BERRIAK

'Selective’ planaren helburua nazionalak ez diren oraintsuko filme europarren banatzea babestea eta bultzatzea da. Batez ere, banatzaileak nazionalak ez diren película europarren promozio eta banaketara bizkortuz. Planak ekoizpen eta banaketaren arteko arteko loturaren sustapena garatu nahi du, baitere, nazionalak ez diren europear ikus-entzunezkoen lanen lehiakortasun kokagunea hobetuz.

Guztizko aurrekontua 12.250.000 eurokoa da. Sariaren gehienezko zenbatekoa 150.000 eurokoa da ikus-entzunezko lan eta herrialdegaitik. Eskabideak igorteko epea 2010eko abenduaren 1a, 2011ko apirilaren 1a eta 2011. urteko uztailaren 1a diraz.

Informazio gehiago

Data:2010/09/30 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Zinemagintza eta Ikus-entzunezkoen arteen Institutoak, Europar Komisionaren onarpenarekin, aurretiaz Autonomi Erkidegoei komunikatuta eta Departamentuaren Zerbitzu Juridikoaren informea igorri eta gero, 2010. urterako bigarren deialdi bat egitea erabaki du, luzemetraien amortizazioaren diru laguntzentzako.

2010. urterako luzematreien amortizaziorako diru laguntzen deialdia, bai orokorra eta osagarria, aldiberekotasun  elkarleia erregimenaren bidez, eta behar izanez gero hainkabanaketarek.

Diru laguntza hauetarako esleitutako diru kopurua 4.361.000 eurokoa da eta eskabidea egiteko, bai amortizazio orokor eta osagarrien kasuan, epea urriaren 13rartekoa da.

Informazio gehiago

Data:2010/09/30 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Londreseko Espainiar Zinemaren Jaialdiaren testuinguruan (London Spanish Film Festival), ekoizetxe eta enpresa banatzaileeen eta salerosketako agentzien arteko bigarren topaketa antolatu da irailaren 29an. Jardunaldi honetan, Eikeneko kideak diren Expressive, Irusoin eta Idem 4 egongo dira. 

Besteen artean Artefacto Producciones, Cinema Republic, Dygra Films, Eldorado Internacional, Gaia Audiovisuals, Los Sueños de la Hormiga Roja, Mediabask y Moztu Filmak ere. Jardunaldi hau ICEX-ek eta Espainiako Buleko Ekonomiko eta Komertziala Londresen antolatzen du, Tristana Media, UK Films Council eta Mediadesk UK-rekin batera.


Helburua espainiar zinemaren presentzia britaniar aretoetan ugaritzea da. Horretarako, Londresko Bulego Komertzial eta Ekonomikotik espainiar eta britaniar enpresen arteko elkarrizketak prestatu dira.

Data:2010/09/28 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

2010eko Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra lortu du Peter Mullanen 'Neds' filmak. Zuzendari, gidoilari eta aktore britainiarrak, 58. edizioaren saririk garrantzitsuena eskuratu du orain arte zuzendu duen bere hirugarren lanari esker. Gainera, zintaren protagonistak, Connor McCarronek, aktore onenaren saria lortu du. Hirurogeita hamarreko hamarkadako Glasgow hirian girotuta dago 'Neds' filma.

Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra  Nora Navasi eman diote, Agusti Villarongak zuzendutako 'Pa Negre' pelikularen protagonista.

Diego Lunak zuzendu duen lehenengo zinema lanak, 'Abel' izenburukoak, sari bi eskuratu ditu: Horizontes Latinos Saria eta Gazteriaren Euskaltel Saria. Kinieletan faborito azaldu den beste filma, 'Lisboako Misterioak', ez da esku-hutsik joan. Raul Ruiz txiletarrari zuzendari onenaren saria eman diote.

Gidoi onenaren saria Norvegiako Bent Hamerentzat eta 'Home for Christmas' bere lanarentzat izan da. 'Aita' euskal ekoizpenak argazkigintza onenaren saria eskuratu du, Jimmy Gimferrerek filmean burututako lanari esker.

Publikoaren TCM golardoa Richard J. Lewisek zuzendutako 'Barney's version' zintari eman diote. Epaimahaikideek aipamen berezia eskaini diote Marokoko A Jamaâ pelikulari, "konplexutasuna ezkutatzen duen istorio sinple bat" kontatzeagatik.

