta  industrian oso garrantzitsua.

Karlovy Varyko Zinemaldian 'Another View'  sailerako hautatu dute Goenaga eta Garañoren lana, zein Irusoinek ekoiztuta eta Barton Filmsek banatua dago, biak Eikeneko kideak. Karlovi Varikoa A klaseko zinemaldi zaharrenetakoa da, eta  datorren uztailaren 2tik 10era ospatuko da. Montrealgo Zinemaldia, abuztuaren 26tik irailaren 6ra ospatuko da, eta ekoizpen euskalduna 'Focus on World Cinema' atalean hartuko du parte.

Joan den maiatzaren 21an estreinatu zen '80 egunean', Euskal Herria, Madril eta Bartzelonan. Geroztik oso kritika onak jaso ditu hedabideen aldetik. Nahiz eta hasieran takilek ez duen uste bezain ondo funtzionatu, ahoz ahokoari esker pixkanaka gorantz egin dute. Bigarren asteburuko takilak %45 egin gora aurreko asteburuarekin alderatuta, normalean takiletako eboluzioa kontrakoa izaten da.

 Azpimarratzekoa da Interneten zabaldu den kanpaina filmaren alde.Takilako emaitzak ikusita blogariak mobilizatu egin dira jendea zinema aretoetara joan dadin, eta sare sozialetan mugimendu bizi-bizia dago filmak sortatrazten dituen emozioen kontakizunarekin.

Fecha:2010/06/07 | Categoría:: Eikeneko kideak

Comentarios (0):Leer comentarios / Agregar comentario >>

ETB-1eko 'Go!azen' musika telesailak telebista kate autonomikoetako umeentzako saio onenaren saria jaso du Telebistaren Arte eta Zientzien Akademiaren eskutik. Madrilgo Teatros del Canaleko Areto Berdean izango da ekitaldia eta bertan telebista guztietako profesional ezagunek hartu zuten parte. 'Go!azen' ETB-n emititzen da eta Pausokak ekoiztua dago, biak Eikeneko kideak. Telesaila publiko gazteari erakargarri egiten dion elementuengaitik nabarmendua izan da, zeintzuk musika eta dantza diren. Joera hau mundu guztian zehar gertatzen ari da musikalen fenomenoarekin.

Horrez gain, Telebisten Oskarrak esaten dieten 'Urrezko Larrosa' sarietan ere irabazle izateko aukera du
telesail ospetsu honek. Argentina, Erresuma Batua edota Qatarrako beste zenbait saiorekin batera lehiatuko da, urteko haur saio onenaren saria.

Joselu Blanco ETBko Programazio zuendaria, Jabi Elortegi telesailaren zuzendaria, Itziar Zeberio produktore eragilea, Xabier Zabaleta gidoilaria eta Barbara Rivas eta Iñigo Aizpitarte aktoreak joan ziren sari banaketara. Basakabi udalekuko gazteen abenturak kontatzen ditu Jabi Elortegik zuzendutako telesailak. Musika, dantza eta gazteen bizipenak dira telesail arrakastatsuaren ardatzak.

Fecha:2010/06/02 | Categoría:: Eikeneko kideak

Comentarios (0):Leer comentarios / Agregar comentario >>

'Gidoi faktoria / El espacio del guión-ek' Telebistako Gidoien I. Lehiaketaren amaierako ekitaldiaren harira antolatutako Robert McKee-ren mintegiak 200 pertsona baino gehiago bildu zituen, Bilboko EiTBren egoitzaren Multibox aretoan. Parte-hartzaileek telebistaren munduari buruzko 'master class' bat jasotzeko aukera izan zuten, MacKee berak gidoi faktoriarako eskuarki prestatu zuena.

Ekitaldia goizeko 9etan hasi zen, Miguel Angel Idigoras ETBko zuzendariak eta Juan Mari Gurrutxaga Eikeneko lehendakariak eginiko sarrera hitzaldien bidez. Amaiera 19:30ean izan zen, Telebistako Gidoien lehen ikastaro honen ikasleei diplomak banatu ondoren. Felix Linares ere bertan egon zen, ekitaldiaren aurkezle gisa.

Lehen aldi hau amaitzearekin batera, 'Gidoi faktoriaren' arduradunek adierazi zuten bigarren aldian izena emateko epea ekainaren 1ean hasi eta uztailaren 31n amaituko dela. Bigarren ikastaroan 15 ikaslek izango dute parte hartzeko aukera.

Fecha:2010/06/02 | Categoría:: Eikeneko ekintzak

Comentarios (2):Leer comentarios / Agregar comentario >>

A través en este blog queremos contaros las actividades que realiaza EIKEN, así como aquellas noticias que creamos que puedan ser interesantes relacionadas con el ámbito audiovisual vasco.

Categorías
Últimas novedades
Archivo