EIKENLEX
- Zer da EikenLEX? EikenLEX proiektu bat da. Horren bidez, komunikazio sareen eta horiei loturiko teknologien edukiek eta moduek norbanakoaren eta talde eskubideen babesean eta segurtasunean duten eraginaren alderdi guztiak aztertzen dira.
- Zer zerbitzu ematen ditu? Klusterrak eta Landwellek (PricewaterhouseCoopersen dibisio juridiko fiskala) lankidetzan sinatutako hitzarmenaren ondoriozko atari juridikoa da EikenLEX: ikus-entzunezkoen sektorean erreferentziazko atari dinamiko bilakatzeko asmoz sortua. Atari honi esker, interesa duten guztiek, eta bereziki EIKENeko bazkideek, begi kolpe bakarrean sektoreari dagokion araudiaren laburpen sakona eskuratu ahal izango dute, eta baita lege berrikuntza nagusi eta eguneratuenak eta goraldian eta etengabeko bilakaera bidean dagoen sektoreari buruzko gainerako informazio guztia ere. Hartara, sektore honetan etengabe izaten diren lege berrikuntza guztiei buruzko informazioa eskura izateko tresna praktiko eta zinez erabilgarria da EikenLEX. Bide batez, administrazio izapideen kudeaketa lana errazten du eta interesgarriak gerta daitezkeen datuak, estatistikak eta azterketak eskaintzen ditu.
- Norentzako dira zerbitzu hauek? EikenLEXek aholkularitza tekniko eta juridiko eta berehalakoa eskaini nahi die EIKENeko bazkideei, eguneroko zereginean sor dakizkiekeen arazoak konpontze aldera.
-