Irabazleen zerrenda osoa
-Urrezko Maskorra filme onenari: 'Neds'
-Epaimahaiaren Sari Berezia: 'Elisa K'
-Zilarrezko Maskorra zuzendari onenari: Raúl Ruiz - 'Lisboako Misterioak'
-Zilarrezko Maskorra aktoresa onenari: Nora Navas - 'Ogi Beltza'
-Zilarrezko Maskorra aktore onenari: Conor Mccarron - 'Neds'
-Epaimahaiaren Saria argazkigintza onenari: Jimmy Gimferrer - 'Aita'
-Epaimahaiaren Saria gidoi onenari: Bent Hamer - 'Home for Christmas'
- Epaimahaiaren Aipamen Berezia: 'A Jamaâ' / 'Smukke mennesker'
-Kutxa-Zuzendari Berriak Saria: 'Mendiaren koloreak'
-Publikoaren TCM Saria: 'Barney´s version' / 'How much does your building weigh, Mr Foster?'
-Euskaltel Gazteriaren Saria: 'Abel'
-Horizontes Saria: 'Abel' / 'A tiro de piedra'
-Gehitu Saria: '80 egunean'
-Odol-emaileen Elkartearen Saria: 'Addicted to Love'
-TVE Saria: Cerro Bayo / 'Blog'
-Nazioarteko kritikoen FIPRESCI Saria: 'Genpin'

Data:2010/09/28 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Basque Audiovisual markaren eginkizun garrantzitsuenetako bat enpresen eta erosle edo laguntzaile potentzialen arteko harremanak bideratzea izango da, urriaren 4tik 8ra Cannesen egingo den MIPCOM azokan. Hori dela-eta, “matchmakingbat antolatu da urriaren 5erako, asteartea, Basque Audiovisual markaren babesean biltzen diren Euskal Herriko 8 enpresen edukiak ezagutarazteko.

Enpresek beren produktuak eskainiko dituzte ekimen honen bitartez, eta elkarlanerako proposamenak edo negozio ideia berriak jaso ahal izango dituzte aldi berean. Honako hauek izango dira euskal ordezkariak: 3Koma, (‘El Calendario del Año’, ‘El coro de la cárcel’, ‘You are invited’, ‘Till wedding tear us apart’); Baleuko (‘Omega T’, amaitu gabe dagoen animaziozko filma); Expressive (‘Izarren Argia’ eta ‘Flores silvestres’); Mediabask (‘Mystical. Eldyins journey‘ - animaziozko seriea); Pausoka (‘Every Jack has a Jill’ - lehiaketa); Silverspace (‘Hiroku y los defensores de Gaia’, ‘Climate change‘); Somuga (‘The Howoldies’, ‘Gartxot, Itzaltzuko Bardoa’); eta Sonora (‘The Black Ink’). Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterreko partaide den EiTB Cannesen ere egongo da enpresa horiekin batera.

Aurtengo MIPCOM edizioa urriaren 4tik 8ra egingo da, eta Basque Audiovisual laugarren aldiz jarraian egongo da sektorean garrantzitsuenetakoa den azoka honetan. Produktore, erosle, banatzaile eta finantza agente asko hurbiltzen da bertara, eta negozio aukera handiak ematen ditu horrek.

Prentsa oharra

Informazio gehiago

Data:2010/09/24 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

'Anitzele' saioa estreinatuko du ETB-1ek ostegun honetan, irailak 23, 22:00etan. Eikeneko kidea den K 2000k ekoizten du programa hau eta  Xabier Euzkitze da gidaria. Joana Lasheras kazetaria izango du laguntzaile. 'Anitzele' saio berrian bizitasuna izango da helburu, bai solasaldietan eta baita elkarrizketetan ere. Solasaldietarako, hitza borroka tresna modura erabiltzen dakitenengana joko dute, eta seguru daude aktualitateak etengabe eskaintzen dizkieten gai polemikoetan murgilduko direla.

'Anitzele' saio berriko bigarren ekarpena elkarrizketa sakonen egiturak dakar, hemendik aurrera elkarrizketatuko dituzten pertsonaiak barrutik ezagutzen saiatu baitira, eta horretarako hiru elkarrizketatzaile gonbidatu izango dituzte. Lehen emanaldian solasaldi bizia egongo da: Euskadin ere zezenketen debekua, bai ala ez. Batzuen ustez, Kataluniako debekuan ez da animalien aldeko jarrera nagusitu, baizik eta Espainiako tradizioen aurkakoa.

