BERRIAK

Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak 2010. urtean ikus entzunezkoen sektorerako aurkeztu diren diru laguntzen eskaerak balioetsiko dituzten batzordeetako kideak izendatu ditu. Horrez gain, goranzkoan oinarrizko aldaketak jakinarazi izan dira diru laguntza hoien inguruan. Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak egindako hiru ebazpenak urriaren 26an argitaratu ziren eta bertan 2010. urterako deituta dauden diru laguntzen lerroak balioetsiko dituzten kideen bost batzordeen konposaketa zehaztu da. 

Bestalde, berriki argitaratu dira, baitere, Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen beste ebazpen batzuk ere, zeinetan diru laguntza horien guztizko kopurua goranzkora aldatzen da funtsean.

Horrela, hasiera batean ikus entzunezkoen sormen, garapen eta ekoizpenera zuzendua zegoen laguntza, 1.920.000 eurora murriztua zegoena, 1.305.000 eurora igo da. 

Ikus entzunezko edukinen ekoizpen eta sormena euskarri berrietan egiten den lanari zuzenduta zegoen diru laguntza ere gehitu da.

Era berean, Fikziozko eta animazioko film luzeen eta sortze dokumentalen publizitate eta sustapenaren aldeko diru laguntzak ere emendatu egin dira.

Data:2010/10/29 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eikeneko kidea den Barton Films izango da ‘El tesoro del Rey Midas’ animaziozko luzemetraia bananduko duena Espainia osoan. Filmea azaroaren 5ean estreinatuko da eta dagoeneko TVEk eta ETBk erosi dute.

'Animal Channel'eko protagonistak berriro dira gurekin abentura berri batetan Extremadurako ‘Extra’ produkzio-etxearen eskutik. 

Humorez betetako eta ikaragarrizko abenturaz jositako pelikula honetan hedabideak paper berezia dute. Protagonista diren kazetari ausartak, Cathy zikoina, Nicolás arratoia eta bere lagun Lorri loroa, beraien oporrak eten behar dute ‘Animal Channel’eko kideak galduta bait daude ikaragarrizko Oihan Izugarrian.

Data:2010/10/28 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

'Flysch, Haitzen hitza' dokumentala  Rondako Zine Zientifikoaren jaialdian saritu berri dute eta lan honen musika Eikeneko kidea den Sonora Estudiosek grabatu du. 1977tik, bi urterik behin egiten dute Rondako jaialdia, eta Estatu mailan aitzindari da zinema zientifikoaren inguruan egiten diren lehiaketen esparruan.

'Flysch, Haitzen hitza' dokumentalak IAMSen (International Association of media for Science) ''irudi zientifikorik onenaren sari berezia'' eskuratu du. Dokumentala, Zumaiako itsaslabarrari buruz egin den lehendabiziko ekoizpen handia da. Gipuzkoako kosta eremu honetan 50 milioi urteko historia dago gordeta (eta agerian, aldi berean), itsas labarrak irakurtzen jakitea gure planetaren historia irakurtzen jakitea ere bada-eta.

Euskaraz eta gazteleraz ekoitzi dute filma, eta ingelesezko azpitituluakin bertsio bat ere badaukate. Bertan, mundu osoko zientifiko eta geologoek hartu dute parte, Alberto Gorritiberearen eta Asier Hilarioren zuzendaritzapean. 2009ko abenduan estreinatu zuten lana. Etorkizunean Eikeneko kidea den ETBn izango da ikusgai dokumentala. Datorren hilabetean, dena den, bi emanaldi eskainiko dituzte: Beasainen (azaroaren 24an) eta Irunen (azaroaren 25ean). 

Data:2010/10/27 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Bilboko Zinema Dokumental eta Filma Laburren Nazioarteko Zinemaldiak (Zinebi) 52. edizioa egingo du azaroaren 22tik 27ra. ZINEBIk 3.196 pelikula jaso ditu urtean zehar, eta haietatik 74k Lehiaketarako Atal Ofizialean parte hartuko dute. Horrela, Urrezko eta Zilarrezko Mikeldi sariak jasotzeko aukera hartuko dute, lehiaketaren 3 generotan: fikzioa, dokumentala eta animazioa. 

