BERRIAK

Programa pilotuak ekoizteko eta emititzeko helburua duen Innova Basque Audiovisual ekimenaren lehenengo edizioaren nazioarteko epaimahaiaren bilera egin ostean, eta kontutan hartuta jasotako dokumentazioa, honako honen bitartez epaimahaiak adierazten du jasotako lanik gehienak kalitatezkoak eta profesionalak izan direla.

Partaideek egindako ahalegina kontutan hartu duen arren, ondoko lau hauek direla hautatu dituenak: PAUSOKAk aurkeztutako Mamma Mía eta Consejo de Sabios; 3 KOMAk aurkeztutako ¿Tu o yo?; eta BAINETek aurkeztutako A quien señalas con el dedo. Horiek guztiak, epaimahairen ustetan, Innova Basque Audiovisual ekimenak eskatzen zituen oinarriak betetzen dituzte eta bereziki egokiak dira EiTBk eta EIKENek bultzatu nahi dituzten irizpidetan erreparatuz, hala nola, originaltasuna eta berrikuntza, nazioartekotzea eta salmenta, eta bideragarritasuna.

Horrez gain, eta behar izanez gero, epaimahai honek PAUSOKAk aurkeztutako Cada oveja con su pareja izeneko proiektua erreserba bezala hautatu du.

Epaimahaiaren erabaki

 

Data:2012/06/29 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

“Si la vida te da limones” lehiaketa saio baterako proposamen bestelakoa eta berritzailea da. Proiektu honi EikenBANKeko bosgarren edizioaren lehen saria eman dio epaimahaiak, “telebista saio gisa garatzeko originaltasun eta bideragarritasun ezaugarriak biltzen baititu”.  Laura Salaverria Deustuko Unibertsitateko ikaslearen ideia sortzaileak 6.000 euroko saria jaso du; sariak Bainet ekoizpen etxearen prestakuntza beka bat eskaintzen du proiektua burutu ahal izateko. 


 
Proiektu irabazleaz gainera, aurten EikenBANKek lau FesTVal sari eman ditu, Gasteizko Irrati eta Telebista Jaialdiak babestuak: 4 pertsonak dohain eman ahal izango dute izena FesTValeko ikastaro eta tailer guztietan, eta, horretaz gainera, Bilbao Ekintza, Tabakalera, Escuela Centa eta Gidoi Faktoriak emandako hainbat prestakuntza beka banatuko dira. Guztira, 17 gazte sortzaileek lortu dute sari horietako bat.

Sariak Bilbon EiTBk duen egoitzan egindako ospakizun berezi batean eman dira ezagutzera, EIKENeko presidente Juan Mari Gurrutxagaren buru zuela; EiTBko Estrategia eta Kanpo Harremanetarako Zuzendari Patxi Arratibel eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Aholkulari Txetxu Barandiaran ere han izan dira. Ekitaldia, ohikoa den bezala, “Face To Face” izeneko gazteen eta enpresen arteko topaketa saio bat ere izan du, Edurne Ormazabalek aurkeztua.

Era berean, Eiken BANKeko sariak eman ondoren, Innova Basque Audiovisual saioaren aurkezpen laburra ere egin da, Eikenek bultzatua, EiTBrekin lankidetzan eta saio pilotuak ekoizpena bultzatzea helburu duena. Epaimahaiaren erabakiaren emaitza gisa, besteak beste, Geise Fiscina suitzarrak, “The Wist” enpresakoak, eta Gertjan van Vale holandarrak, “Absolutely Independent” enpresakoak osatua, 4 proiektu hautatu dira ETBn ekoitzi eta saio berezi batean emateko. 

Hautatu diren proposamenak izan dira: Mamma mia!", Pausoka; "¿Tú o yo?", 3Koma; "Consejo de Sabios", Pausoka ere; eta "A quien señalas con el dedo", Bainet.

