BADAKIZU?

Euskadiko organo eredugarrienekin zazpi diskoren grabaketan dihardu Sonora Estudios-ek

Eikeneko kidea den Sonora Estudios-ek Gasteizko eta Euskadiko organo eredugarrienetakoekin zazpi disko grabatzeko lanean dihardu. Proiektuaren helburua musika tresna honen balioa azpimarratzea da. Sonoraren asmoa zazpi disko argitaratzea da. "Ondare hedatsu bat daukagu, musika tresna hauen eraikuntzaren 500 urte gorako lana, eta gure ustez entzunezko euskarri batetan dokumentu bezala grabatuta egon beharko lirateke jendearen artean zabaltzeko".

José Santos de la Iglesia, organujole ospetsu eta Arabako Organo Musikaldiaren koordinatzailea izango da zuzendari musikala. José Santos de la Iglesia-k errepertorioa aukeratuko du eta interpreteak ere organo bakoitzaren ezaugarrien arabera. Halaber, Santos-ek hainbat arabar organoen zaharberritze planak zuzendu eta koordinatu ditu eta gai honi buruzko zenbait libururen autorea da eta artikulu idatzi ditu. Oiongo Andra Mari elizako organoa izango da proiektuaren grabaketako lehenengo aldia hasiko duena uztaileko 28, 29 eta 30ean. Lehendabiziko album hau irailerako bukatuta egongo da.

Ekimen honek Eusko Jaurlaritzako Kultura sailaren babesa dauka, baina Sonoran esparru pribatuko laguntzaile baten bila dabiltza baitere.

Volver >>