Lau ikus-entzunezko enpresa, euren artean Eikeneko kideak diren Jarkatza Media eta Itesa alde batetik eta beste aldetik Galdare eta Optimal Media Disc, satelite eta Internet bitartez emititzeko telebista unitate higikorren zerbitzua eskaintzeko batu dira.
Iberdrolaren NeoSky deritzon konexioari esker, datu seinaleak igortzen dituzte edonondik IP serbidore batera, zeinek irudiak prozesatzen ditu eta bere emisiorako prestatzen ditu bai zuzenean edo geroratutako emanaldietarako.
Bideoa, aurrez MPG4ra kodifikatutako telebista estazio batean ere jaso daiteke, eta Eikeneko kidea den EiTB-k berak ere, igandeetako meza emateko kontratatu ditu zerbitzu hauek. Halere, unitate higikor hauen zerbitzuak gehienbat kirol ekitaldi eta noizean behingo hitzaldiak emateko eskatzen dira.
Volver >>