38 egun luzez lanean gogor aritu eta gero, bukatu da Dragoi Ehiztaria luzemetraiaren filmaketa. Orain arte euskaraz filmatu den ekoizpenik garestiena, bi milioi eta erdiko aurekontuarekin.
Dragoi Ehiztaria filmaren zuzendaria Patxi Barco da, eta Donostiako Zurriola Group Entertainmentek eta Kubako ICAICek ekoiztu dute eta TVE, ETB, Eikeneko kidea, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Departamentuaren eta Cubako Zine Institutoaren partehartzea dauka. Filma Barton Films-ek, Eikeneko kidea, banatuko du.
Filmaketan, ehun teknikari inguruk hartu dute parte, eta 50 aktore-aktoresa inguru, euskaldunak eta Kubatarrak. Horietatik aipagarriak dira filmeko progatonistak, Asier Hormaza eta Itziar Ituño eta baita Jorge Perugorria Cubatarra ere, non filmean paper berezi bat duen.
Filmaketarako 30 lokazio inguru erabili dira, 700 extra, eta 60-80. hamarkadetako 100 ibiligailu, M-25 elikoptero ikusgarria, eta Cubako FAR-ak bertako Zine Institutoari erraztutako material armamentistiko anitza.
Itzuli >>