Azken asteotan enpresako zenbait forotan parte-hartzea eskatu zaio Eikeni, tradizionaltzat jotzen ez den ekonomia sektore batean “arrakastako kluster gisa” izandako esperientziaren berri emateko. Itziar Menak Lehiakortasunaren Institutuak antolatutako Microeconomics of Competitiveness ikastaroaren amaieran eta Euskadiko Biozientzien eta Nekazaritza eta Janarien industrien gaineko bi topaketatan parte hartu du.
Lau urteko jardueran eginiko lanari, jasotako esperientziari eta lortutako emaitza onei esker Eiken Klusterrak hiru foroetan parte hartzeko aukera izan du, bere arrakastaren berri emateko. Aintzat hartu behar dugu, gainera, ikus-entzunezkoen sektoreak ez duela zerikusirik ohiko ekonomia sektoreekin.
Eikeneko zuzendariak Euskal Nekazaritza eta Janariaren industrien eta biozientzien sektorearen topaketetan parte hartu zuen, arlo horietan ere kluster gisa eratzeko aukerak aztertzen ari direlako. Horrez gain, joan den abenduaren 18an Lehiakortasunaren Institutuak Mena gonbidatu zuen, Michael Porterren diseinuan oinarritutako Microeconomics of Competitiveness ikastaroaren amaierako ekitaldian parte hartzera.
Ekitaldi guztietan, Itziar Menak Klusterraren hasiera deskribatu zuen, “bidea irekitzeagatik” aurkitutako oztopoak azalduz. Aurkezpenaren zati handi batean, bost batzorde estrategikoen bidez enpresek eginiko lan trinkoari buruz hitz egin zuen, horri esker martxan jarri baitziren Sektorerako giltzarriak diren proiektuak (EikenBANK, EikenLEX, Basque Audiovisual, etb..).
Izan ere, denbora laburrean, Eiken sektorearen solaskide bihurtu da eta konfiantza giroa sortu du enpresen artean. Hain zuzen ere, lankidetza testuinguru horren laguntzaz lortu da Sektorerako Lehen Plan Estrategikoa egitea.
Data:2008/12/23 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak
Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
G93 telekomunikazioen enpresak Race of Champions ezagunean parte hartu zuen, abenduaren 14an. 1988. urteaz geroztik Londonen egiten den Automobilismoko lasterketa hori mundu osoko telebistetan eman zuten, aipatutako euskal enpresaren euskarri informatikoen (irismen handiko grafismoa) eta kronometrajearen laguntzaz. Espainiako ikus-entzuleek Eurosport katean ikusi ahal izan zuten proba eta Ingalaterran, berriz, Sky TV kateak eman zuen.
Ingalaterrako Wembleyko estadio ezagunean egin zen Race of Champions izeneko auto lasterketa. Urtetik urtera, rallyko eta Formula 1eko gidari onenak elkartzen dira proba horretan. Aurten, G93k grafismoa jarri die motorraren izarrei, besteak beste, Lewis Hamiltoni edo Munduko Rally txapelduna Sebastian Loebi; azkenekoak irabazi zuen lasterketa eta David Coulthard bigarren izan zen.

Pantailako euskarri informatikoaz gainera, G93k proba kronometratu zuen TAG Heuer suitzar enpresarekin lankidetzan. Bestetan ere, enpresa horrekin egin izan du lana. “Guretzat kontratu garrantzitsua da, batez ere, sustapen aukerak ematen dizkigulako merkatu berrietan sartzeko” esan zuen G93ko Zuzendari Nagusia Juan Carlos San Romanek. Euskal enpresa horrek berak garatutako (B+G+b) produktu berritzaileak ditu, eta, horien bidez, balio erantsia eskaintzen diete telebistei, eta, oro har, kirol emanaldi handien antolakuntza erakundeei, nazioartean lehiakorrak izateko aukerak areagotuz.
Horren harira, enpresako arduradunek baieztatu dutenez, datozen hilabeteetan zerbitzuak eskainiko dituzten mundu osoan eman ohi diren dozena erdi kirol gertakarietan, esate baterako, Portugalgo eta Kataluniako rallyetan, Bartzelonako Formula 1eko Sari Nagusian, GP Motoen Sari Nagusian eta Espainiako Txirrindularitza Itzulian. Horrez gain, 2009. urtetik aurrera Race of Champions-a urtean bitan egitea aurreikusten dute; beraz, hala balitz, hurrengo hitzordua ekainean izango da Oportoko zirkuituan. San Romanek adierazi duenez, “egitea erabakitzen badute, hantxe egongo garela baieztatu digute”.
