Eikeneko enpresa bazkideek emaitza onak izan dituzte Donostiako Zinemaldiaren 59. edizioan. Besteak beste, Orio Produkzioak etxeak ekoitzitako “Bi anai" filmak sari bat irabazi du Zinemira sailean, eta publikoak eta kritikariek harrera ona egin diete Zabaltegin parte hartu duten lanei (Irusoinen "Urteberri On, Amona" eta Idem ekoizpen etxearen "Tunelaren amaiera").
Orio Produkzioak etxearen "Bi anai" filmak "Serbitzu" saria irabazi du –aurten lehen aldiz eman den saria– euskal zinemari eskaintzen zaion Zinemira sailean. Euskal Produktoreen Elkartea (EPE/APV), Eikeneko bazkidea, sail honen babesleetako bat da. "Bi anai", Imanol Rayo zuzendariaren lehen filma, XX. mendeko 50eko hamarkadan girotutako drama bat da, eta bi anaien istorioa kontatzen du: anaia gazteak, Paulok, adimen urriko Daniel anaiaz arduratu behar du aitaren heriotzan.

Bestetik, kritikak goraipatu egin du Zabaltegin ikusi ahal izan diren lanen kalitatea, eta Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterreko partaide diren bi enpresaren lanak aurkeztu dira sail horretan: Idem ekoizpen etxearen "Tunelaren amaiera" dokumentala, ETAren amaierari buruzkoa, eta Irusoinen "Urteberri on, Amona". Azken hau, komedia beltza, Eikeneko bazkide den Barton Films etxeak banatuko du, eta etxe honek berak ere marrazki biziduneko film abangoardista bat aurkeztu du haurrentzako zinema zikloan: "Katu bat Parisen".
59. Zinemaldiko sarituen zerrendari buruzko informazio gehiago: http://www.sansebastianfestival.com/index2.html
Data:2011/09/27 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (11):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Vicomtech-IK4 Teknologia Zentroak eta Vilau eta Erabi enpresek –Eikeneko kideak guztiak- aplikazio bat garatu dute, mugikorra museoak bisitatzeko gida pertsonalizatu bihurtzen duena. Orain, BTEK, Zamudioko Teknologiaren Interpretazio Zentroan ari dira tresna balioesten.
Aplikazioak museo baten multimedia informazioa modu pertsonalizatuan eskuratzeko aukera ematen du. Horrela, erabiltzaileak bideoak eta audioak jaitsi ditzake, besteak beste, eraikinaren alderdiei buruzkoak, erakusketei eta obrei buruzkoak, edo bere profilaren eta interesen araberako ibilbide zehatzei buruzkoak.

Gidak batera ematen ditu elementu berriak, hala nola QR kodeak, eta obra bakoitzari kode bana esleitzen dioten museoetako sistema tradizionalak. Aplikazioa “audiogida” tradizional gisa ere erabil daiteke; izan ere, bisitariek, nahi izanez gero, eskuz sar dezakete obra bakoitzaren kodea. Era berean, ibilbideak sortu daitezke, bisitatu nahi diren obrak eta horien edukiak norberari egokituta.
Gida hainbat hizkuntzatan eskuratu daiteke, eta bateragarria da iPhone eta Android telefonoekin, baita merkatuan eskuratu daitezkeen smartphones gehienekin ere.
Data:2011/09/23 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
"Escépticos", mitoak eta hiri kondairak ikuspegi zientifikoa eta arrazional batetik azaldu nahi dituen telebista saioa ETB2ko programaziora itzuliko da, datorren astelehenean, hilak 26. K 2000k ekoitzi eta Luis Alfonso Gámez kazetariak aurkezten duen saioaren lehen emanaldiak “¿A ti te funciona?” izenburua izango du, eta medikuntza alternatiboen ustezko onurak aztertuko ditu, hala nola: reflexologia, akupuntura, reikia edo Bach-en loreak.

Emankizunean, Gámezek bisitatuko dituen pertsonen artean ditugu, besteak beste, Principe de Asturias saria jaso duen Pedro Miguel Etxenike, Fisiologia katedradun eta UPV/EHUko errektore ohi Juan Ignacio Perez, Eusko Jaurlaritzaren Kontsumo eta Osasun sailburuorde Rafael Bengoa eta Bizkaiko Medikuen Elkargoko presidente Cosme Naveda. Horrez gain, aurkezleak berak hainbat terapia alternatibo egingo ditu, eta bere saiakuntzaren emaitzei buruz galdetuko die adituei.
