BERRIAK

Signo Digitalek (Eikenen bazkide) ekoiztutako "Tener el corazón en el lugar equivocado" film labur dokumentala aurrez aukeratu dute Goya sarietan, film labur dokumentala onenaren sailean.

Josu Venerok idatzi eta zuzendu du film laburra eta 52. 000 euroko aurrekontua izan dute 16 min 16 s-ko dokumentala egiteko. José Antonio Sistiagak egin ditu protagonista lanak, eta Wim Mertens belgikar musikagileak jarri dio musika originala.

Laburmetraia hautatua izan zen Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldiaren, ZINEBIren, 51. edizioan parte hartzeko. Zinemaldia azaroaren 23tik 28ra izan zen Bilbon. Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroan (CCCB) ere eman dute.

Data:2009/12/30 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Ez Dok Amairu taldearen sorrera eta ibilbidea jasotzen dituen Zai Zoi Bele dokumentalak eskaintzen du ETB-1ek igandero. Oriok, Eikeneko kidea, ekoiztutako ikus-entzunezkoak sei atal ditu eta 21:25ean izango da ikusgai, Amets Arzallus bertsolari eta kazetariak aurkeztuta.

1960ko hamarkada erdialdean euskal kantagintzak izugarrizko iraultza bizi izan zuen: Ez Dok Amairu taldearen sorrera. Gaur egun hain ezagunak ditugun Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Xabier Lete, Lurdes Iriondo, Julen Lekuona, Joxean Artze edota Joxe Anjel Irigarai, garai hartan azaldu ziren Euskal Herriko plazan, batzuk kantak sortu eta abesten, besteak txalaparta jotzen edo olerkiak idazten. 40 urte paseak dira honezkero hastapen haietatik, eta dokumental sorta honen asmoa garai hura ezagutzera ematea izan da, belaunaldi berriek jakin dezaten zeintzuk diren, nola eta zergatik hasi ziren eta, batez ere, zer ekarpen egin dioten euskal kulturari.

Lau urte jardun du Orio Produkzioak ekoiztetxeak Eriz Zapirain zuzendariaren ardurapean dokumental sorta honetan lanean. Bidaia moduan planteatu da dokumental sorta: bidaia fisikoa eta bidaia denboran zehar. Eta bidaia egiteko gidari gisa Amets Arzallus bertsolari eta kazetaria aritu da. Ez Dok Amairuren historian garrantzitsuak izan ziren makina bat leku ezagutuko dugu bere bitartez, sei egun iraungo dituen bidaian, egun bakoitzeko atal bana.

Data:2009/12/30 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Abenduaren 18an Espainiako Ikus-entzunezkoen Klusterren III. Foroa egin zen Valentzian, eta Juan Mari Gurrutxaga (presidentea) eta Itziar Mena (zuzendaria) bertan izan ziren, Eikenen ordezkari lanetan. Ignasi Guardansek, Kultura Ministerioko Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuko (ICAA) zuzendari nagusiak, sektorearen Berrikuntza Plana egiteko eskatu zien klusterrei, eta autonomia erkidegoetako arduradunek Planaren oinarriak ezarri zituzten, eta Espainiako Ikus-entzunezko Klusterren Sarea ofizialki osatu zuten. 

Estatuko sarearen oinarriak ezartzeaz gain, ikus-entzunezkoen arduradun gorenek ikus-entzunezkoen industria sustatzeko erronka berriak proposatu zituzten, eta estatuan nahiz nazioartean ordezkaritza izango duen enpresen mapa osatu zuten. Sektorea berritzea nahiz nazioartera hedatzea, eta profesionalek teknologia berriei buruzko prestakuntza jasotzea izan dira foroan ezarritako helburuak; hiru alderdi horiek estrategikoak dira sektorearen lehiakortasuna hobetzeko, eta Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak lantzen ditu dagoeneko.

ICCAko zuzendari Ignasi Guardansek parte hartu zuen jardunaldian, eta nazioko klusterren sarea sortzeak duen garrantzia nabarmendu zuen. Gainera, “ikus-entzunezkoen sektorea eta industria sektorea ezin bananduzkoak” direla aipatu zuen. Azkenik, gizartea gero eta globalagoa denez eta guztiek “baliabide eta aukera berberak” dituztenez, “sektore dinamikoa eta ausarta” sortzeko eskatu zien enpresariei.

Espainiako Klusterren Sarearen sorrera ez ezik, sektorearen krisiari aurre egiteko irtenbideak ere landu zituzten foroan. Hala bada, Ikus-entzunezkoen Berrikuntzarako Gidaren oinarriak, Nazioartekotze Plana, Prestakuntza Plan berria eta finantziazio publiko nahiz pribatua lortzeko tresnak aurkeztu zituzten.  

Izan ere, ikus-entzunezko edukien egungo ekoizpenari eta ikus-entzunezkoen sektorearen eredu berriei lotutako negozio aukerak finantzatzeko bestelako iturriak lortzeak garrantzi nabarmena du. Hori dela eta, harreman instituzionalak hobetzeko akordioa sinatu nahi izan zen, eta Klusterren Sareak administrazioarekin bitartekari lanak egitea sustatu zen.