G93k urtean 400 gertakari baino gehiagotan parte hartzen du, hainbat telebista katetan. Batez ere, kirol emanaldietarako errotulazio eta estatistika zerbitzuak (txirrindularitza, pilota, traineruak, etab) eta lehiaketa saioetarako edo hauteskundeei buruzko informazio emanaldietarako neurrira eginiko grafismoak eskaintzen dituzte.
Ingalaterrako Wembleyko estadio ezagunean egin zen Race of Champions izeneko auto lasterketa. Urtetik urtera, rallyko eta Formula 1eko gidari onenak elkartzen dira proba horretan. Aurten, G93k grafismoa jarri die motorraren izarrei, besteak beste, Lewis Hamiltoni edo Munduko Rally txapelduna Sebastian Loebi; azkenekoak irabazi zuen lasterketa eta David Coulthard bigarren izan zen.
Data:2008/12/22 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
“Aldea DOC, crónicas de Aldea Moret” herritarren parte-hartzearen bidez eginiko proiektua da eta Caceresko auzo horretako bizilagunek grabatu dute. Úbiqak (Eikeneko kidea) landutako ideiaren arabera, hondatutako zonaldearen kartografia egin nahi zen eta herritarren inplikazioa bilatzen zen, auzoa berreskuratzeko lanetan. Lana Caceresen aurkeztu zuten abenduaren 17an eta oihartzun handia izan zuen komunikabideetan eta gizartean.
Caceresko Berrikuntza zinegotziak eta e-Gobernu taldeak Alde Moret auzo gatazkatsuari buruzko dokumental parte-hartzailea egiteko eskaerari erantzunez sortu zen Aldea DOC. Garai batean, meatzaritza auzoa izan zen Moret, eta, neurri handi batean, bertatik iritsi ziren industria garapena eta Caceres Espainiarekin, Portugalekin eta Europarekin lotzeko komunikazio bideen hobekuntzak. Auzoaren gizarte egoera nabarmen hondatu da azken urteotan, hainbat arazo sortu direlako, esate baterako, arrazen arteko bizikidetza, drogen salmenta eta kontsumoa edo erakundeak hondatutako higiezina alboratu izana.
Dena den, egitasmoak ez zuen auzoaren gaur egungo egoera aztertu nahi eta ez zen egin, halaber, zenbait bizilagunen portaera liskartsua epaitzeko asmoz. Aitzitik, egitasmoak protagonista bihurtu nahi zituen bizilagunak, haien iritziak entzunez eta bertako egoerei buruzko informazioa jasoz. Era berean, gizarteratzearen aldeko eta bazterkeriaren aurkako jarrera bultzatu nahi zen, doinu baikorra eta aberasgarria erabiliz.
Egitasmo hau abiarazteko ezinbestekoa izan da herritarren lankidetza. Bizilagunek prest egon behar zuten iritziak ematera eta partekatzea, beren inguruko gizarte azpiegiturei buruz edo Aldea Moraterako proposatutako kultura eta ekonomia birgaitze proiektuei buruz. Úbiqak emandako tailer baten bidez, dokumentalaren dotrina teorikoa eta teknikoari buruzko prestakuntza eman zitzaien hainbat herritarri; horrela, erreportari bihurtu ziren, eta, neurri handi batean, amaierako produktuan agertuko ziren edukiak ekoiztearen ardura bereganatu zuten, hau da: film dokumental bat egitea, beren hitzez auzoko errealitatearen berri emango zuena.
Gauzak horrela, auzoaren eguneroko errealitatearen pasarteak jasotzeko eta beren ikuspegia auzotik kanpo zabaltzeko aukera proposatu zien Úbiqak auzoko zenbait elkarte eta bizilaguni. Aldea DOC IKASKUNTZA Aldea bihurtu zen hainbat egunez. Abiada bizian eginiko tailerraren laguntzaz, dokumentalei buruzko teknikak eta mugikorrak grabatzeko tresna gisa erabiltzeko moduak erakutsi zitzaizkien parte-hartzaileei, izan ere, hurrengo egunetan horiek izango ziren grabatzeko tresnak.
Tailerra amaitu ondorengo hiru egunetan, 15 eta 60 urte bitarteko 15 bizilagunek osatutako lau talde Aldea Moreteko kaleetara atera ziren elkarrizketak egitera eta bizilagunen ikuspegitik errealitateari buruzko informazioa jasotzera, mugikorren laguntzaz. Elkarrizketa egileen eta elkarrizketatuen erantzuna masiboa izan zen. Hori guztiaren emaitza: 6 orduko grabazioa eta auzoko 100 pertsonari eginiko elkarrizketak.
