BERRIAK

Espainiako Gobernuak aurki erabakiko ditu telekomunikazio, ikus-entzunezkoen eremu eta informazio-gizartearen inguruan neurri berriak, Ministerio de Industria, Turismo eta Comercio-ren proposamen baten ondoren. Besteak beste, argibideak azaltzen dituzten lau zirriborro aurkeztu dira telebista publizitate eta Dekretuen proiektuen  inguruan, zeintzuk diru irabazirik gabeko ikus-entzunezkoen komunikazioaren zerbitzuak erregulatuko dituzte.

Aipatutako zirriborroak, telebistako publizitatea, kirol emanaldietan iragarkien transmisioa, autopromozio eta telepromozioaren inguruan dabiltza, irizpide zehatz batzuk ezartzeko helburuarekin, zeintzuk esandako kontzeptuak mugarrituko dituzte, jarduleei segurtasun juridiko bat emanez eta hiritargoari gardentasun bat eskainiaz.

Informazio gehiago

Data:2010/11/29 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

ZINEBI Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiaren 52. edizioak aurtengo irabazleen izenak ezagutzera eman ditu. Aurten, bi filmek jasoko dute jaialdiaren sari nagusia: Letoniatik datorren Jurgis Krasonek zuzendutako 'Norit Krupi' ekoizpena, eta Banu Akseski belgikarraren 'Thermes' zinta. Bi film hauek, gainera, Animazioko Urrezko Mikeldi Saria eta Fikziozko Urrezko Mikeldi golardoa, hurrenez hurren, irabazi dute.

 Euskal ekoizpenak ere arrakasta lortu du Bilboko zinemaldi honetan. Zentzu honetan, Asier Altunak zuzendu zuen 'Artalde' film laburrari Espainiako Zinemaren Sari Nagusia eman diote. Era berean, Mikel Rueda euskal zinemagileak golardo bikoitza eskuratu du, 'Cuando corres' film laburrari esker: Publikoaren eta UNICEF Saria.

Informazio gehiago

Data:2010/11/29 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eikeneko kidea den Digitalak La Palmara joan da 360ºko kamara hartuta, bertako 20 mendi ibilaldi baino gehiago jasotzeko. Bertoko Ingurugiro Sailak eskatuta, homologatuta dauden ibilbide guztiak grabatu dira sistema honekin, eta GPS datuak ere hartu dira. Helburua da, ibilbidea egiten hasi aurretik, norberak bere etxetik ikus ahal izatea, zeintzuk diren den xehetasun eta zailtasunak.

Guztira, La Palma-ko uhartetar sareko mendi garaietako 23 ibilbide homologatu ikus daitezke eta zehetasun osoz arakatu ordenagailua baten bidez. Proiektu berritzaile honek punta-puntako teknologiadun ikus entzunezko sistema bat erabiltzen du. www.senderospalma.com helbidean bideo esferikoen bitartez aipatutako bideak norabide guztietan ikus daitezke eta bai angelua eta abiadura kontrolatu daitezke.

Cabildo-aren arabera elaborazio "neketsua izan da", batez ere "grabaketa lanak oso neketsuak izan bait dira, datu eta informazio asko barneratzeagaitik". 360ºeko irudiak 'Immersive Media' bideo esferikoaren sistemarekin garatu dituzte Digitalak eta Sigamap-Geosistemas enpresek.

Informazio gehiago

 

Data:2010/11/26 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Kultura Ministerioak zinema-aretoetarako laguntzak emateko sinatutako hitzarmenaren babesean, Kulturako sailburuaren 2010eko azaroaren 11ko Aginduaren bitartez, zinema-aretoek Europar Erkidegoko eta Iberoamerikako filmen kopiak eskuratzeko laguntzen deialdia egin da. Laguntzen zenbatekoa 297.044 eurokoa da.

Deialdian ezarritako laguntzen gehienezko zuzkidura guztira 297.044 eurokoa da. Zenbateko hori bi modalitateen artean honela banatuko da:

1. Gehienez ere hiru pantaila dituzten aretoetarako modalitatean, 223.514 euro erabiliko dira.
2. Hiru pantaila baino gehiago dituzten aretoetarako modalitatean, 73.530 euro erabiliko dira. 

Deialdi honen babesean zinema-areto bakoitzari eman dakiokeen gehienezko laguntza 30.000 euro izango da.