Zinebik beste errekor bat ere haustu du: izan ere, urte honetan iaz baino 231 filme gehiago jaso ditu. Parte hartuko duten herrialdeei dagokionez, Frantziak aurketzu ditu barriz filme gehien, 441 hain zuzen ere. Haren atzetik, Espainiak 385 aurkeztu ditu, Alemaniak 289, Estatu Batuek 195 eta Erresuma Batuak 160. 

Guztira 87 herrialdek aurkeztu dituzte euren lanak eta haien artean estreineko aldiz egiten dute, Albaniak, Afganistanek, Arabiar Emirerriek, Jamaikak, Kirgizistanek, Kosovok, Martinikak, Omango Sultanerriak, Bosniak, Etiopiak…Generoeri dagokionez, fikzioa izan da nagusi, horretako 1.711 film aurkeztu baitira. 

Bilboko Zinemaldia Bilboko Udalak antolatzen du beste arakundeen laguntzaz hala nola Eusko Jaurlaritza, Kultura Ministerioa, Aldundia eta hiriko beste erakunde pribatu batzuk.

 

Data:2010/10/26 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Extremadurako Ikus-entzunezkoen I.go Nazioarteko Forora gonbidatua izan da Eiken. Ekimen hau azaroaren 11 eta 12an ospatuko da Cáceresen eta Ikus-entzunezko sektoreko profesionalek parte hartuko dute edukin kultural eta komertziala duen topagune honetan. Extremadurako Ikus-entzunezkoen Klusterra da antolatzailea.

Eikenek bere ekimen garrantzitsu eta ideia nabarmenenak aurkeztuko ditu parte hartzaileen artean, eta baitere murgildurik dagoen proiektu ezberdinak azaldu.

Foroa, hausnarketarako eta industria kulturalaren inguruan sortzen diren etorkizunerako aukera eta proposamenak, ikus-entzunezko edukiak eta sektorean ezartzen diren teknologi berriak eztabaidatzeko gune aproposa da. Era berean, ikusentzunezko proposaketen Workshop-a ere garatuko da, non profesionalek euren proiektuak aurkeztu, irabazbide eta elkarkidetasun aukerak bilatu ahal izango dute. Worshop-a produktu eta zerbitzuak erakusteko gune komertzial ere bilakatuko da. 

Data:2010/10/22 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

MEDIA-k, Telebista eta Zinemarako fikziozko, animaziozko eta dokumental proiektuak garatzeko 25/2010 Deialdia egin du. Diru laguntzak proiektuen garapen faseko kostua ordaintzera zuzenduta dago. Laguntza mota bi daude:
 
-Banakako proiektua: Dirua laguntzak 10.000 eta 60.000 euro bitartekoak dira. (80.000 zinema aretoetarako animaziozko luzemetraien kasuan).
-Slate Funding:  Katalogoaren garapena. Hiru eta sei proiektu bitartean. Diru laguntzak 70.000 eta 190.000 eruo bitartekoak dira. 

Horrez gain, MEDIA-k 26/2010 Deialdia agitaratu du, Elkarreraginezko Proiektuentzat. Orotara diru laguntza 10.000 eta 150.000 euro bitartekoa da.
 

Data:2010/10/22 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Gobernu Kontseiluak kultura-industrien berrikuntza teknologikorako Kultura 2.0 programari diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren Agindua onartu du. Deialdi horretarako 262.500 euro ezarri dira.

Diru-laguntza horiek 2010ean proiektatu edo egindako proiektuetarako dira, eta jaso ahal izateko, banaka edo beste batzuekin lankidetzan proiektuak aurkeztu dituzten enpresek gogoeta estrategiko bat aurrez egina izan beharko dute. Betekizun horren bidez, diru-laguntzak ingurune digital berrien arloan jarrera proaktiboa duten enpresei emango zaizkiela bermatu nahi da.

Agindu horren xedea da kultura-industrien berrikuntza teknologikorako Kultura 2.0 programaren garapena laguntzeko diru-laguntzak 2010ean emateko araubidea ezartzea. Arlo digitalean Euskadiko Autonomia Erkidegoko kultura-enpresen lehiakortasuna hobetzeko jarduketak dira, 2010eko urtarrilaren 1etik abenduaren 30era bitartean egin beharrekoak. 

