Jabi Elortegik zuzendutako Zorion Perfektua filma, "Chicaco International Movies and Music Festival" eta "Festival Internacional de Cine en Guadalajara" zinemaldietan hautatua izan da.
Pausokak ekoiztutako filma, Donostiako Zinemaldian Zabaltegi, zuzendari berriak atalean izan zen hautatua eta urriaren 2an estreinatu zen Barton Films-en eskutik estatu mailan. Angel Lertxundi idazlearen eleberrian oinarritutako filmea da eta Anne Igartiburu telebistako aurkezle famatua da drama honetako protagonista nagusia.
www.zorionperfektua.com