Solasaldiaren aurretik, telebista izar bat gonbidatuko dute saioan, Julian Iantzi lesakarra. Oraingo honetan Julian Iantziren hainbat sekretu ezagutuko dituzte, horretarako gonbidatu dituzten hiru: Klaudio Landa, Manu Maritxalar eta Edurne Garmendia.

Data:2010/09/23 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eikeneko kidea den Irusoinek eta Moriartik ekoiztutako ‘80 egunean’ filmeak Film Commission Donostiako Hiria VI. Saria irabazi du. Film Commission Donostiako Hiria Saria’ duela sei urte sortu zuen Donostiako Sustapenak, hiriak espazio eszeniko gisa sustatzeko zineak duen garrantzia azpimarratze aldera, horrek turismo eta ekonomia aldetik dituen onura eta guzti. Saria PIA (Ikus-entzunezko Berrikuntzaren Poloa) estrategiaren barnean kokatzen da; estrategia horren bidez, Donostiako Sustapenak, garapen ekonomikoaz arduratzen den udal elkarteak, ikus-entzunezko industria sustatzen du, hiriko eta inguruneko ekonomiaren motore gisa.

Aurtengo epaimahaia honako hauek osatu dute: Michel Gaztambide gidoilariak, Juan Manuel de Prada idazleak eta Alexandra Jiménez eta María Botto aktoreek. Epaimahaiak erabaki du hiru film luzeetatik '80 egunean' dela hobekien bildu dituenak baldintzak Film Commission Donostia Hiria VI. Saria eskuratzeko. Sariak filmeak, eszenatoki izan diren hirietako balio naturalak, urbanistikoak eta kulturalak ondoen islatzen dituen film luzea saritzen da.

Jon Garañanok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako luzematraia gaur, irailak 23, Donostiako Zinemaldian emango da Zinemira sailean. Filmeak, Axun eta Maite ditu protagonista. Lehenengoa, 70 urteko emakumea, alabaren senar ohia zaintzera joango da ospitalera. Bere ezusterako, ondoko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite da, nerabezaroko lagun mina, 50 urte luzetan ikusi ez duena. Gaztetan zuten kimika oraindik bizirik dagoela somatuko dute berehala. Axolagabe gozatu eta dibertitzen dira elkarrekin, Axun, Maite lesbiana dela jabetzen den  arte. Bere sentimenduak dudan jarriko ditu Axunek: zer jarraitu, burua edo bihotza?

'80 Egunean' Eikeneko kidea den Barton Filmsek banatuko du zinema aretoetan.

Data:2010/09/23 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Erpin 360ºk, Grupo Vértice 360ºren ordezkaritza Euskadin, non Euskal Herriko Arrisku Kapitalerako kudeaketa Elkartearen Ezten fondoak parte hartzen du, Itesa Producciones-eko %50a erosi du. Bai Erpin 360º eta bai Itesa Eikeneko kideak dira. 

Itesa 1983.urtean Eratu zen eta euskal ikus-entzunezko munduan ibilbide luzea du. Itesak Eikeneko kidea baitere den ETBko albistegietarako berreen produkzio zerbitzuak prestatzen ditu, eta kirol eta gizarte ekitaldiak ere ematen ditu. Operazio honen planteaketa estrategikoaren helburua Itesaren garapen geografiko eta komertziala haunditzea da, Euskaditik kanpoko bezeroak eta merkatuak zabaltzeko. 

Erpin 360ºk bere egoitza Zamudioko Parke Teknologikoan du eta zinema eta telebistako edukinak ekoiztea da bere funtzio printzipala, eta baitere ikus-entzunezko edukinen ekoizpena. Erpin 360ºren helburua Euskadiko erreferente industrial eta euskal ikus-entzunezko sektorearen garapen gune bilakatzea da.

Data:2010/09/22 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eikeneko kidea den Vicomtech-ek I2Home etxeko teknologiak erabiltzeko sistema berri bat garatu du gaigabezituentzat eta adineko pertsonentzako

Propiektu honek 4,9 milio euroko aurrekontua du eta estandar industrialak jarraituz eraiki da. Urrutiko kontrola erabiltzen duen konsola baten bitartez etxeko elektragailuak (labea, izozgailua eta ikuzgailua) eta multimedia ekipoak, irratia, telebista, eta Internet bitartez heltzen diren zerbitzuak (helbide elektronikoa eta egutegia) interkonektatzen ditu.

Vicomtech-en ustez, gehienetan  elektragailu, mugikor eta urrutiko kontrolen diseinu eta tresnagintza, tekonologia modernoak menperatzen duten erabiltzaileei bakarrik zuzendua dago eta hori dela eta adineko jendea eta gaigabezituak teknologi hauek erabiltzeko baztertuta gelditzen dira.