Informazio gehiago

Data:2010/10/22 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eikeneko kideak diren Baleuko, ekoizlea, eta Barton Filmsen, banatzailea, eskutik Izarren argia filmea ikusgai da jada zinema aretoetan. Pelikula honek, zeinek EiTBko (Eikeneko kidea baitere) laguntza jaso du, Bárbara Goenaga du protagonista nagusi eta Mikel Rueda zuzendariaren lehenengo luzemetraia da.    

Pelikulan Victoriaren bizitzako pasarte bat kontatzen da. Errupublikar alargun honi, askatasunaz gain, ama batek gehien maite duena kendu zioten: bere semea. Honelako egoera baten aurrean bi aukera besterik ez daude: itxaropena mantendu edo betirako galdu.

Filmea Saturraranen gerra garaian egondako emakumezkoen kartzelan dago girotua. Gerra garaiko istorio honek emakumea du protagonistatzat eta berauei erregimenak kartzeletan kendutako, lapurtutako, haurren istorioa kontatzen du. Kartzela hartatik 4000 emakumetik gora pasa ziren eta 177 hil egin ziren. Horietatik 59 haurrak izan ziren.

Informazio gehiago

Data:2010/10/22 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Azaroan Europar Batasun osoan Kalitatearen Europar Astea ospatzen da urtero, kalitatearen hedapen eta sustapen ekitaldiak batzen dituen topagunea izanik Europa osoan zehar. Zentzu honetan, EUSKALITek, urtero lez, gertaera hau koordinatzen du Euskadin. Aurten, Astearen XVI. edizioa gure erkidegoan azaroaren 8 eta 19 bitartean ospatuko da eta Eiken, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra, ere presente egongo da.

Azaroaren 17an, eta Donostia Sustapenarekin batera, 'Ikus-entzunezkoa eta bikaintasuna: praktika onak sektoreko euskal enpresa txikietan' jardunaldia antolatu du. Ekimen hau, ikus-entzunezko euskal enpresa txikiek izan duten onarpena azalduko duen esperientzia da. Euskal Ikus-entzunezko profesional eta sektore honen inguruan lan egiten dutenei zuzendua dago.

Kalitatearen Europar Asterako aukeratutako goiburua: ‘Kalitatearekin hasi, Berrikuntzarekin jarraitu eta Bikaintasuna lortuko dugu’ da. Eta esperientzia berberak izatea duen garrantzia azpimarratu nahi du eta erakundeetan Bikaintasuna osatzen duten elementuen ezagutzaren, hala nola, gizarte erantzunkizuna, sostengarritasuna eta ezagutza, balioa.

Informazio gehiago

Data:2010/10/20 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eikeneko kidea den Sonora Estudios Borja Cobeagaren azken filmearen musika grabatzen ari da egunotan. Jesús Guridi Musika Kontserbatorioko Areto Nagusian luzemetrai honen musikaren  grabaketa egin da berriki, Aranzazu Calleja musikagilearen eskutik.

Lan honen ekoizpenaren atzean Sonora Estudios-eko Héctor Amadok azaltzen duen bezala, musikari arabarrak daude, gehienbat, baina Bilbo, Donbostia eta Iruñakoak baitere, eta “euskal kontserbatorioetan ikasi duten musikari atzerritarrak ere bai”. 

Ekoizetxe arabarra joan den udaberrian hasi zen balio anitzeko orkesta bat sortzeko lanetan, batetik bezeroei zerbitzu bat emateko, eta bestetik, hiriko musika ehunean lana sortzeko asmoarekin. Ekoizpen askok euren musika grabatzeko orkesta atzerritarrak kontratatzen zituztela konturatzean sortu zen ideia.

Data:2010/10/20 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (16):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

'Ibilitako bidea', Morgan Creativos ekoiztetxeak Tabakaleraren eskariz egindako bideo korporatiboa Cannes Corporate Media & TV Awards Jaialdian zilarrezko Izurde batekin saritua izan da. Rosa Zufia Tabakalerako Komunikazio zuzendariak jaso du saria bart Canneseko Majestic Hotelean ospatu den sari banaketa ekitaldian.