Izenak berak dioen moduan, "Escépticos" saioa pentsaera kritikoa bultzatu nahi du pertsonen artean, kulturak eta ezagutzak gizarte libreagoa egiten laguntzen dutela erabat sinetsita. K 2000ren ekoizpen honen sortzailea eta zuzendaria Jose A. Perez da, La 2 katean ematen duten “Ciudad K” saioren arduraduna.
Data:2011/09/23 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Eikeneko enpresa bazkideak irailaren 16tik 24ra egingo den Donostiako 59. Zinemaldian izango dira, eta hainbat sailetan parte hartuko dute: Zabaltegin (Idem eta Irusoin), haurrentzako zine-zikloan (Barton Films) eta Zinemira sailean (EPE/APV eta Orio Produkzioak).
"Urteberri on, Amona", Irusoinek ekoitzitako eta Barton Films etxeak banatutako komedia "beltza", Zabaltegiko Zuzendari Berriak sailean lehiatuko da. Gainera, Idem ekoizpen etxearen ETAren amaierari buruzko dokumentalak, "Tunelaren amaiera" izenekoak, Zabaltegi-Bereziak sailean parte hartuko du, egile entzutetsuen lanekin lehian: hala nola Martin Scorsese zuzendariak Beatles taldeko George Harrisoni buruz eginiko dokumentala.
Bestetik, Barton Films etxeak "Katu bat Parisen" izeneko marrazki biziduneko filma aurkeztuko du. Filma urriaren 21ean estreinatuko da areto komertzialetan, euskaraz, katalanez eta gaztelaniaz. Frantzian ekoitzitako lan honek nazioarteko kritikaren goraipamena jaso du bere originaltasun bisualagatik.
Amaitzeko, Euskal Produktoreen Elkarteak (EPE/APV) tinko eusten dio euskal industriarekin duen konpromisoari, Zinemira sailari eskainitako babesaren bidez. Sail honen helburua Euskadiko ekoizpen zinematografikoa zabaldu eta bultzatzea da, eta EPE/APV haren babesleetako bat da. Sail honen barnean egin ohi da urtero Euskal Zinemaren Gala. Hain zuzen ere, gala honetan Orio Produkzioak ekoiztutako "Bi anai" filma proiektutako da eta Zinemira Estreinaldiak sailean parte hartuko du.
Data:2011/09/16 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
“Al final del túnel - Bakerantza” film luze dokumentala, Elías Querejetaren ideia batean oinarritutakoa, Eterio Ortegak zuzendu du, eta Eiken-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterreko kide Idem 4 euskal konpainiak ekoitzi du, Euskal Telebistaren parte hartzearekin eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren laguntzarekin. Dokumentala Donostia Zinemaldiaren Zabaltegi Berezia sailean aurkeztuko dute, irailaren 22an 19:00etan Kursaal 2 aretoan. Prentsarako emanaldia egun berean izango da, 22:00etan Principal Antzokian.
"AL FINAL DEL TÚNEL - BAKERANTZA" ETAren indarkeriaren amaierari buruzko dokumental bat da, etorkizunerako une erabakigarri honetan egin dena. “Euskal gatazkaren” ondorioak jasan behar izan dituzten hainbat pertsonaiaren eskutik, Eterio Ortega Santillanak nazionalismoaren erroak aztertzen ditu, eta hainbat esperientzia, sentimendu eta jarrera aurkezten dizkigu, sufrimenduaren amaiera eta bakearen, askatasunaren eta adiskidetzearen itxaropena pizten dutenak. Zuzendariak gaiari buruz egindako hirugarren film luzea dugu hau; aurretik, "Asesinato en febrero" (2001) eta "Perseguidos" (2004) egin zituen. Guztiak Elías Querejetarekin izandako lankidetzaren emaitza dira.