Data:2010/09/22 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Gobernu Kontseiluak, ontzat eman du AGINDUA, 2010eko irailaren 6koa, Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko finantzaketa-erregimenaren 2010erako deialdia egiten duena ekainaren 26ko 107/2007 Dekretuak ezarritako esparruaren barruan.

Epealdia 2010.eko irailaren 16tik 30erartekoa da eta eskabideak Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordeari igorriko zaizkio (Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Donostia-kalea, 1 -01010 Vitoria-Gasteiz).

Informazio gehiago

Data:2010/09/21 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Irailaren 20tik TVEko La 2-ek Eikeneko kidea den K 2000-k ekoizten duen 'Ciudad K' ematen hasi da. 'Short-com' hau 28 minutuko 14 atalez osatuta dago. K 2000 lan berriak, sketch bitartez, hiri baten testuinguruan kokatzen gaitu. Hiri honetako biztanleek hain dute maila kultural ona ze, egoera surrealistak sortzen dira edozein momentutan. Javier Merino ('Pelotas'), Santi Ugalde ('Qué vida más triste'), Gemma Martín, Gorka Aginagalde, Mikel Losada eta Vito Rogado-k osatzen dute aktore-aktoresa nagusien zerrenda, eta 'Ciudad K'-ko hiritargoa ordezkatzen dute.

'Ciudad K'-n hiritarren maila kulturala oso altua da. Izugarri altua. Honek ez du esan nahi adimentsuak direnik. Berez, inozoen kopurua beste herri espainiar batean bezalakoa da, hemen Lanbide Heziketan Jürgen Habermas ikasten denaren ezberdintasunarekin. Telesailean, jubilatuak web-etako azken joerak komentatzen ikusiko ditugu, bideoartez eta espresionismo abstraktoaren inguruan. Era berean, fedearen urritasunagaitik arduratuta dagoen apaiz bat...Horrela egoera suarrealistenak sortuko dira. 

Data:2010/09/21 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Guztira, 17 izango dira Donostiako Zinemaldian euskal zinema ordezkatuko duten filmeak, hain zuzen ere Zinemira-Euskal Zinemaren Panorama sailean, non euskaldunek ekoitziriko edo euskaldunek eginiko zinemari Donostia Zinemaldian presentzia handiagoa ematen zaio, eta urteko uztaren emaitza nabarmenen artean aukeraturiko filmak biltzen dituena.

Aurtengo honetan, aukeratutako enpresa edo ekoiztetxeen artean Eikeneko kideak direnak ere ba daude. Hain zuzen ere, Baleukok'Izarren argia', aurkeztuko du. Lan hau, Eikeneko idea den beste enpresa batek banatuko du, Barton Films, eta 'Amerikanuak'  ere banatuko du. Bestalde, '80 Egunean'Irusoinek ekoitzia (eta Barton-ek banatua ere) eta 'Ttaup!, ttaup! Arraun kolpeka', Sonora Estudios, ko-ekoiztua Klusterreko beste bi kideen lan bi dira. 

Beste lanen artean, besteak beste, ondoko hauek aurkitzen dira: 'La Plaza de la Música', 'Mugaldekoak', 'Prohibido recordar', 'Sagarren debora', 'Simplemente', 'Ámár', 'Artalde', 'Daisy Cutter', 'Exhibition 19', 'La gran carrera', 'Khorosho', 'Uno novio de mierca', 'Ondar ahoak' y 'El premio'.

 Zinemira-Euskal Zinemaren Panorama Donostia Zinemaldiak eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak antolatzen dute, EITBren babesletzarekin. Saila Zinemaldiaren programazio orokorraren barruan biltzen da eta edizio osoan zehar eskaintzen da.

Euskal Zinemaren Gala
Berton egiten den zinemarekin jarraituz eta Zinemaldiaren testuinguruan, aurreko edizioetan bezala, Euskal Zinemaren Gala ospatuko da. Lekua Victoria Eugenia Antzokian izango da, irailaren 22an. Txaber Larreategik eta Josu Martínezek zuzenduriko 'Prohibido recordar/ Debekatuta dago oroitzea' filma estreinatuko da galan.

Horrez gain, Álex Angulo aktoreak Zinemira Saria jasoko du aurtengo edizioan Victoria Eugenia antzokian egingo den Euskal Zinemaren Galan. Sari horrek, euskal zinemarentzat garrantzia duen artista baten ibilbidea nabarmentzen du.

