ARGITALPENAK - EikenBERRI

EikenBERRI 12

2009ko azken zenbaki honetan irakur dezakegu, nola Valentzian izandako Ikus-entzunezko Klusterren III Foroan Espainiako Klusterren Ikus-entzunezko Sarea eratu zen eta Autonomia erkidegoetako arduradunek sektorerako Berrikuntza Planaren oinarriak ezarri zituzten.
'Astea 09'ren barruan, Eikenek jardunaldi bat antolatu zuen “Eiken 9000, Kalitate eta Berrikuntza zigilurantz Ikus-entzunezkoen arloan: posible al da?” izenburupean. Bertan euskal ikus-entzunezkoen sektorera bereziki zuzendutako kalitatezko estandar bat garatzeko beharra aztertu zen.
Kiden inguruan, Jarkatzak banda zabaleko Internet erabili ahal izateko irtenbide orokorra abiarazi du. Irtenbide horri esker, Espainiako edozein tokitatik Internetera konektatzeko aukera izango da.

Gainontzeko zenbakiak kontsultatu

Deskargatu

Formatu PDF | Tamainu: 1708879

Ikusi informazio gehiago >>

EikenBERRI 11

Zenbaki honetan Eiken eta Gaiaren, arteko lanaz irakur dezakegu. Eiken eta Gaia elkarrekin hasi dira lanean bi proiektu berritzailetan. Klusterrarteko lankidetza honen helburua da sinergiez baliatzea produktu lehiakor berriak garatzako eta beste merkatu batzuetara iristeko. 
Baita ere, ikus dezakegu nola Euskadiko ikus-entzunezkoen alorreko enpresa nagusiak Canneseko MIPCOM azokan izan diren urriaren  5etik 9ra, hirugarren urtez jarraian, Basque Audiovisual markaren inguruan.
Ekainean Klusterraren proiektu berritzaileenetakoa den EikenBANK sarien bigarren aldiko sariak banatu ziren. Imanol Ortiz, aldi honen irabazlea, hasi da lanean dagoeneko K 2000 ekoizpen etxean, gainerako finalistekin akordioak ixten ari diren bitartean.

Gainontzeko zenbakiak kontsultatu

Deskargatu

Formatu PDF | Tamainu: 988996

Ikusi informazio gehiago >>

EikenBERRI 10

EikenBERRIren 10. zenbaki honetan Plan Estrategikoa 2009-2011ren aurkezpena ikus dezakegu. Plan honen barruan, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Sektorearen garapen lehiakorra gidatzeko proposamena jasota dago. 
Gidoi Faktoria – El espacio del guión proiektu berritzailea ere aurkezten da, eta, gidoilarien prestakuntzaren arloan, Euskadi erreferente bihurtu nahi du. Ikastaroa 20 lagunentzat izango da gehienez; beraz, irailera arte aurretiaz izena ematen dutenen artean aukeraketa egingo da.
Zenbaki honetan EikenBANKeko bigarren edizioaren irabazleak ezagutzeko aukera daukagu. Lana bilatzeari buruzko autolaguntza-saio bat aukeratu dute, EikenBANKen bitartez modu profesionalean produzitua izateko aurkeztu ziren 55 proiektuen artean. `Dokureality´ hau K 2000 enpresak eta Canal Bizkaia kateak produzituko dute, eta ETBk emitituko du.

Deskargatu

Formatu PDF | Tamainu: 988162

Ikusi informazio gehiago >>

EikenBERRI 9

2009ko lehenengo zenbakian, EIKENek sortutako "Krisiari aurre egiteko batzordea" aurkezten da. Ikus-entzunezkoaren enpresetan, atzeraldi ekonomiko honek enpleguan eta fakturazioan, epe labur eta ertainera, izan ditzakeen ondorioak aurreikusteko eta hauei aurre egiteko neurriak proposatzeko sortu da.
Baita ere, EikenBANKeko bigarren edizioaren aurkezpena aurkitzen dugu. Aurten irabazlearentzako sariak formazio beka bat gehitzen du. Proiektuak apirilaren 31 arte aurkeztu daitezke EikenBANKeko web orrialdearen bitartez (www.eikenbank.com).
Ezin dugu ahaztu, Basque Audiovisualen presentzia Canneseko MipTV azokan, aurten stand propioarekin, ezta, martxoaren 26an Bilboko Euskalduna Jauregian izandako AnimaBasque Business merkatuaren bigarren edizioa

