BADAKIZU?

Vicomtech eta Euve erakundeek lehiaketa bat diseinatu dute "deskarga legal" digitalak irabazteko

Raudos partzuergoko kide diren Vicomtech eta Euve zentro teknologikoak, Eikeneko kideak, lehiaketa bat garatzen ari dira deskarga legalak irabazteko Interneten edo TDT eta antzeko beste plataforma digital batzuetan. Avanza programak finantzatu du ekimen hori eta Estatu osoko enpresek, unibertsitateek eta erakundeek parte hartzen dute.
Diseinatzen ari diren sisteman, lehiakideek hainbat froga gainditu beharko dituzte diru birtuala irabazteko eta horrekin, ikus-entzunezko artxiboak deskargatzeko. Gainera, plataformak edukiak gomendatzeko sistema adimendun bat izango du, erabiltzaile bakoitzaren lehentasunetan oinarrituko dena.

Itzuli >>