Informazio gehiago

Data:2010/09/20 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra, Eiken, lanean ari da EikenGAMING proiektuan, negozio ildo berriak zabaltzeko hazteko aukera handiak dituen sektore batean. EIKENeko zuzendaria den Itziar Menak Industria Sailaren eta SPRIren babesa duen ekimen honen lerro nagusiak aurkeztu zituen irailaren 16an, Bilbon, "hóPLAY10" Bideojokoen Nazioarteko Jaialdiaren baitan.

"Bideojokoen sektorea apustu estrategiko bat izan daiteke etorkizunean Euskadiko ikus-entzunezkoen sektorean". Horixe da EIKEN-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra lantzen ari den dokumentutik atera daitekeen ondorioa. Irailaren 16an eman zituzten jakitera dokumentu horren ardatz nagusiak, "hóPLAY´10" Bideojokoen Nazioarteko Jaialdian. EIKENeko zuzendari Itziar Menak aurkeztu duen proiektuak EikenGAMING du izena, eta bi xede nagusi dituen Eiken Advance programaren barnean kokatzen da: negozio aukerak bilatzea eta lider izatea “ikus-entzunezko sektore berri” bateranzko transformazioan.

"Gure helburua negozio aukera berriak bilatzea da, berrikuntzarako borondate sendoa duen Euskadiko ikus-entzunezkoen sektorean" adierazi zuen Itziar Menak. Horrela, kontuan harturik orain arte eginiko lana, argi eta garbi ikusten da bideojokoen mundua funtsezkoa izango dela etorkizunean ikus-entzunezkoen sektorean.

Proiektua hasierako fasean badago ere, EIKENek, negozio aukera hau ikusita, bide berria berehala urratzen hasteko erabakia hartu du, eta martxan jarri du EikenGAMING proiektua. Proiektuan EIKEN taldeko enpresa multzo batek parte hartzen du, eta SPRIren eta PwC eta Alium Qualitas aholkularitza enpresen babesa dute horretarako. Hemendik aurrera, Euskadiko enpresak proiektura erakartzea izango dute eginkizun nagusi.

Prentsa oharra

Zerikusia duen informazioa

Data:2010/09/17 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Zuatzuko poligonoan Ikus-entzunezko Berrikuntza Guneak (IBG) duen eraikinean 20 enpresa kokatuko dira eta hau, urte bukaerarako zabalik egotea espero da. IBG Donostiako Fomentoko udal elkarteak ekonomiako sektore estrategikoengaitik egiten duen apustua bat da. Hirian ikus-entzunezko sektoreko 40 bat inguru enpresa txiki eta ertain daude, zeintzuk barne produktuaren %0,5a suposatzen dute. Zinema, telebista, mugikorrentzako programak, bideojokoak, digital alorrak orokorrean IBGren erakuntza sorraraztea bultzatu zuen orain direla urte bi.

Egoitza berriak sektoreko 60 enpresa kokatzeko lekua du eta kluster bat bezela lanegiteko aukera izango dute, sinergiak bateratuz, merkatuak elkarbanatuz eta esperientziak konpartituz. IBG-k teknologia aurreratua izango du: 85 lagunentzako 3D digital zinema areto bat, proiekzio eta 'pitching'-erako gelak, errealitate birtuala eta erreala bizitzeko unitatea duten paltó bi, postprodukzio eta hezkuntza elkarreraginezko gelak, karteldegia eta artxibo digitala.

Donostia Hiria Ikus-entzunezko enpresen I. Topaketa
Ikus-entzunezko Berrikuntza Guneak , Donostiako Zinemaldiaren inguruan, Donostia Hiria Ikus-entzunezko enpresen I.go Topaketa antolatu du, María Cristina hotelean irailak 21 eta 22 egunetan. Topaketa honek foro zabal bat izango du sektoreko enpresa guztientzat, non analisiak, estrategiak eta ikus-entzunezko sektore digitalaren inguruan euren ezagutzak elkarbanatu ahal izango dituzte.

Data:2010/09/17 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eikeneko kidea den Sonora Estudios enpresak 'La tinta negra' ekoiztuko du Off Cinema-rekin batera. Lan hau Sebastián Arabia madrildarrak zuzenduko du eta Garzonen kasuaren inguruan luzemetrai dokumental bat da. Grabaketa datorren urrian hasiko da.