Informazio gehiago

Data:2010/11/25 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (4):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Irekita dago 'Zinema Eraikitzen 19' ekimenean proiektuak aurkezteko epea. Donostiako eta Toulouseko zinema jaialdietako hitzordu bikoitzak hurrengo txanda Toulousen izango du, 2011eko martxoaren 24ean eta 25an. Ekimena Donostia Zinemaldiak eta Toulouseko Rencontres Cinémas d'Amérique Latine deituak antolatzen dute, eta helburua postprodukzio fasean dauden Latinoamerikako film luzeak amaitzen laguntzea da. Proiektuak aurkezteko azkenengo eguna 2011ko urtarrilaren 25a da.

Azken urteotan, 'Zinema Eraikitzen' saria oso lagungarri izan da Latinoamerikako film luze nabarmenetako batzuk amaitzeko eta zabaltzeko, baita Donostiako eta Toulouseko urteroko hitzorduetan zinema munduko profesionalentzat soilik egiten den proiektuen zabalkundea ere.

'Zinema eraikitzen 19' ekimenean parte har dezakete Latinoamerikako herrialdeetan ekoitzitako fikziozko film luzeek, betiere errodatuta badaude baina arazoak badituzte postprodukzio prozesuari aurre egiteko.

Toulouseko Zinema eraikitzen saria jasotzeak honako hau dakar berekin: postprodukzio zerbitzuak jasotzea enpresa kidetuen aldetik, baita film irabazlea sustatzeko zerbitzuak jasotzea eta ekimenak antolatzea ere. Le Marché du Film de Cannesek akreditazioak ematen dizkie bere merkaturako hautatuko filmen ekoizleei. Horrez gain, Zinema Eraikitzen ataleko filmek nazioarteko hedapena izaten dute Cervantes Institutuaren munduko sarearen bitartez eta  Fnac Frantziak saritutako filmaren estreinaldia sustatuko du.

Informazio gehiago

 

Data:2010/11/25 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (3):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eikeneko kidea den Euskaltel-ek, telekomunikaziozko euskal operadorea, bere programazioan Eguraldia 24, Euskadiko meteorologiari buruzko lehen katea abian jarri du. Proiektu hau Tecnalia-Mediak ekoitzi du.
 
Zerbitzu meteorologiko honek erabiltzaileei 15 minuturo Euskadiko eguraldiaren aurreikuspena kontsultatzeko aukera ematen die 5 eguneko tartearekin, baitere itxasoaren egoera eta Espainia, Europa eta munduko hiriburu nagusienetako tenperaturak.

Katearen etorburuan Tecnalia Mediak parte hartu du, zeinek telebista alorrean hamar urtetik gora dihardu lanean eta “esperientzia eta teknologia aldetik gai dira enpresa, instituzio eta telebista kateek planteiatutako eskariei aurre giteko”.

Tecnalia Mediak bere esperientzia agirian jarri du plató birtualen burutzapenean eta denpora zuzenean egindako mapa eta grafikoekin, batez ere meteorología, trafiko informazioa eta hauteskundeetan aplikatu denean. Scheherezade Álvarez eta Laura Gazpio kazetariak izango dira plataforma digital honetako aurpegiak.

Data:2010/11/23 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (4):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eikenek —Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra— eta Donostiako Sustapena udal-sozietateak elkarrekin antolatu zuten “Bikaintasuna eta Ikus-entzunezkoak” jardunaldia, euskal mikropymeek garatutako proiektu garrantzitsuenetariko batzuk ezagutzera emateko asmoarekin. Ekitaldia Kalitatearen eta Bikaintasunaren Europako XVI. Astearen barruan kokatzen da, eta Cemein egin zen, Donostiako Sustapenaren Enpresa Zentroetariko batean.

Jardunaldian 40 enpresatik gora bildu ziren. Antolakuntzak “jardunbide egokiak” medio bereziki nabarmendutako lau proiektu hautatu zituen, eta jardunbide horiek jardunaldira joandako gainerakoekin partekatu zituzten. Hona hemen hautatutako lau enpresak: Jarkatza Media, Úbiqa, Mediabask eta Overalia.


Jarkatza Mediako kudeatzailea den Juan Carlos Revueltak IP transmisioak kalitatez egiteko enpresak garatutako erremintak aurkeztu zituen. 

Bestalde, José Luis Roncerok, Úbiqako zuzendariak, kolaborazio-produkzioan oinarrituta ikus-entzunezko edukiak sortzeko enpresak egindako lana azaldu zuen.

