BADAKIZU?

Barton Filmsek banatu duen "Animal Channel" filma Goya sarietan nominatua izan da

Extremaduran ekoiztutako azken animazio filma "ANIMAL CHANNEL", Iñigo Silvak ekoiztutakoa (Extra!) eta Barton Filmsek banatutakoa, Eikeneko kidea, finalista gelditu da GOYA SARIETAN. Maite Ruiz de Austri zuzenariak, beste bi GOYA  irabazi zituen kategoria honetan ere, 1995ean "El regreso del viento del norte" eta 1999an "Que vecinos tan animales" filmeekin.

ANIMAL CHANNELEK arrekontu xumea du, milioi bat euro eskas, eta aurrekontu hirukoitza duten beste filmeekin lehiatu beharko da GOYA sarietan, CHER AMI, PEREZ EL RATONCITO DE TUS SUEÑOS, eta nola ez, inoiz Espainar Estatuan ekoiztu den filme garestienarekin, PLANET 51 (70 milioi euro baino gehiago).

ANIMAL CHANNEL,  martxoan estreinatu zen Espainar Estatuko 35 hiriburutan, eta orain arte ehun mila ikusle baino gehio izan ditu.  Hortaz gain, BARTON FILMSi esker, Euskal Herriko herri askotan ANIMAL CHANNEL euskaraz ikusteko aukera izan da ere.

Itzuli >>