BADAKIZU?

Sugar Factory eta Gizer.net CEBITen 2010

Martxoaren 2 eta 6 bitartean Hannoverren (Alemania) CEBIT azoka egingo da. Munduan oihartzun handiena duen IKT sektoreko nazioarteko azoka da. 2009. urteko iazko edizioan 69 herrialdetako 4.300 konpainia erakusketarik hartu zuten parte eta 150 herrialdetako 400.000tik gora bisitari izan zituen.
Sugar Factoryk, Eikeneko kidea, stand bat izango du 9 pabilioiaren barruan, A20(5) Standa, non hainbat sektoretara bideratutako teknologia berriekin lotutako lana erakutsiko duten.
Gizer.net, Eikeneko kidea, Hall 6an egongo da (Stand J 15-4), software eta internetean espezializatua. CeBITen hiru berrikuntza aurkeztuko dituzte: ACCEedu, ACCEweb, Webrunner 2.0
CEBIT antolakuntzak Espainia hautatu du Partner Country gisa, eta horri esker eginkizun protagonista eta ageriko partaidetza izango du, besteak beste, pabilioi nazionalak, enpresa kopuru handi baten presentzia eta maila goreneko hitzaldi ziklo bat antolatuko baitu.

Itzuli >>