Mediabask Entertainment enpresak, ikus-entzunezkoen produkzioan eta banaketan aritzen denak, bereziki animazioaren eremuan garatutako lanaren berri eman zuen. 

Azkenik, Overalia web bilatzaileen eta analitikaren marketingean espezializatutako konpainia da. Jardunaldian azaldu zuten moduan, enpresaren helburua da balioa ematea haiek diseinatutako web orrialdeei, eta komunikazioko estrategia orokor batean sartu eta on line bidezko indar guztia ustiatzea.

Data:2010/11/22 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (4):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eikeneko kidea den Úbiqa-k Anesvad Fundazioaren  'Habla Proiektuan' parte hartu du. Hau, giza komunikazioan ekimen aitzindaria da eta telefono mugikorrarekin grabatzen diren elkarteko bideoen egitean datza. Bideo hauek Fundazioak lan egiten duen pertsona behartsuek grabatzen dituzte eurak izan daitezen hain zuzen ere, beraien bizimodua isladatzen dutenak.

Úbiqatik metodologia ongi dabilela frogatu ahal izan dute eta baitere diseinatutako lankidetza eta partehartze lan prozesua ikus entzunezko edukiak mugikorrekin grabatzeko ondo aprobetxatua izan dela Perú eta Bangladeshen 'Habla proiektuan' parte harte dutenen artean.

Anesvad Fundazioak ekimen hontean orneztatzen du bere kanpaina instituzional berria, zein azaroaren 15ean hasi zen 'Posible dela sinesten dugu ...eta kontatzera goaz' lemapean. Perú eta Bangladesh-en bizi izandako esperientziaren inguruan itzulikatzen da ekimen guztia eta telebista spot bi, sei mikrodokumental, azalpen bideo bat eta 2.0 web ekimen batzuk osotzen dute mugikorren bidez egindako proiektua. 

Data:2010/11/19 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eikeneko kidea den Barton Films-ek banatzen duen 'Amerikanuak' luzemetraia zinema aretoetan estreinatuko da gaur, azaroak 19.  Aurtengo Donostiako Zinemaldiko edizioan parte hartu zuen Gorka Bilbao eta Nacho Reig-en lehenengo luzemetrai honek.

Filma jatorrizko hizkuntzan estreinatuko da (euskera-ingelesa) gaztelaniazko azpitituluekin eta musika 'Audience' euskaldun taldeak egingo du.

'Amerikanuak' dokumentalak Nevadako (AEB) Elko herrira joandako zenbait inmigrante euskaldunen historioa kontatuko digu. Funtsean, nostalgiari buruz hitz egingo digu, herrialde arrotz batean bizitza duina eramateko borrokari eta komunitate bateko kide sentitzeari buruz. Alfonso Ioa, Pete Paris, Jose Yaniz 'Txapo' edo Juan Juaristiren 'Parrillas' oritzapenen bidez, euskal diasporaren parte hau Ameriketako Mendebaldean zelan egokitu zen ezagutuko dugu.

Data:2010/11/19 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Kultura Ministerioak zinema-aretoetarako laguntzak emateko sinatutako hitzarmenaren babesean, egokitzat jo da zinema-aretoek Europar Erkidegoko eta Iberoamerikako filmen kopiakjatorrizko bertsioan daudenak lehenetsitaeskuratzeko laguntzak arautuko dituen agindu bat plazaratzea.

Europar Erkidegoko eta Iberoamerikako filmen kopiak eskuratzeko baldintzak azaltzen dituen agindua oraindik EHAAn arigiteratzeke dago.

Deialdi honen bitartez eman beharreko laguntzen kopuru gehinezkoa 297.044 euro izango da, bi modalitatetan banatuta:

1.223.514,00 euro gehienez ere hiru pantaila dituzten aretoetarako modalitatean.
2.73.530,00 euro hiru pantaila baino gehiago dituzten aretoetarako modalitatean.
Filmek bi urte baino gutxiago izango dituzte, jatorrizko herrialdean estreinatu zirenetik kontatuta.

Informazio gehiago

Data:2010/11/18 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

'80 egunean' filmak berri onak ematen jarraitzen du. Aste honetan Eikeneko kidea den Irusoin eta Moriartik ekoitzitako filmea Festival Internacional de Cine D’Arras-en (Frantzia) eta Mezipatra Queer Film Festival-en (Txekiar Errepublika) saritua izan da. Luzemetrai hau baitere Eikeneko kidea den Barton Films-ek banatzen du.

