Pausokak, Eikeneko kidea, sortutako "El Impostor" realityko lehiaketaren bertsio bat egingo dute Estatu Batuetan, Leopard Films USAk saioaren formatua erosi baitu. Ekoizpen etxe hori “El Impostor” lehiaketaren formatua erosten duen nazioarteko seigarren enpresa da, saioa nazioartean banatzen duen omh:tv konpainiak adierazi duenez.
Joris Eckelkamp ohm:tv enpresako Nazioarteko Salmenten zuzendari exekutiboak honela hitz egin zuen: “gure estrategia formatu berritzaileak eta abangoardistak erostea izan da beti. Oso pozik nago; izan ere, El Impostor primeran egokitzen da gure saioen zorrora, eta oso denbora gutxian konpainia askok erosi dute. Saio honek irabazteko konbinazioa dauka, eta indar handia hartzen du formatu berean realitya eta lehiaketa nahastuta”.
Bestalde, Nick Rigg Leopard Films USAko presidenteak hauxe adierazi zuen: “saioak bat egiten du erabat Estatu Batuetakoak ez diren ekoizpen etxeetako formatu berriak eta berritzaileak erosteko gure filosofiarekin".
Saioaren mekanika, berriz, oso erraza da. Astero, iruzurti bat egongo da saian —gizon ala emakumea—, familiako kidetzat agertuko dena. Lehiakideak arretaz aztertu beharko du inguruan gertatzen den guztia, iruzurtiaren identitatea ezagutu nahi badu. Gonbidatuak iruzurtia zein den asmatzen badu, saioaren saria eskuratuko du. Haatik, aukeratzean kale eginez gero, saria familiaren eta iruzurtiaren artean banatuko dute.
Pausokaren formatu berritzaile hau prime timeko asteroko saioa izateko sortu dute, eta 50-60 minutuko iraupena izango du. Telebista katearen beharren arabera, saioak aurkezle/gidari bat eduki dezake, baita plato bat ere, saioan izandako gorabeherak aztertzeko.
Data:2011/11/24 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Vilau enpresak, Eikeneko kidea, zuzenean emititu du, Facebook sare sozialaren bidez, "Bilbao Ecodesign Meeting 2011" batzarra, ekodiseinuaren munduko esperientziak eta joerak aztertzen dituen jardunaldia. Bilkura azaroaren 9an egin da, asteazkena, Bilboko Euskalduna Jauregian.
Ingurumena Kudeatzeko Sozietateak (IHOBE) antolatu duen ekimen honetan, enpresa garrantzitsuek parte hartu dute (Iberdrola, Fagor, Gamesa edo Tecnalia), eta helburu nagusiak honako hauek izan dira: ezagutza trukatzea, etorkizuneko joerak aztertzea eta EAEn ekodiseinu arloan ematen diren laguntzetarako bidea erraztea.
Batzarraren antolatzaileek bultzada eman nahi diote ekodiseinuaren zabalkundeari eta haren aplikazioaren abantailak ezagutarazteari, eta ahalegin horretan kokatu behar da Vilau enpresak eginiko erretransmisioa. Zeregin horretarako, martxan jarri du Streaming Plataforma Multikanal bat, uneoro eskuragarri egon dena http://apps.facebook.com/bilbao-ecodesign web orriaren bitartez.
Data:2011/11/11 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (4):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Euskerazko komeria honen errodajea azaroaren 7an hasi zen Quiron klinikaren lokalizazioetan eta 6 astetan zehar luzatuko da Bartzelonan zati bat ere filmatuko delarik.
“NEMEKITEPÁ”, Patxo Tellería eta Aitor Mazok elkarrekin zuzentzen duten bigarren luzemetraia da 2008an aurkeztutako “La máquina de pintar nubes” eta gero.

Lantalde artistikoa ibilbide zabala eta kaudimen handiko aktore euskaldunez osaturik dago: Gorka Otxoa, Bárbara Goenaga, Sara Cozar, Itziar Atienza edo Mikel Losada besteak beste. Gainera, Aitor Mazok berak paper bat jokatuko du eta Unax Ugalderen parte-hartze berezi bat egongo da.
Patxo Telleriaren gidoiarekin, “NEMEKITEPÁ” filmaren ekoizpen exekutiboa Joxe Portelaren esku dago, ABRA PRODen Aholkulari-Laguntzailea (Eikeneko kidea), ekoizpena Juanma Pagazaurtunduak burutuko duen bitartean. Modu berean, lantalde teknikoaren barruan Aitor Mantxola argiztapen zuzendari gisa, Bingen Mendizabal musikaren konpositorea edo Mario Suances arte zuzendaritzan nabarmentzen dira.
Data:2011/11/08 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.