Data:2008/12/22 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Estatuko eta nazioarteko erakundeen aurrean ordezkaritza izango duen elkarlanerako esparrua eta lan iraunkorreko sarea ezartzea erabaki zuten.
Eikenek – Euskadiko Ikus-entzunezko Klusterrak, Estatuko ikus-entzunezko Kluster guztiak bildu zituen (abenduaren 11n) Bilboko Euskalduna Jauregian, Sektorean berrikuntzaren bultzatzaile nagusi gisa betetzen duten lanaren inguruan jarduteko eta elkarlanerako puntuak identifikatzeko, horrela, Ikus-entzunezko Klusterren Sarea eratzeko. Izan ere, ekonomiak une honetan bizi duen atzerapen egoeran, Ikus-entzunezko enpresek bat datoz esaterakoan elkarlana “ezinbestekoa” dela, eta Klusterrak “gure enpresek behar duten bultzadaren abiapuntu izango diren oinarrizko tresna direla” azpimarratu zuen Juan Mari Gurrutxagak, Eikeneko – Euskadiko Ikus-entzunezko Klusterreko presidenteak.
“Ikus-entzunezko Klusterrak: berrikuntzarako eta lehiakortasunerako tresna” izenburupean, foroan hartu zuten parte, beste batzuen artean, Antón Reixak, Galiziako Ikus-entzunezko Klusterreko presidenteak; José Francisco Martínezek, Valentziako Ikus-entzunezko Klusterreko presidenteak eta Fernando de Garcillánek, Madrilgo Ikus-entzunezko Klusterreko presidenteak.
Parte hartu zuten Autonomia Erkidegoetako –EAE, Galizia, Katalunia (i2cat Fundazioa), Valentziako Erkidegoa, Madril, Extremadura, Andaluzia eta Balear Uharteak– arduradunek, Ikus-entzunezkoen Sektoreak bere aurrean dituen zailtasunei eta erronkei buruz aritzeko aukera izan zuten, eta beraien esperientziak trukatu zituzten, akordiorako gune zehatzak eta denen interesak identifikatzeko, horrela elkarlanerako nazio mailako sarea martxan jarri ahal izateko. Sare hori, ziurrenez, interneteko plataforma batean oinarrituko litzateke, baina, horrez gain, elkarlanean aurrera egiteko beharrezkoak diren ekimen berritzaileak, proiektuak eta programa zehatzak ere izango lituzke.
Ondorioak
Ikus-entzunezko Klusterren II. Foro honetatik klusterren arteko elkarlanerako esparrua finkatzeko konpromisoa sortu zen, alde batetik, estatu eta nazioarte mailako erakundeekin elkarrizketa sortzeko eta, beste alde batetik, lanerako sare iraunkorra martxan jartzeko. Horretarako, Bilbon bildu ziren arduradunek, erakunde-agenda koordinatuko duen eta eratuko duen eta informazioa, ezagutza eta berrikuntzarako agenda estrategikoak konpartitzeko sarearen garapena bultzatuko duen idazkaritza teknikoa eratzea planteatu zuten.
Halaber, bertaratutakoek konpromisoa hartu zuten elkarlanerako proiektu zehatzen garapena aztertzeko, gaur egun indarrean dauden finantzaketa lineez baliatuz (Avanza programa, Interreg…). Zehatzago esanez, Ikus-entzunezko Industriaren balio katea guztia bilduko duen eta elkarlanean oinarrituriko Ikus-entzunezko Sarearen garapena barruan hartuko duen normalkuntzarako batzorde teknikoa sortzeko aukera aztertuko da.
Klusterren arteko Foroa, iraupenerako duen asmoa dela eta, Valentzian bilduko da datorren urtean.
Data:2008/12/15 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
262.000 entzule eskuratu ditu Radio Euskadik eta 177.000 entzule, berriz, euskarazko irratiek, Euskadi Irratiak eta Gazteak.
Igoera nabarmena izan dute EITBko, Eikeneko kidea, hedabideek EGM, audientzia txostenaren arabera eta iazko urteko azken neurketarekin alderatuta. Oro har, Euskal Irrati Telebistako hedabideekin, 1.258.000 lagunek egiten dute bat egunero Euskal Autonomia Erkidegoan eta Eragin Esparruan. 2007ko urteko azken neurketarekin alderatuta 84.000 lagun gehiagok egiten dute bat EITBrekin.