Bideo hau 2010an egindako lana da, Tabakaleraren iragana, oraina eta etorkizuna irudi eta testigantza bidez erakusteko helburuarekin sortua. Bideoak Tabakalerako proiektu kulturalaren eta berritze arkitektonikoaren ardatz nagusiak azaltzen ditu eta azken urteotan egindako ibilbidearen errepaso zabala egiten du. Horretarako proiektuarekin nolabaiteko harremana izan duten hainbat eta hainbat pertsonen parte hartzea eta testigantzak baliagarri izan dira. Euren lekukotzak eskaini dituztenen artean denetariko pertsonak aurki ditzakegu: Joxean Muñoz, Tabakalerako zuzendari ohia, sortzaileak (Julian Schnabel, Pe Lang, Xabier Erkizia, etab.), zinegileak (Jim Jarmusch, Isabel Herguera, Koldo Almandoz, etab.), kultur eragileak (Lourdes Fernández, Bartomeu Marí, Vicente Todolí, Bernard Serexhe, etab.), tabako fabrikako langile ohiak eta proiektu kulturala garatu eta eraikitzeko prozesuan antolatu diren jardueretan eta lantaldeetan parte hartu duten pertsonak.

Cannes Corporate Media & TV Awards Jaialdiaren lehenengo ekitaldia izan da aurtengoa. Filmservice Internationalek antolatutako ekimenaren helburua ikus-entzunezkoen alorrean gertatzen ari diren eraldaketek dakartzaten erroka eta exigentzia berriei erantzutea da. Film eta bideo korporatibo eta instituzionalak eta telebistarako egindako lanak dira euren interesgune nagusia.

Informazio gehiago

Data:2010/10/19 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Basque Audiovisual markaren arduradunek MIPCOM 2010 azokan ikusi ahal izan dutenez, negozio estrategia berri guztiak testuinguru digitalean kokatuko dira aurrerantzean, eta funtsezkoa izango da estrategian malgu jokatzea aukera berriak aprobetxatzeko.

Izan ere, MIPCOM azokan aurkeztu diren ikerlanen arabera, aro digital berri honetan, pertsona kontsumitzaileek eredu zehatz batzuei jarraitzen diete eta prest daude ikus-entzunezkoen produktuak ordaintzeko baldin 3 eskakizun betetzen badituzte: kalitatezkoak, egokiak eta aberasgarriak izatea. Alde horretatik, John Smith BBC Worldwide-ko Zuzendari Nagusiak adierazi du bere konpainiak sarrerak bikoiztu dituela merkatu berrietara zabaldu eta baliabide digitaletan esperimentatzeari ekin zionetik.

Alderdi digitalaz gainera, MIPCOM azokak agerian utzi du sare sozialen garrantzi gero eta handiagoa. Azokan aurkeztutako ikerlan baten arabera, AEBetako Interneteko erabiltzaileek denboraren %25 igarotzen dute jada sare sozialetan edo hari lotutako baliabideetan (posta elektronikoa, musika, on-line telefonoa, prentsa digitala).

Joera honen ondorioz, abian da dagoeneko adituen ustez hedabide sozialen iraultza. Horren adibide bat MIPCOM azokan bertan izan dugu: aplikazio berezi bat aurkeztu dute Facebook edo Linkedln erabiltzaileentzat, bideoak elkarrekin ikusteko areto birtualetan, publikoak edo pribatuak. Horregatik da garrantzitsua lankidetza sendotzea eduki kreatiboen egileen eta aplikazio programatzaileen artean.

Data:2010/10/19 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Vitoria-Gasteiz Film Office-aren bulego berriak oraintsu zabaldu dira. Udal zerbitzu honek ikus-entzunezkoen sektorea indartu nahi du, grabaketarako beharrezkoa den kudeaketa errazten duten tresnekin, baimenak, giza baliabideak eta hiriko grabaketa lekuen bilaketarekin. Vitoria-Gasteizeko Film Office-ean Ikus-entzunezko sektoreko profesionalek informazioa lortu dezakete, bermea eta aholkatzea euren telebista edo zinemagintzako proiektuen garapenen zuzen baterako.

Zerbitzu hau, zein udal, estatuko eta nazioarteko enpresei zuzenduta dagoen, hogei bat lanetan parte hartu du jada, eta laister web orria ere martxan izango du. Web orrian euskal hiriaren inguruan aurki daitezkeen antzezle, zerbitzu tekniko eta lekupenei buruzko informazioa laburbilduko da. 