Epailearen auto biak abiapuntutzat hartuz argumentuaren lerro bi ezarriko dira. Batek, epaileak berak azaldutako gertakizun eta inguruabarrak errepasatuko ditu frankismoko delituak gizatasunaren aurkako bezalakoak izendatzeko, eta besteak, 2008tik gaurrarte gertatutakoa aztertzen du.  

Dokumentalak frankismoan izandako hilketei buruz egingo du bere narrazioa, baina ez du erregimenaren inguruan eztabaida sozio-historiko bat zabaldu nahi. Zuzendariaren asmoa Espainiar araudiaren inguruan eta potere politiko eta judizialaren arteko banaketaren inguruan galderak planteiatzea da, beste batzuen artean.

'La tinta negra' zinemaldietan, aretoetan, Internet, DVD eta telebista bitartez banandu nahi da eta dagoeneko ekoiz-etxeak interesa agertu duten estatuko eta erbesteko telebistekin kontaktuan jarri dira.

Data:2010/09/16 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (56):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Gobernu Kontseiluak ontzat eman du ikus-entzunezko edukiak euskarri berrietan sortzeko eta ekoizteko laguntzak arautzen dituen Kulturako Sailburuaren agindua. Diru laguntzaren baliabide ekonomikoan 50.000 eurokoak dira eta eskabideak aurketzeko epea 2010eko Urriaren 15erartekoa da.
 
Neurri hauen onuradunak ondoko hauek izango dira: a) Agindu hau argitaratzen den egunean Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udaletan, gutxienez, urte betez, erroldatuta dauden pertsona fisikoek. b) Pertsona fisiko edo juridiko pribatu independenteek, Europar Batasuneko estatu kideren batean ikus-entzunezko edo Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien –aurrerantzean, IKT– inguruko legez eratutako enpresa moduan egoitza badute eta deialdia argitaratzen den egunean Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra badute, eta jarduera ekonomikoen zergan dagokion epigrafean alta emanda badaude. 

Informazio gehiago

Data:2010/09/16 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Gobernu Kontseiluak ontzat eman du fikziozko eta animazioko film luzeen eta sortze-dokumentalen publizitate eta sustapenaren aldeko diru-laguntzak arautzen dituen Kulturako Sailburuaren agindua, 2010eko irailaren 10ekoa. Laguntzaren kopurua 250.800 eurokoa da, hain zuzen ere, eta eskabideak aurkezteko epealdi urriaren 15erarte da.

Diru laguntza hauen onuraduna izateko, beharrezkoa izango da pertsona juridiko pribatu independenteak izatea, Europar Batasuneko edo Eu¬ropako Esparru Ekonomikoko estatu kideren batean egoitza izatea, laguntza jasoz gero Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izateko konpromisoa hartzea, eta alta emanik egotea ikus-entzunezko ekoizle independente gisa Kultura Ministerioaren Zine eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuko Zinematografia eta Ikus-entzunezko Enpresen Administrazio Erregistroan (ICAA), edo aukeran Eusko Jaurlaritzan sor litekeen erregistroan.

Informazio gehiago

Data:2010/09/16 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Donostiako Zinemaldiaren 58. edizioa hasiko da ostiral honetan, hilak 17, eta aurrerapen moduan, Diego Galanek zuzenedutako 'Una historia del Zinemaldia' dokumental saila aurrestreinatuko du Eikeneko kidea den EITBk gaur bertan. Estreinua Victoria Eugenia Antzokian egingo da, 19:30ean.

Saila, zein ETB-2k emango du datorren irailaren 24an, saiorako bereziki elkarrizketatutako lekukoen gogoetak bilduko dira 13 ataletan. Atal bakoitza aktore gazte batek aurkeztuko du. Garai hori ezagutu ez zuten aktore gazteak dira, horien artean, Barbara Goenaga, Juan Diego Botto, Maribel Verdú, Unax Ugalde, Emma Suarez, Marta Etura, Oscar Jaenada eta Martín Rivas.

Zinemaldiaren historia gogoratzea da sailaren helburua. 1953an, 10 merkatariren ideia izan zen izar ezagunak bilduko zituen zine jaialdi bat antolatzea egun batzutan zehar uda luzatzeko. Xede hori arrakastatsu izatea lortu zuten eta, izan ere, eta 58 urte beranduago, mundu osoan aintzat hartzen dute ekitaldi hau. Gainera, aurkikuntza zinematografikoentzako plataforma da eta Donostia zein Euskadiren irudia indartzen du.

