K2000-k eta Ubiqak Bilbo hirirako gida multimedia interaktiboa egin dute.
Bilbon barrena ibiltzea GPSa duen informazio turistikorako sistema berritzaile eta aitzindari bati esker, K2000, s.a.u. eta Úbiqa S.L. (biak Eikeneko kideak) enpresek egiten duten esperientzia berria eta berritzailea da. Esperientzia SPRIren lankidetzari esker egin da, bere Informazioaren Gizarteko Euskadi Planaren KZ LANKIDETZA programaren barruan.
Joan den urriaren 3tik, Bilboko Domine Hotel Handian ostatu hartu duten turistek beren esku dute hirirako gida multimedia interaktiboa. Gidari esker “Bilbo osoa dute eskumenean”.
Hiriko Gida Multimedia Interaktiboak era askotako zerbitzuak eta informazio turistiko interesgarria eskaintzen ditu, dena gailu berean bilduta.
Gidaren laguntzaz, Bilbo bisitatzen duten turistek beren ibilbideak antola ditzakete mapen edo gida turistikoen beharrik izan gabe, gidak edukiei eta zerbitzuei lotutako GPS bat baitauka.
GPS bati lotuta dagoenez, gidak une oro adierazten digu zein diren tokirik interesgarrienak, eta, behin haietan gaudela, haiei buruzko informazioa ere eskuratzen uzten digu.
Nabigazio bakun, argi eta hiru eledunari esker, turistek 600 bat erreferentzia dokumentatu dituzte. Ibilbidea Itsas Museoan hasten da eta Alde Zaharreraino iristen da: ibilbidea, batetik, ibaiadarrak mugatzen du eta bestetik, Poza Lizentziadunaren kaleak, Abanto geltokiraino.
Gidak, gainera, informazioa eguneratua duen agenda bat ere eskaintzen du, bisitariak une oro Bilbon zer gertatzen den jakin dezan, baita zer zerbitzu dituen eskura ere: kultur agenda, ikuskizunak, erosketak, gertakariak, gida gastronomikoa, ibilbidea, puntu interesgarriak, bideoak, etab.
Esperientzia honek 12 unitate ditu turisten esku, eta aktibo egongo da datoren urriaren 19a arte.
Data:2008/10/14 | Kategoria:: Berrikuntza
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko eta Donostiako udalek Ikus-entzunezkoaren nazioartekotzea babesten dute, SPRIren, Kultura Sailaren eta Film Commission direlakoen bitartez MIPCOMen izango duten presentziarekin.
Cannesko MIPCOMek, edukien merkaturik garrantzitsuenetakoak, ehunka enpresa bilduko ditu urriaren 13tik 17ra arte. Izan ere, enpresa horiek beren proiekturik berrienak aurkeztuko dizkiete mundu guztiko produkzio-etxe eta telebistei. Oraingo honetan, Espainia da herrialde gonbidatua, eta, “Focus on Spain” delakoan izango diren konpainien artean, Euskadiko 16 enpresa biltzen dituen Basque Audiovisual ere izango da.
Oraingo honetan, Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko eta Donostiako udalek Euskadiko Ikus-entzunezkoaren nazioartekotzea babestuko dute, SPRI eta bi hirietan lan egiten duten Film Commission direlakoen bitartez MIPCOM 08 azokan izango duten presentziarekin. Basque Audiovisualek erabilera esklusiborako eremu bat dauka Riviera Hallen, bere produktuak ezagutarazteko erakusketa-gune batekin, bai eta merkataritza-akordioak sorraraz ditzaketen bilerak egiteko eremu bat ere. MIPCOM 08 azokan parte hartzen duten enpresak hauek dira: 3Koma, Baleuko, Canal Euskadi, Expressive, Flying Apple, Irusoin, Jarkatza, K2000, MediaBost, Pausoka, Mixer, Signo Digital, Somuga, Tentazioa, Western eta EiTB.
MIPCOMen aurreko edizioan 105 herrialdetako 4.585 enpresak hartu zuten parte, eta, guztira, 5.000 milioi euroko transakzio komertzialak egin ziren. Duela hamarkada batzuetatik hona Ikus-entzunezkoen Sektoreko Euskadiko enpresak nazioarteko merkatu eta azoka nagusietan etengabe egon diren arren, Eiken-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak bere gain hartu zuen bere egitekoa indartzeko asmoa, Ikus-entzunezkoen sektoreko enpresen partaidetza bateratua ahalbidetuz, Basque Audiovisual izenarekin. Dagoeneko nazioarteko zenbait ekitalditan egon ondoren, marka hau finkatu egin da eta onarpen zabala dauka Euskadin egiten den ikus-entzunezkoen produktuaren nortasun-ikur gisa; era berean, sektorerako helburu komunak lortzeko bidean, enpresen lankidetza-gaitasunaren erakusgarri ere bada.