Arras-eko zinemaldian publikoaren saria eta epaimahaiaren sari berezia jaso ditu. Mezipatra Queer Film Festival-en berriz film oneraren saria jaso du.

Ez dira hauek '80 egunean' filmak azken aldian jaso dituen sari bakarrak. Orain dela aste batzuk, Tuterako “Operas Primas” zinemaldian zuzendaritza onenaren saria jaso zuen (9.000 euro).

Bestalde, '80 egunean' filmaren nazioarteko ibilbidea ez da amaitu. Besteak beste, Kairo, New York, Washington, Palm Springs, Nantes edo Yakarta ikusi ahal izando da-eta laster.

Txekiar errepublikako Karlovy Vary-ko zinemaldian aurkeztu eta gero, hogei zinemaldietan baino gehiagotan ikusi aha izan da filma. Abuztuan Montrealgo zinemaldiko 'Focus on the World' atalean ikusi ahal izan zen eta Donostiako zinemaldiko Zinemira sailean egon ostean, London Film Festival, Chicago Film Festival, Hamburg Film Fest, Ghent Int. Film Festival, Bombay Film Festival, etab… ikusi ahal izan da.

Moriarti eta Irusoin-ek Klusterreko kidea den ETBrekin batera ekoiztutako filma da '80 egunean'. 2010ko maiatzean estreinatu zen zinema aretoetan.

Informazio guztia

Data:2010/11/18 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

EikenBANK, profesionalak ez direnen adimen bilketa programa, azaroaren 11 eta 12an Cáceres-en ospatu den RedCave IV. Topaketako proiektuen artean protagonista bihurtu da. Bilera I.go Nazioarteko Ikus-entzunezkoen Gune-aren testuinguruan ospatu da, non Sarearen estatutuen oinarriak ezarri ziren.

EikenBANK Eikeneko arduradunek aurkeztu zuten beste proiektu estrategiko batzuekin batera Gidoi Faktoria, Basque Audiovisual edota Eiken Advance bezalakoak, eta  berariaz azaldua izan zen beste klusterrek erakutsitako jakinminagaitik euren erkidegoetan eredu berdina ezartzeko asmoarekin edo elkar lanean aritzeko. Gaur egun, RedCave Galiziako, Madrileko, Kanariaseko, Valentziako, Andaluziako, Catanluyako eta Extremadurako Klusterrak osatzen dute, Euskadikoaz gain.
 
Cáceres-eko bilera eta gero, RedCavek 4 arlo nagusitan oinarrituko den  Plan Estrategiko bat zehaztu nahi du. Hain zuzen ere: Berrikuntza, Heziketa, Nazioartekotzea eta Harreman Instituzionalak. Horretarako, abian jarriko dira koordinaturik arituko diren lan talde ezberdinak zeintzuk 2011. urtean 3 urteko iraupena izango duen Plan estrategiko bat aurkezteko helburua dute.

Data:2010/11/16 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Dagoeneko buru belarri ari dira Basauriko AnimaBasauri-AnimaBasque 7. edizioa prestatzen. Aurten apirilaren 1etik 8ra bitartean ospatuko da eta aurrekoetan bezala, lehian egongo diren lanak aurkeztuko dira eta kategoria honetatik at daudenak ere. 

Sail leihakorretatik aparte, taillerak, erakusketak, euskal zinemaren emanaldiak, umeentzako zine emanaldiak, zine maratoiak, animaziozko saioak eta beste gauza berri gehiago izango dira.

Jaialdiaren inguruan informazio gehiago behar izanez gero edota iradokizunen bat egin nahi izanez gero, ondoko helbide elektronikoaren bitartez egin daiteke animabasauri@animabasauri.com.


 

Data:2010/11/15 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eikeneko kidea den Baleukok-ek ANIMATIK aurkeztuko du FICOD 2010, Nazioarteko Edukin Digitalen gunearen hasierarekin batera Madrilen, azaroaren 16an. ANIMATIK, tresna bat da, ordenagailuz sortutako edozein animazio-pertsonaia denbora errealean animatzea ahalbidetzen duena (CGI). Beraren xedea da pertsonaiak zuzeneko elkarreragina izatea telebistako edo webgune bateko ikusleekin, ekitaldi edo stand bateko ikusleekin, eta abar.