Film Office Erdi Aroko Hirigunean dago, Hedegile kaleko 70.ean. Izan ere, gero eta enpresa eta zerbitzu gehiagok du egoitza inguru horretan, horietako batzuk ikus-entzunezkoen alorrekoak, Silverspace, adibidez. Vitoria-Gasteiz Film Officeren inaugurazio ofizialean Patxi Lazcoz alkatea eta ikus-entzunezkoen alorreko ordezkariak bertaratu ziren. Ekitaldian Euskadiko Ikus-entzunekoen Klusterraren (Eiken) zuzendari den Itziar Mena ere egon zen.

Data:2010/10/19 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Programa Media 2007n testuinguruan, zein europar ikusentzunezko merkatuan sustapena eta sarpidea oinarritzera zuzendua dago, EACEA/34/10 proposamenen deialdia argitaratu da. Deialdi honen helburua Programa MEDIAren Europar Estatu kide direnen ekintzak eta lanak bermatzea da.

Proiektuen gehienezko iraupena 12 hilabetekoa da. Ekintzak 2011. eko ekainaren 1a orduko hasi beharko dute eta 2012.eko abenduaren 31an bukatu.  

Proiektuen finantziaziorako guztizko aurrekontua 2.500.000 eurokoa da eta kandidatura aurkezteko epea ondoko egunetan bukatzen da:

a) 2010eko abenduaren 8a, 2011ko ekainean hasi eta 2011ko abenduaren 31an bukatzen diren ekintzetzako.
b) 2011ko ekainaren 1a, 2012 urteko ekintzetzako eta 2012ko urtarrilaren 1 eta maiatzaren 31 bitartean egiten diren ekintzetzako. 

Informazio gehiago

Data:2010/10/15 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Basque Audiovisual markaren standa ikus-entzunezkoen munduko azoka garrantzitsuenetako batean, Cannesko MIP azokan hain zuzen, funtsezkoa izan da Pausokaren 'El Impostor' reality-lehiaketaren eskubideak Herbeheretako Talpa Media enpresa liderrari saltzeko. Bi enpresen arteko lehen hartu-emana MIPCOM azokaren azken edizioan izan zen, Basque Audiovisual markaren standean, eta duela egun batzuk itxi da azkenik nazioarteko eskubideen salmenta. 

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak elkarlanean dihardute euskal ikus-entzunezkoak bultzatu, hedatu eta sektoreko atzerriko azoka garrantzitsuenetan ezagutarazten, eta salmenta hau ahalegin horren emaitza dela esan daiteke. Aurten Euskal Herriko zortzi enpresa izan dira MIPCOM azokan, Basque Audiovisual markaren babesean, atzerriko bezeroekin harremanetan jartzeko asmoarekin. Pausokaz gainera, 3Koma, Baleuko, Expressive, Mediabask, Silverspace, Sonora eta Somuga ere izan dira aipatutako markaren standean.

Berrikuntza modura, Basque Audiovisual markaren arduradunek 'matchmaking' bat antolatu zuten urriaren 4tik 8ra egin zen MIPCOM azokan, euskal enpresei beren produktuak ezagutarazten laguntzeko Cannesera hurbildu ziren enpresa eta profesionalen artean. Atzerriko hainbat konpainiatako 20 ordezkarik baino gehiagok hartu zuten parte 'matchmaking' horretan.

'El impostor'
Reality-lehiaketa honetan, pertsona gonbidatu batek asteburu bat igarotzen du familia batean, eta bere eginkizuna da asmatzea nor den familia horretako 'inpostorea'. Azken honek, bere rola prestatzeko (familiako kideren baten ordez aritu ahal izango da edo existitzen ez den rol bat beteko du), egun batzuk igaroko ditu familia horretan, elkar ezagutzeko eta familiaren martxara egokitzeko. Gonbidatuak inpostorea nor den asmatzen badu, saria irabaziko du; bestela, familiaren eta inpostorearen artean banatuko da. Astero familia berri batek, inpostore berri batek eta gonbidatu berri batek parte hartuko dute saioan. 

Prentsa oharra

Data:2010/10/15 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Niniak programaren xedea da EAEko ekoizle eta enpresa banatzaile independenteen partaidetza babestea, 2010eko ekitaldian zehar, nazioarteko ikus-entzunezko merkatuetan, bai eta ikus-entzunezkoen euskal sektorea kanpoan hedatzeko hainbat jarduera sustatzea da. 

