EikenBANK
- Zer da EikenBANK? Eiken-Basque Audiovisualeko (Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra) kide diren enpresek diseinatutako ekintza berritzailea da. Horren bidez, langileak ez diren gazte sortzaileen talentua harremanetan jarri nahi da Euskal ikus-entzunezkoen sektorean diharduten enpresekin. Talentu sortzaileak Euskadin geratzeko saialdia da, eta era berean, industriari bere ideiak azaltzeko lekua eman nahi dio.
EikenBANK programaren xedea proiektu bat hautatzea eta saritzea da. Gero, programaren parte hartutako enpresa baten edo batzuen artean proiektu hori garatu egingo da. Era berean, programa honek euskal ekoizpen etxeen eta sortzaileen arteko lankidetzarako bidea zabalduko da.
- Nork har dezake parte? Ikus-entzunezko proiektu originala duten gazte sortzaileek. Horiek ez dute sektoreko enpresekin modu jarraituan lanean edo lankidetzan jardungo, edukien esparruan. Bakarka edo taldeka parte hartu ahal izango da; eta gehienez, 5 lagunek osatutako taldeak onartuko dira. Pertsonako, gehienez, 3 proiektu onartuko dira.
- Zer proiektu motak har dezake parte? Parte hartzeko aukera izango dute bai EikenBANK programaren inprimarekin zehaztutakoaren araberako ikus-entzunezko produktuei buruzko gidoiek, maketek edo baita pilotuak ere. Proiektuak originalak izatea eta merkataritza ahalmena edukitzea balioetsiko da.
- Zer irabazi dezakezu EikenBANKen parte hartuz gero? Lehiaketa irabazten duen proiektuak 4.000 euroko saria jasoko du dirutan. Horrezaz gain, lehiaketan parte hartzen duen ekoizpen etxeren batek proiektu irabazlea profesionalki garatzeko konpromisoa hartuko du. Zure proiektua irabazten ez badu ere, lehiaketan parte hartzen duen ekoizpen etxeren baten gustukoa izan daiteke. Hori horrela bada, lehiaketa fasea amaitzean, aipatutako ekoizpen etxea zurekin harremanetan jarriko litzateke, elkarlanean aritzeko aukera izateko.
- Zer egin behar duzu proiektuan parte hartzeko?Parte hartzeko proiektuak EikenBANKeko web orrialdean aurkez ditzakezu.
-