Irratiari dagokiola, emaitza onak dira EITBko irrati taldearentzat 506.000 entzule dituzte guztira, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta EITB Musikak aste barruan.
Nabarmenak aste barruan lortutako emaitzak. Radio Euskadirentzat: 262.000 lagunek entzuten dute astelehenetik ostiralera. 2007ko garai berdinean baino 40.000 entzule gehiago.
Informazio gehiago: www.eitb.com
Data:2008/12/11 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
TB MUGIKORTASUNEAN FOROAREN HITZALDIAK HEMEN IKUSI DITZAZKEZU.
Hitzaldiak (orriaren bukaeran)
Abenduaren 2an, asteartean, Donostiako Miramon Parke Teknologikoan itzalaldi analogikotik eratorritako proiektu nagusietako baten inguruko eztabaida-jardunaldia egin zuten: telebista mugikortasunean.
Jardunaldia Gipuzkoako Aldundiaren Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak antolatu zuen EIKEN Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrarekin, Vicomtechekin, Euskaltelekin, EiTBrekin eta Enpresa Digitalarekin elkarlanean. Jardunaldiei esker, ikus-entzunezkoen industriako eta komunikazioko teknologietan adituak direnek sektore berri horrek aurrean dituen etorkizuneko erronken inguruko eztabaida egin ahal izan zuten, telebista mugikortasunean, hain zuzen ere.
Zehazki, eta jardunaldi osoan eskainitako hitzaldien bidez, hara gerturatu zen jendeak sektorearen egungo egoera zein den ezagutu ahal izan zuen; horrez gain, ordea, euskarri mugigarrietan telebistaren etorkizunak biltzen dituen inkognita nagusiak ere ezagutu zituzten. Hauek dira jardunaldian landu zituzten zenbait gai: araudi mailako erregulazioa, hartzeko gailu berriak, sareko operadoreen eta telebista-kateen posizioa, negozio-eredu posibleak eta edukien ezaugarriak teknologia digital berri horren aurrean berriz planteatzeko beharra, besteak beste.
Jardunaldi horietan telekomunikazioen eta edukiak sortzeaz arduratzen direnen sektoreko profesionalek, erakundeek eta enpresek hartu zuten parte eta horien artean hauek aipatu behar dira: Vodafone, Ericsson, Mediapro, Telefónica, Sogecable, Vicomtech, Eitb, Euskaltel eta Sofres, besteak beste.
Data:2008/12/04 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Urte berri bat, eta jadanik bost dira, BARTON FILMS zine banatzaileak bere 43. edizioa ospatzen duen Durangoko Azokan parte hartuko du abenduaren 5etik 8ra. Ohikoa den moduan, BARTON FILMS-ek bere stand propioa izango du (Artekale 68) eta hemendik bere proiektuak ezagutzera emango ditu euskararen alde egiten duen heinean.
Edizio honetan berritasun gisa, “Querida Bamako” eta “Piccolo & Saxo” filmeen DVDak aurkeztuko dira. Horretaz gain, duela gutxi merkaturatu diren “Mal Gesto”, “Tehilim”, “Harri magikoaren bila” edo “The Horror Bus” pelikulen DVD-ak eskuratu ahal izango dira, guztiak euskarazko bertsioarekin. Aipagarria da filme hauek bakarrik Azokan prezio berezia izango dutela Durangotik pasa eta gero euren prezio arruntera bueltatzeko.
Gainera, honako izenbururen bat erosterakoan, (“Tehilim”, “Mal Gesto”, “The Horror Bus” edo “Piccolo & Saxo”) umeei zuzendutako animaziozko DVD bat oparituko da, izakinak agortu arte.
Azkenik, Durango-ko Azokan zehar BARTON FILMS-ek zinerako euskarazko pelikulen katalogo berria aurkeztuko du.
Data:2008/12/03 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak Euskadi+Innova ekimenaren bidez diseinatu dituen berrikuntza sustapenerako programetan, 6.500 enpresa baino gehiagok hartu dute parte.Horien artean Eiken- Euskadiko Ikus entzunezko klusterraren 10 enpresa inguru aurkitzen dira (3Koma, Pausoka, Irusoin, Jarkatza, Mixer, Virtualware, Andonaingo Zine eta Bideo Eskola, G93, Gizer eta Erabi) eta erakundearteko ekimenen laguntza izan dute beren lehiakortasuna hobetu eta bultzatzeko eta lau enpresek jadanik Berrikutnza Agenda dute.