Agindu honen indarrez enpresei emango zaizkien bidaia-poltsetarako erabiliko den gehienezko zenbatekoa hogeita hiru mila laurehun eta laurogei (23.480,00) eurokoa izango da eta eskabideak aurkezteko epea 2010eko azaroaren 8an bukatzen da.

Informazio gehiago

Data:2010/10/13 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Baleukok ekoizten duen eta Barton Filmsek banatuko duen, biak Eikeneko kideak, 'Izarren argia' filmea urriaren 22an estreinatuko da zinema aretoetan. Donostiako Zinemaldian egon eta gero, luzematrai hau, zeinek ETB-ko (Eikeneko kidea baitere) laguntza jaso du, aurki izango da zinemetan.

Mikel Rueda zuzendariaren lehen luzemetraia da pelikula hau eta bertan Victoriaren bizitza kontatzen da. Errepublikar baten alarguna, ahizpa eta semearekin batera sartuko dute kartzelara. Gertutik ezagutuko du Guda Zibilaren atalik ilunena. Victoria eta gainontzeko emakume presoak erregimen frankistak ezarritako zentzugabekeriaren lekuko zuzenak izango dira.

Saturrarango emakumeen kartzela mesedetako monjen ardurapean dago. 'Pantera Zuria' da espetxeko zuzendaria eta Vallejo doktorearen teoriak jarraituz, preso dauden emakumeei haurrak kenduko dizkie erregimenaren aldeko familien esku uzteko, 'Espainiaren onerako' dela argudiatuz, eta emakume presoen bizitza amesgaizto bihurtuz.

Gosez hildakoak, bortxaketak, irainak eta tratu txarra...Saturraran ejerzito frankistako soldaduen burdel partikularra izango da. Horixe aurkituko du Victoriak kartzelan. Semaren galerak eta etsipenak bultzatuta Victoriak 'Pantera Zuriari' aurre egingo dio gainerko presoekin batera. Zigorrak eta irainak jasango ditu, ihes egiten saiatuko da, baina azkenean egora horretan bizitzen ikasiko du, semea berreskuratuko duen itxaropenarekin.

Ondarruko kartzelatik 4.000 emakumetik gora preso egon ziren eta 177 hildako egon ziren, horietako 59 umeak izanik. 'Izarren argia' izugarrikeri hura bizi zuten guztientzako omenaldia da.

Bárbara Goenaga, Itziar Lazkano, Klara Badiola, Estibaliz Gabilondo, Amaia Lizarralde, Sara Cozar, Garbiñe Insausti, Teresa Calo, Patxi Santamaria, Aitor Beltra eta Eric Probanza dira luzemetrai honetan protagonista.

Informazio gehiago


 

Data:2010/10/08 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Aldaketa eta tarte berriekin dator 'Teknopolis' Elhuyar Fundazioak Euskal Telebistarentzat ETB (biak Eikeneko kideak) ekoizten duen zientzia eta teknologia saioa denboraldi honetan. Aurkezle berria izango du, Oihana Jauregi, eta eduki aldetik ere ohiko elkarrizketa eta erreportaje sakonez gain, bi atal berri izango ditu denboraldi honetan.

Edukiei dagokienez, bi tarte berri izango ditu saioak: K-TEK eta Gertutik. K-TEK atala kirolari ezagun batek aurkeztuko du, eta kirolari horrek egiten duen kirolean erabiltzen den teknologiaren bat erakutsiko da. Gertutik atalean, berriz, zientzilari bat aurkeztuko da eta bere lanaren, dituen motibazioen, bere ingurunearen... berri emango da. Bi atal hauek hamabostean behin izango dira.

Gainontzean, 'Teknopolis'eko bizkarrezurrari eutsiko zaio, erreportajeei hain zuzen ere, eta tarteka elkarrizketak eta monografikoak egingo dira ere. Iazko arrakasta ikusita, argazki-lehiaketaren edizio berri bat abiatuko da, eta hilero zientzia eta teknologiarekin zerikusia duen argazki onenarentzako ordenagailu ultraeramangarri bat emango da. Aipatu beharra dago iaz 1.000 argazkitik gora jaso zirela.