Baleukoko arduradunek frogaketa egingo dute Ifema-ko T-1 aretoan azaroaren 16an, arratsaldeko 15:00tatik aurrera, non zuzenean konpainian sortutako pertsonai bat sortuko dute. ANIMATIK-en erakargarritasuna, frogatua gelditu da FICOD 2010.eko sarietara izendatua izaterakoan. Sarituak ekimenaren itxiera saioan ezagutaraziko dira, ostegunak 18, arratsaldeko 19:00n.

Ficod-ek, 2007.urtean sortutako foroa eta Re.es-ek antolatzen duena, Estatu mailako edukin digitalen industria sustatzea du xede, gazteleraz garatzen diren merkatuetan in darra jarriz, bereziki.

Data:2010/11/15 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eikeneko kidea den Signo Digital-ek ekoitzitako ‘Tener el corazón en el lugar equivocado’ dokumentalak berriki lortu du Círculo Precolombino de Oro saria, Bogotako Nazioarteko Zinemaldian. Jaialdia hau FIAPF Nazioarteko Zinematografi Ekoizleen Elkarteak kreditatua dator. Aipatu beharreko da, dokumentala Zaragozako Zinemaldirako aukeratua izan dela, baitere.

José Antonio Sistiaga (Donostia 1932) artista gipuzkoarraren sormen prozesu eta munduan oinarriturik laburmetrai hau ‘Enrique Grau’ Arteei Buruzko Dokumentalen atalean saritua izan da.

'Tener el corazón en el lugar equivocado’-k iazko Zinebin hasi zuen zinemaldietatik bere ibilera eta arrezkero ospe handiko jaialdi nazional eta nazioartekoetan egon da. Horien artean, Málaga-ko Cine Español-eko Zinemaldian, London International Documentary Festivalean,  ‘Message to Man’ International Film Festival-ean, Vancouver Film Festival-ean edota Turkiako 1001 Belgesel Film Festivalean. Iragandako Goya Sarietarako ere aurre-aukeratua izan zen.

Josu Veneroren lanen artean, besteak beste, ‘Juan Huarte, el último mecenas’, ‘Ibarrola: 2 miradas’, ‘Arquitectura en movimiento’ y ‘El enigma Balenciaga’ aurkitzen dira eta telebista kate ezberdinetarako dokumentalak ere bai.

Dokumentalaren trailerra

Data:2010/11/09 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eikeneko kide den Irusoinek eta Moriartik ekoitzitako '80 Egunean' filmea berriki saritua izan da Hanburgon eta Tuteran. Tudelako 'Opera Prima' zinema jaialdian saritu dute, zuzendaritza onenaren aipamenarekin. 

Zehazki, 9.000 euroko ordainsaria duen zuzendaritza onenaren 'Príncipe de Viana' saria eskuratu du lanak. Baitere Eikeneko kidea den Barton Films, pelikula honen banatzailea da. 

Baina Tuterakoa ez da filmak azken egunotan eskuratu duen sari bakarra. Oraintsu, Hanburgo Queer Film Festival jaialdiko 'Globala' publikoaren saria ere eman diote. Baina Nazioarteko mailako arrakasta ez da berria '80 Egunean' pelikulako arduradunentzat. Uztailean Karlovy Vary Txekiako Zinemaldian izan zen lana ikusgai, 'Focus on the World' sailean. Irailean, Donostiako Zinemaldiko Zinemira atalean izan zen '80 Egunean', eta urrian, London Film Festival jaialdian ere hartu zuen parte.

'80 Egunean', zinema aretoetan estreinatu zen maiatzaren 21ean eta Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterreko kidea den Euskal Telebistaren partaidetza izan du.

 

Data:2010/11/09 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 1.365.000 euro jasoko ditu euskeraz egindako industria zinematografiko eta ikus entzunezkoaren ekoizpen, banaketa eta sustapenerako. Diru kopuru hau 2009. urtean baino %84,9 handiagoa da. Aurrekontuko zuzkidura hau ICAA eta Euskal Erkidego Autonomoak duten lankidetza-hitzarmenari esker da posible. 

Hitzarmen honen xedea ICAA eta Kultura Sailaren arteko elkarkidetza bideratzea da, 2007. eko abenduaren 28an 55. Legeko 36. artikuluan ezartzen diren diru laguntzentzako baldintza eta eginkizunak.   

2010. urtean zehar Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren ekimenak izango dira diru laguntza honen helburugai, beti ere ematen diren arrazoiak ahaztu gabe: euskeraz egindako industria zinematografiko eta ikus entzunezkoaren ekoizpen, banaketa eta sustapena.

