
[vc_row][vc_column width=»1/2″][inspired_section_title title_text=»EikenTALENT «]Zer da EikenTALENT?[/inspired_section_title][vc_column_text]EikenTALENT (Lehengo EikenBANK) Eiken-Basque Audiovisual & Digital Content-eko (Euskadiko Ikus-entzunezko eta Eduki Digitalen Klusterra) kide diren enpresek diseinatutako ekintza berritzailea da. Horren bidez, langileak ez diren gazte sortzaileen talentua harremanetan jarri nahi da, Euskal ikus-entzunezkoen sektorean diharduten enpresekin.[/vc_column_text][inspired_section_title title_text=»»]Nork har dezake parte? [/inspired_section_title][vc_column_text]
- Ikus-entzunezko proiektu originala duten gazte sortzaileek. Horiek ez dute sektoreko enpresekin modu jarraituan lanean edo lankidetzan jardungo, edukien esparruan.
- Bakarka edo taldeka parte hartu ahal izango da; eta gehienez, 3 lagunek osatutako taldeak onartuko dira.
- Pertsonako, gehienez, 3 proiektu onartuko dira.
Betebehar guztiak bukaeran aurkituko dituzun oinarrietan kontsulta ditzakezu. Parte hartzeko aukera izango dute bai EikenTALENT programaren inprimakian zehaztutakoaren araberako ikus-entzunezko produktuei buruzko gidoiek, maketek edo baita pilotuek ere. Era berean, inprimakiaren bukaeran, proiektuaren teaser bat igo behar da eta baita, promotorearen NANaren fotokopia ere. Proiektua taldean aurkezten bada, taldekide guztien NANaren fotokopia aurkeztu behar da.
Proiektuak originalak izatea eta merkataritza ahalmena edukitzea balioetsiko da.[/vc_column_text][vc_single_image image=»2443″ img_size=»full» css_animation=»fadeInUp»][/vc_column][vc_column width=»1/2″][vc_btn title=»itzuli» color=»warning» align=»right» link=»url:http%3A%2F%2Fwww.eikencluster.com%2Fproyectos%2F|||»][vc_single_image image=»2435″ img_size=»full» css_animation=»fadeInUp»][inspired_section_title title_text=»»]Zer irabaz dezakezu EikenTALENTen parte hartuz gero?[/inspired_section_title][vc_column_text]Aurkeztuko diren proiektuek EikenTALENT lehiaketan parte hartuko dute, non ordaindutako prestakuntza bekak lortzeko aukera izango duten.
Aldi berean, BBK Saria kategorian parte har dezakete, 1.000€ esku dirutan eta ordaindutako prestakuntza beka “Ola BBK zentroa ezagutu” gaia duen bideo onena saritzen duena. Edozein teknika erabilita egin daiteke bideoa eta 3 minutuko iraupena izango du gehienez (kredituak barne) eta ezin izango du minutu bateko iraupena baino gutxiago izan.
Zure proiektuak irabazten ez badu ere, lehiaketan parte hartzen duen ekoizpen etxeren baten gustukoa izan daiteke. Hori horrela bada, lehiaketa fasea amaitzean, aipatutako ekoizpen etxea zurekin harremanetan jarriko litzateke, elkarlanean aritzeko aukerak aztertzeko.[/vc_column_text][inspired_section_title title_text=»» subtitle_text=»Proiektuak aurkezteko epea 2018ko apirilaren 17an irekitzen da, ekainaren 1 arte.»][/inspired_section_title][vc_column_text]Edozein zalantza argitzeko jar zaitez gurekin harremanetan eikentalent@eikencluster.com,helbide elektronikoaren bitartez edo web-ean duzun formularioaren bitartez.
Gure Facebook-eko orriaren bitartez une oro gertatzen ari dena kontatuko dizugu, edizio honen aldaketak, eskoletako aurkezpenen datak.[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column][inspired_section_title title_text=»»]Documentos EikenTALENT[/inspired_section_title][vc_column_text]EikenTALENTeko oinarriak
EikenTALENTeko beken oinarriak
Parte hartzeko inprimakia[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]