Gainontzeko zenbakiak kontsultatu

Deskargatu

Formatu PDF | Tamainu: 1167091

Ikusi informazio gehiago >>

EikenBERRI 8

2008ko azken zenbaki honetan, "TV Mugikortasunean: Teknologia, Sormena eta Negozioa" jardunaldiaren laburpen bat aurkituko dugu. Abenduaren 2an Donostian ospatutako jardunaldia, ikus-entzunezkoen industriako eta komunikazioko teknologietan adituak direnek sektore berri horrek aurrean dituen etorkizuneko erronken inguruko eztabaida egiteko aukera izan zuten, telebista mugikortasunean, hain zuzen ere.
Abenduaren 11an Bilbon, Eikenek antolatutako Ikus-entzunezko Klusterren arteko II. Eztabaida-bileran bildutako Espainiako Ikus-entzunezkoen Klusterrek hartutako konpromisoen informazioa ikusi dezakegu.

 Gainontzeko zenbakiak kontsultatu

Deskargatu

Formatu PDF | Tamainu: 803285

Ikusi informazio gehiago >>

EikenBERRI 7

EikenBERRIren 7. zenbaki honetan Klusterrak urte bukera arte egingo dituen ekintzak aurkezten digu.
Laugarren urtez jarraian, EIKENek “Euskal Ikus-entzunezkoa sendotzea: kalitatearekiko eta berrikuntzarekiko konpromisoa” jardunaldia egingo du azaroaren 20an, Gasteizen, Kalitatearen Europako XIV. Astearen markoan, Euskalit (Kalitaterako Euskal Fundazioa) eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Abendu hasieran, Klusterren arteko Foroa ospatuko da Bilbon. Foro honetan Estatuko Ikus-entzunezko Klusterren arduradunak bilduko dira.

Deskargatu

Formatu PDF | Tamainu: 943862

Ikusi informazio gehiago >>

EikenBERRI 6

2008ko Uztaileko zenbaki honetan EikenBANK proiektuaren irabazlea ezagutzera emateaz gain, irakurri dezakegu nola Eikenek hausnarketa estrategirako prozesua hasi duen, hurrengo urteetan Berrikuntza Agenda finkatzeko eta Eikenen kudeaketan laguntzeko.
Ekainaren 25ean ospatutako  Bazkideen Batzar Nagusian Zuzendaritza Batzordea berriztu zen. Juan Mari Gurrutxaga, Mixerreko Zuzendaria, bere gain hartu du elkarteko lehendakaritza Ricardo Gonzalezen ordez. 

Deskargatu

Formatu PDF | Tamainu: 897404

Ikusi informazio gehiago >>

EikenBERRI 5

Eikenek argitaratzen duen aldizkariaren 5. zenbakia. 5. zenbaki honetan SPRIk, bere Koaderno Sektorialen sailean, argitaratuako Ikus-entzunezkoaren Sektoreko Txostenaren aurkezpena aurki dezakegu. EikenBANK proeiktua martxan dagoela ikus dezakegu ere bai zenbaki honetan eta apirilak 30 arte epea zabalik dago webgunean proiektuak aurkezteko (www.eikenbank.com)

Deskargatu

Formatu PDF | Tamainu: 385438

Ikusi informazio gehiago >>

EikenBERRI 4

Eikenek argitaratzen duen aldizkariaren 4. zenbakia. 2007. urteko azken zenbaki honetan, Kalitatearen XIII. Aste Europarraren barruan Eikenek antolatutako "Euskal Ikus-entzunezkoa: Berrikuntza eta Konpromisoa" jardunaldiaren laburpen bat aurki dezakegu. Jardunaldia Kultura Sailburua den Miren Azkaratek ireki zuen. Apirilaren 24an, Bilboko Euskalduna Jauregian izango den AnimaBasque-Business Animazioaren Nazioarteko Merkatuaren aurrerapen bat ikus dezakegu.

Deskargatu

Formatu PDF | Tamainu:

Ikusi informazio gehiago >>

EikenBERRI 3

Eikenek argitaratzen duen aldizkariaren 3. zenbakia Zenbaki honetan Basque Audiovisual marka aurkezten da. 2007ko Mipcom edizioan Euskal ikus-entzunezkoaren enpresak 2007ko Mipcom edizioan izango dira marka bateratuarekin. Eikeneko kidea den Orio Produkzioak ekoiztutako 'Mihiluze' programa Antartida ekoiztetxe katalanari saldu dio. Programa TV3 kateak emango du 'Bocamoll' izenarekin.

Deskargatu

Formatu PDF | Tamainu:

Ikusi informazio gehiago >>