Urtez urte jaialdian bizitako pasarioak argituko ditu dokumentalak, elkarrizketa originalak, artxiboko materiala eta zenbait pelikulen zatiak erabiliz.

 

Data:2010/09/16 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eikeneko kideak diren ETBk eta Pausokak eman eta ekoizten duten 'Vaya semanita' programa aurki eskenatokietan izango da. Honela, jadanik ospetsuak diren pertsonaiak Euskadiko antzokietan ikusgai izango dira asteburuetan, Miramongo grabaketa estudioetatik euskal eskenatokietara salto eginez. 'Vaya semanita'-ko taldeak aurre-estrenaldi bat egiteko asmoa du datorren ostiralean, iraliak 24, Tolosan Leidor zineman 20:30 tan. Estreinaldia berriz Barakaldo Antzokian izango da urriaren 22an.  



Andoni Agirregomezkorta, Javier Antón, Itziar Atienza, Iker Galar-tza, Mañu Elizondo eta Leire Ruiz dira euren lana bikoiztuko duten aktoreak. Antzezlana Eikeneko kidea den Pausokak eta Glu-Glu Produccciones-ek akoizten dute. Antzokira urreratzen diren ikus-entzuleak zuzenean beraien pertsonai gogokoenak ikusteko aukera izango dute eta astero programako protagonistek, telebista bidez, ematen dieten momentu onenekin gozatu. 

Horrez gain, datorren irailaren 23an, osteguna, denboraldi berria hasten da telebistan, non sorpresa berriak gertatuko dira.

Data:2010/09/15 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eikeneko kidea den Vicomtech zentru teknologikoa, Ibermática eta Innovae Vision enpresak elkarrekin ari dira lanean, auzitegiko medikuen eguneroko lana erraztea helburu duen proiektu batean. Proiektu horren bidez auzitegiko medikuek kudeatzen duten informazio guztia integratuko duen espazio bakarra sortu nahi dute. Ekimen hori Fortic deitzen da eta auzitegiko medikuek jasaten duten gero eta lan karga handiagoa arintzeko premiatik sortu da.

Auzitegiko medikuen jarduera gero eta konplexuagoa da, ikaragarri ugaritu baitira jarduera protokoloak, ikerketa kasuak, lege bereziak eta patologia berriak. Gainera, gero eta gehiago dira paziente baten espedienteari buruzko informazio bilketan eta kudeaketan eragina duten iturriak. Funtsezkoa da, beraz, informazio hori guztia espazio bakar batean integratzea eta horixe da hain zuzen Fortic proiektuaren helburua. 

Proiektu honen ezaugarri garrantzitsuenetako bat bere interfazea da; oso aurreratua eta ikusteko erakargarria izango da, bai testuei eta bai multimedia edukiei dagokienean.

Data:2010/09/13 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

'80 Egunean' filmea, Eikeneko kidea den Irusoin eta Moriartik ekoiztua, eta Barton Films-ek banatua, kidea baitere, London Film Festivaleko Cinema Europa sailean izango da ikusgai urriaren 17an eta 18an. Jon Garañoren eta Jose Mari Goenagaren lanak, Ikus-entzunezkoen Klusterreko beste kide baten partaidetza izan du, EiTB, eta joan den maiatzaren 21ean estreinatu zen.  

French Revolutions, Film on the Square, Treasures from the archives edo Experimenta, dira besteak beste, Londoneko zinemaldiak dituen sailak, mundu mailako zinema onenari tartea eginez. Filma Montrealeko Nazioarteko Zinemaldian eta Karlovy Vary Jaialdian (Txekiar Errepublika) izan da ikusgai azkenaldian.



Bi emakumeren istorioan oinarritzen da 80 egunean; Axun (Itziar Aizpuru), 70 urteko emakumea, alabaren senar ohia zaintzera joango da ospitalera. Bere ezustekoan, ondoko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite da, nerabezaroko lagun mina, 50 urte luzetan ikusi ez duena. Gaztetan zuten kimika oraindik bizirik dagoela sumatuko dute berehala. Axolagabe gozatu eta dibertitzen dira elkarrekin, Axun Maite lesbiana dela jabetzen den arte. Bere sentimenduei aurre egin beharko die Axunek: zer jarraitu, burua edo bihotza?

Informazio gehiago

Data:2010/09/10 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Iragandako abuztuaren 31an, Euskal Autonomia Erkidegoan ikusentzunezkoen produkzioa sustatzea finantziatzeko 2010eko sistema zein izango den arautzen duen deialdiari buruzko Kultura sailburuaren agindu bat onartu zuen Gobernu Kontseiluak. Aurten 8.235.000 euro erabiliko dira agindu horretan arautzen diren bi mailegu-motak finantziatzeko.