Data:2012/06/26 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (3):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Gaur, Bizkaiko Teknologia Parkean, Eiken – Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterreko enpresa bazkideek Batzar Nagusia egin dute, eta agerian geratu da behar-beharrezkoa dela “ikus-entzunezkoen eredu berri baterako” trantsizioari lehenbailehen aurre egitea, merkatu berrietan sartzeko eta negozio aukerak bermatzeko. Bileran emandako datuen arabera, sektoreko enpresen fakturazioen bolumena %9 igo zen 2011n, baina enplegua, ordea, %2 jaitsi zen. Datu horiek guztiak jasota daude Eikenek Batzarrean bazkideei aurkeztu zien Urteko Txostenean. Batzarrean, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailburuorde Bernabe Unda jauna egon zen. Klusterreko presidente Juan Mari Gurrutxagak sektorea “egoera zailean” dagoela onartu zuen, ekonomiaren ziurgabetasunaren eta kontsumo ereduen aldaketen eraginez. Horregatik, beharrezkotzat jo zuen “eraldaketa bultzatzea”. Horretarako, Eikenek sektoreari buruzko egiturazko hausnarketa egin du, eta ibilbide orri bat osatu du, “sektorea industria berri bihurtzera” eramango gaituena. Gurrutxagak Eikenen erronka babestu zuen, joan den ekitaldian jasotako datuei dagokienez; izan ere, agerian geratu da "talentua eta ezagutza galdu egin direla eta baliabideak eta azpiegiturak behar baino gutxiago erabiltzen direla". Egoera horretan, jardueraren bolumenak bere hartan iraun du; alabaina, nabarmen murriztu dira irabaziak. Horren harira, ikus-entzunezko enpresetan joera orokor bat hauteman du Eikenek: enpresaren egitura ahal bezain beste murriztea, enpresa proiektuaren biziraupena bermatzeko. Hala eta guztiz ere, enpresek ikerketaren eta garapenaren alde egiten jarraitu dute, krisia gainditzeko tresna gisa. Testuinguru horretan, Gurrutxagak azpimarratu du Eikenek sektorea berregituratzeko liderra izan nahi duela, "lehiakortasunaren" alde eginez, arrakasta bermatzeko modu bakarra baita. Era berean, Klusterrak hainbat arlotan eginiko ekintza estrategikoak sendotu direla nabarmendu du, hala nola internazionalizazioan (Basque Audiovisual, AnimaBasque-Business), talentuen harreran (EikenBANK) eta prestakuntzan (EikenBANK). Amaitzeko, Klusterreko presidenteak gogoratu du Eikenek sektorearen egungo egoerari eta etorkizuneko alternatibei buruzko azterketa eta hausnarketa sakona egin berri duela, eta horren emaitza lan-txostenetan jasota dagoela. Dokumentu horietan, gaur egungo negozio ereduaren alternatibak ezagutarazten dira, eta ibilbide orri adostu bat proposatzen da, sektorearen eraldaketa bultzatzeko "ikus-entzunezko berrirantz".

Data:2012/06/12 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Animabasque-Business 2012 azokak,EIKENek Eusko Jaurlaritzarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Bilbao Ekintzarekin lankidetzan eta BartonFilms  (Eikeneko kidea) enpresarekin elkarlanean antolatutako nazioarteko animazio topagunearen V. edizioak mundu osotik etorritako 60 profesional eta ordezkari baino gehiago bildu zituen Bilboko Euskalduna Jauregian.

Inaugurazio ekitaldian izan ziren Imanol Pradales, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko Diputatua, Xabier Sabalza, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Zuzendaria, Juan Felix Madariaga, Bilbao Ekintzako Presidentea, eta Juan Mari Gurrutxaga, EIKENeko presidentea. Denek hizpide izan zuten sektorea atzerrira hedatzeko antolatzaileek eginiko ahalegina, eta garrantzi handia eman zioten Mexikotik etorritako delegazio garrantzitsuari, baita Finlandia, Herbehereak, Frantzia eta Italiatik etorritako ordezkaritzei ere, Animabasque-Business azokaren posizioa indartzeko egin den lanaren erakusgarri.

Goizeko saioan, zortzi animazio proiektu xeheki ezagutzeko aukera izan zen: hiru euskaldun, hiru kataluniar eta bi mexikar. Aurkezpenek interes handia piztu zuten azokara bertaratutakoen artean, eta, bereziki, mundu osoko agentzia banatzaile garrantzitsuetako ordezkarien eta, beraz, erosle potentzialen artean. 

Zehazki, proiektu hauek aurkeztu ziren: The Hologram Project (Osibis), Space Nena (Ángel Gráfico), Entretibias (Mikel Muro), Bruno, accidentally heroe (Kaxan), Lagostory (JOK Etcheverria), Blackie and Kanuto (Baleuko-Ikasplay) eta Koot Nook  (Koot Nook Studios).

Arratsaldez, alde biko 40tik gora bilkura egin ziren enpresen artean, hartu-eman komertzialak estutzeko xedearekin. Azoka amaitzeko, eztabaida foro bat egin zen, Guggenheim Museoan.


 

Data:2012/06/05 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>