Eikenekin batera, foroan izan ziren Valentziako, Galiziako, Madrileko, Extremadurako, Kataluniako, Balearretako nahiz Kanarietako ikus-entzunezkoen klusterrak, eta AEPAA-APRIA erakundeak (Andaluziako klusterra osatzeko bidean sortutakoak).

Data:2009/12/21 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Abenduaren 23an estreinatuko da NIKO ETA IZARRETAKO BIDEA. Animaziozko film honek,  Niko orein txikiaren abenturak kontatzen ditu. Gabonetako Europar ipuinetan oinarruta dago.

Filmax-en filme bat da  eta  BARTON FILMSek, Eikeneko kidea, banatuko du euskarazko bertsioa. NIKO eta IZARRETAKO BIDEA, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Erreneriako zineetan egongo da ikusgai datorren abenduaren 23tik aurrera. 
 
Niko txikia, Aita Noelen gurdiko elur-orein baten semea da. Nikok bere indar guztiarekin desiatzen du hegan  egitea, aita ezagutzeko. Horregatik bere bila joatea erabaki du. Abentura honetan bidai lagun izango ditu Julius urtxintxa hegalaria eta Wilma erbinude lotsagabea, Aita Noelen mendietaraino gidatuko dituena. Baina bidean ere egitasmo beldurgarri bat burutzeko nahia duen otso-talde batekin egingo dute topo. Otsoek, Aita Noel eta elur-orein guztiak jan nahi dituzte eta Gabonak betirako desagertarazi. Nikok bere aorea erakutsi beharko du otsoen planak aurrera ez jarraitzkeo eta bere amtetsa betezeko.

Informazio gehiago: www.bartonfilms.com

Data:2009/12/18 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Abenduan estreinatuko dute Cuatron Pausokak (Eikeneko bazkidea) eta Plural Entertainment-ek ekoitxitako umorearen aldeko erronka berria, "Vaya Tropa". Javier García de Vicuñak zuzenduko duen saio berriak Arturo Valls izango du gidari.

Egunerokotasuna umore inteligente eta urratzailearen ikuspegitik eta espainiar gizartearen parodia izango dira umorezko saio berri honen muina. Horrela, Cuatrok kalitatezko entretenimenduaren alde egiten jarraituko du; horixe baita kate horren ezaugarri nagusietako bat.

Oraingoan 2003. urteaz geroztik ETBn arrakastaz ematen ari den “Vaya Semanita” saioa sortu zuen Pausokaren ukitua duen proiektu berri honi ekingo dio, Arturo Valls aurkezle gisa jarrita. Horrez gain, saioak Fernando Tejero eta Kira Mirón aktoreen lankidetza izango du.

Javier García de Vicuñak, “Vaya Semanita”-ren arduradunak, zuzenduko duen saio berria egunerokotasunari lotuta egongo da erabat. Hori bai ikuspegi garratza eta umore inteligente bezain urratzailea erabiliko dute. Eguneroko egoerak nahastu egingo dira telebistako eta gaurkotasuneko pertsonaia ezagunei eginiko parodiekin.

García de Vicuñak bere gain hartu du proiektu hau “Vaya semanita” saioak izandako arrakastaren bermeaz; izan ere, bere zuzendaritzapean Ondas (2006), ATV (2004 eta 2007) sariak jaso ditu.

Data:2009/12/11 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Jarkatzak, Eikeneko kidea, banda zabaleko Internet erabili ahal izateko irtenbide orokorra abiarazi du; irtenbide horri esker, Espainiako edozein tokitatik Internetera konektatzeko aukera izango da, telefono azpiegiturak izan ala ez, zerbitzua noranzko bikoa izango baita ASTRA eta Hispasat sateliteen bidez. Zerbitzuak DVB-RCS plataforma irekia du oinarri, beraz, hainbat fabrikatzaileren bateragarritasuna bermatuta dago.

Sareak ehundik gora LMDS banagune ditu euskarri; 15.000 kilometro zuntz optiko ditu, baita kapazitate handiko ATM garraio sarea eta IP zerbitzuen sare aurreratua ere. Irtenbide horri esker, banda zabalera segundoko 128 kb-etik 3 Mb-era pasatuko da goranzko loturan, ia berehala eta ekipoan inolako aldaketarik egin gabe; horrek kalitate handiko streamingak egiteko aukera eskainiko du.   

IP gaineko unitate higikorrak egokiak dira edozein motatako komunikazio zerbitzuak eskaintzeko edonon, eta ezin hobeak dira zuzeneko programazioan gertaerak eta ikus-entzunezko ekarpenak emateko.

Teknologia digitalak bateratzearen ondorioz, ikus-entzunezko zerbitzu tradizionalen eta banda zabaleko zerbitzu berrien arteko mugak gero eta lausoagoak dira. Zerbitzu anitzeko sareek aukera eskaintzen dute ahots, datu eta bideo irtenbideak IP teknologian oinarritutako sare bakar batean biltzeko.

Data:2009/12/11 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>