2007an Estatu espainoleko 245 enpresak hartu zuten parte Cannesko MIPCOM azokan. Horietatik, Basque Audiovisualek %7 osatu zuen, hau da, enpresa kopurua aintzat hartuta, hirugarrena izan zen, Madril eta Bartzelonaren atzetik. Bilbao eta Donostiako Film Comission direlakoez gain, 16 enpresa daude inplikatuta proiektuan; hori horrela, Basque Audiovisualek sendotu egin du sektoreko azokarik garrantzitsuenetakoan daukan presentzia.
Basque Audiovisual markak, gainera, on line merkataritza-katalogoa dauka Internet bidez (www.basqueaudiovisual.com); izan ere, joan zen urtean ikusi ahal izan zen tresna eraginkorra zela, batetik, aurretiazko kontaktuak ezartzeko, eta, bestetik, azokan lan-topaketak zehazteko balizko bezero eta kolaboratzaileekin.
Data:2008/10/13 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Urte berri bat ere Barton Films (Eikeneko kidea) banatzaile zinematografikoak bere euskarazko hurrengo estreinaldiak aurkezten ditu, 08/9 kurtsoan hamar tituluetara heltzen direlarik, euskal filmak eta hizkuntza honetara bikoiztutako pelikulen artean.
Beraz, eskaintza zabal baten aurrean gaude, gustu guztientzako zinemarekin eta publiko desberdinetara zuzenduta: umeentzako animaziotik, helduentzako fikziora.

Modu honetan, Barton Films-ek euskarazko zinearen apustuarekin jarraitzen du bere normalizazioaren alde egiten, filmak areto komertzialetan eta sesio eta ordutegi arruntetan estreinatuz. Gainera, Barton Films-ek komertzialki euskarazko titulu gehien eskaintzen dituen banatzailea izaten jarraitzen du, euskara bizitzaren arlo guztietan erabili dadin, asisaldia barne eta honetan zineari garantiza berezia emanez. Zentzu honetan, aurrerapausu handiak eman dira euskarazko filmak urte osoan zehar estreinatzea lortu baita eta ez bakarrik oporraldietan, orain dela gutxi arte gertatzen zen moduan.
08/09 kurtso hau “RH+ Sevillako banpiroa” filmaren estreinaldiarekin hasten da eta abenduan euskarazko beste 3 titulu gehiagorekin jarraituko du. 2009-an beste hainbat film estreinatuko dira (hauetariko batzuk orain hasiko dira errodatzen) hilabete ezberdinetan zehar: urtarrila, maiatza edo urria. Horrela, urte osoan zehar euskarazko filmetaz gozatzea posiblea izango da, Barton Films-en helburu nagusietariko bat.
Barton Films-ek aurkezten dituen estreinaldi hauetaz gain, kurtso honetarako beste 3 ekitaldi garrantzitsuak euskararen inguruan azpimarratu nahi ditugu. Lehenengo eta behin Barton Films-en web orrialde berrian laster zabalduko den DVD-n komertzializazio zuzenerako atala aipatu beharra dago (bertan “Tehilim”, “Mal Gesto”, “Piccolo & Saxo” edo “The Horror Bus” bezalako filmak salgai egongo direlarik). Bigarrenez, euskararen egunaren ospakizuna dago, abenduaren 3-an, non Barton Films-ek ekintza ezberdinak antolatuko dituen. Azkenik, banatzaile honen parte hartzea, eta jadanik 5 urte dira, Durangoko Azokan nabarmentzen dugu. Urte berri bat ere Barton Films bere stand propioa izango du abenduaren 5-etik 8-ra eta bertan bere proiektuak ezagutzera emango ditu euskararen alde egiten duen heinean.
Euskarazko filmen egutegia
Euskarazko filmen katalogoa
Data:2008/10/13 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
ETB-3 telebista katea berria martxan jarriko da eta eitb.com berria estreinatuko dute, irrati eta telebista saio bereziak izango dira, film labur lehiaketa eta amaitzeko funanbulista baten ekitaldia.
Etorri nahi duen guztia sartzeko ateak zabalduko ditu EiTBko Bilboko egoitzak urriaren 10ean Izan EiTB lelopean antolatu duen jardunaldian. Bost jazoera garrantzitsu ospatu nahi ditu jendearekin EiTBk (Eikeneko kidea) egun honetan: ETB-3 telebista kate berria martxan jartzea; eitb.com web atari berriaren estreinaldia; Radio Euskadiren 25. urtemugako ospakizunen amaiera, Bilboko egoitzaren lehen urteurrena eta EiTBko hedabide guztien denboraldi hasiera.
Bisitariak izango dira egun horretako protagonistak. Ikusle eta entzuleak izango dira albiste. EiTBk gustura sentiaraziko ditu egoitzara etortzen diren guztiak. Beren-beregi prestatutako denetariko ekitaldiak izango dira egun horretan.
