QUE VIDA MAS TRISTE, laSextak arratsaldero ematen duen fikziozko saioa, ia prest dago hirugarren denboraldiari hasiera emateko, eta uztailaren 2an hasiko dira ematen.
Beste denboraldi batez Borja Perezen gorabeherekin gozatzeko aukera izango dugu. Internetetik telebistara jauzia emandako garabi operadore gazte hau bururik gabeko inguruan agertuko zaigu berriro. Borjarekin batera, bere laguna Joseba, bere aita Agustin, bere adiskidea Xabi eta Veronika gogoko duen bizilaguna agertuko dira arratsaldero, unean uneko abenturei aurre egiteko, Bizkaiko Basauri hirian kokaturiko unibertso bitxian.
QUE VIDA MAS TRISTE duela lau urte hasi zen ematen Interneten bideolog gisa. Astero bisita ugari izaten zituenez eta haren arrakasta areagotzen ari zenez, K 2000k telesaila telebistarako ekoiztea erabaki zuen. laSextak proiektuaren alde egin zuen, eta bertan datu onak lortu ditu ikus-entzuleei eta kritikari dagokienez.
QUE VIDA MAS TRISTE osorik ekoizten da K 2000n, ekoizpen etxeak Galdakaon dituen estudioetan.