“Nire lanetan behin eta berriro hausnartzen dut mugari buruz, alegia: hesiaren alde batean edo bestean jartzen gaituen lerro mehea. Bizitza eta heriotza; askatasuna edo horren gabezia; maitasuna eta gorrotoa; egia ala gezurra; onartzea ala uko egitea; atxikitzea edo ados ez egotea;… beti mugan. Diskurtso politikorik gabe heldu diot gaiari. Eguneroko bizitzaren testigantzak dira; egiazko hausnarketak, intimitatean jasotakoak, prentsarako izenbururik bilatu gabe. Hori guztia irudi eta soinuetan emana: iluntasuna eta argia, zerumugak eta mendiak, itsas enbata eta itsas barea, zarata eta isiltasuna. Hizkuntza bisual pertsonal batez kamerak mugako istorioa eta testigantzak kontatzen ditu.”
ETERIO ORTEGA
“Pertsonaia bakoitzak bizitza hartzen du kameraren begiaren aurrean. Bizimodu desberdinak, zeregin desberdinak, solasaldi desberdinak eta paisaia desberdinak. Bizitza ulertzeko modu jakin batek biltzen dituen jakin-nahiak, tristurak eta pozak jaso nahi izan ditugu, ahalik eta modu zuzenenean eta hurbilenean. Garapenaren barruan, leku bat dauka ere memoriak, bai norberarenak bai kolektiboak. Kamerak ez du, ordea, aldez aurreko jarrera politiko edo ideologiko jakin bat. Beraz, ez dira aldez aurretik baloratzen kameraren ibilbidean jasotako hitzak, oroitzapenak eta egoerak.
Hori bai, bakeak eta askatasunak bere bizitzen paisaia betirako argituko duen itxaropena bilatu nahi izan dugu”
ELÍAS QUEREJETA
Data:2011/09/12 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Vicomtech-Ik4 zentro teknologikoa (Eikeneko kidea), Ikusi euskal enpresa eta S21Sec nafarra Europako ikerketa proiektu batean parte hartzen ari dira, krimen antolatua prebenituko duen tresna informatiko bat garatzeko. Testuzko zein ikus-entzunezko edukien analisi automatizatua, informazio trukea eta testuak semantikoki prozesatzeko teknologiak erabiliz, segurtasun agentzien lan kolaboratiboa hobetuko duen software bat eraikiko dute.
Caper (Collaborative Information, Acquisition, Processing, Exploitation and Reporting for the Prevention of Organised Crime) izeneko proiektu honek 7,2 milioi euroko aurrekontua du eta Europako Batzordeak finantzatzen du VII. Programa Markoaren barruan. Esan bezala, proiektuaren helburua da legez kanpoko jarduerak prebenitu eta atzematea eta horretarako, Internetetik edo nazioarteko segurtasun agentzietako informazio sistemetatik ateratako milioika datu aztertuko dira.
Sei herrialdetako 16 erakundek parte hartzen dute Caper ekimenean: Synthema, Voice Interaction, Altic, Baker & Mc Kenzie edo Alma Consulting Group bezalako enpresek, Fraunhofer eta Italian National Research Council bezalako zentro teknologikoek, Israel eta Espainiako unibertsitateek eta Ordena Publikoko Nazioarteko Agentziak (LEA). Proiektuko lanekin hasteko, hitzaldi bat eman zuten Donostian pasa den uztailean.
Data:2011/09/07 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Telmo Esnalek zuzendutako komedia beltza da “Urteberri on, amona!”, Mari, amona berezi samarra zaindu behar duen familiaren gatazkak azaltzen dituena. Irusoinek (Eikeneko kidea) ekoiztu du, TVE eta ETBren (Eikeneko kidea) partaidetzarekin eta Eusko Jaurlaritza eta ICAAren laguntzarekin, eta Barton Filmsek (Eikeneko kidea) banatuko du.
Aupa Etxebeste bere estreinako lan luzeak lortutako arrakastaren ondoren -2006ko Goya sarietan Zuzendari Berri Onaren izendapena jaso zuten-, Telmo Esnal errealizatzaileak lan berria osatu du, oraingoan bakarka egindako lana dakar, gidoian Asier Altuna bere kolaboratzaileak lagunduta. Josean Bengoetxea, Nagore Aranburu, Montserrat Carulla, Kontxi Odriozola eta Pedro Otaegi dira aktore nagusiak.
Informazio gehiago: www.urteberrionamona.com
Data:2011/09/07 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.