Aginduaren helburua (oraindik ez da EHAAn argitaratu) ikusentzunezkoen euskal sektorean ekoizpena, lehiakortasuna eta enplegua sustatzeko laguntzen erregimena eta baldintzak finkatzea da, horretarako ikusentzunezkoen proiektuei dirulaguntzak emanda. 

Informazio gehiago

Data:2010/09/08 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Zinemira-Euskal Zinemaren Panoramak aurten Euskal Herrian ekoitzi diren lanik esanguratsuenen panoramika eskainiko digu bigarren urtez irailaren 17tik 25era ospatuko den Donostiako Zinemaldian. Aurten, Donostiako Zinemaldiak Eikeneko kidea den Barton Films-ek banatzen dituen bi film emango ditu atal sail honetan. Horietako bat, hain zuzen ere '80 Egunean' Ikus-entzunezkoen Klusterreko bazkide den Irusoinek ekoiztuta dago.

Horrez gain, '80 Egunean', Jose Mari Goenagak eta Jon Garañok zuzendua, gure zinemetan egon zen ikusgai bi hilabete baino gehiagoz ikuslegoan eta baita kritikan ere onarpen zabal izanez. Saria 12.000 eurokoa da eta film irabazlearen ekoizlearentzako izango da. Honetaz aparte, Donostiako Zinemaldiko 'Made in Spain' sailan proiektuatuko da, zinemaldia nazioarteko jaurtiketa-plataforma bat izango delarik.

Bigarren luzemetraia, 'Amerikanuak', Nacho Reigek zuzendua, ameriketako mendebaldean, Elko-n (Nevada) bizi diren euskaldun etorkinen egunerokotasuna isladatzen duen dokumentala da. Funtsean, nostalgiari buruz hitz egingo digu, herrialde arrotz batean bizitza duina eramateko borrokari eta komunitate bateko kide sentitzeari buruz. Barton Filmsek 'Amerikanuak' estreinatuko du aurki.

Data:2010/09/06 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Amaitu berri den abuztuak oso notizia triste bat utzi digu: Magali Lueiro gure lankidea hil da. Urteak zeramatzan Magali Lueirok euskal ikus-entzunezkoen enpresak laguntzen kanpoko merkatuetan Kultura Sailak kontratatua, eta EIKEN sortu zenetik ere, ordeztezina izango den lan ikaragarria egin izan du Basque Audiovisualen alde. Kotxe istripuan hil da Magali abuztuaren erdian eta izugarrizko hutsarekin utzi gaitu. 



Beti gogoratuko ditugu bere alaitasuna, profesionaltasuna, eta guztioi eskaintzen zigun maitasuna.

Data:2010/09/02 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Hamazazpi herrialdetako hamabost filmek parte hartuko dute Donostia Zinemaldiaren 58. edizioko Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean, zeintzuen artean Eikeneko kideak diren Baleukon (ekoizlea) eta Barton Films-en (banatzailea) 'Izarrean argia' filmea aurkitzen da.

Zabaltegi-Zuzendari Berriak ataleko hamabost izenburuen artean, Europa Ekialdean indarra hartzen ari diren zinemagileen (Errumania, Bulgaria, Polonia), Europa mendebaldekoen (Holanda, Danimarka, Belgika, Alemania eta Frantzia) eta Latinoamerikarren (Uruguai, Chile, Kolonbia, Panama, Guatemala y Mexiko) ordezkaritza garrantzitsua egongo da, eta gainera,Txinako eta AEBetako ekoizpenak ere izango ditugu. Baitere, Baleukok ekoiztutako Izarren Argia.

Filmea Saturraranen gerra garaian egondako emakumezkoen kartzelan dago girotua. Gerra garaiko istorio honek emakumea du protagonistatzat eta berauei erregimenak kartzeletan kendutako, lapurtutako, haurren istorioa kontatzen du. Kartzela hartatik 4000 emakumetik gora pasa ziren eta 177 hil egin ziren. Horietatik 59 haurrak izan ziren.

 Hau Mikel Ruedaren lehenengo luzemetraia da, 'Present Perfect', 'Érase una vez' eta 'El Carrito' laburmetraien ostetik. Aurreestreinaldia irailaren erdialdean izango da, Zinemaldian bertan. Eta estreinu komertziala Urriaren 22an.

Data:2010/09/02 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa