Zineuskadi, Jaurlaritzako Kultura sailaren izenean, Cine-Regio delakoaren partaide bihurtu da. Europako eskualdeetako diru-laguntza gehienak batzen dituen azpiegitura horrek Europako erakundeen aurrean zeresan nabarmena du eta erabakigune garrantzitsua da. Euskadi, aldi berean, Galizia, Katalunia eta Andaluziaren pare jarri da. Ildo horretan, Zineuskadik,Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak eta Ibaia (Eikeneko kidea) eta Euskal Produktoreen Elkarteko (Eikeneko kidea) kideak sortutako elkarteak, aurreratu du euskal produkzioen defentsa egiteko erabakigune ona izango dela. Carlos Juarezek (Euskal Produktoreen Elkartea) argitu du albiste bikaina dela eremu urriko industriak zinearen esparruan biziraun dezaten. Bere irudiko, bere pareko kulturekin lan egitea komeni zaie Europan zehar, elkarrekin batera, handien aurrean euren proiektuak defenda ditzaten. Joxe Portela (Ibaia) iritzi berekoa da: “Zine europearra defendatu ahala gure zinea defendatzen ari gara”.
Itzuli >>