LTDren kate berria
ETB-3 EiTBko ldt-ko telebista kate berria abian jarriko da egun horretan. Euskara, gazteak eta kultura ardatz dituen katearen hasiera ekitaldia Multibox aretotik jarraitu ahal izango da. Egun horretan eitb.com berria plazaratuko da, baita ere denetariko edukiak, emozioak eta sorpresak izango dituen atari handia.
Laugarren platoa, ETB-3ko gune bilakatuko da. Egoitzan izaten direnek kate horrek parte hartzen duen "Six billion others" proiektu global batean esku hartu ahal izango dute, kamera aurrean gai bati buruzko iritzia emanez. Multibox aretoan halaber, primizian, ETB-3ko hainbat saioen aurrerapena eskainiko da, Oteizaren inguruko saio berezia, esate baterako. Hain justu ostiraletan gau tematikoak izango dira ETB-3k eta lehen ostirala, hamarra, Oteizari buruzkoa izango da.
Bestalde, harrera gunean, lehen solairuan, ordenagailu batzuek jarriko dituzte egoitza bisitatzen duenak, eitb.com berrian sar daitezen.
Data:2008/10/13 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Bizkaiko Teknologia Parkeko 45 enpresa eta erakundeetako ordezkariek atzo, irailaren 30ean, sinatu zuten Iraunkortasunaren aldeko konpromisoa. Horien artean, Eiken zegoen, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra. Ekitaldia Zamudioko Parkean egin zen.
Dokumentua irakurri eta Bizkaiko Teknologia Parkearen gidaritzapean duela urte eta erdi sortutako Foroa aurkeztu ondoren, enpresa eta erakunde guztiei animatu zitzaien ekimenean parte hartzera.
Hasieran, Parkeko erakunde kudeatzaileak eta 13 enpresak eta erakundek osatu zuten Foroa. Atzo beste 31 elkartu ziren. 2007. urtean sortutako foroak funtsezko bi helburu bete nahi zituen; batetik, "Teknologia Parkearen garapen iraunkorra bultzatzea eta lortzea, denon parte-hartzearen bidez eta denon hobe beharrez"; eta bestetik, "zerbitzuak hobetzea eta zabaltzea enpresen, erabiltzaileen edo langileen beharrak aintzat hartuz".
Enpresa sinatzaileek, besteak beste, honako konpromiso hauek hartzen dituzte: "hobekuntza ekimenak bilatzea, garraioa, energia edo ingurumen arloan parkearen eta bere enpresen garapen iraunkorra sustatzeko; Bizkaiko Parkearen iraunkortasun egoeraren azterketa eta diagnosia egitea; iraunkortasunari dagokionez beste teknologia parke eta erakunde batzuekin lankidetza positiboa bultzatzea eta Foroak egiten dituen bileretan parte hartzea, jarduera arduratsuen gaineko esperientziak partekatzeko eta ingurumenaren kalitatea bultzatzeko".
Hasieran, Parkearekin batera, Bizkaiko Parkearen Iraunkortasuneko Foroa honako enpresa hauek osatua egon zen: Dinam, Euskaltel, Gamesa, Gaiker IK-4, Industria de Turbo Propulsores (ITP), Ingeteam, Itsasmendikoi, Labein, LKS Ingeniería eta Ondoan. Hasieratik egon ziren, halaber, Derioko eta Zamudioko udalak eta Txorierriko Behargintza. Atzo beste hogeita hamar bat enpresa sartu ziren. Eikenekin batera, SPRI, Biobasque edo Azti-Tecnalia bezalako enpresen atxikimendua nabarmendu daiteke.
Data:2008/10/13 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Eusko Jaurlaritzak 116.500 euroko agindua onartu du, nazioarteko gertakizunetan euskal ikus-entzunezko enpresen parte-hartzea areagotzeko eta euskal ekoizpen lanak sektoreko merkatu nagusietan sartzeko.
Aginduak "Niniak" programa garatzen du. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak ikus-entzunezkoak bultzatzeko duen programa hori Eiken – Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterraren lankidetzarekin sortu zen.
"Niniak" egitasmoaren bidez, euskal ikus-entzunezkoen sektorea indartu eta kanpoan zabaldu nahi da. Euskadiko ekoizpen eta banaketa etxeek nazioarteko ikus-entzunezkoen emanaldietan parte hartu dezaten laguntzak ematen dira; hartara, euskal ekoizpenek merkatu berrietan sartzeko aukera gehiago izango dituzte.
Enpresei emandako laguntzekin, beraz, nazioartean eginiko ikus-entzunezko emanaldietan parte hartzen da. Gertaera horien artean, Film Ekoizleen Nazioarteko Federazioak “A” gisa sailkatutako gertakizunak dauden, hala nola Berlin, Kairo, Cannes, Karlovy Vary, Locarno, Mosku, Mar del Plata, Shangai, Tokio edo Venezia.
Data:2008/10/13 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.