Babesleen laguntzarik gabe ez litzateke posible izango 'Teknopolis' saioa, eta hauek izango dira edizio honetakoak: Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila; Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila; Ikerbasque; Euskal Herriko Unibertsitatea; Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Mondragon Unibertsitatea.

'Teknopolis' saioa urriak 3, igandean, jarriko da abian. Igandeetan 11:00etan ETB-2n emango da eta 15:15ean ETB-1en. Asteazkenean izango da berriro ikusgai ETB-3n 23:00etan.

Informazio gehiago

Data:2010/10/05 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Donostiako Ikus entzunezko Berrikuntza Gunea datorren urteko hasieran jarriko da martxan, azpiegitura publiko honen eraikin lanak azken fasean bait daude.

Ikus entzunezko Berrikuntza Gunea ekimen enpresarialaren zerbitzura egongo den ekipamendu publikoa izango da eta ikus entzunezko sektoreko enpresa eta profesionaleei “sinergien batasuna, esperientziak elkartrukatzea, merkatuetara zabaltzea eta cluster moduan lan egitea ahalbidetuko” die. Azpiegitura honen eraikuntza, Zuatzuko parke enpresarialean kokatuta, Donostiak “ikus entzunezko eta multimedia industria herrialdeko ekonomia motore bihurtzeagaitik” egingo duen apustuaren testuinguruan jarri behar da.

Data:2010/10/04 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 1.365.000 euro jasoko ditu euskarazko zinematografia eta ikus-entzunezkoa sustatzeko, Kultura Ministerioaren hizkuntza koofizialen funtsaren kargura.

Zineari buruzko Legeak laguntza edo kredituen funts bat ezartzen du, zinematografian eta ikus-entzunezkoetan gaztelania ez beste hizkuntza ofizialen erabilera bultzatzeko eta zaintzeko, Espainiako kultur aniztasuna sustatuz eta ikus-entzunezkoaren alorreko adierazpide eta zabalkundeari dagokienez lurralde bakoitzeko hizkuntza berezkoaren aukera-berdintasuna helburu. Laguntza horiek oso-osorik eskualdatzen dira autonomia-erkidegoetako organo eskudunetara, haiek kudeatzen baitituzte tokian tokiko eskumenen arabera.

Behin beharrezko doikuntzak egin ondoren, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 1.365.000 euro jasoko ditu Kultura Ministeriorik, ICAA-Zine eta Ikusentzunezko Arteen Institutuaren bitartez, euskerazko zinematografia eta ikus-entzunezkoa sustatzeko. Laguntza hori, zehazki, euskarazko zinematografiaren eta ikus-entzunezkoaren industria ekoizteko, banatzeko, erakusteko eta sustatzeko erabiliko da.

Informazio gehiago

Data:2010/10/01 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

‘Arratsaldero’ euskerazko makro-magazina estreinatuko du ETB-1k, astelehenean, urriak, 4. Eikeneko kidea den K 2000k ekoitzitako saioak informazio, eztabaida eta entretenimenduz beteriko kutxa-programa hau bost orduz luzatuko da ETB-1eko programazioan, hiruretatik zortzietara bitartean. Saioaren gidari lanetan bi aurkezle arituko dira: Estitxu Fernández eta Oihan Vega.

Askotariko gizarte gaiak eta gaur-gaurko edukiak jorratuz euskal geografiako etxe guztietara iristeko modua egingo du, adin guztietako ikus-entzuleentzat ardatz izatea baitu helburu nagusi. K 2000 s.a.u enpresak ekoiztuko du, Iñaki Urdanpilletak zuzenduta. Barne produkzio aldetik erronka handia izango da saio hau. Urtean 1.000 barne produkzio ordu egingo ditu ETBk ‘Arratsaldero’ saioarekin.

Programak arratsaldeko 15:00retan hasi eta 20:00ak arte gure inguruan gertatuko den guztiaren berri emango du eta zuzen-zuzenean egongo da Euskal Herriko edozein txokotan Xabier Mendia eta Inma Zabaletaren eskutik. Platoan, berriz, Estitxu Fernández eta Oihan Vega aurkezleek, solaskide bizienez gain, erreportari trebeenak izango dituzte lagun: Agustin Ezenarro, Amaia Artetxe eta Iñigo Agirre.

Informazio gehiago

Data:2010/10/01 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa