BERRIAK

Eiken - Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterraren EikenBANK programa, gazte ez-profesionalen artean sormena bultzatu eta sormen hori ikus-entzunezkoen industriarekin harremanetan jartzeko helburua duena, Gasteizko Telebista eta Irrati Jaialdiaren hurrengo edizioan egongo da, FRESH EikenBANK ekimenaren bitartez. Lehen aldiz egingo den ekitaldi honen barnean, pitching saio berezi bat egingo da, EikenBANK programako azken edizioetako irabazleen eta proiektu horien ekoizpenaz arduratu diren etxeen arteko elkarlanaren emaitza aurkezteko.

Ekitaldia irailaren 1ean egingo da, Arabako hiriburuko Goiuri Jauregian, FesTVal jaialdiaren egitarauaren barnean, eta estatu osoko ekoizpen eta banaketa etxe garrantzitsuenetako ordezkariak izango dira saio horretan. Ekitaldiaren zatirik handiena lehen FRESH EikenBANK pitching saiorako hautatu diren hiru proiektuen aurkezpenari eskainiko zaio (EikenBANK programako lehen hiru edizioetako irabazleak).

Zehazki, hiru proiektu hauek aurkeztuko dira: "Pintxos" (2008ko irabazlea, 3Koma etxeak ekoitzia eta ETBk jada emititua), "Master Free" (2009ko proiektu irabazlea, K 2000 etxeak ekoitzia eta ETBk jada emititua) eta "20Ti" (2010eko irabazlea eta Baleukok ekoitzia). Proiektuen "defentsa" sustatzaileek berek egingo dute, ekoizpenaz arduratu diren etxeen laguntzarekin. Azken edizioko irabazleak ("Gelditu Parada" proiektua) ekoizpen prozesuari ekin berri dio, Pausoka etxearekin.

Prentsa oharra

FRESH EikenBANK Dossierra

Data:2011/07/29 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Uztailaren 18an ETB-2k 'Crónica de un golpe anunciado' dokumentala eman zuen. Donostian, Iruñean, Bilbon eta Gasteizen1936ko uztailaren 18aren inguruan izandako gertaerak aztertzen ditu dokumentalak. Data horretan, hain zuzen, Gerra Zibila eta erregimen frankista ekarriko zituen altxamendu militarra izan zen. Eikeneko bazkide Baleukok ekoitzi duen dokumentalak garaiko giro soziala eta politikoa aztertzen, eta, ikuspegi pertsonal eta gizatiar batetik, egun haiek hiriburuetan nola bizi izan ziren kontatzen digu.

'Crónica de un golpe anunciado' historiaren garai erabakigarri horretan murgiltzen da, lau historiagileren analisien bitartez: Javier Ugarte (Gasteiz), Angel Pascual (Iruñea), Mikel Aizpurua (Bilbo) eta Pedro Barruso (Donostia). Altxamendu militarraren elementu deigarriak eta nagusiak aztertzen dituzte, hainbat kokalekutatik (batzuk harrigarriak, eraikin horiek gaur egun, 75 urte geroago, zer diren kontuan hartuta). Era berean, adineko lau pertsonak izua eta ziurgabetasuna nagusi ziren garai hartako bizipenak kontatzen dituzte.

Historialarien analisiez eta adinekoen testigantzez gainera, dokumentalak hainbat berrikuntza eskaintzen ditu, hala nola gertaeretako pasarteen antzezpenak, eta, horrek, zalantzarik gabe, are erakargarriago egiten du.

Data:2011/07/18 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (4):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Ekainaren 20an, Brasilgo Rio Grande do Sul estatuan eraikitzen ari diren Ikus-entzunezkoen Ekoizpenerako Zentro Teknologikoko (CTPAV) ordezkaritza bat izan zen bisitan Eikenen. Zentro berri hau Hegoamerikan erreferentzia izateko asmoz sortzen da. Eikeneko bisita espainiar estatuan egin zuten geldialdi bakarra izan zen, eta Frantzian eta Italian ere izan ziren Europan barrena eginiko biran.

Aletéia Selonk izan zen Brasilgo ordezkaritzaren buru, proiektuaren koordinatzailea eta egitasmoaren bultzatzaile den Rio Grande do Sul-eko Unibertsitate Katoliko Pontifizioko Komunikazio Fakultateko irakaslea. Euskadin egin zuten egonaldian, Vicomtech-IK4 eta EiTBko instalazioak ere bisitatu zituzten, klusterraren eginkizun eta helburuei buruzko informazio zabala jasotzeaz gainera.

Rio Grande do Sul-eko CTPAVa 32.000 metro koadroko eremu batean eraikitzen ari dira, Unibertsitate Katoliko Pontifizioko Campusean, Viamão hirian, eta ekoizpen zinematografikorako estudioak, ekipamenduak eta baliabideak izango ditu. Helburua Brasilgo ikus-entzunezkoen ekoizpenerako erreferentzia bihurtzea da, eta elkarlana sustatzea unibertsitatearen, enpresaren eta erakunde publikoen artean.    

 

Informazio gehiago

Data:2011/07/07 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Ekainaren 8an, IV. EikenBANK sari banaketa egin zen EiTBko multibox aretoan. Sari nagusia "Gelditu parada" izeneko proiektuarentzat izan da, Ruben Martinez donostiar gaztearena, garraio publikoko desplazamenduei buruzko dokushowa. Proiektua garatzeko kontratua ekainaren 22an izenpetu zen, eta Pausokako gerente Itziar Zeberio izan zen sinatzaileetako bat, ekoizpen etxe hori arduratuko delako aurten ideia irabazlea gauzatzeaz.

