BADAKIZU?

ON ZIENTZIA bideo-lehiaketa

Donostia International Physics Center-en (DIPC) 10. urteurreneko ospakizunak direla eta, Elhuyar Fundazioak eta DIPCek zientziaren eta teknologiaren dibulgaziorako bideo laburren lehiaketa antolatu dute.
Gaia guztiz librea da: norberaren ikerketak, eztabaidak, bitxikeriak, oinarrizko kontzeptuak, zientziaren mugarriak, pertsonaia historikoak, etorkizuneko teknologia, esperimentuak… Euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez egindako bideoak onartuko dira eta bideoek gehienez 5 minutuko iraupena izan behar dute. Bideoak aurkezteko epea urriarean 15ean amaitzen da.
Sariak: 1. saria: 3.000 €
            2. saria: 2.000 €
            3. saria: 1.000 €

Lehiaketan izena emateko eta informazio gehiago: www.onzientzia.tv 

Volver >>