Informazio gehiago

Data:2010/11/08 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Espainiako Kultura Ministerioak atera berri du fábricacultural.com web orria, zeinek kultura arloko ikasle edota profesionalei zuzendutako beka, diru laguntza, enplegu eta sarien berri ematen du

Gune honek, albiste eta aukeren informazioa ematez gain, beste zerbitzu batzuk ere eskeintzen ditu. Aholkularitza birtual, pertsonal eta telefonikoa, erabiltzaileen gunea baitere, giza sarea; beka, diru laguntza, eta elkarkidetzaren errekurtsoak dituen 2.000 lagun gorako datu basea, eta aurretiaz dohainik izena eman duten 4.500 erabiltzailek astero hartzen dute buletina.

Kulturaren arloko europar proiektuak garatzen dituen Rubicón Servicios Culturales y Educativos kontsultorak jarri du martxan web orria. 

Informazio gehiago

Data:2010/11/08 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eikeneko kidea den K 2000k ekoitzi duen ‘Mujeres en construcción’ dokumentala Jaen-go Zinema Dokumetalaren Zinemaldiko finalista da. Lan honetan batiere Eikeneko kidea den ETBk ere parte hartu du ko-produkzioan TV3 rekin batera.

Dokumental hau Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko VIII. Edizioan egon zen, Bilboko X. Astekabean, Irungo Bakearen Astean eta Institut International per la Pau de Barcelonak antolatutako ekimenen egitarauaren barne ere egon zen.

'Mujeres en construcción' azaroaren 15ean emango da eta atentatu terrorista batean kaltetu edo biktima izan diren 11 emakumeen berreraikuntza pertsonala islatzen du, beraien bihotzondoko eta adorearen bitartez. Horrez gain, euren testigantza, eskuin muturreko talde edo ETAren izenean egindako atentatuen bidez, euskal terrorismoaren ibilbide kronologiko bihurtzen da.

Data:2010/11/03 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Etxepare Euskal Institutuak ateak ireki ditu jada. Blanca Urgell Kultura sailburuak eta Aizpea Goenaga Etxepareren zuzendariak institutuaren egoitza eta irudi korporatiboa aurkezteaz gain, Etxepare martxan jarri zenetik orain arte aurrera eramandako ekimenen errepasoa egin dute eta aurrera begirako proiektuak aurkeztu dituzte gaur goizean Etxeparek Prim kaleko 7. zenbakian duen egoitza berrian egindako komunikabideen aurreko agerraldian eta egoitzaren inaugurazioan.

Euskera eta euskal kultura mundura ateratzeko sortua da Etxepare Euskal Institutua. Baina horrez gain, Etxepareren helburua da baita ere munduan euskal kulturari leihoak zabaltzea, kultur ekintzak promozionatu eta ikusgai jarriz.

“Euskal produkzio kultural guztiak du tokia etxe honetan. Euskeraz egiten denak, gaztelaniaz egiten denak eta hizkuntzarik ez duenak”, esan du Etxepare Euskal Institutuaren zuzendari den Aizpea Goenagak. Era berean, Etxepare Euskal Institutuak izango duen zub papera azpimarratu du: “Euskara eta euskal kulturaren enbaxadoreak izango gara atzerrian, mundua euskaldunago eta Euskal Herria mundutarrago egiteko egingo dugu lan”.

Informazio gehiago

Data:2010/11/02 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eikeneko kideak diren Baleukok ekoitzi eta Barton Filmsek banatzen duen ‘Izarren argia’ pelikula New Yorkeko Spanish Cinema Now Zinemaldirako aukeratua izan da. Sariketa hau Lincoln Center-en ospatuko da abenduaren 10 eta 23 bitartean.

Baleukotik luzemetrai honek “gure iguripenak betetzen” dituela pentsatzen  dute. Baleukoko Eduardo Barinagaren ustez, Izarren Argia New York-eko Spanish Cinema Now 10n egoteak “nazioarteko aitorkuntza suposatzen du eta Estatu Batuetara iristeak nolakotasunezko aurrerapausua” dela dio. 

Filmeak dagoeneko bigarren astea darrai zinema aretoetan eta hau ere lorpen handitzat jotzen dute Durangoko ekoizpen etxetik “sendotzeak suposatzen duen zailtasunagaitik”.

Erlazionatutako informazioa

Data:2010/11/02 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (3):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa