BERRIAK

Zinema Akademiak hilabete honetan jakinarazi du zein den 2011ko Goya sarietarako aurre-hautagaien zerrenda. Eta, bertan, Eikeneko bazkide diren lau enpresen beste hainbeste proiektu ageri dira. Hain justu, Baleuko (“Izarren Argia” lanaren ekoizlea), Barton Films (“Mistykal”, “Izarren Argia", "El tesoro del Rey Midas" eta “80 egunean” lanen banatzailea), Irusoin (“80 egunean” lanaren ekoizlekidea) eta Orio Produkzioak (“Bon Appéttit” lanaren ekoizlekidea). 

Aukeratutako lau lanak, beraz, sarietarako bereizi dituzten 28 kategorietako batzuetan daude izendatuta, eta guztiek dute aukera film onenari emango dioten sarirako finalistak izateko. “80 egunean” lanak, hain zuzen, 15 izendapen ditu; “Bon Appéttit”-ek 17; “Izarren Argia” lanak 16 izendapen; eta “Mistykal”-ek 15

Guztira, 113 lan aukeratu ditu Akademiak lehenengo fase honetan. Urtarrilaren 11n jakinaraziko dituzte finalisten izenak, eta otsailaren 13an izango da sari banaketa, Madrilgo Errege Jauregian. Aurten, Mario Camus zuzendari eta gidoilariari emango diote Ohorezko Goya saria.

Data:2010/12/21 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (2):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Eikeneko kidea den Euskaltel, Telmex mexikar telekomunikazio operadorearekin kidetu da ‘Aldea Digital’ deritzon topaketaren bigarren edizioa antolatzeko. Jardunaldi informnatiko hau egunotan ospatzen ari da Ciudad de México-ko Banamex zentruan.

Operadore mexikarraren arduradunek ‘Euskal Encounter’ antzeko topagune bat ezarri nahi dute euren herrialdean, euskal ‘party’-aren antolatzaileen ezagutza eta ekarpen teknologikoarekin.

Euskal Encounter-aren arduraduna den Sabino San Vicente eta Euskaltel Fundazioko zuzendaria den Mikel Astorkiza bertan dira, Mexico D.F.n, ‘Aldea Digital’ jardunaldia abian jartzeko eta xehetasunak gainbegiratzeko.  

Informazio gehiago

Data:2010/12/09 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>

Azaroaren 22 eta 28 bitartean ospatu zen Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiak, Zinebik, 10.902 ikusle izan ditu egindako emanaldietan. Horrez gain, aurretiaz prestatutako jarduera, zein Prezinebi izendatzen da, ere arrakastatsua izan da.

Zinebiko 52. edizio honetan egondako gorakadaren zergaitia, emanaldi aretoen kopurua gehitzean egon daitekeela uste dute antolatzaileek, aurtengo honetan Alhóndiga-ko Gólem Zinemak eta Gran Vía-ko BBK Aretoa gehitu bait dira.

Prezinebiko programazioari dagokionez, aurreko hiru urteetan izandako partehartzerik onena izan da aurtengoa. Jende gehien bildu zuen emanaldia Cine Club FASek antolatutako euskal zinemarekin topagunea izan zen, non Eikeneko kidea den Irusoinek ekoitzitako '80 Egunean’ filmea aurkeztu zen, filmearen zuzendari diren Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga bertan izan zirelarik.

Data:2010/12/03 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>