Aurten, gainera, EikenBANKek hainbat berrikuntza izan ditu; bigarren eta hirugarren sariaz gainera ("Rituales" eta "Euskadi sin asfalto" proiektuentzat, hurrenez hurren), laguntzak eta bekak ere ematea: Bilbao Lan Ekintza bekak ("Rituales" eta "Euskarabaneros" proiektuentzat) eta BBK Gazte Lanbidean beka ("Okupenea"). Sari-banaketan, Etxepare Institutuko ordezkaritza bat izan zen, erakunde horrek hartu duelako bere gain Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailetik ikus-entzunezkoen sektorera bideratzen den laguntza. Institutuko zuzendari Aizpea Goenagak EikenBANK egitasmoaren garrantzia goraipatu zuen talentua bilatzeko baliabide gisa.

Alde horretatik, talentu ez-profesionala bilatzeko eredu aitzindari honek beste urrats bat egingo du datorren irailaren 1ean, Gasteizko FesTVal jaialdian. Eikenek EikenBANK programaren bertsio egokitu bat aurkeztuko du Telebistaren Jaialdian, Fresh EikenBANK izenekoa, programaren lau edizioetan parte hartu duten proiektu batzuen pitching saio berezia. Jaialdi horretako publikoa estatu osotik etorritako telebista eta ekoizpen etxeetako eduki arduradun profesionalek osatuko dute.

Data:2011/07/06 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Ekainaren 6an hasi zen, definizio altuan, La Conspiración, thriller historikoaren filmazioa, Idem (Eikeneko kidea) enpresak ekoiztua eta Pedro Oleak zuzendua. Filmazioa, 6 astez luzatuko da, Nafarroan, Gipuzkoan eta Bizkaian. Ekoizpen honek, RTVE eta ETBren (Eikeneko kidea) parte hartzea izan ditu, besteak beste.

“La Conspiración” filmak, zeinaren gidoia Elias Kerequetak idatzia da, Rocio Santillanaren laguntzarekin, Emilio Mola generalaren bizitza eta jarduerak kontatzen ditu, 1936ko martxoaren 14a, bere gobernu militarraren kargu egiteko Iruñeara iritsi zeneko data eta urte bere uztailaren 19a bitartean, bere karguan zeuden indar militarrak matxinatu zitueneko eguna, espainiar gerra zibilari paso emango zion kolpe- militarra sortu, antolatu eta zuzendu ondoren. Manuel Morón aktoreak egingo du generalaren papera eta Silvia Marsó-k, bere emazte Consuelorena. Gainontzekoen artean, Alex Angulo Javier Albala, Mikel Tello, Angel Pardo, Jorge Sanz, Iñaki Miramón, Ramón Barea, Aitor Merino eta Elena Borrachero bezalako aktoreak aurkitzen dira, besteak beste.

“La Conspiración”, Pedro Oleak zuzentzen du, zeinaren ibilbidean, Akelarre (1984), La leyenda del cura de Bargota (1988), El maestro de esgrima (1992), Más allá del jardín (1996) edo Tiempo de tormenta (2003) bezalako filmak agertzen diren. Arlo teknikoan, Gonzalo F.Berridi izango da argazki-zuzendari gisa, Peio Villalba arte zuzendari bezala, Joseba Salegi zuzendari-laguntzaile gisa , Santi Salvador zuzeneko soinuaren aurrean edo Mikel Nieto ekoizpen zuzendari gisa. Filmeak, Idem-ek ekoiztua, Alberto Rojo dauka ekoizle exekutibo lanetan.

Data:2011/07/05 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Juan Mari Gurrutxaga, Mixer enpresako zuzendaria, Eikeneko Lehendakaria izango da berriro datozen 3 urteetan, Klusterreko bazkideek ekainaren 16an Zamudion egin zen Batzar Nagusian hartutako erabakiaren ondotik. Izendapen horrekin batera, Itesako zuzendari Begoña Ayarza hautatu zuten lehen lehendakariorde, eta 3koma ekoizpen etxeko zuzendari nagusi Juan Carlos Lopez, bigarren lehendakariorde. Gainera, sektoreko beste 9 enpresa ere izango dira Eikenen zuzendaritza batzordean: Vilau, K2000, Pausoka, Vicomtech-IK4, Euskaltel, EiTB, Irusoin, Bainet TV eta Euskal Produktoreen Elkartea.

Hauteskundeen emaitzak berretsi egin du Klusterraren zuzendaritzak gaurdaino egin duen lana, helburu nagusi batean oinarritua: sektorea merkatuko behar berrietara egokitzea eta ikus-entzunezkoen egoera berrian lehiakortasuna areagotzea. Zuzendaritza Batzordearen eginkizun garrantzitsuenetakoa, beraz, gaurdaino bezala, ezagutzan, berrikuntzan eta elkarlanean oinarritutako proiektuak landu eta garatzea izango da.

Nolanahi ere, Juan Mari Gurrutxagak zuzentzen duen taldea jakitun da gaur egungo egoera ekonomiko kezkagarriaz. Hauteskundeen aurretik eginiko batzarrean, agerian gelditu ziren ekoizpen enpresek bereziki pairatzen dituzten arazoak, %20 inguruko murrizketarekin fakturazioan eta enpleguan. 2011ko aurreikuspenek egonkortze bat iragartzen badute ere, ez da gorakadarik espero emaitza ekonomikoetan.

Data:2011/07/05 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa