OHIKO GALDERAK

1 Zer egin behar da Eikeneko bazkide izateko?

Elkarteko estatutuek xedatzen dute zer baldintza bete behar dituzten Klusterreko bazkideek. Hain zuzen ere, honako hauek dira: Euskadiko Ikus-entzunezkoen Sektore Ekonomikoko kide izatea; Elkartearen helburuak norberarenak ere badirela dioen konpromisoa espresuki adieraztea, eta ondorioz, horiek lortzeko lankidetzan jarduteko borondatea baduela adieraztea; Elkarteko kide izateko eskaera idatziz gauzatzea (gutxienez Elkarteko bazkide batek bermatu beharko du). Eikeneko bazkide izateko, ezinbestekoa da izena emateko orria bidaltzea. Orri hori ‘Bazkideak’ ataleko ‘Nola izan zaitezke Eikeneko bazkide?’ azpiatalean aurkituko duzu. Bestela, jar zaitez gurekin harremanetan, honako helbide elektroniko honen bitartez: eiken@eikencluster.com

Igo ^

2 Zenbat Batzorde Estrategikok hartzen dute parte Eikenen, eta nola antolatzen dira?

Batzorde Estrategikoek zeregin garrantzitsua dute EIKENek aurrera daramatzan jardueretan; izan ere, batzorde horiek dira Klusterraren gogoetak eta jardun estrategikoak lantzeaz arduratzen direnak. Eikeneko bazkideek interes berezia pizten dieten Batzorde Estrategikoetan hartzen dute parte. Hala, gogoeta estrategikoa prestatzen eta Eikenen Jarduera Plana egiten aritzen dira. Batzorde Estrategiko bakoitza Zuzendaritza Batzordeko kide batek koordinatuko du. Honako hauek dira, hain justu: - Teknologia Berrien Batzorde Estrategikoa. Arduraduna: Julian Florez, Vicomtecheko Zuzendaria. - Kudeaketaren eta Trebakuntzaren Kalitate eta Hobekuntzarako Batzorde Estrategikoa. Arduraduna: Ricardo Gonzalez, K2000ko zuzendaria. - Merkatu Berrien Batzorde Estrategikoa. Arduraduna: Iñaki Eizmendi, Pausokako Zuzendaria. - Azpiegituren Batzorde Estrategikoa. Arduraduna: Begoña Ayarza, Itesako Gerentea. - Edukien Batzorde Estrategikoa. Arduraduna: Karmelo Vivanco, Baleukoko Zuzendaria.

Igo ^

3 Nola erabakitzen da Eikeneko Jarduera Plana?

Bazkide diren enpresek erabakitzen dute zein izango den Eikenen Jarduera Plana. Batzorde Estrategiko bakoitzak proposamenak prestatuko ditu hainbat arlotarako: Teknologia Berriak, Kalitatea eta Trebakuntza, Merkatu Berriak, Azpiegiturak eta Edukiak. Azkenik, Zuzendaritza Batzordeak Jarduera Plana onartuko du.

Igo ^

4 Zenbat pertsona osatzen dute Eikeneko barne egitura?

Hiru pertsonak osatzen dute Eikenen barne egitura. Honako hauek dira, hain zuzen, pertsona horiek: Itziar Mena (Zuzendaria), Erkuden Garmendia (Teknikaria) eta Zuriñe Pampliega (Idazkaria).

Igo ^

5 Zein da Eikeneko bazkideen lurralde osaketa?

Klusterreko bazkideen gehiengoa Bizkaiko Lurralde Historikokoak dira, zehazki, 27 Bizkaikoak dira, 12 Gipuzkoak, 3 Arabakoak eta 1 Nafarroakoa.

Igo ^