Era berean, Ikus-entzunezko Klusterrak bere lehenengo Sektoreko Berrikuntza Agenda da, enpresa lankidetzaren bitartez epe ertainean aurrera eramango dituen proiektuak dituelarik.
SPRIk "Berrikuntza Agendak" programan parte hartu duten enpresen 1.346 eskaera tramitatu ditu jada (abenduaren amaierarako 1.400 eskaerara iristea espero da). Horietatik %36,5 Gipuzkoako ETEak dira, %44 Bizkaikoak eta %19 baino zerbait gehiago Arabakoak.
Sektoreka ikusiz gero, %47 inguru industria eta fabrikazio sektorekoak dira, %7 baino zertxobait gehiago eraikuntza sektorekoak, eta gainerako %45,25a zerbitzuen sektorekoak. "Berrikuntza Agendak" programan izena eman duten enpresetan 43.000 langile inguru daude.
Programa desberdinetatik jasotako datuen arabera, ikus daiteke 2007ko iraileko aurreikuspenak gainditu egin direla. 2007an jarri zen abian, hain zuzen ere, Euskadi+Innova proiektua, hots, Administrazio, Aldundi eta Garapen Agentzien artean laguntza eta lankidetzaren alde egin den apustu handinahitsua.
Gainera, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako eskualdeetan 112 berrikuntza foro egin dira, non enpresetako 1.365 zuzendaritza-karguk eta erdi mailako arduradunek hartu duten parte. Foro horietan informazioa eman zaie ETEei erakundeek beren eskura jarri dituzten laguntzei buruz, berrikuntza proiektuekin has daitezen beren enpresetan.
Foro horiek antolatu dituen Innovanet Sarea eskualde eta udalerri txikietako enpresei aurkeztu zaie eta 1.200 zuzendaritza-karguk parte hartu dute bertan. Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk 2007an jarri zuten abian sarea, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien, Confebasken, Eusko Ganberen, Tokiko Garapen Agentzien Elkartearen eta Garapenen laguntzarekin. Gaur egun 68 tokiko agente ditu, enpresako berrikuntza lagundu eta sustatzen dutenak.
Data:2008/12/02 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak
Iruzkinak (13):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Jadanik ez da utopia bat; telebista nahi dugun lekuan eta momentuan ikusteko aukera daukagu, eskuko telefonoaren edo beste edozein dispositibo mugigarriren bidez. Telebista mugigarria errealitate bat da, eta ikus-entzunezkoen sektoreko enpresei aukera asko ematen dizkie, bai edukien probisioari dagokionez, baita berrikuntza teknologikoei dagokienez ere. Horrela, erabiltzaileak produktua ondo hartu dezan saiatuko gara, behin betiko garapenerako oinarrizkoa izango den negozio-eredua ahaztu gabe.
Telebista Digital Berriaren barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ezagutzaren Gizarte Departamentuak, Eiken-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra, Vicomtech, Euskaltel, EiTB eta Enpresa Digitalarekin batera, Donostiako Parke Teknologikoan foro bat egin zen, sektoreko profesional, enpresa eta erakundeei zuzenduta, itzalaldi analogikoaren ondoriozko proiektu handietako baten erronka berriak ezagutu eta horiei buruz hitz egiteko: telebista mugigarria.
Foroa 9.00etan zabaldu zen eta José Ramón Guridik eman zion hasiera, Berrikuntza eta Ezagutzaren Gizarteko Diputatuak. Gainera, Elena Gutiérrez, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko Zuzendaria eta Juan Mari Gurrutxaga, Eiken – Euskadiko Ikus-entzunezkoen klusterreko Presidentea izan ziren.
Foroaren helburua egungo egoeraren hausnarketa eta analisia egitea zen. Horrela, bertaratu ziren enpresa eta profesionalek etorkizuneko lehenengo inkognitei buruz eztabaidatu zuten. Kasu askotan, puntu hauek definitzeke zeuden: Estandarren borroka, multiplex deritzanen erregulazio eta kudeaketa, sareko operadoreen posizioa eta TB kateak:Lehiakideak?, Merkaturatu diren azken terminalen papera edo teknologia digital berri horren aurreko edukien sortzaileen posizioa.
Gainera, agendan, TB mugigarrirako negozio ereduak agertzen dira, baita erabiltzailearen onarpenerako beste aspektu garrantzitsu batzuk ere; hala nola, hartzailearen pantailaren tamaina, bateriak, estaldura edo publizitatea, guztiak oso garrantzitsuak poltsikoko telebistarako.
Data:2008/12/02 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak
Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.